2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

1010/291/2020 Foru Agindua, 2020ko ekainaren 8koa, Gipuzkoan egindako ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko eta hedatzeko diru laguntzen 2020. ekitaldiko deialdia onartzen duena.            

2018ko uztailaren 10eko Diputatuen Kontseiluko akordioaren bitartez, Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura emango diren diru laguntzen oinarri arautzaileak onartu ziren. (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2018ko uztailaren 25a).

Oinarri horiek Gipuzkoan egindako ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko eta hedatzeko diru laguntzak emateko lerroa jasotzen dute.

3. oinarri orokorrak jasotzen du diru laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez. 

Aipatutako dirulaguntza lerroa Diputatuen Kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko bileran onartutako 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartuta dago.           

Bidezko da beraz adierazitako programa horien 2020ko deialdia egitea.

Hori guztiagatik, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatu honek,

ERABAKI DU

Lehena.  2020. ekitaldiko diru laguntzen deialdia Gipuzkoan egindako ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko eta hedatzeko diru laguntzak emateko (ikusentzunezkoak).

Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.   

Bigarrena.  Deialdi horri aurre egiteko ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euroko gastua baimentzea aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                 Zenbatekoak (€)

1.0310.130.470.00.01.2020                90.000,00

5.0310.130.470.00.01.2021                60.000,00

Foru Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietan, argitarapenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete partikularrek Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Foru Diputatuari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egokitzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.             

Jakin dezazun eta bidezko ondorioetarako igortzen dizudana.

Donostia, 2020ko ekainaren 8a.—Iñaki Sainz Paredes, idazkari teknikoa.       (3275)

ERANSKINA

Gipuzkoan egindako ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko eta hedatzeko diru laguntzen 2020ko deialdia (ikusentzunezkoak).

Lehena.  Oinarri arautzaileak.

Gipuzkoan egindako ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko eta hedatzeko diru laguntzak ematea arautzen duten oinarriak, 2018ko uztailaren 10ko Diputatuen kontseiluko akordio bitartez onartutakoak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2018ko uztailaren 25ean argitaratutakoak dira.

Bigarrena.  Eskatzaileak, diruz lagungarri diren jarduerak eta baldintzak.

Diru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituztenek:

— Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten pertsona fisiko, irabazi asmorik gabeko entitateak nahiz enpresa pribatuak izatea, ikus-entzunezko proiektuak Gipuzkoan zuzenean garatzen badituzte.

— Oinarri hauen ondorioetarako, ikus-entzunezko lantzat hartuko da hirurogei minutu baino gehiagoko iraupena duena eta lokal publiko batean proiektatuko dena.  

— Ekonomi Jardueren gaineko Zergan, ikus-entzunezko jarduerekin zerikusia duen atalean izena emanda egotea, eta gainera, pertsona juridikoa denean, bere helburu edo gizarte xedea ikus-entzunezko jarduerekin zerikusia duena izatea.              

— Gainera, diru laguntza jasoko duen proiektuak edo programak baldintza hauek bete beharko ditu:

— Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatu beharko da.

— Ekonomikoki bideragarria izan behar du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak izango dira, eta diru sarreren atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.

— Entitate, enpresa edo partikular eskatzaile bakoitzak ekoizpen proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du deialdi honetara.

— Diru laguntzaren xede diren jarduerak deialdiak ezartzen duen urte naturalaren barnean burutu beharko dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

Hirugarrena.  Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

2020. urtean, diru laguntza hauek eskatzeko azken eguna irailaren 30a izango da.

Eskaerak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak deialdi bakoitzean emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) helbidean barrena, diru laguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internetez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.  

Laugarrena.  Dokumentazioa.

Diru laguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak dira, oro har, 3.3 oinarri orokorrean xedatutakoak, eta ondoren aipatzen dena:

a)  Proiektuaren azalpen memoria.

b)  Gidoiaren sinopsia.

c)  Kontu sailetan banatutako aurrekontua.

d)  Proiektuaren ekoizpen plana.

e)  Fitxa teknikoa eta artistikoa.

f)  Proiektuaren arduradun lan taldearen ibilbidea eta filmografia.

Bosgarrena.  Laguntzen gehieneko zenbatekoa.

Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz ere gastuen %70 baino handiagoa izango, ez eta 40.000 eurotako kopurua baino handiagoa ere.

Diru laguntza hau bateragarria da jarduera bereko jaso daitezkeen bestelako laguntzekin, beti ere laguntza guztien kopurua aurrekontu osoaren %70 ez badu gainditzen.

Seigarrena.  Diru laguntza ordenatzea.

Oro har, diru laguntzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala zuritu ostean, 11. oinarri orokorrean ezarritakoari jarraikiz zuritu ere.

Dena den, egiaztatzen bada diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finantzaketa dela, kontura egindako ordainketak egin ahal izango dira diru laguntza emateko ebazpenean ezarritako moduan.        

Zazpigarrena.  Laguntzen finantzazioa eta aurrekontua.

Baimendutako gastua, ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) eurokoa da, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                 Zenbatekoak (€)

1.0310.130.470.00.01.2020                90.000,00

5.0310.130.470.00.01.2021                60.000,00

Zortzigarrena.  Jakinarazpena.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluan arabera; betiere, emandako diru laguntzak Kultura Zuzendaritza Nagusiaren webgunean argitaratzea baztertu gabe. 

Bederatzigarrena.  Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarritakoaz gain, laguntza hauek Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori garatzeko onartutako erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak) arautuko dituzte.

Hamargarrena.  Eskaera eredua.