2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

1010/292/2020 Foru Agindua, 2020ko ekainaren 8koa, Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko eta arte eszenikoen alorrean sentsibilizazio, prestakuntza eta bitartekotza programak dituzten Gipuzkoako konpainia eszenikoei (antzerkia eta dantza) diru laguntzen 2020. ekitaldiko deialdia onartzen duena.    

2018ko uztailaren 10eko Diputatuen Kontseiluko akordioaren bitartez, Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura emango diren diru laguntzen oinarri arautzaileak onartu ziren. (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2018ko uztailaren 25a).

Oinarri horiek Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko eta arte eszenikoen alorrean sentsibilizazio, prestakuntza eta bitartekotza programak dituzten Gipuzkoako konpainia eszenikoei (antzerkia eta dantza) diru laguntzak emateko lerroa jasotzen dute. 3. oinarri orokorrak jasotzen du diru laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez.    

Aipatutako dirulaguntza lerroa Diputatuen Kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko bileran onartutako 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartuta dago.           

Bidezko da beraz adierazitako programa horien 2020ko deialdia egitea.

Hori guztiagatik, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatu honek,

ERABAKI DU

Lehena.  2020. ekitaldiko diru laguntzen deialdia Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko eta arte eszenikoen alorrean sentsibilizazio, prestakuntza eta bitartekotza programak dituzten Gipuzkoako konpainia eszenikoei (antzerkia eta dantza) diru laguntzak emateko.

Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.   

Bigarrena.  Deialdi horri aurre egiteko ehun eta laurogei mila (180.000) euroko gastua baimentzea aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                 Zenbatekoak (€)

1.0310.130.470.00.03.2020                90.000,00

1.0310.130.481.00.03.2020                18.000,00

5.0310.130.470.00.03.2021                60.000,00

5.0310.130.481.00.03.2021                12.000,00

Foru Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietan, argitarapenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete partikularrek Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Foru Diputatuari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egokitzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.             

Jakin dezazun eta bidezko ondorioetarako igortzen dizudana.

Donostia, 2020ko ekainaren 8a.—Iñaki Sainz Paredes, idazkari teknikoa.       (3276)

ERANSKINA

Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko eta arte eszenikoen alorrean sentsibilizazio, prestakuntza eta bitartekotza programak dituzten Gipuzkoako konpainia eszenikoei (antzerkia eta dantza) diru laguntzak emateko 2020 urteko deialdia.

Lehena.  Oinarri arautzailek.

Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko eta arte eszenikoen alorrean sentsibilizazio, prestakuntza eta bitartekotza programak dituzten Gipuzkoako konpainia eszenikoei (antzerkia eta dantza) diru laguntzak ematea arautzen duten oinarriak, 2018ko uztailaren 10eko Diputatuen kontseiluko akordio bitartez onartutakoak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2018ko uztailaren 25ean argitaratutakoak dira.

Bigarrena.  Eskatzaileak, diruz lagungarri diren jarduerak eta baldintzak.

Diru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituztenek:

— Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten pertsona fisiko nahiz juridiko-pribatuak izatea.

— Ekonomi Jardueren gaineko Zergan, antzerki jarduerekin zer ikusia duen atalean izen emanda egotea, eta gainera, pertsona juridikoa denean bere helburu edo gizarte xedea antzerki edota dantza jarduerekin zer ikusia duena izatea.              

— Azken bost urteetan gutxienez 3 eszena ikuskizun profesional ekoiztu eta zabaldu izatea eta deialdiko urtean aktibo izatea gutxienez deialdiaren aurreko urtean edo urtean bertan ekoiztutako antzezlan batekin.

Diru laguntzaren xede izango dira honako arloetako jarduerak:

2.1.  Eskatzaileak ekoitzitako eszena ikuskizunen (antzerkia eta/edo dantza) sustapen eta salmenta.

2.2.  Arte eszenikoen alorreko sentsibilizazio, prestakuntza edo bitartekaritza jarduerak Gipuzkoan.

Diru laguntzaren xede diren jarduerak deialdiak ezartzen duen urte naturalaren barnean burutu beharko dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

Hirugarrena.  Eskaerak aurkeztekoepea eta tokia.

1.    2020. urtean, diru laguntza hauek eskatzeko azken eguna irailaren 30a izango da.

2.  Eskaerak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus), helbidean barrena, diru laguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.            

Laugarrena.  Dokumentazioa.

Diru laguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak dira, oro har, 3.3 oinarri orokorrean xedatutakoak, eta ondoren aipatzen dena:

a)  Ekonomi Jardueren gaineko Zergan altan dagoela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia, beti ere deialdi honek aipatutako jarduerarekin zerikusia duen atalari dagokionean.

b)  Sozietateen gaineko Zergari buruz (sozietateak direnean) edo PFEZi buruz (pertsona fisikoak direnean) eskatzaileek azken ekitaldian egindako aitorpenaren fotokopia.           

c)  Gizarte Segurantzaren egiaztagiria, urte honi dagokiona, eskatzailea bertan izen emanda dagoela eta urte honetan enplegatuak estaltzeak eragindako ordainketak egunean dauzkala adieraziko duena.

d)  Azken 5 urteetan (deialdikoa barne) ekoiztutako ikuskizunen zerrenda eta ezaugarri nagusiak.               

Bosgarrena.  Laguntzen gehieneko zenbatekoa.

Oro har, diru laguntzaren zenbatekoa ez da izango diruz lagundutako egitasmoa garatzeko aurreikusten den gastuaren %70 baino handiagoa.

Proiektu guztiek aurkeztutako aurrekontuaren %30 gutxienez beste finantzabide batzuekin estali beharko dute, izan publikoa nahiz pribatua.

Gehienera 21.000 €ko diru laguntzak izango dira.

Seigarrena.  Diru laguntza ordenatzea.

Oro har, diru laguntzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala zuritu ostean, 11. oinarri orokorrean ezarritakoari jarraikiz zuritu ere.

Dena den, egiaztatzen bada diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finantzaketa dela, kontura egindako ordainketak egin ahal izango dira diru laguntza emateko ebazpenean ezarritako moduan.        

Zazpigarrena.  Laguntzen finantzazioa eta aurrekontua.

Baimendutako gastua, ehun eta laurogei mila (180.000) eurokoa da, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                 Zenbatekoak (€)

1.0310.130.470.00.03.2020                90.000,00

1.0310.130.481.00.03.2020                18.000,00

5.0310.130.470.00.03.2021                60.000,00

5.0310.130.481.00.03.2021                12.000,00

Zortzigarrena.  Jakinarazpena.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluan arabera; betiere, emandako diru laguntzak Kultura Zuzendaritza Nagusiaren webgunean argitaratzea baztertu gabe. 

Bederatzigarrena.  Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarritakoaz gain, laguntza hauek Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori garatzeko onartutako erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak) arautuko dituzte.

Hamargarrena.  Eskaera eredua.