ZUMAIAKO UDALA
Zumaiako herrian 18 eta
35 urte bitarteko adina duten gazteei etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak
ematea arautuko duen ordenantzaren behin betiko onarpena.
Udalbatzarrak
2020ko irailaren 24an egindako bilkuran haserako onespena eman dio Zumaiako
herrian 18 eta 35 urte bitarteko adina duten gazteei etxebizitzak alokatzeko
dirulaguntzak ematea arautuko duen ordenantzari.
Ordenantza 30
eguneko epean jendaurrean jarri da, eta ez denez aurkeztu inolako
erreklamaziorik zein iradokizunik, aldaketak behin betiko onartutzat ematen
dira.
Beraz, Toki
Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2
artikuluan ezarritakoaren arabera, iragarki honetan eranskin gisa argitaratzen
da arau-oinarrien testu osoa.
Administrazio bidean
behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren
Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, iragarkia argitaratzen den hurrengo
egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Hala ere, aldez
aurreko izaeraz, Udal honen Osoko Bilkuraren aurrean aukerako berraztertzeko
errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, iragarkia argitaratu
eta hurrengo egunetik hasita. Kasu honetan ezingo da administrazioarekiko
auzietako helegiterik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa erabaki arte.
Zumaia, 2020ko
azaroaren 18a.—Alkatea. (5830
Zumaiako herrian 18 eta
35 urte bitarteko adina duten gazteei etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak
ematea arautuko duen ordenantza.
ZIOEN AZALPENA
Dagokigun honen
xedea da Zumaiako herrian etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak ematea
arautuko duten oinarriak adostea, konkurrentziazko lehiaren erregimenean eta
Zumaiako Diru-laguntzen Ordenantza Nagusian ezarritakoa betez. Diru-laguntzek
honako helburu hauek izango dituzte:
— 18 eta 35 urte
bitarteko (35ekoak barne) adina duten gazteei diru-laguntza ematea. Bereziki,
gazteei laguntzea beren emantzipazio bidean eta helduen mundura sartzeko
prozesuan.
— Modu orokorrean,
Zumaiako herrian etxebizitzen alokairua sustatzea.
— Alokatzen den
etxea partekatzea.
XEDEA
1. artikulua. Xedea.
Laguntza hauen xedea da Zumaiako
udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat duten
18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea,
beren emantzipazioa sustatzeko eta etxeak partekatzeko aukera zabaltzeko
herrian.
Azken urteotako egoera ekonomikoak inoiz
baino kinka larriagoan jarri du gazteen enpleguaren maila, eta horregatik
Udalak bultzatu nahi du, aldi berean, herriko gazteen formazioa, aukera
gehiago izateko lan merkatuan txertatzeko.
Halaber, Zumaiako Udalaren helburuetako bat
da alokatutako etxebizitza partekatzea, baldin eta etxea errentan hartzen
dutenak adin tarte horretakoak badira eta errentamendu kontratua denek sinatzen
badute, banan-banan. Kasu horretan, eskatzaile bakoitza bizikidetza unitate
independentea izango da eta kontratua sinatu duten guztien artean hainbanatuta
konputatuko da errenta (alokairua).
Diru-laguntza hauei dagokienez, bizikidetza
unitatetzat joko da pertsona bakarra.
Diru-laguntza hori oinarri hauetan
ezarritako baldintzen arabera emango da, onuradunak gutxienez 12 hilabetean
izandako alokairu gastua kontuan hartuta eta betiere, baldintza horiek
denbora tarte horretan mantentzen badira.
Araudi honetan jasotakoari jarraiki,
alokairu edo diruz lagundu daitekeen kontzeptutik kanpo geldituko dira garaje
gastuei dagozkienak, bai eta kontribuzio edo zerga kontzeptupean sor
daitezkeenak ere, dagokion kontratuan berariaz sartuta baleude ere.
Alokairuko hileko kuotatik 30 euroko
zenbateko finko bat kenduko da, aurreko paragrafoan deskribatutako garaje edo
kontribuzio edo zergagatik, alokairu kontratuan sartuta badaude eta ez bada
horien hileko kostuaren berariazko justifikaziorik aurkezten.
2. artikulua. Organo eskuduna.
Oinarri hauek onartzeko eskumena duen
organoa Zumaiako Udaleko Osoko Bilkura da (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen
dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.e) artikuluak dioenaren arabera).
3. artikulua. Araudi
aplikagarria.
Diru-laguntza hauek ematea bera, eta
onuradunaren eta erakunde emailearen arteko harreman juridikoa, oinarri hauek
eta diru-laguntzak ematen direnean indarrean den araudiak aginduko ditu.
Oinarri hauetan ezarritakoaz gain, honako
hauek arautuko dituzte diru-laguntzak:
— Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorra,
azaroaren 17koa.
— Diru-laguntzen Araudi Orokorra, 887/2006
Errege Dekretuak onartua, uztailaren 21ekoa.
— Zumaiako Udalak eta bere erakunde
autonomoek diru-laguntzak emateko ordenantza orokor arautzailea.
4. artikulua. Onuradunak.
Indarrean dagoen aurrekontu ekitaldiaren
kargura emango diren diru-laguntzen onuradunak izango dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean oinarri hauek
argitaratzen diren egunean eta diruz lagundu daitekeen epean, baldintza
zehatz hauek beteko dituzten pertsonak:
a) 18 eta 35 urte bitarteko adina izatea.
Diru-laguntza 36 urte betetzen diren
hilaren aurreko hilabetera arte onartuko da.
b) Eskatzaileek ez izatea beren jabetzan etxebizitzarik, herentzia
edo dohaintza bidez eskuratutako etxebizitza baten edo batzuen titularkide
diren kasuetan izan ezik, baldin eta titularkidetasun horren ehunekoak ez badu
% 50 gainditzen eta etxebizitzetako partaidetzaren balioa
75.000,00 eurotik gorakoa ez bada.
Hala ere, laguntza
eskatu ahal izango du etxebizitza baten jabe % 50ean baino gehiagoan denak baldin eta egiaztatzen badu ez
daukala eskuragarri edo bere borondatearekin zerikusirik ez duen beste
arrazoiren batengatik ezin dela bertan bizi.
c) Diru-laguntzen onuradun diren pertsona guztiak diru-laguntza
jasoko duen etxebizitzan erroldatu beharko dira alokairu kontratua sinatu
ostean, eta datu hau diru-laguntza jaso baino lehen egiaztatu beharko dute.
Halaber,
kontratuaren titular ez diren pertsonak baleude etxebizitzan erroldatuta,
kontratuaren titularrek erroldan baja eskaera egin beharko dute pertsona
horientzat, diruz lagun daitekeen epearen barruan.
d) Errenta banku-transferentzia edo banku-agiri bidez ordaindu
beharko da.
e) Zumaiako herrian erroldatua egon izana, gutxienez 6 hilabetean.
f) Diru-sarreren muga, honako hau baino txikiagoa izango da:
25.000,00 euro
gordin urtean.
g) Banandu edo dibortziatuen kasuan, diru sarreren zenbatekoa
kalkulatzerakoan seme-alabengatiko mantenu pentsioa bai eta hipoteka kargei
dagokien hileroko kuoten zenbatekoak kenduko zaizkie.
h) Diru-sarreren osaketari dagokionez, amaitutako azken zerga
ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa
ezin izango da urtean 600 eurotik gorakoa izan.
i) Zumaiako Udaleko zerga, tasa, ariel eta zehapenen ordainketak
eguneratuta izatea.
j) Onuradunaren eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako
familia loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.
Nolanahi ere,
onuraduntzat jotzeko, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13.
artikuluan eta 887/2006 Errege Dekretuaren 18. artikulutik 29.era bitartekoetan,
eta Zumaiako Udaleko diru-laguntzak emateko ordenantzan ezarritako baldintzak
bete izana egiaztatu beharko da.
1. Salbuespen egoerak.
Dirulaguntza eskatzeko
aukera izango dute eskatzaile hauek:
* Adinari
dagokion salbuespena:
18 urte beteta ez
izan arren, beren kasa bizi diren gazte emantzipatuak. Zumaiako Udaleko Zerbitzu
Sozialek egiaztatu beharko dute egoera hori.
* Jabetzako
etxebizitzarekin lotutako salbuespenak:
— Bananduta edo
dibortziatuta daudenean. Kasu horretan, epai judiziala eta hitzarmen
arau-emailea aurkeztu beharko dira, etxebizitzaren erabilera beste
ezkontideari eman zaiola egiaztatzeko.
— Ohiko etxebizitzatik
etxe-gabetu dituztenean. Kasu horretan, etxe-gabetze erabakia duen epaia
aurkeztu beharko da.
— Indarkeria matxistako
edo familia barneko indarkeriako kasu bat denean. Zumaiako daleko Zerbitzu
Sozialek egiaztatu beharko dute egoera hori.
— Bere etxebizitza
erabili ezin dutenean hondamendiren bat gertatu delako (uholdea, sutea, eta
abar) edota suntsituta dagoela legez aitortu izan den kasuetan.
5. artikulua. Etxebizitzek bete beharreko baldintzak.
1. Diruz
lagunduko den etxebizitzak Zumaiako udalerrian kokatuta egon beharko du eta
dagokion bizigarritasun baimena izan beharko du.
2. Edonola ere,
etxebizitzak gutxienez ondorengo bizigarritasun baldintzak bete beharko
ditu:
a) Erabiltzeko moduan dagoen sukaldea, elikatze iturri elektriko
edo gasezkoa duena, eta behar bezala hornitua.
b) Dutxa edo bainuontzia duen bainugela.
c) Erabiltzeko egoeran dagoen ur bero sistema, bainugelara eta sukaldera
zerbitzuarekin.
d) Erabiltzeko egoeran dagoen 220 volteko instalazio elektrikoa,
dagokion buletinarekin.
e) Iturriko ura izatea.
f) Sare orokorrera isurketa duen saneamendua.
g) Kalerako aireztatzea.
h) Bi pertsonako (gehienez) logela bat, salbuespena egingo da adin
txikikoak dauden kasuan.
Bete beharreko baldintza horiek Udaleko Hirigintza sailak ikuskatuko
ditu.
6. artikulua. Baztertzeak.
Ez dira diru-laguntzaren onuradun izango honako egoera hauetan aurkitzen
diren eskaerak:
a) Ondorengo
etxebizitzak:
1. Sustapen
publikoko babes ofizialeko etxebizitzak.
2. Azpierrentamenduak.
3. Logelen alokairuak (logela eskubidea).
4. Helburu turistikoa duena.
5. Etxebizitza gisa erabilitako lokalak.
6. Bizigune programaren barruan dauden alokairu etxebizitzak.
b) Ez da onartuko urtebete baino iraupen txikiagoa duen kontraturik.
c) Beren izaera edo helburua kontuan izanik, beste Udal sail edo
erakunde autonomoren baten programetan lagundu beharrekoak.
Nolanahi ere,
dagokion sail edo erakundeari helaraziko zaizkio eskaera horiek, eta
interesdunari egoera horren berri emango zaio.
ESKAERAK
7. artikulua. Onuradunaren
betebeharrak.
Diru-laguntzetarako Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Zumaiako
Udalaren Diru-laguntzak ematea arautzen duen Ordenantzan datozenez gain,
onuradunak honakoak ere bete beharko ditu:
— Ematearen oinarrian den helburu zehatza betetzeko erabiltzea
diru-laguntza.
— Eskatzen zaien informazio osagarri guztia aurkeztu beharko diote Zumaiako
Udalari.
— Diru-laguntza
ematerakoan kontuan izandako edozein gorabehera –hala objektibo, nola
subjektibo– aldatzen bada, horren berri ematea.
— Oinarri hauen 4.
artikuluan (d hizkia) adierazitako baldintzak betetzeko behar diren Kudeaketa
lanak egitea.
8. artikulua. Eskabideak
aurkeztea: epea eta modua.
Laguntza hauek jaso nahi dituzten pertsonek,
deialdian jasotakoari jarraiki, Zumaiako Udalean eskura daitekeen eskabide
eredu ofiziala aurkeztu beharko dute.
Dokumentazioa:
Oinarri orokorren 5. artikuluan
adierazitako baldintzak betetzeaz gain, diru-laguntza lerro honetarako
eskatzaileak honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu:
Orokorrean, kasu guztietarako:
1. Eskabidea, behar bezala beteta eta sinatuta.
2. Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun
Agiriaren edo egoitza txartelaren fotokopia. Adin txikikorik balego,
Familia Liburuaren fotokopia ere aurkeztu beharko da. Azken agiri hori kasu
guztietan aurkeztu beharko da senidetasuna egiaztatzeko, baldin eta ondorengotza
alegatu bada.
3. Eskatzailearen eta etxe berean bizi diren pertsonen errolda
agiriak.
4. Etxebizitzaren alokairu kontratuaren kopia, indarrean dagoena
eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.
5. Kontu Korrontearen titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
6. Errenta banku-transferentzia edo banku-agiri bidez ordaindu
izanaren agiriak.
7. Estatu mailan etxebizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria,
laguntza eskatzen duten 18 urtetik gorako kide guztiena, jabetza
erregistroak igorria, laguntza eskaera eman baino gehienez 15 egun
lehenagokoa.
Etxebizitza baten titularkide izanez
gero, aurkeztu beharreko agiriak:
— Herentzia kasuan, herentziaren
onarpen agiria eta etxebizitza partaidetzaren eskritura.
— Dohaintza kasuan, dohaintza eskritura.
— Bi kasuetan, partaidetza saldu izan
balitz: eskualdatzearen eskritura.
8. Eskatzailearen diru sarreren egiaztagiriak: nominak edo beste
diru sarreren agiriak (erakunde eskumendunak egindakoa).
A) PFEZ aitortzeko derrigortasuna duenak edo dagoeneko aitortu
duenak, honakoak aurkeztu beharko ditu:
— Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko
Zerga dela eta, betetako azken zerga ekitaldian aurkeztutako Aitorpenaren
fotokopia eta horren jatorrizkoa, biak erkatzeko, eskaera hau aurkezteko
unean. Bestalde, Pertsona Fisikoaren Errentaren gaineko Zergaren aitorpen
bateratua egin den kasuan, pertsona fisiko bakoitzaren oinarri ezargarri
osoa egiaztatzeko zerga oinarriaren ziurtagiria.
— Gainera zergapekoak ez diren prestazioak
jasoko balira, prestazio horien ziurtagiria.
B) PFEZ aitortzeko derrigortasunik ez duenak honakoak eman beharko
ditu:
Kasu guztietan:
— Ekitaldi horretan (eskaera hau aurkezteko
unean betetako azken zerga-ekitaldia) PFEZ aitorpena aurkezteko derrigortasunik
ez izatea egiaztatzen duen ziurtagiria, Foru Ogasunak emana.
— Lanbizitzari buruzko ziurtagiria,
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindakoa.
Gainera, hala behar denean:
— Besteren konturako langileen kasuan, kontzeptu
guztiengatik ekitaldi horretan jasotako diru sarrera gordin guztiei buruzko
dokumentua, enpresak edo enplegu-emaileak emandakoa.
— Bekak, prestazioak
edo subsidioak jasotzen dituztenen kasuan (Gizarte Ongizateko laguntzak
barne), ekitaldi honetako dokumentua, ekitaldi horri buruzkoa eta enpresak edo
enplegu emaileak laguntza horien ziurtagiria.
C) Banandu edo dibortziatuta dauden pertsonen kasuan:
— Epai irmoaren
fotokopia bat, non zehazten den hitzartutako seme-alabengatiko mantenu pentsioa.
Mantenu pentsioaren ordainketaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
— Hipoteka kargei
dagozkien hileroko ordainketen ziurtagiriak.
* Diru
sarrerak egiaztatzeko orduan, ezingo da ekitaldi berdin bateko errenta
aitorpena edo ordezko agiriak, urte desberdinetako diru-laguntzak eskatzeko
aurkeztu.
9. Administrazioarekin zerga-betebeharrak Gizarte Segurantzakoak
egunean dituela egiaztatzea, edo Udala baimentzea administrazioarekin
zerga-betebeharrak betetzerakoan egunean dituela egiaztatzeko.
10. Etxe gabetzea denean, etxe-gabetzea erabaki duen epaia.
11. Indarkeria matxistako edo famili barneko indarkeria kasu bat
denean, oinarrizko gizarte-zerbitzuen txostena.
12. Hondamendia denean, Zumaiako Udaleko zerbitzuek frogagiri gisa
emandako txostena. Suntsitze egoeran dauden etxebizitzen kasuan kasuan,
hori aitortzen duen legezko agiria.
13. Alarguntza kasuetan, heriotza ziurtagiria eta familia liburua.
14. Aniztasun funtzionalaren kasuan, mendekotasuna edo desgaitasunen
ziurtagiriak.
15. Orokorrean edonolako diru-laguntzak jasotzea eragozten duen inolako
egoeratan ez dagoela eta oinarri hauen 4. eta 5. artikuluetan zehaztutako
baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.
Adierazpen horrek
honakoak adieraziko ditu: alokairuko etxebizitzan bizi d(ir)en edo biziko
d(ir)en pertsona(k), deialdiaren baldintza zehatzak betetzen ditu(zt)ela.
16. Diru-laguntza emateko betebeharrak kontuan izanik, baliagarria
izan daitekeen beste edozein agiri.
Eskatzaileek
berariazko baimena eman beharko diete Zumaiako Udaleko udal zerbitzuei,
eskumena duten erakundeek laguntzen onuradun izateko betebehar diren baldintza
guztiak betetzeko datuak bil ditzaten, Datu Pertsonalak Babesteko
indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraikiz.
Arau bera ezarriko
da Ogasunari dagokion informazio honetan (betetako azken zerga-ekitaldikoa):
— PFEZ: Aitorpenaren
laburpena.
— Ondasun
higiezinak: Hiri etxebizitzen titularra.
— Ondasun
higiezinak: Gipuzkoatik kanpoko etxebizitzak.
— Eskabideak
aurkezteko epea:
Eskabideak, urtero
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratuko den deialdian adierazitako epealdian aurkeztuko dira.
Eskabideak
aurkezteko epea, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratutako egunaren biharamunetik zenbatzen hasiko da.
9.
artikulua. Akatsak zuzentzea.
Eskabideak edo harekin
batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu edo osatu
gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie,
jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, antzemandako hutsak konpon
ditzaten (urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikulua).
Emandako epea amaitu
eta aurkitutako akatsak konpondu ezean, eskaera bertan behera utzi dutela iritziko
da, eta prozedura artxibatuko da, 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat
ebazpena eman eta gero.
DIRU-LAGUNTZAK EMATEA
10.
artikulua. Diru-laguntzen zenbatekoa.
Diru-laguntzaren
zenbatekoa eskatzaileen diru sarreren arabera ezarritako atal sistema baten
oinarritzen da, atal bakoitzari diru kopuru bat esleituz.
* Atal
sistema:
Diru
sarrerak (gordinak) Laguntza
0.000,00
€ - 15.000,00 € % 75
15.001,00
€ - 21.000,00 € % 65
21.001,00
€ - 25.000,00 € % 52
Betiere, eskatzaile
bakoitzak jasoko duen diru-laguntza kopurua gehienez 150 eurokoa izango da
(ikasten aritzeagatik jasotako kopurua kontuan izan gabe).
Diru-laguntza eskatzeko
garaian, ikasten ari den eskatzaileari 20 euro emango zaizkio, hilean,
ikasten ari den hilabeteetan, diru-laguntzaren epe barruan. Betiere, kontuan
izango da ikasketa ofizialak (unibertsitateko ikasketak, masterrak...) egiten
aritzea, edo ikastaroen kasuan, 150 ordutik gorakoak izatea. Dagokion
ziurtagiria aurkeztu beharko du interesdunak. Ezingo da ikasketerako diru-laguntzarik
jaso beste bat jaso badu edo jasotzen ari bada kontzeptu berekin. Eskatzaileak
zinpeko agiria sinatu beharko du adierazteko ez duela jaso edo ez dela jasotzen
ari kontzeptu horretarako beste diru-laguntzarik.
Pentsio osagarriak
diru sarrera gisa hartuko dira kontuan, hura ordaindu behar duen ezkontide
ohiaren diru sarreren minorazio gisa, eta jasotzen duen ezkontide ohiaren diru
sarrera gisa, baldin eta pentsio osagarria ordaindu behar duen ezkontide
ohiak agirien bidez egiaztatzen badu benetan ordaindu duela.
Banatzeko
diru-laguntzen zenbateko osoak dagokion aurrekontuko partidan esleitutako
zenbatekoa gainditzen badu, zenbateko hori diru-laguntza guztien artean proportzionalki
banatuko da, esleitutako diru partida agortu arte.
11.
artikulua. Diru-laguntzaren ordainketa.
Diru-laguntzaren
ordainketa bi zatitan zatikatuta egingo da.
— Lehenengo
ordainketa deialdiaren ebazpena egin ondoren izango da. Lehen ordainketaren
zenbatekoa, data horretara arte egiaztatutako alokairu gastuen araberako proportzioan
egingo da.
— Bigarren
ordainketa, diru-laguntzaren gainerako zatiari dagokiona, oinarri hauetako
12. artikuluan eskatzen diren egiaztatze agiri guztiak aurkeztutakoan egingo
da.
Alokairu partekatua
denean, kontratuan ez bada zehazten zenbat ordainduko duen pertsona bakoitzak,
bakoitzari emateko laguntza kalkulatzeko, etxebizitza osoaren hileko
errenta zatituko da kontratuko titularren kopuruaren artean. Beste era batera
izango balitz, zinpeko adierazpen bat sinatu beharko dute kontratuaren titular
guztiek adierazteko bakoitzak zenbat ordainduko duen, eta kopuru horrek bat
egin beharko du justifikatzeko ekarriko duen ordainagiriarekin.
Etxebizitza bakoitzeko
eskatzaile bi edo gehiago daudenean eta laguntzarako eskubidea dutenean,
ordainketa eskatzaile bakoitzaren bankuko kontuan egingo da, betiere, pertsona
bakoitzak Udalari aurkezten badio dagokion alokairuaren zatiaren ordainagiria.
12. artikulua. Justifikatzeko agiriak.
Modu orokorrean,
oinarri hauen xede diren diru-laguntzak egiaztatzeko, egiaztatze agiri hauek
aurkeztu beharko dira:
a) Alokairu
kontratuaren baitan egindako hileko ordainketa agiriak, eskatzailearen
izenean. Pertsona bakoitzak aurkeztu beharko du dagokion hileko alokairuaren
zatiaren ordainagiria. Onartuko da alokairu osoaren ordainagiri bakarra pertsona
desberdin baldin badaude partekatzen alokairua, betiere alokairuaren
ordainagiria eskatzaile guztien izenean badago.
b) Banandu edo
dibortziatuen kasuan, seme-alabengatiko mantenu pentsioa bai eta hipoteka
kargei dagozkien hileko ordainketa agiriak.
c) Administrazioarekin
Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga betebeharrak betetzerakoan
egunera dagoela egiaztatzea. Gainera, 18 urtetik gorako eskatzaile guztiek
Zumaiako Udalarekin zergak, tasak, arielak eta zehapenak eguneratuta edukiko
dituzte.
d) Zinpeko
aitorpena sinatuta adierazteko eskatzaileak ez duela beste inolako
diru-laguntzarik jaso edo jasotzen ari alokairua ordaintzeko.
Agiriak aurkezteko epea:
Artikulu honetan zerrendatutako egiaztagiriak, urte bakoitzean Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratuko
den deialdian adierazitako epearen barruan aurkeztuko dira.
Deialdian, diru-laguntza egiaztatzeko ezarritako epea igarota,
onuradunak ez baldin badu aurreko atalean aipatutako dokumentazioa aurkeztu, Zumaiako
Udalak diru-laguntzak emateko ordenantzan aurreikusitako ondorioak izango
ditu.
13.
artikulua. Beste diru-laguntzekin bateragarritasuna.
Oinarri hauen
arabera emandako diru-laguntzak helburu berarekin ematen diren beste
diru-laguntzekin bateragarri ezinak izango dira.
Helburu bereko beste
diru-laguntza bat ez dela kobratzen frogatzeko erantzukizunpeko aitorpena
aurkeztu beharko da.
Laguntza horien
eskatzaile gisa, berariaz baztertuta daude Bizigune programaren bitartez etxebizitza
alokatuta duten eskatzaileak.
14.
artikulua. Finantziazioa.
Alokairurako
diru-laguntzak finantzatzeko diru baliabideak Zumaiako Udalaren Aurrekontu
Orokorretan helburu horretarako ezarritako aurrekontu kredituak erabiliko
dira.
Diru-laguntzak
emateko, Udalak dagokion aurrekontu partida bideratuko du, eta aurrekontu
horren zenbatekoa izango da Zumaiako Udalak emango duen gehieneko kopurua.
PROZEDURA
15.
artikulua. Balorazio irizpideak.
Diru-laguntzak
emateko oinarrizko irizpideak oinarri hauen 4 eta 5. artikuluetan zehaztuta
daude.
Ezarritako baldintzak
eta bete beharrak betetzen direla egiaztatu ondoren, dagozkion diru-laguntzak
ordenantza honetan ezarritako baldintzetan emango dira.
Eman beharreko
diru-laguntzen zenbatekoak dagokion aurrekontu partidan aurreikusitako
zenbatekoa gainditzen badu, Udalak zenbateko horren banaketa proportzionalki
egingo du.
16.
artikulua. Diru-laguntza eskaeren ebazpena.
Espedientearen
izapideak egin ondoren, Udaleko teknikariek dagokion azterketa egin eta txostena
egin ostean, Alkateak, oinarrietan ezarritakoarekin bat, eskaera onartzeko
edo ukatzeko ebazpena emango du.
Ebazpenean
diru-laguntzaren zenbatekoa eta ordainketa era zehaztuko dira.
Ebazpena
interesdunei jakinaraziko zaie.
DIRU-LAGUNTZAREN
KONTROLA
17. artikulua.
Zumaiako Udalak
egokitzat jotako agiriak aurkez ditzatela eskatu ahal izango die onuradunei.
Udal zerbitzuak
bertaratu ahal izango dira, edota Udalaren datu baseak kontsultatu ahal
izango dituzte diru-laguntzaren oinarrietan adierazitako baldintzak betetzen
direla egiaztatzeko helburu bakarrarekin.
Zumaiako Udalak,
bere fiskalizazio-eginkizunak betetzeko, informaziorik eskatuz gero,
diru-laguntzen onuradunek eman egin beharko diote.
ARGITARA EMATEA
18. artikulua.
Zumaiako Udalaren
webgunean eta iragarki oholean argitaratuko dira emandako diru-laguntzen
zerrenda, horiek jasoko dituzten onuradunak eta jasotako diru-kopuruak.
Diru-laguntzen
datuak ez dira argitaratuko, baldin eta diru-laguntzak argitaratze hori pertsona
fisikoen errespetu eta babesaren nahiz intimitate pertsonal zein
familiarraren aurkakoa denean, eta diru-laguntza hori arautzen duten.
OINARRIEN
INTERPRETAZIOA ETA HIZKUNTZA-OHARRA
19.
artikulua. Hizkuntza oharra.
Euskarazko eta
gaztelaniazko testuen artean kontraesanik edo inkoherentziarik antzemanez
gero, euskarazko testuak izango du balioa.
20.
artikulua. Oinarrien interpretazioa.
Oinarri hauen
interpretazioaren harira edozein zalantza sortuz gero, diru-laguntza emateko
ardura duen organo berari dagokio horri buruz erabakitzea.
ERREKURTSOAK
21. artikulua. Errekurtsoak.
Oinarri hauen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da
hilabeteko epean hura onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean
aurka egin ahal izango zaio bi hilabeteko epean Administrazioarekiko Auzien
Epaitegiaren aurrean.