2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen arlorreko dirulaguntzak. Oinarri arautzaileak eta 2020 deialdiaren onartzea.

Diputatuen Kontseiluak, 2020ko ekainaren 16an egindako batzarraldian, besteak beste, honako erabaki hau hartu du:

Honetan datza sustapen-jarduera, administrazio-ekintza tipiko moduan: subjektu pribatuek edo erakunde publikoek martxan jartzen dituzten eta, interes publikoaren mesederako direla-eta, administrazio-ekintza horri dagozkion irabazien hartzekodun bihurtzen diren ekimenak sustatzean, hainbat bitartekoren bidez.

Haur, nerabe eta gazteen alorrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak aisialdia, prestakuntza, asoziazionismoa eta haur, nerabe eta gazteei dagozkien gai bereziei buruzko informazioa oinarri dauzkaten ekimenak bultzatzen ditu, dirulaguntzak emanez. Horrela, akordio honen bidez onartzen diren dirulaguntzen oinarri arautzaileek lau xede edo helburu jasotzen dituzte: 


A.  Udako oporraldian haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako jarduerak antolatzea.

B.  Aisialdi Eskolen urteko jarduera programa gauzatzea eta antolaketa egitura mantentzea.

C.  Udalez gaindiko elkarteen antolaketa-egiturari eustea haurren eta/edo gazteen sustapenaren arloan.        

D.  Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteei zuzendutako planak eta jarduerak garatzea.         

Dirulaguntza lerro horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude, Diputatuen Kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko erabakiaren bidez onartutakoa.

Hala, erabaki honen bidez onartzen dira aipatutako helburuetarako dirulaguntzen oinarri arautzaile orokorrak eta dirulaguntza lerro bakoitzari dagozkion espezifikoak.          

Horrenbestez, Diputatuen Kontseiluak, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta eztabaidatu ondoren,

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.    Onartzea Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko dirulaguntzen oinarri arautzaile orokorrak. Aldi berean, onartzen dira ondorengo dirulaguntza lerro bakoitzari dagozkion oinarri arautzaile espezifikoak:               

A.  Udako oporraldian haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako jarduerak antolatzeko dirulaguntzak. 

B.  Aisialdi Eskolen urteko jarduera programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak.              

C.  Haur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte erakundeen antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak.

D.  Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak.            

Oinarri arautzaile orokor eta espezifiko horiek erabaki honen I. eranskin gisa doaz.

Bigarren.    Onestea aipatutako laguntzen 2020. ekitaldiko deialdia, erabaki honen II. eranskin gisa doana.   

Hirugarren.    Baimentzea 630.000,00 euroko gastua deialdiari aurre egiteko, honako partida hauen kargura:               

A lerroa:

1.0330.300.481.00.03.2020: 92.000 euro.

B lerroa:

1.0330.300.481.00.04.2020: 68.000 euro.

1.0330 300.481.00.05.2020: 10.000 euro.

C lerroa:

1.0330.300.481.00.01.2020: 10.000 euro.

D lerroa:

1.0330.300.461.01.01.2020: 450.000 euro.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke. 

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori.

Donostia, 2020ko ekainaren 22a.—Ignacio Sainz Paredes, idazkari teknikoa. (2961)

I ERANSKINA

Haur, nerabe eta gazteen sustapen alorreko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak.   

1.    Xedea.

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapenerako dirulaguntzak arautzea.     

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak jarraian zerrendatzen dira, eta horiei dagozkien dirulaguntzak eranskin honetan jasota dauden oinarri espezifikoetan arautzen dira:

A lerroa. Udako oporraldian haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako jarduerak antolatzea.

B lerroa. Aisialdiko Eskolek urteko jarduera programa gauzatzea eta antolaketa egitura mantentzea.              

C lerroa. Haur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte erakundeen antolaketa egitura mantentzea.

D lerroa. Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta jarduerak garatzea.             

2.    Entitate onuradunak.

1.    Dirulaguntza hauen onuradun izan daitezke oinarri orokor hauekin batera doazen dirulaguntza lerro bakoitzean jasotako oinarri espezifikoetan agertzen diren baldintzak betetzen dituztenak.

2.    Halaber, onuradun izateko ezinbestekoa izango da ez egotea martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2., 3. eta 4. apartatuetan ezarritako debekuren baten eraginpean.

Onuradun izateko debekuek eragiten ez dietela egiaztatzeko, dirulaguntzaren eskaerarekin batera erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahal izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Gazteria Zuzendaritza Nagusiaren ereduaren arabera.         

3.    Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatze aldera, entitate interesdunak dagokien organoek egindako ziurtagiriak aurkeztu behar ditu; edo horien ordez, baimena eman ahal izango du espresuki informazio hori aipatu organoek zuzenean Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari laga diezaioten.

4.    Beren helburuagatik, kideen onarpen edo sarbide sistemarengatik, funtzionamenduarengatik, ibilbidearengatik edo jardunarengatik emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioa urratzen duten pertsona fisikoek eta juridikoek ezingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eman beharreko dirulaguntzen onuradun izan. Dirulaguntza hauetatik kanpo geratzen dira, sexua dela eta diskriminatzen duten jarduerak.

3.    Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

1.    Eskaerak, deialdian ezarritako gainerako dokumentazioarekin batera, internet bidez aurkeztu behar dira nahitaez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian barrena, arau hauetan ezarritakoari jarraituz, aurkeztu ere: irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena; eta abenduaren 30eko 03-131/2011 Foru Agindua (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2012ko urtarrilaren 16koa), otsailaren 17ko 03-025/2014 Foru Aginduaren bidez aldatua (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 37. zkia., 2014ko otsailaren 25ekoa), Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa ezartzekoa.       

2.    Deialdi bakoitzaren informazioa eta eskaera orri normalizatuak eskuragarri egongo dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, https://egoitza.gipuzkoa.eus, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzuaren web orrian (www.gipuzkoangazte.eus).

3.    Dirulaguntza eskaerarekin batera, dirulaguntzak eskatzen dituzten erakunde agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

Kasu guztietan.

Entitate eskatzaileak onuradun izateko debekurik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, aitorpena, 2.2 oinarrian xedatutakoaren arabera.       

Dirulaguntza mota edo lerro bakoitzari bereziki dagokion dokumentazioa, oinarri espezifikoetan adierazten denari jarraituz.         

Adingabeekin ohiko kontaktua izatea eskatzen duten proiektuak direnean, dirulaguntza eskatzen duen entitateak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, non egiaztatuko duen lan horiek egingo dituzten langile guztiek, boluntario gisa aritzen direnak barne, badutela urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak, 13.5 artikuluan eskatutako ziurtagiri negatiboa.

Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten agiriak; edo horien ordez, 2.3 oinarrian aipatzen den berariazko baimena idatziz.      

Dirulaguntza eskatu duen erakundearen izenean dagoen kontu korronte bat egiaztatzen duen banketxe edo aurrezki erakunde batek egindako agiria. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, dirulaguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.

Ildo horretan, pertsona juridiko batek Gipuzkoako Foru Aldundian alta eman edo bere datuak aldatu nahi baditu, izapideak erregistro elektronikoaren bidez egin beharko ditu. Horretarako, Aldundiaren egoitza elektronikoan (Gipuzkoataria) ematen zaien inprimakia (hirugarren fitxa) bete beharko dute, eta Ogasun eta Finantza Departamentuari dagokion dokumentazioarekin batera bidali, erregistro elektronikoaren bitartez.

D lerroko dirulaguntzen eskatzaileak, euren oinarri espezifikoek eranskin honetan jasotzen direnak, gainera, honako dokumentu hauek ekarri beharko dituzte:

Garatu beharreko proiektuaren proposamena, beren jarduketen deskribapena biltzen duena, Udalaren eta Aldundiaren arteko lankidetza oinarrituko den proposamenari buruzkoa.

4.    Eskaerak aurkezteko epea urteko deialdian ezarriko da.            

5.    Erakunde eskatzaileek ez dituzte jada Gipuzkoako Foru Aldundiak badituen dokumentuak aurkeztu beharko, hala xedatzen baitu 53.1 d) artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, betiere dagokion prozedura amaitu ondoren ez badira bost urte iragan. Eskaera orrian zein organoren aurrean edo bulegotan eta noiz aurkeztu ziren edo, hala badagokio, jaulki ziren, adierazi beharko da. Dokumentuak materialki ezin eskuratuz gero, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eskaera egiten duen erakundeari aurkezteko eskatu ahalko dio, edo, bestela, dokumentuak aipatzen dituen baldintzak betetzen dituela beste bide batez egiaztatzeko.            


4.    Akatsak zuzentzea eta dokumentazio osagarria aurkeztea.

Eskaerak edo horrekin batera doan dokumentazioak ez baditu identifikazio datuak biltzen, akatsen bat badu edo zerbait falta bada, eskatzaileari eskatuko zaio, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, hamar eguneko epean akats horiek zuzentzeko; eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatu legearen 21.1 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.   

5.    Emateko prozedura.

1.    Dirulaguntzak deialdi eta hautapen-prozedura bakarreko elkarren lehiaren bidez emango dira.

2.    Laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, deialdi publiko bidez. Deialdia organo eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

6.    Balorazio irizpideak.

Dirulaguntzen eskaerak baloratzeko irizpideak oinarri orokor hauekin batera doazen dirulaguntza lerro bakoitzeko oinarri espezifikoek ezarritakoak izango dira.        

7.    Finantzaketa.

1.    Hala badagokio, eman daitezkeen dirulaguntzak deialdiaren urteko Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira. Deialdiak ezarriko du dirulaguntzak aurrekontuko zein kredituren kargurakoak izango diren.       

2.  Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak xede bereko beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, horren inguruan beste dirulaguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

3.    Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera.

4.  Oinarri hauetan ezarritakoaren babesean emandako laguntzekin bateragarria edo bateraezina den beste laguntzaren bat jaso duen entitate onuradunak berorren berri eman beharko dio, modu frogagarrian, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari. Eta, beste laguntza hori itzuli badu, egindako itzulketaren ordainagiriaren kopia ere aurkeztu beharko du.

5.    Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatuz gero, eta nolanahi ere, oinarri hauetan baimendutako kasuez kanpo dirulaguntza hauekin batera laguntzak jasoz gero, dirulaguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea gerta daiteke.

6.  Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak ez dira estatuko laguntzak Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunak 107. artikuluko 1. apartatuan xedatutakoaren arabera: ez baitakarte onurarik enpresa jakin batentzat; eta ez baitiete ekoizpen edo enpresa jakin batzuei mesede egiten beste batzuen kaltetan.

8.    Dirulaguntzen zenbatekoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera finkatuko da, aurrekontuan erabilgarri dagoena eta oinarri orokor hauekin batera doazen dirulaguntza lerro bakoitzeko oinarri espezifikoetan ezarritako balorazio eta kuantifikazio irizpideak kontuan izanda.    

9.    Prozedura antolatu eta bideratzeko eskumena duten organoak.

1.    Dirulaguntza hauek emateko prozedura bideratzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Teknikoari eta Gazteria Zuzendaritza Nagusiari egokituko zaie.  

2.    Eskaerak Gazteria Zuzendaritza Nagusiko teknikariek aztertuko dituzte; eta haiek, behar izanez gero kanpoko adituen laguntzarekin, balorazio txostena egingo dute. Txosten hori dirulaguntza mota bakoitzerako edo guztietarako eratuko den Batzorde Ebaluatzaileari igorriko zaio, egindako ebaluazioaren emaitza zehaztuko duen ebazpen proposamena egin dezan; eta, ondoren, eskumena duen organoari aurkeztuko zaio onar dezan.     

Batzorde Ebaluatzaileko kide izango dira Gazteriako zuzendari nagusia (batzordeburu izango da); Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzuko burua; Haur eta Gazte Sustapenerako atalburua; eta zerbitzu horretako teknikari bat.            

10.    Dirulaguntzak emateko ebazpena.

1.    Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatua izango da oinarri hauetan bildutako dirulaguntzak ematea ebazteko eskumena duena.

2.    Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzuaren webgunea (www.gipuzkoangazte.eus), posta elektronikoa, telefonoa, faxa eta abar ere erabili daitezke entitate interesdunei ebazpenaren berri emateko; baina horrelakorik ez egiteak ez du inolaz ere eragotziko aurreko paragrafoan aipatu ondorioak sortzea.   

3.    Behar den ebazpena eman eta argitaratu edo jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da; epe hori dagokion deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera kontatuko da. Epe hori amaitutakoan ez bada ebazpena jakinarazi edo argitaratu, eskatzaileek eskaera ezetsitzat joko dute, administrazioaren isiltasunagatik.

11.    Erakunde eta onuradunen betebehar eta konpromisoak.

1.    Erakunde onuradunek dirulaguntzak onartzeak eragiten du, izaera orokorrarekin, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoan, eta foru arau hori garatzeko erregelamenduan (apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartzen duenean), ezarritako betebeharrak betetzea. Horrez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

— Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak deitzen dituen bileretan parte hartzea, horretarako ahalik eta parte hartzerik handiena egon dadin beharrezko bide eta bitartekoak ezarriz.

— Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza jakinaraztea diruz lagundutako jarduerari buruzko informazio, publizitate eta propaganda guztietan; eta ikusteko moduan jartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa, Foru Aldundiaren anagramaz eta ondorengo testuaz osatua:         

Gipuzkoako Foru Aldundia.

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua / Departamento de Cultura,Cooperación, Juventud y Deportes.

— Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatzea diruz lagundutako jarduera eta programen inguruko adierazpen guztietan.

— Diruz lagundutako jardueran bermatzea euskara erabiliko dela, gazteleraren baldintza eta maiztasun berdinetan gutxienez, alderdi hauek zainduz: publizitatea; egiten diren argitalpenak; eskaintzen diren prestakuntza programak; foiletoak; diptikoak; oharrak; interneteko edukiak; ekitaldi publikoak; sortzen den materiala; eta abar.

— Diruz lagundutako jarduera eta programen inguruko dokumentazioan eta materialetan, hizkeraren erabilera ez-sexista egitea, emakumea diskriminatzen duten irudiak saihestea eta berdintasunaren, aniztasunaren, ez estereotipatizatutako eginkizunen eta erantzunkidetasunaren irudia sustatzea.

— Aurkeztea publikoki, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko titularrarekin batera, diruz lagundutako proiektuaren xehetasunak eta xedeak, bi aldeek ezarritako eran eta formatuan. Halaber, proiektua amaitzean, haren emaitzaren balantze publikoa egitea komenigarria den ala ez aztertuko da.               


— Oinarri orokor hauekin batera doazen oinarri espezifikoetan dirulaguntza lerro bakoitzarentzat jasotako gainerako eginkizunak betetzea.

2.    Entitateren batek ez baditu osorik edo behar bezala betetzen aurreko apartatuko betebeharrak edo oinarri hauen arabera onuradun gisa bete beharreko gainerakoak, egokitzen zaion dirulaguntza dagokion proportzioan gutxitzea edo itzuli beharreko zenbatekoa zehaztea ekar dezake.     

12.    Dirulaguntzen ordainketa.

1.    Emango diren dirulaguntzen ordainketa laguntza lerro bakoitzaren oinarri espezifikoetan adierazitako eran egingo da oinarri orokor hauei dagokionez.               

2.    Emandako dirulaguntzen ordainketa egin baino lehen, entitate onuradunek zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak bete izana erakusten duten agiri eguneratuak aurkeztu beharko dituzte, edo, agiri horiek aurkeztu ordez, espresuki baimena eman ahal izango dute informazio hori zuzenean Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari eman diezaioten organo eskudunek, baldin eta sei hilabete igaro badira aurreko dokumentazioa igorri zenetik.

3.  Oinarri hauen bidez araututako dirulaguntzen onuradunek Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) dagoen dirulaguntzen atariaren bidez eskatu beharko dute emandako dirulaguntza ordaintzea, kasu bakoitzean egokiak diren egiaztagiriak aurkeztuta.   

13.    Diruz lagundu daitezkeen gastuak eta dirulaguntzen justifikazioa.

1.    Diruz lagundutako jarduerak urteko deialdi bakoitzean zehaztutako epean amaitu beharko dira.

2.  Oinarri hauetako dirulaguntzak egindako jarduerak zuritzen dituen justifikazio kontu bat Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkeztuta justifikatuko dira. Honako hauek bilduko ditu justifikazio kontu horrek:

a)  Laguntza emateko baldintzak bete direla azaltzen duen memoria, zer jarduera egin ziren eta zer emaitza lortu ziren zehaztuta.

b)  Diruz lagundutako jarduerari dagozkien gastu guztiak, zuzenak nahiz zeharkakoak, hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketa data identifikatuta. Datu ekonomiko horiek sartuta eraman beharko dute genero ikuspuntua. Dirulaguntzaren eskaeran aurkeztutako aurrekontuarekiko izandako desbiderapenak adieraziko dira.

c)  Fakturak edo trafiko juridikoan antzeko froga-balioa edo eraginkortasun administratiboa duten frogagiriak, horiek guztiak aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan sartu badira; eta, hala badagokio, ordainketaren frogagiriak.

d)  Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko izan diren beste diru sarrera edo laguntzak, zenbatekoa eta jatorria barne, xehetasunez jasotzen dituen zerrenda.

e)  Dirulaguntzen Foru Arauak 30.3 artikuluan jasotakoaren arabera onuradunak eskatu behar izan dituen hiru aurrekontuak.

f)  Hala badagokio, ordainagiria, aplikatu gabeko soberakinen kasuan.

3.    Dirulaguntza justifikatzeko ezarritako epea amaitzean behar diren dokumentuak aurkeztu ez badira, organo eskudunak erakunde onuradunari agiriak 15 eguneko epean aurkezteko eskatuko dio. Epe horren ostean justifikaziorik aurkeztu ez badu, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko du edo 15. oinarrian ezarritako itzultze-prozedura hasiko zaio.


4.    Onuradunak dirulaguntza eskuratu duen jarduera gauzatzeari eta jasotako funtsen erabilerari dagozkion agiriak 4 urtez gorde beharko ditu. Epe hori justifikazio horiek aurkezteko ezarritako epea amaitzean hasiko da.       

5.    Dokumentuak aurkeztu ondoren, espedientearen izapideak egiten dituen organoak dagokion egiaztapena egingo du.             

Egiaztapen horren emaitzan agertzen bada diruz lagungarri den kostua eskatutako dirulaguntza baino apalagoa izan dela edo dirulaguntza justifikatzeko ezarritako baldintzak edo xedeak ez direla bete (osorik edo zati batean), horren berri emango zaio erakunde interesdunari, egindako egiaztapenaren emaitzekin batera; eta dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat jotzeko prozedura edo, hala izanez gero, 15. oinarrian aurreikusitako itzultzeko prozedura hasiko da.               

14.    Ebazpenaren aldaketak.

1.    Diruz lagundutako jarduera egiteko epea amaitu aurretik, onuradunek emateko ebazpenean aldaketak egiteko eskatu ahal izango dute: ezarritako epeak luzatzeko; emandako zenbatekoa gutxitzeko; edo jardueran barne hartutako ekintzak aldatzeko. Aldaketa horiek baimenduko dira, baldin eta aurreikusi gabeko zirkunstantzien ondorioz eskatzen direnean edo beharrezkoak direnean jarduera ondo eramateko burura, dirulaguntzaren xedea edo helburua aldatzen ez bada eta hirugarrengoen eskubideei kalterik egiten ez badiote. Jardueraren aurrekontuan estimaziozkoak diren zenbatekoak aldatzeko ez da eskaerarik aurkeztu beharko.

2.    Dirulaguntza ematen duen organoak emateko ebazpena ofizioz aldatu ahalko du, interesduna entzun ondoren eta funtsak aplikatu aurretik: dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketek lortu nahi den interes publikoa lortzea galarazten edo zailtzen badute eta onuradunari kalte ekonomikorik egiten ez badio.

3.    Onuradunak justifikazioan agerian jartzen badu dirulaguntza lortzeko kontuan hartutako baldintzak aldatu direla eta, hori onartzeko administrazio-baimenaren izapidea egin ez arren, aldaketa horiek ebazpena alda lezaketela, dirulaguntza eman duen organoak justifikazioa onar dezake, baldin eta onarpen horrek ez badie hirugarrengoen eskubideei kalterik egiten.    



15.    Ez betetzeak eta itzultzeak.

1.    Erakunde onuradunak ez baditu oinarri hauetan, espezifikoetan eta gainerako araudi aplikagarrietan ezarritako baldintza eta betebehar guztiak betetzen, dirulaguntza jasotzeko eskubidea guztiz edo zati batean galdutzat joko zaio, eta dirulaguntza osoa edo zati bat eta dagozkion berandutza interesak itzuli beharko ditu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 35. artikuluan eta apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako garapen araudiko 63. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoari jarraikiz; eta hortik ondorioztaturiko erantzukizunei ere aurre egin beharko die, foru arau horren 49. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.             

2.    Ez-betetzeak mailakatzeko proportzionaltasun irizpideak erabiliko dira eta egindako jarduera guztien eta jasotako zenbatekoaren arteko proportzioaren arabera kalkulatuko dira.        

3.    Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, bera bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera, handiagoa bada onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino, itzuli egin beharko da diruz lagundutako jardueraren kostuaz gainetik eskuratutako diru kopurua.

4.    Lana ezin bada jarraitu edo segitzeak ez badauka interesik, proiektuaren bideragarritasunari edo izaerari atxikitako arrazoiak direla-eta edo behar bezala justifikatutako beste arrazoi oro dela-eta, elkarren arteko adostasunez dirulaguntza etetea erabaki ahalko da.

16.    Araudi aplikagarria.

Oinarri hauen xede diren dirulaguntzei, bertan eta oinarri espezifikoetan (Eranskin honetan jasotzen direnak) ezarritakoaz gain, honako hauek aplikatuko zaizkie: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa; eta hori garatzeko emandako erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoa.

OINARRI ARAUTZAILE ESPEZIFIKOAK

A lerroa.    Udako oporraldian haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako jarduerak antolatzea.               

1.    Xedea.

1.  Oinarri espezifiko hauen xedea da udako oporraldian haur eta nerabeentzako aisi hezitzaileko jarduerak dakarren defizita arintzeko dirulaguntzak ematea.   

Dirulaguntza hauen ondorioetarako, deialdiaren urteko uztailaren 1 eta iraileko lehen astearen artean antolatutako jarduerak hartuko dira kontuan.

2.    Kanpoan geratuko dira:

a)  Izaera akademikoa duten jarduerak.

b)  Aisi hezitzailea lehentasuntzat ez daukaten jarduerak (kirolekoak, musikakoak eta abar).

c)  Euskal Autonomia Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntza bat ikastea helburu daukaten jarduerak.

d)  Udaleku, kanpaldi eta ibilaldi jardueren erregimena arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 25eko 170/1985 Dekretuan ezarritakoarekin bat egiten ez duten jarduerak.       

2.    Erakunde onuradunak.

Baldintza hauek betetzen dituzten erakundeek jaso ahalko dituzte dirulaguntzak: egoitza eta jarduera Gipuzkoako Lurralde Historikoan badute. Bestalde, erakundeek era honetakoak izan behar dute:

— Aisi hezitzaileko programak garatzen dituzten udal antolaketa eta proiekzioko gazte elkarteak.

— Ikastetxeetako gurasoen elkarteak.

— Ikastetxeak.

— Beste gizarte erakunde batzuk.

3.    Baldintzak.

Erakunde onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

— Haurrentzako eta nerabeentzako jarduerak antolatzea, 3 eta 19 urte azpiko pertsonentzat, gutxienez 4 egunekoak eta haien artean independenteak diren azpitaldeetan antolatuta, gehienez 10 pertsonakoak, jarduera osoan erreferentziako monitorea barne.    

— Jarduerak 4 egun baino gehiago iraungo du. Gutxienekoa betetzen ez duten jarduerak ez dira kontuan hartuko.

— Txanda bakoitzeko parte-hartzaile kopurua 9koa izango da, gutxienez. Kopuru horretatik beherako txandak ez dira kontuan hartuko.

Jardueraren talde arduradunak gutxienez ere denbora libreko zuzendari titulu edo diploma duen pertsona bat eta monitore bat izango ditu.

Hasierako taldea gainditzen duen 9 parte-hartzaileko, beste begirale bat izan beharko da.

Monitoreen % 40k denbora libreko monitorearen diploma eduki behar du.

Baldintza horiek aldatu ahal izango dira jarduera egokitzeko prestatutako protokoloen arabera, osasun-agintaritzaren jarraibideen arabera.

4.    Dirulaguntzak ebaluatzea eta zenbatzea.

1.    Dirulaguntzak ebaluatzeko eta zenbatzeko, kreditu sistema erabiliko da, eta irizpide hauek hartuko dira kontuan: erakunde mota, jardueraren iraupena, eta boluntario kopurua, parte-hartzaile kopurua eta horietan hezkuntza behar bereziak dituzten parte hartzaileen kopurua, hau da, gorputz, zentzumen edota izaera dibertsitate funtzionala daukaten edo sozialki gutxietsitako taldeetakoak diren pertsonen kopurua.             

2.    Erakunde eskatzaile bakoitzaren dirulaguntza kalkulatzeko, honako formula hau erabiliko da, jarraian adierazten diren koefiziente zuzentzaileekin:

D = B x E x P.

Hau da:

— D, jaso beharreko dirulaguntza.

— B, puntuaren balioa. Balioa honela kalkulatuko da: Dirulaguntza lerro honetarako esleitutako aurrekontua baldintzak betetzen dituzten erakunde eskatzaileek lortutako puntu guztiekin zatituz lortzen dela.

— E, jardueraren egun kopurua:

Jarduerak hiru ordu baino gehiagoko iraupena duten egun guztiak hartuko dira kontuan.

— P, parte-hartzaileen kopurua:

— Parte-hartzaileek Gipuzkoako egoiliarrak izan behar dute; beste lurraldeetako egoiliarrak ez dira kontuan hartuko.   

— Parte-hartzaile konputagarrien adinak 3 urtetik 19 urte azpira bitartekoak dira, eta horrek esan nahi du animazioko langileak edo laguntzako beste langile batzuk ez direla zenbatuko laguntza hauen zenbatekoa kalkulatzeko garaian.

3.    Erakunde onuradun motei dagokienez:

— Aisi hezitzaileko programak antolatzen dituzten gazte elkarteentzat, jada aipatutako formularen bidez lortutako emaitza bere horretan gordeko da.

— Guraso-elkarteen eta ikastetxeen kasuan, formula aplikatuta lortzen den emaitza bider 0,75.      

— Bestelako gizarte erakundeentzat, aipatu formularen bidez lortutako emaitza 0,50ez biderkatuko da.

4.    Erakundea borondatezkoa dela kontuan izanik:

— Positiboki baloratuko da begirale taldea boluntarioz osatuta egotea. Horrela, aipatutako formula aplikatzetik ondorioztatzen den emaitza aldaketarik gabe mantenduko da boluntarioen portzentajea % 60 baino gehiagokoa denean, eta 0,75engatik biderkatuko da boluntarioen portzentajea hori baino txikiagoa denean.

5.    Gutxienez jarduerako parte-hartzaileen % 3k hezkuntza behar bereziak dituztela edo sozialki gutxietsitako taldeetakoak direla behar bezala egiaztatuz gero, emaitza bider 1,25 eginez handituko da horien dirulaguntza.         

6.    Jarduerako parte-hartzaileen % 50 baino gehiagok aniztasun funtzionalen bat daukatela egiaztatuz gero, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

— Dirulaguntza 1.500,00 eurokoa izango da, gutxienez. 

— Dirulaguntza kalkulatzeko, dibertsitate funtzionala daukaten parte-hartzaile guztiak hartuko dira kontuan, edozein adinekoak izanda ere. Orobat, dibertsitate funtzionala duten pertsonek parte hartzen duten jarduerak hartuko dira kontuan, iraupena eta parte hartzaile kopurua gorabehera. 

7.    Erakundearen metodologian eta ebaluazioan genero-ikuspegia behar bezala egiaztatzen duen jarduera-programa positiboki baloratuko da:            

— Laguntzaren ehunekoa 1,07 handituz, baldin eta ikuspegi hori kontuan hartu bada bai jardueraren helburuetan bai horiek garatuko dituen programazioan.       

— Aurreko puntua garatzearekin batera, jarduerarako materialean, jardueraren publizitatean, komunikazio-kanpainan, irudietan eta abarretan hizkera inklusiboa behar bezala erabiltzen den kasuetan 1,15 puntu areagotuz.

8.    Euskara lehentasunezko komunikatzeko hizkuntza duten jarduerak, eta euskararen erabilera sustatzeko ekintzak burutzen dituztela egiaztatuz gero, positiboki baloratuko da, eta emaitza bider 1,15 egingo da.    

Jarduera erabat euskaraz ez bada, baina horren presentzia bermatzeko eta erabilera sustatzeko mekanismoak ezartzen badira, laguntzaren ehuneko 1,07 gehitu ahal izango da.             

9.    Dirulaguntzaren zenbatekoak ezingo du inoiz gainditu jarduerak eragindako defizitaren % 100, ezta sei mila euroko kopurua ere (6.000,00 euro).

10.    4.6 atalean dibertsitate funtzionala duten parte-hartzaileei buruz adierazitakoa alde batera utzi gabe, gainfinantzaketa gertatzen ez den bitartean kasu horretan kopuru hori izango baitda eman daitekeen gehiena (zenbateko hori guztira), erakunde bati emandako laguntza 300,00 eurokoa izango da, eta sortutako defizitaren arabera jasoko dira. Jardueren defizita zenbatzeko, obrak egiteko gastuen jarduerak ez dira kontuan hartuko.

11.    Baldin eta aurreko irizpideak aplikatu ostean dirulaguntza hauek emateko baimendutako kredituak ez baditu estaltzen, aipatutako kreditua proportzionalki hainbanatuko da entitate onuradunen artean, bakoitzagatik lortutako puntuen eta ezarritako mugen arabera. 

Oinarri hauen xede diren jarduerak egiteko diru-laguntzez gain, Gazteria Zuzendaritza Nagusiak, ahal duen neurrian, berariazko materiala (maskarak eta hidrogel alkoholikoa, besteak beste) eman ahal izango die jarduera onuradunen antolatzaileei.              

5.    Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza dena batera ordainduko da, 5. oinarrian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren. 

Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, aurkeztutako eskabideak ebatzi aurretik, baina horrek ez du eragingo beste deialdi bat egitea. Zenbateko gehigarria eraginkorra izateko baldintza izango da dirulaguntzak ematea ebatzi aurretik kreditua erabilgarri deklaratzea. 

6.    Justifikatzeko obligazioa.

1.    Erakunde onuradunek, dirulaguntzen deialdia egiten den urteko irailaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dituzte honako agiri hauek:

a)  Jardueraren garapenaren memoria proiektuaren helburuen gaineko ebaluazioarekin.

b)  Genero ikuspegitik, programaren garapenean erabilitako metodologia azaldu: lehentasunak eta hobekuntzak. Lehentasunen arabera lortutakoren ebaluazioa. Laguntzetan zuzenketa indize bat ezarriko da.

c)  Euskararen erabilera sustatzeko ezarritako ekintzak zehaztuko dira; kontuan hartuko dira hala euskaraz antolatutako jarduera nola osoki euskaraz soilik ez diren jarduerak, baldin eta beren lana deskribatzen badute euskararen sustapena lortzeko. Kasu bakoitzean, laguntzen balorazioan zuzenketa indize bat ezarriko da.

d)  Jardueran parte hartu dutenen zerrenda, adina, sexua eta bizilekua ere zehaztuz.

e)  Jarduerako talde arduradunaren (monitoreak eta zuzendariak) zerrenda.

f)  Jardueraz arduratu diren langile boluntarioen zerrenda.            

g)  Jardueran parte hartu duten zuzendari eta monitoreen denbora libreko tituluak.

h)  Diru sarreren eta gastuen balantzea.

i)  Kontratatutako erantzukizun zibileko aseguru polizaren kopia eta ordainagiria (indarrean dagoena).

j)  Behar izanez gero, hezkuntza behar bereziak dauzkaten parte-hartzaileei buruzko egiaztagiriak.

2.    Diruz lagundutako erakundeek onartu beharko dituzte Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak datuen egiazkotasuna frogatzeko egingo dituen ekintzak.      

B lerroa.    Aisialdi Eskolen urteko jarduera programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak.

1.    Xedea.

Oinarri espezifiko hauen xedea da; Gipuzkoako haurren eta gazteen aisialdi eskolen antolaketa egitura mantentzeko eta haurren eta gazteen elkarteetako zuzendaritza taldeen prestakuntzarako urteko programetarako dirulaguntzen emakia arautzea. Diruz laguntzen den jarduera, 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31 bitartean burututako izango da.        


2.    Entitate onuradunak.

Dirulaguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoan aritzen diren, eta ezagupen ofiziala daukaten aisialdiko eskolek, azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuari jarraiki, eskuratu ahalko dituzte, baldin eta beren ikastaroek baldintza hauek betetzen badituzte:           

a)  Eskolek garatutako prestakuntza programen edukiek bat egin beharko dute Eusko Jaurlaritzaren 1994ko azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuan ezarritakoarekin. Dekretu horretako I. eta II. eranskinak eguneratu egin dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak emandako 2016ko urriaren 27ko Aginduaren bidez –2016ko azaroaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua–.

b)  Hala, aipatutako araudiarekin bat, haurren eta gazteen aisialdirako monitore ikastaroak 150 ordu iraun beharko du, eta haurren eta gazteen aisialdirako zuzendari ikastaroak, berriz, 290 ordu. Ordu kopuru horrek ez ditu barne hartzen tutoretza, praktika eta ikastaro monografikoetarako erabilitako orduak.  

Ikastaroetan ezingo da inoiz egunean zortzi ordu baino gehiago, ez ordu eta erdi baino gutxiago zenbatu.

c)  Monitore eta zuzendari ikastaro eta ikastaro monografiko bakoitzean izena emandako ikasleak hamar izan beharko dira, gutxienez, eta hogeita hamar, gehienez; kopuru horretatik gora, bi talde bereizi beharko dira.

Ikastaro bakoitzean ikasle talde finkoa egon behar da, ezarritako gutxiengoei eta gehiengoei jarraiki, eta egutegia eta ordutegia aurretik ezarri behar dira.

d)  Haurren eta gazteen aisialdiko monitore eta zuzendari ikastaroak egiten ari direnek ezingo dute ikastaro monografikoetan parte hartu; izan ere, beren funtzioa prestakuntza iraunkor eta birziklatze moduan erabiltzea da.

Ikastaro monografikoetan, aisialdiaren pedagogiarekin zerikusia daukaten alorrak soilik jorratu beharko dira, eta hamabost ordu iraun beharko dute, gutxienez.

e)  Praktika aldia eta bukaerako jarduera memoria derrigorrezkoak izango dira titulua lortzeko, eta horiek dagokien eskolak gainbegiratu eta onetsi behar ditu. Gazteria Zuzendaritza Nagusiak, bere egiaztapen lana dela-eta, memoria horiek eskatu ahalko ditu.

Aisialdi Eskolen antolaketa egiturari dagokionez, diruz lagunduko dena ondorengoa izango da: Gipuzkoako Lurralde Historikoan dagoen egiturari dagozkion gastuak. 

3.    Dirulaguntzak ebaluatzea eta zenbatzea.

1.    Emandako ikastaroei dagokienez: gehienez 80 puntu.

1.1.  Emango diren dirulaguntzak ondorengo irizpideen arabera baloratuko dira: ikastaroen kopurua eta mota (monitore izatekoa, zuzendari izatekoa, monografikoa); ikastaro bakoitzeko ikasle kopurua; euskararen erabilera eta genero ikuspegia txertatzea.

1.2.  Eskola bakoitzari emango zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ikastaro kopuruaren eta motaren eta ikastaro bakoitzeko ikasle kopuruaren araberakoa izango da (gehienez 56 puntu); hala:

— Aitorpen ofiziala daukan monitore ikastaroa (150 ordu): 3 puntu. Era honetan banatuko dira puntuak: Jarduera hezitzaileak haurren eta gazteen aisialdian (60 ordu) - 1,2 puntu, Talde prozesuak eta prozesu hezitzaileak haurren eta gazteen aisialdian (30 ordu) - 0,6 puntu, Animazio teknikak eta baliabideak aisialdi jardueretan (60 ordu) - 1,2 puntu. Gehienez, begirale ikastaroak 3 puntu eduki ditzake.

— Aitorpen ofiziala daukan zuzendari ikastaroa (290 ordu): 6 puntu. Era honetan banatuko dira puntuak: Talde prozesuak eta prozesu hezitzaileak haurren eta gazteen aisialdian (30 ordu) - 0,6 puntu, Animazio teknikak eta baliabideak aisialdi jardueretan (60 ordu) - 1,2 puntu, Haur eta gazte aisialdiko proiektu hezitzaileen planifikazioa, antolaketa, Kudeaketa eta ebaluazioa (120 ordu) - 2,40 puntu, Aisialdiko begirale taldeen koordinazioa eta dinamizazioa (80 ordu) - 1,8 puntu. Gehienez, zuzendari ikastaroak 6 puntu jaso ditzake.

Aitorpen ofiziala duen zuzendari ikastaro bakoitzak gehienez 5.000 euroko aparteko dirulaguntza jasoko du. Kalkulua egiteko biderkatuko da ikastaroa gainditzen duen ikasleek kopurua bider 350 euro.

— Aitorpen ofizialeko ikastaro monografikoa (haurren eta gazteen alorrari buruzkoak soilik); monitore edo zuzendari ikastaro bakoitzeko 2 monografiko, gehienez: 0,5 puntu.

— Beste autonomia erkidego batzuetan lortutako eta Euskal Autonomia Erkidegoan monitore titulua ateratzeko eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten diplomak homologatzeko ikastaroa: 0,5 puntu.

Gehienez, bost begirale ikastaro lagunduko dira diruz eskola bakoitzeko.

Ondoren, eskola bakoitzak lortutako puntuak honela kalkulatuko dira: ikastaroei dagozkien puntuak bider egondako ikasle kopurua, zati 30.

Puntu gehien jasotzen dituen eskolari 56 puntu emango zaizkio; ondorengo onuradunek, puntuak proportzionalki jasoko dituzte, ikastaroengatik jasotako puntuazioaren arabera.            

1.3.  Euskararen erabilera sustatzea (gehienez 12 puntu). Euskararen erabilera aisialdi eskolek antolatutako ikastaroetan:            

— Ikastaroa ematea (gehienez 9 puntu).

— Materiala, publizitatea, hedapena (gehienez 3 puntu).

1.4.  Genero ikuspegia txertatzea (gehienez 12 puntu):  

— Ikastaroetako helburuetan eta horien programazioan (gehienez 9 puntu).

— Ikastaroetako materialean, iragarkietan,komunikazio kanpaineta, irudietan etab. Erabiltzen den hizkuntza idatzia zein ikusmenezkoa inklusiboa da (gehienez 3 puntu).

2.    Antolaketa egiturari dagokionez: (gehienez 20 puntu).             

2.1.    Programaren ezaugarriak (gehienez 10 puntu):

— Proposatutako helburuen interesa eta helburu horiek planteatzen diren ekintzekiko duten kongruentzia. Gehienez 3 puntu.

— Programaren Kudeaketa eta emaitzak ebaluatzeko metodologia. Gehienez puntu 1.

— Euskara lehentasunez eta soilik erabiltzea (gehienez 3 puntu). Hala ez bada, beraiek antolatutako ikastaro eta ekintzetan nagusiki euskara erabiltzen duen erakundeari 1,5 pntu emango zaizkio.

— Erakundearen helburuetan argiro jasotzen da berdintasuna abiaburu bezala eta hori lantzeko jarraibideak ditu (gehienez 1,5 puntu).

— Elkarteko zuzendaritza ataletan emakumeen proportzioa gutxienez %40koa izatea (gehienez 1,5 puntu).

2.2.    Oinarri eta proiekzio soziala (gehienez 6 puntu):

— Eskatzailearen ibilbidea, jarraipena eta egonkortasuna: gehienez 3 puntu.

— Entitate eskatzaileak hainbat sare eta egituretan parte hartzea (Euskadiko Gazte Kontseilua, Astialdi Sarea, beste sare batzuk...), eta baita Gaztematikaren jarduera zehatzetan beraien parte hartzea ere. Gehienez 3 puntu.

2.3.    Finantza iturrien azterketa (gehienez 4 puntu):

Kontuan hartuko da berezko diru sarrerek zein portzentaje duten urte osorako aurreikusten den aurrekontuari dagokionez. Erakundeak berezko diru sarrerak bermatzeko duen gaitasunaren arabera (bazkideen kuotak, materialen salmenta, argitalpenak, eta abar), eta diru sarrera horiek aurrekontu osoari dagokionez duten portzentajearen arabera, erakunde bakoitzari kontzeptu horrengatik dagozkion puntuak kalkulatuko dira:

— Aurrekontuaren ehuneko 75 baino gehiagoko portzentajea: 4 puntu.

— Aurrekontuaren ehuneko 50 baino gehiagoko portzentajea: 2 puntu.

— Aurrekontuaren ehuneko 25 baino gehiagoko portzentajea: puntu 1.

3.    Laguntza lerro honi esleitutako aurrekontua honela banatuko da: kopuru osoaren % 80 aisialdiko eskolek antolatutako ikastaroak egitearen ondoriozko gastuak ordaintzeko izango da; gainerako % 20a, berriz, erakundeen elkarte egituraren ondoriozko gastuak ordaintzeko izango da.    

4.    Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako dirulaguntzak ezingo du inoiz erakunde eskatzaileak aurkeztutako defizita gainditu; eta eskola bati emandako gehieneko diru kopurua 25.000,00 euro izango da.

5.    Puntu bakoitzaren balioa eurotan zenbatekoa den jakiteko, honako kalkulu hau egingo da: laguntza ildo honetarako aurrekontu osoa zati eskola guztiek lortutako puntu guztiak.          

Azkenik, eskola bakoitzari dagokion kopurua zenbatzeko, lortutako puntuak puntuaren balioaz biderkatu behar dira.

Dirulaguntzaren hasierako kalkulua egingo da, eskaeran aurkeztutako datuen arabera. Kalkulu horren arabera emango dira dirulaguntzak.

Baldin eta aurreko irizpideak aplikatu ostean dirulaguntza hauek emateko baimendutako kredituak ez baditu estaltzen, aipatutako kreditua proportzionalki hainbanatuko da entitate onuradunen artean, bakoitzagatik lortutako puntuen eta ezarritako mugen arabera.         

Hala ere, dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa dirulaguntza lerro honen 5. oinarrian adierazten den dokumentazioan jasotako datuen arabera kalkulatuko da.

6.    Bidaien gastuen gehieneko tarifak bat etorriko dira Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoan ezarritako baremoarekin.

4.    Dirulaguntzaren ordainketa.

Oro har, dirulaguntzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala zuritu ostean, hurrengo oinarrian ezarritakoari jarraikiz zuritu ere.

Dena den, egiaztatzen bada diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa dela finantzaketa, konturako ordainketak egin ahal izango dira dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako moduan.     

5.    Justifikatzeko obligazioa.

Eskola eskatzaileek, dirulaguntzen deialdia egiten den urteko irailaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dituzte honako agiri hauek:

a)  Diruz lagundutako ikastaroen eta jardueren memoria laburra, ondorengo datuak zehaztuz: burututako ikastaroak, datak ikasleen zerrenda (kopurua, adina, sexua, etab.). Urteko jarduera programan, euskararen erabilera sustatzeko eta genero ikuspegia txertatzeko burututako ekintzen berri eman.

b)  Ikasturteari dagozkion gastuen eta diru sarreren balantzea.

c)  Diru sarreren eta gastuen ordainagirien zerrenda zenbatua, diruz lagundutako kontzeptuen arabera bereizita, gertatu diren ordenan, bakoitzaren xedea ala jatorria adierazten duten azalpenekin batera. Gastuek diruz lagundutako kontzeptuekin bat egin behar dute. Hemeni atxikitako ereduaren arabera. (1. eredua).

Langileri gastuei dagokienez, modu bereizian xehatu beharko dituzte nominari dagokion zenbatekoa, eta, eskolak Gizarte Segurantzari emandako ekarpena. Hemen atxikitako ereduaren arabera. (2. eredua).

Langileei lankidetzan aritzeagatik ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, dagokion ordainketa-agiriaren zenbakia xehatu beharko dute.

e)  Erakunde onuradunak kontratatutako langileen ordainketa zurigarria (TC2), Gizarte Segurantzaren agiriaren bidez eta nominen kopiak.

Lankidetzan aritzeagatik langileei ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, ordainketa-agiriaren kopia dagokion hartu izanaren agiriarekin eta honako datu hauek azaltzen direla: izen-abizenak, langileen NAN zenbakiak, IFK, aisialdi eskolaren izena eta helbidea, ordainketa-agiriaren data, ordainketaren kontzeptua, zenbatekoa.

Ordainketa banku entitate baten bidez egin bada eta ez badu hartu izanaren agiririk, zenbateko horren ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du ordainagiriarekin batera, eta, aurreko atalean adierazitako datuak xehakatuko ditu.

Gastuen banaketa / Desglose de gastos ( 1. eredua / Mod. 1)

 

Kontzeptua

Concepto

Hornitzailea

Persona proveedora

Faktura zk.

Nº factura

Fakturaren data

Fecha de factura

Fakturaren zenbatekoa

Importe de factura

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gastua guztira

Gasto total

 

 

 

 

 

Pertsonal gastuak / Gastos de personal (2. eredua/ Mod. 2)

 

Aldia

Periodo

Langilearen identifikazio gakoa (zenbakia, kodea…)

Clave identificación del trabajador o trabajadora (número, código…)

Soldata gordina

Sueldo bruto

Enpresaren kargurako G. Seg.

S.S. a cargo de la empresa

Proiektura bideratutako gastuak

Gastos imputados al proyecto

%

Soldata gordina

Salario bruto

Enpresaren kargurako G.Seg.

S.S. a cargo de la empresa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Egotzitako gastua guztira

Total gasto imputado

 

 

 

C lerroa.    Haur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte erakundeen antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak. 

1.    Xedea.

Oinarri espezifiko hauen xedea da: elkarte erakundeen antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzen emakida arautzea. Diruz laguntzen den jarduera, dirulaguntzen deialdia egiten den urteari dagokiona da.          

2.    Entitate onuradunak.

1.    Dirulaguntzak lortzeko aukera izango dute haur edo/eta gazte elkarteen koordinakundeek edo federazioek, eta benetan koordinakundeak izan gabe gazteen aisialdi elkarteekin koordinazio lanak egiten dituzten elkarteek; dena dela aipatutako entitateak udalez gaindikoak izan beharko dira.      

Era berean, dirulaguntzak lortzeko aukera izango dute gazte elkarteenak ez diren koordinakundeek, baldin eta bere lana egiteko egiaztatutako dibertsitate funtzional bat duten pertsonak badituzte.

2.    Dirulaguntza horiek emateko, ez dira kontuan hartuko beste erakunde batzuen menpeko atalak.              

3.    Diruz lagunduko dira bakarrik, Gipuzkoako Lurralde Historikoan dagoen egiturari dagozkion gastuak. 

3.    Dirulaguntzak ebaluatzea eta zenbatzea.

1.    Erakundearen antolaketa egitura mantentzeko, honako gastu hauentzako jaso ahal izango da dirulaguntza:

— Lokaleko gastuak: alokairua, argia, telefonoa.

— Administrazioko eta idazkaritzako gastuak. Salbuetsita geratuko lirateke atal honetan entitate eskatzailearen kontu korronteen mantenuagatik eratorritako gastuak.

— Aldizkarietan harpidetzea eta material bibliografikoa erostea.

— Koordinazio lanak egiteko lurralde barruan egindako joan-etorrien gastuak.

— Federazioak edo koordinakundeak bultzatutako jarduerak egiteko instalazioak alokatzeko gastuak.           

— Federazioko edo koordinakundeko kideei zuzendutako prestakuntza ikastaroak antolatzeko gastuak.

2.    Bidaien gastuen gehieneko tarifak bat etorriko dira Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoan ezarritako baremoarekin.

3.    Dirulaguntza kalkulatzeko irizpideak hauek izango dira:

a)  Proiektuaren ezaugarriak (gehienez 60 puntu):

— Jorratutako gai alorraren balorazioa: gehienez 15 puntu.             

— Euskararen erabileraren balorazioa (gehienez 15 puntu). Irizpide hau balioesteko eskaerarekin batera emandako datuak hartuko dira kontuan, haztapen taula honen arabera:

Euskara lehentasunez eta soilik erabiltzea (5 puntu).

Kanpo harremanetarako zein barne funtzionamenduan euskara nagusiki erabiltzea (5 puntu).

Kanpo harremanetarako (herritarrak, erakundeko taldeak, administrazioa) komunikazioetan euskara erbiltzea (5 puntu).

— Genero ikuspegia txertartzearen balorazioa gehienez 10 puntu.

Genero ikuspegia txertatzea erakundearen helburuetan jarduera eremu desberdinetan emakumeen parte hartzea areagotu dadin (gehienez 5 puntu).     

Erakundeak badu barne formakuntza programazioa eta bertan berdintasuna eta gizonen eta emakumeen parte hartze orekatua sustatzen da eta berdintasun gaietan prestakuntza errazten da (gehienez 5 puntu).

Proposatutako helburuen interesaren balorazioa eta helburu horiek planteatutako ekintzekin bat etortzea:

Aisialdiko elkarteen koordinakunde edo federazio baten ekintzen eta koordinazio lanaren arteko koherentzia: gehienez 5 puntu.   

Helburuen eta ekintzen arteko barne koherentzia: gehienez 5 puntu.

Programaren Kudeaketa eta emaitzak ebaluatzeko metodologia: gehienez 10 puntu.

b)  Oinarria eta gizarte proiekzioa (gehienez 24 puntu):

— Federazioko edo koordinakundeko elkarte kideen kopurua (gehienez 7 puntu). Puntuak formula honen bidez kalkulatuko dira: federazioko edo koordinakundeko elkarte kideen kopurua x 7 / elkarte gehien dituen federazio edo koordinakundeak barne hartzen duen elkarte kopurua.

— Federazioa edo koordinakundea osatzen duten kideek talderen bat izan eta ekintzak antolatzen dituzten udalerri kopurua (gehienez 7 puntu). Puntuak formula honen bidez kalkulatuko dira: federazioko edo koordinakundeak ekintzak antolatzen dituen udalerriak x 7 / talderen bat izan eta ekintzak antolatzen dituzten udalerri kopurua handiena duen federazio edo koordinakundea.

— Erakunde eskatzailearen parte hartzea hainbat sare eta egitura desberdinetan (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Astialdi Foroa, Astialdi Sarea, beste sare batzuk...), eta baita haien parte hartzea Gaztematikako jarduera zehatzetan ere: gehienez 5 puntu.

— Elkarteko zuzendaritza organoetan, emakumeen proportzioa gutxienez % 40koa izatea: gehienez 5 puntu.

c)  Finantzaketa iturrien azterketa (gehienez 16 puntu).

Aurreikusitako urteko aurrekontuan erakundearen diru sarreren portzentajea zein den kontuan hartuko da. Erakundeak berak diru sarrerak ziurtatzeko daukan gaitasunaren arabera (kideen kuotak, material salmenta, argitalpenak, etab) eta diru sarrera horien ehunekoa kontuan hartuta, erakunde bakoitzaren puntuak honela kontatuko dira:              

— Aurrekontuaren ehuneko 75 baino gehiago: 16 puntu.               

— Aurrekontuaren ehuneko 50 baino gehiago: 8 puntu. 

— Aurrekontuaren ehuneko 25 baino gehiago: 4 puntu. 

Baldin eta aurreko irizpideak aplikatu ostean dirulaguntza hauek emateko baimendutako kredituak ez baditu estaltzen, aipatutako kreditua proportzionalki hainbanatuko da entitate onuradunen artean, bakoitzagatik lortutako puntuen eta ezarritako mugen arabera.        

4.    Dirulaguntzaren hasierako kalkulu bat egingo da, eskaeran aurkeztutako datuen arabera, eta horretan oinarrituta emango dira dirulaguntzak. Hala ere, dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa lerro honetako 5. oinarrian aipatutako dokumentuetan jarritako datuen araberakoa izango da.

5.    Emandako dirulaguntzak ez du inoiz egin beharreko gastuaren % 100 gaindituko; hala, kasu bakoitzari dagokion ehunekoa aplikatuko zaio. Hasiera batean aurreikusitako eta onartutako gastua ez bada egiten, dirulaguntzaren zenbatekoa benetan egindako gastuari egokituko zaio. Beraz, aldea ordainduko da, edo aurreratutako eta justifikatu gabeko zatia itzuli beharko da.

4.    Dirulaguntzaren ordainketa.

Oro har, dirulaguntzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala zuritu ostean, hurrengo oinarrian ezarritakoari jarraikiz zuritu ere.

Dena den, egiaztatzen bada diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa dela finantzaketa, konturako ordainketak egin ahal izango dira dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako moduan.     

5.    Justifikatzeko obligazioa.

1.    Erakunde eskatzaileek, dirulaguntzen deialdia egiten den urteko urriaren 15a baino lehen, aurkeztu beharko dituzte behin-behineko justifikazio kontu hauek:

a)  Jardueren memoria, zuzendaritza organoetan emakume eta gizonen parte hartzea adierazita (kargua, kopurua, sexua, etab.). Espresuki honako hauek adierazi beharko dira: euskararen erabilera sustatzeko eta genero ikuspegia txertatzen hartutako neurriak.

b)  Urteko gastuen eta diru sarreren balantzea.               

c)  Diruz lagundutako kontzeptuen arabera bereizitako gastu eta diru sarreren ordainagirien zerrenda zenbatua, gertatu diren ordenan, bakoitzaren xedea ala jatorria adierazten duten azalpenekin batera. Gastuek diruz lagundutako kontzeptuekin bat egin beharko dute. Hemen atxikitako ereduaren arabera (1. eredua).

Langileri gastuei dagokienez, modu bereizian xehatu beharko dituzte nominari dagokion zenbatekoa, eta, erakunde ordaintzaileak Gizarte Segurantzari emandako ekarpena. Hemen atxikitako ereduaren arabera (2. eredua).

Langileei lankidetzan aritzeagatik ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, dagokion ordainketa-agiriaren zenbakia xehatu beharko dute.

d)  Erakunde onuraduneko langileei ordaindutakoa justifikatzeko agiria, Gizarte Segurantzaren frogagiria (TC2) eta nominaren kopia.

Lankidetzan aritzeagatik langileei ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, ordainketa-agiriaren kopia dagokion hartu izanarekin aurkeztu beharko da honako datu hauek zehaztuta: izen-abizenak, langileen NAN zenbakiak, IFK, erakunde ordaintzailearen izena eta helbidea, ordainketa- agiriaren data, ordainketaren kontzeptua, zenbatekoa.

Ordainketa banku entitate baten bidez egin bada eta ez badu hartu izanaren agiririk, zenbateko horren ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du ordainagiriarekin batera, eta, aurreko apartatuan adierazitako datuak xehakatuko ditu.           

e)  Dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako beste agiri oro.

2.    Urte horretako gastuak izan arren, laguntza justifikatu behar den unearen ondorengoak izateagatik urriaren 15ean justifikatu ezin diren gastuak justifikatzeko honela egingo da: gastu horien aurreikuspena aurkeztuko da, lehen aipatu den dokumentazioarekin batera.

3.    Dokumentazioa aztertu ondoren, diruz laguntzekoak diren eta zurituta dauden gastuei dagokien konturako ordainketa bat egingo da, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa osatu arte.

4.    Nolanahi ere, gauzatutako jarduerak zuritzen dituen justifikazio kontua, oinarri orokorretako 13.ak ezarritako edukia duena, aurkezteko epea dirulaguntzen deialdia egin den urtearen hurrengo urteko urtarrilaren 31 artekoa izango da.

Aipatutako justifikazio kontuak edukiko du, bereziki, entitate onuradunaren langileei egindako ordainketaren egiaztagiria, justifikazio buletinaren bidez (10T).

Gastuen banaketa / Desglose de gastos ( 1. eredua / Mod.1)

 

Kontzeptua

Concepto

Hornitzailea

Persona proveedora

Faktura zk.

Nº factura

Fakturaren data

Fecha de factura

Fakturaren zenbatekoa

Importe de factura

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gastua guztira

Gasto total

 

 

 

 

 

Pertsonal gastuak / Gastos de personal (2. eredua / Mod. 2)

 

Aldia

Periodo

Langilearen identifikazio gakoa (zenbakia, kodea…)

Clave identificación del trabajador o trabajadora (número, código…)

Soldata gordina

Sueldo bruto

Enpresaren kargurako G. Seg.

S.S. a cargo de la empresa

Proiektura bideratutako gastuak

Gastos imputados al proyecto

%

Soldata gordina

Salario bruto

Enpresaren kargurako G.Seg.

S.S. a cargo de la empresa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Egotzitako gastua guztira

Total gasto imputado

 

 

 

D lerroa.    Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak. 

1.    Xedea.

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Haur eta Gazteen Sustapenerako Erakundearteko Sarearen esparruan, Gaztematikan, haur, nerabe eta gazteentzako planak, programak, jarduerak eta zerbitzuak martxan jartzeko udalentzako dirulaguntzen emakida arautzea.         


2.    Dirulaguntza jaso dezaketen modalitateak.

Aurkezten diren laguntza eskaerak modalitate hauetako baten barruan egon beharko dira:

a)  Bakarrik edo haur eta/edo gazteen sustapenerako beste unitate batzuekin lankidetzan gidatutako eta, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat estrategikoak eta erreferentziazkoak diren proiektuak egitea, haien garrantzia, berezitasuna, dimentsioa, berritasuna edo erreplikagarritasuna (proiektu bat udalerri batean garatu eta sistematizatu ondoren, hura etorkizunean beste udalerri batzuetan ezarri ahal izatea) aintzat hartuta.

Proiektu horientzako, erreferentzia gisa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren interes arloak hauek dira:

— Gazte ludopatien inguruko prebentzio edota sentsibilizazio programak.

— Hezkuntza afektibo-sexualaren inguruko hezkuntza programak.

— Kultura, identitatea eta teknologia digitalen erabilera egokia bultzatzea.

— Gaueko aisialdiari edo jaiari lotutako ohituren inguruan arriskuak kudeatzea.

— Gazte kulturak sustatzeko proiektu espezifikoak.

— Gazte Zerbitzuen sorkuntzarako eta/edo garapenerako proiektuak.

— Gazteen emantzipazioko politikak bultzatzeko proiektuak garatzea.

— 1.000 biztanle baino gutxiagoko zenbait udalerriren arteko lankidetza ekarriko duen proiektu bat egitea.

b)  Haur eta gazteen sustapenerako programa orokorrak kudeatu edo garatzeko hainbat urtetarako edo urtez urteko planak egitea, Gaztematikaren ildo estrategikoak tokian-tokian ezartzeko.

b.1)  Udalaren Haur eta Gazteen Sustapen arloa garatzeko hiru urteko plan bat egitea, sustapeneko jarduketak eta zerbitzuak diseinatuz eta martxan jarriz.               

b.2)  Udalaren Haur eta Gazteen Sustapen arloa garatzeko urtez urteko Kudeaketa plan bat egitea, helburu hauek izango dituena:

— Haurrek, nerabeek eta gazteek udalerrian parte hartzeko egiturak sortzea, zerbitzuetatik abiatuta.

— Haurtxokoak eta gaztelekuak hobetzeko proiektuak garatzea, Gaztematikako haur edo gazteen sustapen zerbitzuen estandar teknikoetara egokitzeko prozesuak martxan jarriz.       

— Europan zeharreko mugikortasun proiektuak garatzea.

— Udaleko beste arlo batzuekin lan koordinatu eta zeharkakoa egitea ahalbidetuko duten jarduketak garatzea.

— Udalerrian gazteentzako zerbitzu bat ezartzeko proposamen bat zehazten lagunduko duten jarduketak garatzea.        

— Sustapen arloko antolaketako, plangintzako eta Kudeaketako egiturak hobetzea.

b.3)  Sustapen zerbitzurik ez duten 1.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan haur, nerabe eta gazteen sustapenerako programa orokor bat egitea, programa hobetze aldera talde aholkularitzako bileretan parte hartzeko konpromisoaz.          

3.    Baldintzak.

Ondoren aipatzen diren baldintza guztiak betetzen dituzten Gipuzkoako udal guztiek izango dute dirulaguntza hauek lortzeko aukera:

— Gipuzkoako Lurralde Historikoko Haur eta Gazteen Sustapenerako Erakundearteko Sareari, Gaztematikari, atxikita egotea edo atxekimendu agiria aurkeztea eskaerarekin batera.

— Haur eta/edo gazteen arloan eskuduntzak edota delegaritzak dituen arduradun tekniko edota politikoa edukitzea.      

— Behar diren lan bilerak egitea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritza Nagusiaren aholkularitza zerbitzuarekin.    

— Urtean zehar egingo diren hiru foro teknikoetan parte hartzea, ordezkari baten bitartez.

— »Gaztesare» intranetean jasotako bere udalerriari buruzko datuak sartzea eta eguneratuta edukitzea.

— Beren politiken garapenean haur, nerabe eta gazteen parte-hartze egonkorra txertatzea.

— Haur, nerabe eta gazteen aukera berdintasuna bermatzea; horretarako, zeharka landuko dira generoen arteko berdintasuna, euskararen sustapena eta gizarte inklusioa.    

4.    Eskaerak.

1.    Dirulaguntza modalitate bakoitzerako eskaera indibidualizatua aurkeztu beharko da.

2.    b) modalitaterako eskaera a) modalitatekoekin bateragarria izango da.

3.    Proiektua zenbait udalerriren artean lankidetzan egitekoa bada, horietako batek bere gain hartu beharko du proiektua aurkezteko erantzukizuna, gainerakoak ordezkatuz. Kasu horretan, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 10. artikuluan ezarritakoa betez, bai eskaeran bai dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz adieraziko da zein gauzatze konpromiso hartu dituen elkarteko kide bakoitzak eta zein den horietako bakoitzagatik aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa, haiek ere pertsona onuraduntzat hartuko baitira.       

5.    Dirulaguntzak ebaluatzea.

1.    Eskaerak aztertu ondoren, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak aurreikusitako dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztu eta jakinaraziko du, dirulaguntza hauen urteko deialdiaren ebazpenaren bidez.

2.    Dirulaguntzak kalkulatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  1.000 biztanle baino gehiagoko udalek aurkeztutako a) modalitateko proiektuei dagokienez.

a.1)  Proiektuaren berritasuna eta berezitasuna, gehienez 15 puntu.

Oso berritzailea edo berezia: 15 puntu.

Nahiko berritzailea edo berezia: 10 puntu.

Berritasun edo berezitasun handirik gabea: 0 puntu.

a.2)  Proiektuaren helburuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren interes arloekin duten lotura, gehienez 15 puntu (era alternatiboan).

Oso lotura handia: 15 puntu.

Nahiko lotura handia: 10 puntu.

Lotura txikia edo batere loturarik ez: 0 puntu.

a.3)  Proiektuaren ezaugarriak, gehienez 15 puntu.

Haurrek, nerabeek edo gazteek proiektuaren garapenean parte hartzea jasotzen da: gehienez 5 puntu.

Proposatutako metodologia proiektuaren xedera egokitzen da: gehienez 5 puntu.

Komunikazioari buruzko atal bat izatea jasotzen da: gehienez 5 puntu.

a.4)  Proiektuaren bideragarritasun materiala, gehienez 10 puntu.

Lantaldeari dagokionez: gehienez 4 puntu.

Baliabide materialei dagokienez: gehienez 3 puntu.

Proposatutako denbora bitarteari dagokionez: gehienez 3 puntu.

a.5)  Proiektua bi udalek edo gehiagok elkarrekin garatzea, gehienez 10 puntu.

Bi udalek: 7 puntu.

Bi udalek baino gehiagok: 10 puntu.

a.6)  Proiektuak garatze eta gauzatzean euskararen erabilera kontutan hartzea, gehienez 5 puntu.

Proiektuaren prestakuntza, garapena eta ebaluaketa euskara lehentasunez eta soilik erabiltzea: 5 puntu.

Proiektuaren jarduera esparruan erabateko zeharkakotasuna du euskarak: 2,5 puntu.

Ebaluazio irizpideetan hizkuntza irizpideak sartuta daude: 2,5 puntu.

Hizkuntza irizpidea ez da aintzat hartzen: 0 puntu.

a.7)  Proiektuak genero berdintasunaren ikuspegia barnean hartzen du, gehienez 5 puntu.

Proiektuaren jarduera esparruan diagnostikoan, ezarritako helburuetan eta aurreikusitako ekintzetan emakumeen eta gizonen egoeren arteko desberdintasunak aztertzea: datuak sexuaren arabera bereiztea eta genero ikuspegitik interpretatzea: 2,5 puntu.

Ebaluazio adierazleetan genero irizpideak sartzea: 2,5 puntu.

Berdintasunaren ikuspegia ez da aintzat hartzen: 0 puntu.

a.8)  Proiektuak ebaluazio adierazleak ezartzea, gehienez 5 puntu.

Adierazleak ezartzea planteatzen du (gutxienez 3 adierazle): 5 puntu.

Ez du adierazlerik ezartzea planteatzen: 0 puntu.

a.9)  Proiektuan jakintza sortzeko eta hura beste leku edo testuinguru batean aplikatu ahal izateko sistematizazio fase bat jasotzea, gehienez 5 puntu.

Sistematizazio fasea jasotzen da: 5 puntu.

Sistematizazio fasea ez da jasotzen: 0 puntu.

a.10)  Proiektuaren finantzaketa nahikoa izatea, gehienez 5 puntu.

Proiektuaren aurrekontu osoa udalaren ekarpenarekin, foru aldundiari eskatutako dirulaguntzarekin eta hirugarrenen ekarpenarekin finantzatzen da: 5 puntu.

Proiektuaren aurrekontu osoa ez da udalaren ekarpenarekin eta foru aldundiari eskatutako dirulaguntzarekin finantzatzen: 0 puntu.

a.11)  Udalak aurrekontuaren zer ehuneko jarriko duen, gehienez 10 puntu.

Udalaren ekarpena aurrekontuaren guztizkoaren % 70 izango da gutxienez: 10 puntu.

Udalaren ekarpena aurrekontuaren guztizkoaren % 60 izango da gutxienez: 8 puntu.

Udalaren ekarpena aurrekontuaren guztizkoaren % 50 izango da gutxienez: 6 puntu.

Udalaren ekarpena aurrekontuaren guztizkoaren % 40 izango da gutxienez: 4 puntu.

Udalaren ekarpena aurrekontuaren guztizkoaren % 30 izango da gutxienez: 2 puntu.

Udalaren ekarpena aurrekontuaren guztizkoaren % 30 baino gutxiago izango da: 0 puntu.

b)  1.000 biztanle baino gutxiagoko zenbait udalerriren arteko lankidetza ekarriko duen proiektuei dagokienez.

b.1)  Proiektuaren helburuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren interes arloekin duten lotura, gehienez 25 puntu.            

Oso lotura handia: 25 puntu.

Nahiko lotura handia: 12 puntu.

Lotura txikia edo batere loturarik ez: 0 puntu.

b.2)  Proiektuaren ezaugarriak, gehienez 25 puntu.

Haurrek, nerabeek edo gazteek proiektuaren garapenean parte hartzea jasotzen da: gehienez 7 puntu.

Proposatutako metodologia proiektuaren xedera egokitzen da: gehienez 7 puntu.

Komunikazioari buruzko atal bat izatea jasotzen da: 6 puntu.           

Lantaldea eta baliabide materialak egokiak dira proiektua garatzeko: gehienez 5 puntu.

b.3)  Proiektuaren bideragarritasun materiala, gehienez 25 puntu.

Lantaldeari dagokionez: gehienez 10 puntu.

Baliabide materialei dagokienez: gehienez 10 puntu.

Proposatutako denbora bitarteari dagokionez: gehienez 5 puntu.

b.4)  Proiektua elkarrekin garatzea proposatzen duten udalen kopurua, gehienez 25 puntu.

10 udalek baino gehiagok: 25 puntu.

7 - 10 udalek: 20 puntu.

5 - 6 udalek: 15 puntu.

3 - 4 udalek: 10 puntu.

Eskabide guztientzako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa ez da inoiz izango aurrekontu osoaren % 80 baino gehiago.              

c)  Haur eta gazteen sustapenerako programa orokorrak kudeatu edo garatzeko hainbat urtetarako edo urtez urteko planei dagokienez.

c.1)  b1) eta b2) modalitateei dagokienez, zenbateko finko bat emango zaie udaleko biztanle kopuruaren arabera, erroldaren azken eguneratzean jasotako datuak kontuan hartuta, eta koadro honetan ezarritakoari jarraituz:

0 - 1.000: 1.000,00 euro.

1.001 - 2.500: 2.500,00 euro.

2.501 - 5.000: 4.300,00 euro.

5.001 - 10.000: 6.000,00 euro.

10.001 - 150.000: 7.500,00 euro.

150.000tik gora. 24.500,00 euro.

c.2)  Modalitate hauetarako dagoen zenbatekoaren guztizkotik biztanleriaren arabera udal bakoitzari dagokion zenbatekoa kendu ondoren, geratzen den zenbatekoa proportzionalki banatuko da, 4. atalean zehazten diren irizpideak aplikatu ondoren udal bakoitzak lortzen dituen puntuen arabera.    

c.3)  b.3) modalitateari dagokionez, zenbateko bat gordeko da modalitate hau eskatzen duten udalentzat. 4. atalean zehazten diren irizpideak aplikatu ondoren udal bakoitzak lortzen dituen puntuen arabera banatuko da zenbateko hori.             

c.4)  Balorazio irizpideak:

c.4.1)  Proposatutako modalitate mota, gehienez 15 puntu.            

Hiru urteko plan bat garatzea: 15 puntu.          

Gaztematikaren ildo estrategikoak tokian-tokian ezartzeko Kudeaketa plan bat garatzea: 10 puntu.

1.000 biztanle baino gutxiagoko udalentzat programa orokor bat garatzea: 2 puntu.

c.4.2)  Jarduketa proposamena, eta programa lurraldean ezartzeko planean jasotako jarduketen integrazio maila udaleko planean, gehienez 25 puntu.

Oso altua: jarduketen % 100 edo zerbitzu edo trantsizio prozesu berri bat sortzea: 25 puntu.

Altua: jarduketen % 75 edo lantaldeetan parte hartzea: 20 puntu.

Ertaina: jarduketen % 50: 15 puntu.

Baxua: jarduketen % 25: 10 puntu.

Oso baxua: jarduketen % 25 baino gutxiago: 0 puntu.

c.4.3)  Haur eta Gazteen Sustapenera bideratutako gastua, dagokion urtean udalerrian onartutako aurrekontuarekiko, gehienez 10 puntu (udalak Gaztesare aplikazio informatikoan sartu beharreko datuak hartuko dira kontuan).

> 5 10: puntu.

4,0 - 4,99: 9 puntu.

3,0 - 3,99: 8 puntu.

2,0 - 2,99: 7 puntu.

1,0 - 1,99: 6 puntu.

0,5 - 0,99: 5 puntu.

0,1 - 0,49: 4 puntu.

< 0,1: 0 puntu.

c.4.4)  Haur eta Gazteen Sustapenera bideratutako gastua, 0 eta 30 urte arteko biztanle kopuruaren arabera, gehienez 10 puntu (udalak Gaztesare aplikazio informatikoan sartu beharreko datuak hartuko dira kontuan).

150 euro baino gehiago biztanleko: 10 puntu.

120 - 150 euro biztanleko: 9 puntu.

90 - 119 euro biztanleko: 8 puntu.

60 - 89 euro biztanleko: 7 puntu.

30 - 59 euro biztanleko: 6 puntu.

10 - 29 euro biztanleko: 4 puntu.

10 euro baino gutxiago biztanleko: 0 puntu.

c.4.5)  Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sistemaren eta Genero Berdintasuneko, Euskarako eta Partaidetzako sistemen arteko koordinazio maila, gehienez 5 puntu.

Ona: 5 puntu.

Egokia: 4 puntu.

Nahikoa: 2 puntu.

Eskasa: 1 puntu.

Koordinaziorik ez dago: 0 puntu.

6.    Dirulaguntzak kalkulatzea.

a)  Proiektu estrategiko eta erreferentziazkoei dagokienez diruz laguntzeko120.000,00 euro erabiliko dira. 

Uudalerriek aurkeztutako. proiektu bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000,00 eurokoa izango da.

Proiektu bati dirulaguntza eman ahal izateko, baldintza hauek bete beharko ditu:

— Gutxienez 10 puntu lortzea proiektuaren helburuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren interes arloekin duten lotura neurtzen duen irizpidean.

— Irizpide guztien batura eginda gutxienez 60 puntu lortzea.          

Puntu gehien lortzen dituen proiektuak hura martxan jartzeko behar duen dirulaguntza jasoko du, aipatutako mugara bitarte, eta gehienez ere aurrekontu osoaren % 80a arte. Gainerako zenbatekoa bigarren tokian dagoen proiektua diruz laguntzeko erabiliko da, eta horrela hurrenez hurren, aurrekontua agortu arte.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak ez egoteagatik eskura dagoen kreditua agortuko ez balitz, gainerako zenbatekoak hasieran «b)» modalitaterako jarritako aurrekontura gehituko dira.      

b)  Haur eta gazteen sustapenerako programa orokorrak kudeatu edo garatzeko hainbat urtetarako edo urtez urteko planei dagokienez.

1.    b.1) eta b.2) modalitateak diruz laguntzeko zenbatekoa 310.000,00 eurokoa izango da guztira.

2.    b3) modalitatea diruz laguntzeko zenbatekoa 20.000,00 eurokoa izango da guztira.

c)  a) modalitateko dirulaguntzak esleitu ondoren kreditua geratzen bada, hasieran b) modalitaterako jarritako aurrekontura gehitzen den zenbatekoa proportzionalki banatuko da b) modalitateko eskaera guztien artean.           

d)  b) modalitateko dirulaguntzak a) modalitateetakoekin bateragarriak dira.

7.    Dirulaguntzaren ordainketa.

1.    Dirulaguntza osoa aldi bakarrean ordainduko da, hurrengo oinarrian aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

2.    Proiektua zenbait udalerriren artean lankidetzan egin bada, dirulaguntza ordainduko zaio gainerako udalerriak ordezkatuz proiektua aurkezteko eta justifikatzeko erantzukizuna bere gain hartu duen udalerriari.

3.    Edonola ere, udal bakoitzari ematen zaion dirulaguntza jaso ahal izateko ezinbesteko baldintza izango da Gaztesare intranetean sartuta dagoen bere udalerriari buruzko informazioa sartu eta elektronikoki baliozkotzea.    

8.    Diruz lagundu daitezkeen gastuak eta dirulaguntzen justifikazioa.

1.    Diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, aplikatuko da, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 30. artikuluan ezarritakoa; nahiz eta egindako gastutzat hartuko den, ez bakarrik justifikazio aldia amaitu aurretik benetan ordaindu dena, baizik eta baita dirulaguntza jaso duen entitate onuradunak oraindik ordaindu gabe duena ere, baldin eta gastu hori justifikatuta badago dagozkion fakturen edo balio bereko frogagirien bidez.

2.  Oinarri hauetako dirulaguntzak justifikatzeko, egindako jardueren justifikaziozko kontu bat aurkeztu beharko da deialdiaren urteko azaroaren 15a baino lehen, eta kontu horrek honako apartatu honetan zehazten den edukia jaso beharko du.               

3.    Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) modalitateari dagokienez:

— Garatutako proiektuaren memoria.

— Diru sarreren eta gastuen balantzea.

— Egindako gastua justifikatzeko fakturen kopia.

— Editatutako publizitate euskarrien zenbait ale, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza erakusten dutenak.

— b) modalitateari dagokionez, haur eta gazteen sustapenerako programa orokorrak kudeatu edo garatzeko hainbat urtetarako edo urtez urteko planak:

— Udaleko kontu-hartzailearen ziurtagiria, udalak diruz lagundu daitezkeen programa, jarduera edo zerbitzu gisa aurkeztu dituenetan bideratu eta egin duen gastua egiaztatuko duena.

— Memoriaren fitxa.

4.    a) dirulaguntza modalitateari dagokienez, 8.2 oinarrian adierazitako datan justifikatu ezin diren gastuak, urteko gastuak izan arren data horren ondoren egindakoak izateagatik, honako dokumentazio osagarri hau aurkeztuta justifikatu ahal izango dira:

— Udaleko kontu-hartzailearen ziurtagiria, diruz lagundu daitezkeen programa, jarduera edo zerbitzu gisa aurkeztu direnetan bideratuko diren gastuen aurreikuspena –deialdiaren urteko abenduaren 31koa– egiaztatuko duena.

5.    Nolanahi ere, gauzatutako jarduerak justifikatzen dituen behin betiko justifikazio kontua aurkezteko epea dirulaguntzen deialdia egin den urtearen hurrengo urteko urtarrilaren 31 artekoa izango da.

II. ERANSKINA

Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko dirulaguntzen 2020ko deialdia.         

Lehena.    Finantzaketa.

Deialdi honetarako gehieneko zenbatekoa seiehun eta hogeita hamar mila (630.000,00) eurokoa da, aurrekontuko partida hauen kargura:

— A lerroa. Udako oporraldian haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako jarduerak antolatzeko dirulaguntzak.     

1.0330.300.481.00.03.2020: 92.000 euro.

— B lerroa. Aisialdi Eskolen urteko jarduera programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak.  

1.0330.300.481.00.04.2020: 68.000 euro.

1.0330 300.481.00.05.2020: 10.000 euro.

— C lerroa. Haur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte erakundeen antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak.

1.0330.300.481.00.01.2020: 10.000 euro.

— D lerroa. Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak.

1.0330.300.461.01.01.2020: 450.000 euro.

Bigarren.    Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Hirugarren.    Dirulaguntzen eskaerak aurkezteko modua.            

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 14.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez soilik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) aurkeztuko dira eskaerak, hurrengo atalean adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera, «dirulaguntzen atarian» sartuz eta han eskuragarri dauden inprimaki espezifikoak betez.          


Eskaera eta harekin joan behar duen dokumentazio osagarria internet bidez aurkezterakoan, foru araudi hauek bete behar dira: 23/2010 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena, eta 03-131/2011 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 10 zk., 2012ko urtarrilaren 16a), zeina aldatu baitzuen 03-025/2014 Foru Aginduak, otsailaren 17koak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 37. zk., 2014ko otsailaren 25a), Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena.               

Laugarren.    Dokumentazioa.

1.    Dirulaguntzaren eskaerarekin batera, Diputatuen Kontseiluak dirulaguntza hauek arautzeko data honetan bertan onetsitako 3.3. oinarri orokorrean adierazitako agiriak aurkeztu beharko dira.

2.    Halaber, eta D lerroko dirulaguntzei dagokionez, horien oinarri espezifikoak I. eranskinean jasotzen dira, honako irizpide hauek izango dira kontuan:

2.1.    Dirulaguntza modalitate bakoitzerako eskaera indibidualizatua aurkeztu beharko da.

2.2.    b) modalitaterako eskaera a) modalitatekoekin bateragarria izango da.

2.3.    Proiektua zenbait udalerriren artean lankidetzan egitekoa bada, horietako batek bere gain hartu beharko du proiektua aurkezteko erantzukizuna, gainerakoak ordezkatuz. Kasu horretan, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 10. artikuluan ezarritakoa betez, eskaeran berariaz adieraziko da zein gauzatze konpromiso hartu dituen elkarteko kide bakoitzak eta zein den horietako bakoitzagatik aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa.   

Bosgarren.    Dirulaguntza ordaintzea.

— A lerroko dirulaguntzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala justifikatu ostean.

— B eta C lerroko dirulaguntzak, oro har, ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala justifikatu ostean.

— D lerroko dirulaguntza osoa aldi bakarrean ordainduko da, egindako jarduketen justifikazio kontua aurkeztu ondoren, 2020ko azaroaren 30a baino lehen, 8. oinarri espezifikoan xedatutakoari jarraituz.

Seigarren.    Jakinarazpena.

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Zazpigarren.    Araudi aplikagarria.

Deialdi honen xede diren dirulaguntzak honako hauek ere arautuko dituzte: deialdi honetan bertan eta oinarri arautzaile orokor eta espezifikoetan ezarritakoa (deialdi hau onesten den data berean Diputatuen Kontseiluko erabakiaren bidez onetsitakoak), eta, orobat, 3/2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa, eta horren garapen araudia, zeina onetsi baitzuen 24/2008 Foru Dekretuak, apirilaren 29koak.

Zortzigarren.    Eskaera ereduak.