3
TOKI ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO UDALA

Gizarte eta gizarte-osasungintza arloko elkarteentzako diru-laguntzak emateko 2020 urterako deialdia.          

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 17.1.13) artikuluak jasotzen du lege honetan eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan, Udalerriak honako esparru material honetan erabili ahal izango dituela eskumen propioak: gizarte-zerbitzuak antolatzea, planifikatzea eta kudeatzea.

Gizarte Zerbitzuei buruzkoa den abenduaren 5eko 12/2008 Legearen V. tituluaren II. Kapituluan irabazi asmorik gabeko gizarte-ekimenak izan beharreko laguntza publikoa arautzen da, eta besteak beste, elkarte-sarea babesteko eta herritarren parte hartzea sustatzeko jarduketak dirulaguntzen esparruan egituratu ahal izango direla jasotzen da.

Azpeitiko udalak 2012ko urriaren 5ean eta 2013ko ekainaren 4an egindako bilkuretan Gizarte eta gizarte-osasungintza arloko Elkarteei diru-laguntzak emateko oinarriak onartu zituen (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012ko urriaren 26an eta 2013ko ekainaren 12an argitaratua). Laguntza hauen helburua Azpeitiko herrian esku-hartze soziala bultzatu, herri mailan gizarte zerbitzuen alorrean lanean ari diren elkarte, talde eta erlijio-ordenak indartu, eta guztiek, gizarte zerbitzuen alorrean sustatzen dituzten jarduerak diruz laguntzea nahi da.    

Dirulaguntza lerro hau Udalbatzak 2020ko maiatzaren 5eko Osoko Bilkuran onartu zuen Azpeitiko Udalaren Dirulaguntzen 2020-2022 Plan Estrategikoan aurreikusita dago. I eranskina: Gizarte ekintza –Lerroa: arlo sozial eta soziosanitarioko elkarteentzako laguntza-programa–. Udalak bera, solidaritate soziala eta pertsonen partizipazio soziala bultzatu nahi du, inklusio eta kohesio soziala bultzatzen Azpeitiko herrian.            

Ebazpen honen bidez, 2012ko urriaren 5ean eta 2013ko ekainaren 4an egindako bilkuretan, Gizarte eta gizarte-osasungintza arloko Elkarteei diru-laguntzak emateko oinarriak kontuan izanik, 2020. ekitaldirako deialdia onartuko da. Oro har, ebazpen honetan ez dira errepikatutako oinarrien edukia, baina bai jasoko dira aurkeztu nahi dutenak kontuan izan behar dituzten legezko egokitzapenak edo puntualizazioak. Horien artean daude administrazio elektronikoa bultzatzeko helburuarekin eskaerak aurkezteko modu berria, edota, datuen babesari buruzko legeriak eragindako aldaketak.    


Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta diru-laguntzak emateko prozedura.

Aipaturiko oinarriek adierazten dute deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren diru-laguntzak.

Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deialdian ezarriko dela.

Araudi honen baitan, eta laguntzak emateko eskuduna Alkatea izanik (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1 artikulua) 2020ko ekainaren 24ko Dekretuaren bidez,

ERABAKI DU

Lehena.  Urteko Gizarte eta Gizarte-osasungintza arloko elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia egitea.  

Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.          

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, diru-laguntzak atalean. www.azpeitia.eus.  

Bigarrena.  Deialdi horri aurre egiteko 2020. ekitaldiko udal aurrekontuan 39.000 euroko gastua baimentzea, Udalaren Zerbitzu Orokorrak kudeatzen dituen programen kontura, aurrekontu xedapen honekin: 1.0600.480.231.00.02 2020 Gizartekintza.

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.     

I ERANSKINA

Gizarte eta gizarte-osasungintza arloko elkarteei diru-laguntzak emateko 2020 urterako deialdia. Oinarriak Azpeitiko Udalak, 2012ko urriaren 5ean eta 2013ko aldaketak ekainaren 4an emateko (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2012ko urriaren 26ko eta 2013ko ekainaren 12ko aleak).             


1.  Xedea eta lagungarria den epealdia.

Ebazpen honen xedea da urtean zehar gizarte-zerbitzuen arloaren baitan (gizarte arloan eta gizarte-osasun arloan) Azpeitiko herrian eta onuradunak Azpeitian bizi diren pertsonak izanik, elkarte, talde eta erlijio-ordenek egindako jarduerentzat diru-laguntzak emateko deialdia egitea. 

Emango diren laguntza ekonomikoek diru-laguntza izaera izango dute, eta horien helburu orokorra beren eginkizunen esparruan dituzten helburuak betetzen laguntzea izango da.

Diru-laguntzak gizarte eta gizarte-osasun arloko zerbitzuen esparru zehatz hauetarakoak izan daitezke:

— Elkartearen beraren ohiko jarduerari eustea.

— Hitzaldiak.

— Herritarren sektore batzuen aisialdi eta denbora librerako jarduerak.

— Sustapen, sentsibizazio, prestakuntza, informazio jarduerak/edo ekimenak, eta jardueraren zabalkundekoak.

— Elkarte zehatz horren jarduerarekin zerikusia duten material edo baliabide espezifikoak prestatzea.

— Elkartearen jarduerak bere baitan hartzen dituen kolektiboei zuzendutako interbentzio programa zehatzak garatzea.

— Ohiz kanpoko izaeraz, Azpeitian sustraitutakotzat jotako ekitaldi, ospakizun eta urteurrenak antolatzeko ere eman ahal izango dira diru-laguntzak.

2.  Diruz lagungarri diren jarduketei ekiteko epea.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak 2020ko urtarrilaren 1etik, 2020ko abenduko 31 artekoak egindakoak izango dira.             

3.  Diru laguntzaren ordainketa.

Diru-laguntzaren ordainketa hura ematerakoan adierazi zen helburua bete dela frogatu eta gero egingo da.

Dena dela, diru-laguntza emateko hitzarmen edo ebazpenean onartu ahal izango da egiaztatze hori egin aurretik ordainketak egitea, diru-laguntzaren helburu den ekimenak berekin lekartzakeen jarduerak burutu ahal izateko.         

4.  Eskariak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamunetik hasita, oinarrietan agertzen den moduan.

Parte-hartzaileek bi bide hauetako edozein erabiliz aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak:

— Aurrez aurre: eskabideak Azpeitiko Udal Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organo, establezimendu edo bulegoetan aurkeztuko dira.        

— Bide elektronikoa: eskabideak aurkezteko, Udalaren egoitza elektronikora jo beharko da, haren web-orriaren bidez, edo 2020ko ekitaldiko laguntzen eta diru-laguntzen ataletik (izapidetzen ari diren laguntzak) edo on line izapideen ataletik (diru-laguntzak).

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuak Sailak kudeatuko ditu diru-laguntzak.

Laguntzaren eskaerarekin batera Oinarrien 5. artikuluak jasotako dokumentazioa aurkeztuko da.

Honen inguruan adierazi nahi da diru-laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela automatikoki egiaztatuko du deialdi honen organo kudeatzaileak, eta ez da beharrezkoa izango haien baimenik. Hala ere, eskatzaileek berariaz uka dezakete egiaztapen hori egiteko baimena, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute.              


5.  Egiaztatze agiriak eta aurkezteko epea.   

Programak 2021ko urtarrilaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko dira.

a)  Egindako programaren edo jardueraren oroitidazki zehatza.

b)  Diruz lagundu den zenbatekoaren gastuaren egiaztagiri edo fotokopia konpultsatuak.

c)  Balantze ekonomikoaren laburpena. Sarreren eta gastuen benetako likidazioa (gerta daitezkeen gain- finantzazioen jarraipena egiteko).

Elkarte edo erakundeek dagozkion fakturak aurkeztuz justifikatu beharko dute hartu diren diru-laguntzen erabilera, eta egindako jardueren txosten zehatza aurkeztu, hala eskatzen zaienean. Egoera zehatz batzuetan, eta ohiz kanpoko izaeraz, egindako jardueraren zinpeko aitorpena onartu ahal izango da.

Egin beharreko justifikazioa edota txostena zehaztutako epean ez aurkezteak automatikoki ekarriko du diru-laguntzaren ezestea, edota jasotako diru-kopurua itzuli beharra, eta, edonola ere, berriro diru-laguntzak eskuratzeko desgaitzea.

Organo eskudunak:

Instrukzioa eta proposamena: Gizarte Zerbitzuetako Batzorde Informatzailea.

Ebazpena: Alkatetzak.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluaren arabera; betiere emandako diru laguntzak Udalaren webgunean argitaratzea baztertu gabe.    


Diru-laguntzaren ordainketa osoa, gastua egin izanaren egiaztatze agiri guztiak aurkezteari baldintzatuta egongo da, eta hauek deialdiaren hirugarren atalean jasotako epeetan egin behar dira.

Aurkeztu beharreko egiaztatze-agiriak oinarri orokorren 15. artikuluan zerrendatutako agiriak izango dira.

6.  Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarrikoaz gain, laguntza hauek Azpeitiko Udalaren diru laguntzak arautzen duen udal - agintarauak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012ko maiatzaren 29an argitaratua) eta Diru laguntzen araudi orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak arautuko dituzte.

7.  Izaera pertsonaleko datuen babesa.

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Azpeitiko Udalaren (Plaza Nagusia 5, Azpeitia) ardurapeko datu tratamendu batean sartuko direla. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta tratamendua mugatzeko eskubideak gauzatu ahal izango dituzu, helbide horretara idatzi bat bidaliz.

Zure datu pertsonalak tratatzeko helburua da diru-laguntzen deialdia kudeatzea eta ebaztea, deialdiak duen interes publikoan eta parte hartzeko egin duzun eskaeran oinarrituta.               

Eskatzaileen datuak jakinarazi ahal izango zaizkie zerga administrazioari eta fiskalizazio organoei kontabilitate kontrola egiteko, eta banketxeei, ordainketak kudeatzeko. Era berean, beste hirugarren batzuei jakinaraziko zaizkie, lege mailako araudian jasotzen diren kasuetan.

Datuak gordeko dira diru-laguntza emateko prozeduraren tramitazioak eta sor daitezkeen erreklamazioen tramitazioak irauten duen bitartean.

Zure datu pertsonalen tratamenduari eta zure eskubideen erabilerari dagokienez, harremanetan jar zaitezke helbide honetan: dbd@azpeitia.eus.

Azpeitia, 2020ko ekainaren 24a.—Nagore Alkorta Elorza, alkatea.  (3049)