2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

432/2020 Ebazpena, uztailaren 16koa, Araubide Juridikoko eta Pertsonen Kudeaketako zuzendari nagusiarena, Foru Sektore Publikoko kargudunen ondasun eta interesen adierazpenak argitaratzea agintzekoa.

Araubide Juridikoko eta Pertsonen Kudeaketako zuzendari nagusiak honako ebazpen hau eman du 2020ko uztailaren 16an:

«Gipuzkoako Lurralde Historikoaren foru sektore publikoaren eremuan jardueren erregistroa eta ondasun eta interesen erregistroa arautzeko abenduaren 19ko 4/2011 Foru Arauari (abenduaren 26ko 243. zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) jarraikiz, beren jarduerei nahiz ondasun eta interesei buruzko adierazpenak aurkezteko obligazioa daukate honako hauek, kargua hartu nahiz uzten dutenean: diputatu nagusiak, foru diputatuek, zuzendari nagusiek eta foru sektore publikoa osatzen duten entitateetako zuzendari, gerente eta kargu baliokideek.          

Abenduaren 19ko 4/2011 Foru Arauaren 8. artikuluak dio Ondasun eta Interesen Erregistroak izaera publikoa duela eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko direla foru arauaren I. eranskinean agertzen den ereduaren arabera egindako adierazpenetako datuak. Argitalpen hori agintzea Araubide Juridikoko eta Pertsonen Kudeaketako Zuzendaritza Nagusiari dagokio.

Artikulu horrek ezarritakoa betetze aldera, egungo 2019-2023 legegintzaldia dela eta orain arte aurkeztutako adierazpenak argitaratu behar dira. Edonola ere, ez dira argitaratzen ondasuna aurkitu edo kokatzea ahalbidetzen duten datuak, edota deskribatu edo identifikatzean ondasun horiek jabearekin erlazionatzea ahalbidetzen dutenak; hala agintzen baitu abenduaren 19ko 4/2011 Foru Arauak 8.3 artikuluan.          

Aurrekoa ikusirik, zuzendari nagusi honek

EBAZTEN DU

Egungo 2019-2023 legegintzaldia dela eta orain arte aurkeztutako ondasun eta interesen adierazpenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea: ebazpen honen 1. eranskinean ezarritako hurrenkeran; eta 2. eranskinean jasotako edukiarekin.»

Hau guztia denen jakinaren gainean jartzen da.

Donostia, 2020ko uztailaren 16a.—Alfonso Acarreta Rodriguez  Departamentuko idazkari teknikoa.            (3534)