USURBILGO UDALA
Iragarkia
2020ko otsailaren
27an egindako osoko bilkuran, Usurbilgo Udaleko Plenoak, Usurbilgo Udaleko Etxebizitza
Eskatzaileen Udal Erregistroa arautuko duen erregelamendua hasieraz onartzea
erabaki zuen.
Jendaurrean jartzeko
epea amaitu da, alegaziorik egon gabe. Hori horrela, Toki Araubidearen
Oinarriak arautzen dituen Legeak 70.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko,
behin betiko onartuta geratutako testua argitaratzen da.
Erabakiak amaiera
ematen dio administrazio-bideari. Horren aurka administrazioarekiko
auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da: Euskal Herriko Auzitegi Nagusian,
bi hilabeteko epean, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen
hasita; egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzeari utzi gabe.
Usurbil, 2020ko
ekainaren 17a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea. (2818)
Usurbilgo Udaleko Etxebizitza
Eskatzaileen Udal Erregistroren Erregelamendua.
Herritar guztiei
etxebizitza eskuratzeko erraztasunak ematea, bereziki, beren inguruabar pertsonalak
direla-eta etxebizitza lortzeko zailtasun handienak dituztenei, zeregin
publiko atzeraezinenetako bat bihurtu da.
Usurbilgo Udalak,
horretaz eta herrian arazoak dituen egoera bereziez jabetuta, etxebizitzaren
gaia bere erantzukizun nagusietako bat dela ulertzen du, eta, horregatik,
sustatzaile pribatuekin adosten edo sustatzen du babes ofizialeko etxebizitzak
eta prezio mugatuko beste batzuk eraikitzea, alokairuan edo indarrean dagoen
legedian aurreikusitako beste modu batzuetan lagatzeko.
Etxebizitza horien
eskaintzaren eta eskariaren artean alde handia dagoenez oraindik, funtsezkoa
da etxebizitza horiek esleitzeko orduan eskatzaile guztien gardentasuna
eta berdintasuna bermatuko duten prozedurak jarraitzea.
Horregatik,
prozedura horiek errazteko eta dauden beharrak behar bezala ezagutzeko,
Udalak etxebizitza-eskatzaileen udal-erregistro iraunkor eta eguneratua
izan behar du.
Ondorioz, eta aipatu
Erregistroa arautzearren, Usurbilgo Udaleko Osoko Bilkurak,
XEDATU DU
1. Eskatzaileen erregistroa.
1. Usurbilgo Udalak Etxebizitza Eskatzaileen
Udal Erregistroa eratuko du, eta hartan izena eman ahal izango dute erosketa-
edo alokairu-araubideko etxebizitzaren eskatzaile gisa segituan
zerrendatuko diren baldintzak betetzen dituzte lagun guztiek.
2. Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan
izen emanda egotea ezinbesteko baldintza izango da Usurbilgo Udalak etxebizitzak
erosketan edo alokairuan esleitzeko antolatuko dituen prozesuetan parte hartzeko.
3. Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, Eusko
Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren Etxebide etxebizitza eskatzaileen
erroldako lagunek ere parte hartuko dute udal prozesuetan, administrazioarekin
eta aipatu erroldaren erakunde arduradunarekin hala hitzartuz gero.
2. Etxebizitza Eskatzaileen Udal
Erregistroan izena emateko baldintzak.
Pertsona fisikoak
(adinez nagusiak edo adin txikiko emantzipatuak) edo bizikidetzako
unitateek inskribatu ahal izango dute Etxebizitza Eskatzaileen Udal
Erregistroan, baldin eta honako baldintzak betetzen badituzte:
— Usurbilgo
udalerrian erroldatuta egotea edo Donostiako udalerrian erroldatua egotea
Zubietako egoiliarra izanik.
— Usurbilen etenik
gabe erroldatuta egotea, egoiliar izanik, gutxienez azken 3 urteetan, edota,
hala izan ezean, azken 15 urteetan 8 urtez erroldatuta egotea, beti ere
eskaerak egiteko ireki den datatik kontatzen hasita.
— Edo Donostiako
udalerrian erroldatua egonik ere, etenik gabe Zubietako egoiliar izan izana gutxienez
azken 3 urteetan, edota, hala izan ezean, azken 15 urteetan 8 urtez Zubietako
egoiliarra izatea, beti ere eskaerak egiteko ireki den datatik aurrera.
Eskaeran titular bat
baino gehiago ageri bada, nahikoa izango da, izena emateko momentuan, erroldatzearen
baldintza horietako batek bakarrik betetzea.
— Euskal Autonomia
Erkidegoan indarrean diren legeek xedaturiko etxebizitza beharretako bat
izatea.
Etxebizitza
beharra elkarbizitza unitateko kide guztiek bete beharko dute, eta erantzukizunpeko
eta zinpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da.
Etxebizitzarik
ezi izatearen pareko egoerarik alegatzen bada, hori egiaztatzeko
frogagiriak aurkeztu beharko dira.
— Euskal Autonomi
Erkidegoan indarrean diren legeek xedaturiko gutxieneko eta gehieneko irabazi
baldintzak betetzea.
Pertsona Fisikoen
Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenaren edo aitorpenen kopiak, Foru
Ogasunak edo Udalak berak konpultsatuak, aurkeztuta egiaztatuko dira.
Aitorpena egin ez
bada edo egin beharrik ez dagoen kasuetan, aitorpen hori egin ez izana egiaztatzen
duen ziurtagiria, Foru Ogasunak egindakoa. Kasu bietan, elkarbizitza unitatean
adin nagusikoak diren kide guztiak jaso beharko ditu aitorpenak.
Kasu hauetan ondoko
dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:
— Lan bizitzaren
txostena.
— Besteren konturako
langileak: Dagokion ekitaldiko nominak edo enpresaren ziurtagiriak, indarrean
dagoen lan araudiak eskatutako baldintzak beteaz.
— Erretiratuak edo
pentsiodunak oro har, baita lanerako ezintasuna edo balioezintasuna duten
langileak ere: Dagokion ekitaldian pentsioaren edo jasotako diru-prestazioen
ziurtagiria.
— Norberaren
konturako langileak: Gizarte Segurantzari egindako urteko kotizazioaren
ziurtagiria; bertan, kuotak kalkulatzeko erabili izan den urteko oinarria
eta diru-sarreren aitorpen pertsonala jaso beharko dira.
— Langabezi egoera,
langabetuak: Lanbidek egindako ziurtagiria. Bertan, enplegu eskatzaile
direla adierazteaz gain, jasotako prestazioak edo, hala dagokionak, inolako
prestaziorik jaso ez izana egiaztatuko du.
— Gizarte laguntzak
jasotzen dituztenak: Jasotako laguntza ekonomikoaren ziurtagiria edo inolako
motatako laguntzarik jaso ez izanarena.
— Ondarea.
Ez da onartuko
200.000,00 €-tik gorako ondare higigarriaren eta/edo etxebizitza ez den
ondare higiezinaren titularrek egindako eskaerarik.
Ondarea ezkutatzeko
edozein egintzak eskatzaileen erregistroan inskribatzeko eskubidea galtzea
edo erregistrotik ezabatua izatea ekarriko du berekin.
Udalari egokituko
zaio ondarearen balioa zehaztea, hura kuantifikatzeko beharrezko baliabideak erabilita.
Horretarako, ondarearen gaineko zergaren aitorpena, edota aitorpen hori egitera
behartuta ez egoteari buruzko Foru Ogasunaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Era berean, Udalaren aldeko baimena sinatu beharko da haren izenean, instituzio
publiko nahiz pribatuei, adierazitako ondare-muga ez gainditzearen
egiaztagiriak eskatu ahal izateko. Gainera, baimen horren bidez, Udalak berak
eskatutako agiri guztiak aurkezteko konpromisoa hartzen da; eta, agiri horiek
ezarritako epean aurkezten ez badira, uko egiten dela ulertuko da.
— Udalarekin zorrik
ez izatea.
Deialdira aurkezteko
unean, eta hala badagokio esleipena formalizatzeko kasuan, eskatzaileak
ezin du zorrik izan Usurbilgo Udalarekin, nahiz eta ez den egiaztagiririk
aurkeztu beharko.
— Usurbilgo Udalaren
jabetzako etxebizitzetan etxegabetze-prozedura batean sartuta ez egotea.
— Adin txikiko emantzipatuak.
Adin txikiko emantzipatuak
egiaztatu egin beharko du familiagunetik kanpo bizi dela eta bere lan-egoerak
bidea ematen diola oinarrizko beharrei erantzun ahal izateko baliabide
ekonomikoak eskuratzeko. Horretarako, errentamendu-kontratua edota familiagunetik
kanpo bizi dela erakusteko beste edozein ziurtagiri aurkeztu beharko du.
Gainera, eskaera egin den aldira arte eguneratutako lan-bizitzaren agiria
aurkeztu beharko du.
— Pertsona edo
bizikidetza-unitateko eskabide bakarra onartuko da, eta pertsona bera ezin
izango da egon bizikidetza-unitate batean baino gehiagotan aldi berean, naldin
eta berariaz egiaztatutako egoera bereziak tarteko.
—
Ahaidetasun-loturarik izan gabe Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroan
eskatzaile gisa inskribatuta dauden eta elkarrekin, esleipen-modu horretan
parte hartzea berariaz onartzen duten pertsona taldeak onartuko dira.
— Eskatzaileak
baztertuak geldituko dira edozein Administrazio publikotako, edo Sozietate
Publikoetako edo Erakunde Autonomoetako, edo edozein Administrazio Orokor edo
Instituzionaletako partaidetza dagoen babes ofizialeko edo jabetzako etxebizitzaren
errentariak diren kasuetan.
3. Erregistroko datuak.
Eskabideetan honako
datu hauek adieraziko dira Eskatzaileen Udal Erregistroan jasotzeko:
1. Eskatzailearen izen-deiturak eta
nortasunari dagozkion gainerako datuak. Helbidea.
2. Elkarbizitza unitatearen datuak (etxebizitza
eskuratzekotan, eskatzailearekin biziko diren lagunen izen-deiturak eta
bestelako nortasun datuak).
3. Eskatzailearen biztanle erroldako datuak.
4. Eskatzailearen eta elkarbizitza unitatea
osatuko duten lagunen sarrerak.
5. Eskaera egiten denean nolako etxebizitza
egoeran dauden adieraztea.
6. Eskatzailearen edo elkarbizitza
unitateko kideen desgaitasun baldintzak.
7. Etxebizitza jabetzan, alokairuan edo bi
prozesuetan araubideko sustapenetan parte hartu nahi duten ala ez.
4. Datuak eguneratu beharra.
Etxebizitza Eskatzaileen
Udal Erregistoan sartutakoek harta jasotako daturen bat aldatuz gero
administrazioari jakinarazi beharko diote, batez ere honako hauetakoren bat izanez
gero:
1. Eskatzailearen identitatea eta helbidea.
2. Elkarbizitza unitatearen datuak (etxebizitza
eskuratzekotan, eskatzailearekin biziko diren lagunen izen-deiturak eta
bestelako nortasun datuak).
3. Eskatzailearen biztanle erroldako datuak.
4. Eskatzailearen eta elkarbizitza unitatea
osatzen duten lagunen sarrerak.
5. Beste etxebizitzarik lortu dutelakoa.
6. Desgaitasun baldintzak, halakorik
izatekotan.
5. Erregistrotik irtetea.
Administrazioak eskatzaileak
Erregistrotik ezabatuko ditu hark emandako datuen edo administrazioak bere
kabuz lortutakoen (errenta, biztanleen errolda) arabera zerrendan egoteko baldintzak
aldatu badira.
Erregistrotik
ezabatuko dira eskatzaileak baldin eta etxebizitza egokitzen bazaie eta
berariaz edo ez hartuta uko egiten badiote edo eta, Usurbilgo Udalaren jabetzakoak
diren etxebizitzetan desjabetza prozesu batean edo gauzatu aurreko egoera
baten aurrean aurkitzen badira.
6. Ebazpenak emateko eskumena eta
jakinarazpen-prozedura.
1. Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan
alta emateko ebazpenak, horiek ukatzea, baja eragitea edo inskripzioan
ondorioak izan ditzakeen beste edozein alderdi Alkatetza- Dekretu bidez ebatziko
dira.
2. Ebazpen horiek jakinarazteko, jakinarazpen
pertsonala egingo zaio eskatzaile bakoitzari eta hala dagokionean,
hartarako ezarritako prozedura administratiboa erabiliko da.
7. Prozesuen baldintzak.
Udal administrazioak
xedatuko ditu prozesu bakoitzaren baldintzak, zehazki, honako hauek:
— Prozesuan jaso
beharreko etxebizitzak.
— Lagapen baldintzak
eta salneurriak.
— Prozesuan parte
hartzeko Erregistroan izena emateko azken eguna.
— Gutxieneko eta
gehieneko sarrerak.
— Eskatzaileen
zerrendakoekin prozesua egiteko baldintzak eta abar.
8. Erregistroko datuak noiz arte balioko du.
Etxebizitza Eskatzaileen
Udal Erregistroan datuak jasota egoteak ez dakar administrazioak horien
egiatasuna onartzea edo luzaro irautea, beraz, datuok administrazioan
egiaztatu beharko dira izendaturiko etxebizitzaren gaineko jabetza edo
erabilera lagatzeko kontratua izenpetu aurretik.
9. Konfidentzialtasuna.
Udal Erregistro
honek Datuak Babesteko 3/2018ko Lege Organikoa (DBLO) eta 2016/679 Datuak
Babesteko Erregelamendu Europarrarekin (DBEO) bat datorren araudia beteko ditu.