3
TOKI ADMINISTRAZIOA

UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA

Zerga egutegia: Etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasa.

Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) partikularren etxebizitzetan, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan, eta industrian sortutako etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasaren 2021eko zerga egutegiaren berri ematen da.

 

2021. urterako aurreikusi diren
 borondatezko ordainketa-epeak

Helbideratutako ordainagirien
 kobrantza-eguna

2020ko 4. hiruhilekoa

2021.01.29-2021.03.10

2021.01.29

2021eko 1. hiruhilekoa

2021.04.30-2021.06.10

2021.04.30

2021eko 2. hiruhilekoa

2021.07.30-2021.09.10

2021.07.30

2021eko 3. hiruhilekoa

2021.10.29-2021.12.10

2021.10.29

 

Zerga erroldak, ordaindu beharreko kuotekin eta hauen zerga elementu erabakigarriekin, jendaurrean jarriko dira Urola Kostako Udal Elkartearen bulegoan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), jendaurreko arreta ordutegian, kobrantza epea hasi baino 15 lanegun lehenago eta 15 egunez. 

Interesatuek toki horretan bertan jarri ahal izango dute berraztertze errekurtsoa, hilabeteko epean. Ikusgai izateko epea pasatutakoan, behin betiko onartutzat joko eta errolda, beste erabakirik hartu beharrik gabe, baldin eta erreklamaziorik izaten ez bada, eta erreklamaziorik izaten bada, erreklamazioak erasaten ez dien datu guztiak ere behin betiko onartuta izango dira. 

Zerga egutegi iragarki honek ere kobrantza iragarki funtzioa beteko du, eta kobrantza holena egingo da:       

a)  Ordaintzeko leku eta moduak:

1.  Kutxabank, Laboral Kutxa eta Banco Sabadell banketxeetan, horretarako ezarritako ordutegian, jasotako ordainagiria aurkeztuta.

2.  Online, Udal Elkartearen webgunearen bidez: http://www. urolakosta.eus/eu/online- ordainketa.

3.  Ordaintzeko zerbitzua eskaintzen duten kutxazainen bidez.

4.  Banku bitartez helbideratuta.

b)  Diru-sarrera egiteko modua:

Helbideratutako ordainketak kargatuko dira borondatezko epealdiaren lehen egunean, zergadunek adierazitako kontuetatik, eta web orriaren bitartez kontsultatu ahal izango dira. Helbideratu gabeko ordainketak postaz bidaliko zaizkie zergadunei, zergadunek adierazitako helbide fiskaletara. Zergadunak ordainagiria jasotzen ez badu, duplikatua eskatu beharko du borondatezko epealdian, bere udaletxean edo Urola Kostako Udal Elkartearen bulegoetan (jendaurreko arreta ordutegian).

Borondatezko ordainketa egiteko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko ordainagiriak prozedura exekutiboaren bidez exijituko dira eta dagozkion errekarguak, berandutze interesak eta sortzen diren bestelako kostuak eskatuko dira.

Lehendakaritzak onartuko ditu aurreko puntuan adierazitako ordainketa-epeetan gertatzen diren aldaketak, eta egutegi fiskal hau bezala argitaratuko dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udal Elkarteko iragarki-taulan.

Zarautz, 2021eko urtarrilaren 4a.—Lourdes Salsamendi Goñi, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria. (4)