GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
OGASUN ETA FINANTZA
DEPARTAMENTUA
521/2020 Foru Agindua,
abenduaren 23koa, TicketBAI softwarearen zehaztapen tekniko eta funtzionalak
eta TicketBAI Softwarearen Erregistroan alta emateko aitorpena arautzen
dituena.
Zerga iruzurra eragoztea
helburu duten tresna teknologikoak erabiltzeko obligazioa ezartzen duen
azaroaren 6ko 3/2020 Foru Araua dela medio –sozietateen gaineko zergaren,
ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta pertsona fisikoen errentaren
gaineko zergaren foru arauak aldatuz ezarri da obligazio hori–, zergadunak
behartuta geratu dira fakturazio sistemetan neurri teknologiko aurreratuak
erabiltzera tresna teknologiko berriak baliatuta, eta horrek jarduera
ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoen eta pertsona juridikoen
tributazioa kontrolatzea ahalbidetuko du, haien tamaina edo eragiketa
bolumena edozein dela ere.
Bere artikuluetan
zehar, aipatutako foru arauak hainbat gai uzten ditu erregelamenduz garatzeko,
eta zeregin hori.aren 22ko 32/2020 Foru Dekretua dela medio gauzatu da. Dekretu
horrek TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamendua onesten du.
Erregelamendu
horretan ezartzen da TicketBAI softwareak bete behar dituen zehaztapen tekniko
eta funtzionalak Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak onetsiko
dituela foru agindu bidez.
Hori aintzat
hartuta, foru agindu honen lehen sekzioan jasotzen dira TicketBAI softwarearen
ezaugarriak eta haren zehaztapen tekniko eta funtzionalak. Haien edukia
aginduari erantsitako bost eranskinetan zehar banatzen da, era honetan: I.
eta II. eranskinetan TicketBAI altako eta baliogabetze fitxategien egitura
eta balidazioak zehazten dira, hurrenez hurren; III. eranskinean TicketBAI fitxategien
sinadura elektronikoaren zehaztapenak biltzen dira; IV. eranskinak TicketBAI
fitxategiak bidaltzeko zehaztapen tekniko eta funtzionalak eta
igorpenaren baldintzak ezartzen ditu; eta, azkenik, V. eranskinak ondasun
entregen edo zerbitzu prestazioen faktura edo frogagirietan agertu behar
duten identifikazio kodearen eta QR kodearen zehaztasunak ezartzen ditu.
Bigarren sekzioan,
TicketBAI Erregistroan alta emateko aitorpenaren edukia eta hura aurkezteko
modua ezartzen dira. Aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza
elektronikoaren bidez egingo da, bertan eskura jarriko den formularioa betez.
Bestalde, xedapen
gehigarri bakarrak ezartzen du TicketBAI betebeharra betetzearekin lotutako
tramite eta komunikazio guztietan baliabide elektronikoen bidez izan behar
direla harremanak zerga Administrazioarekin.
Bukaeran, ezartzen
da foru agindu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo
egunean jarriko dela indarrean, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako
ondorioekin; dena den, TicketBAI betebeharra borondatez betetzea aukeratzen
dutenen kasuan, agindu hau 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko
zaie.
TicketBAI
betebeharra garatzen duen Erregelamenduan araututakoa betetze aldera, egoki
da TicketBAI betebeharra garatzen duten zehaztapen tekniko eta funtzionalak
onestea.
Horrenbestez,
hau
XEDATZEN
DUT
1.
artikulua. Xedea.
TicketBAI
betebeharra garatzen duen Erregelamenduak, abenduaren 22ko 32/2020 Foru
Dekretuaren bidez onetsiak, aipatzen duen TicketBAI softwareak eta haren fitxategiek
bete behar dituzten ezaugarriak eta zehaztapen tekniko eta funtzionalak
zehaztea da foru agindu honen xedea.
Orobat,
foru agindu honen bitartez, erregelamendu horretako VI. artikuluan aipatzen
den TicketBAI Softwarearen Erregistroan alta emateko aitorpenaren edukia eta
aurkezpen modua ezartzen dira.
2.
artikulua. Definizioak.
1. Foru
agindu honetan erabiltzen diren terminoak TicketBAI betebeharra garatzen
duen Erregelamenduak, abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuaren bidez onetsiak,
3. artikuluan jasotzen dituen definizioekin bat ulertuko dira.
2. Gainera,
foru agindu honen ondorioetarako, kontzeptu hauek bereiziko dira:
a) Sinaduraren
ziurtagiria: TicketBAI fitxategia sinatzen duenaren identitatea egiaztatzeko
balio duen agiri elektronikoa, Ziurtapen Agintaritza batek emana.
b) Igorpenaren
ziurtagiria: TicketBAI fitxategia bidaltzen duenaren identitatea egiaztatzeko
balio duen agiri elektronikoa, Ziurtapen Agintaritza batek emana.
Lehen
sekzioa. ‑TicketBAI softwarearen zehaztapen tekniko eta funtzionalak
3.
artikulua. TicketBAI altako fitxategia.
TicketBAI
altako fitxategiak TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamenduak,
abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, 11. artikuluan aipatzen
duen informazioa jaso behar du, foru agindu honen I. eranskinean horrelako fitxategietarako
ezarritako egitura, edukia eta ezaugarriak betez, eta Gipuzkoako Foru
Aldundiaren egoitza elektronikoan zehaztutako formatu eta diseinuari
jarraituz.
Kodetzea
UTF-8 izango da.
4.
artikulua. TicketBAI baliogabetze fitxategia.
Faktura
edo frogagiri bat baliogabetu behar den kasuetarako, beharrezkoa da TicketBAI
baliogabetze fitxategi bat sortzea, eta haren barruan jasotzea TicketBAI
betebeharra garatzen duen Erregelamenduak, abenduaren 22ko 32/2020 Foru
Dekretuaren bidez onetsiak, 12. artikuluan aipatzen duen informazioa, foru
agindu honen II. eranskinean TicketBAI baliogabetze fitxategietarako
ezarritako egitura, edukia eta ezaugarriak betez, eta Gipuzkoako Foru
Aldundiaren egoitza elektronikoan zehaztutako formatu eta diseinuari
jarraituz.
Kodetzea
UTF-8 izango da.
5.
artikulua. TicketBAI fitxategiak elektronikoki
sinatzea.
TicketBAI
altako eta baliogabetze fitxategiak elektronikoki sinatu behar dira, foru
agindu honen III. eranskinean sinadura elektronikoari buruz jasotzen diren
zehaztapenei jarraituz.
6.
artikulua. TicketBAI fitxategiak igortzea.
TicketBAI
altako eta baliogabetze fitxategiak zerga Administraziori igorri behar
zaizkio, foru agindu honen IV. eranskinean jasotzen diren zehaztapen tekniko
eta funtzionalen arabera eta bertan ezartzen diren baldintzak betez.
7.
artikulua. TicketBAI identifikatzailea eta QR
kodea.
Ondasun
entregen edo zerbitzu prestazioen fakturak edo frogagiriak TicketBAI
softwareen bidez sortzen badira, TicketBAI identifikatzaile bat eta QR kode
bat eraman behar dituzte, eta horiek sortzeko foru agindu honen V.
eranskinean ezarritako zehaztapen tekniko eta funtzionalei jarraituko zaie.
8.
artikulua. TicketBAI softwarea presentzialki
egiaztatzeko funtzionalitatea.
TicketBAI
softwareak aukera eman behar du TicketBAI sistema presentzialki egiaztatzeko.
Horretarako, informazio hau erakutsi beharko du fakturazio gailuaren pantaila
bakar batean:
a) Fakturazio
gailutik erabiltzen den TicketBAI softwarea garatu duenaren identifikazio
fiskaleko zenbakia eta izen-abizenak edo sozietate izena edo izendapena.
b) Fakturazio
gailutik erabiltzen den TicketBAI softwarearen izena.
c) Fakturazio
gailutik erabiltzen den TicketBAI softwarearen bertsioa.
Nahi
bada, aurreko informazioa emateko erabiltzen den gailuaren serie zenbakia ere
erakutsi daiteke.
9.
artikulua. TicketBAI softwarearen beharkizun
gehigarriak mahaigaineko aplikazioa denean.
1. TicketBAI
softwarea mahaigaineko aplikazio bat bada TicketBAI betebeharra garatzen duen
Erregelamenduak, abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, 3.
artikuluan jasotakoaren arabera, beharkizun gehigarri hauek bete beharko dira:
a) TicketBAI
softwarearen sinadura elektronikoa.
b) TicketBAI
softwarearen bertsio desberdinak gorde beharra.
2. Aurreko
apartatuan aipatzen diren beharkizun gehigarriak ez zaizkio TicketBAI
softwareari exijituko arkitektura banatuko aplikazioa denean TicketBAI
betebeharra garatzen duen Erregelamenduak, abenduaren 22ko 32/2020 Foru
Dekretuaren bidez onetsiak, 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.
3. TicketBAI
softwarea aurreko 1. apartatuko a) letran aipatu den mahaigaineko aplikazioa
bada, sinadura elektronikoari buruzko beharkizun gehigarriak honako hau
ekarriko du berekin:
a) TicketBAI
softwarea banatzeko erabiltzen den artxibo instalagarria pertsona edo
entitate garatzaileak sinatu behar du modu elektronikoan, ziurtapen entitate
onartu batek emandako kodea sinatzeko ziurtagiri elektronikoa erabiliz.
Ziurtagirian erakusten den informazioak egilearen identitatea bermatu behar du
eta softwarearen osotasuna ziurtatu.
b) TicketBAI
softwarea mahaigaineko aplikazio bat bada, hura instalatzeko erabiltzailearen
baimena beharko da.
c) TicketBAI
softwarea abian jartzeko erabiltzen den artxibo informatiko exekutagarria
pertsona edo entitate garatzaileak sinatu behar du modu elektronikoan,
ziurtapen entitate onartu batek emandako kodea sinatzeko ziurtagiri
elektronikoa erabiliz.
4. Mahaigaineko
aplikazioa den kasuetan TicketBAI softwarearen bertsio desberdinak gordetzeari
buruz ezarritako beharkizun gehigarriak, aurreko 1. apartatuko b) letran
aipatuak, esan nahi du pertsona edo entitate garatzailea bere erabiltzaileei
banatu dien TicketBai softwarearen bertsio guztiak gordetzera behartuta
dagoela.
5. Bai
mahaigaineko aplikaziotzat hartzen den TicketBAI softwareak, bai arkitektura
banatuko aplikaziotzat hartzen denak, kode baten bidez identifikatu beharko
dituzte beren bertsioak. Kode hori «softwarearen bertsioa» eremuan agertuko
da, fakturei alta emateko zein haiek baliogabetzeko TicketBAI softwearekin
sortzen diren fitxategietan.
Bigarren sekzioa. ‑TicketBAI
Softwarearen Erregistroan alta emateko aitorpena
10.
artikulua. TicketBAI Softwarearen Erregistroan alta
emateko aitorpena.
1. Alta
aitorpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu
beharko da, zergadunen esku jarriko den formularioa betez. Formulario horrek
informazio hau jaso beharko du gutxienez:
a) TicketBAI
softwarea garatu duenaren identifikazio fiskaleko zenbakia eta izen-abizenak
edo sozietate izena edo izendapena.
b) TicketBAI
softwarearen izena.
c) TicketBAI
softwarearen deskribapena edo informazio esanguratsua.
d) Softwarea
garatu duenaren webgunearen URLa, halakorik bada.
e) Softwarea
euskaraz lan egiteko prestatuta dagoen.
f) TicketBAI
softwarea pertsona edo entitate eskatzaileak eta hari lotutako pertsona
fisikoek edo entitateek soilik erabiliko duten.
Kasu horretan, adierazi
ahal izango da ez dela nahi TicketBAi softwarea Gipuzkoako Foru Aldundiaren
webgunean argitaratzen den zerrendan agertzea (TicketBAI softwareen
zerrendan).
2. Alta
aitorpenaren aurkezpen telematikoa TicketBAI softwarea garatu duen pertsonak
edo entitateak egin dezake, edo haren ordezkari gisa jarduten duen hirugarren
batek, ordezkaritza hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau
Orokorrak (martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua) 46. artikuluan ezarritakoarekin
bat egiten bada.
3. Aurreko
1. apartatuan aipatzen den formularioarekin batera, pertsona edo entitate
garatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu behar du, eta bertan
honako hauek adierazi:
a) Inskribatzeko
eskatzen den softwareak betetzen dituela bai 122 bis eta 112 bis
artikuluetako 1. apartatuan xedatutakoa, bai TicketBAI betebeharra garatzen
duen erregelamenduan jasotakoa, bai foru agindu honetan onartutako
zehaztapen tekniko eta funtzionalak. Horretarako erabili diren prozedura
teknikoen deskribapen memoria laburra ere erantsiko da.
b) Bere
burua behartzen duela aurreko a) letran aipatutako beharkizunak eta baldintzak
betetzen jarraitzera softwarea erregistroan inskribatuta dagoen bitartean,
eta beharkizun eta baldintza horietan gerta daitezkeen aldaketetara egokitzeko
konpromisoa hartzen duela.
4. Alta
aitorpenari aurreko apartatuko a) letran aipatu den deskribapen memoria erantsi
beharko zaio, eta bertan honako hauek adieraziko dira:
a) Software
mota: mahaigaineko aplikazioa eta/edo arkitektura banatuko aplikazioa.
b) TicketBAI
altako fitxategiak kateatzeko prozesua.
c) Fakturei
alta emateko zein haiek baliogabetzeko TIcketBAI fitxategiak sinatzeko
prozesua, eta, bereziki, TicketBAI softwareak sinatzeko prozesuan erabil ditzakeen
ziurtagiri elektronikoak.
d) Softwareak
sortzen dituen faktura edo frogagiri motak. Bereziki, softwareak honako hauek
sortzen dituen adieraziko da:
— Faktura
sinplifikatuak edo/eta osoak.
— Paperezko
fakturak eta/edo faktura elektronikoak.
e) TicketBAI
identifikatzailearen eta QR kodearen kokapena, foru agindu honen 7.
artikuluan xedatutakoaren arabera.
f) Foru
agindu honen 8. artikuluan aipatutako informazioa pantaila bakar batean eta
presentzialki egiaztatzeko softwareak duen aukeraren identifikazioa.
g) TicketBAI
altako eta baliogabetze fitxategiak biltegiratzeko sistema.
Xedapen
gehigarri bakarra.
TicketBAI
betebeharra duten zergadunek bitarteko elektronikoen bidez egin beharko
dituzte betebehar horretatik ondorioztatzen diren tramite eta komunikazio
guztiak, betiere foru agindu honetan eta TicketBAI betebeharra arautzen duen
gainerako araudi espezifikoan xedatutakoari jarraituz.
Era
berean, aurreko paragrafoan aipatzen diren zergadunek bitarteko elektronikoen
bidez jaso beharko dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza
Departamentuak, TicketBAI betebeharrarekin lotuta, egiten dituen komunikazioak
eta jakinarazpenak.
Azken
xedapena. Indarrean jartzea.
Foru
agindu hau Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta
2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, betiere eragotzi
gabe iruzur fiskala eragozteko lanabes teknologikoak erabili beharra ezartzen
duen azaroaren 6ko 3/2020 Foru Arauak xedapen iragankor bakarrean xedatutakoa,
eta abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuak, TicketBAI betebeharra garatzen
duen Erregelamendua onesten duenak, lehen eta bigarren xedapen gehigarrietan
jasotakoa.
Donostia,
2020ko abenduaren 23a.—Jokin Perona Lertxundi, Ogasun eta Finantza
Departamentuko foru diputatua. (7008)
I. Eranskina: TICKETBAI ERAGIKETEN ALTA FITXATEGIAREN
EGITURA ETA BALIOZKOTZEAK. I. ALTAKO MEZUEN ERREGISTRO EREMUAK ETA ZEHAZTAPEN
FUNTZIONALAK. Azalpena: Gorriz = Nahitaezko
eremuak Beltzez = Aukerako
eremuak Eremu
baztertzaileak Nahitazkoak Gipuzkoan Blokea Datuak / Multzoa Datuak / Multzoa Datuak / Multzoa Datuak / Multzoa Datuak / Multzoa Datuak / Multzoa Datuak / Multzoa Datuak / Multzoa Formatua Deskribapena Balio posibleak Goiburua TBAI bertsioaren
identifikatzailea Alfanumerikoa(5) Erabilitako TicketBAI egitura fitxategiaren
bertsioaren identifikazioa. L0 Subjektuak Jaulkitzailea IFZ IFZen formatua(9) Jaulkitzailearen IFZ. Abizenak eta izena Alfanumerikoa (120) Jaulkitzailearen izen-abizenak, edo sozietate izena edo izendapen sozial osoa. Hartzaileak Hartzailearen
identifikazioa (1 - 100) IFZ IFZen formatua(9) Hartzailearen IFZ. Bestelako identifikazioa Herrialdearen kodea Alfanumerikoa(2) Hartzailearen herrialdearen
kodea. (ISO 3166-1 Alpha-2 codes) L1 Identifikazio mota Alfanumerikoa(2) Hartzailea bizi den
herrialdean identifikazio mota ezartzeko gakoa. L2 Identifikazioa Alfanumerikoa(20) Bizi den herrialdeko
identifikazio zenbakia. Abizenak eta izena
edo Alfanumerikoa(120) Hartzailearen izen-abizenak, edo sozietate izena edo izendapen sozial
osoa. Posta kodea Alfanumerikoa(20) Hartzailearen posta kodea. Helbidea Alfanumerikoa(250) Hartzailearen posta helbidea. Hainbat
hartzaile Alfanumerikoa(1) Fakturak hartzaile bat baino gehiago ote duen zehazten duen
identifikatzailea. Eremu hori adierazten ez bada, «N» balioa duela ulertuko
da. L3 Hirugarrenek edo
hartzaileek egindako faktura Alfanumerikoa(1) Faktura hirugarren batek edo hartzaileak jaulki duen zehazten duen
identifikatzailea. Eremu hori adierazten ez bada, «N» balioa duela ulertuko
da. L4 Faktura Fakturaren
goiburua Faktura seriea Alfanumerikoa(20) Faktura identifikatzen duen seriea. Karaktere sorta hau erabiltzea
gomendatzen da: 0123456789ABCDEFGHJKLMNPQRSTUVXYZ. Irakurgarritasuna hobetzeko I, Ñ, O eta W letrak saihestea. Letra xeherik ez erabiltzea. Karaktere bakarra erabiltzea zuriuneak adierazteko. Testua ezkerrera doitu, hutsuneekin hasi gabe. Azenturik ez erabiltzea. "-" gidoi ertaina erabil daiteke. Faktura zenbakia Alfanumerikoa(20) Faktura identifikatzen duen faktura zenbakia. Gomendatzen da: Faktura zenbakiak zenbakizko karaktereak baino ez lituzke izan behar. Ez da zuriuneekin hasi behar (beraz, testua ezkerretik lerrokatuta). Fakturaren jaulkipen
data Data formatua(10) Faktura egin den eguna. (ee-hh-uuuu) Fakturaren
jaulkipen ordua Ordu formatua(8) Faktura egin den ordua. (oo:mm:ss) Faktura sinplifikatua Alfanumerikoa(1) Faktura sinplifikatuaren edo faktura osoa den zehazten duen
identifikatzailea. Eremu hori adierazten ez bada, «N» balioa duela ulertuko
da, eta faktura osoa dela ulertuko da. L5 Faktura
sinplifikatuaren ordez egindako faktura Alfanumerikoa(1) Faktura sinplifikatuaren ordez egindako faktura ote den zehazten duen
identifikatzailea. Eremu hori adierazten ez bada, «N» balioa duela ulertuko
da. L6 Faktura
zuzentzailea Kodea Alfanumerikoa(2) Faktura zuzentzailearen mota identifikatzen duen kodea. L7 Mota Alfanumerikoa(1) Faktura zuzentzailea ordezkapenagatik edo desberdintasunengatik den
identifikatzen du. L8 Ordezko
zuzenketaren zenbatekoa Zuzendutako
oinarria Dezimala(12,2) Ordezkatutako fakturaren
zerga oinarria. Zuzendutako kuota Dezimala(12,2) Ordezkatutako fakturaren
jasanarazitako kuota. Zuzendutako
errekarguaren kuota Dezimala(12,2) Ordezkatutako fakturaren baliokidetasun errekarguaren kuota. Zuzendu edo ordezkatutako
fakturak Zuzendu edo ordezkatutako
fakturen identifikatzailea (1 - 100) Fakturaren
seriea Alfanumerikoa(20) Zuzendutako edo ordezkatutako faktura identifikatzen duen serie zenbakia. Fakturaren
zenbakia Alfanumerikoa(20) Zuzendutako edo ordezkatutako faktura identifikatzen duen faktura zenbakia. Fakturaren jaulkipen
data Data formatua(10) Zuzendutako edo ordezkatutako faktura egin den eguna. (ee-hh-uuuu) Faktura Fakturaren datuak Eragiketa data Data formatua(10) Fakturaren eragiketa data, baldin eta jaulkitze dataren ezberdina bada. (ee-hh-uuuu) Fakturaren
azalpena Alfanumerikoa(250) Eragiketen deskribapen orokorra. Fakturaren
xehetasunak Fakturaren
xehetasunen identifikatzailea (1 - 1000) Xehetasunen azalpena Alfanumerikoa(250) Faktura lerroaren xehetasun azalpena. Kopurua Dezimala(12,2) Faktura lerroaren kopurua. Unitateko
zenbatekoa Dezimala(12,8) Faktura lerroaren zenbateko unitarioa, BEZik gabe. Deskontua Dezimala(12,2) Faktura lerroaren deskontuaren ehunekoa. Zenbatekoa guztira Dezimala(12,2) Faktura lerroaren zenbateko osoa, BEZa barne. Fakturaren
zenbatekoa guztira Dezimala(12,2) Fakturaren zenbateko osoa. Jasandako atxikipena Dezimala(12,2) Jasandako atxikipena. Kostuaren zerga oinarria Dezimala(12,2) Kosturako zerga oinarria (BEZ taldeetarako – maila aurreratua). Gakoak Gakoaren
identifikatzailea (1 - 3) BEZaren erregimena edo
zerga garrantzia duen eragiketa Alfanumerikoa(2) BEZaren erregimen mota edo zerga garrantzia
duen eragiketa bat identifikatzeko gakoa. L9 Banakapen mota Fakturaren banakapena (kontrapartea
"nazionala" denean edo kontraparterik ez
dagoenean) Zergari lotua Salbuetsia Salbuetsiaren
xehetasuna Salbuetsitakoaren arrazoia Alfanumerikoa(2) Salbuespenaren arrazoia. L10 Salbuetsitako
zerga oinarria Dezimala(12,2) Salbuespen arrazoiari
dagokion zerga oinarri salbuetsia eurotan. Salbuetsi gabea Salbuetsi gabearen
xehetasuna (1 - 2) Salbuetsi gabearen
mota Alfanumerikoa(2) Lotuta eta salbuetsi gabe dagoen eragiketa mota. L11 BEZaren banakapena BEZaren xehetasuna (1 -
6, motaren araberako datu multzoa) Zerga oinarria Dezimala(12,2) Zerga oinarria ez dago salbuetsita. Zerga oinarriari zerga tasa
aplikatzen zaio. Zerga tasa Dezimala(3,2) Kuota kalkulatzeko zerga oinarriari aplikatutako ehunekoa. Zergaren kuota Dezimala(12,2) Jasanarazitako kuota. Zerga oinarriari zerga tasa aplikatuta ateratzen
den kuota izango da. Baliokidetasun errekarguaren
tasa Dezimala(3,2) BEZaren tasaren arabera lotutako
ehunekoa. Baliokidetasun errekarguaren
kuota Dezimala(12,2) Zerga oinarriari baliokidetasun errekarguaren tasa aplikatzearen
ondoriozko kuota. Baliokidetasun errekargudun edo erregimen sinplifikatuko eragiketa Alfanumerikoa(1) Identifikatzailea, zergadun batek erregimen sinplifikatuan edo
baliokidetasun errekarguko erregimenean egindako faktura den zehazten duena.
Eremu hori adierazten ez bada, «N» balioa duela ulertuko da. L12 Zergari lotu
gabea Salbuetsi gabearen
xehetasuna (1 - 2) Arrazoia Alfanumerikoa(2) Zergari lotuta ez egotearen
arrazoia. L13 Zenbatekoa Dezimala(12,2) Karga gabeko eragiketari
dagokion zenbatekoa eurotan. Faktura Banakapen mota Eragiketa motaren banakapena (kontrapartea
nazionala ez denean) Zerbitzu prestazioa Zergari lotua Salbuetsia Salbuetsiaren
xehetasuna (1 – 7, salbuespenaren
ondoriozko datu multzoa) Salbuetsitakoaren arrazoia Alfanumerikoa(2) Salbuespenaren arrazoia. L10 Salbuetsitako zerga oinarria Dezimala(12,2) Salbuespen arrazoiari
dagokion zerga oinarri salbuetsia eurotan. Salbuetsi gabea Salbuetsi gabearen
xehetasuna (1 - 2) Salbuetsi gabearen mota Alfanumerikoa(2) Zergari lotuta eta salbuetsi gabe dagoen eragiketa mota. L11 BEZaren banakapena BEZaren xehetasuna (1 - 6, motaren araberako datu multzoa) Zerga oinarria Dezimala(12,2) Zerga oinarria ez dago
salbuetsita. Zerga oinarriari zerga tasa aplikatzen zaio. Zerga tasa Dezimala(3,2) Kuota kalkulatzeko zerga oinarriari
aplikatutako ehunekoa. Zergaren kuota Dezimala(12,2) Jasanarazitako kuota. Zerga oinarriari
zerga tasa aplikatuta ateratzen den kuota izango da. Baliokidetasun errekarguaren tasa Dezimala(3,2) BEZaren tasaren arabera lotutako
ehunekoa. Baliokidetasun errekarguaren kuota Dezimala(12,2) Zerga oinarriari
baliokidetasun errekarguaren tasa aplikatzearen ondoriozko kuota. Baliokidetasun errekargudun edo erregimen sinplifikatuko eragiketa Alfanumerikoa(1) Identifikatzailea, zergadun
batek erregimen sinplifikatuan edo baliokidetasun errekarguko erregimenean
egindako faktura den zehazten duena. Eremu hori adierazten ez bada, «N» balioa
duela ulertuko da. L12 Zergari lotu gabea Salbuetsi gabearen xehetasuna (1 - 2) Arrazoia Alfanumerikoa(2) Zergari lotuta ez egotearen
arrazoia. L13 Zenbatekoa Dezimala(12,2) Lotu gabeko eragiketari dagokion zenbatekoa eurotan. Ondasun entrega Zergari lotua Salbuetsia Salbuetsiaren
xehetasuna (1 – 7, salbuespenaren
ondoriozko datu multzoa) Salbuetsitakoaren arrazoia Alfanumerikoa(2) Salbuespenaren arrazoia. L10 Salbuetsitako zerga oinarria Dezimala(12,2) Salbuespen arrazoiari
dagokion zerga oinarri salbuetsia eurotan. Salbuetsi gabea Salbuetsi gabearen
xehetasuna (1 - 2) Salbuetsi gabearen mota Alfanumerikoa(2) Zergari lotuta eta salbuetsi gabe dagoen eragiketa mota. L11 BEZaren banakapena BEZaren xehetasuna (1 - 6, motaren araberako datumultzoa) Zerga oinarria Dezimala(12,2) Zerga oinarria ez dago
salbuetsita. Zerga oinarriari zerga tasa aplikatzen zaio. Zerga tasa Dezimala(3,2) Kuota kalkulatzeko zerga oinarriari
aplikatutako ehunekoa. Zergaren kuota Dezimala(12,2) Jasanarazitako kuota. Zerga oinarriari zerga tasa aplikatuta ateratzen
den kuota izango da. Baliokidetasun errekarguaren tasa Dezimala(3,2) BEZaren tasaren arabera lotutako
ehunekoa. Baliokidetasun errekarguaren kuota Dezimala(12,2) Zerga oinarriari
baliokidetasun errekarguaren tasa aplikatzearen ondoriozko kuota. Baliokidetasun errekargudun edo erregimen sinplifikatuko eragiketa Alfanumerikoa(1) Identifikatzailea, zergadun
batek erregimen sinplifikatuan edo baliokidetasun errekarguko erregimenean
egindako faktura den zehazten duena. Eremu hori adierazten ez bada, «N» balioa
duela ulertuko da. L12 Zergari lotu gabea Salbuetsi gabearen xehetasuna (1 - 2) Arrazoia Alfanumerikoa(2) Zergari lotuta ez egotearen
arrazoia. L13 Zenbatekoa Dezimala(12,2) Lotu gabeko eragiketari dagokion zenbatekoa eurotan. TBAI Aztarna Aurreko faktura kateatzea Aurreko fakturaren seriea Alfanumerikoa(20) Aurreko faktura
identifikatzen duen seriea. Aurreko fakturaren
zenbakia Alfanumerikoa(20) Aurreko faktura identifikatzen duen faktura zenbakia. Aurreko fakturaren
jaulkipen data Data formatua(10) Aurreko faktura egin den eguna. (ee-hh-uuuu) Aurreko fakturaren
sinadura (SignatureValue) Alfanumerikoa(100) Aurreko fakturako TicketBAI fitxategiko SignatureValue eremuko lehen ehun karaktereak. TicketBAI softwarea TBAI lizentzia (izen
ematearen alta zenbakia) Alfanumerikoa(20) Zerga Administrazioak TicketBAI softwarearen
erregistroan esleitutako alta inskripzioaren zenbakia. Pertsona edo entitate
garatzailea IFZ IFZen formatua(9) Pertsona edo entitate garatzailearen IFZ. TicketBAI softwarearen erregistroko
inskripzioari lotutako datua. Beste batzuen identifikazioa Herrialdearen kodea Alfanumerikoa(2) Pertsona edo entitate garatzaileari lotutako herrialdearen kodea. TicketBAI softwarearen erregistroko
inskripzioari lotutako datua. (ISO 3166-1 alpha-2 codes) L1 Identifikazio mota Alfanumerikoa(2) Bizi den herrialdeko identifikazio mota ezartzeko gakoa. TicketBAI softwarearen erregistroko
inskripzioari lotutako datua. L2 Identifikazioa Alfanumerikoa(20) Bizi den herrialdeko identifikazio zenbakia. TicketBAI softwarearen erregistroko
inskripzioari lotutako datua. Izena Alfanumerikoa(120) TicketBAI softwarearen izena. TicketBAI softwarearen erregistroko
inskripzioari lotutako datua. Bertsioa Alfanumerikoa(20) Erabilitako TicketBAI softwarearen bertsioa
identifikatzea. Gailuaren serie zenbakia Alfanumerikoa(30) Erabilitako fakturazio gailuaren
serie zenbakia. Signature Ikusi "TicketBAI fitxategien sinadura elektronikoa egiteko
zehaztapenak" III. eranskinean. II. ZERRENDA MOTAKO EREMUETAN BAIMENDUTAKO GAKO ETA
BALIOAK. L0
→ TBAI bertsioaren identifikatzailea. Balioak Deskribapena 1.2 Erabilitako eskemaren
egungo bertsioa. L1
→ Herrialdearen kodea. Informazioa indarrean
dagoen herrialde eta lurraldeen kode zerrendaren arabera emango da. L2 → Bizilekuko
herrialdeko identifikazio motak. Balioak Deskribapena 02 IFZ-BEZ. 03 Pasaportea. 04 Bizi den
herrialdeak edo lurraldeak emandako identifikazio agiri ofiziala. 05 Bizileku ziurtagiria. 06 Beste froga dokumentu
bat. L3
→ Hainbat hartzaile. Balioak Deskribapena S Bai. N Ez. L4 → Hirugarren batek
edo hartzaile batek egindako faktura. Balioak Deskribapena N Jaulkitzaileak berak
egindako faktura. T Hirugarrenak egindako
faktura. D Eragiketaren hartzaileak
egindako faktura. L5
→ Faktura sinplifikatua. Balioak Deskribapena S Bai. N Ez. L6
→ Faktura sinplifikatuaren ordez egindako faktura. Balioak Deskribapena S Bai. N Ez. L7 → Faktura
zuzentzailearen kodea. Balioak Deskribapena R1 Faktura zuzentzailea: zuzenbidean eta BEZaren
Legearen 80.Bat, Bi eta Sei artikuluan oinarritutako akatsa. R2 Faktura
zuzentzailea: BEZaren Legearen 80.Hiru artikulua. R3 Faktura
zuzentzailea: BEZaren Legearen 80.Lau artikulua. R4 Faktura
zuzentzailea: gainerakoak. R5 Faktura
sinplifikatuak zuzentzeko faktura. L8
→ Faktura zuzentzaile mota. Balioak Deskribapena S Ordezkapenagatiko faktura zuzentzailea. I Diferentziengatiko faktura zuzentzailea. L9 → BEZaren eta zerga garrantzia duten eragiketen erregimen
bereziko gakoa. Balioak Deskribapena 01 Erregimen orokorreko eragiketa eta hurrengo balioetan jaso gabe
dagoen beste edozein kasu. 02 Esportazioa. 03 Erabilitako ondasunen, arte objektuen, zaharkinen eta bilduma
objektuen araudi berezia aplikatzen zaien eragiketak. 04 Inbertsio urrearen erregimen berezia. 05 Bidaia agentzien erregimen berezia. 06 BEZeko entitateen multzoaren erregimen berezia (maila aurreratua). 07 Kutxa irizpidearen erregimen berezia. 08 Ekoizpen, zerbitzu eta inportazioaren gaineko zergari edo kanarietako
zeharkako zerga orokorrari lotutako eragiketak. 09 Besteren izenean eta kontura ari diren bidai agentziek egindako
zerbitzuen fakturazioa (Fakturazio Erregelamenduko 3. xedapen gehigarria). 10 Hirugarrenen kontura kobratzea ordainsari profesionalak edo jabetza
industrialetik eratorritako eskubideak, egilearenak
edo bazkideen, elkartekideen edo elkargokideen kontura kobratzeko eginkizun
horiek betetzen dituzten sozietate, elkarte, elkargo profesional edo bestelako
entitateek egindakoak. 11 Negozio lokala errentatzeko eragiketak, atxikipenari lotuak. 12 Negozio lokala errentatzeko eragiketak, atxikipenari lotu gabeak. 13 Negozio lokala errentatzeko eragiketak, atxikipenari lotuak eta lotu
gabeak. 14 Hartzailea administrazio publiko bat denean ordaintzeke
dauden BEZdun fakturak, obra Ziurtagirietakoak. 15 Segidako traktuko eragiketetan ordaintzeke
dagoen BEZdun faktura. 51 Baliokidetasun errekarguko eragiketak. 52 Erregimen sinplifikatuko eragiketak. 53 BEZaren
ondorioetarako enpresari edo profesionaltzat jotzen ez diren pertsona edo entitateek egindako eragiketak. L10 →
Zergari lotuta eta salbuetsita dauden eragiketak salbuesteko arrazoia. Balioak Deskribapena E1 Salbuetsita dago, BEZaren
Legearen 20. artikuluaren arabera. E2 Salbuetsita dago, BEZaren
Legearen 21. artikuluaren arabera. E3 Salbuetsita dago, BEZaren
Legearen 22. artikuluaren arabera. E4 Salbuetsita dago BEZaren
Legearen 23. eta 24. artikuluen arabera. E5 Salbuetsita dago BEZaren
Legearen 25. artikuluaren arabera. E6 Salbuetsita
beste arrazoi batengatik. L11 → Salbuetsi
gabeko eragiketaren mota. Balioak Deskribapena S1 Subjektu
pasiboaren inbertsiorik gabe. S2 Subjektu
pasiboaren inbertsioarekin. L12
→ Eragiketa baliokidetasun errekarguan edo erregimen sinplifikatuan. Balioak Deskribapena S Bai. N Ez. L13 → Zergari
ez lotzeko arrazoia. Balioak Deskribapena OT BEZaren Legearen 7. artikuluaren ondorioz lotu gabea. Zergari ez lotzeko beste
kasu batzuk. RL Lokalizazio arauen
ondorioz lotu gabea.
edo
sozietate izena
sozietate izena
(1 – 7, salbuespenaren ondoriozko datu
multzoa)
II. eranskina: TICKETBAI ERAGIKETAK BALIOGABETZEKO
FITXATEGIAREN EGITURA ETA BALIOZKOTZEAK. I. BALIOGABETZE MEZUEN ERREGISTRO EREMUAK ETA ZEHAZTAPEN
FUNTZIONALAK. Azalpena: Gorriz = Nahitaezko
eremuak Beltzez = Aukerako
eremuak Eremu
baztertzaileak Derrigorrezkoa
Gipuzkoan Blokea Datuak / Multzoa Datuak / Multzoa Datuak / Multzoa Datuak / Multzoa Datuak / Multzoa Datuak / Multzoa Datuak / Multzoa Datuak / Multzoa Formatua Deskribapena Balio posibleak TBAIgoiburua TBAI bertsioaren
identifikatzailea Alfanumerikoa(5) Erabilitako TicketBAI egitura fitxategiaren bertsio identifikatzea. L0 Fakturaren
identfikatzailea Jaukitzailea IFZ IFZen formatua(9) Jaulkitzailearen IFZ. Abizenak eta izena Alfanumerikoa(120) Jaulkitzailearen izen-abizenak, edo sozietate izena edo izendapen sozial osoa. Fakturaren
goiburua Faktura seriea Alfanumerikoa(20) Baliogabetutako fakturaren seriea. Faktura zenbakia Alfanumerikoa(20) Baliogabetutako fakturaren zenbakia. Fakturaren
jaulkipen data Data formatua (10) Baliogabetutako faktura egin den data. (ee-hh-uuuu) TBAI aztarna TicketBAI softwarea TBAI lizentzia (inskripzioaren alta zenbakia) Alfanumerikoa(20) Zerga Administrazioak TicketBAI softwarearen erregistroan esleitutako
alta inskripzioaren zenbakia. Pertsona edo entitate
garatzailea IFZ IFZren formatua(9) Pertsona edo entitate garatzailearen IFZ. TicketBAI softwarearen erregistroko inskripzioari lotutako datua. Bestelako identifikazioa Herrialdearen kodea Alfanumerikoa(2) Pertsona edo entitate garatzaileari lotutako herrialdearen kodea. TicketBAI softwarearen erregistroko inskripzioari lotutako datua. (ISO 3166-1 alpha-2 codes) L1 Identifikazio mota Alfanumerikoa(2) Bizi den herrialdeko identifikazio mota ezartzeko gakoa. TicketBAI softwarearen erregistroko inskripzioari lotutako datua. L2 Identifikazioa Alfanumerikoa(20) Bizi den herrialdeko identifikazio zenbakia. TicketBAI softwarearen erregistroko inskripzioari lotutako datua. Izena Alfanumerikoa(120) TicketBAI softwarearen izena. TicketBAI softwarearen erregistroko inskripzioari lotutako datua. Bertsioa Alfanumerikoa(20) Erabilitako TicketBAI softwarearen bertsioaren identifikazioa. Gailuaren serie zenbakia Alfanumerikoa(30) Erabilitako fakturazio gailuaren serie zenbakia. Signature Ikusi "TicketBAI fitxategien sinadura elektronikoa egiteko
zehaztapenak" III. eranskinean. II. ZERRENDA MOTAKO EREMUETAN BAIMENDUTAKO GAKO ETA
BALIOAK. L0
→ TBAI bertsioaren identifikatzailea. Balioak Deskribapena 1.2 Erabilitako
eskemaren egungo bertsioa. L1
→ Herrialdearen kodea. Informazioa indarrean
dagoen herrialde eta lurraldeen kode zerrendaren arabera emango da. L2 →
Bizilekuko herrialdeko identifikazio motak. Balioak Deskribapena 02 IFZ-BEZ. 03 Pasaportea. 04 Bizi den
herrialdeak edo lurraldeak emandako identifikazio agiri ofiziala. 05 Bizileku ziurtagiria. 06 Beste froga dokumentu
bat.
edo
sozietate izena
III. ERANSKINA
TICKETBAI FITXATEGIEN SINADURA ELEKTRONIKOA EGITEKO ZEHAZTAPENAK
1. Helburua.
Eranskin honetan
TicketBAI fitxategien sinadura elektronikoa egiteko zehaztapenak (aurrerantzean,
sinaduraren zehaztapenak) ezartzen dira, foru arau honetako 5. artikuluan
aipatua.
Sinadura
elektronikoaren zehaztapenak identifikatzaile bakar honekin identifikatuko
dira: https://www.gipuzkoa.eus/ticketbai/sinadura.
Identifikazio hori
TicketBAI fitxategietako sinadura elektronikoan barneratu beharko da
derrigorrez, zehaztapenen esparru orokorra eta bertsioa zehazteko identifikazioko
dagokion eremua erabiliz baliozkotzeko aplikazioaren baldintza orokor eta
espezifikoekin.
2. Irismena.
2.1. Nahasitako aktoreak.
Sinadura elektroniko
bat sortu eta baliozkotzeko prozesuan nahasitako agenteak dira:
— Sinatzailea: sinadura sortzeko gailu bat duen eta TicketBAI fitxategi
bat sinatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa edo izaera juridikorik
gabeko erakundea.
— Egiaztatzailea: Sinadurarako zehaztapen jakin batzuetan eskatzen
diren baldintzei jarraiki sinadura elektroniko bat baliozkotu edo egiaztatzen
duen erakundea, izan pertsona fisikoa zein juridikoa.
— Konfiantzazko zerbitzuen mailegatzailea: ziurtagiri
elektronikoak igorri edo sinadura elektronikoarekin lotuta bestelako zerbitzuak
ematen dituen pertsona fisiko edo juridikoa.
— Sinaduraren zehaztapenen jaulkitzailea: Sinadura elektronikoa
sortu eta baliozkotzeko prozesuetan sinatzailea eta egiaztatzaileak
jarraitu behar duen dokumentu hau sortu eta kudeatzeaz arduratzen den
erakundea.
2.2. Sinadura elektronikorako onartutako formatua.
TicketBAI fitxategietako
sinadura elektronikoetarako onartutako formatua XAdES (XML
AdvancedElectronicSignatures) Formatua da, ETSI EN 319 132-1 V1.1.1, ETSI TS
103 171 V2.1.1 eta ETSI TS 101 903 V1.4.2. zehaztapen teknikoen arabera.
Estandarraren osteko bertsioetarako sintaxiko aldaketak aztertuko dira eta
profila estandarren bertsio berrirako egokitzea onartuko da eranskin hau
aldatuz.
Sinaduraren
zehaztapen hauetan zehar ds: eta xades: aurrizkiak erabiliko dira, hurrenez
hurren, XMLDSig eta XAdES estandarretan zehaztutako elementuak aipatzeko.
Formatu mota
ezberdinen barnean XAdES egokitu egin beharko da, gutxienez, oinarrizko
klasea sortzeko, sinaduraren zehaztapenari buruzko informazioa gaineratuz,
EPES klasea.
2.3. Sinadura elektronikoa sortzea.
Sinadura
elektronikoa sortzerakoan liburutegi kriptografikoak edo aurretiaz dauden
produktuak erabiltzea komeni da.
Ez da ezinbestekoa
sinatzen den unean TSA-ren zerbitzuek emandako Denbora Zigilua edo
TimeStamping delakoa barneratzea sinaduran.
2.4. Sinadura elektronikoa egiaztatzea.
Egiaztatzaileak
edozein metodo estandarizatu erabil dezake eranskin honen arabera sortutako
sinadura egiaztatzeko. Hauek izango dira sinadura baliozkotzeko bete
beharko diren gutxieneko baldintzak:
1. Sinadura osoaren baliozkotasunaren bermea.
2. Sinadura egin zen uneko ziurtagiriak baliozkotzea.
3. Ziurtapen espezifikoko Jardunaren Deklarazio baren arabera
igorritako ziurtagiri sinatzailea, gordailu publiko batean eskuragarri.
4. Ziurtagiri sinatzailearen jaulkitzailea Konfiantzazko Zerbitzu
Emaile Kualifikatuen (QTSP) zerrendan egon beharko da. Zerrenda hori
eskuragarri dago hemen: https://webgate.ec.europa.eu/tl-browser/#/.
2.5. Sinadurarako zehaztapenak kudeatzea.
Sinaduraren
zehaztapenak mantendu, eguneratu, argitaratu eta dibulgatzearen ardura
Gipuzkoako Foru Aldundiarena izango da.
Zehaztapen hauen
eguneraketak Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean eta hurrengo estekan argitaratuko dira:
https://www.gipuzkoa.eus/ticketbai/sinadura.
3. Sinadura elektronikoa baliozkotzeko politika.
Atal honetan sinatzaileak
sinadura elektronikoa sortzeko prozesuan eta egiaztatzaileak sinadura
elektronikoa baliozkotzeko prozesuan aintzat hartzeko baldintzak
zehaztuko dira.
3.1. Balio-epea.
Sinaduraren zehaztapen
hauek baliozkoak dira argitaratzen direnetik eguneratutako bertsio berri bat
argitaratu bitartean. Bitarteko denbora bat eman daiteke nahasitako aktoreen
plataforma ezberdinak bertsio berriaren zehaztapenetara egokitzeko, eta
denbora horretan bi bertsioak izango dira baliozkoak. Bitarteko denbora hori
bertsio berrian hasi beharko da eta denbora hori igaro ostean eguneratutako
bertsioa izango da soilik baliozkoa.
3.2. Ohiko arauak.
Sinadura
elektronikoan nahasitako aktoreentzako, sinatzaileentzako eta egiaztatzailearentzako,
ohiko arauak derrigorrez betetzeko eremua dira, sinaduraren zehaztapen
guztietan agertu behar dena. Arau hauei esker sinadura sortzen duen pertsona
edo erakundeari eta egiaztatzen duen pertsona edo erakundeari buruz sinadura
elektronikoaren inguruko erantzukizunak ezar daitezke, bete behar diren gutxienezko
betekizunak zehaztuz, sinatuta egon beharko direlarik, sinatzailearentzako
betekizunak baldin badira, edo sinatu gabe, egiaztatzailearentzako
betekizunak baldin badira.
3.3. Sinatzailearen arauak.
Sinatzailea
arduratuko da sinatzeko TicketBAI fitxategian denboran zehar sinaduraren
emaitza alda dezakeen eduki dinamikorik barnera ez dadin. Sinatzeko
TicketBAI fitxategia ez baldin badu sinatzaileak sortu, pertsona horrek
TicketBAI fitxategiaren barnean eduki dinamikorik ez dagoela ziurtatu beharko
du (makroak esate baterako).
XAdES formatua:
XAdESenveloped sinadurak onartuko dira esklusiboki. Ez da XAdESenveloping
onartuko, ezta XAdESdettached ere.
Sinatzaileak, gutxienez,
SignedProperties eremuaren barnean etiketa hauetan jasotzen den informazioa
eman beharko du (eremu horretan XMLDsig sinadura sortzean elkarrekin
sinatutako zenbait propietate barneratzen dira), derrigorrezkoak direnak:
— SigningTime: sinatzaileak sinaduraren prozesuan egin zuen unea
zehazten du.
— SigningCertificatev2 edo SigningCertificate: ziurtagiri bakoitzean
erabilitako segurtasunezko ziurtagiri eta algoritmoen erreferentziak barneratzen
dira. Elementu hori sinatu egin beharko da, ziurtagiria aldatzeko aukera
ekidite aldera.
— SignaturePolicyIdentifier: sinadura elektroniko sortzeko
prozesuak oinarritzat dituen sinaduraren zehaztapenak identifikatzen ditu,
eta hura azpi banatzen den elementuetan eduki hauek barneratu behar dira:
a) Sinaduraren zehaztapeneko dokumentu honen erreferentzia
esplizitua, xades: SigPolicyld elementuan. Horretarako, OID agertuko da,
sinaduraren zehaztapenen bertsio zehatza identifikatzekoa, edo haren
lokalizaziorako URL kodea.
b) Dagokion sinaduraren zehaztapenen dokumentuaren aztarna digitala
eta erabilitako algoritmoa,
SignedProperties
eremuan gainera daitezkeen gainerako etiketak aukerakotzat hartuko dira:
— SignatureProductionPlacev2 edo SignatureProductionPlace:
dokumentuaren sinadura zein leku geografikotan egin den zehaztekoa.
— SignerRolev2 o SignerRole: sinadura elektronikoan pertsonaren
rola zehaztekoa. Hura erabiliz gero, balio hauetakoren bat adierazi beharko da
ClaimedRoles eremuan:
a) «Supplier» edo «jaulkitzaile»: sinadura jaulkitzaileak egiten
duenean.
b) «Customer» edo «hartzailea»: sinadura hartzaileak egiten
duenean.
d) «Thirdparty» edo «hirugarrena»: sinadura jaulkitzailea edo hartzailea
ez den pertsona edo erakunde batek egiten duenean.
— CommitmentTypeIndication: sinatzaileak sinatutako dokumentuaren
gainean egindako ekintza zehaztekoa (onartu egiten du, informatu, jaso,
ziurtatu).
— AllDataObjectsTimeStamp: denboraren zigilu bat barneratzen du,
sinadura sortu aurretik kalkulatua, ds: Reference barneko elementu guztiei
buruz.
— IndividualDataObjectsTimeStamp: denboraren zigilu bat barneratzen
du, sinadura sortu aurretik kalkulatua, ds: Reference barneko elementu batzuei
buruz.
CounterSignature
etiketa, sinadura elektronikoaren berrespena eta UnsignedProperties eremuan sar
daitekeena, aukerakotzat joko da. Hurrengo sinadurak, seriean edo paraleloan,
XAdES estandarrean adierazten denari jarraiki gaineratuko dira, EN 319 102-1
dokumentuaren arabera.
3.4. Egiaztatzailearen arauak.
Sinadura elektroniko
aurreratuaren oinarrizko formatuak ez du baliozkotze-informaziorik gaineratzen,
ziurtagiri sinatzailetik harago. Hauek dira egiaztatzaileak sinadura sortzeko
baliatutako sinaduraren zehaztapenaren betekizunak betetzen direla egiaztatzeko
erabili ahalko dituen atributuak:
— Signing Time: soilik sinadura elektronikoak egiaztatzeko
erabiliko da ziurtagiriek adierazitako datan zein egoeran dauden egiaztatzeko
adierazle modura, izan ere, denboraren erreferentziak denboraren zigilu
batekin soilik ziurta daitezke (bezero gailuetan egindako sinaduren kasuan
bereziki).
— SigningCertificatev2 edo SigningCertificate: ziurtagiriak (eta,
hala badagokio, ziurtagiri kateak) sinadura sortutako datan zein egoera zuen
egiaztatu eta berresteko erabiliko da, baldin eta ziurtagiria iraungi ez baldin
bada eta egiaztapen-datuak eskura badaitezke (CRL, OCSP) edo, bestela, PSC
delakoan ziurtagiriaren egoeraren baliozkotze zerbitzu historiko bat eskaintzen
baldin badu.
— SignaturePolicyIdentifier: sinadura sortzeko erabilitako
sinaduraren zehaztapenak aipagai den zerbitzurako erabili behar denarekin bat
datozen egiaztatu beharko da.
Itxarote-denbora
bat dago, zuhurtzia edo grazia epe izenez ezaguna, ziurtagiri baten ezeztatze-egoera
egiaztatzeko. Egiaztatzailea denbora horretan zehar zain egon daiteke
sinadura baliozkotzeko edo une berean egin eta ondoren berriro baliozkotzeko.
Hori horrela da sinatzaileak ziurtagiri baten ezeztapena hasten duenetik
ziurtagiriaren ezeztatze-egoerari buruzko informazioa dagozkion informazio-puntuetara
hedatzen den arte atzerapen labur bat egon daitekeelako. Denbora hori,
sinadura egiten den unetik, CRL-ak osorik eguneratzeko baimendutako
gehienezko denbora izatea edo ziurtagiriaren egoera OCSP zerbitzuan eguneratzeko
gehienezko denborarekin bat etortzea gomendatzen da, gutxienez. Denbora
horiek aldatu egin daitezke Ziurtagiri Zerbitzuaren Emailearen arabera.
3.5. Algoritmoak erabiltzeko arauak.
ETSI TS 119 312
V1.3.1. Zehaztapen teknikoan onartutako eta RSA izenekoan oinarritutako edozein
algoritmo erabili ahalko da. Gutxienez eskatzen dena:
— Gakoaren tamaina 1024 baino handiagoa izango da derrigor.
— SHA256 edo ondorengoko bertsioak.
4. TicketBAI softwarearen arkitekturatik eratorritako betekizunak.
4.1. Baimendutako ziurtagiriak.
TicketBAI softwareak
ziurtagiri hauetakoren bat erabili beharko du TicketBAI fitxategietako
sinadura elektronikoetarako:
— Gailuaren ziurtagiria, fakturaziorako gailu bakoitzerako
identitate bakarra ematen duena, instalatuta eta faktura edo egiaztagiriak igortzeko
baliatzen den gailura lotua egonik.
— Pertsona fisikoaren edo erakundeko ordezkariaren ziurtagiria,
pertsona fisikoa edo juridikoaren identitatea egiaztatzeko aukera ematen
dutenak hurrenez hurren.
— Enpresaren zigilua, TicketBAI software batek laguntzarik gabe,
edo laneko sail edo talde bateko kide diren pertsona multzo batek, erabil
dezakeen ziurtagiri tekniko bat dena. Mundu fisikoan enpresa batek egunero
erabiltzen duen kautxuzko zigilu baten ohiko erabilerarekin aldera daitekeen
ziurtagiri bat da.
— Autonomoaren ziurtagiria: ziurtagiri ez kualifikatua, Pertsona
Fisikoen Errentari buruzko Zergaren Foru Arauan aurreikusitakoarekin bat
etorriz ekonomia jarduera bat garatzen duten pertsona fisikoentzat
jaulkia. Igorri ahal izateko pertsona fisikoak inguruabar hori betetzen
duela egiaztatzea eskatuko da.
4.2. Sinadura arloko murriztapenak arkitekturaren arabera.
4.2.1. Bezero-sinaduradun arkitekturak.
Bezero-sinaduradun
arkitekturatzat hartzen da, sinadura egiten duen TicketBAI softwarea hartara
sartzeko baliatzen den fakturazioko gailuan bertan lekututa dagoenean. Esate
baterako, mahaigaineko aplikazio bat.
Sinatzeko urruneko
beste gailu batean sartu behar bada, arkitektura zerbitzari-sinaduraduna da.
Honelako
arkitekturetan ziurtagiriek ez dute murrizketarik. Hauek erabil daitezke sinatzeko:
gailuaren ziurtagiria, pertsona fisikoaren ziurtagiria, entitatearen
ordezkariaren ziurtagiria, enpresa-zigilua edo autonomoaren ziurtagiria.
4.2.2. Zerbitzari-sinaduradun arkitekturak.
Arkitektura zerbitzari-sinaduraduntzat
hartzen da, sinadura egiten duen TicketBAI softwarea hartara sartzeko baliatzen
den fakturazioko gailua ez den gailu batean lekututa dagoenean. Beraz,
bezeroaren fakturazio gailutik urruneko beste gailu batean sartzen da sinadura
sortzeko.
Gainera, fakturak
edo egiaztagiriak inolako ikuskapenik gabe igortzen baldin badira (batch),
«arkitektura zerbitzari-sinaduraduna da».
Hauek erabil
daitezke sinatzeko: pertsona fisikoaren ziurtagiria, entitatearen
ordezkariaren ziurtagiria, enpresa-zigilua edo autonomoaren ziurtagiria.
Kasu honetan, ezin
da erabili gailuaren ziurtagiria sinatzeko.
4.2.3. Bezero-sinadura eta zerbitzari-sinadura erabiltzeko aukera
ematen duten arkitekturak.
Arkitektura
banatuetan sinadura bezeroan edo zerbitzarian egin daiteke, kasuan kasuko
murrizketak kontuan izanik.
Esaterako, web
aplikazio batean:
— Bezero-sinadura egiteko, aplikazioan sartzeko erabiltzen den
nabigatzailea instalatuta duen gailua erabiltzen da. Bezero-sinaduradun
arkitekturen murrizketa berak aplikatzen dira.
— Zerbitzari-sinadura nabigatzailea sartzen den urruneko zerbitzarian
egingo litzateke. Kasu honetan, zerbitzari-sinaduraren arkitekturen
murrizketa berak aplikatzen dira.
Arkitektura batek
ezin du eman aukera aldi berean bezero-sinadurak eta zerbitzari-sinadurak
egiteko. Erabilgarri dauden arkitekturetako bat hautatu behar da soilik.
5. Elkarrekikotasun-klausula.
Elkarrekikotasunari
begira, eranskin honetan barneratzen diren sinadura elektronikoko zehaztapenak
bete direla ulertuko da zergadunek horri dagokionez Arabako Foru Aldundiak edo
Bizkaiko Foru Aldundiak ezarrita dituzten zehaztapenak betetzen dituztenean.
(SigningCertificateV2 - ETSI EN 319132, SigningCertificate - ETSI TS 101 903,
ETSI TS 103 171.) (SignatureProductionPlaceV2 - ETSI EN 319 132,
SignatureProductionPlace - ETSI TS 101 903, ETSI TS 103 171.) (SignerRoleV2 -
ETSI EN 319 132, SignerRole - ETSI TS 101 903, ETSI TS 103 171.).
IV. ERANSKINA
TICKETBAI FITXATEGIEN ZEHAZTAPEN TEKNIKO ETA FUNTZIONALAK ETA FITXAGIAK
BIDALTZEKO BEHARKIZUNAK
1. Xedea.
Eranskin honek ezartzen
du zer beharkizun tekniko behar diren Gipuzkoako Foru Aldundiaren TicketBAI fitxategiak
jasotzeko zerbitzuak haiekin lotutako mezuak jaso ditzan.
REST zerbitzuak
erabiliko dira, informazioa denbora errealean ematea ahalbidetzeko.
2. Funtzionamenduko eskema orokorra.
TicketBAI fitxategiak
telematikoki bidaliko dira, zehazki, XML mezuen trukean oinarritutako REST
zerbitzuen bitartez. Mezu guztiei modu sinkronizatuan erantzungo zaie.
TicketBAI fitxategia
jasotzen denean, balioztapen prozesu bat egingo da automatikoki, hala maila
sintaktikoan (XML formatua eta egitura) nola negozio erregelen mailan, eta
erantzun bat itzuliko da (XML mezu bat):
— TicketBAI fitxategiak
ez badu balioztapenetako bat gainditzen, erantzunean zehaztuko da fitxategia
oker jaso dela eta zer errore gertatu den adieraziko da.
— TicketBAI fitxategiak
balioztapena gainditzen badu, fitxategia ongi jaso dela adieraziko da erantzunean.
Fitxategia behar bezala jaso eta gero,
Gipuzkoako Foru Aldundiaren sistema informatikoak balioztapen gehiago egin ahal
izango ditu jasotako informazioari buruz, modu asinkronoan. Balioztapen
osagarri horietan erroreak detektatuz gero, zergadunari jakinaraziko zaizkio
beste bitarteko batzuk erabilita.
Bi mezu mota definituko dira: Bata
TicketBAI altako fitxategiak bidaltzeko, eta beste bat TicketBAI baliogabetze
fitxategiak bidaltzeko.
Erantzunean informazio hau ere etorriko
da: TicketBAI Kodea, TicketBAI fitxategia jaso den ordua, eta Egiaztapen Kode
Seguru bat. Erantzunean TicketBAI Koderik ez agertzeak esan nahi du
ezinezkoa izan dela zehaztea zein den TicketBAI altako fitxategian jasotako
informazioaren TicketBAI Kodea.
2.1. Mezu baten egoera
globalen deskribapena.
2.1.1. Jasota.
Bidalitako TicketBAI fitxategiak emaitza
hori duenean, horrekin adierazi nahi da TicketBAI fitxategiak gainditu
dituela jasotze mailan definitu diren gutxieneko balioztapenak, hala
sintaktikoak nola negoziokoak. Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren sistema
informatikoan erregistratu da.
TicketBAI fitxategiarekin lotutako
balioztapen abisuak badaude, zerbitzuaren erantzunean jakinaraziko dira,
edo, bestela, geroago beste kanal bat erabilita. A priori, abisu horiek ez
dakarte berekin mezua errefusatzea, baina bidaltzaileak kontuan hartu egin
behar ditu hurrengo bidalketetarako.
2.1.2. Errefusatua.
Honek esan nahi du TicketBAI fitxategiak
ez duela gainditu jasotze mailan definitutako gutxieneko balioztapenetako
bat, eta ez dituela betetzen sisteman sartzeko behar diren gutxieneko
beharkizunak.
Hainbat arrazoi egon daitezke horretarako:
— Jaso den TicketBAI fitxategiaren
egitura ez datorrela bat definitu denarekin (ez ditu betetzen balioztapen
estrukturalak) edo, bestela, TicketBAI fitxategiak errore sintaktikoak
dituela. Erantzunak adierazten du egiturak balioztapen errore bat eman duela.
— TicketBAI fitxategiaren edukian
ez dituela betetzen gutxieneko balioztapen jakin batzuk. Adibidez,
TicketBAI altako fitxategi bat bidaltzen den kasuan:
— Ziurtagiri ez-homologatu edo
errebokatu bat erabili da.
— Ez dauka xehetasun lerroei buruzko
informaziorik.
— Ez
dauka TicketBAI Kodea kalkulatzeko behar den informazioa.
2.2. Errefusatutako TicketBAI
fitxategien tratamendua.
Errefusatutako TicketBAI fitxategiak ez
dira erregistratuko Gipuzkoako Foru Aldundiaren sistema informatikoan.
Behin erroreak zuzendu ondoren, TicketBAI
fitxategiak bidali beharko dira berriro.
2.3. Jasotako TicketBAI fitxategien
tratamendua.
TicketBAI fitxategiak Gipuzkoako Foru
Aldundiaren sistema informatikoan erregistratu dira, eta edukia balioztatzeko
hurrengo prozesuetara pasatzen dira.
Erroreak detektatzen badira, zergadunari
jakinaraziko zaizkio. Detektatutako arazoak geroagoko bidalketetan zuzendu
beharko dira.
3. Estandarrak eta
beharkizunak.
3.1. Sarrera.
Mezuaren edukia XML fitxategi bat da. XML
fitxategiak egitura desberdinetan deskribatzen diren erregelak bete behar
ditu (formatuei, derrigortasunari eta abarri buruzko erregelak), baina, edozein
kasutan, datuak prestatu eta aurkezten dutenek jatorrian bermatu behar dute,
beti, datuen koherentzia.
Egitura bakoitza datu multzotan
antolatuta dago, non datuen elementuak dauden. Haiek bloke logikoak osatzeko
moduan taldekatu dira, egitura bakoitzaren eremuarekin koherentzia izan
dezaten.
REST zerbitzuetara informazioa bidaltzen
duten TicketBAI softwareak ziurtagiri elektronikoaren bidez autentifikatu
beharko dira bezeroaren aldetik. Beraz, zerbitzuak erabili ahal izateko,
beharrezkoa da informazioa bidaltzeko erabiltzen den fakturazio gailuan
Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektroniko bat instalatuta
edukitzea. Ziurtagiri hori pertsona fisikoarena, entitatearen ordezkariarena,
gailuarena, zigilu elektronikoarena edo autonomoarena izan daiteke.
Zergadun baten TicketBAI fitxategia haren
ziurtagiriaren bidez bidali daiteke, edo, bestela, aukera hauetako edozein
erabiliz:
— Behar
bezala baimendutako lege edo zerga ordezkariaren ziurtagiria.
— Kolaboratzaile
sozialaren ziurtagiria.
— Gailuaren ziurtagiria.
Gailuaren ziurtagiriaren kasuan, bidalketak
egin ondoren, zergadunak baieztatu beharko du gailuak baduela bere izenean
mezuak bidaltzeko baimena. Baimena baieztatzeko, zerbitzu bat gaituko da
egoitza elektronikoan.
Kolaboratzaile sozialaren kasuan, foru
agindu honetan xedatutakoa bete beharko du: 513/2012 Foru Agindua, abenduaren
23koa, TicketBai betebeharra dela eta, TicketBai fitxategien bidalketan
gizarte lankidetzaren terminoak onartzen dituena.
Faktura egiten duenaren IFZk zergadunarena
izan behar du, eta Gipuzkoako Foru Ogasuneko zergadunen datu basean alta emanda
egon behar du.
Fitxategia bidaltzeko erabiltzen den
ziurtagiria eta bidalketaren xede den TicketBAI fitxategia elektronikoki sinatzeko
erabilitakoa desberdinak izan daitezke.
3.2. Erabilitako estandarrak.
RESTful web zerbitzuak webean APIak edo
programazio interfazeak azaltzeko diseinatuta daude. Helburua da
errendimendu, eskalabilitate eta malgutasun handiagoa ematea ohiko web zerbitzuek
baino, bezeroei aukera emanez datu eta baliabideak aurreikusi daitezkeen URLen
bidez eskuratzeko. Horrelaxe komunikatuko dira elkarrekin informazio sistemak
(herritar/enpresarena eta Foru Ogasunarena). Gertatzezko estandarrak RESFful
zerbitzuak garatzeko erabiliko dira.
TicketBAI fitxategien egitura XML
eskemetan oinarritzen da, 2004ko urriaren 28ko W3C gomendioa erabilita
(lotura: http://www.w3.org/TR/xmlschema-0), http://www.w3.org/2001/XMLSchema
namespace-an erreferentziatua.
Zerbitzu bakoitzak sarrerako mezu bat eta
haren irteerako erantzuna definituta izango ditu bakoitzari dagokion XSD
eskemaren bidez.
4. Zerbitzuen
definizioa.
4.1. TicketBAI altako fitxategiak
jasotzeko zerbitzua.
Zerbitzu honen bitartez, TicketBAI altako
fitxategi bati sarrera eman dakioke Gipuzkoako Foru Ogasunaren sisteman.
4.1.1. Bidaltzeko
bitartekoa.
Ingurunea: Internet.
Protokoloa: HTTPS 1.1 (TLS 1.1 edo
goragokoa).
Bidaltzeko modua: POST.
Mezuak: Rest Service.
Kodifikazioa: UTF-8. Sarrera XML bat da,
jarraian azaltzen den XSD sarrera eskemak dituen zehaztapenera egokitu behar
dena.
TicketBAI altako fitxategia
da, foru agindu honen I. eranskinean deskribatutako formatua eta egitura
dituena.
Eskatzen diren http
goiburuak: Content-Type: application/xml;charset=UTF-8.
Ziurtagiria: REST
zerbitzuetara informazioa bidaltzen duten TicketBAI softwareak ziurtagiri
elektronikoaren bidez autentifikatu beharko dira bezeroaren aldetik. Beraz,
zerbitzuak erabili ahal izateko, beharrezkoa da informazioa bidaltzeko
erabiltzen den fakturazio gailuan Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako
ziurtagiri elektroniko bat instalatuta edukitzea. Ziurtagiri hori pertsona fisikoarena,
entitatearen ordezkariarena, gailuarena, entitatearen zigilu elektronikoarena
edo autonomoarena izan daiteke.
Zerbitzuaren
helbidea: https://tbai-z.egoitza.gipuzkoa.eus/sarrerak/alta.
4.1.2. Erantzuna:
Ingurunea: Internet.
Protokoloa: HTTPS.
Mezuak: Rest
Service.
Kodifikazioa: UTF-8.
Irteera XML bat da, UTF-8 kodifikazioa duena. XML-a jarraian azaltzen den XSD
irteera eskemak duen zehaztapenera egokitu behar da.
Sinadura: erantzun
mezua ez doa sinatuta.
Jarraian, adibide
gisa erakusten da zein izango litzatekeen XML erantzuna eskema hori
arrakastaz aplikatu ondoren:
Egiaztapen kode
seguruak jasota uzten du fitxategia Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza
elektronikoan aurkeztu dela.
Jarraian, adibide
gisa erakusten da zein izango litzatekeen XML erantzuna eskema hori
aplikatu eta balioztapen erroreak eman ondoren:
4.1.3. Emaitza kodeak.
Erantzunaren
egoera elementuan jasotako egoera kode globalak aukera hauek ditu:
BALIOA DESKRIBAPENA ESANAHIA 00 Jasota TicketBAI altako fitxategia behar bezala
jaso da. 01 Errefusatuta TicketBAI altako fitxategiak erroreak
ditu, eta ezin da jaso.
Bidalketa errefusatu
bada edo oker onartu bada, erantzunean errore zerrenda bat adierazi daiteke,
kodifikazio honen arabera:
Kodea Deskribapena Mezua errefusatzea dakarten erroreak 001 Bidaltzailearen ziurtagiria okerra (errebokatua edo ez-homologatua) 002 TicketBAI altako fitxategiak ez du
betetzen XSD eskema. 003 TicketBAI altako fitxategiak ez du
xehetasun lerrorik 004 Derrigorrezko datua falta da edo datua ez da zuzena [datua] 005 TicketBAI fitxategia sisteman
erregistratuta dago jada 006 Jasotze zerbitzua ez dago erabilgarri. Egin berriro eragiketa geroago 007 Bidaltzailearen ziurtagiria ez da baliagarria fakturaren egilearentzat 017 Mezuaren tamaina ez da zuzena: baimendutako tamaina gainditu da Abisuak 008 Errorea sinadura egiaztatzean 010 Litekeena da kateamendu errorea gertatzea 011 Errorea negozioa balioztatzean [datua] 012 Errorea TicketBAI softwarearen alta-inskripzioa
egiaztatzean 013 Bidaltzailearen fakturazio gailua ez dago erregistratuta 015 Bidaltzailearen ziurtagiria iraungita dago. Hurrengo bidalketetarako,
berritu behar du 016 Sinatzailearen ziurtagiria iraungita dago. Hurrengo bidalketetarako, berritu
behar du
4.2. TicketBAI baliogabetze fitxategiak jasotzeko zerbitzua.
Zerbitzu honen
bitartez sarrera eman dakioke TicketBAI baliogabetze fitxategi bati.
4.2.1. Bidaltzeko bitartekoa.
Ingurunea: Internet.
Protokoloa: HTTPS
1.1 (TLS 1.1 edo goragokoa).
Bidaltzeko modua:
POST.
Mezuak: Rest
Service.
Kodifikazioa: UTF-8.
Sarrera XML bat da, jarraian azaltzen den XSD sarrera eskemak dituen
zehaztapenera egokitu behar dena.
TicketBAI baliogabetze
fitxategien egitura eta formatua foru agindu honen II. eranskinean zehazten
dira.
Eskatzen diren http
goiburuak: Content-Type: application/xml;charset=UTF-8.
Ziurtagiria: Web
zerbitzuetara informazioa bidaltzen duten TicketBAI softwareak ziurtagiri
elektronikoaren bidez autentifikatu beharko dira bezeroaren aldetik. Beraz,
zerbitzuak erabili ahal izateko, beharrezkoa da TicketBAI fitxategiak bidaltzeko
erabiltzen den fakturazio gailuan Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako
ziurtagiri elektroniko bat instalatuta edukitzea.
Zerbitzuaren
helbidea: https://tbai-z.egoitza.gipuzkoa.eus/sarrerak/baja.
4.2.2. Erantzuna:
Ingurunea: Internet.
Protokoloa: HTTPS.
Mezuak: Rest
Service.
Kodifikazioa: UTF-8.
Irteera XML bat da, UTF-8 kodifikazioa duena. XML-a jarraian azaltzen den XSD
irteera eskemak duen zehaztapenera egokitu behar da.
Sinadura: erantzun
mezua ez doa sinatuta.
Jarraian, adibide
gisa erakusten da zein izango litzatekeen XML erantzuna eskema hori
arrakastaz aplikatu ondoren:
Egiaztapen kode
seguruak jasota uzten du fitxategia Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza
elektronikoan aurkeztu dela.
Jarraian, adibide
gisa erakusten da zein izango litzatekeen XML erantzuna eskema hori
aplikatu eta balioztapen erroreak eman ondoren:
4.2.3. Emaitza kodeak.
Erantzunaren
egoera elementuan jasotako egoera kode globalak aukera hauek ditu:
BALIOA DESKRIBAPENA ESANAHIA 00 Jasota Baliogabetze fitxategia behar bezala jaso da. 01 Errefusatuta Baliogabetze fitxategia ez da jaso.
Fitxategia ez bada
behar bezala jasotzen, erantzunak errore zerrenda bat erakutsi dezake,
kodifikazio honen arabera:
Kodea Deskribapena Mezua errefusatzea dakarten erroreak 001 Bidaltzailearen ziurtagiria okerra (errebokatua edo ez-homologatua) 002 TicketBAI baliogabetze fitxategiak ez du
betetzen XSD eskema. 004 Derrigorrezko datua falta da edo datua ez da zuzena [datua] 006 TicketBAI baliogabetze fitxategiak
jasotzeko zerbitzua ez dago erabilgarri. Egin berriro eragiketa geroago. 007 Bidaltzailearen ziurtagiria ez da baliagarria fakturaren egilearentzat 017 Mezuaren tamaina ez da zuzena: baimendutako tamaina gainditu da 018 Baliogabetzen den alta fitxategia ez dago sisteman 019 Alta fitxategia lehenago baliogabetu da Abisuak 008 Errorea sinadura egiaztatzean 012 Errorea TicketBAI softwarearen alta-inskripzioa
egiaztatzean 013 Bidaltzailearen fakturazio gailua ez dago erregistratuta 015 Bidaltzailearen ziurtagiria iraungita dago. Hurrengo bidalketetarako,
berritu behar du 016 Sinatzailearen ziurtagiria iraungita dago. Hurrengo bidalketetarako,
berritu behar du
5. Beste gogoeta batzuk.
5.1. Erroreak eskaerak prozesatzean.
HTTP eskaera prozesatzean
erroreak gertatzen badira, HTTP protokolo estandarrean deskribatzen den eran
komunikatu beharko dira.
Laburpen moduan,
eskaera bati erantzutean kasu hauek gerta daitezke:
Bezero aldeko emaitza Ekintza Erantzun
bat jasotzen da, espero den XML erantzun formatua duena. Eskaera
prozesatuta. Erantzuna aztertu behar da, eragiketaren emaitza zehazteko. Erantzun
bat jasotzen da, formatura egokitu gabeko formatu okerra duena. Errorea
eskaeraren prozesuan. Eskaera errepikatu behar da.
5.2. Karaktere berezien ihesari buruzko argipena.
Baldin eta XML
elementu baten balio batean ondorengo karaktereetako bat jarri behar bada, XML
entitate hauen bidez adieraziko da ihes karakterea:
Karakterea Ihes karakterea & & < < > >
V. ERANSKINA
TICKETBAI SOFTWAREAK SORTUTAKO FAKTUREN EDO EGIAZTAGIRIEN TICKETBAI KODEAREN
ETA QR KODEAREN ZEHAZTAPENAK
Foru agindu honen 7.
artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, TicketBAI softwareak sortutako
ondasunen entregen edo emandako zerbitzuen faktura edo egiaztagiriek
TicketBAI kode bat eta QR kode bat izan beharko dute, zehaztapen hauen arabera
sortuak:
— TicketBAI kodea edo identifikazio kodea, hots, zenbakiz, hizkiz
eta beste karaktere batzuez osatutako kodea, TicketBAI sistemaren barnean
faktura edo egiaztagiria identifikatzekoa. Hizki mota eta tamaina faktura edo
egiaztagirian agertzen den gainerako edukiaren antzekoa izan beharko dira,
faktura edo egiaztagiriaren hartzaileak irakur dezakeela ziurtatuz.
— QR kodea, hots, QR formatuko kode bat, 30x30 milimetrokoa edo
handiagoa, eta 40x40 milimetrokoa edo txikiagoa.
1. TicketBAI kodearen zehaztapenak.
TicketBAI kodeak
sortutako faktura edo egiaztagiria identifikatzen du TicketBAI softwarea
erabiliz, eta dagokion TicketBAI alta fitxategiarekin bat datorrela ziurtatzen
du.
TicketBAI kodeak 39
karaktereko luzera finkoa du.
TicketBAI hizki mota
eta tamaina faktura edo egiaztagirian agertzen den gainerako edukiaren antzekoa
izan beharko dira, hartzaileak irakur dezakeela ziurtatuz.
Hau da TicketBAI
kodearen edukia:
— Testu finkoko 4
karaktere, hizki larritan: TBAI.
— Bereizgailu modura
«-» karaktere 1. Erdiko marra.
— Faktura edo
egiaztagiria igortzen duen pertsona edo erakundearen IFZ zenbakiaren 9
karaktereak.
TicketBAI fitxategian
barneratzen den IFZ zenbakiarekin bat etorri behar da, formatu ofizialaren
arabera.
— Banagailu modura
«-» karaktere 1. Erdiko marra.
— Faktura edo
egiaztagiriaren igorpen-dataren 6 karaktereak.
TicketBAI sistemako
alta fitxategian, «FakturarenIgorpenData» izeneko eremuan, UUHHEE formatuan,
barne bereizgailurik gabe, jasotzen den datarekin bat etorri beharko da.
Azpi-eremu bakoitza ezkerretara zeroak ipiniz bete beharko da beharrezkoa
izanez gero. Hala, dataren tamaina beti 6 zenbakikoa izango da edozein kasutan
(esate baterako, 220101 2022ko urtarrilaren 1a izango litzateke).
UUHHEE formatua
horrela osatzen da: EE: faktura edo egiaztagiria igorri den eguna; HH: faktura
edo egiaztagiria igorri den hilabetea; eta UU: faktura edo egiaztagiriaren
igorpen urtearen azken bi digituak. Esate baterako, 2002. urterako, UU=22.
— Bereizgailu modura
«-» karaktere 1. Erdiko marra.
— TicketBAI
sistemako alta fitxategiaren sinadurako lehendabiziko 13 karaktereak, hau da,
faktura edo egiaztagiriarekin lotutako TicketBAI sistemako alta fitxategiaren
SignatureValue eremuko lehendabiziko 13 karaktereak.
— Bereizgailu modura
«-» karaktere 1. Erdiko marra.
— Erroreak
hautemateko kode bati dagozkion 3 karaktere, zeinaren helburua identifikatzailearen
eduki zuzena bermatzea den:
Datu hori TicketBAI
softwareak kalkulatu behar du eta aurrez zehaztutako karaktere kateari CRC-8
algoritmoa aplikatzearen emaitza izango da, hau da, algoritmo hori aurreko
36 karaktereei aplikatzearen ondoriozko emaitza izango da.
Algoritmoaren
sarrera ordura arte UTF-8 kodetze batekin sortutako identifikazio-kodearen
edukia izango da (identifikazio-kodearen lehendabiziko 36 karaktereak).
Algoritmoaren
irteera formatu hamartarrean idatziko da eta, beharrezkoa izanez gero,
ezkerretara zeroak ipinita osatuko dira TicketBAI kodearen azken 3 karaktereak.
Eranskin honetako 4.
atalean zerga Administrazioak CRC kodea egiaztatzeko erabiliko den algoritmoa
jasotzen da. Algoritmo hori argitaratzearen helburua fakturazioaren
softwareak zerga Administrazioak eskuratuko dituen emaitzak berdinak eskuratzea
ziurtatu ahal izatea da.
Jarraian TicketBAI
kodearen osaera orokorra barneratzen da:
TBAI-NNNNNNNNN-UUHHEE-FFFFFFFFFFFFF-CRC
Jarraian, TicketBAI
kodearen adibide zehatz bat jasotzen da. Bertan identifikazio fiskaleko
zenbakia eta sinadura eremuetako edukia ez da baliozkoa eta soilik eskatzen
den formatua agerian ipintzeko barneratzen dira:
TBAI-00000006Y-191025-btFpwP8dcLGAF-237.
2. QR kodearen zehaztapenak.
TicketBAI kodeak
bezalaxe, QR kodeak TicketBAI softwarea erabiliz sortutako faktura edo
egiaztagiria identifikatzen du, eta dagokion TicketBAI alta fitxategiarekin
bat datorrela ziurtatzen du.
QR kodea QR
formatuko kode bat da, 30x30 milimetrokoa edo handiagoa, eta 40x40 milimetrokoa
edo txikiagoa.
TicketBAI
softwarearen zergadun erabiltzailea da bere ekonomia jarduera garatzen duen
bitartean igorritako faktura edo egiaztagirietan jasotzen diren QR kodeak
irakurgarriak izatearen arduraduna. QR kodea irakurgarri ez duen faktura edo
egiaztagiri bat ez da balizkotzat joko TicketBAI sistemako betebeharrari
dagozkion betekizunen ikuspegitik.
QR kodearen erroreen
zuzenketa maila M izango da. Kodea sortzeko erabilitako kodetzea UTF-8
izango da.
QR kodearen eta
hondoaren arteko koloreen kontrastea irakurgarritasuna ziurtatzeko modukoa
izan beharko da. Horri dagokionez, QR kodearen lau aldeen inguruan 6 milimetro
zuriune mantentzea gomendatzen da.
QR kodeak baliozko
URL bat izan beharko du TicketBAI softwarearekin igorritako fakturak edo
egiaztagiriak egiaztatzeko web aplikazioan sartzeko, faktura edo
egiaztagiriaren datuak parametro modura barneratuta. URL edo hartako
parametroetan baliozkoak ez diren karaktereak baldin badaude, modu egokian
«kodetu» beharko dira (URL encoding) web arkitekturaren erabilera arruntei
jarraiki.
Hau izango da QR
kodearen edukia:
— QR kodea irakurtzeko
web aplikaziora sartzeko URL helbidea, hots:
https://tbai.egoitza.gipuzkoa.eus/gr/ («/» amaieran ipinita CRC kalkulatzeko).
— Parametroak:
Gakoa Balioa Deskribapena id Identifikazio-kodea Haren zehaztapenak eranskin
honetako 1. atalean jasotzen dira. s Faktura edo egiaztagiriaren
seriea Faktura edo egiaztagiriaren
seriea, fakturazioaren araudiaren arabera. TicketBAI sistemako alta fitxategian jasotako seriearekin bat etorri behar da (“FakturaSerie” eremua). nf Faktura edo egiaztagiriaren
zenbakia Faktura edo egiaztagiriaren
seriea, fakturazioaren araudiaren arabera. TicketBAI sistemako alta fitxategian jasotako faktura edo egiaztagiri
zenbakiarekin bat etorri behar da (“FakturaZenb” eremua). i Faktura edo egiaztagiriaren
zenbateko osoa Faktura edo egiaztagiriaren
zenbatekoa, BEZ barne. TicketBAI sistemako alta fitxategian jasotako zenbateko osoarekin bat etorri behar
da (“FakturaZenbatekoOsoa” eremua),
hala balioan nola formatuan. cr CRC-8. Erroreak hautemateko kodea, QR kodean nahigabeko aldaketak hautemateko helburuarekin. Datu hori TicketBAI
softwareak kalkulatu behar du. URL kodearen
azken parametro modura barneratuko da. QR kodearen edukiko karaktere kateari CRC-8 algoritmoa aplikatzearen ondoriozko emaitza izango da. Algoritmoaren sarrera ordura
arte UTF-8 kodetze batekin
sortutako identifikazio-kodearen
edukia izango da. Horrenbestez, ez dira barneratuko ez cr parametroa
bera ezta haren “&” ikur lotua ere, gainerako parametroetara gaineratzeko erabilia (query string). Algoritmoaren irteera formatu
hamartarrean idatziko da
URL kodearen parametro berri modura. Eranskin honetako 4. atalean
zerga Administrazioak CRC
kodea egiaztatzeko erabiliko den algoritmoa jasotzen da. Algoritmo hori argitaratzearen helburua TicketBAI softwareak zerga Administrazioak eskuratuko dituen emaitzak berdinak eskuratzea ziurtatu ahal izatea da.
Jarraian QR kodearen
edukiaren adibide bat ematen da:
https://tbai.egoitza.gipuzkoa.eus/qr/?id=TBAI-44619360G-261020-EzyQEMtxw37Gm-161&s=TB-2020-F&nf=419&i=1542.75&cr=182.
Jarraian QR kodearen
adibide bat ematen da:
3. Faktura edo egiaztagiri barnean identifikazio-kodea eta QR kodea
kokatzeari buruzko zehaztapenak.
Faktura edo
egiaztagiri barnean TicketBAI kodea eta QR kodea haren orientazioaren arabera
kokatuko da:
— Orientazio bertikal batean, faktura edo egiaztagiriko beheren
dagoen atalean kokatuko da. TicketBAI kodea lerro bakarrean barneratuko da eta
azpian QR kodea.
— Orientazio horizontal batean, faktura edo egiaztagiriko eskuinen
dagoen atalean kokatuko da. TicketBAI kodea lerri bakarrean barneratuko da eta
azpian QR kodea.
TicketBAI kodea
lerro bakar batean barneratu ezin baldin bada, elkarren segidako lerro ugari
baimenduko dira. Lerro bakoitzeko azken karakterea, azken lerrokoa izan ezik,
«-» bereizgailua izango da (erdiko marra).
Hurrengo irudiok
kontuan izan behar dira soilik TicketBAI kodea eta QR kodea faktura edo
egiaztagiri barruan kokatzeko adibide modura. Adibide hauetako edukia,
tamaina eta proportzioak ez dira baliozkoak.
Orientazio
horizontala.
Orientazio
bertikala:
4. Egiaztapenerako CRC algoritmoa.