2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren dirulaguntzen oinarri orokorren aldaketa eta 2020. urteko deialdia.        

Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2020ko uztailaren 7an:

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak, enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren bidez, Gipuzkoako ekonomia susperraldia finkatzen laguntzea du helburu, enpresen lehiakortasuna bultzatuz, enpresen jarrera lehiakorra sustatuz eta gure politika industrial eta ekonomikoaren identitate markak indartuz, herrialde eta lurralde gisa. Azken batean, aberastasun iraunkorra eta pertsonen ongizatea bermatuko dituen Gipuzkoa sustatu nahi da.          

Horretarako, proiektu bat garatu nahi da enpresa eta lanpostu gehiago eta hobeak sortzea helburu hartuta, ekonomia produktiboaren alde eginez, bereziki, gure sektore estrategikoetan, eta aberastasun iraunkorra sortzen lagunduko duten enpresa- eta gizarte-jarrerak bultzatuz. Proiektu horren bidez, industriaren aldeko gizarte mugimendua lortu behar dugu gure herrian, eta enpresa jarri behar dugu aberastasuna sortzeko prozesuaren erdigunean, haren ekarpen sozial eta ekonomikoa nabarmenduz.

Bestalde, Covid-19ak sortutako osasun larrialdia egoerak lurraldeko pertsonen bizitzan eta ekonomian ekarri dituen sekulako ondorioei aurre egiteko, beharrezkotzat jotzen da Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren estrategiak uztartu ditzan Gipuzkoako enpresen epe laburreko beharren Kudeaketa eta ingurune sozioekonomiko lehiakorrago baten etorkizuneko garapena. Kudeaketa dualaren printzipioak aplikatzeko garaia da: oraina kudeatu, etorkizuna prestatuz». Eta indar handiagoz eragin, politika zehatzen bidez, Gipuzkoa ekintzailea garatzen laguntzean.

Gipuzkoaren apustu estrategikoa ekosistema ekintzaile bat garatzea da, ondoko erronkei erantzuna emateko gai dena:  

— Aberastasuna eta kalitatezko enplegu sorkuntza jasangarria bermatzea.

— Puntako ekonomia irekia eta espezializatua edukitzen jarraitzea, aldi berean aniztasunari ere eutsiz.

— Industriaren pisua eta beraren eragin positiboa enplegua, errenta, zergak eta berrikuntza sortzeko babestea,.

— Etorkizuneko enpresa proiektuetan pertsonen zeregina zein den aztertu, kontuan hartuta, bereziki, emakumeen eta gizonen berdintasuna eta gazteriaren egitekoa.

— Enpresa ehunaren berrikuntza bermatzea.

— Ekonomia berriak eta balio partekatua sortzeko ereduak sustatzea.

Eta horretarako zenbait neurri eskatzen ditu, besteak beste, babesletza publiko-pribatua eta administrazio publikoak berezko duen jardunbidea. Honek esku-hartze politika desberdinak parekatzea dakar (enpresen lehiakortasuna bultzatzea, ekintzailetzara bideratutako azpiegiturak eta enpresa eredu berriak sustatzea, etab.), eta horiek kudeatzea eta zenbait neurri txertatzea (laguntzeko tresna finantzarioak).    

Era berean, urrats bat gehiago eman nahi da Gipuzkoako Foru Aldundiak politika eta programa publikoak ebaluatzeko duen konpromisoan, eta, beraz, dinamika guztiak indartuko dira, bai barnekoak (funtsean, ikuspegi integrala ahalbidetuko duten departamentuen artekoak), bai kanpokoak (inpaktuen eremuan sakonduz, bai pertsona eta entitate onuradunen inplikazioan sakonduz). Azken batean, politika publikoen efizientzia eta efikazia hobetzea, ongizatea eta gizarte-kohesioa lortzen laguntzeko.  

Estrategia eta jarduera ildo hauek 2020 ekitaldian indartzen jarraituko da, honako hauek ikusita:

— Orain arte lortu diren emaitzen ebaluazio positiboa.    

— EAEko Jarduera Ekintzailetzako Erakunde arteko bigarren Plana 2017-2020 (PIE 2020). Plan honek, beste helburu batzuen artean, sustapen aurreratuari babesa ematen dion ekosistema indartzea azpimarratzen du.

— Ekintzailetza berritzaileari eta teknologikoki aurreratuari emandako babesaren prozesu, berrantolaketa multzoa eta egituren hobekuntza EAEan.

— Ekintzailetza laguntzeko estrategia bakar batean apostu estrategikoak eta ekonomia zirkularra eta industria kreatiboa txertatzea; eta,

— Barnekintzailetasunaren eragin estrategikoak erakundearen lehiakortasun orokorra indartu eta ustiatzen du, negozio-aukera berriak aurkitzeko aukera ematen duen heinean.             

Eta holaxe, enpresa eredu zehatz bat garatu: enpresa lehiakorrak eta jasangarriak izatea (dibertsifikatuak, irekiak, berritzaileak, partizipatuak, aniztunak, berdinzaleak, humanoak eta lurrarekin konprometituak).

Laguntza programa hori hobetzeko, aldaketa txiki batzuk egin dira oinarri arautzaile orokorretan, batez ere oinarri horiek kudeatzeko eta justifikatzeko prozedurari eragiten diotenak.

Dirulaguntza hauek 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta daude.

Horiek horrela, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eta Diputatuen Kontseiluak eztabaidatu ondoren,

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.  Aldatzea enpresak sortzeko eta garatzeko prozesuan laguntzeko programako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak. Oinarri horiek, Diputatuen Kontseiluaren 2017ko ekainaren 27ko erabakiaren bidez onartu ziren (2017ko uztailaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 127. zk.), eta organo horren 2018ko apirilaren 10eko erabakiaren bidez aldatu ziren (2018ko apirilaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 74. zk.), erabaki honen I. eranskinean ezarritako baldintzetan.       

Bigarren.  Onartzea dirulaguntzen 2020ko deialdia, erabaki honen II. eranskinean jasota dagoena.            

Hirugarren.  2020. ekitaldiko deialdiari aurre egiteko 1.521.448,00 euroko gastua baimentzea ondoko jarduera alorretan, aurrekontuko kontu sail hauen arabera:

a)  Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea (II. eranskina):

1.0210.100.470.00.03.2020: 180.000,00 €.

5.0210.100.470.00.03.2021: 50.000,00 €.

b)  Enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza ematea (III. eranskina):           

1.0210.100.470.00.07.2020: 110.000,00 €.

5.0210.100.470.00.07.2021: 160.000,00 €.

c)  Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza ematea (IV. eranskina):

1.0210.100.470.00.12.2020: 244.910,00 €.

1.0210.100.770.00.01.2020: 273.336,00 €.

5.0210.100.470.00.12.2021: 201.281,00 €.

5.0210.100.770.00.01.2021: 301.921,00 €.

Laugarren.  Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, aurkeztutako eskaerak ebatzi aurretik, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe. Zenbateko gehigarria eraginkorra izateko baldintza izango da, dirulaguntzak ematea ebatzi aurretik, kreditua erabilgarri deklaratzea.


Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, aukera dute horren aurretik, berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitalpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.       

Donostia, 2020ko uztailaren 8a.—Segundo Díez Molinero, Departamentuko idazkari teknikoa.     (3351)

I. ERANSKINA

2017ko ekainaren 27an Diputatuen Kontseiluak onartu zituen (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 4an, 127 zk.) eta ondoren, organo berberak 2018ko apirilaren 10ean aldatu zituen (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 18an, 74 zk.) enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren dirulaguntzen oinarri arautzaile orokorren aldaketa.          

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren dirulaguntzen 8., 11., 12. eta 13. oinarri arautzaile orokorrak (I. eranskina) aldadu egiten dira, eta honela jasoko dira:    

8. oinarria.  Entitate onuradunen betebeharrak eta konpromisoak.

8.1.  Erakunde onuradunek dirulaguntzak onartzeak martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako Erregelamenduak eta dirulaguntzen alorreko gainerako araudi aplikagarriak ezarritako betebeharrak betetzea dakar, baita oinarri orokor hauetan nahiz deialdian ezartzen direnak ere.         

8.2.  Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da diruz lagundutako proiektuaren ondorioz egiten diren jakinarazpenetan, argitalpenetan eta zabalkunde jardueretan, hala agintzen baitu 2018ko ekainaren 26ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiak, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruetan 2018-2022 aldirako onartzen duenak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 149 zk. 2018ko abuztuaren 3koa).        

8.3.  Diruz lagundutako proiektuaren diseinu eta garapenean genero-ikuspegia gehitzea.

8.4.  Diruz lagundutako proiektuan bermatzea komunikazio eta argitalpen guztietan hizkeraren erabilera ez sexista.    

8.5.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak diruz lagundutako proiektu edo jardueren sustapen eta finantzazioari publizitate egokia ematea, Aldundiaren erakunde-irudiaren bidez zein finantzazio publikoari eta esku-hartze publikoaren helburuari buruzko aipamenen bidez, horma-irudi, inprimatutako material, bitarteko elektroniko edo ikus-entzunezkoetan, eta beste edozein euskarritan, edo komunikabideetan egindako adierazpenen bidez.

8.6.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak ezartzen dituen ebaluazio baldintza guztietan parte hartu eta bete beharko dira; horien bitartez, jarduerak eta emaitzak eta inpaktuak neurtuko dira eraginkortasunetik eta eragimenetik.            

8.7.  Emandako dirulaguntzak ondasun inbentariagarriak erosteko erabiltzen badira, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 30.4. artikuluan ezarritakoa bete behar da.  

Horrenbestez, erakunde onuradunak diru-laguntzaren xederako erabili behar du eskuratutako ondasun hori, gutxienez 5 urtetan erregistro publiko batean inskriba daitekeena bada, eta gutxienez 2 urtetan beste kasu guztietan.  

8.8.  Dirulaguntza eman zenetik 5 urteko epean, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo helbide soziala, fiskala edo produkzio zentroetako zati nabarmen bat beste toki batera eramanez gero, dirulaguntza itzuli beharko da eta 14. oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.

11. oinarria.  Dirulaguntzak ordaintzea.

11.1.  Dirulaguntza proiektua amaitutakoan ordainduko da, 12. oinarrian aurreikusitako justifikazioa aurkeztu eta gero.             

11.2.  Salbuespen gisa, laguntza programaren helburua –enplegua sortzea–, entitate onuradunen ezaugarria –ekintzailetzari laguntza ekosistemaren eragilea– eta, gainera, kasu batzuetan irabazi asmo gabeko entitateak direla kontuan izanda, ordainketa aurreratuak egin daitezke, bermerik gabe, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finantzaketa moduan, pertsona, enpresa edo erakunde onuradunak eskaera egin eta finantzazio beharra duela zuritu ondoren. Laguntzaren aurrerakinak proiektuari ekiten zaionean eta hasiera hori behar bezala egiaztatuta dagoenean ordaindu ahal izango dira, betiere, baliabide nahikoa badago eta diru laguntza osoaren %60 gainditzen ez bada. Halaber, dirulaguntzaren izaerak hala justifikatzen duenean, ordainketa berri bat egin ahal izango da, lehen egindako ordainketarekin gehituta dirulaguntza osoaren %85ekoa baino txikiagoa izan behar duena, betiere lehen aurreratutako diru kopurua behar bezala eta dokumentuz zuritu bada, beharrezko finantzaketa egiaztatzen bada, baliabide nahikoa badago eta diruz lagundutako jardueren gauzatze erritmoarekin eta aurkeztutako zuriketekin bat baldin badator.             

Gainontzeko kopurua proiektuaren amaieran eta 12. oinarrian aurreikusten den dokumentazioa aurkeztean ordainduko da.

11.3.  Salbuespen gisa, emandako dirulaguntza oso-osorik ordaindu ahal izango da proiektua edo jarduera amaitu baino lehen, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finantzaketa moduan, horretarako banku edo finantza erakundearen abala aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iritziz nahikoa dena. Banku edo finantza erakundearen abal hori aurreratutako dirulaguntzari eta aurrerakina ematen den une beretik eta proiektua gauzatu arte sortzen diren berandutza interesei erantzuteko modukoa izango da. Berandutza interestzat joko da uneko diruaren legezko interesa.

Abala indargabetu egingo da dirulaguntzaren xedeko proiektua amaitu dela deskargu tekniko, ekonomiko eta finantzarioz egiaztatzen denean, hain justu, 12. oinarrian aurreikusten den dokumentazioa aurkeztuta.

11.4.  Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 32. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, ezin izango da inolako ordainketarik egin erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko edota entitate laguntzaileekiko betebeharrak betetzen ez dituen bitartean. Horregatik, ordainketa egin baino lehen, Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak betebehar horiek betetzen dituela egiaztatuko du. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.

12. oinarria.  Dirulaguntza zuritzea.

12.1.  Kasu guztietan, entitate onuradunak frogatu beharko du diruz lagundutako jarduera gauzatu izana, baita jarduera horrek sortutako kostuak ere.

12.2.  Dirulaguntzaren xedeko proiektua edo jarduera hilabeteko epearen barruan zuritu behar da, eta epe hori diruz lagundutako proiektu edo jarduera hori gauzatzeko epea, urteko deialdian ezarritako dena, amaitzen denetik kontatuko da.

12.3.  Aurreko paragrafoan zehaztutako epearen barruan, entitate onuradunak kontu zurigarri bat aurkeztu beharko du ondorengo agiri hauek jasoz:

— Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen jarduera memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren web orrian eskuragarri dagoen ereduaren arabera. Proiektua gauzatu bitartean sortutako agiri eta txosten guztiak erantsi beharko dira, baita proiektuari buruzko dokumentazio grafikoa, argazki bidezkoa edo ikus-entzunezkoa.            

Era berean, eta ebaluazio-prozesu integral bat ziurtatu ahal izateko, Departamentuak, ahal den neurrian, Ogasun eta Finantza Departamentuarekin kontrastatuko ditu, entitate onuradunek baimena eman ondoren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 92.1.l) artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntza-eskaeraren aurreko hiru ekitaldi fiskaletan eta ondorengo bost ekitaldietan, eragiketa-bolumenari eta negozio-zifrari, esportazio-bolumenari, %5etik gorako akziodunen nortasuna eta zerga helbideari, 3.000 eurotik gorako entitate hornitzailei, beste sozietate batzuetako partaidetzari (nortasuna, zerga helbidea, portzentaia), oinarrizko jardueraren epigrafe fiskalari, batez besteko plantillari, plantillaren soldata-kostuari; eta, sozietateen gaineko zergaren kuota efektiboari buruzko datuak.           

— Memoria ekonomikoa, jardueren kostua frogatuko duena. Honako edukiak izango ditu:

a)  Zerrenda sailkatu batean jasota, jardueraren gastuak, bakoitzaren hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data adierazita. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera ematen bada, horrekiko desbiderapenak adieraziko dira.           

b)  Fakturak, edo merkataritzako trafiko juridikoan haien pareko froga-balioa edo eraginkortasun administratiboa duten agiriak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan adierazitakoak, eta, behar izanez gero, ordainketaren egiaztagiriak.       

c)  Beharko balitz, aurreko a) atalean aipatu den zerrendara gehitutako gastu orokorrak eta/edo zeharkakoak banatzeko irizpideak adieraziko dira.

d)  Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko jaso diren beste diru sarreren edo laguntzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

e)  Entitate onuradunak, ekipo-ondasunen horniduran edo aholkularitza edo laguntza teknikoaren arloko enpresen zerbitzu-prestazioan, diruz laguntzeko moduko 15.000 euroko edo hortik gorako kostuak egin baditu, eskatutako hiru eskaintzen artean egindako aukeraketa egiaztatzen duen dokumentazioa, non eta laguntza horren ezaugarri bereziak direla-eta behar adinako enpresa edo profesionalik ez dagoen zerbitzu horiek emateko, edo kostua dirulaguntza eskatu aurretik egin den. Aurkeztu diren eskaintzak, justifikazio fasean edo, bestela, dirulaguntza eskaeran aurkeztu behar direnak, efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera hautatuko dira. Hautatutakoak proposamen ekonomikorik onenak ez badira, berariaz zuritu beharko dira memoria batean.    


12.4.  II. eranskinaren 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, dirulaguntzaren zuritzea aipatu eranskinaren 4. oinarrian jasotako moduluen bidez kreditatuko da.        

Eta, aurkeztu behar den dokumentazioa, honako hau izango da:

— Jardueraren memoria, dirulaguntzaren xedeko jardueraren garapena zurituko duena. Horretan sartuko dira, halaber, egindako jardueren xehetasunak, lortutako emaitzak eta egindako bideragarritasun plana.

— Memoria ekonomiko zurigarria, gutxienez honako xehetasunak emango dituena:

a)  Modulutzat hartu diren unitate fisikoen kopuruari buruzko egiaztagiria edo, holakorik ezean, pertsona onuradunaren aitorpena.

b)  Dirulaguntzaren zenbatekoa, jarduera memorian eta II. eranskinaren 4. oinarrian aurreikusten diren moduluetan kuantifikatu diren jarduerak oinarri hartuta kalkulatua.

c)  Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko jaso diren beste diru sarreren edo laguntzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

12.5.  Kostuak egiaztatzeko jatorrizko agirien kopia elektronikoa, informatikoa edo telematikoa aurkeztuko da, baldin eta agiri horien egiazkotasuna, osotasuna eta zaintza bermatzen badira.

12.6.  Dirulaguntza justifikatzeko ezarritako epea amaitu eta ez badira oinarri hauetako 3. eta 4. ataletan aipatutako agiriak aurkeztu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dio entitate onuradunari agiri horiek aurkezteko. Bigarren epe horren barruan justifikazioa aurkezten ez bada, hamalaugarren oinarrian aurreikusitako ondorioak eragingo ditu. 

12.7.  Entitate onuradunak, laguntza ematea bultzatu zuen jarduera burutu izanaren eta jasotako fondoak aplikatu izanaren egiaztagiriak 4 urtez gorde beharko ditu nahitaez. Epe hori kontatzen hasiko da entitate onuradunak aipatu ziurtagiriak aurkezteko ezarrita dagoen denbora amaitzen denetik aurrera. 


12.8.  Oinarri honetako 3. eta 4. puntuetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak egiaztatuko du egoki diren egiaztapenak egingo ditu.

Besteak beste, egiaztatuko du eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.

Egiaztapen horretatik ondorioztatzen bada diruz lagundu daitekeen kostua emandako dirulaguntza baino txikiagoa dela, doitu egingo da dirulaguntza. Dirulaguntza justifikatzeko ezarritako baldintzak edo dirulaguntzaren xede ziren helburuak, osorik nahiz zati batean, ez badira bete, horren berri emango zaio eskatzaileari egiaztapenaren emaitzekin batera, eta aldi berean hasiera emango zaio dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emateko prozedurari, edota diru laguntza osorik nahiz zati batean itzultzeko prozedurari (14. oinarrian aurreikusten da).        

13. oinarria.  Ebazpena aldatzea.

13.1.  Entitate onuradunek organo emaileari eskatu ahal izango diote, diruz lagundutako jarduera egiteko epea amaitu aurretik, aldatu dezala dirulaguntzak emateko ebazpena, baldin eta finkatutako epeak luzatzea, emandako diru laguntza murriztea, diruz lagundutako aurrekontu atalak aldatzea edo jardueran bildutako ekintzak aldatzea badakar. Aldaketa horiek ezusteko kausen ondorio direnean edo jardueraren helburua lortzeko beharrezkoak direnean baimenduko dira, betiere dirulaguntzaren xedea aldatzen ez bada eta hirugarrenen eskubideak kaltetzen ez badira.   

13.2.  IV. eranskinean jasotako jarduketen kasuan (oinarri teknologikoko enpresak eta/edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntzeko dirulaguntzak), onuradunek dirulaguntzaren titulartasuna aldatzea dakarten aldaketak eskatu ahal izango dizkiote organo emaileari, diruz lagundutako jarduera egiteko epea amaitu baino lehen. Entitate onuradunaren eskaeran dagokion arrazoia eta justifikazioa jasoko dira. 


Dirulaguntzaren organo emaileak eskaera horren inguruan ebatziko du, kasu bakoitzean interes publikoko helburua betetzeko, baldin eta dirulaguntza baldintza objektiboen eta edonork betetzeko modukoen arabera eman bada eta ez baldintza guztiz pertsonalen arabera, eta onuradun berriak dirulaguntzaren onuradun izateko oinarri arautzaileetako baldintza guztiak betetzen baditu.            

Kasu horietan, onuradun berriak bere egingo ditu sor daitezkeen eskubideak eta betebeharrak, eta oinarri arautzaile hauetan entitate onuradunari jarritako betebehar guztiak bete beharko ditu. Eta halakorik balego, bere ardura izango da jasotako dirulaguntzak itzultzea eta ezarri daitezkeen zehapenak ordaintzea.

Onuradunaren aldaketak ekar lezake emandako dirulaguntza aldatzea, baldin eta dirulaguntza emateko finkatutako irizpideak aplikatzean espedientearen puntuazioari eragiten badio. Onuradunaren aldaketak ezingo du ekarri, inola ere, emandako dirulaguntza handitzea.            

13.3.  Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak ofizioz alda dezake dirulaguntza emateko ebazpena, betiere entitate interesatuari entzunaldia eskainita eta funtsak ezarri aurretik, baldin eta dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketak galarazten edo zailtzen badu erdietsi nahi den interes publikoa lortzea eta onuradunari ez bazaio kalte ekonomikorik eragiten.

13.4.  Entitate onuradunak egiaztapen-agirian jakinarazten badu aldatu egin direla dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak eta, aldaketa horiek direla eta, lehen adierazi eran ebazpena aldatzea zilegi zatekeela, baina aldaketa onartu aurreko baimen administratiboaren tramitea ez zela egin bere garaian, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak onartu egin ahal izango du aurkeztu dioten egiaztapen-agiria, baldin eta erabaki horrek hirugarren batzuen eskubideak urratzen ez baditu, eta alde batera utzi gabe entitate onuradunari jar dakiokeen isuna, 2007ko martxo aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzak arautzen dituenak, dioenari jarraikiz.  

II. ERANSKINA

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren dirulaguntzen 2020ko deialdia.  

1.  Helburua.

Enpresak sortzeko eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren II., III. eta IV. eranskinetako dirulaguntzetarako deialdia egitea 2020rako. Oinarriak Diputatuen Kontseiluak 2017ko ekainaren 27an onartu zituen (2017ko uztailaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 127 zk.) eta Diputatuen Kontseiluaren erabaki bidez aldatu zituen 2018ko apirilaren 10ean (2018ko apirilaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 74 zk.).   

2.  Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta bukatuko da:

— III. eranskineko (enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza emateko dirulaguntzak) 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2020ko uztailaren 20an, eguerdiko 12:00etan.

— II. (enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza emateko dirulaguntzak) eta IV. (oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko dirulaguntzak) eranskinetako 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2020ko urriaren 19an, eguerdiko 12:00etan.

3.  Finantziazioa.

3.1.  Deialdi honetan eman beharreko dirulaguntzen zenbatekoa 1.521.448,00 eurokoa izango da eta 2020rako Gipuzkoako Lurralde Historikoak dauzkan aurrekontu-sail hauen artean banatuko da:              

a)  Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea (II. eranskina):

1.0210.100.470.00.03.2020: 180.000,00 €.

5.0210.100.470.00.03.2021: 50.000,00 €.

b)  Enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza ematea (III. eranskina):

1.0210.100.470.00.07.2020: 110.000,00 €.

5.0210.100.470.00.07.2021: 160.000,00 €.

c)  Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza ematea (IV. eranskina):

1.0210.100.470.00.12.2020: 244.910,00 €.

1.0210.100.770.00.01.2020: 273.336,00 €.

5.0210.100.470.00.12.2021: 201.281,00 €.

5.0210.100.770.00.01.2021: 301.921,00 €.

Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, aurkeztutako eskaerak ebatzi aurretik, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe. Zenbateko gehigarria eraginkorra izateko baldintza izango da, dirulaguntzak ematea ebatzi aurretik, kreditua erabilgarri deklaratzea.            


4.  Jarduerak gauzatzeko epea.

Oro har, diruz lagundutako jarduerak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira eta ondorengo datarako amaitu:      

— II. eta III. eranskinen 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2021eko apirilaren 26an.

— IV. eranskinaren 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2021eko irailaren 30ean.

5.  Ebazpena jakinarazteko bidea.

Dirulaguntza emateko, edo kasua balitz, ukatzeko ebazpena erakunde eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraikiz.

6.  Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran, eranskinean dagoen ereduari jarraituz egindakoan, honako informazio hau sartuko da:

a)  Entitate eskatzailearen datuak.

b)  Dirulaguntzaren xede den proiektuaren edo jardueraren memoria deskriptiboa, balorazio irizpideak aplika daitezen (Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak eranskin bakoitzerako ezarritako ereduen arabera).

c)  Aurkeztutako proiektuaren aurrekontu zehaztua.

d)  Aitorpen erantzulea, deialdi honen eranskin gisa agertzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.

e)  Laguntza bateragarrien ziurtagiria.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.

7.  Borondatezko itzulketa.

Entitate onuradunak borondatezko itzulketa egin nahi badu, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari 14.4 oinarrian zehazten den moduan. Idatzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.