3
TOKI ADMINISTRAZIOA

PASAIAKO UDALA

Pasaiako Udaleko Alkatetzaren Ebazpena 2020ko uztailaren 28koa, Pasaiako merkataritzaren, ostalaritzaren, eta pertsonentzako zerbitzuen sektorean Covid-19ak sortutako krisi ekonomiko eta sozialaren ondorioz kaltetutako norberaren konturako langileentzat edo autonomoentzat eta mikroenpresentzat diru-laguntzak emateko deialdia onartzen duena. BDNS (Identif.): 517845.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/517845).     

Deialdiaren xedea eta helburua: Deialdi honen xedea da baldintza bereziak arautzea laguntzak zuzenean emateko, Pasaiako merkataritzaren, ostalaritzaren eta pertsonentzako zerbitzuen sektoreetan, norberaren konturako langileei edo autonomoei eta mikroenpresei, 10 langile baino gutxiago badituzte eta Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera ezarritako alarma-egoeraren ondorioz jarduerak eten dituzten edo beren fakturazioa apirilean % 75 baino gehiago murriztu dutenentzat, 2019ko urritik 2020ko martxorako seihilekoan hilekoan izandako batezbestekoarekin erkatuz gero. Laguntza hauen helburua da jasan duten zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arintzea eta ondorioz, haien jarduerari eusten laguntzea.               

Onuradunak: Dirulaguntza honen onuradunak izan daitezke beren konturako langileak edo autonomoak, baita mikroenpresak ere, beren forma juridikoa edozein dela, 10 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren, ostalaritzaren nahiz pertsonentzako zerbitzuen sektoreetakoak badira eta urteko negozio-zifrak ez badu 1 milioi euro gainditzen, betiere ere Pasaian kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak badira.

Dirulaguntzen zenbatekoa: 250.000 €.

Epeak: Eskaerak aurkezteko epea irekiko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean eta amaituko da 2020ko urriaren 30ean.

Pertsona edo kolektibo interesdunek ondorengo web orrian aurkitu dezakete informazio zehatza:

Udala: https://www.pasaia.eus/eu/deialdiak-diru-laguntzak.

Pasaia, 2020ko uztailaren 28a.—Nahikari Otermin Soroa, bigarren alkateordea.             (3913)