2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

Udal Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

2020ko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ordainaldiaren iragarkia.

Udal Zergak Kudeatzeko Zerbitzuburuak, honako ebazpen hau eman du:

Donostian, gaurko datan, eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, ondoko hau,

EBATZI DUT

Zergadunei eta gainerako interesatuei jakinaraztea Abaltzisketa, Aduna, Aizarnazabal, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Antzuola, Arama, Aretxabaleta, Asteasu, Ataun, Aia, Azpeitia, Beizama, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Zegama, Zerain, Zestoa, Zizurkil, Elduain, Elgeta, Eskoriatza, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Gabiria, Getaria, Hernialde, Ikaztegieta, Irura, Itsasondo, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Orexa, Orio, Ormaiztegi, Soraluze-Placencia de las Armas, Errezil, Leintz-Gatzaga, Segura, Zaldibia, Mendaro, Baliarrain, Orendain, Altzaga eta Gazteluko udaletako 2020ko jarduera ekonomikoen gaineko zergaren borondatezko epealdiko kobrantza kanpaina 2020ko urriaren 1etik azaroaren 10era egingo dela, biak barne.              

Aurtengo irailaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak entitate finantzarioen kontu korronteetatik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak harreman elektronikoak izatera behartuta dauden pertsona eta entitateei edo bidalketa mota hau aukeratu dutenei komunikazio elektroniko bitartez igorriko zaie 2020ko urriaren 1etik aurrera. Gainontzeko zergadunei urrian zehar ordainagiria bidaliko zaie adierazitako zerga helbidera posta bidezko komunikazioan. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.        

Urriaren 20a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, hurrengo bulego hauetako edozeinetan eskatu beharko du:

— Donostiako Herritarren Arretarako Bulegoa: Okendo, 20.         

— Donostiako Herritarren Arretarako Bulegoa: Okendo, 20. Errotaburu Pasealekua, 2. Donostia.

— Irungo Herritarren Arretarako Bulegoa: Francisco de Gainza, 1.

— Eibarko Herritarren Arretarako Bulegoa: Arragueta Kalea, 2.

— Azpeitiko Herritarren Arretarako Bulegoa: Julian Elortza Etorbidea, 3.

— Tolosako Herritarren Arretarako Bulegoa: San Frantzisko Pasealekua, 45.

— Bergarako Herritarren Arretarako Bulegoa: Toki-Eder Plaza, 5.

Jendaurreko ordutegia, larunbatetan eta jaiegunetan ezik, honako hau izango da: 8:00etatik 14:00etara, beti ere, aurretiazko hitzorduarekin.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren aurtengo kanpainan ordaindu behar direnen ordainagiriak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egongo dira zergadun guztientzako: (https://www9.gipuzkoa.eus/WAS/HACI/WATGipuzkoatariaWEB/inicio.do?app=HTL&idioma=E).       

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.    

Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Ibarra, Idiazabal, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarragako udalek beren gain hartua dute, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren indarrez, bertako jarduera ekonomikoen gaineko zerga borondatezko epealdian kobratzeko eskumena.            
               

Donostia, 2020ko irailaren 16a.—Juan Miguel Mendizabal Eguibar, Udal Zergak Kudeatzeko zerbitzuburua.              
                (4658)