3
TOKI ADMINISTRAZIOA

HERNANIKO UDALA

Iragarkia

Uztailaren 5eko 11/1989 Gipuzkoako Hazienda Lokalen Foru Araua erregutzailearen eraginez eta horrekin bat eginez, jendaurrean jartzeko epea igarota, behin betikoa egin da 2020ko irailaren 29ko Udaleko Osoko Bilkurak hartutako hasierako Zerga Ordenantzen aldaketaren akordioa. Aldaturiko testu osoak honela dio:              

Lehena.  Ordenantza fiskalen eranskin hauek aldatzea, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

1.  Zergak.

1.1.  Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.

2020 urtean indarrean dauden karga tasak eta %100 errekargua mantentzea.

1.2.  Ekonomi Jardueren gaineko Zerga.

2020ko karga tasak mantentzea.

1.3.  Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga.

2020ko karga tasak eta hobariak mantentzea.

1.4.  Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.

2020ko karga tasak mantentzea.

1.5.  Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga.               

2020ko karga tasak mantentzea.

2.  Udal jabetza publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasak.

2020ko tasak mantentzea.

3.  Administrazio zerbitzuak eskaini edo udal jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak.

2020ko tasak eta onura fiskalak mantentzea.

4.  Ibilgailuak bide publikoetan ibilgetu, bertatik jaso eta ondoren zaintzapean edukitzeko zerbitzu publikoagatik ordaindu beharreko tasa.

2020ko tasak mantentzea.

5.  Zerbitzuak eskaini edo udal jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak.

2020ko prezioak mantentzea.

Bigarrena.  Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Ordenantzaren 6. artikulua aldatzea onartzea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

6. artikulua.

Zerga honetatik salbuetsirik daude, Zergaren 12/1989 Foru Arauaren 4. artikuluak bere 1. eta 2. ataletan ezarritakoez gain, titularitate publikoko osasun zentroak; zentro horien berezko xedeak betetzeko zuzenean baliatzen badira.        

Hirugarrena.  Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Ordenantzaren 7. artikulua aldatzea eta ordenantzaren 2. eranskina onartzea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

7. artikulua.

Edozein hobari jaso ahal izateko, ezinbestekoa da Udaleko ogasunean inolako zorrik ez izatea.

Onartutako hobariak ondokoak dira:

7.1.  Familia ugariak.

a)  Dagokion ekitaldiko martxoaren 1a baino lehen, edo, hala badagokio, urteko errolda behin betiko onartu baino lehen, interesatuek behar bezala arrazoitutako eskaera egin ondoren, familiak ohiko bizilekutzat duen etxebizitzari dagokion zergaren kuota osoaren ondoko hobaria emango zaie c) apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia ugariko subjektu pasibo titularrei:

a-1)  Familia berezientzat: ordenantza honen 2. eranskinean jasotako %koa.

a-2)  Familia orokorrak: ordenantza honen 2. eranskinean jasotako %koa.

b)  Hobaria subjektu zergadunaren ohiko etxebizitzaren gaineko zergaren kitapenari dagokion kuotari ezarriko zaio. Hobaria ere aplikatuko da eraikin edo etxebizitza multzo berean kokatutako garajearen, edo, etxebizitzatik hurbilago dagoen garajearen, eta trastelekuaren kuotan.

c)  Hobaria izateko baldintzak: ordenantza honen 2. eranskinean jasotakoak dira.

7.2.  Bizigune edo antzeko programak.

Interesatuek dagokien ekitaldiko martxoaren 1a baino lehen behar bezala arrazoitutako eskaera egin ondoren, zergaren kuota osoaren ordenantzaren 2. eranskinean ezarritako hobaria emango da, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 316/2002 Dekretu bidez etxebizitza hutsei buruz onartutako Bizigune programaren barruan edo antzekoak diren beste foru edo udal programa batzuen barruan erabilera lagapena duten ondasun higiezinei dagokienez.

2. ERANSKINA

7. ARTIKULuAK EZARRITAKO HOBARIAK

1.  Familia ugariak (art. 7.1).

1.  Aplikatuko diren: Familia ugarientzako hobarien ehunekoak:

1)  Familia berezientzat: %90eko hobaria aplikatuko da.               

2)  Familia orokorrak: %50eko hobaria aplikatuko da.

2.  Hobaria izateko baldintzak:

1)  Bizikidetza-unitatearen hileroko diru-sarrerak ez dira izango indarrean dagoen lanbide-arteko gutxieneko soldataren %78a baino handiagoak kide bakoitzeko.

2)  Ondare-mugak.

Ezingo dute artikulu honetan jasotzen diren salbuespen, hobari eta murrizpenik lortu beren ondareari buruz ondorengo arau hauek betetzen ez dituzten eskatzaileek:

a)  Ondasun Higiezinak.

Elkarbizitza unitatearen hiri-finken katastro-balioen baturak ez du gainditu behar 173.459,78 €-ko muga (zenbateko hau urtero eguneratuko da Katastroak onartutako igoeraren arabera).

Bizikidetza-unitateak ezin du hiri ondasun baten baino gehiagoren jabe izan (jabetza soila, gozamen-eskubidea, barne). Dena den, arau honek ondoko salbuespenak izango ditu:

1.  Ondasunak badira ohiko etxebizitza eta eraikin edo etxebizitza multzo berean kokatutako garajea, edo etxebizitzatik hurbilago dagoen garajea, eta trastelekua. Garaje eta trasteleku bakarrak.

2.  Ondasunak badira ohiko etxebizitza (garaje eta trasteleku bana) eta lokal komertzial bat, eta lokal honetan elkarbizitza unitatearen kideren batek bere jarduera ekonomikoa garatzen du. Kasu honetan interesatuak behar bezala frogatu beharko du bere jarduera ekonomikoa garatzeko lokala dela.

Lokala biltegia bada, interesatua langile autonomoa bada eta ekonomia jardueren gaineko zergan horrela alta emanda baldin badauka interesatuak, ez da kontuan hartuko lokal hau.

3.  Ondasunak bi etxebizitza badira, bata ohikoa izanda, eta besteari buruz jabetza soila edukita, eta gozamen-eskubidea indarrean badago (gozamenduna etxebizitza honetan erroldatuta egonda ere) eta 173.459,78 €-ko muga gainditzen ez bada, ez da kontuan hartuko bigarren etxebizitza.

b)  Ondare Hirigarriak: Ibilgailuak.

1.  Elkarbizitza unitatearen kide bakar bat ere ezin da izan 13,99 zaldi fiskal edo gehiagoko potentzia duen trakzio mekanikoko ibilgailu baten jabe.

Hauek ez dira kontuan hartuko:

2.  Lanerako behar-beharrezkoak diren ibilgailuak. Kasu horietan, hala dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da.

3.  %65eko edo gehiagoko elbarritasun maila duten pertsonek gidatzeko egokitutako ibilgailuak.

3)  Ondare mugak ez aplikatzeko salbuespenak.

Ezarritako ondare mugak ez dira aplikatuko bizikidetza-unitatearen lan egiteko adineko kide guztiak langabezian badaude, betiere baldintza hauek betetzen badira:    

1.  Bizikidetza-unitatearen kide guztien langabezi egoera zerbitzua eskatzen den baino aurreko urtetik aurrera izan behar da, eta eskaera egiten duten momentuan eta hobaria duten bitartean langabezian jarraitu behar dute.

2.  Bizikidetza-unitatearen kide guztiek ez dute errenta aitorpena egiteko obligazioa izan behar.

3.  Bizikidetza-unitatearen kide guztien ondasun higiezinak bakarrik ohiko etxebizitza, garaje eta trastelekua jabetzan izan behar dute.

4.  Bizikidetza-unitatearen ibilgailuen inguruan:

a)  Potentzia ez da kontuan hartuko betiere ibilgailua erosita bada langabezian geratu baino lehen.

b)  Bi ibilgailuak ez dira kontuan hartuko ibilgailuen titularrak edota familiako gidariak, biak langabezian geratu badira. Ekarri beharko dute gidatzeko baimena eta ibilgailuen aseguruen poliza frogatzeko ibilgailu bakoitzak gidari bat daukala.   

Gehienez urte batean aplikatuko da hobaria bizikidetza-unitatea bakoitzari.

7.2.  Bizigune edo antzeko programak (art. 7.2).

Aplikatuko den hobaria: %50a.

Laugarrena.  Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Ordenantzaren 8. artikuluaren 7.1 atala bertan behera geratzea onartzea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Bertan behera geratzen da:

7.1.  Beste herri batean erroldatuta dauden pertsonei alokatutako etxebizitzak, betiere Gipuzkoan ikasten ari badira. Zerga honen subjektu pasiboak ekarri beharko ditu alokairuaren kontratua eta maizterraren ikasketei buruzko matrikula.

Bosgarrena.  Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren Ordenantzaren 9. artikuluaren 1 eta 4 atalak aldatzea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

9. artikulua.

1.  Zerga honen kuotan %95eko hobaria izango dute 2/1997 Foru Arauaren 5. artikuluak eta kidekoek aipagai dituzten lehen mailako bereziko babesturiko Kooperatibek. Hona hemen: Elkarlaneko kooperatibak, Nekazalekoei, Erkidegoan Ustiatzekoak, Irakaskintzakoak eta Etxebizitzenak eta Eraldatzeko Nekazaritza Elkarteak.

Hobari hau zergadunek eskatu behar dituzte eta aplikatu beharreko ekitaldiaren lehen hiruhilekoan eskatu beharko da. Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da lehen mailako bereziko babesturiko kooperatiba izateko agiria.         

2.  Zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira Elkarteen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta Udalarekin batera lankidetza jarduerak burutzeagatik bertako organo eskudunak herri onurakoak izendatzen baditu.

Salbuespena aplikatuko zaie beren zeregin propioen barruan sartzen diren eta udalerriko gutxieneko kuotarekin zergapetzen diren jarduerei.

3.  Zerga-kuotaren %50eko hobaria izango dute, jarduera garatu den bigarren zergaldia amaitu ondorengo lehen bost urteetan, edozein jarduera ekonomiko hasi eta gutxieneko udal kuota ordaintzen dutenek.             

4.  Dagokion kuotaren %5, 10 edo 20ko hobaria izango dute, hurrenez hurren, udal kuotako zergak ordaintzen dituzten subjektu pasiboek, baldin hobaria aplikatu aurreko zergaldian kontratu mugagabeko langileen batez bestekoa handitu badute, zergaldi haren aurrekoaren aldean.           

Hobaria honela aplikatuko da:

a)  Kuotaren %5, langileen gehikuntza %5 izan bada.  

b)  Kuotaren %10, langileen gehikuntza %10 izan bada.              

c)  Kuotaren %20, langileen gehikuntza %20 izan bada.              

Hobari hau zergadunek eskatu behar dituzte eta aplikatu beharreko ekitaldiaren lehen hiruhilekoan eskatu beharko da. Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da ondoko agiriak:  

— Sinatutako lan kontratu mugagabedun kopia konpultsatuak.

— Gizarte Segurantzako alta eta kotizazioa agirien kopia konpultsatuak.

— Subjektu Pasiboaren langileen zerrenda urte bakoitzean. Kontratu-motak aipatu behar dira.

5.  Gerta daiteke hobariren bat baino gehiago jasotzeko eskubidea aldi berean izatea. Horrela gertatzen denean, zergadunarentzat onuragarriena dena aplikatuko da.

Seigarrena: Ibilgailuak bide publikoan ibilgetu, bertatik jaso eta ondoren zaintzapean edukitzeko zerbitzu publikoagatik ordaindu beharreko Tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren eranskina aldatzea bi atala gehituta, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Kontzeptua                                                                                                                                       

c)  Ibilgailua 24 orduz edo frakzio batez ibilge-
tzea: ibilgailu bakoitzarengatik.

Bizikletak .......................................................................             4,00

Ziklomotoreak ...............................................................           14,00

Motozikletak, trizikloak, moto-karroak eta antzekoak ....           28,00

Turismoak, Kamionetak, eta antzekoak 3.000 kg-tik
beherako tona gordina .............................................           57,00

3.000 eta 7.500 kg-ko tona gordina bitarteko ka-
mioak ......................................................................         215,00

7.500 kg-tik gorako auto eta kamioak ............................         215,00

Gainontzeko ibilgailuak .................................................           70,00

Kontzeptua                                                                                                                                       

d)  Ibilgailua 24 ordutik gora ibilgetzea egun bakoitzeko eta ibilgailu bakoitzarengatik.

Bizikletak .......................................................................             1,90

ziklomotoreak ................................................................             3,50

Motozikletak, trizikloak, moto-karroak eta antzekoak ....             3,50

Turismoak, Kamionetak, eta antzekoak 3.000 kg-tik
beherako tona gordina .............................................           14,00

3.000 eta 7.500 kg-ko tona gordina bitarteko ka-
mioak ......................................................................           42,00

7.500 kg-tik gorako auto eta kamioak ............................           42,00

Gainontzeko ibilgailuak .................................................           21,00

Zapigarrena: Zerbitzuak eskaini edo udal jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren 1. eranskina: «Zerbitzu bereziak erabiltzea» izenekoa bertan behera geratzea onartzea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

1.  ERANSKINA

1.  Zerbitzu bereziak erabiltzea.

Kontzeptua                                                                                                                                       

a)  Udal jabetzako hesiak erabiltzea:

Hesi metalikoak, unitate eta eguneko .............................             0,50

Oholesiak, unitateko eta gehienez ere 5 egunetara-
ko (5 eguneko epea gaindituz gero: 2,30 € gehia-
go unitateko eta eguneko) ........................................           12,05

b)  Udal zapalgailua erabiltzea, orduko .......................                   
.................................................................................           38,80

c)  ‑Desataskatzeko kanabera eta mahukak, unitate
eta eguneko.

Desataskatzeko kanaberak .............................................             0,40

Mahukak .......................................................................             4,90

d)  Udal kamioi garabia erabiltzea (gidari eta guzti)
orduko .....................................................................           88,30

e)  Udal dunperra erabiltzea orduko ............................           22,10

f)  Udalaren oholtza alokatzea:

100 m² -ko oholtza eguneko ..........................................         292,75

25 m² -ko oholtza eguneko ............................................           60,40

Oholtza estalia, gehienez ere 5 egunez (5 eguneko
epea gaindituz gero: 424,20 € gehiago egune-
ko) ...........................................................................      3.633,80

g)  Bandexa bibratzailearen errenta, orduko ................           16,65

Zortzigarrena: Administrazio Zerbitzuak Eskaini edo Udal Jarduerak Burutzeagatik ordaindu beharreko Tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren 5. eranskina: «Su Itzalketa eta Herri Babeserako Zerbitzuak» izenekoa bertan behera geratzea onartzea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

5.  Su itzalketa eta herri babeserako zerbitzuak.

Kontzeptua                                                                                                                                       

Zerbitzu arduraduna, orduko .........................................           42,75

Zerbitzuko kideak, orduko .............................................           37,40

Motobonba, orduko .......................................................           82,15

Mahukak, metroko ........................................................           10,60

Edapen handiko aparra isurtzea, erabilitako 20 kilo-
ko bidoi bakoitzeko .................................................         233,15

Ibilgailua, orduko ..........................................................           12,40

Motozerra, orduko .........................................................             4,30

Tresneria elektrogenoa, orduko .....................................             8,30

Eskailerak, erremintak, sokak eta abar, orduko ..............             4,10

— Tarifa aplikatzeko arauak:

1.  Sua har dezaketen gai edo produktuekin lan egin behar bada edo sua har dezaketen edo arriskutsuak diren produktuak garraiatzen dituzten ibilgailuekin ibili behar bada, aurreko tarifa guztiak %100 igoko dira, lan horiek oso arriskutsuak direlako.

2.  Udalerritik kanpo egiten diren esku hartzeen tarifak lehen aipatutakoak baino %50 altuagoak izango dira.             

3.  Udalerri barruan egiten diren zerbitzuak ordu erdika zatituta tarifatu ahal izango dira.

4.  Ezbeharra udalerri barruan izan dutenek fakturazioaren %20ko beherapena izan dezakete, baldin eta suteetarako aseguru poliza baldin badaukate eta kontratatutako aseguruaren zenbatekoa jabegoaren balio errealarekin egokitzen dela frogatzen badute.

Hori guztia Gipuzkoako Hazienda Lokalak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiek honen berri izan dezaten eta arau horretan aurreikusitakoak eragina izan dezan.

Aipatutako Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoekin bat, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzak finkatzea eta aldatzea onesten zuten erabakien aurka, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango dute interesatuek bi hilabeteko epe barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita.              

Dena den, eta aipatutako arauak baimentzen duen bezala, interesatuek hautazko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratibo Foralaren aurrean, administrazioarekiko auzitarako bideari ekin aurretik, argitalpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera hasita hilabete bateko epean.

Euskarazko eta gaztelaniazko testuen artean kontraesanik edo inkoherentziak antzemanez gero, euskarazko testuak izango du balioa.

Hernani, 2020ko azaroaren 24a.—M. Isabel Sanchez Perez, Ogasuneko zinegotzi delegatua.         (6410)