2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

DIPUTATU NAGUSIA

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako programen kontura dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia.

Diputatuen Kontseiluak, 2020ko ekainaren 9ko bileran, ondorengo erabakia hartu du:

Gipuzkoa lurralde euskalduna da, eta euskaraz bizi nahi du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahia eta asmoa da herrialdearen errealitate soziolinguistikoarekin bat etortzea Foru Aldundiaren hizkuntza jarduerak eta euskararen sustapenerako garatuko dituen ekimenak. Euskaraz bizitzeko eskubidearen alde lan egingo du Foru Aldundiak, bere jardueran euskarari lehentasuna emanaz eta euskaraz bizi ahal izatea legez bermatzeko urratsak indartuz.

Azaroaren 24ko 10/1982 Legeak, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoak, bere 5. artikuluan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko herritar guztiek hizkuntzaren esparruan dituzten eskubide nagusiak xedatzen ditu, eta, ondoren, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren atalburuetan, eskubide horiek hedatzen ditu bizitza sozialaren esparru guztietara. Legeak, halaber, erakunde bakoitzak dituen eskumenen barruan herritarrenganako hizkuntza politika aintzat har dezaten agintzen die herri administrazioei, besteak beste bizitza sozialaren alor guztietan euskararen erabilera sustatuz.

Bestalde, Eusko Legebiltzarrak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu zuen 2013ko irailaren 11n, datozen urteetan herri erakundeen hizkuntza politikak landu behar dituen alderdi estrategikoak eta jarduera esparruak adostu eta zehazteko.

Ildo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez betetzen du legeak agindutako sustapen lan hori, euskararen erabilera sozialaren esparruan lanean ari diren elkarteei, erakundeei eta norbanakoei dirulaguntzak emanez.

Laguntzak helburu askotarikoak dira: euskararen erabilera soziala hedatzeko jarduerak, ikus-entzunezkoetan euskararen erabilera bultzatzea, udaletan euskararen normalizazio programak garatzeko laguntza, euskarazko toki hedabideen jarduerak laguntzea, eta abar.

Erabaki honen bitartez, aipatutako dirulaguntzak arautzeko oinarri berriak onartzen dira, baita dirulaguntza horien 2020ko deialdia ere.

Azkenik, dirulaguntza lerro hauek sartuta daude Diputatuen Kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko bileran onartutako Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan.

Horrenbestez, Diputatuen Kontseiluak, diputatu nagusiak proposatuta eta eztabaidatu ondoren,

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.  Onartzea Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura emango diren dirulaguntza lerroen oinarri arautzaile orokorrak, baita horietako bakoitzaren berariazko oinarriak ere, erabaki honen I. eranskinean jasotzen direnak:

1.  Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak.

2.  Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak.

3.  Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak.

Bigarren.  Onartzea dirulaguntza horien 2020ko deialdia, erabaki honen II. eranskinean ageri den gisan.

Hirugarren.  Baimentzea 956.717,00 (bederatziehun eta berrogeita hamasei mila zazpiehun eta hamazazpi) euroko gastua, erabaki honen II. eranskinean adierazten diren aurrekontu sailen kargura.

Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, dirulaguntza ematea ebatzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.     

Laugarren.  Erabaki honek onartzen dituen oinarri arautzaileek ondorioak izango dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egun beretik aurrera.

Erabaki hau behin betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete administrazioarekiko auzietako Donostiako epaitegietan, erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Donostia, 2020ko ekainaren 11.—Juan José de Pedro Alonso, Diputatu Nagusiaren Alorraren idazkaria.        (2746)

I ERANSKINA

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura emango diren dirulaguntzen oinarri arautzaileak.

OINARRI OROKORRAK

1.  Dirulaguntza eskatzeko baldintzak.

1.  Dirulaguntza hauen onuradunak izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, publiko zein pribatuak, ondasun erkidegoak edo beste edozein motatako unitate ekonomiko edo ondare bananduak, nortasun juridikorik izan ez arren, baldin eta proiektuak, jarduerak edo jokaerak aurrera eramateko gai badira edota dirulaguntza emateak eskatzen duen egoeran badaude. Pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, publiko zein pribatuak,nortasunik gabekoak direnean, bai eskaeran bai dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz adieraziko da zein exekuzio konpromiso hartu dituen elkarteko kide bakoitzak eta zein den horietako bakoitzagatik aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa, beraiek ere pertsona onuraduntzat hartuko baitira. Edonola ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde nahikoa izango duena. Elkartea ezingo da desegin 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 37. eta 54. artikuluetan aurreikusitako preskripzio epea igaro arte. Elkarte horrek, gainera, dirulaguntza lerro bakoitzerako dagokion eranskinak ezartzen dituen baldintza zehatzak bete beharko ditu.     
               

2.  Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun ezin dute izan martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan aurreikusten duen egoeraren batean diren pertsona edo erakundeek, ezta ere sexu diskriminazioa egiteagatik desgaikuntza edo lege debeku kasuren batean daudenek ere.     

3.  Ezin izango dira onuradun krisian dauden enpresak, aintzat harturik horretarako zer definizio ematen duten krisian dauden enpresa ez-finantzarioak berreskuratu eta berregituratzeko Zuzentarauak (EBAO, C 249, 2014-07-31).

4.  Ezin izango dira onuradun berreskuratze agindu gauzatu gabeko baten mende dauden enpresak edo erakundeak, Europar Batasunaren Batzordeak aurrez emandako ebazpen baten bitartez adierazi denean laguntza bat legez kontrakoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela.

5.  Onuradun izaera lortzeko debekuetan sarturik ez egoteari buruzko egiaztapena egin dezakete pertsonek edo erakundeek lekukotza judizialaren bidez edo ziurtagiri bidez, kasuen arabera, eta agiri horiek eskuratu ezin direnean, ordeztu daitezke herri administrazio baten edota notario baten aurrean egindako aitorpenaren bitartez.     

Dirulaguntza eskaerekin batera aurkeztu beharreko zergei buruzko edo Gizarte Segurantzako ziurtagiriak ordezten ahalko dira, interesatuek berariaz hartarako baimena emana duten kasuetan, ziurtagiri horiek emateko eskumena duten entitateek dirulaguntza kudeatzeko erantzukizuna duen organoari behar diren datuak zuzenean emanda.

2.  Gastu diruz lagungarriak.

1.  Oinarri hauen ondorioetarako, gastu diruz lagungarriak dira jarduera diruz laguntzekoaren izaerari inolako zalantzarik gabe dagozkionak, eta berariazko oinarri arautzaileetan ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagundutako elementuen erosketa kostuak ezin dezake inoiz merkatuko balioa baino handiagoa izan.

2.  Dirulaguntzen onuradunak loturik gelditzen dira onartzen zaien gastu diruz lagungarriari, dirulaguntza jasoz gero gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa osorik justifikatu beharko baitute.

3.  Diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak 15.000 euro gainditzen baditu, eta ondasunen hornidurak edo aholkularitzako eta laguntza teknikoko enpresek emandako zerbitzu prestazioak direnean, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa kontratatu aurretik onuradunak gutxienez hiru hornitzaileri eskaintza bana eskatu behar die, bere ezaugarri bereziei begiratuz ondasuna hornitu edo zerbitzua emateko merkatuan nahiko enpresa ez dagoenean izan ezik, edota gastua dirulaguntza eskatu aurretik egin denean izan ezik.  

Aurkeztutako enpresen arteko hautaketa, zuribidean edo, horrela bada, dirulaguntzaren eskaeran adierazita, eraginkortasunari eta ekonomiari begira egin behar da, eta hautaketa proposamen ekonomiko merkeenaren aldekoa ez denean, berariazko memoria batean zuritu behar da.

4.  Diruz lagundutako proiektua egiteko finantza gastuak, zuzenbide edo finantza aholkularitzako gastuak, notario eta erregistro gastuak, eta peritu gastuak nahiz administrazioko gastu bereziak diruz lagungarriak izan daitezke diruz lagundutako jarduerarekin zerikusi zuzena badute eta hura egoki prestatu edo burutzeko ezinbestekoak badira.

5.  Zeharkako kostuak:

a)  Zeharkako kostuei dagokienez, oro har onarturiko kontabilitate arau eta printzipioen arabera arrazoizkoa den zatia egotziko dio onuradunak lagundutako jarduerari, eta betiere kostu horiek jarduera benetan egiten den epeari egiazki dagozkion neurrian. Dirulaguntza hauen kasuan, zeharkako gastu onartuak izango dira, gehienez ere, jardueraren kostuaren % 5.

b)  Halaber, zeharkako kostuen ehuneko handiagoa onartu ahal izango da, betiere diruz lagundutako aurrekontuari egozten zaion ehuneko hori finkatzeko kostuen kalkulua behar bezala egiaztatzen bada, eta aurretik aipatutako baldintzak betetzen badira.

6.  Zergak diruz lagun daitezkeen gastuak izango dira dirulaguntzaren onuradunak benetan ordaintzen dituenean, ondorengo 8.d) atalean ezarritakoa baztertu gabe.

7.  Bidaien gastuen gehieneko tarifak bat etorriko dira Eusko Jaurlaritzaren 1993ko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoak, ezarritako baremoarekin.

8.  Inoiz ere ez dira gastu diruz lagungarri izango:

a)  Banku kontuetako interes zordunak.

b)  Interes, errekargu eta zehapen administratibo eta penalak.

c)  Prozedura judizialetako gastuak.

d)  Zeharkako zergak, berreskuratu edo konpentsatzeko gai direnean.

e)  Errentaren gaineko zerga pertsonalak.

f)  Ondasun inbentariagarriak.

3.  Eskaerak.

1.  Dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez, deialdian bertan beste eperik adierazi ezean.

2.  Dirulaguntza mota bakoitzeko eskaerak aurkezteko epeak urteko deialdian zehaztuko dira.

4.  Emateko prozedura.

Laguntza hauek elkarrekiko lehiakortasun jardunbideaz emango dira. Ondorioz, kasu bakoitzean ezarritako balioespen irizpideen arabera, diruz lagundu nahi diren jardueren kalitatea eta bideragarritasuna ziurtatzeko moduko eskaera kopurua hautatuko da.

5.  Diruz lagundutako jarduerak finantzatzea.

1.  Oinarri orokor hauekin batera doazen eranskinetan jasotako dirulaguntza mota bakoitzeko berariazko oinarri arautzaileek diruz lagundutako jardueraren finantzaketa propioaren zenbateko bat eska dezakete. Diruz lagundutako jarduerarako ekarpen propioa kreditatu beharko da jardueran izandako gainerako gastuen gisa berean.

2.  Oinarri orokor hauen 1. eta 3. eranskinetan arautzen diren dirulaguntzak loturik daude Europako Batzordeak 2014ko ekainaren 17an emandako 651/2014 EB Araudiari (EBAO, L 187, 2014-06-26), beraren bitartez aitortzen baita laguntza jakin batzuk bateragarriak direla barne merkatuarekin, Itunaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioz, eta bereziki loturik daude araudiaren 53. artikuluari, kulturaren eta ondarearen zaintzaren esparruko kategoriari dagokion dirulaguntzak direnez.        

Zehazki 1. eranskinaren kasuan 53.2 artikuluko c) eta d) puntuetan sartzen da; eta 3. eranskina, 53.2 artikuluko c) eta e) puntuetan.

3.  Berariazko oinarriak jasotzen dituzten 2. eranskineko laguntzak ez dira estatu mailako laguntza Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunak 107.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Izan ere, onuradunak soilik entitate publikoak izanda burutu dezaketen politika instituzionala laguntzera bideratuta daudelako. Horrenbestez, aipatutako Itunak 108.3 artikuluan xedatzen duen jakinarazpen prozeduratik salbuetsita daude laguntza hauek.

6.  Dirulaguntzen zenbatekoa.

1.  Dirulaguntza mota bakoitzaren berariazko oinarri arautzaileetan besterik xedatzen ez bada, oinarri hauetan jasotzen diren dirulaguntzak metatu ahal izango dira beste laguntza bateragarriekin edota Europaren beste finantzaketa bideekin, betiere gastu diruz lagungarri beretarako gehienezko laguntza mailak errespetatzen badira, 651/2014 EB Araudiaren 53. artikuluak eskatutako moduan.

2.  Dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izango da, bera bakarrik nahiz beste administrazioek edota sektore publikoetako erakundeek helburu bererako emandako dirulaguntzekin batera, erakunde onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino handiagokoa. Laguntza publikoak eta programa honen bitartez ematen den dirulaguntza elkartuta kostu hori gainditzen baldin bada, programa honetan arautzen den dirulaguntza gutxitu egingo da, jardueraren gainfinantzaketa saihesteko behar den mailaraino.

7.  Izapidea.

1.  Dirulaguntzak emateko prozedura izapidetzea Euskararen Normalizazio eta Sustapen Zerbitzuaren eginkizuna da, eta hari dagokio behar diren ekintza guztiak burutzea ebazpen proposamena gauzatzeko beharrezkoak diren datuak zehaztu, eskuratu eta egiaztatzeko.  

2.  Izapidetze fasea hasiko da eskaera bakoitzaz Euskararen Normalizazio eta Sustapen Zerbitzuak egingo duen aurre ebaluazioaz, hori da, eskatzaileak dirulaguntzaren onuradun izaera eskuratzeko ezarririk dauden baldintza guztiak betetzen dituela eta aurkeztutako dokumentazioa osatua eta egokia dela egiaztatzea.     

3.  Euskararen Normalizazio eta Sustapen Zerbitzuko buruak bere zerbitzuari atxikitako teknikari bat izendatuko du dirulaguntza mota bakoitzean aurkeztutako eskaeren balioespen txostena egin dezan, oinarri orokor hauekin batera doazen eranskinetako berariazko oinarri arautzaileetan beste administrazio organoren baten txostena behar dela ezartzen ez bada. 

4.  Eskaerak ebaluatu ondoren, Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusiak (batzordeko buru izango denak), Euskararen Normalizazio eta Sustapen Zerbitzuko buruak, Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiko teknikari batek eta Ogasun eta Finantza Departamentuko Kontuhartzailetza eta Auditoretza Zerbitzuko teknikari batek osatutako ebaluazio batzordeak ebazpen proposamena osatuko du, behar bezala arrazoituta, eta organo eskumendunari aurkeztuko dio ebazpena eman dezan.      

5.  Jarraian eta hartu beharreko ebazpenaren aurretik, interesatuei 10 eguneko epea eskainiko zaie entzuteko tramitean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bitartez, nahi dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

8.  Ebazpena.

1.  Diputatu nagusiak emango du ebazpena, foru dekretu baten bidez.

2.  Ebazpena arrazoituko da dirulaguntza bakoitzaren berariazko oinarri arautzaileetan xedatutakoaren arabera, eta nolanahi den ere, prozeduran akreditatu behar dira ematen den ebazpenaren oinarriak, dirulaguntza bakoitza arautzen duten irizpide objektiboen arabera.               

3.  Dirulaguntza emateko ebazpenak argi zehaztu beharko ditu dirulaguntzaren xedea, onuraduna edo onuradunen zerrenda, zenbatekoa, ordainketa erak eta epeak, eta dirulaguntza mota bakoitzaren berariazko oinarri arautzaileetan eskatzen diren gainerako baldintzak eta betekizunak. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka jotzeko dauden errekurtso bideak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, interesatuek egoki iritzitako beste edozein errekurtso bide erabiltzeko eskubidea baztertu gabe.      

4.  Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori kontatzen hasiko da, kasu bakoitzean, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

5.  Oinarri hauetan aurreikusten diren dirulaguntzak emateko jardunbidearen barnean gerta daitezkeen ustezko egintzak ezestekotzat hartu behar dira, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioetan Administrazio Prozedura Erkidearenak, 25.1. a) artikuluan xedatutakoaren arabera.   

6.  Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 45.1. b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta, argitalpen egunaren biharamunetik hasita, jakinarazpena egintzat joko da lege-ondorio guztietarako.       

9.  Onuradunaren betebeharrak.

Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren dirulaguntzei buruzkoak, eta eranskinetan jasotako dirulaguntza mota bakoitzaren berariazko oinarri arautzaileek ezarritako betekizunez gain, onuradunaren betebeharrak dira bereziki hauek:

a)  Dirulaguntza emateko oinarrian den proiektua gauzatzea, jarduera egitea edota jokabidea aintzat hartzea.

b)  Dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean egiaztatzea baldintzak betetzen dituela, eta dirulaguntza emateko oinarrian izan den jarduera egin duela edo helburua bete duela.

c)  Dirulaguntza emandako organoak egiten dituen ikuskatze jarduerak onartzea, baita kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta finantza kontrolak ere, zeregin horietan eskatzen zaien informazio oro emanez.            

d)  Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste dirulaguntzak, laguntzak, sarrerak edo baliabideak lortu izanaren berri ematea dirulaguntza ematen duen organoari. Jakinarazte hori ahal bezain laster eman behar da aditzera, eta betiere jasotako dirulaguntzaren erabilera zuritu aurretik.

e)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betekizunak egunean dituela egiaztatzea, dirulaguntza emateko ebazpen proposamena eman aurretik.

f)  Onuradunari indarrean diren arauetan kasu bakoitzean eskatzen zaizkion kontabilitate liburuak, erregistro diligentziatuak eta gainerako dokumentuak izatea, baita dirulaguntza mota bakoitzaren berariazko oinarrietan eskatzen diren kontabilitate egoerak eta erregistro bereziak ere, egiaztapen eta kontrol ahalmenak era egokian beteko direla ziurtatzeko.          

g)  Jasotako dirulaguntzen erabilerari buruzko egiaztagiriak gordetzea, egiaztapen eta kontrol ahalmenen gai izan daitezkeen heinean.

h)  Publizitate beharkizunak betetzea. Dirulaguntzaren xedeko jarduerei buruzko publizitatean Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza adieraziko da, une horretan erakundeak erabakita duen irudi korporatiboa errespetatuz.     

Diruz laguntzen diren egitasmoek Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako babesaren berri adierazi beharko dute euskarri guztietan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipo normalizatua agerrarazita, eta ikusgai utzita ebazpena ematen den unetik gutxienez urtebeteko epean.

i)  Diruz lagundutako jarduera guztietan betetzea azaroaren 24ko 10/1982 Legeak, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoak, xedatutakoa, eta oro har, euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko moduan jokatzea.

j)  Diruz lagundutako jarduera guztietan betetzea otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, eta 3/2007 Lege Organikoak, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoak, xedatutako printzipio orokorrak, bereziki hurrengo alderdiei dagokienez: hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista, eta generoaren adierazleak txertatzea diruz lagundutako jardueraren ebaluazio irizpideetan.       

k)  13. oinarrian adierazitako kasuetan jasotako dirua itzultzea.

l)  Dirulaguntza eman duen organoari jakinaraztea dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako egoeren aldaketa oro.     

m)  Diruz lagundutako jarduera egiteko beharrezkoak diren baimen guztiak eskuratu eta haien xedapenak betetzea.            

10.  Dirulaguntzak ordaintzea.

1.  Arau orokor gisa, eta dirulaguntza bakoitzaren eranskinean bestelakorik xedatzen ez bada, dirulaguntzak ordainduko dira hurrengo puntuan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta kontu hori dirulaguntzen deialdi urteko abenduaren 1a baino lehenago aurkeztu beharko da.

Hori horrela izanik ere, diruz lagundutako jarduketa finantzatzeko beharrezkoa denean, ordainketa zatikatuak egin ahalko dira, azken zuriketaren kontura. Ordainketa zatikatu horiek egingo dira diruz lagundutako jarduera burutzen joaten den heinean, eta aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da.

2.  Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzen hartzaileek laguntzaren ordainketa egiteko eskaera bat aurkeztu behar dute, agiri hauez lagundurik:

a)  Aurrera eramandako programa edo jarduerari buruzko txosten zehatza. Gainera partaideen datuak adieraziko dira, sexua aipatuta eta, ahal den neurrian, datu horien azterketa eta interpretazioa.

b)  Jardueran izandako gastuak sailkatzeko zerrenda. Hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, egite data eta, hala badagokio, ordainketa data adierazi behar dira. Zerrenda horren guztizkoa izan behar da dirulaguntzarako onartutako gastu diruz lagungarriaren zenbatekoaren adinakoa. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera ematen bada, zein desbiderapen izan den adierazi behar da.

c)  Diruz lagundutako jarduketa finantzatu duten bestelako diru sarrera edo laguntzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

d)  Egindako lanaren ziurtapen eta lekuko gisa baliagarri izango den dokumentazio grafiko edo ikus-entzunezkoa.

3.  Ematen diren dirulaguntza guztietan, dirulaguntza ematen duen organoak egiaztatuko ditu egoki deritzen eta dirulaguntza behar bezala erabili dela zentzuz agerian uzten duten frogagiriak, diru laginketa teknikak erabiliz. Horretarako, onuradunari eskatu diezaioke berak hautatutako gastu frogagiriak bidaltzeko.

11.  Dirulaguntzak zuritzea.

1.  Dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak bete direla eta aurreikusitako helburuak lortu direla dokumentu bidez zuritu beharko da, 10. oinarrian adierazten den eran eta epeetan.

2.  Fakturak eta gainerako gastuen zurigarriak organo dirulaguntza emaileak egiaztatuko ditu, beste dirulaguntzarik jaso ote den behar bezala kontrolatzeko.

3.  Dirulaguntzaz gain, jarduerak finantzatzeko dirubide propioak edo beste dirulaguntzak nahiz baliabideak erabili direnean, zuritzea egiterakoan haien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jarduerarako erabiliak izan direla kreditatu beharko da.

4.  Dirulaguntza eman duen organoak egiaztatuko du dirulaguntzaren zuritzea egokia izan ote den, eta dirulaguntza emateko oinarrian izan zen jarduera gauzatu edota helburua bete ote den.

12.  Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea.

1.  Oinarri hauen ondorioetarako, ulertuko da onuradun batek azpikontratazioa egiten duela diruz lagundutako xedea den jarduera osorik nahiz zati batean burutzea beste inorekin hitzartzen duenean. Atal horrez kanpo gelditzen dira diruz lagundutako jarduera bere kabuz egiteko onuradunak nahitaez kontratatu behar izango dituen gastuak.

2.  Onuradunak ezin du diruz lagundutako jardueraren % 75 baino gehiago azpikontratatu besterekin. Ezin dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua handiagotu eta, aldi berean, haren edukiari balio erantsirik gehitzen ez dioten ekintzak.

3.  Halaber, onuradunak ezin izango du azpikontratatu diruz lagundutako jarduerak guztiz edo zati batean burutzea ondorengo hauekin:

a)  Dirulaguntzen onuradun izatea galarazten duten egoeretako batean dauden pertsona edo erakundeak, 1. oinarriaren 2, 3 eta 4. puntuetan xedatutakoaren arabera.

b)  Kontratatu nahi den jarduera horretarako beste dirulaguntzak jaso dituzten pertsonak edo erakundeak.

c)  Eragiketaren kostu osoaren ehuneko jakin bat jasotzen duten pertsona eta erakunde bitarteko edo aholkulariak, non eta ordainketa hori ez den justifikatzen egindako lanaren edota emandako zerbitzuen merkatuko balioaren arabera.               

d)  Onuradunarekin loturaren bat duten pertsonak edo erakundeak, egoera hauetan izan ezik:

— Kontratazioa merkatuko baldintza arrunten arabera egiten denean.

— Dirulaguntza ematen duen organoak aldez aurretik baimena ematen duenean, berariazko oinarri arautzaileetan finkatzen den eran.

e)  Deialdi eta programa berean dirulaguntza eskatu duten pertsona edo erakundeak, baina dirulaguntza eskuratu ez dutenak baldintzak betetzen ez zituztelako edota gutxieneko balioespena lortu ez zutelako.

13.  Dirulaguntzak itzultzea.

1.  Jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira eta dirulaguntza ordaindu zenetik itzulketa egin beharra erabakitzen den bitarteko berandutza interesak ordaindu beharko dira martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 35. artikuluan aurreikusitako kasuetan, eta bereziki hurrengo kasu hauetan:          

a)  Dirulaguntza eskuratzea horretarako ezarrita dauden baldintzak faltsutuz edo eskuratze hori galaraziko luketen baldintzak ezkutatuz.

b)  Dirulaguntza emateko oinarrian dagoen helburua, jarduera, proiektua edo jokabidea osorik edo zati batean ez betetzea.

c)  Jasotako dirulaguntza zuritzeko beharkizuna ez betetzea edo behar bezala ez zuritzea, 10. eta 11. oinarrietan xedatutakoaren arabera eta, hala behar denetan, dirulaguntza mota bakoitzaren berariazko oinarri arautzaileetan.

d)  Hedapen bitartekoak jartzeko beharkizuna ez betetzea.

e)  Indarrean diren legeetan aurreikusitako finantza egiaztatze eta kontroleko jarduerei aurre egitea, aitzakiak jartzea edo uko egitea, baita kontabilitate, erregistro edo dokumentu gordetze aldetik diren beharkizunak ez betetzea ere, horrek eragiten duenean ezintasun bat dirulaguntzaren erabilera egiaztatzeko, helburua bete den jakiteko, diruz lagundutako jardueren benekotasuna eta erregulartasuna ziurtatzeko, edo beste herri administrazioek edota erakunde publiko nahiz pribatuek, estatukoek, Europar Batasunekoek edo nazioartekoek xede berarekin emandako laguntza, dirulaguntza, sarrera edo baliabiderik jaso ote den egiaztatzeko.

f)  Administrazioak onuradunei ezarritako beharkizunak ez betetzea, edota haiek, dirulaguntza ematerakoan, onartutako konpromisoak ez betetzea, dirulaguntza emateko oinarrian izan ziren helburuak betetzeko, proiektua gauzatzeko, jarduera egiteko edota jokabidea hartzeko moduari dagokionean edo eragiten dionean.  

2.  Emandako laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoak, bakarka edota bestelako administrazio publikoen edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional edo nazioartekoen dirulaguntza edota bestelako laguntzarekin batera, onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua gainditzen duenean, emate ebazpena aldatu egingo da eta, beharrezkoa bada, itzuli egin beharko da garatutako jardueraren kostuaz gaindiko diru kopurua.

Bi herri erakunderen edo gehiagoren dirulaguntzak lortzen direnean, eta paragrafo honetan aipatzen den soberakina gertatzen denean, ebazpena aldatzea edo, beharrezkoa bada, dirua itzultzea gauzatuko da bakoitzak emandako kopuruaren araberako hainbanaketa eginda.

3.  Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko diru sarreratzat hartuko dira.

14.  Dirua itzultzera behartuak.

1.  Aurreko oinarrian azaldutako kasuetan, onuradunek jasotako diru kopurua osorik edo zati batean itzuli beharko dute, gehi diru kopuruoi dagozkien berandutza interesak. Beharkizun horrek ez du zer ikusirik, hartara iritsiz gero, ezar daitezkeen zigorrekin.

2.  Dirua itzultzeko beharkizunaren erantzule izango dira subsidiarioki merkataritzako sozietateetako administratzaileak edota beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak, urratutako beharkizunak betetzeko beren ardurapeko beharrezko ekintzak egiten ez badituzte, ez betetzea gertagarri egiteko erabakiak hartzen badituzte edota beren mendekoenei leku ematen badiete.

3.  Halaber, jarduerei utzitako pertsona juridikoen lege ordezkaritza dutenak, aplikagarri zaizkien xedapen legezko edo estatutarioen arabera, haien itzulketa beharkizunaren erantzule izango dira subsidiarioki.           

15.  Araubide juridikoa.

1.  Oinarri orokor hauetan eta espezifikoetan aurreikusitakoaz gain, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa, eta hori garatzeko Erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, aplikatuko dira.

1.  Halaber, oinarri orokor hauen 1. eta 3. eranskinetan berariaz arautzen diren dirulaguntzei aplikatuko zaie Europako Batzordeak 2014ko ekainaren 17an emandako 651/2014 (UE) Araudia, beraren bitartez aitortzen baita laguntza jakin batzuk bateragarriak direla barne merkatuarekin, Itunaren (DOUE, L 187, 2014-06-26) 107. eta 108. artikuluen aplikazioz, eta bereziki aplikatuko zaie araudiaren 53. artikulua, kulturaren eta ondarearen zaintzaren esparruko kategoriari dagokion dirulaguntzak direnez.

2.  Dirulaguntzen kontrol finantzarioa Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak VII. tituluko bosgarren kapituluan ezartzen duenaren arabera egingo da.

OINARRI ESPEZIFIKOAK

1. ERANSKINA

Euskara sustatzeko proiektuak eta jarduerak burutzeko irabazteko asmorik gabeko entitate juridikoei dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriak.   

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea da euskararen erabilera soziala sustatzeko esparruan irabazteko asmorik gabeko entitate juridikoei ekintza jakinak garatu eta gauzatzearren dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea.    

Lehentasunez hartuko dira dagokien udalen eta gainerako herri erakundeen lankidetzaz eta babesaz egindako programak eta jarduerak.

Laguntza hauen izaerak berak agintzen duenez, kanpo gelditzen dira inbertsio gastua dakarten jarduerak, hala nola ekipamenduak edo material ez suntsikorra erostea, lokalak berriztatzea eta gisakoak.

2.  Onuradunak.

Laguntza hauek jasotzeko gai izango dira irabazteko asmorik gabeko entitate juridikoak, beren jarduera esparrua Gipuzkoan euskararen erabilera soziala sustatu, hedatu edo normalizatzeko programa eta jardueretan baldin badago, eta programak zuzenean egiten baldin badituzte.

Dirulaguntza jasotzeko aurkezten den programa ekonomia aldetik aurrera eramateko modukoa izango da, eta bideragarritasun hori diru sarrera eta gastuen aurrekontu orekatuaren bitartez frogatu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen zaion dirulaguntza kontuan hartuta.

3.  Eremua.

Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzak eska ditzakete Gipuzkoan kokatutako elkarte juridiko irabazi xederik gabekoek, indarrean dagoen legeriaren arabera eratu eta erregistro egokietan izena emanda egonik, jarraian adieraziko den arloren batean kultur jarduera edo programaren bat egiteko asmoa baldin badute, betiere Gipuzkoarrentzat interesgarriak izanik.           

Salbuespen gisa, Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak hala erabakitzen duenean, Gipuzkoaz kanpo kokatutako elkarteek eskuratu ahal izango dituzte laguntza hauek, baldin eta haien jardueraren % 40 gutxienez Gipuzkoako esparruan egiten badute.

Jarduera esparrua EAE osora hedatzen duten elkarteen kasuan, eta aurkeztutako jarduera programaren kostua Gipuzkoan garatzen diren jarduerei soilik ez dagokiela begi bistakoa denean, gastu diruz lagungarritzat hartuko dugu soilik gastuen % 32,30; hau da, Gipuzkoari dagokion populazioaren proportzioa (iturria: Eustat). Ondorioz, Aldundiari eskatutako diru kopurua ere proportzio horretara mugatuko dugu.

Diruz laguntzeko eskatzen diren programak euskararen erabilera soziala sustatzeko hurrengo esparru hauetakoren batean kokatu behar dira nahitaez:

a)  Euskal hiztunen aktibazio programak, ekintzak eta jarduerak.

b)  Euskaldunen artean euskararen erabileraren aldeko jarrerak eta motibazioak sustatzeko programak. 

c)  Gipuzkoako herritarren artean euskararen jakintza sustatzeko programak, bereziki baldintza sozial zailetan dauden herritarrei zuzenduak.

d)  Gazteen artean euskararen erabilera sendotzeko xedez antolatutako aisialdiko ekintzak eta programak.

e)  Euskararen erabilera soziala aztertu eta hedatzeko lagungarri diren jardunaldiak, mintegiak, euskararen erabileraren behaketa sozialak, ikerketa aplikatuko proiektuak edo gisakoak.

4.  Genero berdintasunaren ikuspegia.

Genero berdintasunari dagokionez, informazio datu hauek aurkeztu behar dituzte entitate eskatzaileek, eredu ofizialaren arabera (PDF formatuan), eskuragarri egongo dena eskaera aurkezteko unean:

a)  Entitatearen egoeraren berri ematen duten datuak.

b)  Entitatearen barruan aplikatzen diren berdintasun neurriak edo plana.

c)  Dirulaguntzaren xede diren jardueretan 2020an aplikatzekoa den hobekuntza neurri bat, genero berdintasunaren esparruan.

5.  Gastu diruz lagungarriaren zehaztapena.

Gastu diruz lagungarriaren barruan onartu ahal izango da erakunde eskatzailearentzat lan kontratu bidez zerbitzuak ematen dituzten langileen kostu jakin bat egoztea. Halako gastuen egozpena, proportzio jakin batean, betiere, eskaera osatzen duten dokumentuetan arrazoitu eta xehatu beharko da.      

Aisialdirako eta astialdirako egitarau eta ekintzetan, biztanle euskaldunak % 70 edo gehiago diren udalerrietan garatzen direnean, kostuaren % 20 soilik hartuko da aintzat gastu diruz lagungarrian. Udalerri bakoitzaren biztanleria euskalduntzat hartuko da Eustatek argitaratutako azken datu eguneratua (Euskal AEko 2 urteko eta gehiagoko biztanleria, lurralde-eremuaren eta euskara-maila orokorraren arabera).               

Euskararen erabilera soziala sustatu arren, izaera sozio-komunitarioa, kultura edo hezkuntza xede nagusi duten programen eta jardueren kasuan, haien kostuaren % 30 soilik hartuko da aintzat gastu diruz lagungarriaren zehaztapenean.

6.  Baztertzeak.

Laguntza hauen eremutik kanpo gelditzen dira berariaz:

a)  Aisialdian eta gizarte harreman sareetan euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin lotura zuzena ez duten ekintzak (musika emanaldiak, kantaldiak, dantzaldiak eta gisakoak).

b)  Eskola alorreko kultur programak eta ekintzak.

c)  Babes sozialeko edukia duten programak eta ekintzak.

d)  Izaera sozio-komunitarioa xede nagusi duten programak eta jarduerak, ludotekak eta haur-gaztetxoen aisialdiarekin lotutako ekintzak.

e)  Informazioa edozein euskarritan sortu, ekoitzi, landu, moldatu, hedatu edo partekatzeko xede nagusia duten proiektuak.

f)  Jendaurreko jardunaldiak edo trebakuntza ekintzak, edozein euskarritan eginak, gai orokorretako nahiz espezializatuetakoak.

g)  Jai programak, herriko jaien ingurukoak edota urtero ospatzen ohi diren festen ingurukoak.

h)  Dirulaguntza izenduna xedatua duten programak (arautzen dituen hitzarmenean bertan bestelakorik esaten ez bada), edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren beste dirulaguntza deialdietan egokiago sar daitezkeenak.

7.  Eskaerak.

Eskaerak baldintza hauen arauz aurkeztu behar dira:           

a)  Entitate bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du, dirulaguntza hauetara bildu nahi dituen programa eta jarduera guztiak biltzen dituena. Horretarako, urteko deialdiaren 4.2.i) puntuan adierazten den azalpen txostena aurkeztu beharko da eredu ofizialaren arabera (PDF formatuan). Eredua eskuragarri egongo da eskaera aurkezteko unean.

Dirulaguntza eskatzen den proiektuari buruzko beste argibide jakingarriak ere aurkeztu ahal izango dira, betiere zuzenki loturik baldin badaude balioespen irizpideekin, aurrerago 8. oinarrian ematen diren zehaztapenen arabera.

b)  Programa edo jarduerak multzokatuta agertu behar dira, aurreko 3. oinarrian xedatutako esparruen arabera.

c)  Esparru bakoitzeko programa edo jarduera bakoitzak bere diru sarreren eta gastuen aurrekontua izan behar du. Aurrekontu hori eskaera egitean eskuragarri egongo den formularioan xehakatu beharko da, eta loteslea izango da zuriketa egiteko.      
               

d)  Genero berdintasunaren ikuspegiari buruzko datuak, 4. oinarrian xedatutakoaren arabera.

8.  Dirulaguntzak eman eta kuantifikatzeko irizpideak.

8.1.  Zehaztapena.

Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira:

a)  Aurkeztutako egitasmoak berezkoa duen lurralde eta gizarte alorrean euskararen erabilera normalizatzeko egiten duen ekarpena; 30 puntu bitarte.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egingo da 3. oinarrian aipatutako esparruetan proiektu bakoitzak duen hedadura kontuan harturik, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                 Haztapena

Bikaina                                                   30

Egokia                                                     23

Ertaina                                                    17

Ertain-apala                                           10

Apala                                                         3

b)  Finantza baliabide propioak, programa teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izatea; 28 puntu bitarte.            

Irizpide hau indize bat da, formula honen bitartez kalkulatzen dena:

Non:

— FBP: finantza baliabide propioak.

— SG: sarrera guztiak.

— JAG: jardueren antolamendu gastuak, barne direlarik, bidezkoa gertatzen denean, entitate eskatzailearen langileen arduraldi kostuak.

— GG: gastu guztiak.

Horrela ateratako indizea haztapen taula honen arabera balioesten da:

          Haztapena

>=18                                                       28

15-17,9                                                   25

12-14,9                                                   23

9-11,9                                                     19

6-8,9                                                        16

3-5,9                                                        13

<=2,9                                                         7

c)  Aurkeztutako programaren eragin esparrua, udalerri bakar baten mugak gainditzeko ahalegina izan daitekeen neurrian, edo 4.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan gauzatzeko bada; 16 puntu bitarte.

Irizpide honen balioespena egiten da proiektuaren eragin esparruan (gutxienik bere udalerrian) den populazioa kontuan harturik (Eustatek emandako azken datu eguneratuak), haztapen taula honen arabera:

          Haztapena

Populazioa                                                                      Balioa

> 130.000                                              16

60.000-129.999                                    14

20.000-59.999                                      12

10.000-19.999                                      10

4.001-9.999                                             8

<= 4.000                                                 16

d)  Proposatutako programaren eragin esparru bereko jardun publiko eta pribatuekin koordinatzea, sare lana indartuz; 16 puntu bitarte.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egingo da 3. oinarrian aipatutako esparruetan proiektu bakoitzak hizkuntza politika publikoekin edota pribatuekin duen lotura kontuan harturik, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                 Haztapena

Bikaina                                                   16

Egokia                                                     13

Ertaina                                                    10

Ertain-apala                                             7

Apala                                                         3

e)  Aurkeztutako programaren helburuetan genero berdintasuna lantzeko xedea izatea; 10 puntu bitarte.

Irizpide hau balioesteko, eskaerarekin batera emandako datuak hartuko dira kontuan, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                                                                         Haztapena

Genero berdintasuna ziurtatzeko neurri eraginkorrak
daude                                                                                           10

Berdintasun xedeak argiro izendatzen dira                               8

Berdintasun neurri batzuk daude                                               6

Genero berdintasuna aipatu egiten da soilik                            4

Berdintasuna ez da aipatzen                                                      0

Aipatutako irizpide horiek kasu bakoitzean aztertu eta balioztatuko ditu ebaluazio batzordeak.

Dirulaguntza emateko proposamenean jasoko dira bakar-bakarrik oro har gutxienez 70 puntuko balioespena lortzen duten eskaerak.

8.2.  Dirulaguntzaren kalkulua eta zenbatekoa.

Horrela hautaturik gertatzen diren eskaeretan, dirulaguntza izango da Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaera bakoitzean aintzat hartzen duen gastu diruz lagungarriaren % 70 halakoa.

Dirulaguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, dirulaguntza bakoitza proportzioan murriztuko da, gastu diruz lagungarria eta balioespenean lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

Dirulaguntzak kalkulatzeko, prozedura hau erabiliko dugu:

a)  Balioespenean lortutako puntuazioa bider gastu diruz lagungarria egingo dugu, kopuru haztatu bat lortzeko.

b)  Aurrekontuan ezarritako diru kopuru osoa zati kopuru haztatu osoa egingo dugu, indize bat lortzeko. Horrela, eskaera bakoitzean kopuru haztatua bider indize hori eginda, emaitza izango da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Ematen diren dirulaguntza zenbateko bakoitzaren gehienezko muga izango da Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatutako kopurua, eta, betiere, 30.000,00 euroko diru kopurua.

Gutxieneko dirulaguntza gisa 1.500,00 euroko zenbatekoa ezartzen da, betiere ez badira kopuru horrekin gainditzen puntu honetan, gastu diruz lagungarriari dagokionez, ezarritako ehunekoen mugak.

9.  Dirulaguntzak ordaintzea.

Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a)  Zenbateko osoaren %60, diru kontuen zuriketa partziala, dirulaguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.

Kontu horrek jaso beharko du, gutxienez, gastu diruz lagungarriaren %60. Hori baino gutxiagokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituz justifikatu gabeko kopuruan.             

b)  Gainerako % 40a, oinarri orokorren 10.2 puntuan ezartzen den azken zuriketa aurkeztu ondoren, deialdiaren urtearen ondorengo urteko martxoaren 15a baino lehenago.          

10.  Gauzatze epea.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu beharko dira deialdia egiten den urtearen urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte.    

2. ERANSKINA

Gipuzkoako udaletan, toki entitateetan eta tokiko garapen agentzietan euskararen erabilera soziala sustatu eta normalizatzeko tokiko planak garatzeko dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriak.

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea da euskararen erabilera soziala sustatu eta normalizatzeko tokiko planak garatzeko Gipuzkoako udalei, mankomunitateei eta tokiko garapen agentziei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea.

Laguntza hauen izaerak berak agintzen duenez, kanpo gelditzen dira inbertsio gastua dakarten jarduerak, hala nola ekipamenduak edo material ez suntsikorra erostea, lokalak berriztatzea eta gisakoak.

2.  Eremua.

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako udalek, mankomunitateek eta tokiko garapen agentziek.

3.  Baldintzak.

Laguntza hauetara bildu nahi duten entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a)  Lanpostu zerrendan lanpostuen hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak ezarrita eta onartuta izatea, euskal herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 1997ko apirilaren 15eko 86/97 Dekretuak xedatutakoaren arabera. Baldintza hori dokumentu bidez egiaztatu beharko da.

b)  Berdintasun plana onartuta izatea, 3/2007 Lege Organikoak, emakumezko eta gizonezkoen berdintasun eraginkorrari buruzkoak, 45.2 artikuluan xedatutakoaren aplikazio eremuan sartzen badira.

4.  Diruz laguntzen diren jarduerak.

Diruz laguntzeko eskatzen den programa hurrengo esparru hauetakoren batean kokatu behar da nahitaez:

a)  Euskal hiztunak aktibatzeko programak, ekintzak eta jarduerak.

b)  Arlo sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera sustatzeko garatutako egitarauak.

c)  Gazteen artean euskararen erabilera sendotzeko helburuetan ardazten diren ekintzak eta programak.

d)  Euskararen erabilera soziala sustatzeko programa orokorrak 4.000 biztanlez beherako udalerrietan.

5.  Genero berdintasunaren ikuspegia.

Genero berdintasunari dagokionez, informazio datu hauek aurkeztu behar dituzte entitate eskatzaileek, eredu ofizialaren arabera (PDF formatuan), eskuragarri egongo dena eskaera aurkezteko unean:

a)  Entitatearen egoeraren berri ematen duten datuak.

b)  Entitatearen barruan aplikatzen diren berdintasun neurriak edo plana.

c)  Dirulaguntzaren xede diren jardueretan 2020an aplikatzekoa den hobekuntza neurri bat, genero berdintasunaren esparruan.

6.  Gastu diruz lagungarriaren zehaztapena.

Erakunde eskatzailearen mende diren langileen kostuak ez dira gastu diruz lagungarrian aintzat hartuko.

Aisialdirako eta astialdirako egitarau eta ekintzetan, biztanle euskaldunak % 70 edo gehiago diren udalerrietan garatzen direnean, kostuaren % 20 soilik hartuko da aintzat gastu diruz lagungarrian. Udalerri bakoitzaren biztanleria euskalduntzat hartuko da Eustatek argitaratutako azken datu eguneratua (Euskal AEko 2 urteko eta gehiagoko biztanleria, lurralde-eremuaren eta euskara-maila orokorraren arabera).

Jarduera jakin batzuen kasuan, nabarmena denean jardueren xedeak zabalagoak direla euskararen erabilera indartze soila baino (haurren eta gazteen aisialdia, lan sozio-komunitarioa, eta gisakoak), gastuaren % 30 soilik hartuko da gastu diruz lagungarritzat.

7.  Gastu diruz lagungarritik kanpo dauden gaiak.

Dirulaguntza hauen gastu diruz lagungarritik kanpo gelditzen dira esparru hauek:

a)  Hezkuntza alorrari bakar-bakarrik lotutako programak, edozein era edo mailatako irakaskuntzari begira sortutakoak.     

b)  Gipuzkoako Foru Aldundiaren beste dirulaguntza deialdien ezarpen esparruetan sartzen diren programak eta ekintzak.

c)  Udaleku, haur parke, jolastoki eta gisakoak.     

d)  Bertso eskolak, antzerki eskolak eta kulturaren esparruko gainerako eskolak.

e)  Udalek elkarteei nahiz hedabideei emandako dirulaguntzak.

8.  Eskaerak.

8.1.  Lau mila biztanlez gorako udalerriak edo erakundeak.

Eskaerak baldintza hauen arauz aurkeztu behar dira:

a)  Udalerri edo erakunde bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du, dirulaguntza hauetara bildu nahi dituen programa eta jarduera guztiak biltzen dituena.

b)  Programa edo jarduerak multzokatuta agertu behar dira, aurreko 4. oinarrian xedatutako esparruen arabera.

c)  Esparru bakoitzeko programa edo jarduera bakoitzak bere diru sarreren eta gastuen aurrekontua izan behar du.

8.2.  Lau mila biztanlez beherako udalerriak edo entitateak.

Programa eta jarduera guztiak bildu behar ditu eskaerak. Esparru bakoitzeko programa edo jarduera bakoitzak bere diru sarreren eta gastuen aurrekontua izan behar du.

8.3.  Eskaerak aurkezteko eredua.

Urteko deialdiaren 4.2.i) puntuan adierazten den azalpen txostena aurkeztu beharko da eredu ofizialaren arabera (PDF formatuan). Eredua eskuragarri egongo da eskaera aurkezteko unean.

Dirulaguntza eskatzen den proiektuari buruzko beste argibide jakingarriak ere aurkeztu ahal izango dira, betiere zuzenki loturik baldin badaude balioespen irizpideekin, aurrerago 9. oinarrian ematen diren zehaztapenen arabera.

8.4.  Berdintasun plana.

Eskaerarekin batera berdintasun plana aurkeztu beharko da, baldin eta entitate eskatzailea 3/2007 Lege Organikoak, emakumezko eta gizonezkoen berdintasun eraginkorrari buruzkoak, 45.2 artikuluan xedatutakoaren aplikazio eremuan sartzen bada.

9.  Dirulaguntzak eman eta kuantifikatzeko irizpideak.

9.1.  Zehaztapena.

Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira:

a)  Proiektuaren ezaugarriak: helburuak argi definituak izatea, plangintza ongi zehaztua izatea, emaitzak ebaluatzeko adierazleak aurreikusita egotea; 35 puntu bitarte.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egiteko kontuan izango dira proiektuaren garapen teknikoa, zehaztasuna, sakontasuna eta elaborazio maila, haztapen taula honen arabera:        

Azalpena                                                                 Haztapena

Bikaina                                                   35

Egokia                                                     30

Ertaina                                                    25

Ertain-apala                                           20

Apala                                                      15

b)  Euskararen erabilera sustatzeko plan bat onartua, garatua eta aplikazioan izatea; 10 puntu bitarte.

Irizpide honen balioespena aplikatuko da kontuan izanik eskatzaileak ba ote duen euskararen erabilera sustatzeko plan bat onartua, eta 2020an Kudeaketa plan bat ote daukan, haztapen taula hauen arabera:

Azalpena                                                                 Haztapena

Plana onartuta                                      10

Planik onartu gabe                                  0

c)  Euskararen sustapenerako aurtengo aurrekontuan aurreikusitako gastua, udalak edo entitateak onartua duen gastu aurrekontu osoaren aldean; 20 puntu bitarte.

Irizpide hau balioetsiko da erakunde eskatzaileak euskararen normalizazioaren aldeko politika gauzatzeko erabilitako aurrekontuak duen ehunekoaren neurrian, gastuen aurrekontu orokorraren aldean, eskaeran aitortutako datuetan oinarrituta, eta haztapen taula honen arabera:

          Haztapena

> 5                                                           20

4,0-4,99                                                  18

3,0-3,99                                                  16

2,0-2,99                                                  14

1,0-1,99                                                  12

0,5-0,99                                                  10

0,1-0,49                                                    8

< 0,1                                                          0

d)  Udalerriko edo entitateko biztanle kopurua; 20 puntu bitarte. 4.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrien kasuan, 20 puntuak esleituko zaizkie atal honetan.

Irizpide hau balioetsiko da eskatzailearen eskumen esparruan dagoen populazioaren neurrian (Eustatek emandako azken datu eguneratuak), haztapen taula honen arabera:

          Haztapena

Biztanleak                                                                       Balioa

> 60.000                                                 20

30.000-59.999                                      17

17.000-29.999                                      15

10.000-16.999                                      12

4.000-9.999                                           11

< 4.000                                                   20

e)  Aurkeztutako programaren helburuetan genero berdintasuna lantzeko xedea izatea; 15 puntu bitarte.

Irizpide hau balioesteko, eskaeraren azalpen txostenean emandako argibideak hartuko dira kontuan, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                                                                         Haztapena

Genero berdintasuna ziurtatzeko neurri eraginkorrak
daude                                                                                           15

Berdintasun xedeak argiro izendatzen dira                             12

Berdintasun neurri batzuk daude                                               8

Genero berdintasuna aipatu egiten da soilik                            4

Berdintasuna ez da aipatzen                                                      0

Irizpide horiek kasu bakoitzean aztertu eta balioztatuko ditu ebaluazio batzordeak.

Dirulaguntza emateko proposamenean jaso ahal izango dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 50 puntu edo gehiagoko balioespena lortzen duten proiektuak.

9.2.  Dirulaguntza kalkulatzea.

Horrela hautaturik gertatzen diren eskaeretan, dirulaguntza izango da Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaera bakoitzerako aintzat hartzen duen gastu diruz lagungarriaren % 70.

4.000 biztanlez beherako udalerrien edo entitateen kasuan, dirulaguntza iritsi daiteke gastu diruz lagungarriaren % 100 izatera.

Dirulaguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, dirulaguntza bakoitza proportzioan murriztuko da, gastu diruz lagungarria eta balioespenean lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

Dirulaguntzak kalkulatzeko, prozedura hau erabiliko dugu:

a)  Balioespenean lortutako puntuazioa bider gastu diruz lagungarria egingo dugu, kopuru haztatu bat lortzeko.

a)  Aurrekontuan ezarritako diru kopuru osoa zati kopuru haztatu osoa egingo dugu, indize bat lortzeko. Horrela, eskaera bakoitzean kopuru haztatua bider indize hori eginda, emaitza izango da dirulaguntzaren zenbatekoa.

9.3.  Dirulaguntzaren mugak.

Dirulaguntzaren muga hauek ezartzen dira:

a)  4.000 biztanlez beherako udalerrien edo entitateen kasuan: dirulaguntzaren gutxieneko zenbatekoa izango da 2.000 euro, non eta zenbateko horrek ez duen gainditzen gastu diruz lagungarria.

b)  4.000-8.000 biztanle bitarteko udalerrien edo entitateen kasuan: dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa izango da 18.000 euro.

c)  8.000 biztanlez gorako udalerrien edo entitateen kasuan: dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa izango da 50.000 euro.

Ematen diren dirulaguntzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatutako kopurua.

10.  Dirulaguntzak ordaintzea.

Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a)  Zenbateko osoaren %60, diru kontuen zuriketa partziala, dirulaguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.

Kontu horrek jaso beharko du, gutxienez, gastu diruz lagungarriaren %60. Hori baino gutxiagokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituz justifikatu gabeko kopuruan.             

b)  Gainerako % 40a, oinarri orokorren 10.2 puntuan ezartzen den azken zuriketa aurkeztu ondoren, deialdiaren urtearen ondorengo urteko martxoaren 15a baino lehenago.          

11.  Gauzatze epea.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu beharko dira deialdia egiten den urtearen urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte.    

3. ERANSKINA

Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuetarako dirulaguntzak emateko oinarriak.             

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea da informazio eta komunikazio teknologien bidez euskaraz sortzen diren eta euskaraz soilik hedatzeko egiten diren proiektuetarako dirulaguntzak eskuratu eta jasotzeko baldintzak arautzea.

Proiektu horiek bermatu behar dute euskaraz sortutako eduki digitalak bai teknikoki bai legez libreki eskuratzeko aukera dutela erabiltzaileek.

2.  Eremua.

Dirulaguntza hauek soilik eskatzaileek euskaraz sortutako edukiei zabalkunde handiagoa emateko informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran oinarritutako proiektuak garatzeko erakunde eskatzaileak egindako gastuak konpentsatzeko dira.

Laguntza hauen jasotzaile izan daitezke aipatutako esparruan proiektuak sustatu eta bultzatzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute.

Aipatutako proiektuak honako atal hauetakoren batean sartu behar dira:

a)  Euskarazko edukiak eskaintzen dituzten webgune ez korporatiboak garatzea, edukiak libreki eskuragarri izan daitezen.

b)  Software tresnak euskaratzea.

c)  Erakunde eskatzailearen funtsetan eta artxiboetan diren eduki digitalak libreki eskuratu, partekatu eta birnahasteko bideak errazteko garapen teknologikoak.

d)  Gailu mugikorretan erabiltzeko aplikazioak sortu eta ekoiztea.

Proiektuak, osorik nahiz zati batean, garatzen ahalko ditu eskatzaileak nahiz bere baliabide propioz, nahiz besteren laguntza baliaturik, edukien kasuan izan ezik.

3.  Baldintzak.

Laguntza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a)  Proiektuaren eduki guztiak euskaraz egon behar dira.   

b)  Hedatzen diren edukiak bai legez bai teknikoki eskuragarriak direla bermatu behar da. Eduki horiek legeetan babestutako eskubideen mende baldin badaude, eskatzaileak eduki horien gaineko eskubideen jabe izan behar du, hirugarrengoek eskuratu eta erabili ahal izateko adinakoak.

c)  Internet bidez zabaltzeko edukien kasuan, etengabe eguneratzeko plangintza zehatza eduki beharko dute.

4.  Gastu diruz lagungarriaren zehaztapena.

Gastu diruz lagungarriaren barruan onartu ahal izango da erakunde eskatzailearentzat lan kontratu bidez zerbitzuak ematen dituzten langileen kostu jakin bat egoztea. Halako gastuen egozpena, proportzio jakin batean, betiere, eskaera osatzen duten dokumentuetan arrazoitu eta xehatu beharko da.      

Berariaz eta guztizko xehetasunaz zehaztu beharko dira dirulaguntza eskatzen den proiektuari esleitutako langile propioen zerrenda, kasu bakoitzean esleitutako eginkizun edo zereginak, urteko ordu kopurua eta orduko kostua.

Hornitzaileen gastuei dagokienez, dirulaguntzaren xede den proiektuari dagokion proportzioan baino ez dira onartuko. Halako gastuen egozpena, proportzio jakin batean, betiere, eskaera osatzen duten dokumentuetan arrazoitu eta xehatu beharko da.

5.  Eskaerak.

Eskaerak aurkezteko, urteko deialdiaren 4.2.i) puntuan adierazten den azalpen txostena aurkeztu beharko da eredu ofizialaren arabera (PDF formatuan). Eredua eskuragarri egongo da eskaera aurkezteko unean.

Dirulaguntza eskatzen den proiektuari buruzko beste argibide jakingarriak ere aurkeztu ahal izango dira, betiere zuzenki loturik baldin badaude balioespen irizpideekin, aurrerago 7. oinarrian ematen diren zehaztapenen arabera.

Proiektuak diru sarreren eta gastuen aurrekontua izan behar du. Aurrekontu hori eskaera egiteko unean eskatzaileentzat eskuragarri egongo den formularioan xehakatu beharko da, eta loteslea izango da gastu diruz lagungarriaren zuriketa egiterakoan.

6.  Baztertzeak.

Dirulaguntza hauen esparrutik kanpo daude:

a)  Toki hedabideen webguneak, betiere informazio orokorrari buruzkoak badira.

b)  Izaera komertzialeko proiektuak, produktu edo zerbitzu jakin bat saldu edo sustatzeko helburu nagusia dutenak, alegia.

c)  Norberaren zerbitzu profesionalak eskaini edo sustatzeko xedea duten webgune pertsonal nahiz taldekoak.

d)  Eduki batez ere politiko, sindikal edo erlijiosoa duten proiektuak.

e)  Edozein era edo mailatako irakaskuntza erakundeei lotutako proiektuak.

f)  Eduki iraingarria edota pertsonen eskubideen aurkakoa duten proiektuak.

g)  Beste bertsio batean (paperean, uhin bidezko emisioetan, eta abarretan) diren edukiei balio erantsi nabarmenik ematen ez dieten proiektuak.

h)  Edukietara libreki sartzeko edonolako muga jartzen duten proiektuak edo zerbitzuaren trukean ordainketa eskatzen dutenak.

7.  Dirulaguntzak emateko irizpideak eta laguntzaren zenbatekoa.

7.1.  Zehaztapena.

Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira:

a)  Eskatzaileak bere baitan sortutako eta hedatutako informazio eta edukien interesa landutako gaiei dagokienez; 20 puntu bitarte.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egingo da aurkeztutako proiektuaren ezaugarri orokorrak kontuan hartuta, edukien trinkotasun eta hedaduraren aldetik, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                 Haztapena

Bikaina                                                   20

Egokia                                                     17

Ertaina                                                    14

Ertain-apala                                           11

Apala                                                         8

b)  Proiektua gazteei orientatzea: gazteak erakartzeko eragimen maila, diseinuaren kalitatea, argitasuna eta erabilerraztasuna; 20 puntu, gehienez.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egingo da aurkeztutako proiektuaren edukia eta alderdi formalak kontuan hartuta, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                 Haztapena

Bikaina                                                   20

Egokia                                                     17

Ertaina                                                    14

Ertain-apala                                           11

Apala                                                         8

c)  Baliabide teknologikoen ahalmenak taxuz erabiltzeko egindako ahalegina, eta bereziki sare sozialekiko integrazioa txertatzea; 25 puntu bitarte.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egingo da aurkeztutako proiektuaren ezaugarri teknikoak kontuan hartuta web 3.0 ikuspegiaz, haztapen taula honen arabera:    

Azalpena                                                                 Haztapena

Bikaina                                                   25

Egokia                                                     21

Ertaina                                                    18

Ertain-apala                                           15

Apala                                                      11

d)  Software libre edo irekia erabiltzea; 10 puntu bitarte.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egingo da eskaerarekin batera aurkeztutako agirietan irizpide honi buruz ematen den informazioa aintzat hartuta, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                 Haztapena

Bikaina                                                   10

Egokia                                                        8

Ertaina                                                      6

Ertain-apala                                             4

Apala                                                         0

e)  Genero berdintasunaren ikuspegia berariaz landua izatea; 10 puntu bitarte.

Irizpide hau balioesteko, eskaeraren azalpen txostenean emandako argibideak hartuko dira kontuan, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                                                                         Haztapena

Genero berdintasuna ziurtatzeko neurri eraginkorrak
daude                                                                                           10

Berdintasun xedeak argiro izendatzen dira                               8

Berdintasun neurri batzuk daude                                               6

Genero berdintasuna aipatu egiten da soilik                            4

Berdintasuna ez da aipatzen                                                      0

f)  Proiektuaren edukiak etengabe eguneraturik izango direla ziurtatzeko jarritako bitarteko egokiak; 15 puntu bitarte.         

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egingo da eskaerarekin batera aurkeztutako agirietan irizpide honi buruz ematen den informazioa aintzat hartuta, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                 Haztapena

Bikaina                                                   15

Egokia                                                     12

Ertaina                                                    10

Ertain-apala                                             8

Apala                                                         2

Irizpide horiek kasu bakoitzean aztertu eta balioztatuko ditu ebaluazio batzordeak.

Ebaluazio batzordearen proposamenean jasoko dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balioespena lortzen duten proiektuak.

7.2.  Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Horrela hautaturik gertatzen diren eskaeretan, dirulaguntza izango da Gipuzkoako Foru Aldundiak aintzat hartzen duen gastu diruz lagungarriaren % 50 halakoa, gehienez ere 12.500 euroko mugaz.

Dirulaguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, dirulaguntza bakoitza proportzioan murriztuko da, gastu diruz lagungarria eta balioespenean lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

Dirulaguntzak kalkulatzeko, prozedura hau erabiliko dugu:

a)  Balioespenean lortutako puntuazioa bider gastu diruz lagungarria egingo dugu, kopuru haztatu bat lortzeko.

a)  Aurrekontuan ezarritako diru kopuru osoa zati kopuru haztatu osoa egingo dugu, indize bat lortzeko. Horrela, eskaera bakoitzean kopuru haztatua bider indize hori eginda, emaitza izango da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Ematen den dirulaguntzak gehienezko muga izango du, betiere, eskatzaile bakoitzak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatutako kopurua edo oinarri hauetan bertan zehazten den 12.500 euro.

Gutxieneko dirulaguntza gisa 1.500 euroko zenbatekoa ezartzen da, betiere ez badira kopuru horrekin gainditzen puntu honetan, gastu diruz lagungarriari dagokionez, ezarritako ehunekoen mugak.

8.  Dirulaguntzak ordaintzea.

Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a)  Zenbateko osoaren %60, diru kontuen zuriketa partziala, dirulaguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.

Kontu horrek jaso beharko du, gutxienez, gastu diruz lagungarriaren %60. Hori baino gutxiagokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituz justifikatu gabeko kopuruan.             

b)  Gainerako % 40a, oinarri orokorren 10.2 puntuan ezartzen den azken zuriketa aurkeztu ondoren, deialdiaren urtearen ondorengo urteko martxoaren 15a baino lehenago.          

9.  Gauzatze epea.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu beharko dira deialdia egiten den urtearen urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte.    

II ERANSKINA

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura emango diren dirulaguntzen 2020ko deialdia.

1.  Dirulaguntzen zerrenda.

1.  Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak.

2.  Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak.

3.  Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak.

2.  Eskaerak aurkezteko epea.

2020. urtean, dirulaguntza hauetan eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengoan, eta amaituko da hilabete bateko epean.

3.  Dirulaguntzen kopurua.

1.  Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura dirulaguntzak emateko 956.717,00 (bederatziehun eta berrogeita hamasei mila zazpiehun eta hamazazpi) euroko gastua baimentzen da, aurrekontu xedapen eta helburu hauekin:

Eranskin zk.
Anexo nº

Gaia
Materia

Aurrekontu saila
Partida presupuestaria

Zenbatekoak
Importes

1

Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
Proyectos y actividades de promoción del euskera

1 0150.500.481.00.07 2020
5 0150.500.481.00.07 2021
Guztia/Total

251.680,00
167.787,00
419.467,00

2

Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak.
Planes locales de normalización del uso social del euskera

1 0150.500.461.01.02 2020
1 0150.500.461.06.02 2020
1 0150.500.470.00.01 2020
5 0150.500.461.01.02 2021
5 0150.500.461.06.02 2021
5 0150.500.470.00.01 2021
Guztia/Total

208.827,00
2.040,00
4.133,00
105.885,00
1.360,00
2.755,00
325.000,00

3

Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak
Proyectos de creación y difusión de contenidos en lengua vasca mediante tecnologías de la información y la comunicación

1 0150.500.770.00.03 2020
1 0150.500.781.00.06 2020
5 0150.500.770.00.03 2021
5 0150.500.781.00.06 2021
Guztia/Total

81.567,00
45.783,00
54.378,00
30.522,00
212.250,00

 

 

Guztia/Total

956.717,00

 

2.  Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, aurkeztutako eskaerei dirulaguntza ematea ebatzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldintza izango da dirulaguntzak ematea ebatzi aurretik kreditua erabilgarri deklaratzea.               

4.  Eskaerak eta dokumentazioa.

1.  Eskaerak, dagokion dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/inicio), barrena, dirulaguntzen atarian sartu eta han eskuragarri jarritako inprimaki espezifikoa betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkezterakoan foru dekretu hauek bete behar dira: Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzeko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua eta azaroaren 30eko 7/2015 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Alorreko dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena.    
               

2.  Eskaerak agiri hauez osatu behar dira:              

a)  Erakunde eskatzailearen identifikazio datuak.

b)  Dirulaguntza mota bakoitzaren berariazko agiriak, hala balegokio oinarri espezifikoko eranskin bakoitzean xedatutakoaren arabera.

c)  Nortasunaren egiaztagiria (nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar).

d)  Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.

e)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Horren gainean, oinarri orokorren 1.5 puntuan xedatutakoaren arabera, interesatuek adierazpen bat izenpetu dezakete, berariazko baimena emanez ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak zuzenean Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren esku utz ditzaten.              

f)  Zeharkako zergak berreskuratu edo konpentsatzeko gai ez diren kasuetan, Ogasunaren ziurtagiria, egiaztatzen duena entitate eskatzaileak ez duela Balio Erantsiaren gaineko Zergarik berreskuratzen edo konpentsatzen.

g)  Entitate eskatzaileak onuradun izateko debekurik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, aitorpena, 1. oinarrian xedatutako ezintasun arrazoiak aintzat hartzen dituena.

h)  Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, dirulaguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.            

i)  Dirulaguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza. Txosten horretan berariaz jaso behar dira dena delako proiektuaren, programaren edo jardueraren balioei buruzko azalpenak, dirulaguntza bakoitza eman eta kuantifikatzeko, oinarri espezifikoetan jasotzen diren irizpide bakoitzaren arabera.

j)  Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza. Eskaera aurkezteko garaian aplikazioan izango den aurrekontu fitxategiaren ereduan entitate eskatzaileak adierazten dituen datuak hartuko dira aintzat.

k)  Entitatearen berdintasun plana, 3/2007 Lege Organikoak, emakumezko eta gizonezkoen berdintasun eraginkorrari buruzkoak, 45.2 artikuluan xedatutakoaren aplikazio eremuan diren entitateen kasuan.

3.  Oinarri hauek arautzen duten esparruan aurreko urteetan dirulaguntzarik eskuratu dutenek aski izango dute bakar-bakarrik aurreko pasarteko b), e), g), i), j) eta k) puntuetan xedatutako agiriak aurkeztea.

4.  Eskatzen diren agirietakoren bat Gipuzkoako Foru Aldundiko organoren baten esku baldin badago, dirulaguntzaren eskatzaileak erabil dezake urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo egin ziren adierazi beharko du, betiere dokumentu horiek loturik diren prozedura bukatu eta bost urte baino gehiago igaro ez bada.     
               

5.  Datuen formularioa edo harekin batera aurkeztu beharreko agiriak akatsez edo osatu gabe baldin badaude, interesatuari hamar eguneko epea emango zaio akatsak zuzentzeko; epe hori amaituta horrela egiten ez badu, bere eskaera bertan behera uzten duela iritziko zaio, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 21. artikuluan jasotakoaren arabera hartutako ebazpenaren bitartez.

5.  Eskaera orria.