3
TOKI ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO UDALA

Akats zuzenketa

Akatsak antzeman direnez Enpresei berrikuntzarako dirulaguntzak emateko 2020ko deialdiari buruz, 2020ko abuztuaren 18ko 157 zk. duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkian, testu osoa argitaratzen da berriro:            

2020ko Deialdia, Tolosako Udalak helburu honekin Dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak arautzen dituena: Tolosako udalerrian eta Apatta-errekan kokatuta dauden eta gehienez ere 50 langile dituzten enpresen garapen esperimentalei, prototipoen egintzari eta soluzio edota zerbitzu berritzaileei bultzada ematen dieten proiektuak, eta halaber, prototipo-soluzio eta/edo zerbitzu horien balioztapena egitea. Dirulaguntza horiek norgehiagokako erregimenaren bidez emango dira.

1. artikulua.  Oinarri espezifikoak arautzen dituen deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea Tolosako Udalak helburu honetarako Dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak arautzea da: Tolosako udalerrian eta Apatta-Errekan kokatuta dauden eta gehienez 50 langile dituzten enpresen garapen esperimentalei, prototipoen egintzari eta soluzio edo zerbitzu berritzaileei bultzada ematen dieten proiektuak, eta halaber, prototipo-soluzio eta / edo zerbitzu horien balioztapena egitea. Dirulaguntza horiek norgehiagokako erregimenaren bidez emango dira.        

Parte-hartzea Tolosako Udalaren dirulaguntzen emakidarako ordenantza espezifiko arautzailearen bidez izapidetuko da; garapen esperimentalak, prototipoen egintzari eta soluzio edota zerbitzu berritzaileak sustatzen dituzten proiektuetarako daukana. Enpresek 50 langile edo gutxiagokoak izan behar dute eta Tolosan edo Apatta-Errekan kokaturik egon. Dirulaguntza horiek norgehiagokako erregimenaren bidez emango dira eta 2018 abuztuaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 160 zbk., argitaratu dira.            


2. artikulua.  Enpresa onuradunek Dirulaguntza eskuratzeko bete behar dituzten baldintzak.

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte Tolosako Udalaren eta bere Erakunde Publikoen dirulaguntzen Ordenantza Orokorraren 10.1 artikuluan, 2017ko apirilaren 25ean egindako osoko bilkuran onartutakoak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2017ko uztailaren 7an argitaratu zirenak, 130 zbk., ezarritako debekuetan sartuta ez dauden pertsona fisiko edo juridikoek zein ondasun-erkidegoek eta aipatutako Ordenantzaren 2. artikuluan xedatutako baldintzak betetzen dituztenek.         

3.artikulua.  Eskabideak aurkezteko modua, lekua eta epea.         

Eskabideak zuzenean izenpetuko dira edo, bestela, zuzenbidean balioduna den edozein bidetatik beren ordezkaritza frogatzen duten pertsonek izenpetuko dituzte.

Eskabidearen eta dokumentazio osagarriaren aurkezpena telematikoki Tolosako Udaleko erregistro elektronikoan egingo da, (ez da onartzen posta elektronikoz bidalitako eskaerarik). Hala ere, eskabideen aurkezpena arautzeko, Administrazio-Prozeduraren 2015/39 Legeko 16.4 artikuluan xedaturikoa hartuko da aintzat.  

Eskabideak deialdi honetan atxikiturik dagoen ereduaren arabera aurkeztu beharko dira. Eskabidearekin batera, Ordenantzako 8. artikuluan ezarritako dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

Deialdi honen eskaerak aurkezteko epea hasiko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik eta 2020ko irailaren 28an amaituko da.           

4. artikulua.  Egikaritzeko epea eta ekintzen justifikazioa.             

Diruz lagunduko diren ekintzek urte naturalaren barnean hasi behar zuten, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta amaituko dira urte bereko abenduaren 31rako.

Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko epea proiektua amaitu den unetik gehienez ere hilabeteko epean amaituko da eta, edozein kasutan, 2021ko urtarrilaren 31n.         

5.artikulua.  Dirulaguntzak emateko prozedura.

Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da; Tolosako Udalaren eta bere erakunde publikoaren dirulaguntzen Ordenantza Orokorrean aurreikusitakoa.      

6. artikulua.  Proiektuak baloratzeko irizpide eta balioespena.

Proiektuak era honetan baloratuko dira:

A)  Proiektuaren justifikazio-memoria, 10. artikuluan agertzen diren atalak sartuta dituela: 25 puntu.

B)  Baloratuko da Proiektuak ze lotura duen Euskadiko Zientzia eta Teknologiako Planarekin, eta zehazki, lehentasunezko arlo eta teknologiekin: 15 puntu.

— Biozientzia eta Osasuna.

— Energia.

— Fabrikazio aurreratua.

— Elikadura.

— Ekosistemak.

— Giza habitata.

— Industria kultural, sortzaile eta digitalak.

C)  Proiektuak eragiten du enpresaren lehia-hobekuntzan, produktu berriak sortuta edo merkatu berrietan sartuta: 10 puntu.

D)  Proiektuak eragiten du enpresaren lehia-hobekuntzan prozesuetan eta/edo bere produktuen hobekuntzan: 10 puntu.            

E)  Proiektuaren alderdi berritzailea: 15 puntu.

F)  Proiektuaren plangintza: 6 puntu.

G)  Poiektuaren kalitatea, behar diren baliabideen eta proposatutako helburuen arteko koherentzia: 10 puntu.

H)  Proiektuak genero ikuspegia kontuan hartzea: 3 puntu.          

I)  Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiria: 3 puntu.

J)  Plantillan aldi-baterako kontratuak %20 baino gutxiago izatea: 3 puntu.

7.artikulua.  Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa.

2020. urterako 12.000 euroko kreditua ezarri da 1100.481.
01.430.00 partidaren kargura.

Eskatzaile bakoitzari eman dakiokeen Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, deitutako zenbatekoaren barruan, ezingo da izan proiektuaren kostuaren %75 baino handiagoa, ezta hiru mila eurotik (3.000,00 €) gorakoa ere.

Puntuaren balioa honela kalkulatuko da: ezarritako Dirulaguntzaren zenbateko osoa zati onartutako eskabideen multzoari emandako puntuak.

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da. Lehen zatia, emandako Dirulaguntzaren %50 izango dena, eta bigarrena, azkenean emango dena, egindako gastuaren frogagiriak aurkezten direnean eta Tolosako Udalak Dirulaguntzaren onuraduna den enpresak aurkeztutako justifikazioa ontzat ematen duenean. Beti ere, Tolosako Udalaren eta bere Erakunde Publikoen dirulaguntzen Ordenantza Orokorraren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiten bada.

8. artikulua.  Dokumentazioa.

Proiektua onartua eta finantzatua izan dadin, enpresa interesdunak honako dokumentazio hau aurkeztu behar du:

a)  Eskaerarekin batera:

1.  Zerga datuak.

2.  Kontu korronteko titularitate agiria.

3.  Baimen klausula aurkezten ez den kasuetan, enpresak Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.

4.  Baimen Klausula aurkezten ez den kasuetan, bere zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria (Ogasuna).

5.  Gizarte Segurantzak egindako lan bizitzaren txostena eta kontratu finkoen kopurua zehazten duen enpresaren ziurtagiria.

6.  Hala badagokio, Bai Euskarari eta/edo Bikain ziurtagiria.

7.  Erantzukizunpeko aitorpena, dirulaguntzak jasotzeko debekurik ez duela aitortzen duena.      

Memoria, honako datu hauekin:

1.  Proiektuaren izena.

2.  Enpresaren datuak (Izena, jarduera, langile kopurua, helbidea.).

3.  Enpresaren jardueraren deskripzio laburra eta beraren historiaren laburpena.

4.  Egin beharreko lanaren deskripzio laburra. Justifikazioa eta egokitasuna: motibazioa, beharra eta aukera.

5.  Proiektuaren helburu orokorra eta helburu zehatzak.

6.  Proiektuak ze lotura duen Euskadiko Zientzia eta Teknologiako Planarekin eta, zehazki, lehentasunezko arlo eta teknologiekin, alegia, ordenantza espezifiko arautzailearen 5.b. artikuluan adierazitakoak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 160 zk., 2018ko abuztuaren 21ekoa).

7.  Egin beharreko lanaren arrazoiketa eta zioak, adierazirik zergatik jotzen den lan esperimentaltzat, prototipoen egintzari eta soluzio edo zerbitzu, eta halaber, prototipo-soluzio eta/edo zerbitzu horien balioztapena enpresarentzako irtenbideentzat.

8.  Proiektuaren abiapuntua eta beraren bidez zein emaitzetara iritsi nahi den.

9.  Proiektua garatu eta amaitzeko ze baliabide behar diren.

10.  Ebidentzia objektiboak neurtu ahal izateko proiektuaren eraginkortasuna eta aprobetxamendua, eta proiektuaren balidazioa.

11.  Genero ikuspegia txertatu izanaren justifikazioa, eta Bai Euskarari eta/edo Bikain ziurtagiria.

12.  Lan egutegia, faseak eta zereginak.

13.  Aurkeztutako proiektuaren aurrekontu zehatza, aurreikusitako lan orduak zehaztuta.

b)  Behin proiektua amaituta, gastuen zuriketarako:

1.  Zuriketarako memoria.

2.  Egindako jardueren eta lortutako emaitzen adierazpena.

3.  Justifikatzeko kontua.

4.  Gastuen eta inbertsioen zerrenda, ataletan sailkatuta, eta identifikatuta dituela hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, eta jaulkipen eta ordainketa-datak. Aurreko artikuluan adierazi bezala justifikatu behar da.

5.  Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste sarrera edo dirulaguntzen zerrenda zehaztu bat, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

6.  Aplikatu ez diren soberakinak eta horietatik ateratzen diren interesak itzuli direla dioen ordainketa gutuna.

7.  Fakturak.

8.  Baimen klausula aurkezten ez den kasuetan, enpresak Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.

9.  Baimen Klausula aurkezten ez den kasuetan, bere zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria (Ogasuna).

10.  Zinpeko aitorpena Dirulaguntzak jasotzeko debekurik ez duela aitortzen duena.

9. artikulua.  Justifikatzeko kontu erraztua.

1.  Organo emaileak Dirulaguntza egoki aplikatu ote den egiaztatuko du horren gaineko arrazoizko ziurtasuna ematen duen ordainagirien lagin bat begiratuta. Dagokion deialdian zehaztuko da zein den egiaztatu beharreko elementu- kopurua, ondoren adierazten diren mugak errespetatuta:

1.1.  Emandako Dirulaguntzaren zenbatekoaren 100eko 25 gainditzen duten egiaztagiri guztiak begiratuko dira.        

1.2.  Gainerako egiaztagirietatik begiratuko da elementuen lagin bat, zeinak gutxienez portzentaje hau de populazio osoaren elementu-kopuruarekiko:

— Egiaztagiriak hamar edo hamar baino gehiago badira: 100eko 100.

— Egiaztagiriak hamar baino gehiago eta hogei edo hogei baino gutxiago badira: 100eko 70.

— Egiaztagiriak hogei baino gehiago eta berrogeita hamar edo berrogeita hamar baino gutxiago badira: 100eko 40.

— Egiaztagiriak berrogeita hamar baino gehiago eta ehun edo ehun baino gutxiago badira: 100eko 30.

— Egiaztagiriak ehun baino gehiago badira: 100eko 20. 

2.  Laginaren hautaketa ausazkoa del bermatzeko, honoko hautapen-prozedura honi jarraituko zaio:

2.1.  Populazioa osatzen duten elementuen kopurua zehaztuko da, eta kopuru horretatik kanpo utziko dira beren kopurua dela-eta begiratuko direnak.

2.2.  Egiaztagiriei zenbakia jarriko zaie justifikatzeko kontuan pertsona onuradunak aurkeztu duen gastuen zerrenda sailkatutako hurrenkeraren arabera.

2.3.  Zehaztuko da zein den hautatu beharreko lagina osatuko duten egiaztagirien kopurua, dagokion deialdian ezarritakoaren arabera.

2.4.  Populazio osoa eratzen duten elementu-kopurua laginaren elementuez zatitzearen emaitza aterako da, eta dezimalak borobilduko dira hurbilen dagoen zenbaki osora.        

2.5.  Laginaren lehen elementua hautatuko da, kalkulatutako zatiketaren emaitzaren arabera.

2.6.  Laginaren gainerako elementuak zehaztuko dira aplikaturik progresio aritmetiko bat zeinaren arrazoia kalkulatutako emaitzaren berdina den.

10. artikulua.  Organo eskudunak Dirulaguntza emateko prozedura instruitu eta ebazteko.

Emakida honen prozeduraren jardunbidea Tolosako Udalaren Garapen Ekonomikoa eta Enpleguaren Sustapena Azpisailari dagokio, zeinak betetako espedienteen ebaluazioa eta azterketa egin ondoren, eta 2020. urterako dagoen aurrekontua bukatu arte, dagozkion txostenak egingo dituen egindako ebaluazioaren emaitzak zehaztuz.            


— Ebazpena: Alkateak edo Udaleko Gobernu Batzordeak egingo du, une bakoitzean Udalaren antolaketan administratiboan indarrean dauden eskumenen eta eskuordetzen arabera.        

11.artikulua.  Ebazpenaren edukia eta jakinarazteko epea.          

Dirulaguntza emateko ebazpenak adierazi beharko du zer enpresari ematen zaion eta zer zenbateko duen.

Prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere 6 hilabetekoa izango da, eskabidea egin den egunetik kontatuta, Tolosako Udalaren eta bere Erakunde Publikoen dirulaguntzen Ordenantza Orokorraren 25.5. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Tolosa, 2020ko abuztuaren 19a.—Xabier Balerdi Tolosa, zinegotzi-delegatua.                (4256)