DEBAKO UDALA
Debako Udaleko
Alkatearen 2020ko azaroaren 25eko Ebazpenaren laburpena, merkataritza eta
ostalaritzako establezimenduek Covid-19ari aurre egiteko ezarritako
neurrientzako ezohiko dirulaguntzen deialdia onartzen duena. BDNS
(Identif.): 536055.
Diru-laguntza
orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a
artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen
da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak
(https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/536055).
1 Oinarri
arautzaileak.
Debako udalak
2020/09/24 egunean buruturiko osoko bilkuran onartuak eta 2020/11/24ko Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratuak.
2. Aurrekontu-kredituak.
Deialdi honetan
emango diren dirulaguntzen guztizko zenbatekoa 29.834,62 eurokoa izango da,
aurrekontu-partida honen kargura:
1 0100 471 430 00
01.
Deialdi hau Gipuzkoako
Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko
Departamentuak finantziatzen du.
3. Xedea.
Oinarri hauen
helburua da Debako merkataritza eta ostalaritza sektoreko enpresa txiki eta
ertainei laguntza ekonomikoa ematea, Covid-19ren prebentzioa eta euspena
bultzatzeko hartutako neurriak finantzatzeko.
4. Entitate onuradunak eta baldintzak.
Oinarri hauetan
araututako laguntzen onuradun izan ahalko dira Debako udalerrian jarduera
ekonomikoa gauzatzen duten txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren
sektoreetako autonomoak eta ETEak.
Gainera, baldintza
hauek bete beharko dituzte:
— Oinarrietan
adierazten diren EJSN kodeetako bat esleitua izatea.
— Zerga-betebeharrak
egunean izatea administrazio publiko desberdinen aurrean, bai eta Gizarte
Segurantzarekiko betebeharren aurrean.
Honako hauek ezin
izango dira dirulaguntza honen onuradun izan:
— Debako Udalarekin
lotura duten pertsonak, enpresak edo erakundeak, besteak beste, Udalarekin
sinatutako administrazio-kontratuen titularrak direlako.
— Dirulaguntzei
buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan jasotako egoeraren
batean dauden pertsonak, enpresak edo erakundeak.
5. Dirulaguntzen xedeko jarduerak.
Diruz lagunduko dira
merkataritza eta ostalaritza sektoreetan jarduera ekonomikoa indarberritzeko
sustatzen dituzten jarduketak, Covid-19aren eragina gutxitze aldera:
— Lokalak eta lan
egiteko moduak egokitzea.
— Merkataritza eta
ostalaritza lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua, hartara
segurtasun eta osasun protokoloen irizpideak betetzeko.
— Bezeroekin eta
entitate hornitzaileekin lan erlazio berrietara egokitzeko inbertsioak
eta ekipamendua.
Diruz lagundu
daitezkeen kostuak ezingo dira izan merkatuko balioa baino handiagoak, eta
objektiboki arrazoizkoak izan beharko dute.
Diruz lagundu ezin
diren kontzeptuak:
— Ez dira diruz
lagunduko segurtasun eta prebentzio neurriak bermatzera bideratutako
elementu suntsikorrak, hala nola maskarak, gela hidroalkoholikoak,
eskularruak eta abar.- Dirulaguntzaren xedearekin lotura esklusiboa eta
zuzena duten gastu, inbertsio edo ekipamenduak baino ez dira diruz lagunduko,
eta ez dira onartuko Covid-19ri aurre egiteko neurriak hartzea ez den beste
xede edo erabilera bat izan dezaketen gastu eta inbertsioak.
— Kanpoan geratzen
dira Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagozkion gastuak, non eta ez den
enpresarentzat gastu bat. Hori egiaztatzeko, Foru Ogasunak emandako
dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Diruz lagundutako
jarduerak 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitartean egin beharko
dira. Fakturen datak eta ordainketak ere epe horren barruan egon beharko dira.
6. Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko
epea 15 egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta
hurrengo egunetik hasita.
7. Dirulaguntzen portzentajeak eta zenbatekoak.
Egindako gastu/inbertsioaren
% 100erainoko dirulaguntza emango da.Finantzaketaren zenbatekoa
ez bada nahikoa eskabide guztiak betetzeko, proportzionalki banatuko da
eskatzaile guztien artean.
Deba, 2020ko
azaroaren 25a.—Gilen Garcia Boyra, alkatea. (6371)