GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
OGASUN ETA FINANTZA
DEPARTAMENTUA
12/2021 Foru Agindua,
urtarrilaren 13koa, zeinaren bidez onesten baitira ibilgailu eta itsasontzien
batez besteko salmenta prezioak ondare eskualdaketen eta egintza juridiko
dokumentatuen gaineko zerga, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga,
zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia, eta ondarearen gaineko zerga
kudeatzean aplikatzeko.
Martxoaren 8ko
2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak, 56. artikuluan ezartzen
du merkatuko batez besteko prezioak balioak egiaztatzeko bitartekoetako bat
direla.
Gipuzkoako Lurralde
Historikoko zerga kudeaketari eta zerga arloko jarduketa eta prozeduren arau
komunei buruzko Erregelamenduak, apirilaren 21eko 5/2020 Foru Dekretuaren bidez
onetsiak, 86. artikuluko 2. apartatuan xedatzen duenez, balio egiaztapena
merkatuko batez besteko prezioen arabera egiten denean, Ogasun eta Finantza
Departamentuko foru diputatuak foru aginduz onartu eta argitaratu ahal izango
du batez besteko prezio horiek ondasun motaren arabera kalkulatzeko erabiliko
den metodologia edo sistema, baita hortik ateratzen diren balioak ere.
Orain artean
bitarteko hori jo da egokitzat garraiobide pribatuen balioak egiaztatzeko,
eta horren ondorioz, urtero propio onartutako foru aginduan jasota utzi dira ez
bakarrik turismo ibilgailuen, lur orotarakoen eta motozikleten merkatuko
prezioak, baita aisiarako itsasontzienak ere.
Bestalde, abenduaren
30eko 18/1987 Foru Arauak, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko
Dokumentatuen gaineko Zergarenak, 45. artikuluan dio Administrazioaren
egiaztapenetik kanpo geratuko dela errepidez zirkulatzeko ibilgailu motordun
mekaniko erabilien balioa, bai eta itsasontzi erabiliena ere, aldian-aldian
foru agindu bidez argitaratzen diren batez besteko salmenta prezioen tauletan
jasota badaude.
Aipatutako tauletan,
ibilgailu edo urontziaren erabilera urteen arabera aplikagarri diren balio
galerako portzentajeak jasoko dira.
Balorazio hori
berdin aplikatu da orain arte bai oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergan
eta bai zenbait garraiobideren gaineko zerga berezian ere.
Orobat, Ondarearen
gaineko Zergari buruzko ekainaren 11ko 2/2018 Foru Arauak 20. artikuluaren
bigarren paragrafoan ezartzen du ezen zergadunek, merkatu balioa zehazteko,
erabil ditzaketela zergaren sortzapen egunean ibilgailu erabilientzat
indarrean dauden balorazio taulak, hain zuzen ere ondare eskualdaketen eta egintza
juridiko dokumentatuen gaineko zergarako eta oinordetzen eta dohaintzen
gaineko zergarako Foru Aldundiak onartutakoak.
Aipatutako
ibilgailuen azken eguneratzea urtarrilaren 30eko 35/2020 Foru Aginduaren
bidez egin zen. Agindu horrek ibilgailu eta itsasontzien batez besteko
salmenta prezioak onartzen ditu, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko
dokumentatuen gaineko zerga, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga,
zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia, eta ondarearen gaineko zerga
kudeatzean aplikatzeko.
Hori guztia
dela-eta, bidezkoa da haiei aplikagarri zaizkien batez besteko salmenta
prezioak eguneratzea 2021erako.
Modeloen eta
prezioen taulak prestatzeko, garraiobideen fabrikatzaileen eta saltzaileen
elkarteen argitalpenak erabili dira, baita fabrikatzaileek beraiek ibilgailu
berriei buruz emandako oharrak eta ezaugarri teknikoak ere.
Aurreko urteetan
bezala, modeloen informazio eta identifikazio datu gisa ere zaldi potentzia
(ZP) mantentzen da motorren potentzia adierazteko, ohiturari jarraituz. Izan
ere, datu hori izaera komertzialeko datu orokorra da, automobilen zenbait
modelo identifikatzeko balio duena, nahiz eta ez den inola ere Neurketa
Unitateen Legezko Sisteman onartutako unitate bat (abenduaren 22ko 32/2014
Legea, Metrologiarena). Era berean, ibilgailu batzuk bereizte aldera, erabaki
da merkaturatze aldia ere identifikazio elementu gisa erabiltzea, haien
deitura denboraren joanean ere mantentzen baita. Izan ere, ibilgailu batzuk,
desberdinak izanik ere, izen komertzial berdinarekin jarraitzen dute urte askotan.
Bestalde, motozikleten batez besteko prezioak adierazteko, motorraren tamaina
hartu da berriro kontuan, metro kubikotan adierazia. Zilindrada handiagokoen
kasuan, kopuruak gehitu egin dira denborak aurrera egin ahala haien merkatuko
balioa handiagoa izaten delako.
Idazpuru berean,
ibilgailuen datu teknikoak jasotzen dira, potentzia kilowattetan adierazita
(kW).
Azkenik, zenbait
garraiobideren gaineko zerga bereziari dagokionez, eta balorazioa Europar
Batasuneko irizpideekin bat etor dadin, mantendu egin da aurreko urtean
erabilitako formula, hau da, merkatuko baliotik kanpo uzten da, zerga horren
ondorioetarako, ibilgailu erabiliak dagoeneko jasan duen zeharkako zerga.
Horrenbestez, hau
XEDATZEN DUT
1. artikulua. Batez besteko prezio aplikagarrien taulak.
Onarturik geratzen
dira ibilgailu eta itsasontzi erabilien batez besteko salmenta prezioak eta
horien antzinatasunaren araberako balio-galeraren portzentajeak jasotzen
dituzten taulak, foru agindu honetako I., II., III. eta IV. eranskinetan ageri
direnak.
2. artikulua. Aplikazio eremua.
Foru agindu honen
bidez onartzen diren batez besteko salmenta prezioak egiaztabide gisa erabili
ahal izango dira ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen
gaineko zerga, oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga, zenbait garraiobideren
gaineko zerga berezia, eta ondarearen gaineko zerga kudeatzeko.
3. artikulua. Nola zehaztu turismo ibilgailuen, lur orotarakoen eta motozikleten
balioa.
Dagoeneko
matrikulatuta dauden turismo ibilgailuen, lur orotarakoen eta motozikleten
balioa zehazteko, foru agindu honetako I. eranskinean ageri diren batez besteko
prezioei agindu honetan IV. eranskinean jasotako taulan eta instrukzioetan
ezarritako portzentajeak aplikatuko zaizkie, erabilpen urteak eta, hala
badagokio, ibilgailuaren jarduera kontuan hartuta.
4. artikulua. Nola zehaztu aisiarako itsasontzien eta itsas motorren balioa.
Aisiarako itsasontzien
eta itsas motorren balioa finkatzeko, alde batetik ontzia baloratu behar
da, motorrik gabe, eta beste alde batetik motorra. Horretarako, foru agindu
honetako II. eta III. eranskinetan ezarritako balioak hartu behar dira eta
balio horiei III. eranskinean erabilpen urteen arabera ageri den taulako portzentajeak
aplikatu. Azkenik, balio eguneratuak batu behar dira, ontziaren balio osoa
lortzeko.
5. artikulua. Balioa zenbait garraiobideren gaineko zerga berezian zehazteko
erregela berezia.
Zenbait
garraiobideren gaineko zerga bereziari dagokionez, erregela hauek aplikatuko
dira:
Lehena. Foru agindu honetako I., II. eta III. eranskinetan ageri diren
batez besteko prezioei agindu honetako IV. eranskinean jasotako taulan eta
instrukzioetan ezarritako portzentajeak aplikatuko zaizkie, erabilpen
urteak eta, hala badagokio, ibilgailuaren jarduera kontuan hartuta.
Bigarrena. Garraiobideak atzerrian matrikulatuta egon badira, eta Gipuzkoan
ibilgailu erabilien behin betiko lehen matrikulazioa egiten bazaie, aurreko
lehen erregelan jasotakoaren arabera kalkulatutako merkatu baliotik zeharkako
zergen kuoten hondar balioa kendu behar da. Horretarako, formula hau erabili
ahal izango da:
MB
ZO =
1 + (BEZtasa + ZGZBtasa + BESTELAKOtasak)
Hor:
ZO: garraiobide
erabilien zerga oinarria zenbait garraiobideren gaineko zerga berezian.
MB: merkatu balioa,
batez besteko prezioen taulen arabera kalkulatua IV. eranskineko portzentajeak
aplikatu ondoren.
BEZ tasa:
garraiobidearen lehen matrikulazio efektiboa Espainiako lurralde eremuan
egiteko unean indarrean dagoen zerga tasa, BEZarena, bateko hainbestean
adierazia.
ZGZB tasa:
garraiobidearen lehen matrikulazio efektiboa Espainiako lurralde eremuan
egiteko unean zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziagatik exijituko zen
zerga tasa, bateko hainbestean adierazia.
BESTELAKO tasak:
garraiobidearen erosketa kargatu duten zeharkako beste zerga guztien karga
tasak batzearen emaitza, bateko hainbestean adierazia, baldin eta merkatu
balioan sartuta badaude.
Xedapen gehigarri
bakarra. Foru agindu honetan sartu gabeko ibilgailuak.
1. Ibilgailu horiei dagokienez batez besteko salmenta prezioei
buruzko foru agindu berri bat onartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko
du ekainaren 19ko 293/2019 Foru Aginduak, abenduaren 28ko 0662/2018 Foru
Aginduan sartu gabeko ibilgailu eta itsasontzien batez besteko salmenta
prezioak ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko
zerga, oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga, zenbait garraiobideren
gaineko zerga berezia, eta ondarearen gaineko zerga kudeatzean aplikatzeko
onartzen dituenak.
2. Ekainaren 19ko 293/2019 Foru Aginduan abenduaren 28ko 0662/2018
Foru Aginduari buruz egindako aipamenak foru agindu honi buruz egindakotzat
joko dira.
Xedapen Indargabetzailea.
Indarrik gabe geratzen
da urtarrilaren 30eko 35/2020 Foru Agindua, ibilgailu eta itsasontzien batez
besteko salmenta prezioak onartzen dituena ondare eskualdaketen eta egintza
juridiko dokumentatuen gaineko zerga, oinordetza eta dohaintzen gaineko
zerga, zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia, eta ondarearen gaineko zerga
kudeatzean aplikatzeko.
Azken xedapena.
Foru agindu hau
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratu ondorengo egunean jarriko da indarrean.
Donostia, 2021eko
urtarrilaren 13a.—Jokin Perona Lerchundi, Ogasun eta Finantza Departamentuko
foru diputatua.
(186)
ZIKLOMOTORREN ETA
MOTOZIKLETA ERABILIEN BATEZ BESTEKO PREZIOAK, AURRENEKO ALDIZ MATRIKULATU
ONDORENGO LEHEN URTEAN /
PRECIOS MEDIOS DE CICLOMOTORES Y MOTOCICLETAS, USADOS DURANTE EL PRIMER AÑO
POSTERIOR A SU MATRICULACIÓN
2021eko ekitaldirako balioak / Valores para el ejercicio 2021
Zilindrada / Cilindrada |
Prezioak / Precios |
Euroak / Euros |
|
50 zil. artekoak / Hasta 50 c.c. |
600 |
50,01 eta 75 zil. artekoak / De 50,01a 75 c.c. |
750 |
75,01 eta 125 zil. artekoak / De 75,01 a 125 c.c. |
1.100 |
125,01 eta 150 zil. artekoak / De 125,01 a 150 c.c. |
1.200 |
150,01 eta 200 zil. artekoak / De 150,01 a 200 c.c. |
1.300 |
200,01 eta 250 zil artekoak / De 200,01 a 250 c.c. |
1.500 |
250,01 eta 350 zil artekoak / De 250,01 a 350 c.c. |
2.200 |
350,01 eta 450 zil artekoak / De 350,01 a 450 c.c. |
2.700 |
450,01 eta 550 zil. artekoak / De 450,01 a 550 c.c. |
3.000 |
550,01 eta 750 zil artekoak / De 550,01 a 750 c.c. |
5.000 |
750,01 eta 1.000 zil. artekoak / De 750,01 a 1.000 c.c. |
7.500 |
1.000,01 eta 1.200 zil
artekoak / De 1.000,01 a 1.200 c.c. |
9.500 |
1.200,01 eta zil. handiagokoak / De 1.200,01 c.c. y superior cilindrada |
12.000 |
III. ERANSKINA
ITSAS MOTORRAK
Itsas motorraren
oinarrizko balorazioa. Horren transmisioa ere kontuan hartu da (karelez
kanpokoa, karelez barrukoa, karelez kanpo eta barrukoa).
Benetako unitatearen
potentzia mekanikoko kW edo zp-en arabera, erregai motari jarraituaz:
|
Gasolina (Euro/benetako kW) Gasolina
(Euros/kW real) |
Diesela
(Euro/benetako kW) Diesel (Euros/ kW real) |
37 kW-raino /Hasta 37 kW |
56,86 |
97,46 |
Hortik gorako kW bakoitzeko / Por cada kW más |
36,80 |
57,24 |
|
Gasolina (Euro/benetako zp.) Gasolina
(Euros / cv. real) |
Diesela
(Euro/benetako zp.) Diesel (Euros / cv. real) |
50 zpaino /Hasta 50 cv. |
42,07 |
72,12 |
Hortik gorako ZP. bakoitzeko / Por cada cv más |
27,05 |
42,07 |
Itsasontzietan,
motorrik gabeko ontzia eta motorra bereizita baloratuko dira.
Zerrendan jasotako
balioa motorrik gabeko ontziarena izango da eta, eta antzinatasunaren
arabera balorazio portzentajeak erabiliz eguneratzeko oinarri gisa balio
izango du, segun eta belaontzia eta motorrezko ontzia izan.
Motorizazioa belaontzietan
osagarria eta motorrezko ontzietan funtsezkoa izanik, itsas motorraren
oinarrizko balorazioaren arabera kalkulatuko da motorizazioaren oinarrizko
balioa, eta balorazio portzentajeei jarraituaz eguneratuko da propultsio-ekipoaren
antzinatasunaren arabera.
Balio eguneratu osoa
lortzeko, batu behar dira motorrik gabeko ontzien eta itsas motorren balio
eguneratuak (alegia, lehenago lortutako balioak).
Hona hemen erabilpen
urteen arabera zehaztutako balorazio portzentajeak, Ogasuna eta Finantza
Departamentuak itsas ontzi eta motorretarako finkatu dituen batez besteko
prezioei aplikatu behar zaizkienak:
Erabilpen urteak / Años
de uso |
Itsasontziak (motorrik
gabe) Embarcaciones ( sin
motor) |
Itsas motorrak haien transm. Motores marinos con su
transmisión |
|
Belaontziak / A vela |
Motordunak / A motor |
||
Urtebete arte / Hasta 1 año |
100 |
100 |
100 |
Urtebete baino gehiagotik 2
urtera / Más de 1 año, hasta 2 |
95 |
85 |
85 |
2 baino gehiagotik 3 urtera /
Más de 2 años, hasta 3 |
89 |
72 |
72 |
3 baino gehiagotik 4 urtera /
Más de 3 años, hasta 4 |
78 |
61 |
61 |
4 baino gehiagotik 5 urtera /
Más de 4 años, hasta 5 |
70 |
52 |
52 |
5 baino gehiagotik 6 urtera /
Más de 5 años, hasta 6 |
60 |
44 |
44 |
6 baino gehiagotik 7 urtera /
Más de 6 años, hasta 7 |
55 |
37 |
37 |
7 baino gehiagotik 8 urtera /
Más de 7 años, hasta 8 |
40 |
32 |
32 |
8 baino gehiagotik 9 urtera /
Más de 8 años, hasta 9 |
38 |
27 |
27 |
9 baino gehiagotik 10 urtera /
Más de 9 años, hasta 10 |
35 |
23 |
23 |
10 baino gehiagotik 11 urtera /
Más de 10 años, hasta 11 |
30 |
19 |
19 |
11 baino gehiagotik 12 urtera /
Más de 11 años, hasta 12 |
25 |
16 |
16 |
12 baino gehiagotik 13 urtera /
Más de 12 años, hasta 13 |
20 |
14 |
14 |
13 baino gehiagotik 14 urtera /
Más de 13 años, hasta 14 |
15 |
12 |
12 |
14 urtetik gora / Más de 14
años |
10 |
10 |
10 |
IV ERANSKINA
Hona hemen erabilpen
urteen arabera zehaztutako balorazio portzentajeak, Ogasuna eta Finantza
Departamentuak jadanik matrikulatutako turismoko eta lur orotariko ibilgailuetarako
eta motozikletetarako finkatu dituen prezioei aplikatu behar zaizkienak:
Erabilpen urteak / Años de
uso |
Portzentajeak /
Porcentajes |
Urtebete arte / Hasta 1 año |
100 |
Urtebete baino gehiagotik 2 urtera / Más de 1 año, hasta 2 |
84 |
2 baino gehiagotik 3 urtera / Más de 2 años, hasta 3 |
67 |
3 baino gehiagotik 4 urtera / Más de 3 años, hasta 4 |
56 |
4 baino gehiagotik 5 urtera / Más de 4 años, hasta 5 |
47 |
5 baino gehiagotik 6 urtera / Más de 5 años, hasta 6 |
39 |
6 baino gehiagotik 7 urtera / Más de 6 años, hasta 7 |
34 |
7 baino gehiagotik 8 urtera / Más de 7 años, hasta 8 |
28 |
8 baino gehiagotik 9 urtera / Más de 8 años, hasta 9 |
24 |
9 baino gehiagotik 10 urtera / Más de 9 años, hasta 10 |
19 |
10 baino gehiagotik 11 urtera / Más de 10 años, hasta 11 |
17 |
11 baino gehiagotik 12 urtera/ Más de 11 años, hasta 12 |
13 |
12 urtetik gora / Más de 12 años |
10 |
Aurreko portzentajeak
erabilita ateratzen den portzentajea 100eko 70 murriztuko da, baldin eta
saldutako ibilgailua bakarrik lotuta egon bada, sei hilabete baino gehiagotan
behin betiko lehen matrikulaziotik aurrera, kontraprestazio bidezko gidarien
irakaskuntzari edo gidaririk gabeko ibilgailuen ailokairuari edo, bestela,
indarrean dagoen legeriaren arabera, taxi, autotaxi edo autoturismoa izan bada.