UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA
Urola Kostako Udal Elkartea osatzen
duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio,
Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak
bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
Urola Kostako Udal Elkarteako Zuzendaritza Batzordeak,
2020ko maiatzaren 27an egindako
ezohiko bilkuran erabaki zuen Udal
Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio,
Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak
bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari hasierako onarpena ematea. Erabakia jendaurrean erakusgai jarri da, eta ezarritako
epean ez da ez erreklamaziorik ez oharrik jaso.
Horiek horrela, Gipuzkoako Toki
Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoari jarraituz, Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio,
Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak
bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza behin betiko onartutzat
ematen da, 2020ko urtarrilaren
1eko eraginekin, maiatzaren
12ko 3/2020 Foru Dekretu-Arauaren 3. artikuluari jarraiki. Foru Dekretu-Arau horrek
toki-erakundeentzako aurrekontu eta zerha arloko hainbat
neurri ezartzen ditu, besteak beste.
Horrenbestez, aipatutako Ordenantzaren eranskinak jasandako aldaketa argitaratzen da.
Hori guztia argitara ematen da gorago aipatutako Foru Arauaren 16.4 artikuluak ezarritakoa betetzeko, jendeak horren berri izan dezan eta agindu
horrek aurreikusten dituen gainerako ondorioetarako. Foru Arau horren 18.1 artikuluak xedatutakoaren arabera, aldaketa honen aurka administrazioarekiko
auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesatuek Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko dagokion aretoaren aurrean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta
hurrengo lanegunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Dena dela, agindu horrek baimentzen
duenez, interesatuek erreklamazio ekonomiko administratiboa aurkez dezakete administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu aurretik. Erreklamazio hori Gipuzkoako Foru
Auzitegi Ekonomiko Administratiboari aurkeztu behar zaio, aipatutako
erabaki horiek eta Ordenantza Fiskal hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.
Zarautz, 2020ko abuztuaren
1a.—Lourdes Salsamendi Goñi, Urola
Kostako Udal Elkarteko lehendakaria. (3557)
Urola Kostako Udal Elkartea osatzen
duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio,
Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak
bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala - eranskina.
ERANSKINA
Hobariak:
% 55 eko hobaria izango
dute zergaren kuota osoan, ondasun
higiezina hiri hondakinak biltzeko puntutik
Halaber, 2020ko ekitaldian,
eta Covid-19 gaitzaren osasun-krisiak sortutako eraginak kontuan hartuz, honako ezohiko hobariak onartzen dira alarma egoeran ezarritako ixteko aginduaren ondorioz, jarduera gabe izan diren eskualdeko eragile ekonomikoei –merkataritzako saltoki txiki, ostalaritza, nahiz bestelako enpresei–.
— % 100eko hobaria bigarren
hiruhilabetean, bere jarduera sei astetan
behinik behin eten bada.
— % 50eko hobaria, hirugarren
eta laugarren hiruhilabetekoan, goiko hobariaren onuradun izateko baldintza betetzen bada.