GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
DIPUTATU NAGUSIA
23/2020 Foru Dekretua,
azaroaren 17koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko oinarrizko departamentu egitura
berriari buruzkoa.
Uztailaren 1eko
19/2019 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren oinarrizko departamentu
egitura ezarri zuen, zuzendaritzen mailan.
Foru dekretu hura
aldatu egin zen urriaren 14ko 50/2019 Foru Dekretuaz, zeinak, 1. artikuluaren
2. zenbakian, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusia jaso baitzuen
organikoki eta funtzionalki diputatu nagusiari atxikita: hain zuzen ere ordu
arte Gobernantza Departamentuari atxikia egon zena, Estrategia Digitaleko
Zuzendaritza Nagusi gisa.
Geroago, diputatu
nagusiaren otsailaren 13ko 5/2020 Foru Dekretuaz, departamentuen lehentasun
hurrenkera berria ezarri zen, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru
diputatua bigarren diputatu nagusiorde izendatua izan baitzen; hartara,
departamentu hori bigarrena izatera pasatu eta, ondorioz, 19/2019 Foru
Dekretuan aurreikusitako departamentu egiturari eragin zion lehentasun
hurrenkerari dagokionez.
Diputatu nagusiak,
azaroaren 16ko 7/2020 Foru Dekretuaz, Foru Aldundiaren departamentuak eta
horien jardun esparru eta eginkizunak finkatu ditu berriro; eta, horren
ondorioz, Proiektu Estrategikoetako Departamentua ezabatu egin da, eta hark
esleituta zituen eginkizunak Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa
Inguruneko Departamentuari esleitu zaizkio.
Halaber, diputatu
nagusiaren azaroaren 16ko 8/2020 Foru Dekretuaren bidez, Gobernantza
Departamentuko foru diputatua lehen diputatu nagusiorde izendatu da; eta horrek
departamentuen lehentasun hurrenkerari eragiten dio berriro.
Departamentu egitura
berriak Diputatu Nagusiaren Alorra eta zortzi departamentu ditu, eta horrek
Foru Aldundiaren jardun esparruko eskumenen eta eginkizunen barne banaketa
berria eskatzen du. Ondorioz, aldaketak egin behar dira zenbait egitura eta
organotan.
Horregatik
guztiagatik, beharrezkoa da 19/2019 Foru Dekretuaz onartu zen Gipuzkoako
Foru Aldundiaren oinarrizko departamentu egitura eguneratzea; baina, teknika
normatiboaren eta segurtasun juridikoaren arrazoiengatik, egokiena da foru
dekretu hura indargabetzea eta foru dekretu berri bat onartzea:
departamentu zehaztapen berria eta aipatutako aldaketa horiek denak jasoko dituena,
eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoari eta funtzionalari
buruzko urriaren 20ko 18/2020 Foru Dekretua indargabetuko duena.
Horiek horrela, foru
dekretu honen xedea da Foru Aldundiaren oinarrizko egitura organiko berria ezartzea,
zuzendaritza nagusiei dagokiena.
Hori dena aintzat
hartuta, diputatu nagusiak proposatuta eta Diputatuen Kontseiluak gaurko
bileran eztabaidatu eta onetsi ondoren,
XEDATZEN DUT
1. artikulua. Diputatu
Nagusia.
1. Uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde
Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, eta
gainerako xedapenek ematen dizkioten eginkizunak betetzeko, diputatu nagusiak
berari laguntzeko Kabinetea izango du, kabineteburuaren pean egongo dena;
halaber, Diputatu Nagusiaren Laguntzarako Idazkaritza bat eta Identitate
Korporatiboko eta Harreman Instituzionaletako Bulego bat izango ditu.
2. Diputatu nagusiaren ardura organiko eta funtzionalaren mendean
daude:
a) Estrategia Zuzendaritza Nagusia.
b) Komunikazio Zuzendaritza Nagusia.
c) Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza
Nagusia.
d) Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia.
e) Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusia.
f) Diputatu Nagusiaren Alorreko Idazkaritza, zerbitzu maila izango
duena.
3. Diputatu Nagusiaren Alorrari atxikitzen zaio Emakumeen eta
Gizonen Berdintasunerako Organoa, zuzendaritza nagusi maila izango duena.
2. artikulua. Gobernantza
Departamentua.
Gobernantza
Departamentuak egitura hau izango du:
a) Araubide Juridikoko eta Pertsonen Kudeaketako Zuzendaritza
Nagusia.
b) Zerbitzuetako eta Administrazioaren Berrikuntzako eta
Eraldaketako Zuzendaritza Nagusia.
c) Herritarren Partaidetzako Zuzendaritza Nagusia.
d) Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zuzendaritza Nagusia.
3. artikulua. Ingurumeneko
eta Obra Hidraulikoetako Departamentua.
Ingurumeneko eta
Obra Hidraulikoetako Departamentuak egitura hau izango du:
a) Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.
b) Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusia.
4. artikulua. Ekonomia
Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentua.
Ekonomia
Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egitura hau izango
du:
a) Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusia.
b) Berrikuntzako eta Internazionalizazioko Zuzendaritza Nagusia.
c) Turismo Zuzendaritza Nagusia.
d) Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia.
e) Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia.
f) Landa Udalerrien Garapenerako Zuzendaritza Nagusia.
g) Proiektu Estrategikoetako Zuzendaritza Nagusia.
5. artikulua. Mugikortasuneko
eta Lurralde Antolaketako Departamentua.
Mugikortasuneko eta
Lurralde Antolaketako Departamentuak egitura hau izango du:
a) Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.
b) Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia.
6. artikulua. Ogasun
eta Finantza Departamentua.
1. Ogasun eta Finantza Departamentuak egitura hau izango du:
a) Ogasun Zuzendaritza Nagusia.
b) Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritza Nagusia.
c) Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusia.
2. Halaber, Ogasun eta Finantza Departamentuaren organoa da Foru
Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa.
7. artikulua. Bide
Azpiegituretako Departamentua.
Bide Azpiegituretako
Departamentuak egitura hau izango du:
a) Errepide Zuzendaritza Nagusia.
b) Plangintza eta Ustiaketa Zuzendaritza Nagusia.
8. artikulua. Gizarte
Politiketako Departamentua.
Gizarte Politiketako
Departamentuak egitura hau izango du:
a) Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zuzendaritza
Nagusia.
b) Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako
Zuzendaritza Nagusia.
c) Haurren Babeseko eta Gizarte Inklusioko Zuzendaritza Nagusia.
d) Erakunde Publikoen Zuzendaritza Nagusia.
9. artikulua. Kultura,
Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua.
Kultura, Lankidetza,
Gazteria eta Kirol Departamentuak egitura hau izango du:
a) Kultura Zuzendaritza Nagusia.
b) Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia.
c) Gazteria Zuzendaritza Nagusia.
d) Kirol Zuzendaritza Nagusia.
Xedapen indargabetzailea.
Indargabetuta gelditzen
dira Gipuzkoako Foru Aldundiko oinarrizko departamentu egiturari buruzko
uztailaren 1eko 19/2019 Foru Dekretua, Proiektu Estrategikoetako
Departamentuaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urriaren 20ko
18/2020 Foru Dekretua, bai eta foru dekretu honetan jasotakoarekin bat ez
datozen maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak ere.
Xedapen gehigarria. Aurrekontu
eta antolaketa egokitzapenak.
1. Ogasun eta Finantza Departamentuak departamentu egitura berriak
eragiten dituen aurrekontu egokitzapenak proposatuko dizkio Diputatuen Kontseiluari.
2. Gobernantza Departamentuak departamentu egitura berriak eragiten
dituen antolaketa egokitzapenak proposatuko dizkio Diputatuen Kontseiluari.
Amaierako xedapena. Indarrean
sartzea.
Foru dekretu hau Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratzen
den egun berean jarriko da indarrean.
Donostia, 2020ko
azaroaren 17a.
Diputatu Nagusia,
Markel
Olano Arrese. (6109)