3
TOKI ADMINISTRAZIOA

OÑATIKO UDALA

Kultura Departamenduak kudeatzen dituen programaren kontura emango diren dirulaguntzen 2020ko deialdia.

Toki Araubideko Oinarrien apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 25.2.m artikuluak dio Udalerriak kultur arloko jarduera zein instalazioetan eskumenak beteko dituela, betiere, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako legedian ezarritako moduan. Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legeak (27/2013 legea, abenduaren 27koa) 7/1985 Legeko 25.m artikuluan udalerrien eskumen propio gisa arautzen du kulturaren sustapena eta kultur ekipamenduak.

Halaber, Lege bereko 72. artikuluak dio Toki Korporazioek beraien herritarren interes orokorreko edo sektorialeko defentsarako elkarteen garapena sustatu behar dutela eta, duten aukeren barruan, bitarteko publikoen erabilera eta beraien jardueren garapenerako dirulaguntzen lorpena.        

Kultura Departamentuak 2020-2024 Gobernu Programaren barruan kultur politikari dagozkion ekintzak ezarri ditu, indarrean diren ekintza lerroak osatzen dituztenak.              

Udal Plenoak 2018ko otsailaren 22ko bileran, Kultura Departamenduak kudeatzen dituen programen kontura emango diren dirulaguntzen oinarria arautzaileak onartu zituen eta 2018ko martxoaren 13ko dataz argitara eman ziren Gizpuzkoako Aldizkari Ofizialean (51 zenbakian).

Orain Kultura Batzordeak kultur proiektuak eta programak eta sormen lanak gauzatzeko dirulaguntzak emateko 2020ko deialdi proposamena bidali du.               

Gaia aztertu ondoren eta Kultura zein Ogasun Batzordeen irizpideak aldekoak direla kontuan hartuz, Tokiko Gobernu Batzarrak aho batez erabaki du aipatutako deialdia egitea:       

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.  Onartzea aipatutako diru laguntzen 2020ko deialdia.

1.    Finantziazioa.

1.1.    Kultur proiektuak eta programak gauzatzeko 2020ko aurrekontu ekitaldiari dagozkion laguntzetarako, guztira hirurogeita sei mila euroko (66.000) gastua baimentzen da, 1.0800.480.334.00.01.2020 (355) kontu sailaren kargura. 

1.2.    Oñatiko udalerriko irabazi-asmorik gabeko taldeek garatuko dituzten kultur sormen lanak egiteko 2020rako onartzen da hamalau mila euroko (14.000) gastua baimentzen da, 1.0800.480.334.00.01.2020 (355) kontu sailaren kontura.

2.    2020ko eskaerak aurkezteko epea.

Hilabeteko epean, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik kontatzen hasita.

Bigarren.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari.

Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik Berraztertzeko Hautazko Errekurtsoa aurkezteko Gobernu Juntari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.       

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori.

Oñati, 2020ko ekainaren 17a.—Alkatea.          (2886)