UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA
Urola Kostako Udal
Elkartea Osatzen duten Udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian)
hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen
ordenantza fiskala.
Urola Kostako Udal Elkarteako Zuzendaritza Batzordeak, 2020ko azaroaren 9an egindako ohiko bilkuran erabaki zuen Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari hasierako onarpena ematea. Erabakia jendaurrean erakusgai jarri da, eta ezarritako epean ez da ez erreklamaziorik ez oharrik jaso.
Horiek horrela, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoari jarraituz, Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza behin betiko onartutzat ematen da, 2021eko urtarrilaren 1eko eraginekin, betiere aurretik argitaratuko balitz.
Horrenbestez, aipatutako Ordenantzaren eduki osoa argitaratzen da.
Hori guztia argitara ematen da gorago aipatutako Foru Arauaren 16.4 artikuluak ezarritakoa betetzeko, jendeak horren berri izan dezan eta agindu horrek aurreikusten dituen gainerako ondorioetarako. Foru Arau horren 18.1 artikuluak xedatutakoaren arabera, aldaketa honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesatuek Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko dagokion aretoaren aurrean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Dena dela, agindu
horrek baimentzen duenez, interesatuek erreklamazio ekonomiko administratiboa
aurkez dezakete administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu aurretik.
Erreklamazio hori Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboari
aurkeztu behar zaio, aipatutako erabaki horiek eta Ordenantza Fiskal hori Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratu
eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.
Zarautz, 2020ko abenduaren 30a.—Lourdes Salsamendi Goñi, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria. (6761)
Urola Kostako Udal
Elkartea Osatzen duten Udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian)
hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen
ordenantza fiskala.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Zerbitzuaren objektua.
Urola Kostako Udal Elkarteak (tokiko administrazioa), Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari, bere estatutuei eta Udal Elkartea osatzen duten udalen osoko bilkuren erabakiei jarraiki, etxeetako, merkataritzako eta industriako hiri hondakinak gaika bildu eta tratatu, balorizatu edota desagerrarazteko zerbitzu publikoa eta horrekin lotuta dauden bestelako jarduerak burutu eta zerbitzu hori eskaintzeagatik ordenantza honek zehazten duen tasa ezarri eta exijituko du. Tasa hori eta Ordenantza honen parte diren eta eranskinean zehaztuta datozen tarifak ezarri eta exijituko dira ordenantza honetan zehaztutakoaren argitara.
Zerbitzuaren higiene eta osasun izaera dela eta, tasa hau aplikatzea derrigorrezkoa da eta, beraz, ez da pertsona fisiko edo juridikorik salbuetsiko tasa hori ordaintzetik.
2. artikulua. Aplikatzeko eremua.
Ordenantza hau
aplikatuko da Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten bost udalerrien
eremuan, hala nola, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian.
II. ZERGA-EGITATEA
3. artikulua. Zerga-egitatea.
1. Zerga-egitatea
da Urola Kostako Udal Elkarteak honako derrigorrezko zerbitzu publikoa izatea
edota eskaintzea: etxebizitzetan eta industria, merkataritza, lanbide,
arte edo zerbitzuen arloko lokal edo establezimenduetan hiri hondakinak bildu
eta dagokien tratamendua ematea. Zerbitzu hori derrigorrezkoa eta orokorra da.
2. Zerbitzu
zehatz hauek eskainiko dira:
Partikularren etxebizitzetan sortutako hondakinak biltzea, kalean jarritako edukiontzien bidez.
Merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan sortutako hondakinak biltzea: frakzio batzuk puntuz puntu eta beste batzuk kaleko edukiontzien bidez.
Etxeko hondakinen baliokide diren industriako hondakinak biltzea: frakzio gehienak puntuz puntu bilduko dira.
Zerbitzu horiek eskainiko dira etxeko hondakinak kudeatzeko zerbitzuak arautzen dituen eta Udal Elkarteak indarrean duen ordenantzaren argitara.
III. ZERGAPEKOAK
4. artikulua. Zergapekoak.
Ordenantza honen eranskinean ezarritako tasak ordaintzeari dagokionez, zergapeko izango dira:
1. Etxebizitzen eta merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen kasuan, higiezinaren jabeak. Jabe horiek kuotak onuradunei egotzi ahal izango dizkiete, horrela baldin badagokio.
2. Industriaren kasuan, eta administrazio-emakidetan, ordenantza honen objektu diren zerbitzuak eskatzen dituztenak, zerbitzu horien onurak jasotzen dituztenak edo eragina jasaten dutenak eta, horrelakorik ezean, lokalaren edo establezimenduaren jabeak. Jabe horiek kuotak onuradunei egotzi ahal izango dizkiete, horrela baldin badagokio.
3. Tasak ordaintzeko obligazioa duten zergapekoek eta haien ordezkoek, aurreko paragrafoetan definitu bezala, Udal Elkarteari jakinarazi beharko dizkiote datu formaletan izandako aldaketa guztiak, aldaketa horiek garrantzitsuak badira Ordenantza Fiskal honek gai dituen tasen Kudeaketarako, kitapenerako eta bilketarako, eta beraiek izango dira erantzuleak aldaketak ez jakinarazteagatik edo behar bezala ez jakinarazteagatik izan liratekeen eraginen aurrean.
IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK
5. artikulua. Salbuespenak eta beste onura fiskal batzuk.
Salbuespenak eta
bestelako onura fiskalak aplikatuko dira ordenantza honen eranskinean ezartzen
denaren arabera.
V. OINARRI EZARGARRIA
6. artikulua. Oinarri ezargarria.
Oinarri ezargarritzat
joko da zerbitzua gauzatzen duen unitate bakoitza, tarifen eranskinean
zehazten denaren argitara.
7. artikulua. Tarifa.
1. Etxebizitzei eta merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduei aplikatuko zaizkie eranskinean ezartzen diren tarifa finkoak.
2. Industriari dagokionez, kuota kalkulatzeko, aplikatuko dira eranskinean ezartzen diren tarifak, aldagai hauek kontuan hartuta:
— Lokalaren azalera:
lokalaren edo establezimenduaren metro karratuen kopurua. Kuota kalkulatzeko
kontuan hartuko da lokal edo establezimenduaren azalera osoa, nahiz eta erabiltzen
dena txikiagoa izan. 4.000 m²-ko azalera baino handiagoa duten enpresei azalera hori aplikatuko
zaie.
— Edukiontzi kopurua eta tamaina (errefusa eta hondakin organikoen edukiontziak): Udal Elkarteak zerbitzuaren erabiltzaileari errefusa eta hondakin organikoak jasotzeko entregatutako edukiontzien kopurua eta tamaina, sortzen dituen hondakinen kopuruaren arabera.
— Zerbitzu-unitatea: bilketa-zerbitzuak errefusa jasotzeko edukiontzi bakoitza jaso edo husten duen aldi bakoitza, edukiontziaren tamainaren arabera.
8. artikulua. Kuota.
1. Etxebizitzen eta merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen zerga-kuota aterako da tarifa finko bat aplikatuta, eranskinean ezartzen denaren arabera.
2. Industriari dagokionez, ordaindu behar den zerga-kuota aterako da hiru osagai hauek batera aplikatuta:
— Metro karratuko tarifa, metro karratuen kopuru osoarekin biderkatuta.
— Edukiontzien tarifa, errefusa eta hondakin organikoentzat erabiltzaileak dituen edukiontzien kopuru osoarekin biderkatuta.
— Errefusa erretiratzeko
zerbitzu-unitateen tarifa, unitate baten tarifa jasotako unitate kopuru
osoarekin biderkatuta.
VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
9. artikulua. Sortzapena.
Tasa eta zerga
ordaintzeko betebeharra sortuko da Udal Elkartea zerbitzua eskaintzen
hasten denean. Zerbitzua jasotzea derrigorrezkoa izanik, zerbitzua eskaintzen
hasi dela iritziko zaio ordenantza honen lehen artikuluan deskribatutako
zerbitzu mankomunatua ezarri eta funtzionamenduan jartzen denean.
10. artikulua. Zergaldia.
Zergaldia hiru hilabetekoa da eta tasa sortuko da hiruhilekoaren lehen egunean.
VIII. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
11. artikulua. Likidazioa eta ordainketa.
Udal Elkarteak kontzeptu guztien likidazioa egingo du hiru hilero, eranskinean zehazten diren arau zehatzak kontuan hartuta.
IX. TASAREN KUDEAKETA
12. artikulua. Jakinarazteko betebeharra.
Erabiltzailearen betebeharra da bere udalari edo Udal Elkarteari jakinaraztea zerbitzuaren alta, baja edo titulartasun aldaketak.
13. artikulua. Alta, baja eta aldaketen ondorioak.
Alta eta aldaketak
indarrean sartuko dira administrazioari jakinarazi eta hurrengo hiruhilekoan.
Bajak dagozkion ondorioak izango ditu administrazioari jakinarazi eta hurrengo hiruhilekoan.
14. artikulua. Arau orokorrak.
Ordenantza honetan
arautzen den tasa likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta,
halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak
ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko
da.
X. AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau eta
bere eranskina indarrean jarriko dira 2021ko urtarrilaren 1ean, betiere
aurretik argitaratuz gero.
ERANSKINA
Urola Kostako Udal
Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian)
hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen
ordenantza fiskalaren tarifak.
Tarifak Urteko kuota €
Etxebizitzak:
1. Etxebizitzak (bakoitzeko) ............................... 160,22
2. ‑Zaborra berezi duen
familia bakarreko etxebi-
zitza (autokonposta,
auzokonposta) ................ 120,17
Ostalaritza eta antzekoak:
3. ‑Jatetxeak,
erretegiak, sagardotegiak eta antze-
koak ....................................................................... 1.285,68
4. ‑Tabernak sukaldearekin ............................... 816,60
5. ‑Tabernak, kafetegiak,
kantinak eta antzekoak
(sukalderik gabe) ................................................ 618,42
36. ‑Nekazaletxe
eta landetxeak, 10 logela arte
................................................................................. 280,39
37. ‑Nekazaletxe
eta landetxeak, 11-15 logela bitar-
tekoak .................................................................... 420,59
38. ‑Nekazaletxe
eta landetxeak, 15 logelatik gora
................................................................................. 560,79
6. ‑Hotel, pentsio eta
antzekoak, 10 logela arte
................................................................................. 618,42
7. ‑Hotel, pentsio eta
antzekoak, 11-20 logela arte-
koak ....................................................................... 816,60
8. ‑Hotel, pentsio
eta antzekoak, 20 logelatik go-
ra ............................................................................ 1.168,80
9. ‑Urte
osoan irekitako kanping bakoitzeko ..
................................................................................. 2.616,94
10. ‑Udaldian irekitako kanping bakoitzeko .....
................................................................................. 1.744,65
11. Etxebizitza turistikoak ..................................... 320,45
12. ‑Elkarte
gastronomikoak: 60 m²
edo gutxiago-
ko azalera dutenak ............................................. 419,58
13. ‑Elkarte
gastronomikoak: 61-120 m² arteko-
azalera dutenak ................................................... 618,42
14. ‑Elkarte
gastronomikoak: 120 m²
baino gehia-
goko azalera dutenak ......................................... 816,60
17. Apartamentu turistikoak ................................. 184,25
Ikastetxeak, osasun zentroak eta antzekoak:
28. Ikastetxeak, 100 ikasletik beherakoak ........ 816,60
29. Ikastetxeak, 101-150 ikasle artekoak .......... 918,40
30. Ikastetxeak, 151-200 ikasle bitartekoak ...... 1.020,20
31. Ikastetxeak, 201-400 ikasle bitartekoak ...... 1.122,00
32. Ikastetxeak, 400 ikasletik gorakoak ............. 1.285,685
33. ‑Haurreskolak, eguneko zentroak eta zaharren-
egoitzak, 30 plaza bitartekoak .......................... 320,45
34. ‑Haurreskolak, eguneko zentroak eta zaharren-
egoitzak, 31-60 plaza bitartekoak .................... 480,67
35. ‑Haurreskolak, eguneko zentroak eta zaharren-
egoitzak, 60 plazatik gorakoak ......................... 640,89
39. Osasun zentroak, 5 kontsulta bitartekoak ... 320,45
40. Osasun zentroak, 5-10 kontsulta bitartekoak 640,89
41. Osasun zentroak, 10 kontsultatik gorakoak .................. 1.285,68
Merkataritza:
42. ‑Bulegoak, despatxu profesionalak, irakaskun-
tza akademiak, eta antzekoak .......................... 240,34
43. ‑Ile-apaindegiak, estetika zentroak, eta antzeko-
ak ............................................................................ 314,68
15. ‑Komertzio eta zerbitzu orokorrak (kirol
jarduerak,
zapata-dendak, jostailu-dendak, harategiak, ja-
nari-dendak 120 m²-tik
beherrakoak, zine-an-
tzokiak) .................................................................. 419,58
16. Arraindegiak ..................................................... 565,44
18. ‑Elikagaien arloko supermerkatuak: 121-400-
m² azalera
bitartekoak ....................................... 1.130,88
19. ‑Elikagaien arloko supermerkatuak: 400 m²-tik-
gorako azalerakoak ............................................ 3.173,43
20. ‑Merkatuko salmenta-postuak (bakoitzeko) 250,62
21. ‑Merkatuko bankuetako salmenta-postu irekiak-
(bakoitzeko) .......................................................... 36,73
22. ‑Tailerrak, 3 langile artekoak (auto konponke-
ta tailerrak eta antzekoak) ................................. 250,62
23. ‑Tailerrak, 4 langile edo gehiagokoak (auto kon-
ponketa tailerrak eta antzekoak) ...................... 419,58
24. Banketxe, aurrezki kutxa, etab. ..................... 1.243,22
25. Jarduerarik gabeko lokalak ........................... 60,67
26. Parking edota aparkalekuak ......................... 250,62
27. Txartela ............................................................. 2,04
Industria:
Hiruhileko
kuota
€
44. Industriak orokorrean:
1. Lokal
edo establezimenduaren metro karra-
tu bakoitzeko
(gehienez 4.000 m²):
....................................................................................... 0,20
2. Erabiltzailearen
esku utzitako edukiontzi (erre-
fusa edota
biohondakina) bakoitzeko:
120 litroko edukiontzia ............................................. 3,66
240 litroko edukiontzia ............................................. 7,33
360 litroko edukiontzia ............................................. 11,00
1.000 litroko edukiontzia .......................................... 30,54
3.200 litroko edukiontzia .......................................... 97,73
3. Emandako errefusa bilketa zerbitzu-unitate-bakoitzeko:
120 litroko edukiontziarekin .................................... 2,93
240 litroko edukiontziarekin .................................... 5,86
360 litroko edukiontziarekin .................................... 8,80
1.000 litroko edukiontziarekin ................................. 24,43
3.200 litroko edukiontziarekin ................................. 78,18
55 eko hobaria
izango dute zergaren kuota osoan, ondasun higiezina hiri hondakinak biltzeko
puntutik 500 metro baino urrutiago duen subjektu pasiboek.