2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia.

Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2020ko uztailaren 21ean:

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko 2020-2023 aldirako Plan Estrategikoarekin bat (non Gipuzkoako garapenerako eredu ekonomiko eta sozial baten alde egiten den), egoerari aurrea hartuz eta proposatzaile eta sustatzaile papera betez, lurralde bat –Gipuzkoa– sustatzen lagundu behar du, politika ekonomiko eta sozialak diseinatuz eta aplikatuz, pertsonen eta gizarte kohesioan oinarrituta.

Hau da, jasangarritasunera bideratutako lurralde gisa, ekonomia, gizarte eta ingurumen erronkei modu proaktiboan aurre eginez, eta, erakunde bakoitzaren gizarte erantzukizunetik abiatuta, bere aktibo ukigarriak eta ukiezinak lankidetza estrategien eta alde anitzeko konpromisoen bidez jorratuz, alderdi guztientzat balioa sortzen duten irtenbide eraginkorrak erabilita.              

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak Gipuzkoaren susperraldi ekonomikoa finkatzen lagundu nahi du. Horretarako, portaera enpresarial aurreratu eta jasangarriak sustatuko ditu eta herrialde nahiz lurralde gisa gure politika industrialak eta ekonomikoak ditugun identitate ezaugarriak indartuko ditu. Azken finean, Gipuzkoa sustatu nahi da, hau da, aberastasun jasangarria eta pertsonen ongizatea sortzen direla bermatzen duen Gipuzkoa.

Eta horretarako enpresa eta enplegu gehiago eta hobeak sortzera bideratutako estrategia bat garatu nahi da, ekonomia produktiboaren alde eginda, batik bat, gure sektore estrategikoetan, aberastasuna era jasangarrian sortzea indartzen duten portaera enpresarial eta sozialak sustatuta. Gure herrialdeko industriaren alde mugimendu sozial bat sustatzen duen proiektu bat izango da, aberastasuna sortzeko enpresa prozesuaren erdi-erdian jarriz eta gizarteari, ekonomiari eta lurraldeari egiten dion ekarpena azpimarratuz. Hori guztia eraldaketa enpresarialaren (antolamendua, Kudeaketa eredua, hobeto lehiatzeko birdimentsionatzea, produktuen eta/edo zerbitzuen katalogo berriak eta/edo gehigarriak) aldeko politikekin bat egingo da, hau da, bereizkuntza, balio erantsia eta abantaila lehiakor iraunkorrak eskaintzen dituzten politikekin. Bestela esanda, enpresak eraldatzeko programak jarriko dira martxan; hala, lehiakortasunaren kontzeptuan eboluzionatuko da, enpresen arteko lankidetza sustatuta konpetentziak eskura ditzaten, eralda daitezen eta negozio ereduak suspertu ditzaten.

Horretarako, beharrezkotzat jo da Gipuzkoa industrial eta lehiakor bat lortzeko jarduketa ildo bat garatzea, enpresa txikia lehenesten duena: bideragarritasunean, ondorengotzan, produktu merkatuaren estrategian, dibertsifikazioan, dimentsioan, hazkundean, Kudeaketan, etab.; dibertsifikazio eta eraldaketa produktiboen prozesuak ezagueraz sakondu eta orientatzeko. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren papera prozesu horiek gauzatzeko baldintzak eta guneak ager daitezela sustatzea da eta, beraz, profil erraztailea eta katalizatzailea izango du.   

Eta, horretarako, funtsezko hiru erreferentzia hartzen dira garapen eredu zehatz baterako:

— Enpresen funtsezko zeregina garapen ekonomikoari laguntzen, produktuak eta zerbitzuak ematen eta gizartearen desberdintasunak murrizten eta aurrerapena eragiten; izan ere, ekarpen soziala, beharrezkoa izateaz gain, positiboa da enpresen osperako, onuragarria da ekonomikoki, eta haien iraunkortasuna eta erresilientzia errazten ditu.

— Balio sozial partekatua, enpresaren eta komunitatearen arteko balio multzo baten sormen gisa, eta enpresa baten balio ekonomikoaren eta balio sozialaren arteko elkargune gisa ulertua; hau da, enpresaren bi balio moten arteko lotura gertatzen da, eta horren ondorioz, enpresak, proiektu partekatu gisa, bere azken balioa handitzen du.

— Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH), gida eta mapa gisa, aukera emango die enpresei gizartean, ekonomian eta ingurumenean duten inpaktuak gizarteari baliorik ematen dion identifikatzeko, eta, ondorioz, haien ospea eta interes taldeekin dituzten harremanak sendotzeko.

Planteamendu hori indartu egin da Covid-19aren krisiaren ondorioz, eta horregatik, garapen ekonomiko-sozialeko ereduak eta enpresen funtsezko zeregina birplanteatu behar dira. Horregatik, honako kontzeptu hauek bateratu behar dira:

— Enpresa eskuin-ezkertia, bere eskumenak ezagututa, eraginkortasuna eta berrikuntza konbinatzeko gai dena, hau da, egungo negozioa ustiatzeko eta, aldi berean, negozio aukera berriak esploratzeko gai dena.

— Ekonomia zirkularra, garapenerako aukera garrantzitsuak sor ditzakeena, hazkundea eta jasangarritasuna lotuz.

— Lehiakortasun jasangarriak etengabe elikatzen diren prozesuak eta sistematikak dituzten erakundeak behar ditu, eta baita ere alderdi hauek, besteak beste, gehitzen dituztenak: aukerak identifikatzea, horiek baliagarri bihurtzea aintzat hartzeko gai direnentzat, eta emaitza ekonomiko eta sozialen iturri izatea, non ekonomia sortzaileak funtsezko zeregina baitu.       

Beraz, kontua da eraldaketa lehiakortasunerantz egiteko bide gisa sustatzea. Hainbat etapen bidez, balioa era jasangarrian sortzera bideratutako prozesua izango da eta, bertan, enpresa bakoitzak bere ibilbidea eraiki beharko du.

Ibilbide bat, konpromiso bat oraina ziurtatzeko, negozioa egokitzeko eta emaitzak hobetzeko, eta enpresaren jasangarritasuna lortzeko.

Ibilbide horrek hau guztia izan beharko luke kontuan:

— Estrategia enpresariala, aurrerapena, eraldaketa eta erabaki hartzea batzea.

— Enpresa bakoitzak gaitasun bereizgarri bat izatea funtsezko balio proposamen batean bilakatzeko baliabide kritikoak eta kide kritikoak erabilita.               

— Transmisio enpresarialek espiritu enpresariala pizten dute eta hazkunderako zein enplegurako potentzial handia eskaintzen dute.

— Lankidetza enpresarialaren xedea da efikazia sortzea, talde edo erakunde desberdin eta irekien gaitasunak konbinatuz.

— Ekonomia zirkularraren gaitasun eta aukera guztiak aprobetxatu behar dira eta, beraz, balore kate osoan produktu, zerbitzu eta negozioen balioa sortzeko hausnarketa egin behar da berriro ikuspegi zirkular batetik abiatuta, betiere ekosistemako eragile guztien lankidetzarekin.

— Ezagutza eta sormena hartu behar dira oinarritzat produktu, zerbitzu, antolaketa eta negozio ereduei balioa emateko unean; eta

— Enpresaren eta haren gizarte ingurunearen artean balioa batera sortzea.

Labur esanda, ibilbide horrek helburu komun bat betetzeko ahaleginak egiten dituzten enpresen alde egin behar du, zehazki, beren produktu eta zerbitzuen bidez, pertsonei balioa emateko helburua duten enpresen alde, eta, horretarako, ezinbestekoa da beste pertsona, talde eta entitateekin elkarlanean aritzea, organizazioaren barruan nahiz kanpoan. Beraz, baldintza egokiak sortu behar dira, gaitasun gehien duten enpresek eta pertsona taldeek, modu sistematikoan, proiektu partekatu baten bidez, helburu komunak aurki ditzaten beste interesatu batzuekin elkarlanean.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak, ardazte eta leheneste politika baten bidez, uste du beharrezkoa dela hori gauzatzea (ikusmolde integral batekin, beste politika batzuekin batera garatuta), bost jarduketa ardatzen bidez garatzea:

— Gipuzkoako enpresen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzea.

— Jarduera enpresarialaren jarraitutasuna sustatzea.

— Enpresen arteko lankidetza dinamikak gauzatzea.

— Ekonomia zirkularra sartzea enpresa jardueraren balio kate osoan.

— Balioa ematea ekonomia sortzaileari.

— Balio sozial partekatua sortzea eta GJHak betetzen laguntzea.

Enpresen lehiakortasuna indartzen laguntzeko atalari dagokionez, lehiakortasun hori nabarmen hobetzera bideratutako jarduketak garatu nahi dira eta, horretarako, ezagutzak, tresnak eta baliabideak erantsi behar dira enpresa prozesuetara, merkatuan duten posizioa hobetzeko eta indartzeko.     

Balioaren alorretako aukerak eta gaitasunak eraldatzeko atalean, enpresak inputen kostua emaitzen fluxu batean bilakatzea sustatzen da.

Konponbide integralen errendimenduak lortzea da xedea eta, horretarako, bere eskaintza eraldatzen da eta hirugarren erakundeekin integratzen da behin eta berriz. Laburbilduz, helburua aukerak sortzea da. Hazkunderako aukerak: aukera horiek taldeak nahastuta etorriko dira, horien aktibo ikusezinak, gaitasunak eta ezagutza konbinatuta, lankidetzarako borondate legitimoarekin, pertsonentzako balioa sortzeko modu berriak ustiatu eta aztertzeko, ideiak emaitza bihurtzeko (ezagutza eta aktiboak modu adimentsuan konbinatzea). Eta, testuinguru horretan, negozio-ereduaren osagaien lankidetza funtsezkoa da gaitasunak emaitza bihurtzeko. Proposamen integralen eta sinergien probetxuaren egituraketa errazten duten jarduketak garatuko dira.

Bestetik, jarduera enpresarialaren jarraitutasuna sustatzeko alorrean, ezin da ahaztu enpresa bat sortu eta hazi ondoren, transmisioa bere bizi zikloaren funtsezko hirugarren fasea dela. Horrek gai juridiko konplexuak ekartzen ditu, baina, era berean, balorazioarekin, erakunde erosle potentzial bat (barnekoa edo kanpokoa, lurralde errotzea lehenetsiz) aurkitzearekin eta enpresaren lidergo transmisioarekin zerikusia du.               

Horrek eskatzen du enpresariak sentsibilizatzea transmisioa lehenago behar besteko denborarekin presta dezala animatzea; esparru finantzarioa hobetzea; prestakuntzarako eta Kudeaketarako tresna pertsonalizatuak, alternatiboak edo osagarriak garatzea jabetzak kudeatzen dituen enpresentzat eta etorkizunekoentzat eta familia jabetzako enpresa txikientzat.

Baita enpresa arteko lankidetza dinamikak gauzatzeko alorrean ere; izan ere, dimentsio enpresarial eraginkorrak eta efizienteak eskatzen ditu merkatu, produktu eta zerbitzuen arabera. Lankidetza horien ezaugarria taldeen edo erakundeen gaitasunak biderkatzeko borondatea da, gune komunak detektatuta eta bakoitzaren aktibo bereizgarriak konbinatuta. 
               

Laguntzeak, elkarlanean aritzeak zentzua du enpresa bakoitzak indibidualki lehiatzen jarrai dezakeela ziurtatzeko. Baina gero eta konplexuagoak diren egoeren aurrean, konplexutasun handiagoarekin erantzun behar da, eta konplexutasunak enpresa irekien lankidetza eskatzen du.

Ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeak esan nahi du balio kate osoa etengabe berritzen ari den sistema baterantz orientatu behar dela; hain zuzen, asmo bidezko prozesua izango da, diseinutik abiatzen dena, baliabideen errendimenduak optimizatzen duena, eta erreserba mugatuak eta fluxu berriztagarriak kudeatzeko sistemaren arriskuak minimizatzen dituena, eta sei zutabe osagarriren bidez garatzen dena: birsortzea, partekatzea, optimizatzea, begiztatzea, birtualizatzea eta trukatzea. Sistema horrek balioa sortu eta bereganatzen du eremu hauetan: hornikuntza zirkularra sustatzea, baliabideen berreskuratzea, bizitza baliagarria luzatzea, plataformen erabilera partekatzea, eta produktua zerbitzu gisa erabiltzea. Eta sistema horretan, ekonomia eta gizarte eragileek lagundu egiten dute aldeko testuingurua sortzen.

Bestalde, zeharka eta modu zehatzean, ideia eta ezagutza berriak sortzen dituzten jarduera ekonomiko eta industrialak sustatuko dira. Hau da, lurralde baten gaitasunak garatzeko eta sustatzeko abantaila konpetitibo gisa sormena hartzen duten jarduerak.           

Eta, labur esanda, enpresa gaitasun berriak eraiki ahal izatea, beren sortze-produktuen merkataritza potentziala merkatu mota guztietan optimizatzea, eta sektorearteko hibridazio formulak artikulatzea, balio gehiago eta balio hobea emateko bide gisa.

Eta, hori guztia, enpresa jarduera birdefinitu behar duen ikuspegi batetik abiatuta, gizarteari egiten dien ekarpenagatik (GJHek zehaztuta), eta balio sozial partekatuaren sorrera bere gain hartzeagatik.

Azkenik, urrats bat gehiago eman nahi da Gipuzkoako Foru Aldundiak politika eta programa publikoak ebaluatzeko duen konpromisoan, eta, beraz, dinamika guztiak indartuko dira, bai barnekoak (funtsean, ikuspegi integrala ahalbidetuko duten departamentuen artekoak), bai kanpokoak (inpaktuen eremuan sakonduz, bai pertsona eta entitate onuradunen inplikazioan sakonduz). Azken batean, politika publikoen efizientzia eta efikazia hobetzea, ongizatea eta gizarte-kohesioa lortzen laguntzeko.

Dirulaguntza hauek 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta daude.

Ondorioz, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak hala proposatuta eta aurrez eztabaidatuta, Diputatuen Kontseiluak.

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.  Onartzea Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa izeneko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak, erabaki honen I. eranskinean jasota daudenak eta oinarri arautzaile espezifikoak, erabaki honen II., III., IV., V., VI., eta VII. eranskinetan jasota daudenak.

Bigarren.  Onartzea aipatutako dirulaguntzen 2020. urteko deialdia, erabaki honen VIII. eranskin modura doana.

Hirugarren.  2020ko ekitaldiko deialdiari aurre egiteko 4.020.000,00 euroko gastua baimentzea, aurrekontu sail hauen arabera:

a)  Milioi bat bederatziehun eta hogeita bost mila euro (1.925.000,00 €), aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzeko proiektuak finantzatzeko (II. eranskina):             

1.0210.100.470.00.08 2020    821.857,00

1.0210.100.481.00.05 2020    168.143,00

1.0210.100.770.00.04 2020       37.500,00

1.0210.100.781.00.06 2020       37.500,00

5.0210.100.470.00.08 2021    561.000,00

5.0210.100.481.00.05 2021       99.000,00

5.0210.100.770.00.04 2021    100.000,00

5.0210.100.781.00.06 2021    100.000,00

b)  Laurehun eta berrogeita hamar mila euro (450.000,00 €), enpresa jardueraren jarraipena sustatzeko proiektuak finantzatzeko (III. eranskina):

1.0210.100.470.00.10 2020    220.295,00

1.0210.100.481.00.02 2020       49.705,00

5.0210.100.470.00.10 2021    153.000,00

5.0210.100.481.00.02 2021       27.000,00

c)  Hirurehun eta hirurogei mila euro (360.000,00 €), enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzeko proiektuak finantzatzeko (IV. eranskina):

1.0210.100.470.00.09 2020    216.000,00

5.0210.100.470.00.09 2021    144.000,00

d)  Bostehun eta laurogeita bost mila euro (585.000,00 €), ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeko proiektuak finantzatzeko (V. eranskina):

1 0210.100.470.00.16 2020    150.000,00

1 0210.100.481.00.09 2020    150.000,00

1.0210.100.461.01.12 2020       85.000,00

5.0210.100.470.00.16 2021    100.000,00

5.0210.100.481.00.09 2021    100.000,00

e)  Laurehun mila euro (400.000,00 €), ekonomia sortzailea balioesteko proiektuak finantzatzeko (VI. eranskina):

1.0210.100.470.00.14 2020    171.892,00

1.0210.100.481.00.03 2020       68.108,00

5.0210.100.470.00.14 2021    120.000,00

5.0210.100.481.00.03 2021       40.000,00

f)  Hirurehun mila euro (300.000,00 €), garapen jasangarria sustatzeko (GJH) eta enpresen balio sozial partekatua sortzeko proiektuak finantzatzeko (VII. eranskina):

1.0210.100.445.00.02 2020       18.000,00

1.0210.100.470.00.13 2020    108.000,00

1.0210.100.481.00.16 2020       54.000,00

5.0210.100.445.00.02 2021       12.000,00

5.0210.100.470.00.13 2021       72.000,00

5.0210.100.481.00.16 2021       36.000,00

Laugarren.  Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, aurkeztutako eskaerak ebatzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe.               

Nolanahi ere, dirulaguntzek gastu arruntak nahiz inbertsiokoak finantzatu ditzaketenez, jasotzen diren eskaerak ikusita, eta proiektuetan nagusia den gastu mota kontuan hartuta, beharrezko aurrekontu egokitzapenak izapidetuko dira, emango diren laguntzak diruz lagundutako gastuaren izaerari egokitzearren.

Horrekin lotuta, eskumen espresa ematen zaio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari, murriztu edo handitu dezan goian aipatutako aurrekontu egokitzapenen ondorioz hasieran baimendutako gastua.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Interesdunek erabakiaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko diote, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.

Hala ere, aldez aurretik, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko diote Diputatuen Kontseiluari, hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita. Kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoari espresuki erantzun arte edo ustezko ezestea gertatu arte. Horrez guztiaz gain, egokitzat jotako beste errekurtso oro aurkeztu ahal izango da.               

Donostia, 2020ko uztailaren 21a.—Segundo Díez Molinero, Departamentuko idazkari teknikoa.     (3639)

I. ERANSKINA

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa arautzen duten oinarri arautzaile orokorrak.            

1. oinarria.  Xedea.

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programako dirulaguntzen emakida arautzea, II., III., IV., V., VI. eta VII. eranskinetan ezarritako oinarri espezifikoetan eta jarduketa eremu hauetan:      

a)  II. eranskina: Aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzea.

b)  III. eranskina: Enpresa jardueraren jarraipena sustatzea.

c)  IV. eranskina: Enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzea.

d)  V. eranskina: Ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzea.

e)  VI. eranskina: Ekonomia sortzailea balioestea.

f)  VII. eranskina: Garapen jasangarria sustatzeko (GJH) eta enpresen balio sozial partekatua sortzea.

2. oinarria.  Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

2.1.  Eskaerek proiektu bat edo bat baino gehiago bil ditzakete, baina horietako bakoitzak II., III., IV., V., VI., eta VII. eranskinetako 3. oinarrian zehaztu diren diruz laguntzeko jarduketa alorretakoa izan behar du.

Zuzenbidean baliozkoa den edozein bide bitartez entitate eskatzailearen ordezkaria dela egiaztatzen duen pertsonak sinatu behar du dirulaguntza eskaera.

2.2.  Deialdi bakoitzaren informazioa eta eskaeraren inprimakiak eskuragarri egongo dira Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren web orrian www.gipuzkoa.eus/web/ekonomia nahi duenarentzat.

2.3.  Eskaera orria eta dokumentazioa, nagusiki, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren honako web orri honen bitartez aurkeztuko dira: http://sustapena.gipuzkoa.eus/Kudeaketa.

2.4.  Dena dela, eskaera orriak eta deialdian zehazten diren gainerako agiriak Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus).

2.5.  Deialdian finkatuko da eskaerak aurkezteko epea.      

2.6.  Eskaera egin duten entitateak ez daude beharturik Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrez eman diren dokumentuak aurkeztera. Ondorio horietarako, interesdunak eskaera orrian zehaztu beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluak zehazten duenari jarraituz. Dokumentazioa lortzea ezinezkoa den kasuetan, organo eskumena duen organoak eskatu ahal izango dio eskaera egin duen entitateari, edo aurkez dezala, edo, ezin badu, beste nolabait egiazta ditzala dokumentuan egiaztatu beharreko eskakizunak.

2.7.  Eskaera orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko ez balute, akatsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango litzaioke eskatzaileari hutsegite horiek konpontzeko, eta ohartaraziko litzaioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, aipatutako legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran.               

Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak proiektuak ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen dituen argibideak eskatuko ditu.

Proiektuaren memorian ezingo da zuzenketarik egin. Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak memoriaren inguruko informazio argigarria eskatu ahal izango du behar bezala ebaluatu dezan.

2.8.  Entitate eskatzaileak baliozkotzat joko ditu Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak posta elektronikoaren bidez dirulaguntzaren eskaeran harremanetarako pertsona gisa identifikatutakoaren helbide elektronikora bidalitako komunikazio guztiak.

3. oinarria.  Dirulaguntza emateko prozedura.

3.1.  Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

3.2.  Dirulaguntzak emateko prozedurari ofizioz ekingo zaio, eskudun den organoak onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdiaren bidez.

4. oinarria.  Finantzaketa.

4.1.  Emango diren dirulaguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira. Deialdian ezarriko dira dirulaguntzak finantzatzeko zein aurrekontu kreditu erabiliko diren. 

4.2.  Dirulaguntzen zenbatekoek inolaz ere ezingo dute diruz lagundutako jardueraren kostu osoa gainditu, ez hemen araututakoa baizik jasotzen ez dutenean, ez hemen araututakoarekin batera bestelako dirulaguntza, laguntza, sarrera edota baliabidea jasotzen dutenean.

5. oinarria.  Dirulaguntzen gehiengo ehuneko eta zenbatekoak.

5.1.  Dirulaguntzak kostu hautagarrien %75 izango dira, salbu eta hainbat proiektuetan –ikerketak, analisiak, azterketak, tresnak, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa, ebaluazioa eta sustapen eta dinamizazio ekintzak– %100 izango baitira.

5.2.  Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontua edota gerora aldatutakoa erreferentziatzat hartuko da dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa kalkulatzerakoan.

6. oinarria.  Prozedura ordenatu eta bideratzeko organo eskuduna.

6.1.  Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak bideratuko du prozedura.

6.2.  Aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio batzorde bat eratuko da, eta horretako kide izango dira honakoak:

— Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.

— Ekonomia Sustapeneko zerbitzuburua.

— Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuko teknikari bat.

— Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko idazkari teknikoa.

6.3.  Batzorde horrek, nolanahi ere, bidezko aholkularitza eta txosten teknikoak eska ditzake, aurkeztu diren eskaerak modu egokian balioetsi ahal izateko.

7. oinarria.  Dirulaguntza emateko ebazpena.

7.1.  Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren egitura organiko eta funtzionala arautzen duen indarrean dagoen foru dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari dagokio dirulaguntza emateko edo, kasua balitz, ukatzeko ebazpena ematea.

7.2.  Dirulaguntza emateko, edo kasua balitz, ukatzeko ebazpena entitate eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio. Edozein modutara, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko ditu emandako dirulaguntzak, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

7.3.  Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilekoa da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuta, salbu deialdian bertan bere eragina beranduago hasiko dela aurreikusi. Gehieneko epe hori berariazko ebazpena jakinarazi gabe igaroko balitz, interesdunak legitimatuta egongo dira beraiek egindako eskaera ezetsitzat jotzeko isiltasun administratiboaz.

7.4.  Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran agertzen dena baino txikiagoa denean, organo eskudunak entitate onuradunari eska diezaioke eskaera birformulatzeko, konpromisoak eta baldintzak eman dakiokeen dirulaguntzara egokitu ahal izateko.

8. oinarria.  Entitate onuradunen betekizun eta konpromisoak.

8.1.  Entitate onuradunek dirulaguntzak onartzeak martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako Erregelamenduak eta dirulaguntzen alorreko gainerako araudi aplikagarriak ezarritako betebeharrak betetzea dakar, baita oinarri orokor hauetan nahiz espezifikoetan ezartzen direnak ere.            

8.2.  Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da diruz lagundutako proiektuaren ondorioz egiten diren jakinarazpenetan, argitalpenetan eta zabalkunde jardueretan, hala agintzen baitu 2018ko ekainaren 26ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiak, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruetan 2018-2022 aldirako onartzen duenak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 149 zk. 2018ko abuztuaren 3koa). Eta proiektuak ikerketak, analisiak, azterketak, tresnak, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa, ebaluazioa eta sustapen eta dinamizazio ekintzak direnean, diruz lagundutako proiektuen amaierako dokumentu guztien euskarazko bertsio bat entregatu behar diote Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.

8.3.  Diruz lagundutako proiektuaren diseinu eta garapenean genero-ikuspegia gehitzea.

8.4.  Diruz lagundutako proiektuan bermatzea komunikazio eta argitalpen guztietan hizkeraren erabilera ez sexista.             

8.5.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak diruz lagundutako proiektu edo jardueren sustapen eta finantzaketari publizitate egokia ematea, Aldundiaren erakunde-irudiaren bidez zein finantzaketa publikoari eta esku-hartze publikoaren helburuari buruzko aipamenen bidez, horma-irudi, inprimatutako material, bitarteko elektroniko edo ikus-entzunezkoetan, eta beste edozein euskarritan, edo komunikabideetan egindako adierazpenen bidez.

8.6.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak ezartzen dituen ebaluazio baldintza guztietan parte hartu eta bete beharko dira; horien bitartez, jarduerak eta emaitzak eta inpaktuak neurtuko dira eraginkortasunetik eta eragimenetik. 

8.7.  Proiektu bat gauzatzeko dirulaguntza erabilita, Gipuzkoako gizartearentzat interesgarriak izan daitezkeen tresna, metodologia edo ikerketa jakin batzuk garatzen badira, elementu horiek Gipuzkoako sare sozioekonomikoaren eskura jarriko dira.

8.8.  Emandako dirulaguntzak ondasun inbentariagarriak erosteko erabiltzen badira, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 30.4. artikuluan ezarritakoa bete behar da.   

Horrenbestez, entitate onuradunak dirulaguntzaren xederako erabili behar du eskuratutako ondasun hori, gutxienez 5 urtetan erregistro publiko batean inskriba daitekeena bada, eta gutxienez 2 urtetan beste kasu guztietan.

8.9.  Dirulaguntza eman zenetik bost urteko epean, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo helbide soziala, fiskala edo produkzio zentroetako zati nabarmen bat beste toki batera eramanez gero, dirulaguntza itzuli beharko da eta 15. oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.

9. oinarria.  Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea.

Entitate onuradunek beste batzuekin hitzartu dezakete dirulaguntzaren xedeko jarduera osoa edo zati bat beraiek egitea, baldin eta martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 28. artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen badira. Inolaz ere ezingo da azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua areagotuz jarduera horri ezer gehitzen ez diotenak.      

10. oinarria.  Bestelako dirulaguntzekiko bateragarritasuna ala bateraezintasuna.

10.1.  Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak helburu bererako beste dirulaguntza, sarrera edo baliabiderekin, baita edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional, europar edo nazioartekotik etortzen direnekin ere.               

10.2.  Oinarri hauen babesean jasotako dirulaguntzaz garatutako proiektua garatzeko beste dirulaguntzaren bat eskuratu edota eskatu duen onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstantzia hori Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.

11. oinarria.  Dirulaguntzak ordaintzea.

11.1.  Dirulaguntza, proiektua amaitutakoan ordainduko da, 13. oinarrian aurreikusitako justifikazioa aurkeztu eta gero.

11.2.  Hala eta guztiz ere, ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira, bermeen beharrik gabe, beharrezko finantzaketa gisara dirulaguntzari atxikitako jarduerak aurrera eraman ahal izateko, aintzakotzat hartuta zer helburu duen laguntzak, proiektuen sustapen eta ekimen programa, horien xedea izanik garatzea lehiakortasun jasangarriko eta lurralde edo sektorekako harremanetako eredu berriak, halako prozesuak sortzen baitira epe luzeko ikuspegi batekin eta zuzeneko inpaktu bat izango dutenak pertsonen ongizatean eta lurraldearen iraunkortasunean, zeintzuen izaera esperimentalak zailtzen baitu eskuragarritasuna finantza erakundeen barruan, prozesu horiek berekin baitakarte gauzatze aldi luzeak, zeintzuentzat beharrezkoa baita finantzaketa edukitzea hasieratik, egingarri eta bideragarri egin dezan haien garapena eta diruz lagundutako proiektuak hasi ahal izateko funtsen beharra kontuan hartuta, proiektu gehienak irabazi asmorik gabeko erakundeek enpresa txiki eta ertainetan inplementatuak baitira, zeintzuek finantza zailtasun handiak baitituzte dirulaguntzaren helburuak garatzeko, eta kontuan harturik aurreko esperientzietan proiektuek izan duten gauzatze maila. Dena den, entitate onuradunak aurretik eskatu eta zurituko du ordainketa aurreratuaren beharra. Laguntzaren aurrerakinak proiektuari ekiten zaionean eta hasiera hori behar bezala egiaztatuta dagoenean ordaindu ahal izango dira, betiere, aurrekontuetan baliabide nahikoa badago eta dirulaguntza osoaren %60 gainditzen ez bada.

Halaber, dirulaguntzaren izaerak hala justifikatzen duenean, bigarren ordainketaren aurrerakina egin ahal izango da, %25ekoa, betiere lehen aurreratutako diru kopurua behar bezala eta dokumentuz zuritu bada, baliabide nahikoa badago eta diruz lagundutako jardueren gauzatze erritmoarekin eta aurkeztutako zuriketekin bat baldin badator.

11.3.  Salbuespen gisa, emandako dirulaguntza oso-osorik ordaindu ahal izango da proiektua edo jarduera amaitu baino lehen, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finantzaketa moduan, horretarako banku edo finantza erakundearen abala aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iritziz nahikoa dena. Eratu beharreko abal horren zenbatekoa ordainketa aurreratuarena, diruaren legezko interesa gehituta izango da. 

Abala indargabetu egingo da dirulaguntzaren xedeko proiektua amaitu dela deskargu tekniko, ekonomiko eta finantzarioz egiaztatzen denean, hain justu, 13. oinarrian aurreikusten den dokumentazioa aurkeztuta.

11.4.  Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 32. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, ezin izango da inolako ordainketarik egin entitate onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko edota entitate laguntzaileekiko betebeharrak betetzen ez dituen bitartean. Hori dela eta, ordaindu baino lehen, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.

11.5.  Ordainketa aurreratua eginez gero, entitate onuradunak pasibo gisa adierazi beharko du jasotako aurrerakina enpresaren kontabilitatean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli beharko dio aurrerakin horren itzulketa erabitzen duen ebazpenean horrela ezartzen bada.     

12. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

12.1.  Diruz lagungarriak izango dira entitate eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.

12.2.  Barruko langileen kostuak hauek izango dira:

— Enpresen inplementazio eta esku-hartze proiektuetan, barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien %35a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

— IV. eranskineko proiektuetan barruko langileen kostuak hautagarriak izango dira, gehienez 35 euro/orduko izan arte.          

— Xedetzat kontzientziazioa eta sentsibilizazioa eta sustapen eta dinamizazio ekintzak garatzea duten proiektuetan, barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien %30a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Kasu hauetan, pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / Urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

— Hainbat proiektutan –ikerketak, analisiak eta azterketak, tresnak, ebaluazio eta enpresa esperimentazioa– barruko langileen kostuak hautagarriak izango dira, gehienez 69,29 euro/orduko izan arte.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Urteko Soldata Gordina+enpresaren kargurako gizarte segurantza /Urteko ordu kopurua.

Kalkulua egiteko datuak deialdiko urtearenak izango dira.   

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.       

12.3.  Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.       

12.4.  Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu eta hainbat proiektu - ikerketak, analisiak, azterketak, tresnak, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa, ebaluazioa eta sustapen eta dinamizazio ekintzak; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen %15a bakarrik hartuko da kontuan.

12.5.  Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta mantenuei dagozkienak bakarrik.

12.6.  Ez dira kostu hautagarriak izango onuradunarekin lotura duten pertsonei edo entitateei dagozkienak, salbuespen hauekin:

— Merkatuko baldintza arrunten arabera egiten denean; eta.

— Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren baimena lortzen denean, oinarri arautzaile espezifikoetan adierazitako moduan.

12.7.  Kostu hautagarriak aztertzean eta erabakitzean, departamentuak alderdi hauek hartuko ditu kontuan: proiektuaren konplexutasun maila, espero den inpaktua, entitateak arlo horretan duen gaitasun profesionala, eskumena egotea, eta, merkatuko balioa inoiz ere gainditu gabe.

13. oinarria.  Dirulaguntza zuritzea.

13.1.  Kasu guztietan, diruz lagundutako jarduera bukatu duela zuritu beharko du entitate onuradunak, baita diruz lagundutako jarduerak sortutako kostuak ere.

13.2.  Dirulaguntzaren xedeko proiektua edo jarduera hilabeteko epearen barruan zuritu behar da, eta epe hori diruz lagundutako proiektu edo jarduera hori gauzatzeko epea, urteko deialdian ezarriko dena, amaitzen denetik kontatuko da.

13.3.  Aurreko paragrafoan aipatu hilabeteko epearen barruan entitate onuradunak kontu zurigarria aurkeztu behar du honako dokumentuekin:

*  Jarduera memoria bat, dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko. Zer jarduera burutu den eta zer emaitza izan den adierazi behar da. Proiektua gauzatzerakoan sortutako agiri eta txosten guztiak sartu behar dira.

*  Memoria ekonomikoa, jardueren kostuak zuritzeko, honako eduki hau izango duena:

— Jardueraren kostuen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua identifikatuz, baita zenbatekoa, horren jaulkipen data eta, beharko balitz, baita ordainketa data ere. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera eman denean, gertatu diren desbideratzeak adieraziko dira.

— Fakturak edo merkataritzaren trafiko juridikoan froga baliokide diren edo administrazioan eragina duten dokumentuak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan gehitu direnak, alegia, eta, beharko balitz, ordainduaren edo dudarik gabe konprometitu denaren dokumentazioa.

— Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko erabili diren bestelako sarrera edo dirulaguntzen xehetasunezko zerrenda, baita horien zenbatekoak eta jatorriak ere.

— Nominak eta 190 eredua, eta Langileen Zerrenda Nominala-RNT / Kotizazioko Likidazioaren Ordainagiria-RLC barruko langile gastuak justifikatzeko. Langile autonomoen kasuan, RNT/RLC aurkeztu ordez, autonomoen araubideari dagozkion kotizazio agiriak. Gainera, kooperatiba elkarteen kasuan, bazkide kooperatiben kotizazio ziurtagiria, Gizarte Segurantzako dagokion entitate laguntzaileak igorria.    
               

— Orduen txostenak, entitate eskatzaile, onuradun eta kontratatuetako parte-hartzaile bakoitzak proiektuari esleitutako arduraldi eta kostuen eguneko banakapena adierazita, garatutako fase eta eginkizunak oinarri hartuta.

— Entitate onuradunek ekipo ondasunen hornikuntzetan edo aholkularitza nahiz laguntza teknikoko enpresen zerbitzuetan 15.000 euro edo hortik gorako kostu subentzionagarriak egin badituzte, eskatutako hiru eskaintzen artean egindako hautaketa egiaztatzen duen agiria, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.3 artikuluari jarraikiz, non eta laguntzaren ezaugarri bereziengatik merkatuan nahikoa enpresa edo profesional ez dagoenean edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egin ez den.              

Aurkezten diren eskaintzak dirulaguntzaren justifikazioan edo, kasua bada, eta hautaketa egiteko eragimena eta ekonomia izango dira aplikatuko diren irizpideak. Proposamen ekonomikorik merkeena aukeratzen ez denean, erabakia berariaz justifikatu beharko da memoria batean.

*  Diruz lagundutako proiektuaren dokumentazio grafikoa, argazkiak edo ikus-entzunezkoak.

13.4.  Kostuak egiaztatzeko, jatorrizko agirien kopia elektroniko, informatiko edo telematikoa aurkeztuko da, betiere agiri horiek egiazkoak direla, osorik daudela eta gorde daitezkeela bermatzen bada.

13.5.  Dirulaguntza zuritzeko ezarrita dagoen epea oinarri honetan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu gabe igarotzen bada, eskudun den organoak 15 eguneko epea eman ahalko dio entitate onuradunari dokumentazio hori aurkezteko. Epe gehigarri hori zurigarriak aurkeztu gabe igarotzen bada, 15. oinarrian aurreikusten diren ondorioak aplikatuko dira.  

13.6.  Onuradunak 4 urtez gorde behar ditu derrigorrez dirulaguntzaren xedeko izan den jarduera egin izanaren zurigarriak, hala nola jasotako funtsa erabili izanaren egiaztagiriak. Zurigarri horiek guztiak aurkezteko ezarrita dagoen aldia amaitzen den une berean hasiko da kontatzen epe hori.              

13.7.  Oinarri honetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, organo instruktoreak egoki diren egiaztapenak egingo ditu.

Egiaztapen horien bidez ondorioztatuko balitz diruz lagundutako jardueraren kostua emandako dirulaguntza baino txikiagoa izan dela, dirulaguntza doitu egingo da. Dirulaguntza zuritzeko baldintza guztiak edo batzuk ez direla bete edo dirulaguntzaren xedea ez dela zati batean edo osoan bete ondorioztatzen bada, onuradunari jakinaraziko zaio hori, egindako egiaztapenen emaitzekin batera. Halaber, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat jotzeko prozedurari ekingo zaio edo, kasua balitz, 15. oinarrian aurreikusten den prozedurari, emandako dirulaguntza osoa edo zati bat itzularazteko.

14. oinarria.  Ebazpena aldatzea.

14.1.  Diruz lagundutako jarduera burutzeko ezarri den epea amaitu baino lehenago, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea eska dezake onuradunak, ezarritako epea luzatzeko, emandako zenbatekoa murrizteko, diruz lagundutako aurrekontu sailak aldatzeko edota jarduera osatzen duten ekintzak aldatzeko. Aldaketa horiek onar daitezke beren arrazoia ustekabeko zirkunstantzietan oinarritzen denean edota jarduera burutzeko premiazkotzat jotzen direnean, baldin eta dirulaguntzaren xedea edo helburua aldatzen ez bada eta beste pertsona batzuen eskubideak kaltetzen ez badira.        

14.2.  Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak ofizioz aldatu ahal izango du dirulaguntza emateko ebazpena, entitate interesdunari aurrez entzunda eta funtsak aplikatu aurretik, dirulaguntza emateko unean kontuan izandako baldintzak aldatu direla-eta ezinezkoa edo zaila denean erdietsi nahi den interes publikoa lortzea eta entitate onuradunari kalte ekonomikorik eragiten ez bazaio.

14.3.  Entitate onuradunak, dirulaguntzaren justifikazioan, aditzera ematen badu hainbat aldaketa gertatu dela dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan, aldaketa horietarako beharrezkoa zen baimen administratiboaren tramitera jotzeke, eta ikusten bada aldaketa horiek kontuan hartuz gero ebazpenaren emaitza agian beste bat izango zela, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak onartu ahal izango du aurkeztutako justifikazioa, baldin eta onartze horrek ez badu hirugarren pertsona batzuen eskubideak kaltetzea eragiten; dena den, horrek ez du onuraduna salbuesten Gipuzkoako Lurralde Historikoaren dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren arabera jar bide zaizkion zigorretatik.

15. oinarria.  Ez betetzeak eta itzulketak.

15.1.  Entitate onuradunak ez badu betetzen oinarri hauetan, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta aplikagarriak diren bestelako araudietan ezarritako betekizun edo baldintzetako edozein, dirulaguntza jasotzeko eskubidea erabat edo zati batez galduko du, eta dirulaguntza osorik edo zati batez itzuli beharko du, dagozkion berandutze interesak ordaintzeaz batera, aipatutako Foru Arauaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat. Osterantzean, honetatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak egokituko zaizkio, Foru Arau horretako 49. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ildotik.

15.2.  Ez betetzeak mailakatzeko, proportzionaltasun irizpideak erabiliko dira. Horiek organo eskudunak aplikatuko ditu egindako lanen arabera eta proiektuaren osotasunari eta jasotako zenbatekoei begira.

15.3.  Diruz lagundutako jarduera edo proiektuarekin aurrera egitea ezinezkoa gertatzen denean edota interesatzen ez denean, bere bideragarritasun edo ezaugarriengatik, edota bestelako arrazoiren batengatik, horiek behar bezala zuriturik, dirulaguntza amaitzea edo etetea erabaki daiteke, betiere bi parteen adostasunaz.

15.4.  Borondatezko itzulketatzat jotzen da entitate onuradunak dirulaguntza ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.

Itzultzeko prozedura hasteko, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu behar ditu, nolanahi ere:

— Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Ordezkariaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Borondatezko itzulketa egiteko arrazoien azalpena.            

— Tokia eta data.

— Sinadura.

Idatzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa egin dela deialdiak zehaztutako finantza-erakundearen kontu zenbakian.            

Borondatezko itzulketa gertatzen denean, dagozkion berandutza interesak kalkulatuko ditu dirulaguntza ematen duen organoak.

16. oinarria.  Sustapen eta finantziazio publikoen eragina.

16.1.  Lagundutako eta kofinantzatutako ekintzen potentziala maximizatzeko eta, horrela, ekintza horien benetako eragina bermatzeko, prozesu eta emaitza onak eta garatutako jardunbide egokiak nahiz hobetzeko esparruak transmititzeko, baliabide publikoen erabilera mugatua errentagarri bihurtzeko modu egokian, eta etorkizuneko politika eta jardunbideetan eragina izateko; lagundutako proiektuak aprobetxamendu prozesu batean sartu ahal izango dira, bai Gipuzkoako Foru Aldundian erabakiak hartzeko ardura dutenei transmititzeko prozesu planifikatu batean, bai garatutako proiektuak lurraldeko enpresen eskura jartzeko prozesu batean, eta baita ere proiektu horien emaitzak onartzeko eta/edo aplikatzeko eskumena duten bitarteko eta azken erabiltzaileei zuzendutako dinamiketan -pertsona, entitate eta enpresak- eta horrela, Gipuzkoan enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea, jasangarritasuna eta lankidetza sustatzea.             

16.2.  Era berean, eta ebaluazio-prozesu integral bat ziurtatu ahal izateko, Departamentuak, ahal den neurrian, Ogasun eta Finantza Departamentuarekin kontrastatuko ditu, entitate onuradunek baimena eman ondoren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 92.1.l) artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntza-eskaeraren aurreko hiru ekitaldi fiskaletan eta ondorengo bost ekitaldietan, eragiketa-bolumenari eta negozio-zifrari, esportazio-bolumenari, %5etik gorako akziodunen nortasuna eta zerga helbideari, 3.000 eurotik gorako entitate hornitzaileei, beste sozietate batzuetako partaidetzari (nortasuna, zerga helbidea, portzentajea), oinarrizko jardueraren epigrafe fiskalari, batez besteko plantillari, plantillaren soldata-kostuari; eta, sozietateen gaineko zergaren kuota efektiboari buruzko datuak.               

17. oinarria.  Europar Batasuna.

17.1.  Oinarri arautzaile hauetan dauden laguntzak 2013ko abenduaren 18ko Europar Batzordearen 1407/2013 EB Erregelamenduan (ikus 2013ko abenduaren 24ko Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala), minimis laguntzak Tratatuko 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoan, xedatutakoa beteko dute. Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzak ezin dira guztira 200.000 eurotik gorakoak izan dagokion zerga ekitaldian eta aurreko bietan.            
               

17.2.  Laguntzaren eskatzaileak dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako beste «de minimis» laguntza batzuk aitortu behar ditu, erregelamenduak ezartzen duen gehieneko muga ez duela gainditzen frogatzeko. 

17.3.  Jarduketa hauek ez dira estatu-laguntzak Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. artikuluan ezarritakoaren arabera: oinarri hauetako eranskinetan jasotako laguntzen edo dirulaguntzen babespean garatzekoak direnak, hau da, ikerketa, analisi, azterketa, tresna eta ebaluazio proiektuen bitartez, sektore, enpresa, gizarte eta/edo lurralde izaerako eragileek eta elkarteek garatutakoak, eta baita ere enpresen eraldaketan, ekonomia sortzaile eta zirkularrean, balio sozial partekatuan, eta GJHetan espezializatutako ikerketa-entitateek garatutakoak; izan ere, jarduketa horiek ez dute lehia faltsutzen, ezta faltsutzearekin mehatxatzen ere; ez dute enpresa jakin batentzat onurarik ekartzen; eta ez dute ere produkzio edo enpresa jakin batzuen alde egiten, beste batzuen kaltetan.

17.4.  Europar Batasunetik dirulaguntzak eskuratuz gero, horren berri eman beharko zaio entitate onuradunari Europar Batasuneko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

17.5.  Europar Batasunaren funtsen bidez emandako dirulaguntzei dagokienez, kasu bakoitzean ezargarriak diren Batasunaren arauak eta horien garapen edo transposiziorako emandako arauak bete beharko dira.

18. oinarria.  Araubide juridikoa.

Oinarriotan ezarritakoaz gain, dirulaguntza hauei honako hauek aplikatuko zaizkie: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua eta hori garatzeko Erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartua, eta dirulaguntzen alorrean aplikagarriak diren gainerako araudiak.

II. ERANSKINA

Aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifikoak.           

1. oinarria.  Xedea.

Ikuspegi eskuin-ezkertia ahalbidetzen duten gaitasunak eta jarduerak sustatzea, bai egungo jardueraren ustiapena eta funtzionamendua, bai esplorazioa; aukera berriak sortzea, jardueraren eraldaketa sustatuz, jarduera berrien eta etorkizuneko enpresa eredu berrien balio ekarpenaren bidez.             

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira:

a)  Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b)  Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak.

c)  EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

d)  Gipuzkoan kokatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko entitateak.

2.2.  Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz. 

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta Kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. Artikuluan ezarritako debekuetan.

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.7.  Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.          

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

3. oinarria.  Dirulaguntzen xede diren jarduerak.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak izango dira diseinu eta garapen proiektuak eta esperimentazio prozesuen ezartzea garatzea, eta baita ere ikerketak, analisiak eta azterketak, tresnak, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa, sustapen eta dinamizazio ekintzak eta ebaluazioak, xede hauetarako:

— Enpresa arloko inteligentziari lotutako dinamika esperimentalak txertatzea.

— Enpresaren jakintza bereizgarria identifikatzeko eta modu adimentsuan ustiatzeko dinamikak (negozioaren eskumenak, oinarrizko eskumenak eta balioa sortzea), etorkizunean potentzial handiagoa duten enpresa aukerak sortzeko. 

— Enpresaren barruan aldeko testuinguru bat sortzea, pertsonen eta enpresen berezko gaitasunak aprobetxatzeko etengabeko dinamika baten bidez, bai barnekoa bai ingurunera irekia, negozio lerro edo jarduera ekonomiko berriak sustatzeko.       

— Erabiltzaileak eta bezeroak enpresetan eragile aktibo bihurtzeko prozesuak txertatzeko.

— Negozio ereduak balio erantsi handiagoko proposamenetara bideratzea, serbitizazioa barne –produktutik produktu eta zerbitzu binomiora doan eboluzioa–.

— Negozio aukera berriak sortzen dituzten prozesuak ezartzea, enpresak dituen jakintzaren erabilera intentsiboa eta sormena erabilita, betiere merkatu balioko proposamenak aldez aurretik egiaztatuta.

— Enpresak eraldatzeko prozesuak sortzea ekonomia zirkularraren esparruan, eta baita ere eko-diseinua eta eko-serbitizazioa.

— Balio proposamen berriak egituratzea ekonomia sortzailearen hibridazioaren bitartez.

4. oinarria.  Proiektuak aukeratzeko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; proposaturiko helburuen eta garatu beharreko tresnen eta metodologiaren arteko neurrien zuzentasuna eta koherentzia): 40 puntura arte.

b)  Jasangarritasun hirukoitza hartzearekin duen harreman maila, eta antolaketa eraldaketa kalitatezko enpleguaren ikuspuntutik: 25 puntura arte.

c)  Eragina, alde batetik, enpresaren ikuspuntutik izango duena, merkatuetara sartzen, fakturazioan, eta enplegua finkatzen eta sortzen; eta, bestetik, lurraldearen ikuspuntutik, Gipuzkoako enpresa ehunean izan dezakeena: 25 puntura arte.

d)  Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

e)  Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.

III. ERANSKINA

Enpresa jardueraren jarraipena sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifikoak.

1. oinarria.  Xedea.

Enpresa jardueraren jarraipena eta sustraitzea sustatzea testuinguru egoki bat sortuz eta garatuz, enpresa transmisioa ahalbidetzeko tresnak eta esparruak sortuko dituena, eta enpresak transmititzeko formulak babestu eta euskarria emango diena.

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira:

a)  Gipuzkoan errotutako enpresak eta enpresa elkarteak.  

b)  EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

c)  Gipuzkoan kokatutako unibertsitate publiko eta pribatuen zentroak, sailak, atalak, institutuak eta bestelako ikerketa unitateak.

2.2.  Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz. 

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta Kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. Artikuluan ezarritako debekuetan.

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.7.  Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.          

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

3. oinarria.  Dirulaguntzen xede diren jarduerak.

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduketak: ikerketak, analisiak eta azterketak, sustapen eta dinamizazio ekintzak eta baita ere proiektu esperimentalak eta ekintzen inplementazioa, enpresa jarraipenaren eta transmisioaren eremuan; hauek dira helburuak:

— Informazioa sortzea eta lortzea, erabakiak hobeto hartzea ahalbidetuko duena.

— Testuinguru egokiak sortzea, lurralde eragileak, eta eragile ekonomikoak eta sozialak barneratuko dituena.

— Prozesuak, sistematikak, tresnak eta laguntzak garatzea eta abian jartzea enpresen jarraipenerako eta transmisiorako ingurune egokiak sortzeko.

— Gobernu korporatiboko egiturak eta prozesuak sortzea eta horiek trebatzea.

— Enpresa transmisioan parte hartzen duten pertsonentzako sentsibilizazio, trebakuntza eta ahalduntze dinamikak.               

— Sentsibilizatzea, ikusaraztea eta gizarte baliaraztea, enpresa jardueraren jarraipenari eta transmisioari dagokionez.            

4. oinarria.  Proiektuak aukeratzeko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; eta proposaturiko helburuen eta garatu beharreko tresnen metodologiaren arteko neurrien zuzentasuna eta koherentzia): 40 puntura arte.

b)  Prozesuen sofistikazio maila (barneko prozesuak eta lan kolaboratiboa sortzea, kanpoko entitateekin lan kolaboratiboak egiteko prozesuak): 25 puntura arte.

c)  Enpresengan eta langileengan izango duen eragina; lurralde esparruan jarduteko balio absolutua eta erlatiboa: 25 puntura arte.               

d)  Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

e)  Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.

IV. ERANSKINA

Enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifikoak.   

1. oinarria.  Xedea.

Gaitasun lehiakorrak bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk eta enpresa aukera berriak garatzeko dimentsio egokia (merkatuei erantzuteko ahalmena) lortzeko.

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatutako eta lankidetza eta laguntza formularen baitako enpresak.       

2.2.  Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden,aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz. 

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta Kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. Artikuluan ezarritako debekuetan.   

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.7.  Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.          

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

3. oinarria.  Dirulaguntzen xede diren jarduerak.

Dirulaguntza jaso ahal izango dute enpresetan esku-hartze eta esperimentazio proiektu hauek garatzeko jarduerek:

— Enpresen arteko lankidetzarako ereduak diseinatzea eta aplikatzea.

— Enpresen dimentsio berriak sortzea.

— Jarduera produktiboak Gipuzkoara itzultzea (Reshoring), baldin eta aurrez azpikontratatutakoak, tokialdatutakoak edota Gipuzkoako enpresek EAEtik kanpo garatutakoak badira; eta           

— Lankidetzan diharduten enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handituko duten lankidetza proiektuak gauzatzea Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritzaren eskumenen barruan.

4. oinarria.  Proiektuak aukeratzeko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera berritzailea; eta proposaturiko helburuen eta garatu beharreko tresnen metodologiaren arteko neurrien zuzentasuna eta koherentzia): 35 puntura arte.

b)  Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (inplikatutako enpresak, enpresa eskatzaileak lankidetzako lan bezala -bai entitatearen barruan, bai hirugarren entitateekin batera- bere gain hartutako konpromisoak, eta garatutako partaidetza-prozesuak): 30 puntura arte.

c)  Lankidetzaren eragina, merkatuetara sarbidea izateko, fakturatzeko, bai eta enplegua finkatzeko eta sortzeko ere: 15 puntura arte.

d)  Aurkeztutako jardueraren garapenerako bideragarritasun finantzarioa: 10 puntura arte.

e)  Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

f)  Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.

V. ERANSKINA

Ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifikoak.

1. oinarria.  Xedea.

Gipuzkoako enpresa sarean onuragarria izango den testuinguru bat sustatzea, baliagarria izango dena balioa sortzeko, enpresak eraldatzeko eta ikuspuntu sistemikoa eta partekatua garatzeko, betiere ekonomia zirkularraren ikuspegitik.

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira:

a)  Gipuzkoan errotutako enpresak eta enpresa elkarteak.  

b)  EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

c)  Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko entitateak, Gipuzkoan kokatuak.

2.2.  Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz. 

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta Kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. Artikuluan ezarritako debekuetan.

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.7.  Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.          

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

3. oinarria.  Dirulaguntzen xede diren jarduerak.

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduketak: proiektuak garatzeko ikerketak, analisiak, tresnak, azterketak eta sustapen eta dinamizazio ekintzak, eta baita ere balioa sortzeko esparruko proiektu esperimentalak, ekonomia zirkularraren ikuspegitik; hauek dira garatu beharreko proiektuak:

— Gipuzkoako enpresen ezaugarri, behar, eta aukerei egokitutako estrategiak diseinatzea.

— Enpresek edo enpresa inguruneko eragileek osatutako lankidetza sareak sortu eta garatzea.      

— Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.

— Ikuspegi zirkularra txertatzea balio kate osoan.

— Sentsibilizazio eta kontzientziazio ekintzak ezartzea.

— Bioekonomiaren enpresa bideragarritasuna.

— Balio erantsiko negozioak eta jardunbide egokiak modelizatzea eta zabaltzea.

— Testuinguruaren eta enpresa sarearen gaitasunak zehaztea eta balioestea.

4. oinarria.  Proiektuak aukeratzeko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  Proposamenaren kalitatea (onartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; eta zuzen dimentsionatua izatea eta proposatutako helburuen eta garatu beharreko ekintza, baliabide eta metodologiaren artean koherentzia gordetzea): 40 puntura arte.

b)  Garatu beharreko ekintzek/ekimenek ikasitako ikasgaietan eta emaitzetan izan dezaketen eragina; hau da, Gipuzkoan ekonomia sustatzeko estrategiak eta programak orokortzea eta zabaltzea, garapen ekonomiko-sozialerako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko eredu jasangarri batean: 25 puntura arte.

c)  Lurralde, eskualde/toki eta/edo sektore garapenaren estrategiarekin bat egitea: 15 puntura arte.

d)  Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak lankidetza lan gisa bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin, hartutako konpromisoak, baita garatutako partaidetza prozesuak ere): 5 puntura arte.

e)  Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen zer mailatan laguntzen duen: 5 puntura arte.

f)  Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

g)  Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.

VI. ERANSKINA

Ekonomia sortzailea balioesteko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifikoak.

1. oinarria.  Xedea.

Ekonomia sortzaileak eraldatzeko duen balioa sustatzea aukera eta balio erantsiko esparruak sortzeko eta garatzen laguntzeko.

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira:

a)  Gipuzkoan errotutako enpresak eta enpresa elkarteak.  

b)  EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.             

c)  Gipuzkoan kokatutako unibertsitate publiko eta pribatuen zentroak, sailak, atalak, institutuak eta bestelako ikerketa unitateak.

2.2.  Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz. 

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta Kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. Artikuluan ezarritako debekuetan.

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.7.  Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.          

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

3. oinarria.  Dirulaguntzen xede diren jarduerak.

Diruz lagundu ahal izango dira ekonomia sortzaileari, ikerketei, analisiei, tresnei, azterketei eta sustapen eta dinamizazio ekintzei balioa ematen dieten proiektu esperimentalak, betiere helburu hauek kontuan hartuta:

— Enpresa alorreko proiektu esperimental berriak sustatzea ekonomia sortzailearen esparruan.

— Gipuzkoako enpresen ezaugarri, behar eta aukerei egokitutako estrategiak diseinatzea.

— Enpresek edo enpresa inguruneko eragileek osatutako lankidetza sareak sortu eta garatzea.      

— Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.

— Sinergiak sortzea eta hibridatzea jarduera sektore desberdinen artean.

— Sentsibilizazio eta kontzientziazio ekintzak ezartzea.

— Balio erantsiko negozioak eta jardunbide egokiak modelizatzea eta zabaltzea.

— Testuinguruaren eta Gipuzkoako enpresa sarearen gaitasunak zehaztea eta balioestea.

4. oinarria.  Proiektuak aukeratzeko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  Proposamenaren kalitatea (onartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; eta zuzen dimentsionatua izatea eta proposatutako helburuen eta garatu beharreko ekintza, baliabide eta metodologiaren artean koherentzia gordetzea): 40 puntura arte.

b)  Garatu beharreko ekintzek/ekimenek ikasitako ikasgaietan eta emaitzetan izan dezaketen eragina; hau da, Gipuzkoan ekonomia sustatzeko estrategiak eta programak orokortzea eta zabaltzea, garapen ekonomiko-sozialerako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko eredu jasangarri batean: 25 puntura arte.

c)  Lurralde, eskualde/toki eta sektore garapenaren estrategiarekin lerrokatzea: 15 puntura arte.

d)  Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak lankidetza lan gisa bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin, hartutako konpromisoak, baita garatutako partaidetza prozesuak ere): 10 puntura arte.

e)  Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

f)  Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.

VII. ERANSKINA

Garapen jasangarria sustatzeko (GJH) eta enpresen balio sozial partekatua sortzeko dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri arautzaile espezifikoak.

1. oinarria.  Xedea.

Balio sozial partekatua modu proaktiboan sortzearen aldeko testuinguru bat sustatzea, alderdi ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa Gipuzkoako enpresa jardueraren eraldaketan txertatuz.

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira:

a)  Gipuzkoan errotutako enpresak eta enpresa elkarteak.  

b)  EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

c)  Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko entitateak, Gipuzkoan kokatuak.

2.2.  Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz. 

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta Kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuetan.   

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.7.  Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.          

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

3. oinarria.  Dirulaguntzen xede diren jarduerak.

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduketak: proiektuak garatzeko ikerketak, analisiak, tresnak, azterketak eta sustapen eta dinamizazio ekintzak, eta baita ere proiektu esperimentalak eta ekintzen ezarpenak balio sozial partekatuaren sorkuntzaren eta garapen jasangarriaren esparruetan; hauek dira garatu beharreko proiektuak:

— Arlo sozialeko, inguruneko eta lurraldeetako behar, erronka eta aukerak asetzeko modu berriak bideragarriak egitea, ekonomiaren abantaila erlazionalak eta pertsonen, enpresen eta lurraldearen ahalduntzearen potentzialitateak optimizatuz.

— Enpresen estrategia eta balio-katea birdefinitzea, ekonomia, gizarte eta ingurumen dimentsioa txertatzeko.            

— Jarduera ekonomikoan Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) txertatzea.

— Gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren jasangarritasuna integratzen eta garatzen duten antolakuntzako eta lurraldeko esku-hartze ereduak garatzea.

— Enpresek gizartearekin eta lurraldearekin duten erantzunkidetasuna sustatzea.

— Negozio eredu inklusiboak artikulatzea.

— Gipuzkoako enpresen ezaugarri, behar, eta aukerei egokitutako estrategiak diseinatzea.

— Enpresek edo enpresa inguruneko eragileek osatutako lankidetza sareak sortu eta garatzea.      

— Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.

— Sentsibilizazio eta kontzientziazio ekintzak ezartzea.

— Balio erantsiko negozioak eta jardunbide egokiak modelizatzea eta zabaltzea.

4. oinarria.  Proiektuak aukeratzeko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  Proposamenaren kalitatea (onartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; eta zuzen dimentsionatua izatea eta proposatutako helburuen eta garatu beharreko ekintza, baliabide eta metodologiaren artean koherentzia gordetzea): 30 puntura arte.

b)  Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen zer mailatan laguntzen duen: 25 puntura arte.

c)  Garatu beharreko ekintzek/ekimenek ikasitako ikasgaietan eta emaitzetan izan dezaketen eragina; hau da, Gipuzkoan ekonomia sustatzeko estrategiak eta programak orokortzea eta zabaltzea, garapen ekonomiko-sozialerako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko eredu jasangarri batean: 15 puntura arte. 

d)  Lurralde, eskualde/toki eta/edo sektore garapenaren estrategiarekin bat egitea: 15 puntura arte.

e)  Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak lankidetza lan gisa bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin, hartutako konpromisoak, baita garatutako partaidetza prozesuak ere): 5 puntura arte.

f)  Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

g)  Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.

VIII. ERANSKINA

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programako dirulaguntzen 2020ko deialdia.             

1.  Eskaerak aurkeztea.

1.1.  Eranskin gisa jasotzen den eskaera aurkeztu ahal izango dute II., III., IV., V., VI eta VII. eranskinetako 2. oinarrian aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten entitateek.

1.2.  Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2020ko irailaren 29an, goizeko 12:00etan amaituko da.            

2.  Jarduerak gauzatzeko epea.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan, eta 2021eko ekainaren 28a baino lehen amaitu beharko dira.

3.  Ebazpena jakinarazteko bidea.

Dirulaguntza emateko, edo kasua balitz, ukatzeko ebazpena entitate eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraikiz.

4.  Finantzaketa.

Deialdi honen bidez emango diren dirulaguntzen zenbateko osoa 4.020.000,00 euro da. Zenbateko hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2020ko aurrekontu orokorreko honako kontu sailetan eta ildo nagusietan banatuko da:       

a)  Milioi bat bederatziehun eta hogeita bost mila euro (1.925.000,00 €), aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzeko proiektuak finantzatzeko (II. eranskina):             

1.0210.100.470.00.08 2020    821.857,00

1.0210.100.481.00.05 2020    168.143,00

1.0210.100.770.00.04 2020       37.500,00

1.0210.100.781.00.06 2020       37.500,00

5.0210.100.470.00.08 2021    561.000,00

5.0210.100.481.00.05 2021       99.000,00

5.0210.100.770.00.04 2021    100.000,00

5.0210.100.781.00.06 2021    100.000,00

b)  Laurehun eta berrogeita hamar mila euro (450.000,00 €), enpresa jardueraren jarraipena sustatzeko proiektuak finantzatzeko (III. eranskina):

1.0210.100.470.00.10 2020    220.295,00

1.0210.100.481.00.02 2020       49.705,00

5.0210.100.470.00.10 2021    153.000,00

5.0210.100.481.00.02 2021       27.000,00

c)  Hirurehun eta hirurogei mila euro (360.000,00 €), enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzeko proiektuak finantzatzeko (IV. eranskina):

1.0210.100.470.00.09 2020    216.000,00

5.0210.100.470.00.09 2021    144.000,00

d)  Bostehun eta laurogeita bost mila euro (585.000,00 €), ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeko proiektuak finantzatzeko (V. eranskina):         

1 0210.100.470.00.16 2020    150.000,00

1 0210.100.481.00.09 2020    150.000,00

1.0210.100.461.01.12 2020         5.000,00

5.0210.100.470.00.16 2021    100.000,00

5.0210.100.481.00.09 2021    100.000,00

e)  Laurehun mila euro (400.000,00 €), ekonomia sortzailea balioesteko proiektuak finantzatzeko (VI. eranskina):

1.0210.100.470.00.14 2020    171.892,00

1.0210.100.481.00.03 2020       68.108,00

5.0210.100.470.00.14 2021    120.000,00

5.0210.100.481.00.03 2021       40.000,00

f)  Hirurehun mila euro (300.000,00 €), garapen jasangarria sustatzeko (GJH) eta enpresen balio sozial partekatua sortzeko proiektuak finantzatzeko (VII. eranskina):           

1.0210.100.445.00.02 2020       18.000,00

1.0210.100.470.00.13 2020    108.000,00

1.0210.100.481.00.16 2020       54.000,00

5.0210.100.445.00.02 2021       12.000,00

5.0210.100.470.00.13 2021       72.000,00

5.0210.100.481.00.16 2021       36.000,00

5.  Urteko lehentasunak.

5.1.  Honako hauek dira 2020ko ekitaldian II. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:

— Enpresa txiki eta ertainek garatzen dituzten edo enpresa txiki eta ertainei xedatutako proiektuak, batez ere enpresa txikiei.

— Industria sektoreko eta/edo industriari loturiko zerbitzuen sektoreko enpresen proiektuak.

— Enpresen eskaintza dibertsifikatzen duten eta balio katean kokatzen duten proiektuak.

— Kalitatezko enpleguari eustea eta haztea bermatzen duten proiektuak.

— Ekonomia zirkularrarekin, industria aurreratuarekin eta biozientzia-osasunarekin, demografiaren erronkarekin eta ekonomia sortzailearekin zerikusia duten proiektuak.

5.2.  Honako hauek dira 2020ko ekitaldian III. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:

— Enpresa txiki eta ertainek garatzen dituzten edo enpresa txiki eta ertainak hartzen dituzten proiektuak, batez ere enpresa txikiak.

— Industria sektoreko eta industriarekin lotutako zerbitzuetako enpresen proiektuak.

— Lurralde esparru batean edo sektore batean ahalik eta eragile gehien elkartzen eta ordezkatzen dituzten ekintzak.

— Enpresa jardueraren jarraipena ahalbidetuko duen hausnarketa estrategikoa.

— Diseinu eta esperimentazio faseetako dinamikak.

— Kalitatezko enpleguari eustea eta haztea bermatzen duten proiektuak.

5.3.  Honakoak dira 2020ko ekitaldian IV. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:   

— Enpresa txiki eta ertainek garatutako planak, batez ere, enpresa txikiek.

— Industria sektoreko eta industriarekin lotutako zerbitzuetako enpresen proiektuak.

— Zenbait sektoreren hibridazioaren emaitza diren proiektuak.

— Ekonomia zirkularrarekin, industria aurreratuarekin eta biozientziekin zerikusia duten proiektuak (osasuna, zibersegurtasuna, zahartzea, mugikortasun iraunkorra eta ekonomia sortzailea).

— Guztira 30 pertsona batzen dituen enpresen multzoei buruzko proiektuak.

— Enpresen arteko lankidetza prozesu berriak.

6.  Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran honako informazioa sartu behar da:

a)  Laguntza eskatzen duen entitatearen datuak.

b)  Dirulaguntzaren xede den proiektuaren edo jardueraren deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplikatzeko aukera ematen duena.

c)  Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.

d)  Aitorpen erantzulea, deialdi honen eranskin gisa agertzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du egunean dagoela zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan. Horretarako, zuzenean eskatuko die datu horiek dagozkion organismo igorleei; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio, salbuespen gisa, dagokion dokumentazioa aurkeztea.

7.  Borondatezko itzulketa.

Entitate onuradunak borondatezko itzulketa egin nahi badu, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari 15.4 oinarrian zehazten den moduan. Idatzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.