3
TOKI ADMINISTRAZIOA

EIBARKO UDALA

Dirulaguntza deia: dirulaguntzak euren jarduera gizarte-ekintzaren esparruan egiten duten elkarteentzako. BDNS (Identif.): 511866.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Dirulaguntzen Datutegi Nazionalean kontsulta daiteke: (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

1.  Dirulaguntzaren xedea.

DLOren 23.2 artikuluan eta dirulaguntza hau arautzen duten Oinarrietan ezarritakoaren arabera, Udal honek deialdia egiten du Eibarko udalerriaren eremu barruan euren jarduera gizarte-ekintzaren arloan (gizarte-zerbitzuak) egiten duten irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak emateko.               

Dirulaguntza jaso ahal izateko, jarduera Eibarko gizarte-taldeei zuzenduta egon beharko da.

2.  Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.

Dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte irabazi-asmorik bariko elkarteek, baldin eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatuta badaude, gizarte-ekintzaren arloan (gizarte zerbitzuak), Eibarko udalerriaren eremu barruan eta Eibarko bizilagunei zuzenduta, jarduerak egiten badituzte, eta dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku horietako batean erortzen ez badira.

3.  Dirulaguntzaren zenbatekoa.

40.000 euro.

4.  Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Dirulaguntzak eskuratzeko eskabidea aurkezteko epea deialdi honen laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 15 egun balioduneko epean bukatuko da. Eskabidea deialdia egin duen organoari zuzenduko zaio, onuradunak edo horren izenean diharduenak izenpetuta eta dagokion dokumentazioa atxikita. Azken eguna baliogabea izango balitz (larunbata, igandea edo jaieguna), hurrengo lehenengo egun balioduneraino luzatuko litzateke.

Dirulaguntza eskaerak elektronikoki egingo dira www.eibar.eus udal webgunetik. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, Izenpe txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da.               

Eibar, 2020ko ekainaren 22a.—Enrique Errasti, Kontratazioen eta Dirulaguntzen Unitateko zuzendaria.         (2952)