7
BESTE BATZUK

BAJO DEBA SOCIEDAD ANÓNIMA-BADESA

Iragarkia

2020ko abenduaren 16an, Badesako Batzar orokorreko bileran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.  Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesua.

Kale-garbiketako zerbitzuko bi peoi-lanpostu betetzeko langileak hautatzeko prozesuen deialdia eta oinarri arautzaileak onartzea. Lanpostu horiek hutsik daude plantillan, oposizio-lehiaketa libre bidez betetzeko.      

Lanpostu horiek 2019ko Lan Eskaintza Publikoari dagozkio, eta oposizio libreko lehiaketa bidez hornituko dira, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuen esparruan, 2019-2023 urteetarako enplegu-planaren esparruan onartu baitzen.     

Oinarriak Badesako web orrian argitaratuko dira: www.badesa.eus.

Instantziak aurkezteko epea, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lan-egunetik aurrera, hamar lan-eguneko epea izango du.

Eibar, 2020ko abenduaren 21a.—Iosu Arraiz Aramburu, presidentea.             (109)