GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
528/2020 Foru Agindua, abenduaren 28koa, 180 eredua eta hori aurkeztu eta ordaintzeko moduak eta epeak onartzen dituen abenduaren 23ko 677/2014 Foru Agindua eta 187 eredua eta haren aurkezpen moduak onartzen dituen abenduaren 29ko 556/2017 Foru Agindua aldatzen dituena.
Zergak eraginkortasunez kudeatzeko, beharrezkoa da ahalik eta informaziorik zehatzena lortzea.
Ildo beretik, foru agindu honen asmoa da
nagusiki 180 eta 187 eredu informatiboen edukiari eragiten dioten arau
aldaketak batera biltzea.
1. artikuluaren bidez, 180 ereduaren
erregistro diseinuak aldatzen dira («Pertsona fisikoen errentaren gaineko
zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga
(establezimendu iraunkorrak). Ondasun higiezin hiritarren errentamendutik edo
berrerrentamendutik datozen errenta edo etekin jakin batzuen gaineko atxikipenak
eta konturako sarrerak. Urteko laburpena»). Aldaketa horien helburua da
higiezinen egoera kodeak beste eredu batzuetan sartutako katastro erreferentzien
egoera berrira eguneratzea (179 ereduarekin gertatzen den bezala), betiere
Euskal Autonomia Erkidegoko katastro erreferentzia eta Nafarroako Foru
Erkidegokoa bereizita (gaur arte 180 ereduan kodeketa bera dute).
Horiek horrela, beharrezkoa da abenduaren 23ko 677/2014 Foru Aginduaren I. eranskina ordezkatzea eta foru agindu horren II. eranskinari buruzko alderdiak aldatzea.
2. artikuluaren bidez, aldiz. 187 ereduaren erregistro diseinuak aldatzen dira («Inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen akzio eta partaidetzen aitorpen informatiboa eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, sozietateen gaineko zergan eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, akzio eta partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzeagatik eta harpidetza eskubideak eskualdatzeagatik lortutako errentei edo ondare irabaziei dagokienez»). Aldaketa horien ondorioz, «bazkideak/partaideak egindako konturako ordainketa» eremu berri bat sartzen da, 187 ereduan identifikatu nahi baita zer kasutan eragiketa ez dagoen atxikipenari edo konturako sarrerari lotuta, eragiketa egiten duen bazkide edo partaideak hari dagokion konturako ordainketa bat egin behar izateagatik, betiere urriaren 14ko 33/2014 Foru Dekretuak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duenak, 95.2 artikuluan eta ekainaren 16ko 17/2015 Foru Dekretuak, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duenak, 51.6 artikuluan xedatzen dutenaren arabera.
Horiek horrela, marka berriari esker, hobeto gestionatu ahal izango da inbertsio kolektiboko erakundea kudeatzen duen entitateak aurkeztutako 187 ereduan eta eskualdaketa egin edo itzulketa lortzen duen bazkide edo partaideak egin behar duen konturako ordainketaren autolikidazioari buruzko 117 ereduan jasotako informazio fiskala.
Horiek horrela, hau
XEDATZEN DUT
1. artikulua. Aldatzea abenduaren 23ko 677/2014 Foru Agindua, 180 eredua («Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak). Ondasun higiezin hiritarren errentamendutik edo berrerrentamendutik datozen errenta edo etekin jakin batzuen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko laburpena») eta hori aurkeztu eta ordaintzeko moduak eta epeak onartzen dituena.
Honela aldatzen da abenduaren 23ko 677/2014 Foru Agindua, 180 eredua («Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak). Ondasun higiezin hiritarren errentamendutik edo berrerrentamendutik datozen errenta edo etekin jakin batzuen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko laburpena») eta hori aurkeztu eta ordaintzeko moduak eta epeak onartzen dituena:
Bat. I. eranskinaren ordez, foru agindu honen 180 ereduaren eranskin berria ezartzen da.
Bi. Aldatu egiten da VI. eranskineko 180 ereduaren diseinu fisiko eta logikoen 2. motako erregistroan (jasotzailearen erregistroa) 114 posizioa hartzen duen «Higiezinaren kokapena» eremua. Honela idatzita gelditzen da:
«— Posizioak: 114.
Izaera: Numerikoa.
Eremuen azalpena: Higiezinaren kokapena.
Ondoko gakoen artetik, errentan emandako higiezinaren kokapenari dagokion gakoa jarriko da:
1. Katastroko erreferentzia duen higiezina, Espainiako lurraldearen edozein tokitan kokatua dagoena, Euskadin eta Nafarroan izan ezik.
2. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ondasun higiezina, finka zenbakia edo erreferentzia katastrala duena.
3. Nafarroako Foru Erkidegoan kokatutako higiezina, katastro erreferentzia duena.
4. Aurreko egoeretako edozeinetan dagoen higiezina, baina finka zenbakirik edo erreferentzia katastralik gabea.»
2. artikulua. Aldatzea
abenduaren 29ko 556/2017 Foru Agindua, 187 eredua («Inbertsio kolektiboko
erakundeen kapital edo ondarearen akzio eta partaidetzen aitorpen informatiboa
eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, sozietateen gaineko zergan
eta ez-egoiliarren errentarengaineko zergan egindako atxikipenen eta konturako
sarreren urteko laburpena, akzio eta partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzeagatik
eta harpidetza eskubideak eskualdatzeagatik lortutako errentei edo ondare
irabaziei dagokienez») eta haren aurkezpen moduak onartzen dituena.
Honela aldatzen da abenduaren 29ko
556/2017 Foru Agindua, 187 eredua («Inbertsio kolektiboko erakundeen kapital
edo ondarearen akzio eta partaidetzen aitorpen informatiboa eta pertsona
fisikoen errentaren gaineko zergan, sozietateen gaineko zergan eta
ez-egoiliarren errentarengaineko zergan egindako atxikipenen eta konturako
sarreren urteko laburpena, akzio eta partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzeagatik
eta harpidetza eskubideak eskualdatzeagatik lortutako errentei edo ondare
irabaziei dagokienez») eta haren aurkezpen moduak onartzen dituena:
Bat. Eremu berri bat gehitzen da, «Bazkideak/partaideak egindako konturako ordainketa», II. eranskineko 187 ereduaren diseinu fisiko eta logikoen 2. motako erregistroan (eragiketaren erregistroa) 241 posizioa hartzen duena. Honela idatzita gelditzen da:
«— Posizioak: 241.
Izaera: Alfabetikoa.
Eremuen azalpena: Bazkideak edo partaideak egindako konturako ordainketa.
«X» bat jarri beharko da eremu honetan, baldin eta eragiketa ez badago atxikipenari edo konturako sarrerari lotuta, bazkide edo partaideak konturako ordainketa bat egitea aplikagarri izateagatik, urriaren 14ko 33/2014 Foru Dekretuak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duenak, 95.2 artikuluan eta ekainaren 16ko 17/2015 Foru Dekretuak, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duenak, 51.6 artikuluan xedatzen dutenaren arabera.
Gainerako kasuetan, eremu honek ez du edukirik izango.»
Bi. II. eranskineko 187 ereduaren diseinu fisiko eta logikoen 2. motako erregistroan (eragiketaren erregistroa) 241-500 posizioek («Zuriuneak») aurrerantzean 242-500 posizioak («Zuriuneak») hartuko dituzte.
Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea eta aplikatzea.
Foru agindu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean jarriko da indarrean, eta 2020ari dagokionez 2021ean aurkeztuko diren aitorpenetarako aplikatuko da lehendabiziko aldiz.
Donostia, 2020ko
abenduaren 28a.—Jokin Perona Lerchundi, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru
diputatua.
(7069)