3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUNGO UDALA

Hiri Bultzada, Ekonomia eta Ogasuna Arloa

Irungo zenbait sektore ekonomiko digitalizatzeko laguntzak. BDNS (Identif.): 541639.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/541639).     

Covid-19ak sortutako pandemiaren ondorioz emandako itxiera-aginduak Irunen ukitu dituen ostalaritza enpresentzako aparteko laguntzen deialdia onartzen duen 1283/2020, abenduaren 23ko, Irungo Udaleko Alkatetzaren ebazpenaren laburpena.

Xedea.

Deialdi honen helburua Irungo merkataritza eta ostalaritzaren digitalizazioa sustatzea da, eta, horretarako, TicketBAI sistemara egokitu dadin bultzatzea. Aurrerago ezarriko da TicketBAI sistema, eta, iruzur fiskala eragoztearren, lanabes teknologikoak erabili beharra ekarriko du.

Onuradunak eta betekizunak.

Onuradun izan daitezke pertsona fisikoak, norberaren konturako langileak edo langile autonomoak, eta, pertsona juridikoen kasuan, 50 langile baino gutxiagoko enpresak, txikizkako merkataritza, hostalaritza establezimendu edo ostatatze zerbitzu sektoreetan jardueraren baten titular izatea eta TicketBAI programarekin bateragarriak diren lanabes teknologikoak eskuratzeko inbertsioak egitea eta beren jarduera nagusia Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren talde hauetako edozein epigrafetan alta emanda badute (64-65, 662, 663, 67 eta 68 taldeak).
               

Zuzkidura ekonomikoa eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

Aurrekontu-zuzkidura: 60.000 euro.

Aurrekontu aplikazioa: 1.0810.771.01.430.10 2020.

Dokumentu kontablea: A-5176/2020.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Justifikatutako diruz lagun daitekeen gastuaren %80a izango da, eta gehienez 1.500,00 eurokoa, eskaera bakoitzeko.

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Oinarri Arauemaile hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunaren hurrengotik aurrera hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta deialdi honetarako kreditua bukatzen denean amaituko da, edo gehienez ere, 2021ko ekainaren 25ean.

Irun, 2020ko abenduaren 23a.—Hiri Bultzada, Ekonomia eta Ogasun Arloko zuzendaria.              (7024)