3
TOKI ADMINISTRAZIOA

HERNANIKO UDALA

2021erako egutegi fiskala

Hernaniko udalerriko zergapekoei jakitera ematen zaie zein den 2021eko urtealdiko Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskala. Egutegian zerga eta prezio publiko horien ordainketa egiteko epeak ezartzen dira. Epeak ezarritako egunean bukatuko dira edo, hura larunbata edo jaieguna bada, hurrengo lanegunean.

Errolda fiskalak jendaurrean ikusgai jarriko dira, udaletxeko bulegoetan, dagozkien kobrantza-epeak hasi baino hamabost egun lehenago eta hamabost egunez. Errolda fiskaletan ordaindu beharreko kuotak eta haiek finkatzen dituzten zergako elementuak ezartzen dira.

Kuotak eta gainerako zerga-elementuak kolektiboki jakinaraziko dira, Zergen Foru Arau Orokorreko 98.3 artikuluan aurreikusitakoaren babesean. Betiere, dagokien erregistroetan alta ematea suposatzen ez badute. Kasu horretan, subjektu pasibo bakoitzari dagoeneko banaka jakinarazitako egitate zergagarri bati dagozkio kuotak eta gainerako zerga-elementu horiek.

Errolden erakustaldi publikoen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, erakustaldi publikoko epearen azken egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.

Egutegi fiskal honen iragarkiak kobrantza iragarkiaren zeregina ere beteko du. Kobrantza ondorengo zehaztapenen arabera egingo da:

A)  Ordaintzeko bideak:

Erabilera legaleko dirua edo Udalaren aldeko txeke izenduna.         

Era berean, subjektu pasiboei helarazitako dokumentu barra-kodedunaren bitartez ordaindu ahalko da, xede horretarako moldatutako diru-kutxetan, edo Internet bidez, kreditu-txartela erabiliz edota bankuko kontuan kargatzeko aginduz.

B)  Ordaintzeko lekuak:

Udalaren bulegoetan eta ordainketa dokumentuan ageri diren entitate Kolaboratzaileetan.

C)  Borondatez ordaintzeko epe gisa jarritako epeak igarotakoan, premiamenduzko prozedura exekutiboa hasiko da, ordaindu ez diren kuotei errekargua aplikatuta, eta berandutza interesak eta dagozkion kostuak kobratuta.    

Herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen dugu hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluak xedatzen duena betez.

Hernani, 2020ko azaroaren 26a.—M. Isabel Sanchez Perez, Ogasuneko zinegotzi delegatua.         (6408)

Urtean behin ordaintzeko tributuak / Tributos de periodicidad anual

Padroia / Padrón

Epea / Período

Trakzio mekanikoko ibilgailuak

Vehículos de tracción mecánica

2021eko otsailaren 19tik 2021eko apirilaren 9 arte

19 de febrero de 2021 a 9 de abril de 2021

Ondasun higiezinen gaineko zerga

Impuesto sobre bienes inmuebles

2021eko maiatzaren 17tik 2021eko uztailaren 2 arte

17 de mayo de 2021 a 2 de julio de 2021

Ibilgailuen espaloi bidezko sarrerari dagokion tasa

Tasa entrada de vehículos a través de aceras

2021eko ekainaren 2tik 2021eko uztailaren 9 arte

2 de junio de 2021 a 9 de julio de 2021

Ekonomia-jardueren gaineko zerga

Impuesto sobre actividades económicas

2021eko urriaren 1etik 2020ko azaroaren 10 arte

1 de octubre de 2021 a 10 de noviembre de 2021

 

 

Hiruhilekoetan ordaintzeko tributuak// Tributos de periodicidad trimestral

Padroia / Padrón

Epea / Período

Eremu Industrialean Hondakin-bilketaren tasa, 2020ko 4. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona industrial trimestre 4 del 2020

2021eko otsailaren 4tik martxoaren 9 arte

4 de febrero de 2021 a 9 de marzo de 2021

Eremu erresidentzialean eta landalurrean Hondakin-bilketaren tasa, 2021eko 1. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona residencial y rústica trimestre 1 del 2021

2021eko otsailaren 4tik martxoaren 9 arte

4 de febrero de 2021 a 9 de marzo de 2021

Eremu Industrialean Hondakin-bilketaren tasa, 2021eko 1. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona industrial trimestre 1 del 2021

2021eko maiatzaren 7tik 2021eko ekainaren 4 arte

7 de mayo de 2021 a 4 de junio de 2021

Eremu erresidentzialean eta landalurrean Hondakin-bilketaren tasa, 2021ko 2. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona residencial y rústica trimestre 2 del 2021

2021eko maiatzaren 7tik 2021eko ekainaren 4 arte

7 de mayo de 2021 a 4 de junio de 2021

Eremu Industrialean Hondakin-bilketaren tasa, 2021ko 2. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona industrial trimestre 2 del 2021

2021eko abuztuaren 6tik 2021eko irailaren 9 arte

6 de agosto de 2021 a 9 septiembre de 2021

Eremu erresidentzialean eta landalurrean Hondakin-bilketaren tasa, 2021eko 3. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona residencial y rústica trimestre 3 del 2021

2021eko abuztuaren 6tik 2021eko irailaren 9 arte

6 de agosto de 2021 a 9 septiembre de 2021

Eremu industrial Hondakin-bilketaren tasa, 2021ko 3. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona industrial trimestre 3 del 2021

2021eko azaroaren 5etik 2021eko abenduaren 10 arte

5 de noviembre de 2021 a 10 de diciembre de 2021

Eremu erresidentzialean eta landalurrean Hondakin-bilketaren tasa, 2021eko 4. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona residencial y rústica trimestre 4 del 2021

2021eko azaroaren 5etik 2021eko abenduaren 10 arte

5 de noviembre de 2021 a 10 de diciembre de 2021

 

 

Lauhilekoetan ordaintzeko tributuak// Tributos de periodicidad cuatrimestral

Padroia / Padrón

Epea / Período

Ur hornikuntzaren eta saneamendu zerbitzuaren tasa 2020eko 3. lauhilekoa

Tasa suministro de agua y servicio saneamiento cuatrimestre 3 año 2020

2021eko otsailaren 1tetik 2021eko martxoaren 9 arte

1 de febrero de 2021 a 9 de marzo de 2021

Ur hornikuntzaren eta saneamendu zerbitzuaren tasa 2021eko 1. lauhilekoa

Tasa suministro de agua y servicio saneamiento cuatrimestre 1 año 2021

2021eko ekainaren 2tik 2021eko uztailaren 9 arte

2 de junio de 2021 a 9 de julio de 2021

Ur hornikuntzaren eta saneamendu zerbitzuaren tasa 2021eko 2. lauhilekoa

Tasa suministro de agua y servicio saneamiento cuatrimestre 2 año 2021

2021eko urriaren 6tik 2021eko azaroaren 9 arte

6 de octubre de 2021 a 9 de noviembre de 2021

 

 

Helbideratu diren erreziboak, baimendutako kontuetan kargatuko dira, borondatezko epearen amaieran. Helbideratu gabekoak, ohiko postaz bidaliko dira helbide fiskalera. Erreziboa jasotzen ez bada, kopia bat eskatu beharko da Udal Zerga-Bilketa bulegoan.

Goian esandako ordainketa-aldi horietan aldaketaren bat balego, Alkatetzak onetsiko lituzke.