3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZARAUZKO UDALA

Iragarkia

2020ko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran oinarri hauek onartu zituen Udalbatzarrak: Gazteria Departamentuko dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko uztailaren 6an egindako bilkuran, dirulaguntza hauek emateko deialdia eta gastua onartu zituen 2019ko ekainaren 20ko 0773 Dekretuaren bidez Alkatetzak emandako eskumenaz baliatuta:

Aurrekontu-partida: 1.1001.481.02.337.20.2020.4417-Elkarteen sustapenerako dirulaguntzak.

Aurrekontua: 20.000,00 €.

Interesdunek zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete oinarrien eta deialdiaren aurka, administrazioarekiko auzietako Donostiako epaitegietan, horiek argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. 

Hala ere, partikularrek aukera dute, horren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko, oinarri hauek onartu dituen organo eskudunaren aurrean, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu, harik eta berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo haren presuntziozko ezespena gertatu arte. Hori guztia, egoki iruditzen zaion beste edozein errekurtso aurkezteari utzi gabe.

Zarautz, 2020ko uztailaren 16a.—Xabier Txurruka, alkatea.  
                (3564)

Gazteria Departamentuko dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Aurkibidea

1.  Helburua.

2.  Eskaerak.

3.  Prozedura.

4.  Diruz laguntzeko gastuak.

5.  Dirulaguntza emateko irizpideak.

6.  Zuzkidura eta aurrekontuko partida.

7.  Pertsona edo erakunde onuradunaren betebeharrak.

8.  Ebazpena.

9.  Dirulaguntzaren erabileraren justifikazioa.

10.  Dirulaguntzen abonua eta aurrerakinak.

11.  Publizitatea.

12.  Araudia.

1.  Helburua.

Oinarrien helburua da Zarauzko udalerriko irabazi-asmorik gabeko gazte edo gizarte elkarteek dirulaguntzak eskatzeko eta horiek norgehiagoka araubidez emateko prozedura arautzea. Dirulaguntzak hainbat programa eta jarduera burutzeko izango dira. Jarduera eta programa horiek duten proiekzio eta interesagatik bat etorriko dira Gaztematikako lan-ildoekin eta Gazteria Departamentuaren honako programen helburuekin:

— Legez eratutako elkarteak:

a)  Urteko programazioa-Elkartegintza sustatzea.

b)  Elkarteko kideen prestakuntza.

c)  Materiala erostea eta berritzea.

— Gazteak edo gazte taldeak:

a)  Ekimen puntuala.

Espresuki dirulaguntzen emakidatik kanpo utziko dira gazte, gazte-elkarte edo gizarte-elkarte eskatzaileek zuzenean egiten ez dituzten programak eta jarduerak.  

2.  Eskaerak.

Zarauzko irabazi-asmorik gabeko gazte edo gizarte arloko elkarteek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak. Elkarte horiek legearen arabera eratuta eta dagokien erregistroan inskribatuta egongo dira, eta bere IFZ izango dute. Bere jarduera, nagusiki, Zarauzko udalerrian garatuko dute, soilik gazte zarauztarrentzat, eta jarduera guztiak euskaraz burutuko dituzte.

Era berean, udalerriarentzat interesgarriak diren jarduera sozialek ere laguntza jaso ahal izango dute, nahiz eta elkarte edo erakunde eskatzaileak Zarautzen ordezkaritza ofizialik ez izan. Hala ere, Zarautzen ordezkaritza ofizialik ez duten elkarte edo erakundeek urte osoko programazio bat eskaini beharko dute Zarauzko herrirako, zarauztar gazteei soilik eskainitakoa, eta hilero gutxienez bi jarduera izango dituena; gainera, eskatzaileen ordezkariak (Zuzendaritza Batzordea) zarauztarrak izango dira, eta 18 eta 30 urte bitarte edukiko dituzte.

Halaber, ekimen puntualak egiten badituzte, dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte nortasun juridikorik gabeko elkarteek, nahiz pertsona fisiko edo juridikoak izan nahiz publiko edo pribatuak izan. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, onuradun gisa elkarteari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsia izango duena. Kasu horietan guztietan, nahikoa izango da eskatzaileen bi herenek edota eskatzaileak (bakarra denean) 14 eta 30 urte bitarteko adina izatea eta Zarautzen erroldatua egotea azken hiru urtean.  

Eskaerek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.  Gazteria Departamentuaren urteko deialdian zehazten den eskabide ofizialaren eredua betez egin beharko dira.             

2.  Programa edo jardueraren ordezkari edo pertsona arduradunak dirulaguntza eskatzeko inprimaki ofizialaren gelaxka guztiak beteko ditu.

3.  Antolatutako jarduerek ez dute inolako indarkeriarik sustatuko, euskararen eta euskal nortasunaren aurka egingo, familiaren kontra eragingo, bertako ohituren aurka jardungo, eduki sexistarik edukiko, edota pentsamenduarengatik baztertuko; horiek prebenitzeko beharrezko neurriak hartuko dira, eta hezkuntzari berebiziko garrantzia emango zaio, jarduera hezkidetzailea izateko.

Udaleko Erregistro Orokorrean hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, Gazteria Departamentuaren urteko deialdian zehazten denarekin bat, dagokion deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.         

Eskaerarekin batera Zarauzko Udaleko Ordenantza Orokorreko 14. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztuko da.         

Antolatutako jarduera, ekitaldi edo ikuskizunak eduki sexistarik gabekoak izango dira.

Diruz laguntzen den proiektua edo jarduera hezkidetzailea izango da, gazteen arteko tratu onak eta parekideak sustatuko ditu, eta indarkeria matxista eta beste indarkeria mota guztiak prebenituko ditu.

3.  Prozedura.

Dirulaguntzak emateko prozedura Zarauzko Udaleko Ordenantza Orokorrean ezarritakoa izango da.            

Espedientean instrukzio-organoaren txosten bat sartuko da. Bertan adieraziko du, bere esku duen informaziotik ondorioztatuta, pertsona onuradunek betetzen dituztela dirulaguntzak eskuratzeko baldintza guztiak.

4.  Diruz laguntzeko gastuak.

Legean aurreikusitako gastuez gain, hauek ere onartuko dira: diruz lagundutako proiektua gauzatzeko egin behar diren finantza gastuak, aholkularitza juridiko edo finantzarioko gastuak, notario eta erregistro-gastuak, eta perituen gastuak, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean lotuta badaude eta jarduera hori modu egokian prestatzeko edo burutzeko ezinbestekoak badira.

5.  Dirulaguntza emateko irizpideak.

1.  Dirulaguntzak esleitzeko ondorengo puntuak hartuko dira kontuan, eta eskaerarekin batera aurkeztuko diren programazio-fitxetan egiaztatu beharko dira.

Horrela bada, puntuazio zehatz bat emango zaio eskaera bakoitzari, eta lehentasun-hurrenkera bat jarriko da. 60 puntu gainditzen dituzten eskaerak soilik onartuko dira, eta horien artean hainbanaketa egingo da.

— Aisia hezitzailea (5-30 urte bitarteko haurrei, nerabeei eta gazteei zuzendua): 20 puntu.

Bizikidetza.

Solidaritatea.

Gizalegea.

Ohitura osasungarriak sustatzea.

— Informazio, orientazio eta laguntza jarduerak: 15 puntu.   

— Adierazpenerako eta partaidetzarako bideak: 10 puntu.

Iritzia eman.

Proposamenak egin.

Erabakiak hartu.

Erantzukizunak hartu.

Kudeaketan trebatu (elkarrekin kudeatu).

Baliabideak kudeatu.

— Euskarazko komunikazioa eta materiala erabili eta sortzea: 10 puntu.

— Hiritartasun aktiboa eta herriko bizitza soziokulturalean partaidetza sustatzea (alderdi komunitarioa lantzea): 10 puntu.   

— Elkarteko helburuen eta jardueren arteko koherentzia: 10 puntu.

— Jardueren kalitatea eta taldearen egonkortasuna: 10 puntu.            

— Partaideak eta bazkideak erakartzeko egindako lana: 5 puntu.

— Erakundearen finantza-baliabideak eta eskatutakoaren proportzioa bereak dituen baliabideekiko: 5 puntu.

— Sorkuntzarako eta produkziorako bideak: 5 puntu.

Jarduerak gauzatzeko aukera ematea.

2.  Deialdi bakoitzean eskaini ahal izango diren gehienezko kontzeptuak eta zenbatekoak ondoren zehaztutakoak dira:       

1.— Urteko programazioa.

Diruz lagunduko dira beren eguneroko jardueren eta jarduera tradizionalen bidez elkartearen helburuak lortu nahi dituzten programak eta jarduerak.

Dirulaguntza ildo hau Elkarteen sustapenaren transferentzien partidari atxikiko zaio.

Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programa edo ekintzaren kostuetako gastuen %70 gaindituko. Kostuetan diru-sarrerak %30era iristen badira kostu osoaren %100 finantzatu ahalko da. Emandako dirulaguntzen zenbatekoak ezingo du inoiz gainditu, bakartuta zein beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, erakunde onuradunak dirulaguntzarekin garatu beharreko jardueraren kostua.

2.— Elkartekideen prestakuntza.

Elkartearen Kudeaketa, programa eta jarduerekin zerikusia duten ikastaro edo prestakuntza-programetara elkartekideak joatea. Atal honetan bereziki sartuta daude aisialdiko begirale eta zuzendarien prestakuntza-ikastaroak eta antzekoak.    


Dirulaguntza ildo hau Elkarteen sustapenaren transferentzien partidari atxikiko zaio.

Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programa edo ekintzaren kostuetako gastuen %30 gaindituko. Kostuetan diru-sarrerak %70era iristen badira kostu osoaren %100 finantzatu ahalko da. Emandako dirulaguntzen zenbatekoak ezingo du inoiz gainditu, bakartuta zein beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, erakunde onuradunak dirulaguntzarekin garatu beharreko jardueraren kostua.

3.— Materiala erostea eta berritzea.

Eskatzaileak bere eguneroko programak eta jarduerak burutzeko behar dituen material ez suntsigarrien erosketak eta berritzeak izango dira.

Dirulaguntza ildo hau elkarteen sustapeneko transferentzien partidari atxikiko zaio.

Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programa edo ekintzaren kostuetako gastuen %30 gaindituko. Kostuetan diru-sarrerak %70era iristen badira kostu osoaren %100 finantzatu ahalko da. Emandako dirulaguntzen zenbatekoak ezingo du inoiz gainditu, bakartuta zein beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, erakunde onuradunak dirulaguntzarekin garatu beharreko jardueraren kostua.

4.— Ekimen puntualak.

Gazteek norbanako gisara edo taldean antolatzen dituzten gizarte eta kultur arloko ekimen puntualak, beren proiekzio eta interesagatik Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuaren programa ezberdinen helburuekin bat etortzen badira.              

Dirulaguntza ildo hau Elkarteen sustapenaren transferentzien partidari atxikiko zaio.

Eskatzaileak ez du zertan Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatuta egon; taldeka edo banaka eska daiteke, eta talde eskatzailearen kideen bi herenak gutxienez edota banakako eskatzaileak 14-30 urte bitartekoak izango dira, eta Zarautzen erroldatuta egongo dira azken hiru urtean. Kasu honetan, langile bitartekariak gazteak izango direla bermatu beharko da, hartara gazteen proiektu kulturalak bultzatu ahalko baitira. 


Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programa edo ekintzaren kostuetako gastuen %50 gaindituko. Kostuetan diru-sarrerak %50era iristen badira kostu osoaren %100 finantzatu ahalko da. Emandako dirulaguntzen zenbatekoak ezingo du inoiz gainditu, bakartuta zein beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, erakunde onuradunak dirulaguntzarekin garatu beharreko jardueraren kostua.             

3.  Dagokion aurrekontu-partidako diru-izendapenaren gehienezko muga arteko dirulaguntzak emango dira.          

4.  Salbuespen gisa, banku-bermeko gastuak ere diruz lagundu ahal izango dira, diruz lagundutako jarduera modu egokian prestatzeko edo burutzeko ezinbestekoak badira; horien onespena Balioespen Batzordearen iritzira utziko da.       

6.  Zuzkidura eta aurrekontuko partida.

Dirulaguntzen zuzkidura eta aurrekontuko partidak Gazteria Departamentuaren urteko deialdietan ezarriko dira.    

7.  Pertsona edo erakunde onuradunaren betebeharrak.

Pertsona edo erakunde onuradunaren betebeharrak, oinarri berezietan jasotakoez gain, hauek dira:

*  Emakidarako ebazpen-proposamena egin aurretik, zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzakoak eta Zarauzko Udalarenak egunean dituela egiaztatzea. Dena den, erakundeen ziurtagiriak aurkeztu beharrean, erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu ahalko da, dirulaguntza eskaerarekin batera erregistroan entregatuta, besteak beste, kasu hauetan:          


— 3.000 eurotik beherako dirulaguntza eskaeretan. Kasu hauetan nahikoa izango da aitorpen honekin.     

— Pertsona edo erakunde eskatzaileak baimena ematen badio bere eskaeran organo-emaileari zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzearen egiaztapena ziurtagiri telematikoen bidez lortzeko, ez ditu ziurtagiri horiek ekarri beharko.     


*  Organo-emaileari jakinaraziko dio ea diruz lagundutako jarduera finantzatzen duten beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu dituen, edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu nazional zein nazioartekotik.     

*  Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuaren dirulaguntza jaso duela adierazi beharko da diruz lagundutako jardueraren hedapen-ekintzetan.

*  Jardueran aritzean, pertsonaren funtsezko eskubideekiko behar den errespetua erakutsiko da, eta indarrean diren legeak errespetatuko dira.

8.  Ebazpena.

Ebazpena Zarauzko Udaleko Ordenantza Orokorrean ezarrita dagoenari jarraiki egingo da.

*  Organo eskudunak:

— Antolamendua eta instrukzioa (Instrukzio-organoa): Gazteria Departamentuko arduraduna.

— Azterketa eta balioespena (Balioespen Batzordea): Kide anitzeko organo bat, dirulaguntza ematen duen departamentuko informazio-batzordeko kideek osatutakoa.

— Ebazpena (Organo eskuduna): Alkatetzari edo Tokiko Gobernu Batzarrari egokituko zaio, Udalaren administrazio-antolamenduan une bakoitzean indarrean diren eskumenekin eta aldi bateko eskuordetzeekin bat etorriz.

*  Jakinarazpen-epea:

Dirulaguntzak emateko jakinarazpen-epea Zarauzko Udaleko Ordenantza Orokorrean ezarritakoa izango da.             

9.  Dirulaguntzaren erabileraren justifikazioa.

Dirulaguntzaren erabileraren justifikazioa Zarauzko Udaleko Ordenantza Orokorrean ezarritakoari jarraiki egingo da, eta Gazteria Departamentuaren urteko deialdian ezartzen den epean aurkeztu beharko da.

Onuradunak modalitate hauen bidez justifikatu ahal izango du jarritako baldintzak bete direla eta dirulaguntzaren emakidan aurreikusitako helburuak lortu direla: Justifikazio-kontua gastuaren frogagiriak ekarrita eta moduluka egiaztatzea.        

Justifikazio-kontuak gutxienez informazio hau emango du:    

— Jarduera memoria:

Jardueren memoria bat, dirulaguntzaren emakidan jarritako baldintzak betetzen direla justifikatzeko. Memorian, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adieraziko dira, eta datu agregatuak eta estatistikoak sartuko dira, pertsona fisikoak identifikatzeko edo identifikagarri egiteko datu pertsonalik gabe. Zehazki, anonimizatu egingo da parte-hartzaileen informazioa, eta bakar-bakarrik hauek sartuko dira: parte-hartzaileen kopuruen edo portzentajeen datu estatistiko agregatuak (adin-tartearen, sexuaren, eskolaren arabera sailkatuta) eta elikagaien intolerantziagatik edo antzeko arrazoiengatik parte hartu ez duten pertsonen kopurua.

— Memoria ekonomikoa (ondorengoak sartuko dira):

a)  Jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatu bat, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, zenbatekoa, jaulkipen-data eta, hala badagokio, ordainketa-data eta guzti. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera ematen bada, gertatutako desbideratzeak adieraziko dira.

b)  Aurreko paragrafoan aipatzen den zerrendako gastuaren frogagiriak, edo pareko froga-balioko edo administrazio eraginkortasuneko dokumentuak, dirulaguntza publikoaren xedea bete izana ziurtatu ahal izateko. Diruz lagundutako jardueraren kostu orokor edota zeharkako kostuak aldez aurreko portzentaje edo kantitate zehatz baten bidez konpentsatuko dira, justifikatu behar izan gabe.

c)  Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntzen zerrenda xehatu bat, zenbatekoa eta beren jatorria adierazten dituena.

d)  Hala badagokio, aplikatu gabeko geldikinen kasuan, diru-itzuleraren eta horietatik sortutako interesen ordainketa-gutuna.

Gastuen frogagiriak dituen justifikazio-kontua erabiliz gero, aldez aurretik ezarriko da justifikaziorik behar izango ez duen goren muga (portzentajea) edota kopurua. Goren muga edota kopuru zehatza Gazteria Departamentuaren urteko deialdian ezarriko da.

Azterlan, programa, argitalpen, iragarki-txartel eta laguntza ekonomikoaren ondorioz garatutako jardueran sortu den dokumentazio grafikoaren eta idatziaren ale bat.   

Diruz lagundutako jardueren gastuen eta diru-sarreren balantzea, erakundeko idazkariak sinatuta eta dagokion zigiluarekin.               

Dirulaguntza justifikatzeko memoria, agiri eta dokumentu guztiak euskaraz aurkeztu beharko dira.

Dirulaguntza justifikatzeko memorian sexuaren araberako datuak ematea (kopuru absolutuetan edo portzentajeetan).          

Dietak eta otorduak dirulaguntzetatik kanpo geratzen dira.  

10.  Dirulaguntzen ordainketa eta aurrerakinak.

Dirulaguntzen abonua Zarauzko Udaleko Ordenantza arautzailean ezarritakoari jarraiki egingo da.

Ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira justifikazioaren aurretiko fondo-entrega moduan, dirulaguntzei atxikitako jarduerak burutzeko nahitaezko finantzaketa gisa. Nolanahi ere, azken zatiaren ordainketa egiteko, aurrez, gastua justifikatu beharko da.

Dirulaguntza ezingo da ordaindu harik eta pertsona edo erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak ordaindu artean edo dirua itzultzea agintzen duen ebazpen batengatik zordun den artean.

11.  Publizitatea.

Udalaren web-orrian eta Udaleko iragarki-oholean argitaratuko da emandako dirulaguntzen zerrenda (pertsona onuradunak eta zenbatekoak adierazita).    

Horrela, bada, eta zarauztar guztiei tratu berbera ematea bermatzeko asmoz, dokumentazio, publizitate irudi edo material eta agiri guztietan modu egokian erabiliko da komunikazioa, errespetuz, modu barneratzailean, onartzailean, inolako aurreiritzirik sortu gabe; hau da, herritar guztiak berdin tratatuz. Ondorioz, saihestu egingo dira haurrak, nerabeak, gazteak eta, oro har, edonor edozein arrazoirengatik diskriminatzen duten irudiak edo estereotipoak.

Dirulaguntzaren onuradunak publizitatea egin beharko du, euskaraz, diruz lagundutako edozein programaren, jardueraren, inbertsioren edo jardunen izaera publikoari buruz. Horrela, bada:   

— Mezu idatziei dagokienez (kartel, esku-orri, prentsa-iragarki, sarrera txartel eta gonbidapen, liburuxka, gutun, deialdi, ohar eta gisakoak), euskaraz soilik idatzi eta ezagutaraziko dira.  

— Ahozko komunikazioetan (aurkezleak, hizlariak, irakasle/monitoreak, bozgorailuetako mezuak, irratietakoak, jarritako musika...) soilik euskara erabiliko da.

— Dirulaguntza justifikatzeko txostena bere osotasunean euskaraz idatziko da.

— Bestalde, haur eta nerabeen gurasoekiko harremana euskaraz egingo da; eta, egoerak hala behartuta, elebitan egingo da, euskara lehenetsiz.             

Publizitate horretan Zarauzko Udaleko erakunde-irudia txertatu beharko da derrigorrez, eta baita finantzaketa publikoari buruzko hitzak ere txartel, plaka oroigarri, material inprimatu, euskarri elektroniko edo ikus-entzunezko, edo komunikabideetan egindako aipamenetan, «Jarduera honek Zarauzko Udalaren laguntza jaso du» leloarekin eta Zarauzko Udaleko armarriarekin.               

12.  Araudia.

Oinarri berezi hauetan aurreikusi ez den orotan arau hauek aplikatuko dira: azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorra (azaroaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala); horren garapenerako Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua (uztailaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala); eta Zarauzko Udalak dirulaguntzak emateko Ordenantza Orokor arautzailea.

Gazteria Departamentuko dirulaguntzak emateko deialdia. 2020. urtea.

1.  Helburua.

2.  Eskaerak.

3.  Instrukzioa eta proposamena.

4.  Hautapen eta balorazio irizpideak.

5.  Ebazteko eta jakinarazteko epea.

6.  Dirulaguntzaren erabilera justifikatzea.

7.  Dirulaguntza itzultzea.

8.  Dirulaguntzaren zenbatekoa.

9.  Dirulaguntzen ordainketa eta aurrerakinak.

10.  Zuzkidura eta aurrekontuko partida.

11.  Publizitatea.

12.  Araudia.

13.  Errekurtsoak.

14.  Informazioa.

1.  Helburua.

Deialdi honen helburua da Zarauzko gazteek eta irabazi-asmorik gabeko gazte- edo gizarte-elkarteek dirulaguntzak eskatzeko eta horiek norgehiagoka araubidez emateko prozedura arautzea. Dirulaguntzak 2020. urtean zehar hainbat programa eta jarduera burutzeko izango dira, eta beren proiekzio eta interesagatik bat etorriko dira Gaztematikako lan-ildoekin eta gaztediaz arduratzen den Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuaren programa ezberdinen helburuekin.

Legez eratutako elkarteak:

— Programazioa–Elkarteen sustapena.

— Elkartekideen prestakuntza.

— Materialen erosketa eta eraberritzea.

Gazteak edo gazte-taldeak.

a)  Jarduera puntualak.

Gazteek, gazte- eta gizarte-elkarte eskatzaileek zuzenean egiten ez dituzten programak eta jarduerak espresuki dirulaguntzen emakidatik kanpo utziko dira.

2.  Eskaerak.

Dirulaguntza horiek eskatu ahal izango dituzte gazteekin lan egiten duten Zarauzko irabazi-asmorik gabeko gazte- edo gizarte- elkarteek, legearen arabera eratuak eta dagozkien erregistroetan inskribatuak, behar den IFZ dutenak, beren jarduera nagusiki Zarauzko udalerrian garatzen dutenak, soilik gazte zarauztarrentzat eta jarduera guztiak euskaraz burutzen dituztenak.   


Ildo horretan, udalerriarentzat interesgarriak diren jarduera sozialek ere laguntza jaso ahal izango dute, nahiz eta elkarte edo erakunde eskatzaileak Zarautzen ordezkaritza ofizialik ez izan. Hala ere, Zarautzen ordezkaritza ofizialik ez duten elkarte edo erakundeek urte osoko programaketa bat eskaini beharko dute Zarauzko herrian, zarauztar gazteei soilik eskainia, eta hilero gutxienez bi jarduera eginaz; gainera, eskatzaileen ordezkariek (Zuzendaritza Batzordea) 18 eta 30 urte bitartean dituzten zarauztarrak izan beharko dute.

Era berean, norbanakoek edo pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek, publiko zein nortasun juridikorik gabeko pribatuek, dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte ekimen puntual bat garatzen badute. Nolanahi ere, elkarteek kasu guztietan ordezkari edo ahaldun bat izendatu beharko dute, elkarte onuradunaren betebehar guztiei erantzuna emateko ahalmenekin. Kasu guztietan norbanako eskatzaileak edota talde eskatzailearen kideen bi herenek gutxienez 14-30 urte bitartekoak izan eta Zarautzen erroldatuta egon beharko dira azken hiru urteetan. Jarduera puntualen kasuan, langile bitartekariak gazteak izango direla bermatu beharko da, hartara gazteen kultura proiektuak bultzatu ahalko baitira.     

Eskariak aurkezteak deialdi honetan jasotako baldintza guztiak onartzen direla esan nahi du.      

Eskabideak Zarauzko Udaletxean aurkeztuko dira eta ondoren ageri diren eredu ofizialei jarraiki egingo dira:             

a)  Zarauzko gazte- edo gizarte-elkarteek G-01 inprimakia bete beharko dute eta dirulaguntza mota bakoitzerako eskaera-fitxa hauek bete beharko dituzte:

— Urteko programazioa–Elkarteen sustapena: G-02 eskaera-fitxa.

— Elkartekideen prestakuntza: G-03 eskaera-fitxa.

— Materialen erosketa eta eraberritzea: G-04 eskaera-fitxa.

b)  Ekimen puntualetarako dirulaguntzak eskatu nahi dituztenek G-05 eskaera-fitxa bete beharko dute.

Eskaeran akatsak edo gabeziak ikusten badira edo informazio gehiago beharrezkoa bada, pertsona edo erakunde eskatzaileei 10 eguneko epea emango zaie akats edo gabeziak zuzendu ditzaten edo informazio gehiago eman dezaten.         

Hala egin ezean, beren eskaerei uko egin diotela iritzi eta prozedura artxibatu egingo da, aurrez 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoaren araberako erabakia hartuta.

Eskabideak telematikoki edo Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira hilabeteko epean deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

— Udaletxeko Erregistro Orokorra (Kale Nagusia, 29): astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:00etara eta ostegunetan 7:30-15:00/17:00-19:00 bitartean.

3.  Instrukzioa eta proposamena.

Instrukzioa eta proposamena Zarauzko Udaleko Ordenantza Orokorraren 17. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo dira.  

Organo eskudunak:

— Instruktorea: Gaztediako arduraduna.

— Balioespen Batzordea: Kide anitzeko organo bat Herritarren Arloko Informazio Batzordeko kideek osatutakoa.

— Ebazpena: Alkatetzari edo Tokiko Gobernu Batzarrari egokituko zaio, Udalaren administrazio-antolamenduan une bakoitzean indarrean diren eskumenei eta aldi baterako eskuordetzeei jarraiki.

4.  Hautapen eta balorazio irizpideak.

Zarauzko Udalak erabakiko du zein egitasmo onetsi, eta ondorengo irizpide eta balorazio mugak hartuko ditu kontuan (gehienez 100 punturaino). Gutxienez 60 puntu ateratzen ez dituzten egitasmoak ezingo dira diruz lagundu.             

Dirulaguntzak adjudikatzeko orduan ondorengo puntuak hartuko dira kontuan eta eskabidearekin batera aurkezten diren programazio fitxetan egiaztatu egin beharko dira:

— Aisia hezitzailea (5-30 urte bitarteko haurrei, nerabeei eta gazteei zuzendua): 20 puntu.

Bizikidetza.

Olidaritatea.

Gizalegea.

Ohitura osasungarriak sustatzea.

— Informazioa, orientazioa eta bide-laguntza lantzea: 15 puntu.          

— Adierazpenerako eta partaidetzarako bideak: 10 puntu.

Iritzia eman.

Proposamenak egin.

Erabakiak hartu.

Erantzukizunak hartu.

Kudeaketan trebatu (elkarrekin kudeatu).

Baliabideak kudeatu.

— Euskarazko komunikazioa eta materiala erabili eta sortzea: 10 puntu.

— Hiritartasun aktiboa eta herriko bizitza soziokulturalean partaidetza sustatzea (alderdi komunitarioa lantzea): 10 puntu.   

— Elkarteko helburuen eta jardueren arteko koherentzia: 10 puntu.

— Jardueren kalitatea eta taldearen egonkortasuna: 10 puntu.            

— Partaideak eta bazkideak erakartzeko egindako lana: 5 puntu.        

— Erakundearen finantza-baliabideak eta eskatutakoaren proportzioa bereak dituen baliabideekiko: 5 puntu.

— Sorkuntzarako eta produkziorako bideak: 5 puntu.

Jarduerak gauzatzeko aukera ematea.

Goian jasotako atalen aplikazioak puntuazio zehatz bat emango dio eskaera bakoitzari hurrenkera ordena ezarriz. 60 puntu gainditzen dituzten eskaerak onartuko dira eta horien artean proportzionalki hainbanatuko da.            

5.  Ebazteko eta jakinarazteko epea.

Prozeduraren izapideak bete ondoren, eta ebazpen-proposamena egin aurretik, 39/2015 Legearen 82. artikuluan aurreikusitako entzunaldiaren izapidea beteko da, dena den, prozeduran interesdunek argudiatutako egintzak, alegazioak eta probak bakarrik agertzen badira eta horiek bakarrik hartzen badira kontutan, orduan, ez da entzunaldiaren izapidea egin beharrik izango.

Eskariak ebazteko gehienez 3 hilabeteko epea egongo da, eskariak jasotzeko jarritako epea amaitzen denetik, eta ordurako esanbidezko ebazpenik ateratzen ez bada ezetsi egin direla ulertuko da.

Ebazpenak administrazio bidea amaituko du.

Interesatuei erabakiaren berri emango zaie, urriaren 1ko 39/2015 legearen 40. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Udalak emandako dirulaguntzen argitalpena egingo du 38/2003 Lege Orokorrak, Dirulaguntzei buruzkoak, 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

6.  Dirulaguntzaren erabilera justifikatzea.

Dirulaguntzaren erabileraren justifikazioa Zarauzko Udaleko Ordenantza Orokorrean eta Gazteria Departamentuaren Oinarri Espezifikoetan ezarritakoari jarraiki egingo da. Gazteria Departamenturako justifikazio-kontua modalitatea erabiliko da, gastuen frogagiriak eta moduloka egiaztatuz, eta honako informazioa jaso beharko du:    

*  Dirulaguntzaren helburua bete dela justifikatzeko jarduera-memoria bat, burututako jarduerak eta lortutako emaitzak adieraziz. Memorian, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adieraziko dira, eta datu agregatuak eta estatistikoak sartuko dira, pertsona fisikoak identifikatzeko edo identifikagarri egiteko datu pertsonalik gabe. Zehazki, anonimizatu egingo da parte-hartzaileen informazioa, eta bakar-bakarrik hauek sartuko dira: parte-hartzaileen kopuruen edo portzentajeen datu estatistiko agregatuak.

*  Elkartekideen prestakuntzarako erabili den diruaren helmuga eta lortu diren tituluen fotokopiak (Begirale edo zuzendari ikastaroa eta eskola).

*  Erositako edo eraberritutako materialen inbentarioa.

*  Memoria ekonomiko bat, egindako jardueren kostua justifikatzeko, eta hauek barne hartuko dituena:

— Jardueraren gastuen eta diru-sarreren zerrenda sailkatu bat, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, zenbatekoa, jaulkipen-data, eta hala badagokio, ordainketa-data biltzen dituena. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera ematen bada, gertatutako desbideratzeak adieraziko dira. G-07 agiria erabil daiteke.

— Aurreko paragrafoan aipatzen den zerrendako gastuaren fakturak, edo merkataritzako trafiko juridikoan pareko froga-balioa edo eraginkortasun administratiboa duten dokumentuak, eta hala badagokio, ordainketa egin izana frogatzeko dokumentazioa.

— Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntzen zerrenda xehatu bat, zenbatekoa eta beren jatorria adierazten dituena.

— Hala badagokio, aplikatu gabeko geldikinen kasuan, diru-itzuleraren eta horietatik sortutako interesen ordainketa-gutuna.

Ezingo da gastuen frogagiriak dituen justifikazio-kontua erabili.

Dirulaguntza zuritzeko memoria, agiri eta dokumentu guztiak euskaraz aurkeztu beharko dira.

Azterlan, programa, argitalpen, iragarki-txartel eta laguntza ekonomikoaren ondorioz garatutako jardueran sortu den dokumentazio grafikoaren eta idatziaren ale bat.   

Diruz lagundutako jardueren gastuen eta diru-sarreren balantzea, erakundeko idazkariak sinatuta eta dagokion zigiluarekin.               

Dietak eta otorduak dirulaguntzatik kanpo gelditzen dira.     

Eskatutako dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2021eko urtarrilaren 31a izango da.

7.  Dirulaguntza itzultzea.

Dirulaguntzaren onuradunak bere ekimenez itzuli ahal izango du dirulaguntza, Udalari erabaki horren berri emanaz eta dagokion diru-sarrera 2095 5076 41 1060000246 kontuan eginaz.   

8.  Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntzen emakida gehienez dagokion partidaren aurrekontuko diru-izendapenaren mugaraino egingo da. Balioespen Batzordeak hala baderitzo, ez da diru-izendapenaren mugaraino iritsi beharko.   

Onartutako proiektu bakoitzarekin lotutako gastuek jasoko dituzte dirulaguntzak.

Salbuespen gisa, banku-bermeko gastuak diruz lagundu ahal izango dira, diruz lagundutako jarduera modu egokian prestatzeko edo burutzeko ezinbestekoak baldin badira, eta horien onarpena Balioespen Batzordearen iritzira utziko da.

Atal bakoitzean diruz lagundu daitezkeen edukiak honakoak dira:

— Urteko programazioa.

Elkartearen helburuak lortzeko egiten diren eguneroko eta ohiko programa edo jarduerak.             

Dirulaguntza ildo hau Elkarteen sustapena transferentzien partidari atxikiko zaio.

Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programa edo ekintzaren kostuaren %70 gaindituko. Kostuetan diru-sarrerak %30era iristen badira kostu osoaren %100 finantzatu ahalko da. Emandako dirulaguntzen zenbatekoak ezingo du inoiz, bakartuta zein beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, erakunde onuradunak diruz lagunduta garatu beharreko jardueraren kostua gainditu.   

— Elkartekideen prestakuntza.

Elkartearen Kudeaketa edota programa eta jarduerekin zerikusia duten ikastaro edo prestakuntza programetara elkartekideak joatea, bereziki astialdiko begirale eta zuzendarien prestakuntza eta honen ingurukoak.   


Dirulaguntza ildo hau Elkarteen sustapena transferentzien partidari atxikiko zaio eta partida honetatik erabakitzen den lehen dirulaguntza ildoa izango da.

Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programa edo ekintzaren kostuetako %30 gaindituko. Kostuetan diru-sarrerak %70era iristen badira kostu osoaren %100 finantzatu ahalko da. Emandako dirulaguntzen zenbatekoak ezingo du inoiz, bakartuta zein beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, erakunde onuradunak diruz lagunduta garatu beharreko jardueraren kostua gainditu.   

— Materialen erosketa eta eraberritzea.

Eskatzaileek ohikoak diren programa eta jardueretarako beharrezkoak dituzten material ez suntsigarrien erosketa eta eraberritzea.

Dirulaguntza ildo hau Elkarteen sustapena transferentzien partidari atxikiko zaio.

Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du erosketa edo eraberritzearen kostuetako gastuen %30 gaindituko. Kostuetan diru-sarrerak %70era iristen badira kostu osoaren %100 finantzatu ahalko da. Emandako dirulaguntzen zenbatekoak ezingo du inoiz, bakartuta zein beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, erakunde onuradunak diruz lagunduta garatu beharreko jardueraren kostua gainditu.             

— Jarduera puntualak.

Gazteek, norbanako gisara edo taldean, antolatzen dituzten gizarte eta kultur arloko ekimen puntualak, beren proiekzio eta interesagatik Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuaren programa ezberdinen helburuekin bat etorriko balira.

Dirulaguntza ildo hau Elkarteen sustapena transferentzien partidari atxikiko zaio.

Eskatzaileak ez du zertan Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatuta egon; taldeka baita banaka ere eska daiteke, eta talde eskatzailearen kideen bi heren gutxienez edota banakako eskatzaileak 14-30 urte bitartekoak eta Zarautzen erroldatuta egon beharko dira azken hiru urteetan. Kasu honetan, langile bitartekariak gazteak izango direla bermatu beharko da, hartara gazteen proiektu kulturalak bultzatu ahalko baitira.           


Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programa edo ekintzaren aurrekontuaren %50 gaindituko. Kostuetan diru-sarrerak %50era iristen badira kostu osoaren %100 finantzatu ahalko da. Emandako dirulaguntzen zenbatekoak ezingo du inoiz, bakartuta zein beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, erakunde onuradunak diruz lagunduta garatu beharreko jardueraren kostua gainditu.   

9.  Dirulaguntzen ordainketa eta aurrerakinak.

Dirulaguntzen ordainketa Zarauzko Udaleko Ordenantza Arautzailean ezarritakoari jarraiki egingo da.

Ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira justifikazioaren aurretiko fondo-entrega moduan, dirulaguntzei atxikitako jarduerak burutzeko nahitaezko finantzaketa gisa. Dirulaguntza eman dela jakinarazi bezain laster, dirulaguntzaren %60 ordainduko da, eta horretarako ez zaio inongo bermerik eskatuko onuradunari. Dena dela, azken zatiaren ordainketa egindako gastuaren justifikazioaren baldintzapean geratuko da.               

10.  Zuzkidura eta aurrekontuko partida.

Dirulaguntzak honako atalen arabera eskatu ahal izango dira eta horietara bideratutako zenbatekoak gehienez ere hauek izango dira:

Partida: 1 1001.481.02.337.20.2020.4417 20.000,00 €.

1.  Urteko programazioa–Elkarteen sustapena.

2.  Elkartekideen prestakuntza (ildo hau erabakiko da lehenengo).

3.  Jarduera puntualak.

a)  Materialen erosketa eta eraberritzea.

11.  Publizitatea.

Dirulaguntzen onuradunak diruz laguntzeko den edozein programaren, jardueraren, inbertsioren edo jardunen izaera publikoari buruzko publizitatea egin beharko du, euskaraz. Publizitate horretan, lehentasunezko tokian honako hau azaldu behar da erakundearen logotipoaren ondoan (liburuxketan eta eskuko programetan, azal nagusian edota atzeko azalean): «Jarduera honek Zarauzko Udalaren laguntza jaso du» eta Zarauzko Udaleko armarria.

Horrela, bada, eta zarauztar guztiei tratu berbera ematea bermatzeko asmoz, dokumentazio, publizitate irudi edo material eta agiri guztietan komunikazioa modu egokian erabiliko da, errespetuz, modu barneratzailean, onartzailean, inolako aurreiritzirik sortu gabe; hau da, herritar guztiak berdin tratatuz. Ondorioz, haurrak, nerabeak, gazteak, hots, oro har, edonor diskriminatzen duen edozein irudi edo estereotipo saihestuko ditu, arrazoia edozein dela ere.

12.  Araudia.

Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan arau hauek aplikatuko dira:

— 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, dirulaguntzei buruzkoa (2003ko azaroaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 276 zk.).

— 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena (2006ko uztailaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 176 zk.).

— Zarauzko Udalak dirulaguntzak emateko Ordenantza Orokor Arautzailea (2008ko uztailaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 140 zk.; 2016ko ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 105 zk.; eta 2018ko abenduaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 232 zk.).

13.  Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunari, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio bi hilabeteko epean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari.   

Epeak bi kasuetan deialdi hau argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

14.  Informazioa.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jo www.zarautz.eus helbidera, deitu 943.005.122 telefono zenbakira, idatzi gazteri@zarautz.eus posta elektronikora. edo galdetu Zinema pilotalekuan (Zigordia kalea, 34).