3
TOKI ADMINISTRAZIOA

HONDARRIBIKO UDALA

Euskara Arloko dirulaguntzak emateko deialdia. BDNS (Identif.): 519543.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/519543).     

Xedapena.

2020ko abuztuaren 6ko 1799/2020 zenbakia duen Alkate Dekretua.

Oinarriak.

Ikusirik Udalbatzak behin betiko onartu zituela Dirulaguntzak Arautzeko Udal Ordenantza Orokorra eta Euskara arloko dirulaguntzen oinarri arautzaileen eranskina, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020ko uztailaren 29an argitaratu zirenak.

Xedea.

Euskararen sustapenerako Dirulaguntzak emateko lehia bidezko deialdia egitea, 2019-2020 ikasturterako, VII. eranskinak «Euskara Arloko dirulaguntzak emateko Oinarriak» izenekoak xedatutakoaren arabera.         

Diruz lagundutako jarduerak.

Dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte:            

A)  Udan 16 urtetik beherako ikasleentzat euskara ikastaroak antolatzen dituzten Hondarribiko ikastetxe guztiek: 9.800 €.

B)  Euskara sustatzeko ekintzak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte edo taldeek: 7.000 €.

C)  Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrek. Baita autoikaskuntza ikastaroak, Barnetegietan ikastaroak edo Unibertsitateek udan euskaraz euskal kulturari buruz antolatutako ikastaroak egin dituzten herritarrek: 7.000 €.  

D)  Establezimenduetako errotulazioa euskaraz jartzen dutenek: 1.800 €.

E)  Web orriak euskaraz jartzen dituzten elkarte, enpresa eta abarrek: 2.000 €.

Zenbatekoa.

Deialdi honen bidez gehienez 27.600 euroko diru-kopurua emango da, 1.0204.481.01. 335.10. 2020 06154 diru-sailaren kontura. Diru-kopuru hau aurreko 5 atalen artean banaturik dago eta atalen batean aurrekontu-kreditua agortuko balitz eta besteren batean kreditu erabilgarria geratuko balitz banatu beharreko kopurua agortu ez delako, aplikatu gabe geratu den kopurua beharrezkoa den ataletan erabili ahal izango da.      

Eskabideak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

— Eskaera orria behar bezala beteta.

— Nortasunaren egiaztagiria (NAN, estatutuak, eraketa-eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria, eta abar).          

— Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

— Udalak kontsulta egingo die zuzenean beste administrazioei eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko. Hala ere, eskatzailea kontsulta horren aurka agertzen bada, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituenaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

— Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.

— Diruz laguntzea eskatzen den proiektu, jarduera edo egitasmoaren memoria.

— Proiektu, jarduera, edo egitasmoaren sarrera eta gastuen aurrekontu zehaztua.

— Beste sail eta erakundeen aurrean eskatutako eta jasotako dirulaguntzalaguntzei buruzko erantzukizunpeko aitorpena.

— Dirulaguntzaren onuradun izan ahal izateko egoeran egotea egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

Horrez gain, C lerroko eskaerek dokumentazio hau ere aurkeztu beharko dute:

— Ikastaroa ordaindu izanaren faktura eta egiaztagiria*. 

— Egindako ikastaroaren aprobetxamendua eta asistentzia %80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana*.

— Hondarribian erroldatuta egotea*.

— Langabezian egonez gero, EABA langabetu txartelaren fotokopia.

*  Udal Euskaltegiko ikasleek ez dituzte e), f) eta g) puntuetako dokumentuak aurkeztu beharko. Euskara Zerbitzuko teknikariek egiaztatuko dute eskatzaileek baldintza hauek betetzen dituztela.

Bestalde, D lerroko eskatzaileek honako dokumentazio ere aurkeztu beharko dute:

— Jarritako errotuluaren kokapena eta argazkia.

— Ordaindutako faktura eta dagokion ordainagiria.

Aurkezteko epea.

Eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira Hondarribiko Udalaren web orriko Sarrera Erregistroren bitartez. Horrez gain Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan zehaztutako beste edozein bidetatik ere aurkeztu ahal izango dira.

Bide elektronikoa erabili beharko dute horretara behartuta dauden subjektuek (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 legearen 14. artikulua): besteak beste, pertsona juridikoak eta izaera juridikorik gabeko erakundeak.

Eskabideak aurkezteko epea, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen den biharamunetik hasi eta 2020ko irailaren 15a artekoa izango da.

Ebazteko eta jakinarazteko epea.

Euskara Departamentuko Teknikariak aztertuko ditu eskaerak, eta eragin honetarako izendatuko den Balorazio Batzordeak horien proposamenak egin eta ebazteko eskumena duen organoari aurkeztuko dizkio.

Ebazteko eta jakinarazteko epea 2 hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita, eta hori, eskaera egin duten pertsona edo entitateei pertsonalki edo eskaera-orrian azaltzen den helbidean posta ziurtatu bidez egingo da, jaso duelako agiria sinatuta.

Ebazpenak bide administratiboa agortzen du.

Balorazio irizpideak.

Dirulaguntzak emateko kontuan hartuko diren irizpideak honako hauek dira:

A)  Udan 16 urtetik beherako ikasleentzat euskara ikastaroak antolatzen dituzten Hondarribiko ikastetxeentzat:

a)  Ikastaroan parte hartzen duten ikasgela kopurua: Aurrekontuaren %10.

b)  Ikastaroan parte hartzen duten irakasle/begirale: Aurrekontuaren %40.

c)  Ikastaroan parte hartzen duten ikasle kopurua: Aurrekontuaren %50.

B)  Euskara sustatzeko ekintzak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte edo taldeentzat:

a)  Hondarribiko partaide eta talde kopurua: 20 puntu.  

b)  Aurkeztutako programaren edo jardueraren kalitatea eta zehaztasuna: 30 puntu.

c)  Jardueraren interes orokorra, hau da, herritar zabalarengan interesa piztea eta erakartzea: 10 puntu.

d)  Programa edo jardueraren originaltasun edo egokitasuna, euskarazko jardueren eskaintzari buruzko hutsunea betetzeari dagokionez: 40 puntu.

50 puntu lortzen ez dituzten eskabideak ez dira dirulaguntzak esleitzerakoan kontuan hartuko.

C)  Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrentzat. Baita autoikaskuntza ikastaroak, Barnetegietan ikastaroak edo Unibertsitateek udan euskaraz euskal kulturari buruz antolatutako ikastaroak egin dituzten herritarrentzat:           

— Ohiko ikastaroak:

Euskara ikasteko diru laguntzen barruan, ohiko ikastaroak direnean, ikastaroaren kostuaren % 75 ordainduko zaio pertsona bakoitzari, horrela kalkulatuta: ikastaroaren orduak x Hondarribiko Udaleko Ordenantza Fiskaletan ezarritako orduko tarifaren %75a.              

Hala ere, ikastaroak iraun bitartean langabezian egon diren ikasleei eta egoera hori behar bezala egiaztatzen dutenei, ikastaroaren kostuaren % 100 ordainduko zaie, horrela kalkulatuta: ikastaroaren orduak x Hondarribiko Udaleko Ordenantza Fiskaletan ezarritako orduko tarifaren.               

— Ikastaro trinkoak, barnetegiak eta Unibertsitateek euskal kulturari buruz antolatutako euskarazko ikastaroak:

Ikastaro trinkoak dira egunean hiru ordutik gorako ikastaroak (3 ordukoak barne). Bestalde, barnetegien kasuan ez dira ostatu-gastuak diruz lagunduko. Beraz, kasu hauetan, langabezian dauden ikasleei eskola orduen matrikularen % 100 ordainduko zaie, horrela kalkulatuta: ikastaroaren orduak x Hondarribiko Udaleko Ordenantza Fiskaletan ezarritako orduko tarifaren arabera, gehienez ere, 600 euroko mugarekin.           


Gainerako guztiei eskola orduen matrikularen % 75 ordainduko zaie, horrela kalkulatuta: ikastaroaren orduak x Hondarribiko Udaleko Ordenantza Fiskaletan ezarritako orduko tarifaren %75a, gehienez ere 450 euroko mugarekin.               

— Autoikaskuntza:

Autoikaskuntzaren kasuan, langabezian dauden ikasleei matrikularen % 100 ordainduko zaie, horrela kalkulatuta: ikastaroaren orduak x Hondarribiko Udaleko Ordenantza Fiskaletan ezarritako orduko tarifa, gehienez ere 600 euroko mugarekin.             

Gainerakoei berriz, matrikularen % 75 ordainduko zaie, horrela kalkulatuta: ikastaroaren orduak x Hondarribiko Udaleko Ordenantza Fiskaletan ezarritako orduko tarifaren %75a, gehienez ere 450 euroko mugarekin.

D)  Establezimenduetako errotulazioa euskaraz jartzen dutenentzat:

a)  Errotulua euskara hutsean jartzen duenari, gastuaren %50eko dirulaguntza emango zaio. Gehienez 400 €, kreditua agortu arte.

b)  Errotulua bi hizkuntzetan jartzen duenari, gastuaren %25eko dirulaguntza emango zaio. Gehienez 200 €, kreditua agortu arte.

E)  Web orriak euskaraz jartzen dituzten elkarte, enpresa eta abarrentzat:

— Web orria euskaraz jarriz gero, horrek sortzen duen gastuaren %50eko dirulaguntza emango zaio, 600 euroko muga gainditu gabe, kreditu agortu arte.

Eraberritzea.

Eskaera eraberritzeko aukerarik ez du izango.

Finantziazioa.

Jardueren finantzaketari buruz, eskatzaileak jarduerarako aurkeztutako aurrekontua edo aurrekontu horren ondorengo aldaketak, erreferentzia gisa hartuko dira dirulaguntzak jardueraren amaierako kostuarekiko izango duen behin betiko zenbatekoa zehazteko, eta zenbateko hori jardueraren amaierako kostuarekiko ehuneko gisa hartuko da.

Gastua.

Egindako gastutzat joko da diru-laguntza arautzen duen araudian zehaztutako justifikazio-aldia amaitu aurretik benetan ordaindu dena.

Ordainketa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa behin ordainduko da, dagokion organoak dirulaguntza ematea erabakitzen duenean eta onartutako guztiaren %100 ordainduko da. Ordainketa 9. artikuluaren 2. puntuan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da.

Gainerako guztian, 2020ko uztailaren 29an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 143 zenbakian argitaratutako oinarrietan xedatutakoa beteko da.

Hondarribia, 2020ko abuztuaren 6a.—Juan Mari Altuna Muñoa, jarduneko alkatea.       (4144)