1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

15/2020 Foru Dekretua, urriaren 20koa, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzkoa.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren jarduera eremua eta egitekoak eta horretarako beharrezkoa duen antolaketa ezartzen dituzte, hurrenez hurren, Diputatu Nagusiaren ekainaren 29ko 3/2019 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuak eta horiei dagozkien jardun esparruak eta eginkizunak finkatzekoak, 6. artikuluan, eta uztailaren 1eko 19/2019 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko oinarrizko departamentu egiturari buruzkoak, 2. artikuluan.

Ekainaren 29ko 3/2019 Foru Dekretuaren 6. artikuluak Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentua eratzen du lehengo Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari zegozkion jardun esparru eta eginkizunetako gehienekin, alor berri bezala turismokoa gehituta.

Bestalde, uztailaren 1eko 19/2019 Foru Dekretuaren 2. artikuluak departamentuari esleitutako jardun esparru eta eginkizun horiei behar bezala erantzungo dien oinarrizko konfigurazio organikoa finkatzen du, sei zuzendaritza nagusi hauek osatutakoa: Ekonomia Sustapenekoa, Berrikuntzakoa eta Internazionalizaziokoa, Turismokoa, Nekazaritzako eta Lurralde Orekakoa, Mendietako eta Natura Ingurunekoa eta Landa Udalerrien Garapenerako Zuzendaritza Nagusia.

Horrez gain, kontuan izanda Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Plan Estrategikoa eta Etorkizuna Eraikiz eredua agintaldi honetako foru gobernuaren jardunaren oinarri izango direla, departamentuaren antolaketa eta eginkizunak egokitu dira horiek aplikatu eta ezartzeko.

Plan horren arabera, departamentuari honako helburu hauek lortzea dagokio:

— Enpresa proiektu lehiakorrak eta jasangarriak (ekonomikoki, sozialki eta ingurumenaren aldetik) sortzeko eta garatzeko giroa bultzatzea, Ogasun eta Finantza Departamentuarekiko lankidetza estuan.

— Enpresei laguntza ematea, kalitatezko enpleguaren eta pertsonen garapenaren aldeko apustua egin dezaten, arreta berezia ipiniz emakumeen eta gazteen garapen profesional eta pertsonalari.

— Gipuzkoako espezializazio adimenduna indartzea, enpresaren eraldatze lehiakorra sustatzea berrikuntzaren eta 4.0 teknologien bidez, ZTB ekosistemaren bikaintasuna eta agenteen arteko elkarlana.

— Turismo eredu jasangarri eta orekatu bat sortzea, enplegua eta aberastasuna sortzeko gai izango dena lurralde osoan, masifikazio saihestuta, beste kultura, hizkuntza eta balioen leiho bat izan dadin.

— Hiri inguruneen antzeko zerbitzu (integral) maila eta gizarte ongizate maila lortzea landa ingurunean ere, populazioari bertan eusteaz gainera, eremu horiek erakargarri eta lehiakor izan daitezen.

— Sustatzea eta balioa ematea landa inguruneko lehen sektorearen jarduera, Gipuzkoan bioekonomia eta zerbitzu ekosistemikoak (tokiko elikagaiak, aisia eta paisaia, kultur nortasuna eta abar) sortzeko gaitasuna duenez.

Horren arabera, departamentuaren egitura honako hau da: aipatu sei zuzendaritza nagusiak bere zerbitzuekin eta, gainera, Idazkaritza Tekniko bat.

Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusian antolaketa-eredu berri bat zehaztu da, 2020-2023 Plan Estrategikoaren ondoriozko erronka eta helburu estrategiko handiei erantzuteko beharrezkoa dena, bai eta plan horretan zuzendaritza nagusi honen berariazko helburuei erantzuteko ere.               

Horrela, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko maiatzaren 15eko 14/2018 Foru Dekretuan jasotzen ziren unitate organikoen ordez (Landa Garapeneko eta Nekazaritza Egituretako Zerbitzua, Abeltzaintza Zerbitzua, Laborategi, Kalitate eta Nekazaritza Berrikuntzako Zerbitzua eta Landare Alorreko Unitatea) lau zerbitzu berri jartzen dira: Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Sustapen eta Osasun Zerbitzua, Landa Garapeneko eta Orekako Zerbitzua, Laguntzen eta erregistroen Zerbitzua eta Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzua, aurrerago foru dekretu honetan jasotzen den funtzio eta eskumen-eremuarekin.

Aurrekoari jarraikiz, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzea da foru dekretu honen xedea.

Horrela bada, uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 31.4.c), 40.2.a) eta 65. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak eta Gobernantza Departamentuko foru diputatuak batera proposatuta eta Diputatuen Kontseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.  Departamentuaren eginkizunak eta eskumenak.

1.  Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak eginkizun eta jarduera esparru hauek ditu:

a)  Ekonomiaren sustapena eta garapena.

b)  Berrikuntza eta nazioartekotzea.

c)  Turismoa.

d)  Nekazaritza eta landa garapena.

e)  Abeltzaintza, mendiak eta naturagunea.

f)  Baso baliabideak antolatzea eta hobetzea.

g)  Natura artatzea.

h)  Ehiza eta arrantza aberastasunaren aprobetxamendua babestu, artatu eta sustatzea.

i)  Lurralde oreka.

j)  Nekazaritza, landa garapena, natura ingurunea, eta lurralde orekaren koordinazioa.

k)  Indarrean diren arauetan esleitzen zaizkion gainerako eskumenak.

2.  Horiez gain, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak, bere zuzendaritza nagusien, zerbitzuen eta unitate organikoen bidez, lankidetza estuan jardungo du Proiektu Estrategikoetako Departamentuarekin azken horren lidergopean dauden zeharkako proiektuak garatu, kudeatu eta gauzatzerakoan.

Xede horrekin, lanean zeharkakotasuna eta barruko zein departamentuen arteko kooperazioa nahiz koordinazioa errazteko eta bermatzeko egokiak diren bitartekoak jarriko dira.

2. artikulua.  Oinarrizko egitura organikoa.

1.  Foru diputatuaren goi gidaritzapean, departamentuak unitate organiko hauek ditu bere eginkizunak betetzeko:       

a)  Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusia:

— Ekonomia Sustapeneko Zerbitzua.

b)  Berrikuntzako eta Internazionalizazioko Zuzendaritza Nagusia:

— Berrikuntza Teknologikoko eta Internazionalizazioko Zerbitzua.

c)  Turismo Zuzendaritza Nagusia:

— Turismo Plangintza eta Kudeaketa Unitatea.

d)  Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia:

— Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Sustapen eta Osasun Zerbitzua.

— Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako Zerbitzua.

— Laguntzen eta Erregistroen Zerbitzua.

— Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzua.

e)  Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia:

— Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua.

— Basa Animalien eta Landareen Zerbitzua.

f)  Landa Udalerrien Garapenerako Zuzendaritza Nagusia.           

g)  Idazkaritza Teknikoa.

2.  Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari atxikitzen zaio Etorlur Gipuzkoako Lurra SA foru sozietate publikoa.

3.  Era berean, departamentu honi atxikitzen zaizkio honako hauek ere:

a)  Gipuzkoako Turismo Mahaia.

b)  Aralar, Aiako Harria, Pagoeta eta Aizkorri-Aratz parke naturaletako Patronatuak.

c)  Gipuzkoako Lurralde Historikoko Ehizako eta Ibai Arrantzako Kontseiluak, Gipuzkoako Baso Kontseilua, Gipuzkoako Biodibertsitatearen Kontseilua eta Gipuzkoako Eskulangintza Kontseilua.

3. artikulua.  Foru diputatuaren eginkizunak eta eskumenak.

1.  Diputatuen Kontseiluko kide gisa dituen eginkizunez gain, departamentuko foru diputatuari dagokio, bertako titularra eta hierarkikoki goi organoa denez, unitate organiko guztiak zuzendu eta kontrolatzea.      

2.  Bere eginkizunak betetzeko, foru diputatuak ditu, printzipioz eta uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 40. artikuluan aurreikusitako eran, departamentuak kudeatzen dituen eta foru arau hark, foru dekretu honek, edo ondorengo beste arauren batek berariaz departamentuko beste organo batzuei esleitzen ez dizkieten gaiak ebazteko eskumen guztiak.

3.  Foru diputatuak bereganatu ahal izango du bere mendeko administrazio organoei, berez edo eskuordetzaz, ebaztea dagokien gairen baten ardura.

4. artikulua.  Zuzendaritza nagusiak.

1.  Zuzendari nagusiak departamentuko zuzendaritza organoetako titularrak dira, eta beren gain hartzen dute haien buruzagitza eta erantzukizuna. Hortaz, oro har uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak 46. artikuluan biltzen dituenaz gain, ondoko eginkizunak betetzea dagokie:

a)  Gobernu programa eta Plan Estrategikoa inplementatzea, ikuspegi estrategikoa eta zeharkakotasuna txertatuz Gipuzkoako Foru Aldundiaren politika publikoetan.            

b)  Foru Aldundiaren politiken aplikazioa bultzatzea ondorengo alor hauetan: Administrazioaren berrikuntza eta eraldaketa, prozeduren hobekuntza, giza baliabideen garapena eta herritarrekiko harremanak.

c)  Zuzendaritza nagusiko zerbitzuen jarduna programatu, koordinatu eta kontrolatzea.

d)  Departamentuaren ordezkaritza protokolarioa betetzea, foru diputatua ez dagoenean eta beren eskumenen esparruaren barruan.

e)  Uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak 48.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz foru diputatuak eskuordetze bidez ematen dizkien eginkizunak betetzea.

2.  Eginkizun horiek betetzeko, gai hauetan ebazteko eskumena eduki eta erabiliko dute zuzendari nagusiek, deskontzentrazioko arauei jarraituz:      

a)  Laguntzen, dirulaguntzen eta bestelako transferentzien arloan:

— Organo eskudunek aurrez baimendu eta xedatutako gastuei dagozkien ordainketak egitea, edozein zenbatekoa dutela ere.

— Horrela ezartzen duten oinarri arautzaileetan eta dagozkion aurrekontu programetan aurreikusitako laguntzak eta dirulaguntzak ematea, gehienez, 20.000 eurokoak.

b)  Kontratazioaren arloan:

— Beren zuzendaritzako gaietan obra proiektuak onartzea, eta obrak, hornidurak eta zerbitzuak kontratatzeko espedienteak onartzea eta dagozkion kontratuak esleitzea, 75.000,00 euro artekoak direnean; berarekin daramatza, baita ere, dagokion gastua onartzea eta indarrean dagoen sektore publikoko kontratuei buruzko legeriak kontratazio organoari aitortzen dizkion gainerako ahalmenak.

— Aurrez baimenduta dauden kontratuetatik eratorritako obra ziurtagiriak eta bestelako ordainketak onartzea eta egitea, edozein zenbateko dutela ere.

— Bermeak ezereztu eta itzultzea.

c)  Bestelako arloetan:

— Zuzendaritzaren eskumenetatik eta eginkizunetatik eratorritako tasak eta prezio publikoak likidatzea.

— Organo eskudunek aurrez baimendu eta xedatutako gastuei dagozkien ordainketak egitea, edozein zenbatekoa dutela ere.

3.  Deskontzentrazioko arauei jarraikiz zuzendari nagusiek hartzen dituzten ebazpenek ez diote amaiera ematen bide administratiboari, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke departamentuko foru diputatuari.            

5. artikulua.  Zerbitzuburuak.

1.  Zerbitzuburuen eginkizuna da, zuzendaritzarekin partekatutako hausnarketaren esparruan, erakundearen helburu programatikoak eta estrategikoak aurrera ateratzeko ekintza nagusiak aztertzea eta proposatzea, haiek emandako jarraibideak aintzat harturik.

2.  Zehazki, zerbitzuburuei dagokie:

a)  Foru gobernuak beren eremurako proposatutako erronkei ekitea eta zerbitzuko Kudeaketa planak proposatzea, helburuak, ekintzak, baliabideak eta ebaluatzeko adierazleak zehaztuta.

b)  Zerbitzuaren egiturako beste mailetako langileei helburuen berri ematea, eta horiek eragimenez lortzeko lan sistema egokiak antolatzea.

c)  Beren ardurapean dauden langileen zuzendaritza eta horiei aplikatzen zaizkien arauak betetzen direnaren zuzeneko kontrola bere gain hartzea.

d)  Beren ardurapeko langileen taldeko eta banakako lana planifikatu, antolatu, zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.

e)  Zerbitzuko barne erregimena betetzen den kontrolatzea, eta gorabeheren berri ematea.

f)  Beren ardurapeko giza nahiz ekonomia baliabideak modu eraginkorrean eta organo eskudunek emandako arauen arabera kudeatzea, arrazionalizazioko eta etengabeko hobekuntzako estrategiak aurrera eramanez herritarrari zerbitzu hobeagoa eskaintzeko xedez.

g)  Esleitu edo eskuordetzen zaizkion eskumenez baliatzea.

3.  Deskontzentrazioko arauei jarraikiz, baimen eskaerak ebazteko ahalmena eduki eta erabiliko dute zerbitzuburuek, foru dekretu honetan berariaz izendatzen zaizkien gaietan. Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen bide administratiboari, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke gaiaren arabera eskumena duen zuzendari nagusiari.          

II. KAPITULUA

EGITURA ORGANIKOA ETA FUNTZIONALA

1. ATALA.  Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusia

6. artikulua.  Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusiaren funtzioak.

Bere titularraren buruzagitza eta ardurapean, aipatu zuzendaritza nagusiak ondorengo eginkizunak ditu, foru dekretu honetako 4. artikuluan adierazitakoez gain:

1.  Gai hauek sustatzeko eta bultzatzeko helburua duten ekintzak eta ekimenak proposatu eta garatzea:

a)  Enpresa lehiakortasuna eta garapena; balioa, enplegua eta kohesio soziala sortzeko iturri gisa.

b)  Enpresa dibertsifikazioa eta eraldaketa, antolaketa eta negozio eredu berriak, eta enpresen arteko lankidetza, lehiakortasun faktore gisa.

c)  Enpresa eta gizarte eraldaketako prozesuak, enpresa eredu berri bat lortzera bideratuak, hau da, enpresa lehiakorra, irekia, eraldatzailea, arduratsua, konprometitua eta partekatua, kalitatezko enplegua duena, non pertsonak garatzen diren eta beren potentzial guztia zabaltzen duten.

d)  Enpresa jarraitutasuneko eta lurraldean errotzeko prozesuak.

e)  Ekintzailetzari eta enpresa lehiakortasunari nahiz iraunkortasunari laguntzeko ekosistemak sortzea, oinarritzat hartuta azpiegitura fisikoak eta laguntza emateko nahiz lagun egiteko politikak.

f)  Ekimenaren zentzua, kultura ekintzailea eta enpresa espiritua, gaitasunak eskuratzeko arlo guztietan, baita balorizazio soziala ere.

g)  Pertsona ekintzaileei eta ekintzailetza bultzatzeko ekosistema multzoari laguntzea, enpresen bideragarritasuna, azelerazioa eta eskalagarritasuna sustatzeko, baita enpresa sortuen, bideragarrien eta finkatuen kopurua handitzeko ere. 

h)  Enpresen berrantolaketa eta berregituraketa, bai ahulezia prozesuetan bai integrazio eta berrabiatze prozesuetan.   

i)  Sustatzeko eta eraldatzeko politika sektorialak eta zeharkakoak, eraiki asmo dutenak aukera esparru berriak eta ehun sozio-ekonomikoaren balio kateak.

j)  Lurraldea sustatzeko eredu bat, helburutzat duena talentua sortu, mantendu eta erakartzea, bai eta bertako eta kanpoko inbertsioaren bidez jarduera ekonomikoa erraztea ere.

k)  Bizitza osoko ikasketa, giza kapitala garatzeko funtsezko elementu gisa, ikuspegi ekonomikoa, soziala eta lurraldekoa bateratuko dituena, eta gaur egungo eta etorkizuneko enplegagarritasuna sustatzen duten eskumenetan ardaztuko dena.  

l)  Artikulazio eta garapen ekonomikoa eta soziala, sareak eta lurraldeko kapital soziala sortzea, garapen endogenoan eta lurralde kohesioan oinarrituta.

m)  Jarduerak eta zerbitzuak sustatzea, behar ekonomikoak, sozialak edo lurraldekoak asetzeko.

n)  Ekonomia zirkularra sustatzea eta garatzea, iraunkortasunaren bidez, baliabideen erabilera eraginkorraren bidez eta ikuspegi sozialaren bidez, ekonomia sustapenaren eta enpresa jardueraren garapenean.

ñ)  Jarduera ekonomiko eta industrialak, tartean sartuko dituztenak ideia berrien eta ezagutzaren sorkuntza.

o)  Eskulangintza sektorea.

p)  Analisi estatistikoak eta koiunturaren jarraipenekoak egitea, baita joera eta prospektiba ekonomiko eta sozialenak ere, eta horiek politika ekonomiko eta lurralde politika orokorraren aldaketetan duten eragina ebaluatzea.

2.  Lurraldearen sustapen ekonomiko eta sozialerako apustu estrategikoak garatzea.

3.  Lankidetza hitzarmenen ezarpena proposatzea eta bultzatzea jarduera ekonomikoari eta enpresa jarduerari laguntzeko ekosistema osatzen duten entitateekin, ekonomia sustapeneko programen eta planen ondorioak indartzeko.

4.  Zuzendaritza nagusi honi atxikitako gaien jarduera esparruetan eragina izanik, ezartzen diren erakunde arteko planen diseinuan, garapenean eta jarraipenean parte hartzea.      

5.  Kudeatzen diren politika publikoak ebaluatzea.

6.  Departamentuko zuzendari nagusiei, beren eginkizunak betetzeko, foru dekretu honen 4. artikuluan deskontzentrazio erregimenean eman zaizkien ebazteko eskumenez gain, ebazteko beste eskumen hauek izango ditu Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusiak, hauek ere deskontzentrazio erregimenean emanak:

a)  Eskulangileen Erroldako izen emateak.

b)  Eskulangile Maisutzaren kalifikazioa ematea.

c)  Entitate laguntzaileen homologazioak.

d)  Zigor espedienteak ireki eta ebaztea, bere eskumeneko programetako dirulaguntzei buruzko arauak hausteagatik. 

7. artikulua.  Ekonomia Sustapeneko Zerbitzua.

Bere titularraren ardurapean, zerbitzu horren zereginak hauek dira:

1.  Lehiakortasuna, enpresa eta gizarte eraldaketa, eta garapena sustatzea (enpresa adimena, dibertsifikazioa, lankidetza, pertsonaren eta enpresaren helburuak lerrokatuko dituzten lan testuinguru berriak), balio soziala partekatua duen enpresa ireki batera bideratuta.

2.  Pertsonengan oinarritutako jarduerak bultzatzea, helburua izanik enpresa eta antolakundeetan era berriak sustatzea antolaketan, lan harremanetan, partaidetzan, eta enpleguaren Kudeaketan eta kalitatean, lagunduko dietenak enpresa jardueraren jarraitutasunari eta indartzeari, enpresetako belaunaldi erreleboari, enpresak errotzeari eta lurraldearekiko duten konpromisoari.

3.  Enpresa proiektu berriei eta barne-ekintzailetza korporatiboei lagun egitea, baita enpresa ekintzailetzari eta garapenari lagun egiteko ekosistema indartzea ere (politikak, balioak, trebakuntza, finantzaketa, azpiegiturak, lagun egitea). 

4.  Garapen ekonomikoko, sozialeko eta lurraldeko politikak ezartzea, garapen endogenoan eta maila anitzeko gobernantzan oinarrituta.

5.  Ekonomia zirkularrean, enpresa jarduerarako aukera berriak, industria sortzaileak, eta behar ekonomikoak, sozialak edo lurraldekoak asetzeko modu berriak sustatzea.    

6.  Bitartekaritza lanak egitea enpresen berregituratze eta berrantolatze, ahulezia, eta berrabiatze prozesuetan.

7.  Lurraldean jarduera ekonomikoa, inbertsioa, talentua eta enplegua sortu, atxiki eta erakartzeko planei laguntzea.

8.  Eskulangintza sektorea sustatzeko politikak garatzea.

9.  Giza kapitala eta haren eskumenak sustatzea, bizitza osoko ikasketaren bidez, gaurko enplegagarritasuna eta etorkizuneko lana handitzeko.

10.  Sistematikoki biltzea, tratatzea eta aztertzea halako informazio bat, aukera emango duena esku hartze politikak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, baita ekonomia sustapenarekin zerikusia duten txostenak eta estatistikak egiteko ere.

11.  Gipuzkoako Lurralde Historikorako ahalmen handikoak diren apustu estrategikoak eta proiektu esperimentalak ezartzea.

12.  Esparru publiko-pribatuak koordinatzea, zerbitzu honi eta Zuzendaritza Nagusiari dagozkien jardun-arloetan eta gaietan.

13.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren zeharkako planen diseinuan, garapenean eta jarraipenean parte hartzea, bai eta zerbitzu honi dagozkion gaien jardun-arloei eragiten dieten plan interinstituzionalen diseinuan ere.  

14.  Lerrokatzea sustatutako jarduerak Europar Batasuneko politikekin eta lehentasunekin, eta Europar Batasunaren kofinantzazioa proposatzea.

2. ATALA.  ‑Berrikuntzako eta Internazionalizazioko
Zuzendaritza Nagusia

8. artikulua.  Berrikuntzako eta Internazionalizazioko Zuzendaritza Nagusiaren funtzioak.

Bere titularraren buruzagitza eta ardurapean, aipatu zuzendaritza nagusiak ondorengo eginkizunak ditu, foru dekretu honetako 4. artikuluan adierazitakoez gain:

1.  Zientzia eta Teknologia sustatzea.

2.  Talentu zientifikoa erakarri eta bertan atxikitzea.

3.  Internazionalizazioa sustatzeko politikak planifikatzea, koordinatzea eta garatzea.

4.  Enpresaren berrikuntza teknologikorako politikak planifikatzea, koordinatzea eta garatzea (Adimen artifiziala, Big Data, Ekonomia Zirkularra, etab.).

5.  I+G+B proiektuen kalifikazio txostenak egitea, zerga ondorioetarako.

6.  Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 Industriaren eredua sustatzea Gipuzkoako enpresen artean.

7.  Enpresan berrikuntza kudeatzeko ereduak txertatzeko estrategiak sustatzea eta garatzea.

8.  Zuzendaritzaren eskumen eremuan diharduten lurralde eragileekin lankidetzan aritzea.

9.  Berrikuntza definitzea eta sustatzea Gipuzkoa garatzeko proiektu estrategiko gisa definitutako arloetan (elektro mugikortasuna, zibersegurtasuna, gastronomia 4.0 eta eslei dakizkiokeen beste batzuk).

10.  Politika espezifikoen diseinua, plangintza eta sustapena, oinarri teknologikoa duten enpresa berriak sustatzeko, kudeatzen diren esparru teknologikoetan.

11.  Zuzendaritza nagusi honi atxikitako gaien jarduera esparruetan eragina izanik, Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako erakunde eta eragileekin ezartzen diren erakunde arteko planen diseinuan, garapenean eta jarraipenean parte hartzea.

12.  Zigor espedienteak ireki eta ebaztea, deskontzentrazio erregimenean, bere eskumeneko programetako dirulaguntzei buruzko arauak hausteagatik.

13.  Kudeatzen diren politika publikoak ebaluatzea.

9. artikulua.  Berrikuntza Teknologikoko eta Internazionalizazioko Zerbitzua.

Bere titularraren ardurapean, zerbitzu horren zereginak hauek dira:

1.  Bere zuzendaritza nagusiak bere eskumenen barruan onartutako Kudeaketa planari dagozkion jardueren burutzapen teknikoa eta administratiboa.

2.  Herritarrei eta enpresei arreta ematea bere zuzendaritza nagusiaren programekin zerikusia duten gaietan.

3.  Bere zuzendaritza nagusiaren helburuei eta Kudeaketa planei dagokienez, jarduera-proposamen berriak egitea eta abian dauden jarduerak hobetzea.

4.  Prospektiba, joeren detekzioa, jarraibide egokiak eta informazio garrantzitsuaren analisia egitea, zuzendaritzaren politikak bultzatzeko.

5.  Partaidetza eta gardentasun politikak diseinatzea eta ezartzea bere kargu utzitako jarduera esparruetan.

6.  Zerbitzuaren Kudeaketa aurreratuko eredua bultzatzea, koordinatzea eta jarraipena egitea. Bere kargu utzitako politika publikoen ebaluazioa.

7.  Zuzendaritza nagusi honi atxikitako gaien jarduera esparruetan eragina izanik, Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako erakundeekin ezartzen diren erakunde arteko planen diseinuan, garapenean eta jarraipenean parte hartzea.

3. ATALA.  Turismo Zuzendaritza Nagusia

10. artikulua.  Turismo Zuzendaritza Nagusia.

Bere titularraren buruzagitza eta ardurapean, aipatu zuzendaritza nagusiak ondorengo eginkizunak ditu, foru dekretu honetako 4. artikuluan adierazitakoez gain:

1.  Gipuzkoako turismoa sustatzea kalitatezko lana sortzeko aberastasun iturri modura eta hartara, gizarte eta lurralde kohesioaren alde dagoen turismo bat sustatzeko.

2.  Dauden baliabideak sustatu, hedatu eta bultzatzeko politika propioa ezartzea, bai eta turismo produktu berrien sorrera sustatzea ere.

3.  Turismo garapenean jarduten diren eskualdeko egitura publikoak finkatzea.

4.  Turismoaren esparruan jarduten diren erakunde publiko eta sozialekin harremanetan egotea, oro har, eta Eusko Jaurlaritzarekin bereziki.

5.  Lurralde atsegin, ireki, moderno, orekatu, ekologiko eta gizarte kohesionatua duen irudia sortzea.

6.  Koordinatzea eta sustatzea Gipuzkoako turismo bulegoa, departamentuak turismo kontuetan dituen interesak eta helburuak lortzeko.

7.  Zigor espedienteak ireki eta ebaztea, deskontzentrazio erregimenean, bere eskumeneko programetako diru laguntzei buruzko arauak hausteagatik.

11. artikulua.  Turismo Plangintza eta Kudeaketa Unitatea.

Bere titularraren erantzukizunpean, unitate horri ondorengo eginkizunak dagozkio:

1.  Baliabide turistikoak sustatzeko planak eta produktu turistiko berrien ekoizpena kudeatzea, betiere Gipuzkoako eta Euskadiko marketing planari eta Eusko Jaurlaritzaren turismo lehiakorraren planari jarraikiz.

2.  Lurraldeko eragile turistekin harremanen Kudeaketa: entitate turistikoak, enpresak eta erakundeak. Gipuzkoako Turismo Mahaia antolatzea eta eskualdeetako turismo mahai publiko-pribatu guztietan parte hartzea.

3.  Turismoaren esparruan jarduten diren erakunde publiko eta sozialekiko harremanak kudeatzea: Donostia Turismoa, lurraldeko eskualde agentziak eta udalak, bai eta Eusko Jaurlaritza eta Turismoaren Euskal Agentzia Basquetour ere.              

4.  Zuzendari nagusiari eta departamentuko foru diputatuari laguntza ematea turismo alorreko beren erakunde harremanetan.

4. ATALA.  ‑Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia

12. artikulua.  Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusiaren funtzioak.

1.  Bere titularraren buruzagitza eta ardurapean, aipatu zuzendaritza nagusiak ondorengo eginkizunak ditu, foru dekretu honetako 4. artikuluan adierazitakoez gain:

a)  Gobernu-programaren eta Plan Estrategikoaren ezarpena koordinatzea eta bultzatzea, nekazaritzaren, landa-garapenaren, natura-ingurunearen, lurralde-orekaren, mendien eta landa-udalerrien garapenaren alorretan.

b)  Landa garapena bultzatzea, funtzio-aniztasuna eta iraunkortasuna barruan hartuz, landa inguruneko zerbitzu eta azpiegitura beharrei erantzuteko.

c)  Landa Lurren Funtsaren bidez, erabilerarik gabe dauden nekazaritza azalerak mobilizatzea, azalera erabilgarriaren galera saihestea, ustiategietan neurri berriak ezartzea eta nekazari gazteak finkatzea.       

d)  Euskal Herriko landa-garapen iraunkorreko planen barruan dauden sustapen neurriak erabiliz, ustiategien lehiakortasuna bultzatzea.

e)  Ekoizpen sektorea gaztetzen laguntzea eta, beraz, bultzatzea, batetik, belaunaldi ordezpena eta, bestetik, gazteek eta emakumeek nekazaritza ustiategien titularitatea eskuratzea.

f)  Ingurumena babestu eta espazio naturalak zaintzen dituzten metodoak sustatzea nekazaritza ekoizpenean.

g)  Abere arrazen genealogia erregistroak eta abere aziendaren hautaketa eta hobekuntza genetikorako programak bultzatzea.

h)  Azienda ekoizpenen balioa eta kalitatea gehitzeko programak bultzatzea.

i)  Abere azienda erasaten duten gaitzen aurrean, epidemiologia zaintzaren sistema prestatu eta kudeatzea, eta abere gaixotasunak desagerrarazteko eta horien aurka borroka egiteko osasun programak prestatzea.

j)  Araudia betetzen dela kontrolatzea, bere eskumeneko eremuan, landare eta abere osasunari dagokionez, lehengaien produkzioaren elikadura segurtasunari dagokionez, animalien babesa eta ongizateari dagokienez eta mahasgintzari dagokionez.

k)  Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuaren bitartez Foru Aldundiko departamentuei eta zerbitzua eskatzen dioten instituzio eta partikularrei ebaluazio analitikoak egitea eta aholkularitza ematea.

l)  Gipuzkoako lurralde oreka sustatzea, lurralde sistema deszentralizatu baten bidez, eta landa ingurunearen eta hiri ingurunearen arteko lankidetzaz, landa munduaren eta hiri munduaren arteko dualismo anakronikoa gaindituz.

m)  Egituretan ahulagoak diren landa udalerriak indartzea, eta hango biztanleen bizi eta lan baldintzak eta ingurune garatuagoetako biztanleenak bat etor daitezen sustatzea.  

n)  Telekomunikazioko sareen eta zerbitzuen garapena eta ezarpena sustatzea, landa udalerrien garapena errazteko, horrela lortzen baita geografia eragozpenak gainditzea, biztanleen bizitza kalitatea hobetzea, eta jarduera ekonomikoak eta hezkuntza eta aisialdi jarduerak garatzeko behar diren baldintzak sortzea.

ñ)  Udalekin eta landa garapeneko elkarteekin lurralde orekako estrategiak eta programak prestatzea eta partekatzea.   

o)  Tokiko ekimen berritzaileak bultzatzea eta babestea.

2.  Halaber, eskumen hauek eduki eta erabiliko ditu, deskontzentrazioko arauei jarraituz:

a)  Batasuneko Feaga eta Feader funtsek osorik edo zati batean finantzatutako laguntzen ordainketa baimenak proposatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmenean ezarritakoaren arabera.      

b)  Nekazaritza laguntzei dagokienez, Feaga eta Feader funtsen finantzazio itzulketak eskatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari.

13. artikulua.  Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Sustapen eta Osasun Zerbitzua.

Bere titularraren ardurapean, zerbitzu horren zereginak hauek dira:

1.  Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpena eta hobekuntza sustatzeari dagokionez:

a)  Helburua ustiategien lehiakortasuna hobetzea izanik, neurriak proposatzea EAEko landa-garapen iraunkorreko planetan sartzeko, Gipuzkoako Lurralde Historikoan aplikatzeko modukoak baldin badira, eta neurrion jarraipena egiteko eta ebaluatzeko ekintzak koordinatzea Eusko Jaurlaritzarekin eta beste foru aldundiekin, helburu horrekin eratutako batzordeetan.           

b)  Ingurumena babestearekin eta naturagunea kontserbatzearekin bateragarriak diren nekazaritza-ekoizpeneko metodoak sustatzea.

c)  Frutagintzaren, mahastizaintzaren, baratzezaintzaren eta lorezaintzaren garapena bultzatzea, baita bazka laboreak eta labore estentsiboak ere, nekazaritza ustiategien lehiakortasuna handitzeko. Sustapen neurrien bitartez, nekazaritza errentaren gorakada eutsia lortu nahi da, betiere ingurumena zaintzearekin bateragarri diren nekazaritza ekoizpen metodoak sustatuz.     

d)  Hobekuntza programak garatzea, nekazaritza ekoizpenen balioa eta kalitatea gehitzeko, sektorearen bideragarritasuna areagotzeko eta landa inguruneko ekonomia dibertsifikatzeko. 

e)  Nekazaritza ekoizpenaren alorrean sektoreko elkarte profesionalekin izenpetutako lankidetza hitzarmenak koordinatu, kontrolatu eta horien jarraipena egitea.

f)  Gipuzkoako sagar barietateen aniztasun genetikoa mantentzea landare material osasuntsua eskainiz. Elkarte profesionalekin eta Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuarekin elkarlanean lan egitea sagardoaren kalitatea hobetzeko. Upeltegi esperimentalean teknologia eta prozedura berriak ezartzea baldintza tekniko eta ekonomiko onenetan.

g)  Mahasti landaketen hedapen ordenatua bultzatzea eta sustatzea, mahasti landaketen baimenei lehentasuna emanez eta jakinaraziz, arau erregulatzaileen arabera.   

h)  Mahastizaintza eta ardogintza sektorea sustatzeko eta garatzeko jarduera teknologikoak bultzatzea, esperimentazio zentro erakusle bat eskainiz (finka eta upeltegia). Mahastizainei zuzendutako zentro horrek, eskura dagoen material genetikoa gordetzeaz gain, orientazioa eta laguntza eskainiko dizkie Gipuzkoako mahastizainei eta ardogileei.

i)  Metodo ekologikoak erabiltzen dituen nekazaritza eta produkzio integratua bultzatzea, eta, jardueraren alderdi ekonomikoa ahaztu gabe, ingurune naturala errespetatzen duen beste edozein teknika sustatzea. Sektoreko elkarteekin elkarlanean baratzezaintza ekoizpenak dinamizatzea, eta ekoizleekin batera proiektu esperimentalak proposatzea, exekutatzea eta hedatzea.

j)  Larre eta belardien aprobetxamenduaren hobekuntza bultzatzea eta animalien elikadurako landaketa estentsiboak garatzea.

k)  Tolosako babarrunaren laborantzaren garapena bultzatzea, eta Tolosako Babarrun Ekoizleen Elkartearekin batera aukerak sustatzea ekoizle eta ekoizpenak gehitzeko.            

l)  Otalarrea Finkaren eta Fraisoroko mahastiaren eta upeltegi esperimentalaren zuzendaritza teknikoa, Kudeaketa eta mantentze lanak.

m)  HAZI Fundazioarekin eta ENEEK erakundearekin elkarlanean, kalitatezko barazkiak eta frutak ekoitzi eta sustatzea, bereizgarri egokiak erabiliz.

n)  Eusko Jaurlaritzarekin eta ekoizleen elkarteekin elkarlanean, I+G+B proiektuak prestatzea eta horien jarraipena egitea.         

ñ)  Gipuzkoako Foru Aldundia Saria Sagardo Lehiaketa antolatu eta gauzatzea. Udalekin elkarlanean, fruten eta barazkien urteko lehiaketa-erakusketetako epaimahaietan parte hartzea.           

o)  Eskualdeko, Gipuzkoako eta lurralde arteko abere lehiaketak sustatu, kudeatu eta koordinatzea.

p)  Abeltzaintzako arrazen erregistro genealogikoen programak eta arraza desberdinetako erakundeen bidez egindako errendimendu-kontrolak eta hautaketa genetikoa sustatzea, koordinatzea eta egiaztatzea.

q)  Abere aziendaren hautaketa eta hobekuntza genetikoa eta azienda hautatuaren ekoizpena sustatzea, espezie eta arraza desberdinetako abere beharrak asetzeko.

r)  Desagertzeko zorian dauden arraza autoktonoak kontserbatzeko eta hobetzeko programak sustatzea.

s)  Bultzatzea azienda ekoizpenen balioa eta kalitatea gehitzeko eta sektorearen bideragarritasuna erakunde laguntzaileen bidez.

t)  Abere ekoizpenaren alorrean sektoreko elkarte profesionalekin izenpetutako lankidetza hitzarmenak koordinatu eta horien jarraipena egitea.

u)  Laurgaingo (Aia) Altzola eta Sarrolako abere ustiategien Kudeaketa kolaboratzea. Galzorian dauden espezie eta arrazetako abere talde kontserbazionistak mantentzea.         

v)  Ibarrolako testatze zentroan laguntzea haragitarako arrazen hazitarako zezenak sustatzeko eta, ondoren, hobekuntza genetikoa zabaltzeko.

2.  Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen bidez egiten den sustapenari dagokionez:

a)  Departamentuak lehen sektoreari dagokionez dauzkan programak eta plangintzak eta egiten dituen laguntza deialdiak jakinarazi eta zabaltzea eta horiei buruz aholkularitza teknikoa ematea nekazaritza-abeltzaintzako eta basogintzako jardueren titularrei, erakunde eta elkarte profesionalei eta, oro har, lehen sektoreko eragile guztiei, eta gai horiei buruz egiten diren eskaerak jaso eta tramitatzea.

b)  Beste erakunde eta elkarteei ikastaroak egiten laguntzea, eta nekazaritza sektorean dauden lehiaketetako antolakuntza batzordeetan eta epaimahaietan parte hartzea.

3.  Nekazaritzako eta abeltzaintzako osasunari dagokionez:

a)  Soroak eta uztak egiaztatzea, landareentzat kaltegarriak diren eragileak detektatzeko eta, behar izanez gero, toki kaltetuen mugak zehazteko. Horretarako, kontrolatzeko eta desagerrarazteko neurriak ezarriko dira. Lurraldeko landareen osasunari erasaten dion edozein gaixotasun edo izurrite gertatzen denean, nahiz eta gaixotasuna noizean behingoa izan, laguntza teknikoa ematea gaixotasuna diagnostikatzeko, aurreikusteko eta hari aurre egiteko metodoak erabakitzeko.

b)  Parte hartzea Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzailean eta laboreak babesteko estatuan dauden lantaldeetan. Gipuzkoako Landare Osasunaren Batzordeak lau hilean behin egiten duen bilera antolatu eta zuzentzea.

c)  Produktu fitosanitarioak merkaturatzen dituzten establezimenduen zaintza kontrolak koordinatzea, zuzentzea eta egiaztatzea.

d)  Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoen urteko nahitaezko ikuskapenen planifikazioa eta segimendua egitea, eta, hala badagokio, zehapen espedienteak izapidetu eta tramitatzea.

e)  Nekazaritzako lehen mailako ekoizpenaren esparruan elikadura-katea kontrolatzeko planari buruzko Europako higiene-araudietan eskatutako auditoriak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta baloratzea.

f)  Abere-kontzentrazioei buruzko baimen-eskaerak izapidetzea, ebaztea eta jakinaraztea, indarrean dagoen araudiaren arabera.

g)  Animalien trazabilitate-sistemen kontrol ofizialen programak koordinatzea, zuzentzea eta egiaztatzea.

h)  Abere azienda erasaten duten zoonosi eta epizootia gaitzak direla eta, epidemiologia zaintzaren eta osasun poliziaren sistema prestatu eta kudeatzea.

i)  Araututa dauden gaixotasunak ezabatu eta borrokatzeko kontrol ofizialeko osasun programak prestatu, koordinatu, zuzendu, eta burutzea. Abeltzaintza ustiategien osasun kalifikazioa kudeatzea eta egiaztatzea.

j)  Zoonosien, nahitaez aitortu behar diren gaixotasunen eta gizarte edo osasun intereseko beste patologia batzuen aurka, kontrol ofizialeko osasun programak egin, koordinatu, zuzendu eta gauzatzea.

k)  Errenta animaliako abeltzaintzaren alorrean jarduera ofizialak egiteko gaituak dauden albaitariak direla eta, eskaerak tramitatzea, baimen proposamenak egitea eta erregistroa eramatea.

l)  Abere mugimenduak eta bilkurak egitean osasun baldintzak betetzen direla egiaztatzea, eta dagozkion ziurtagiriak ematea.

m)  Animalien osasunaren eta epidemiologiaren alerten Kudeaketa, baldin eta abeltzaintzari edota osasun publikoari eragiten badiete; eta kontingentzia eta larrialdi planak ezartzea krisiari azkar erantzuteko departamentuaren eskumenen barruan.

n)  Lurraldeko abereen osasunari erasaten dion edozein gaixotasun kutsakor edo parasitoek eragindakoa gertatzen denean, nahiz eta gaixotasuna noizean behingoa eta infekzio-parasito mailakoa izan, gaixotasuna diagnostikatzeko eta aurreikusteko eta borroka metodoak erabakitzeko laguntza teknikoa ematea.

4.  Elikagaien osasun eta segurtasunaren arloan:

a)  Jatorrian abeltzaintzako produktuen kalitate higieniko-sanitarioko programak koordinatzea, zuzentzea eta egiaztatzea.

b)  Abeltzaintzako ustiategietan hildako animalien eta gizakien elikadurarako ez diren animalia azpiproduktuen bilketa, garraioa, eraldaketa eta ezabaketa prestatu, koordinatu, zuzendu eta egiaztatzea.

c)  Abeltzaintzaren sektoreari eragiten dioten nekazaritzako elikagaien alertak kudeatzea, kontsumitzaileen elikagaien segurtasunean eragina dutenean, eta krisi horiei erantzuteko kontingentzia eta larrialdiko planak izatea.

d)  Lehen mailako ekoizpeneko elikadura katearen kontrol planari buruz Europako higiene arautegiek eskatutako ikuskapenak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta baloratzea.           

5.  Animalien osasunaren, babesaren eta ongizatearen arloan:

a)  Animalien babesaren eta ongizate jardunbide zuzenen dibulgazioa koordinatzea, zuzentzea eta egiaztatzea lehen mailako ekoizpenean, garraioan, hilketan eta animalien esperimentazioan.

b)  Animalien ongizatea eta babesa kudeatzea, indarrean dagoen legeriaren arabera.

c)  Konpainiako animaliak eta animalia txikien alorrean jarduera ofizialak egiteko gaituak dauden albaitariak direla eta, eskaerak tramitatzea, baimen proposamenak egitea eta erregistroa eramatea.

d)  Zoologia guneak, ibilgailuak garbitu eta desinfektatzeko zentroak, garraiolariak, garraio ibilgailuak eta animalien garraioko zaintzaileak baimendu eta erregistratzeko eskaerak tramitatu, ebatzi eta jakinaraztea.

e)  Animaliekin esperimentatzeko zentroak baimendu eta erregistratzeko eskaerak tramitatu, ebatzi eta jakinaraztea; animaliekin esperimentatzeko prozedurak baimentzea.

f)  Ekoizpeneko eta konpainiako animalien ongizateari buruzko alertak kudeatzea eta krisi horiei erantzuteko kontingentzia eta larrialdiko planak xedatzea.               

14. artikulua.  Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako Zerbitzua.

Bere titularraren ardurapean, zerbitzu horren zereginak hauek dira:

1.  Landa aldeen garapenari dagokionez:

a)  Landa garapeneko elkarteekin elkarlanean, landa garapena bultzatzea, ezaugarri hauekin: era askotako funtzionaltasuna, batetik, eta iraunkortasuna, bestetik, elkarren artean osatzea; gizarte-sare bideragarria mantentzea; eta, hartaz, landa aldeen eta biztanleriaren dibertsifikazioa eta garapen ekonomiko iraunkorra bultzatzea, zerbitzu eta azpiegituren hornidura bereziki zaintzea, despopulatzeak eta herri husteak saihestea eta, diskriminazio positiboko ekintzen bidez, landa eta hiri aldeen arteko elkarreragina sustatzea.      

b)  Azpiegitura berrien beharrak sustatzea eta kudeatzea.              

2.  Lurralde eta sektore antolamenduari dagokionez:

a)  Gipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazaritza Lurren Funtsa osatzen duten ondasun eta eskubideak kudeatzea eta administratzea nekazaritza lurzoruaren Bitartekaritza Bulegoaren bitartez.

b)  Landa lurra antolatzeko irizpideak proposatzea, beharkizun hauek harmonikoki konbinatuz: batetik, baliabide naturalak kontserbatu eta balio handiko landare eta baso lurrak babestea; eta, bestetik, landa biztanleriaren jarduera ekonomikoak mantendu eta garatzea eta landa aldeak zerbitzu egokiez hornitzea.

c)  Landa lurrean eraikinak altxatzeko proposamenei buruz baimenak ematea eta txostenak egitea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak xedatutakoaren arabera eta EAEko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialaren arabera (117/2014 Dekretua, irailaren 16koa).               

3.  Lurralde-orekari dagokionez: egituretan ahulagoak diren landa udalerriak indartzea, eta hango biztanleen bizi eta lan baldintzak eta ingurune garatuagoetako biztanleenak bat etor daitezen sustatzea.

15. artikulua.  Laguntzen eta Erregistroen Zerbitzua.

Bere titularraren ardurapean, zerbitzu horren zereginak hauek dira:

1.  Dirulaguntzei dagokienez:

a)  Azpiegituretarako laguntzen emakida kudeatzea (bideak, elektrifikazioa, banda zabala...).

b)  Landa garapeneko proiektuak finantzatzeko laguntzen emakida kudeatzea.

c)  Nekazaritza ustiategien modernizaziorako eta lehiakortasunerako laguntzen emakida kudeatzea.

d)  Mendialdeetan eta gune zailetan dauden ustiategietako nekazaritza errentak eusten laguntzea, LGENFk kofinantzatutako konpentsazio-kalte ordainak kudeatuz, eta nekazaritza ekoizpeneko metodoak sustatzen lagunduz, betiere ingurumena babestearekin eta naturagunea kontserbatzearekin bateragarriak badira.               

e)  Batasunaren Nekazaritza Politikan jasotako zuzeneko laguntzak kudeatzea.

f)  Ingurumena babestearekin eta naturagunea kontserbatzearekin bateragarriak diren nekazaritza ekoizpeneko metodoak sustatzeko laguntzen emakida kudeatzea.

g)  Ekoizpen sektorea gaztetzen laguntzea eta, beraz, bultzatzea, batetik, belaunaldi ordezpena eta, bestetik, gazteek eta emakumeek nekazaritza ustiategien titularitatea eskuratzea.

h)  Sagardotarako sagarrondo landaketak bultzatzea sagastietarako laguntzen oinarri arautzaileak onar daitezen proposatuz, eta laguntza horiek onar daitezen proposatuz eta tramitatuz.         

i)  Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzak iragartzea, tramitatzea eta onartzeko proposamenak egitea.

j)  Nekazaritzan etsai naturalen erabilera sustatzeko laguntzak iragartzea, tramitatzea eta onartzeko proposamenak egitea.

2.  Erregistroei dagokienez:

a)  Nekazaritza Ustiategien Errolda, Lehentasunezko Nekazaritza Ustiategien Katalogoa eta Nekazaritza Makineriaren Erregistro Ofiziala kudeatzea, bakoitzari dagokion araubidearen arabera: Erregistroetan izena emateko eskaerak eta aldaketak tramitatu eta ebaztea eta erregistroei buruzko egiaztagiriak egitea.               

b)  Departamentuko erregistroetan izena emateko eskaerak jaso eta tramitatzea, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Sistema Grafikoa (SIGPAC) eguneratuta edukitzea eta nekazaritza ustiategien lursail berriak erregistroan sartzeko eskaerak, baso sailenak barruan direla; erabilera aldaketak; eta beste gorabehera batzuk.

c)  Abeltzaintzako erregistroak eramatea.

d)  Laguntzekin zerikusia duten ziurtagiriak ematea.

e)  Gipuzkoako landareen trazabilitate sistema integratuen erregistroak osatzen dituzten datu baseak kudeatzea eta mantentzea (Nekazaritza Ekoizpeneko Erregistro Orokorra (REGEPA), Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofiziala (ROMA), Produktu Fitosanitarioak Aplikatzeko Ekipoen Errolda, Babes Fitosanitarioko Produktuen Ekoizle eta Eragileen Erregistro Ofiziala (ROPO), Landare Ekoizleen, Saltzaileen eta Biltegizainen Erregistro Ofiziala (ROCIPV), Gipuzkoako Mahastigintza Erregistro Ofiziala).    

f)  Gipuzkoako animalien trazabilitate sistema integratuen erregistroak kudeatzea (Abere Ustiategien Erregistro Orokorra, Abereak Banaka Identifikatzeko Erregistroa eta Abere Mugimenduen Erregistro Orokorra), barne direlarik animalien trazabilitatearen osoko sistemen datu base operatiboak mantentzea.               

g)  Animalia ugaltzeko material genetikoa jasotzeko, biltzeko, banatzeko eta merkaturatzeko establezimenduen erregistroen Kudeaketa.

16. artikulua.  Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzua.

Bere titularraren ardurapean, zerbitzu horren zereginak hauek dira:

1.  Ikuskapenari dagokionez:

a)  Laguntzen kontrola (Batasunaren Nekazaritza Politika, Landa Garapenerako Programa, eta abar).

b)  Kontrolatzea ea Nekazaritza-ustiategiek legezko Kudeaketa-baldintzak betetzen dituzten, bai eta nekazaritza- eta ingurumen-baldintza onak ere, bere garaian indarrean zegoen araudiaren arabera.

c)  Kontrolatzea eta bermatzea betetzen dela Landare osasunari, lehen mailako elikagaien ekoizpenaren segurtasunari eta tratamendu fitosanitarioetarako nekazaritzako makineriari buruzko araudia.

d)  Upeltegietan ardo eta muztio izakinen aitorpenak eta mahats ekoizpenaren aitorpenak kontrolatzea.

e)  Araudian erregulatuta dauden edo nahitaez deklaratu behar diren gaixotasunen edo interes sozial edo sanitarioko beste patologia batzuen aurka, bai mintegietan, bai industrietan, bai lorategietan eta bai landa eremuetan, zaintza, borroka, kontrol eta desagerrarazte plan edo programen prospekzioak eta egiaztapenak egitea.

f)  Landareak eta garden merkaturatzen dituzten establezimenduen ikuskapena eta kontrol ofiziala egitea pasaporte fitosanitarioa baimentzeko, merkaturatzen diren landareen egoera sanitarioa kontrolatuz, eta, hala badagokio, zehapen espedienteak izapidetu eta tramitatzea. Programaren kontrolak gainbegiratzea.

g)  Ongarrien biltegiak eta fitosanitarioak saltzen dituzten saltokiak ikuskatzea eta haien kontrol ofiziala egitea.

h)  Nekazaritzako lehen mailako ekoizpeneko higienearen kontrol ofizialeko programak eta nekazaritza ustiategietan eta tratamendu enpresetan produktu fitosanitarioak erabiltzeko programak egitea, koordinatzea, zuzentzea, kontrolak egitea, ikuskatzea eta egiaztatzea.

i)  Animalien trazabilitate sistemen kontrol ofizialak egitea.          

j)  Abeltzaintzako lehen mailako ekoizpenaren elikagaien segurtasunaren arloko araudiak betetzen direla ikuskatzea eta kontrolatzea, departamentuaren eskumenen barruan.

k)  Ustiategietan sortutako giza kontsumorako ez diren animalia jatorriko azpiproduktuak kontrolatzeko planak eta programak ikuskatzea eta kontrolatzea.

l)  Animalien lehen mailako ekoizpenean, garraioan, hilketan eta esperimentazioan animalien babesari eta ongizateari buruzko araudiak betetzen direla zaintzeko eta kontrolatzeko planak eta programak ikuskatzea eta kontrolatzea.

2.  Fraisoroko Nekazaritza Kalitateko eta Berrikuntzako Laborategiari dagokionez, garapenaren, berrikuntzaren eta kalitatearen arloan:

a)  Nekazaritza eta abeltzaintzaren eta ingurumenaren alorretako azterlanei buruzko aholkularitza.

b)  Teknologia berriak eta lan egiteko moduak martxan jartzea.

c)  Kalitate- eta automatizazio-sistemak babestea eta ezartzea departamentuak landa-inguruneari buruz dituen hiru zuzendaritza nagusietan.

d)  Auditoretzak eta hobekuntza-planak egitea.

3.  Fraisoroko Nekazaritza Kalitateko eta Berrikuntzako Laborategiari dagokionez, ingurumenaren arloko eta landa ingurunearen garapenaren esparruko ebaluazio analitikoaren eta aholkularitzaren alorrean:

a)  Landare ekoizpena: honelako gaien analisi fisikokimikoak: nekazaritzako lurrak, kirol zelaietako lurrak, lur kutsatuak, substratuak, hondakin eta medeagarri organikoak, soluzio nutritiboak, ongarriak, hostoak, eta abar.

b)  Urak eta isurketak: honelako gaien kontrol analitikoa: hornikuntza uren edangarritasuna, euri uren eta ibai, estuario eta abarretako uren kutsadura maila, eta nekazaritza-abeltzaintzako, industriako eta abarretako isurketen kutsadura karga.

c)  Arlo horiekin zerikusia duten alderdietan aholkularitza eta zabalkunde lana egitea, honelakoetan parte hartuz: lantaldeak, txostenak, ikastaroak, hitzaldiak, argitalpenak, eta abar.

d)  Zerga berezien inguruan dauzkan eskumenak erabiliz Ogasun eta Finantza Departamentuak bidalitako laginei buruzko irizpenak prestatzea (hidrokarburoak, alkoholak, edari alkoholdunak, eta abar).

e)  Abereen osasun kanpainetatik, abereak berritzeko kanpainetatik eta jarraipena egiteko kanpainetatik ateratako animalia jatorriko laginen analisia, baita edateko uren analisi mikrobiologikoak ere; kanpainetako material osagarria banatzea, eta laginak bidaltzea, haien analisi patologikoa egiteko.

f)  Sagardoaren eta txakolinaren analisi fisiko-kimikoak egitea, produktuaren azken kalitatea ezagutzeko, elaborazio prozesuan hartzidura kontrolatzeko, eta produktuaren ezaugarri espezifikoetan eragina duten beste parametro batzuk kuantifikatzeko.

g)  Euskadin egiten diren sagardo naturalen zentzumenezko analisiak egitea.

h)  Landareen izurriteen eta gaixotasunen analisi-determinazioa.

i)  Ingurumenaren alorreko I+G+B proiektuetan, laguntza teknikoa eta analitikoa ematea, landa ingurunearen garapena helburutzat harturik.

4.  Fraisoroko Nekazaritza Kalitateko eta Berrikuntzako Laborategiari dagokionez, beste zerbitzu batzuen alorrean:

a)  Mezulari-zerbitzuaren bitartez, postaren eta paketeen banaketa antolatzea eskualdeko nekazaritza bulegoen, laborategiaren eta departamentuaren artean.               

b)  Neiker laborategira laginak bidaltzea bestelako analisiak egiteko (kasu klinikoak, baieztapenak, etab).

c)  Ganaduaren saneamenduaren eta abarren kanpainarako materiala banatzea.

5. ATALA.  ‑Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia

17. artikulua.  Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiaren funtzioak.

1.  Bere titularraren buruzagitza eta ardurapean, aipatu zuzendaritza nagusiak ondorengo eginkizunak ditu, foru dekretu honetako 4. artikuluan adierazitakoez gain:

a)  Mendiak administratu, kudeatu, zaindu eta babestea, lehengai berriztagarrien sorburu izaki, biodibertsitatearen eta genetikaren Kontserbazioa ziurtatuz, garapen iraunkorreko irizpideak erabilita eta betetzen duten funtzio soziala eta ekologikoa errespetatuz.

b)  Gipuzkoako mendien ingurumen, ekonomia eta gizarte alderdia modu iraunkorrean bultzatzeko beharrari erantzungo dion baso plangintza egitea, eta aniztasun biologikoa, lurzoruen artapena eta uren erregimena eta kalitatea ahalbidetzea.        

c)  Diru laguntzak ematea, mendien funtzio ekonomiko, ekologiko eta sozialak zaindu eta ugaritzen lagun dezaketen inbertsioak, ekintzak edo lanak modu iraunkorrean egin daitezen.     

d)  Baso suteak prebenitu, zaindu, atzeman eta itzaltzea.               

e)  Baso izurriteak eta gaixotasunak prebenitu, atzeman eta suntsitzea.

f)  Foru Aldundiaren mendietan larre ustiapenak eta artzaintza antolatu, sortu eta hobetzea eta herri onurako mendietan larreratzeko eskaerak baimentzea.               

g)  Naturagune babestuak kudeatu eta administratzea.   

h)  Ibai uretako arrantza nahiz ehiza baliabideen ustiapen antolatua bultzatzea.

i)  Espezie inbaditzaileak kontrolatzea eta desagerraraztea.

j)  Mehatxatu gisa katalogatutako espezieak berreskuratu eta mantentzea.

k)  Gipuzkoako ibaien arrain eta biologi aberastasuna zaindu eta kontrolatzea.

l)  Araudia betetzen dela kontrolatzea, bere eskumeneko eremuan, basoari, ehizari, ibaiko arrantzari eta espezie eta naturagune babestuei dagokienez.

2.  Halaber, eskumen hauek eduki eta erabiliko ditu, deskontzentrazioko arauei jarraituz:

a)  Baso laguntzei dagokienez, Feader funtsaren finantzazio itzulketak eskatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari.

b)  Mendi gaietako araudia urratzeagatik zigor espedienteak ireki eta ebaztea.

18. artikulua.  Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua.

Bere titularraren ardurapean, zerbitzu horri ondorengo eginkizunak dagozkio:

1.  Gipuzkoako Lurralde Historikoko mendiei buruzko lege-arauak behar bezala bete daitezen zaindu eta kontrolatzea.              

2.  Foru Aldundiaren ondareko mendiak, herri onurako mendiak, mendi babesgarriak eta kontsortzioetako mendiak administratu, kudeatu, zaindu eta babestea. Halaber, horien guztien lurralde osotasuna babestea.

3.  Mendi horietako basoak eta azpiegiturak antolatu eta hobetzea, basoak berrituz, hazkuntza lanak eginez eta mendi-bideak eraikiz.        

4.  Herri onurako mendietako ustiapenak proposatzea, nola Foru Aldundiaren ondarekoak hala udalenak eta babesgarrienak, eta helburu horrekin seinaleztapenak, kubikazioak eta balorazioak egitea eta ezaugarri teknikoen orriak idaztea.

5.  Mendi pribatuen Kudeaketako plan teknikoei buruz irizpenak ematea, departamentuko foru diputatuak onar ditzan.

6.  Ebatzi edo egin daitezen, honako egintzak sustatu eta/
edo proposatzea:

a)  Antolaketa proiektuak herri onurako mendietan, interes komunitarioko habitaten Kudeaketa irizpideak kontuan hartuz.         

b)  Mugaketak, abelbideak, mugarri jartzeak, okupazioak eta trukaketak herri onurako mendietan.

c)  Mendien herri onura aitortu eta mendi horiek katalogoan sartzea.

d)  Baso lurrak babestu eta zaintzeko, uharrak zuzentzeko eta lur ezegonkorrak finkatzeko, urak eta basoak babestu eta lehengoratzea.

e)  Herri onurako mendietako kontsortzioak onartu eta desegitea, baita mendi partikularretakoak ere.

f)  Mendi babesgarriak katalogatzea.

g)  Mendiak baloratu eta eskuratzea.

h)  Foru Aldundiaren ondareko eta kontsortzioetako mendietako aprobetxamenduak besterentzea.

i)  Baso berritzeak egiteko eta baso lanak sustatzeko hitzarmenak egitea.

j)  Basozaintza Administrazioak esku hartzerik ez duenean, baso berritzeko hitzarmenak onartzea.              

7.  Herri Onurako Mendien Katalogoa artatzea eta katalogo hori handitu eta zabal dadin proposatzea.

8.  Erakunde publikoen ondareko mendietan edo partikularrenetan zuhaitz mozketak egiteko baimenak tramitatu, ebatzi eta jakinaraztea.

9.  Toki erakundeei zuhaitz-mozketa baimenduen berri ematea.

10.  Baso lurren erabilera aldatzeko eskaerak tramitatu eta irizpena ematea, departamentuko foru diputatuak onar ditzan.            

11.  Baso berritzeak egiteko eskaerak ebatzi eta jakinaraztea.

12.  Baso berritzetan distantziei buruzko legeria betetzen dela zaintzea.

13.  Euskal Herriko Landa Garapenerako Programa betez, baso laguntzei buruzko arauak proposatzea onar daitezen.

14.  Dagozkion arauak betez, basozaintzako laguntzak tramitatu eta aztertzea, eta bidezko direnak ematea proposatzea.              

15.  Baso suteak prebenitu, zaindu, atzeman eta itzaltzea, Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuarekin eta babes zibileko organoekin koordinatuta.          

16.  Nekazaritza eta basozaintza lanetan erreketa kontrolatuak egiteko baimenak tramitatu, ebatzi eta jakinaraztea.

17.  Baso sute izateko arriskua duten eremuak izenda daitezen proposatzea.

18.  Baso izurriteak eta gaixotasunak prebenitu, atzeman eta suntsitzea.

19.  Beren mendietan hobekuntzak egin ditzaten, partikularrak aholkatzea.

20.  Basogintzaren sektorean lan enplegua sustatzea.    

21.  Udalen eta Foru Aldundiaren ondareko mendiak baso berritzeko, Arizmendiko mintegia eta mendi publikoetako aldi bateko mintegiak kudeatzea.

22.  Herri onurako mendietan eta Foru Aldundiaren ondarekoetan antolatu, sortu eta hobetzea larre ustiapenak eta artzaintza nahiz basogintzako lanak, kasuan kasuko proiektuak eta plan teknikoak eginez.

23.  Herri onurako mendietan larreratzeko baimen eskaerak ebatzi eta jakinaraztea.

24.  Interes komunitarioko habitaten Kudeaketa irizpideak sartzea larre aprobetxamenduen planetan.

25.  Erakunde publikoen ondareko mendietan eta partikularrenetan larre hobekuntzak eta tratamenduak egiteko proiektuei buruz aholkatu eta txosten teknikoak egitea.

26.  Europar Batasunaren erregelamenduak aplikatuz, basozaintzako inbertsioen aldi biko finantzazioa proposatzea.

27.  Suteei, aprobetxamenduei eta baso-lanei buruzko baso-estatistikak egitea.

28.  Basozaintzako inbertsioei dagokienez, kudeatzea izendatutako baliabide ekonomikoak eta Katalogoko mendien ustiapenetik eratorritako diru sarrerak, Hobekuntza Funtsa barne delarik, eta likidatzea tasak, emandako zerbitzuen prezio publikoak eta isunak.

29.  Lur hiritar-ezinari dagokionez, udalen hiri antolamenduko dokumentuei buruzko txostenak egitea.

30.  Baso baliabideak antolatzeko planak onartu daitezen sustatzea eta proposatzea.

31.  Mendiei eta natura espazioen babesari buruzko araudia hausteagatik zigor espedienteak ireki daitezen proposatzea.             

32.  Aniztasunari buruzko inbentarioa egin eta kudeatzea habitaten eta ekosistemen lurralde maila desberdinetan.

33.  Mendi, habitat eta naturagune babestuen gaiak ikertu, erakutsi eta jakintza zabaltzea.            

34.  2009ko azaroaren 30eko 147/2009/EE eta 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Europako zuzentarauak edo haien ordezkoetan jasotako europar intereseko habitat eta espezieak kudeatzea.

35.  Natura 2000 Sarean jasotako mendi aldeetako Kudeaketa irizpideak landu eta burura eramatea.

36.  Zerbitzuaren eskumenekoak direnean, natura baliabideak antolatzeko planetako eta erabilera eta Kudeaketako plan gidarietako zehaztapenak burura eramatea.

37.  Kudeatu eta administratzea Gipuzkoako naturagune babestuak, Euskal Herriko Natura Babesteko Legean jasotakoak: Natur parkeak eta zuhaitz bereziak.

38.  Naturagune babestuak zaintzeko Natur Baliabideak Antolatzeko Planean, Erabilera eta Kudeaketako Plan Gidarian edo, bere kasuan, naturagune babestuak aitortzeko arautegietan erabakitzen diren arauak betetzen direla ziurtatzea eta bidezkoak diren txosten eta baimenak egin eta ematea.   

39.  Natur Baliabideak Antolatzeko Planeko irizpideekin bat etorriz, landu eta tramitatzea Erabilera eta Kudeaketako Plan Gidariak.

40.  Derrigorrezko txostenak egitea ingurune fisikoan administrazioek egindako jarduerei buruz, baldin eta naturagune babestuetako natura baliabideen gainean eraginik badute.         

41.  Mendien jolas erabilera kontrolatzea.

42.  Baso bideak inbentariatu, sortu, hobetu eta horien erabilera arautzea.

43.  Natura inguruneko oinezkoen bideak inbentariatu, sortu, hobetu eta horien erabilera arautzea.

44.  Natura inguruneko jolas areak sortu eta hobetzea.  

45.  Mendien, habitaten eta naturagune babestuen alorrean: beste erakunderekiko hitzarmenak proposatzea eta hitzarmenon burutzapen maila kontrolatzea, ingurumeneko informazio eskaerei erantzutea eta arautzen dituzten planetan herritarren partaidetza sustatzea.

19. artikulua.  Basa Animalien eta Landareen Zerbitzua.

Bere titularraren ardurapean, zerbitzu horri ondorengo eginkizunak dagozkio:

1.  Ehizari, ibaiko arrantzari, espezien babesari, biotopo eta Natura 2000 Sareko ibaietako eta kostaldeko naturagune babestuei buruzko araudia hausteagatik zigor espedienteak ireki daitezen proposatzea.

2.  Maila askotako bio-aniztasuna (genetikoa, espezieena, biztanleriarena eta komunitatearena) zerrendatu eta kudeatzea.           

3.  Zerbitzuaren eskumenekoak direnean, basa animaliei eta landareei buruzko jakintza ikertu, erakutsi eta zabaltzea.  

4.  Natura 2000 Sareko ibai eta kostaldeko guneen Kudeaketa planak gauzatzea eta garatzea. Orobat, Europako intereseko habitaten, gune horietan daudenen, eta 2009ko azaroaren 30eko 147/2009/CE eta 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/CEE Europako zuzentarauen eranskinetan edo horiek ordezten dituen araudian jasotako Europako intereseko espezieen Kudeaketa planak gauzatzea eta garatzea. Gipuzkoan onartutako biotopoak kudeatzea.

5.  Zerbitzuaren eskumenekoak direnean, natura baliabideak antolatzeko planetako eta erabilera eta Kudeaketako plan gidarietako zehaztapenak burura eramatea. Naturagune babestuak zaintzeko Natur Baliabideak Antolatzeko Planean, Erabilera eta Kudeaketako Planetan edo, bere kasuan, naturagune babestuak aitortzeko arautegietan erabakitzen diren arauak betetzen direla ziurtatzea eta bidezkoak diren txosten eta baimenak egin eta ematea.

6.  Espezie mehatxatuen euskal katalogoan jasotako espezien gaineko Kudeaketa planak idatzi eta burura eramatea, populazio horien errekuperazio, kontserbazio edo erabilera sustatzea eta, era berean, horien habitatak babestu eta zaintzea.          

7.  Derrigorrezko txostenak egitea administrazioen jarduerei buruz, baldin eta jarduera horiek eraginik badute onartutako espezie mehatxatuen Kudeaketa planetan. 

8.  Iturrarango Lorategi Botanikoa, landare-espezie mehatxatuen lorategia eta hozi plasmen bankua mantentzea eta espezie horien in situ nahiz ex situ zabalkunde lanak egitea.         

9.  Espezie katalogatuetako aleak harrapatzeko eta arrautzak, umeak eta haziak edo propaguluak biltzeko eskaerak tramitatu, ebatzi eta jakinaraztea, helburua zientifikoa edo kulturala edo espeziea beste toki batean sartu edo birpopulatzea denean.         

10.  Birsartze planak prestatu eta burura eramatea, Euskal Autonomia Erkidegoan garai historiko ez hain zaharrean desagertu ziren eta Gipuzkoako habitat naturalak berriro okupatzeko aukera izango luketen espezie eta subespezietako bakoitzarekin.

11.  Basa landareak eta animaliak zaintzeari buruzko arauetan dauden salbuespenak baimentzea, arau horietan ezarritako gorabeheraren bat gertatzen denean. Salbuespenen artean daude zientzia helburutan eraztunak jartzea eta silbestrismoaren Kudeaketa.

12.  Flora eta faunako espezieak sartu edo birsartzeko edo espezie horien populazioak ingurune naturalean errotzeko baimenak ematea.

13.  Basa fauna lehengoratu edo birsartzeko zentroen sorkuntza proposatzea eta horiek kudeatzea.

14.  Espezie inbaditzaileak desagerrarazteko planak inbentariatu, proposatu eta burura eramatea.

15.  Gipuzkoako ibaiak eta ibaion arrain eta biologi aberastasuna zaindu eta kontrolatzea.

16.  Aztertu eta inbentariatzea ibaietako habitatak eta habitat horietan bizi diren komunitateak, espezie mehatxatuak barruan direla.

17.  Administrazio eskudunei laguntzea Gipuzkoako ibaien ur emariak kontrolatzen, uretan bizi diren arrainen eta beste espezien biziraupena ziurtatzeko.               

18.  Kontrolatzea ubide publikoetan egiten diren isurketak eta bertako habitataren ongizatea kaltetu dezaketen aldakuntzak.

19.  Ibaietako habitatak berritzeko proiektuak sustatu eta burura eramatea, ibaion arrain eta biologi aberastasuna gehitzeko.

20.  Bere eskumen esparruko gaiei atxikiz, ibai ubide eta uretako obra, okupazio eta ustiapen proiektuei buruzko informazioa ematea gaiaren araberako organo eskudunari. 

21.  Ibai uretako arrantza nahiz ehiza baliabideen ustiapen antolatua bultzatzea, baliabide horiek zein egoeratan dauden ebaluatzea eta Kudeaketako molde egokiak ezartzea.

22.  Ehizako baimen bereziak tramitatu, ebatzi eta jakinaraztea, arautegi zinegetikoan xedatutakoaren arabera, eta arautegi hori betetzen dela zaintzea.

23.  Kontrolatzea, oro har, Gipuzkoako antolamendu zinegetikoa eta, bereziki, pasabide tradizionaleko lerroak eta legeen arabera arautegi berezia duten lur zinegetikoak. Euskadiko Ehizaren Legea ezartzea eta haren araudiaren garapena proposatzea.

24.  Arrain eta ehiza haztegien errolda kudeatzea.         

6. ATALA.  ‑Landa Udalerrien Garapenerako Zuzendaritza Nagusia

20. artikulua.  Landa Udalerrien Garapenerako Zuzendaritza Nagusiaren funtzioak.

Bere titularraren buruzagitza eta ardurapean, aipatu zuzendaritza nagusiak ondorengo eginkizunak ditu, foru dekretu honetako 4. artikuluan adierazitakoez gain:

a)  Landa udalerrien diagnostiko global bat egin eta hau gizarteratzea.

b)  Udal ordezkari eta langileentzako prestakuntza-planak bultzatzea.

c)  Baliabide urriak dituzten landa udalerriei laguntzea, baliabide horiek modu eraginkorragoan erabiltzeko planak sustatuz.

d)  Landa udalerriei, beren eskumeneko zerbitzuak garatu eta emateko, berregituratze-lanetan laguntzea.     

e)  Udalekin, landa garapeneko elkarteekin eta Etorlur Gipuzkoako Lurra SA sozietatearekin elkarlanean, udal Kudeaketan berrikuntza sistemak garatzea.

f)  Funtzionamendu eta antolaketaren alorrean tokiko ekimen berritzaileak sustatu eta babestea.

g)  Foru Aldundiaren eta landa udalerrien arteko lankidetza bultzatzea, Aldundiko departamentuen arteko koordinazioa sustatuz.

7. ATALA.  Idazkaritza Teknikoa

21. artikulua.  Idazkaritza Teknikoaren funtzioak.

1.  Departamentuko Idazkaritza Teknikoa foru diputatuaren menpean dago hierarkikoki eta zuzendari nagusienean funtzionalki, eta eginkizun hauek beteko ditu departamentuak dituen eskumenen barruan:

a)  Departamentuko organoek nahiz Diputatuen Kontseiluak hartu beharreko xedapen, egintza eta ebazpen guztien legezkotasun kontrola egitea.

b)  Kontratazio espedienteak bideratu eta kudeatzea, eta horien legezkotasun kontrola egitea.

c)  Xedapen orokorren proiektuak aztertu, prestatu eta horien jarraipena egitea; eta beste administrazio publiko edo erakunde publiko zein pribatuekin lankidetzan aritzeko hitzarmen eta protokoloak aztertu, prestatu eta horien jarraipena egitea.

d)  Departamentuko organoei lege aholkularitza eskaintzea, eskatzen dizkioten txostenak egin eta kontsultei erantzunez.

e)  Departamentuko fede publikoa erabiltzea.

f)  Departamentuko erregistro orokorra eta artxiboa eramatea.

g)  Departamentuaren aurrekontuaren aurreproiektua prestatzea, zerbitzuak eta zuzendaritzak koordinatuta.

h)  Departamentuko organoen gastuen kontrola egitea.

i)  Departamentuko jarduera ekonomikoaren Kudeaketa, tramitazioa eta kontabilitate kontrola egitea.

j)  Departamentuko sistema informatikoa zerbitzuekin koordinatzea; eta, halaber, departamentu barruan, identifikazio eta jakinarazpen sistemak kudeatzea eta, oro har, administrazio elektronikoa ezarri eta garatzeko beharrezko neurriak hartzea.      

k)  Gobernantza Departamentuak langileen alorrean dituen eginkizunak gauzatzerakoan elkarlanean aritzea.

l)  Martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, emakumeen eta gizonen berdintasunerako departamentu unitateei egozten dizkien eginkizunak gauzatzea, hala balegokio.

m)  Batasuneko nekazaritza laguntzen alorrean departamentuak dituen egitekoak koordinatzea, Europako Feaga eta Feader funtsen kontura finantzatutako landa garapeneko neurrien Kudeaketari eta laguntza zuzenen ordainketari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren arabera.

n)  Foru Aldundiaren eskumen esparru ezberdinetan emandako foru araudiak egozten dizkion eginkizunak gauzatzea, bereziki, gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzearen alorrean eta agirien Kudeaketaren eta espediente elektronikoaren alorrean.

ñ)  Administrazioaren berrikuntza eta eraldaketarako politiken aplikazioan laguntzea departamentuko organoei.         

o)  Bere jardun esparruan egozten edo eskuordetzan ematen zaizkion gainerako eginkizunak gauzatzea.

2.  Idazkari teknikoa izango da instruktore Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren gaietan bideratutako zehapen prozeduretan.          

Instruktore funtzio hori betetzen ari dela, ez du menpekotasun funtzionalik edukiko.

Lehenengo xedapen gehigarria.  Gipuzkoako Enpresen Lehiakortasuneko Batzordea.

Gipuzkoako Enpresen Lehiakortasuneko Batzordea sortzen da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko enpresen lehiakortasuna aztertzeaz arduratuko dena.

Batzordea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari atxikita egongo da, eta departamentu horretako eta Ogasun eta Finantza Departamentuko ordezkariek osatuko dute.

Foru dekretu bidez zehaztuko dira haren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu-araubidea.

Bigarren xedapen gehigarria.  Zuzendari nagusien ordezkotza.

Zuzendari nagusien karguak bete gabe daudenean edo haiek kanpoan edo gaixorik daudenean, esleituta dauzkaten eskumenak eta eginkizunak zuzenean foru diputatuak beteko ditu, edo bestela hark izendatzen duen zuzendari nagusiak.

Hirugarren xedapen gehigarria.  Antolaketa-egokitzapenak.

Foru dekretu hau indarrean jartzen den egunetik hilabete bateko gehieneko epean, bere onarpenak eragiten dituen antolaketa-egokitzapenak proposatuko dizkio Gobernantza Departamentuak Diputatuen Kontseiluari.

Xedapen indargabetzailea.

Indargabetuta geratzen dira: maiatzaren 15eko 14/2018 Foru Dekretua, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa; eta foru dekretu honetan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko edo beheragoko xedapenak.

Amaierako xedapena.  Indarrean jartzea.

Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Donostia, 2020ko urriaren 20a.

                                                        Diputatu Nagusia,      
                                                       Markel Olano Arrese.

   Ekonomia Sustapeneko, Turismoko,              
eta Landa Inguruneko Departamentuko       
                    Foru Diputatua,              
                 Imanol Lasa Zeberio.            

      Gobernantza Departamentuko
                    Foru Diputatua,              
             Eider Mendoza Larrañaga.         (5527)