3
TOKI ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

2020ko ekainaren 4an Alkateak emandako dekretu baten bitartez irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateentzat 2020. urterako ezarri diren dirulaguntza-programen deialdi irekiaren oinarriak onartu dira eta honen bidez argitaratzen dira:            

Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateentzat 2020. urterako ezarri diren dirulaguntza-programen deialdi irekia.

ZIOEN AZALPENA

Bergarako Udalak onartuta dauka dirulaguntzen plan estrategikoa eta plan hori jarraituz hainbat jarduera sustatu nahi ditu dirulaguntzak emanda.

Gauzak horrela, 2020ko urtealdirako onartutako udal aurrekontuetan, diru-izendapenak egin ditu irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateen urteko jarduera edota ekintza desberdinak sustatzeko.             

Bestalde, Udalak nahi du nahiz eta ematen diren dirulaguntzak desberdinak izan, deialdi bateratu bat egitea irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateei araudi-erreferentzia bakarra emateko eta, aldi berean, espedienteak izapidetzean egin beharreko Kudeaketa administratiboak samurtzeko.           

Oinarrien egitura honakoa da:

— Oinarri orokorrak.

Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateei zuzendutako dirulaguntza lerroetan aplikagarriak izango direnak, ez bada oinarri espezifiko bakoitzean beste zeozer zehazten.

— Oinarri espezifikoak.

Dirulaguntza lerro bakoitzari aplikagarriak direnak eta non dirulaguntza bakoitzaren berezitasunak zehazten diren; hala nola, dirulaguntza esleitu eta banatzeko irizpideak, aurrerakinak emateko aukera, aurkeztu beharreko agiriak eta abar.

I. TITULUA

OINARRI OROKORRAK

1. artikulua.  Xedea.

Dirulaguntza hauen xedea da irabazi asmorik ez duten elkarte edo entitateei jarraian zehazten diren dirulaguntzak ematea: 

1.  Garapenerako lankidetza-programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) dirulaguntzak.             

2.  Gizarte-zerbitzuen arloan diharduten elkarteentzako dirulaguntzak.

3.  Berdintasunaren aldeko ekintzak eta programak garatzeko elkarte eta taldeei dirulaguntzak.

4.  Kultur elkarte eta taldeek egiten dituzten urteko jarduerak finantzatzeko laguntza programa.

5.  Bergarako kirol elkarteei ohiko eta ezohiko jarduerak finantzatzeko laguntza edo dirulaguntza programa.           

6.  Ingurumeneko elkarteek egiten dituzten urteko jarduerak finantzatzeko laguntza programa.

Dirulaguntza horiei aplikatuko zaie titulu honetako ondorengo artikuluetan jasotakoa eta, hor zehaztuta ez dagoenean, dirulaguntza zehatza arautzen duten oinarri espezifikoetan jasotakoa. Kontraesana balego lehentasuna edukiko du oinarri espezifikoetan jasotakoak.

2. artikulua.  Araudi aplikagarria.

Dirulaguntza hauek emateko eta udalaren eta onuradunen arteko harreman juridikoa zehazteko, bete egin beharko dira programa arautzen duten oinarriak eta dirulaguntza ematean indarrean dauden gainerako arauak.           

Oinarri espezifikoek bestelako erregulazio bat berariaz ezartzen ez badute behintzat, oinarri orokor hauetan ezarritako xedapenak eta baldintzak aplikatuko zaizkie deialdi honen barruan udalak onartutako laguntza edo dirulaguntza programa guztiei.

Oinarriotan (oinarri orokorretan edota espezifikoetan) xedatuta ez dagoen guztian, honako hauek aplikatuko dira: Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorra, 887/2006 Errege Dekretua, Bergarako Udalaren udal aurrekontuaren arauak, eta gai honen inguruan indarrean dauden gainerako arauak.

3. artikulua.  Onuradunak.

Arau espezifikoetan ez badago zehaztuta zeintzuk izan daitezkeen onuradunak, laguntza jaso ahal izango dute egoitza eta jardute eremua Bergaran duten irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek, deialdiaren arabera, baldin eta euren funtzionamendua baztertzailea ez bada jatorri, aniztasun funtzional, sexu, identitate sexual, erlijio, edota iritzi arrazoien ondorioz, baldin eta sexu bazterkeriazko egitateren bat egiteagatik zigor administratibo nahiz penala jaso ez badute, eta betiere dirulaguntzak arautzen dituen 38/2003 Legeak ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

4. artikulua.  Eskabideak.

Aurkezten diren laguntza-eskabideak udalak prestatutako eskabide-ereduaren arabera idatziko dira. Eskabide-ereduak, orokorrak nahiz espezifikoak –dagokion kasutan–, oinarri-arau hauetan datoz eranskin gisara, eta interesa duten guztiek eskuragarri izango dituzte bai udal bulegoetan bai udalaren web-orrian (www.bergara.eus).              

Eskatzailearen ordezkari legalak aurreko paragrafoan aipatutako eskabideak bete eta sinatu beharko du. 

5. artikulua.  Eskabideak aurkezteko lekua.

Eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira oinarri espezifiko bakoitzean zehaztutako epean.

6. artikulua.  Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskatzaileak eskaera egingo du udalak prestatutako inprimakiak erabilita. Oinarri espezifikoetan zehazten da zein inprimaki erabili behar dituen eta horiekin batera beste zein dokumentu aurkeztu behar dituen.

Eskaera aurkezteak esan nahi du eskatzaileak edo entitate eskatzaileak oinarri hauetan eta espezifikoetan ezarritako baldintzak bere horretan onartzen dituela. 

Ez da beste dokumentazio-motarik onartuko.

Eskatutako dokumenturen bat jadanik Bergarako Udalaren esku balego, dirulaguntzaren eskatzaileak ez du dokumentu hori aurkeztu beharrik izango, betiere eskaeran adierazten bada zein egunetan aurkeztu zen eta zein organori edo zein bulegotan izan zen, eta ez badira bost urte baino gehiago igaro zegokion prozedura bukatu zenetik (eskaera-orrian adierazi beharko du).

Hala ere, dokumentua lortzeko ezintasun materiala balego, organo eskudunak dokumentua erabaki-proposamenaren formulazioa baino lehen aurkezteko eska dezake.          

7. artikulua.  Akats zuzenketa.

Eskabideak edo harekin batera doan nahitaezko dokumentazioak akatsen bat duenean edo osatu barik dagoenean, 10 eguneko epea izango dute interesdunek antzemandako akatsak zuzentzeko, udalak egindako errekerimendua jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.   

Emandako epea akatsak zuzendu barik igarotzen bada, dirulaguntza eskabidean atzera egin duela ulertuko da, eta beste izapiderik gabe artxibatu egingo da.

8. artikulua.  Erabakia hartzeko prozedura.

Laguntza-programaren arabera, dagokion departamentuak edo udal arloak izango du aurkeztutako eskabideak tramitatzeko ardura; beraz, sail horien esku egongo da, beren eskumenen eremuan, proiektuak aztertu eta ebaluatzeko erantzukizuna.          

Zerbitzu teknikoek txostena egin eta gai horretan eskumena duen batzordeak irizpena eman ondoren –hala badagokio–, onartzeko akordio-proposamena egingo dio organo eskudunari.

Alkatea izango da laguntzak edo dirulaguntzak emateko organo eskuduna.

9. artikulua.  Erabakia.

Laguntza edo dirulaguntza emateko edo ez emateko erabakia arrazoitu egin beharko da, eta, edozelan ere, erabakia deialdiaren oinarri-arauetan jasotako irizpide objektiboen arabera hartu dela egiaztatu beharko da.

Eskatzaileari jakinaraziko zaion erabakian, berariaz agertuko dira xedea, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda, zenbat emango zaien, nola ordainduko zaien, nola justifikatu behar duten eta baita oinarri-arau orokor hauetan, dagozkion oinarri espezifikoetan edo dirulaguntza ematen den unean indarrean dauden arauetan eskatzen diren gainerako baldintzak eta betebeharrak ere. Halaber, berariaz adieraziko da onartu ez diren edo ukatu diren eskabideen zerrenda.

10. artikulua.  Publizitatea.

Emandako dirulaguntza guztien publizitatea egingo du udalak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan xedatzen denez.

11. artikulua.  Onuradunen obligazioak.    

Dirulaguntza emanez gero, oinarri-arau espezifikoetan jasotakoez gain, hauek ere entitate edo pertsona onuradunaren betebeharrak izango dira:           

a)  Dirulaguntza ematea oinarritu duen helburua betetzea, proiektua betearaztea, ekintza gauzatzea edo jokabidea hartzea.

b)  Dirulaguntza eman duen organoari honako hauek justifikatzea: betebeharrak eta baldintzak bete izana, ekintza gauzatu izana eta dirulaguntza jaso edo erabiltzearen helburua bete izana.

c)  Dirulaguntza ematen duen organoak eta eskuduntza izendaturik duten estatuko nahiz erkidegoko kontrol-organoek egin ditzaketen egiaztatze-jardunak eta finantza-kontrolak onartzea; bai eta aurreko jardunak burutzeko errekeritutako informazioa ematea ere.

d)  Dirulaguntza eman duen organoari jakinaraztea diruz lagundutako ekintzak finantzatzen dituzten beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bitarteko batzuk lortu izana. Jakinarazpena, horien berri izan eta berehala egin beharko da, eta, edozelan ere, fondoei emandako erabilpena justifikatu baino lehen.

e)  Ogasunekiko betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea. Halaber, Bergarako Udalarekin inongo motatako zorrik ez izatea eta betebehar fiskaletan, zergatan eta zergaz aparte tasetan eta prezio publikoen ordainetan egunean egotea. Bergarako Udalak ofizioz egiaztatuko du elkartea Bergarako Udalarekin egunean dagoela.

f)  Jasotako fondoak zertan erabili diren egiaztatzeko dokumentuak gordetzea, gutxienez bost urtez, bai eta dokumentu elektronikoak ere, egiaztatze eta kontrol jardunak burutu daitezen.

h)  Jasotako fondoak itzultzea oinarri hauetan aurreikusitako kasuetan edota indarrean dagoen gainontzeko legediak jasotzen dituen kasuetan.

i)  Diruz lagundutako jarduera garatzeko behar beste baimen lortzea, eta baimenon xedapenak betetzea.               

j)  Jardueraren garapenari buruzko informazioa ematea, udalaren aldetik jarraipena egin edo laguntzeko.              

k)  Dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein gorabehera aldatuz gero, dirulaguntza eman duen organoari jakinaraztea.

l)  Neurriak hartzea diruz lagundutako ekintzen berri emateko, eta horietan adierazi beharko da Bergarako Udalak diruz lagundu duela.

Ateratako eskuorri, kartel, sare sozialetan edo bestelako publizitate euskarrietan, Bergarako Udalak diruz lagundu duela adierazi beharko da. Halaber, aurkezpen edo prentsaurrekoak egiten baditu, Bergarako Udalari gonbidapena egingo dio.           

Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

— Euskararen erabileraren inguruan: Dirulaguntza hauek jasotzeko ezinbestekoa izango da, gutxienez, euskara erabiltzea ekitaldi eta idatzizko komunikazio publikoetan: iragarki, ohar eta abar.

Ahozko komunikazioetan, bi hizkuntzak erabiliz gero, euskarari emango zaio lehentasuna, euskarazko aurkezpena erdarazkoaren aurretik eginez.

Era berean, idatzizko komunikazio elebidunetan ere, euskarari emango zaio lehentasuna, bai kokalekuaren aldetik (euskarazkoa erdarazkoaren gainean), bai neurriaren aldetik. Testuak, hizkuntza aldetik, zuzen idatziak daudela egiaztatzeko, Euskara Zerbitzura eraman ahalko dira.          

Antolatzen dituzten jarduerak (ikastaro, hitzaldi, entrenamendu eta era guztietako ekitaldiak...) euskaraz izatea bultzatuko da, bereziki gazteei bideratuak direnean, eskolako irakaskuntzaren osagarri izan daitezen.

— Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruz:

1.  Bete egin beharko ditu Euskadiko 4/2005 Legea –Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa– eta 3/2007 Lege Organikoa –Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa–.

2.  Udalak markatutako irizpideak jarraitu beharko ditu elkarteak. Beraz, Jarduera, proiektu edo programarekin lotutako iragarki eta komunikazioetan ez da erabiliko ez hizkera ez irudi sexistarik, estereotipo eta rolak alde batera utziz. Era berean, ezingo da diskriminatu sexu-arrazoiengatik. Eta emakumeen presentzia eta parte hartzea eremu guztietan ahalbidetuko da (zuzendaritzan, bazkideen artean, erabiltzaileen artean eta abarretan).

Edozein sari-mota emateko sortzen diren hautaketa-epaimahaietan trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bermatuko da. Ordezkaritza orekatua izango da lau kide baino gehiago dituzten epaimahaietan sexu bakoitzak gutxienez %40ko ordezkaritza izatea.

— Adikzioen prebentzioari dagokienez, dirulaguntza hauek jasotzeko ezinbestekoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Adikzioen 1/2016 Legeak edari alkoholdunen publizitatea, sustapena, banaketa eta kontsumoa mugatzeko neurriak betetzea, bereziki bere jarduna adingabeei zuzendutakoa denean. Horrelako neurriak ere hartu beharko dira tabakoaren adikzioa prebenitzeko.           

m)  Dagozkion neurriak hartzea, dirulaguntza-jasotzaileak antola ditzakeen jarduera edo ikastaro guztietan –betiere bertan adingabekoek parte hartzen badute eta udalak diruz lagundu baditu– bete daitezen 1/1996 Lege Organikoak ezarritakoa –urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, Adingabeen Babes Juridikoari buruzkoa– eta 26/2015 Lege Organikoak ezarritako –uztailaren 28ko 26/2015, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema Aldatzen duena–; eta horretaz gain, jarduera horiek gauzatu behar dituztenei buruz Sexu-delitugileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkezteko derrigortzea.

12. artikulua.  Eskabideak baloratzeko irizpideak.

Eskabideak baloratzeko, laguntza-programa bakoitzaren oinarri-arau espezifikoetan (II. tituluko dagokion kapituluan) jasotako irizpideak aplikatuko dira.

13. artikulua.  Diruz laguntzeko gastu-kontzeptuak.

1.  Diruz laguntzeko gastutzat joko dira diruz lagundutako ekintzaren edo proiektuaren izaerari erantzuteaz gain, dirulaguntzak arautzeko oinarriek ezarritako epean egin direnak, ez baldin badute oinarri espezifikoek beste zeozer zehazten. 

Dirulaguntzak emateko deialdia arautzeko arau espezifikoek besterik xedatzen ez badute, ulertuko da gastuak egiteko epea (faktura sortzea eta fakturaren eguna), oro har, urte naturalarekin bukatuko dela, hau da, abenduaren 31n; edo, noizean behingo ekintzen eta ekintza berezien kasuan, dagokion udal akordioan zehazten den justifikazio-epea bukatu baino lehen.           

Halaber, gastu bat diruz laguntzeko, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan xedatutakoa bete behar da, bai azpikontratatzeko eskatutako baldintzak bai legezko testu beraren 31. artikuluan ezarritakoa.           

2.  Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

— Fakturatzat edo legezko baliodun agiritzat hartu ezin diren gastuen agiriak eta bestelako dokumentuak.

— Bazkari, afari edo ostalaritzako bestelako kostuak, diruz lagundutako ekintzan parte hartu duten pertsonek sortutakoak izan ezik; halakoetan, egindako gastuaren eta lortu nahi den helburuaren arteko proportzionaltasuna gorde beharko da. Dena den, eta salbuespen gisa, udalak, dagokion akordioaren bidez, gastu-kontzeptu hori egiteko berariazko baimena eman ahal izango du.

14. artikulua.  Gehienezko diru-izendapena.

Deialdi honen oinarri-arau espezifikoetan zehazten da zer diru-kopuru esleitu zaion programa bakoitzari, bai eta handitu daitekeen edo ez.

Edozelan ere, oro har, eta oinarri-arau espezifikoetan kontrakorik xedatu ezean, aurrekontu-kopuru horrek muga-izaera izango du eta ezin izango da handitu ekitaldian bertan.               

15. artikulua.  Aldi berean beste laguntza batzuk jasotzeko aukera.

Oro har, eta laguntza-programa bakoitzaren oinarri-arauek kontrakorik xedatu ezean, onartu egiten da udal dirulaguntza eta beste finantza-bide batzuk aldi berean eta batera eskuratzeko aukera. Finantza-bide horiek izan daitezke bai beste administrazio batzuetatik, partikularretatik edo abarretik jasotako dirulaguntzak, bai garatu nahi den proiektu edo jarduera finantzatzeko ezarritako ekarpenak edo kuotak.

16. artikulua.  Finantzaketa mugak.

Dirulaguntza honetaz gainera beste finantza-bide batzuk lortuz gero, eta oinarri-arau espezifikoek bestelakorik ezarri ezean, finantzaketa-muga egindako gastuaren %100a izango da, hau da, udalaren dirulaguntzarekin ezin izango da inondik ere gain-finantzaketarik egon, salbuespen honekin:           

Diruz lagundutako programa edo ekintza bat eskatutako urtean gauzatu ezinez gero, urtea amaitu aurretik idatziz eta beharrezko justifikazioarekin luzapena eskatu ahal izango da, betiere hurrengo urtean gauzatu beharrarekin eta diru-itzulketarik egin beharrik gabe.

Horri dagokionez, eta dirulaguntzak emateko udal akordioetan berariaz bestelako doitze edo erregularizazio sistemarik adierazten ez bada, udalak, dirulaguntzaren bukaerako ordainketa edo likidazioa egiterakoan, gain-finantzaketarik gerta ez dadin, zuzendu egingo du ordaindu beharreko kopurua, benetan izandako gastuen eta diru-sarreren arabera, eta, hala badagokio, gerta daiteke ordaindutako aurrerakinaren zati bat edo aurrerakin osoa itzuli behar izatea onuradunak, edo berari itzuli behar izatea, betiere lehen aipatutako salbuespeneko baldintzak ez baditu betetzen.

17. artikulua.  Dirulaguntza ordaintzeko modua.

Dirulaguntza entitate titular eskatzaileari ordainduko zaio, eskabide-ereduan hark emandako datuen arabera.        

Oro har eta oinarri-arau espezifikoetan ordaintzeko beste era bat aurreikusten ez bada, konturako aurrerakinez ordaindu ahal izango da, eta oinarri-arau espezifikoetan beste kopururik adierazten ez bada, ordainketak honela egingo dira:  

— Onartutako kopuruaren %60, justifikatu beharreko aurrerakin gisara, onuradunak dirulaguntza onartutakoan eta gehienez ere hilabeteko epean, akordioa hartzen den egunetik zenbatzen hasita; dirulaguntza 3.000 eurotik gorakoa bada, hitzarmena sinatzen denetik hilabete bateko epean.       

— Gainerako %40, organo eskudunak dirulaguntzaren likidazioa onartutakoan, hau da, diruz lagundutako programa edo jardueraren dokumentazio eta justifikazio osoa eta zuzena entregatu eta gero.

18. artikulua.  Dirulaguntza gutxitzea.

Aurkeztutako likidazioa hasierako gastu-aurrekontua baino txikiagoa bada, oinarri-arau espezifikoek beste arauketarik xedatu ezean, dirulaguntza gutxitu egingo da koefiziente zuzentzaile bat aplikatuz. Koefiziente hori benetan erabilitako kopuruaren portzentajea izango da, hasieran eskatu eta onartutako kopuruarekiko.

19. artikulua.  Dirulaguntzen justifikazioa.

1.  Dirulaguntzen onuradunek nahitaez justifikatu beharko dute jasotako dirua dirulaguntza ematearen oinarrian zegoen helbururako erabili dutela.       

2.  Dirulaguntza behar bezala erabili dela arrazoitzeko moduko ebidentzia izan ahal izateko, Bergarako Udalak egiaztapenak egingo ditu laginketa-tekniken bidez, hau da, eskatzaileek aurkeztu duten xehetasun-zerrendatik faktura bat edo batzuk bidaltzeko eskatuko die udalak.

20. artikulua.  Obligazioak ez betetzea. Itzulketa-kasuak.      

1.  Dirulaguntzen 38/2003 Legearen 36. artikuluan xedatutakoez gain, dirulaguntza emateko erabakiaren deuseztasun nahiz deuseztagarritasun kasuetan, bidezkoa izango da jasotako dirua itzularaztea eta berandutza-interesa eskatzea (dirulaguntza edo laguntza ordaindu den unetik aurrerakoa), ondorengo egoeraren bat gertatuz gero:

a)  Jasotako fondoak zertarako erabili diren justifikatzeko obligazioa ez betetzea, edo behar beste ez justifikatzea, ezarritako eran eta epeetan.

b)  Dirulaguntza eskuratu izana horretarako eskatutako baldintzak faltsutuz, edo dirulaguntza jasotzea galaraziko zuketen baldintzak ezkutatuz.

c)  Dirulaguntza ematerakoan onuradunei ezarritako baldintzak ez betetzea. 

d)  Dirulaguntza emateko oinarri den xedea ez betetzea, osoki edo zati batean.

Horri dagokionez, eta udalak berariaz besterik erabaki ezean, dirulaguntza ematerakoan onartu ziren jarduera edo programen %50 baino gutxiago gauzatu izana bete gabeko jarduera edo programatzat joko da.

e)  Organo eskudunen kontrol-jarduerei uko egitea edo oztopoak jartzea.

f)  Laguntza edo dirulaguntza bakoitzaren oinarri espezifikoetan xedatutako gainerako kasuetan.

2.  Diru-itzulketak udalak zehaztutako epeetan egin ezean, itzuli beharreko kopuruak premiamendu bidez ordainarazi daitezke.

21. artikulua.  Dirulaguntza itzulketarako prozedura.

1.  Dirulaguntza eman zuen organoak berak izango du eskumena jaso den zenbateko osoaren edo zati baten itzulketa exijitzeko akordioa hartzeko.

2.  Dirulaguntza itzultzeko prozedura ofizioz hasiko da, laguntza edo dirulaguntza ematen duen organoak hala erabakita, hura izapidetzeko ardura duen administrazio-atalak txostena egin eta gero, edo bestela banakoren batek eskatuta edo salatuta.

3.  Prozedura izapidetzerakoan bermatu egin beharko da, beti ere, interesdunari entzuteko eskubidea.    

4.  Emandako dirulaguntza osoa edo zati bat ez dela behar bezala erabili egiaztatuz gero, organo eskudunak ebazpen arrazoitua emango du, eta bertan argi adieraziko du zergatik itzuli behar den dirua, zenbat itzuli behar den, nola eta noizko, eta onuradunari ohartaraziko zaio dirua agindutako epean itzuli ezean premiamenduzko bideari ekingo zaiola.           

5.  Itzultzeko prozedurari arau-hauste administratibo baten ondorioz ekin bazaio, horren berri emango zaio organo eskudunari, dagokion zigor-prozedurari hasiera eman diezaion.        
               
22. artikulua.

1.  Itzultzeko prozedura, dirulaguntzaren eskatzaile edo onuradun gisa agertzen diren pertsona fisiko edo juridikoen aurka zuzenduko da, edo pertsona fisiko edo juridikoz osatuta dauden baina nortasun juridikorik ez duten taldeetako kideen aurka.

2.  Dirulaguntza gehi dagozkion berandutza-interesak itzultzeko erantzukizun solidarioa edo subsidiarioa erabakitzeko, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 40. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

23. artikulua.  Bermeak.

Oinarri-arau espezifikoek edo dirulaguntza emateko akordio zehatzek besterik xedatu ezean, ez da beharrezkotzat jotzen emandako laguntzengatik udalaren aldeko bermerik eskatzea.

24. artikulua.  Oinarri-arauen interpretazioa.

Oinarri-arau hauek interpretatzerakoan sor daitezkeen zalantzak Alkateak erabakiko ditu, bera baita deialdi hau onartzeko eskumena duen organoa, dena delako Batzorde Informatzaileak, hala badagokio, aldez aurretik programaren arabera txostena egin eta gero.

25. artikulua.  Oinarrien aurkako errekurtsoak.

Oinarri-arau hauek onartzeko akordioaren aurka, zeinak administrazio bidea amaitzen duen, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik eta hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Donostiako Administrazioarekiko Auzi Epaitegian, bi hileko epean. Aipatutako bi epeak oinarri-arau hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita zenbatuko dira.        

Horrek guztiak ez du esan nahi, ordea, bidezkotzat jotzen den beste edozein egintza edo errekurtso jarri ezingo denik.

II. TITULUA

OINARRI ESPEZIFIKOAK

Titulu honetan, dirulaguntza-programa bakoitzari dagozkien oinarri-arau espezifikoak kapituluka jasotzen dira, jarraian jasotzen den hurrenkerarekin:

1. kapitulua.  Garapenerako lankidetza-programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) dirulaguntzak.

2. kapitulua.  Gizarte-zerbitzuen arloan diharduten elkarteentzako dirulaguntzak.

3. kapitulua.  Berdintasunaren aldeko ekintzak eta programak garatzeko elkarte eta taldeei dirulaguntzak.

4. kapitulua.  Kultura-entitateek egiten dituzten urteko jarduerak finantzatzeko laguntza programa.

5. kapitulua.  Bergarako kirol entitateei ohiko eta ezohiko jarduerak finantzatzeko laguntza edo dirulaguntza programa.      

6. kapitulua.  Ingurumen-entitateek egiten dituzten urteko jarduerak finantzatzeko laguntza programa.   

1. KAPITULUA.  ‑GARAPENERAKO LANKIDETZA-PROGRAMAK LANTZEN DITUZTEN GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEENTZAKO (GKE) DIRULAGUNTZAK

26. artikulua.  Xedea.

Oinarri espezifiko hauen xedea da, kontuan hartuta oinarri orokorrek ere diotena, 2020an Gobernuz Kanpoko Erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia arautzea, betiere jarraian aipatzen diren bi eremuetako programak garatzeko:        
               
a)  Bergarako herritarren artean munduko errealitatearen gainean kontzientzia kritikoa eta herrien arteko elkartasun kultura sustatzen duten sentsibilizazio eta lankidetza ekintzak, Bergaran bertan egitekoak.

b)  Garapen-bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko helburua duten programak.

Parte hartzen duen GKE bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake eremu bakoitzerako (a) eremurako bat eta b) eremurako beste bat).

Covid-19ren ondorioz bizi dugun egoera kontuan izanda, dirulaguntza honen bitartez finantzatu ahal izango dira, batez ere, populazio zaurgarrienetan izan duen eragina hobetzeko diren proiektuak.

Dirulaguntza hauek 38/2003 Lege Orokorraren eta lege hori garatzen duen gainontzeko araudiaren menpe daude.

27. artikulua.  Diru-izendapena.

Dirulaguntzen deialdi honetarako izendatu den kopurua 35.755,00 eurokoa da, eta finantzatuko da Gizarte Zerbitzuak GKE eta Elkarteei dirulaguntzak emateko duen partidatik: 1 0500.481.230.20.01 2020.

Aipatutako kopurua gehitu ahal izango da, Udal Aurrekontuaren exekuzio-oinarriek aurreikusten dutenaren arabera.              

Kopuru hori ondoren adierazten den eran banatuko da:

— %10 herrian bertan egingo diren sentsibilizazio edota lankidetza-arloko ekintzetara bideratuko da.

— Gainerako %90 garapen-bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozio- ekonomikoak garatu eta hobetzera zuzendutako ekintzetara bideratuko da.

Bestalde, dirulaguntza ezingo da izan diruz lagunduko den proiekturako zehaztutako aurrekontuaren %80a baino gehiago.

28. artikulua.  Departamentu arduraduna.

Gizarte Zerbitzuak.

29. artikulua.  Onuradunak.

Laguntza jaso ahal izango dute legez eratuta dauden eta irabazi asmorik gabekoak diren Gobernuz Kanpoko Erakundeek. Beren ekintzek deialdi honen xedearekin bat egin behar dute eta Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan erroldatuta egon behar dira; eta egoitza soziala, ordezkaritza bat edo administrazio-egitura iraunkor bat Bergaran edo Debagoienean izan beharko dute.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira Estatu, Administrazio Autonomo, Foru Aldundi eta Aurrezki Entitateren baten menpeko erakundeak.

Honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a)  Betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea; baita Bergarako Udalarekin ere.

b)  Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ez egotea.             

c)  Otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean jasotakoak kontuan hartuta, honako egoera batean ez egotea:

— Kideak aukeratzeko prozesuan sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten elkarte edo erakundeak izatea.              

— Emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten jarduerak antolatzen dituzten elkarteak izatea.

— Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta administrazio-zehapena edo zigor penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak izatea, dena delako zehapen edo zigorrak dirauen denboran.

30. artikulua.  Eskabideak aurkezteko modua.

Interesatuak laguntza-eskaera Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko du, udalak horretarako propio sortutako eskaera-inprimakia(k) erabilita. Ez da beste dokumenturik onartuko.

31. artikulua.  Eskabideak aurkezteko epea.

Dirulaguntza hau eskatzeko epea 21 lanegunekoa da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

32. artikulua.  Eskaera egiteko aurkeztu beharreko agiriak.

Dirulaguntzak eskatzeko honako dokumentuak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dituzte:

Sentsibilizaziorako.

— Dirulaguntza-eskaera, F0098A (D01) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Proiektuaren laburpena, F0098 (D10) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Aurrekontua, F0098 (D14) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - GKEren datuak, F0098 (D16) inprimakia erabilita.

Garapenerako.

— Dirulaguntza-eskaera, F0098A (D01) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Proiektuaren laburpena, F0098 (D09) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - GKEren datuak, F0098 (D15) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Aurrekontua, F0098 (D18) inprimakia erabilita.

Gainera bietatik edozein laguntza eskatzen dela, honako hauek:

— Beharrezkoa balitz, udal izapideak egiteko baimena, F0136 inprimakia erabilita.

Oharra: Elkarteei dagokionez, berez elkartearen ordezkari legala lehendakaria da eta berak egin beharko lituzke eskaerak. Berak eskaerak egindakoan, ez du F0136 inprimakia aurkeztu behar. Aurkeztu behar du Elkarteen Erregistro agiria non azaltzen den bera dela lehendakaria.               

Gerta daiteke lehendakariak botere notarial bat ematea beste bati. Kasu horretan botere notariala aurkeztu beharko luke.

Lehendakariak berak edo botere notariala duenak eskaera ez badute egiten, lehendakariak edo botere notariala duenak baimena eman behar dio beste bati F0136 inprimakia erabilita, eta horri erantsiko litzaioke aurreko puntuan aipatutako erregistroko agiriaren kopiaz gain, lehendakariaren edo botere notariala duen pertsonaren NANa.

Ez aritzeko baimenak ematen une oro, lehendakariak nahi badu, baimena eman dezake, adibidez udalaren aurrean edozein gestio egiteko 2020an, inprimakian hori adierazita.              
               
Hori egiten badute, eskaneatu eskaerarekin batera eta itzuli egingo zaie, hurrengoan ere erabiltzeko.          

— IFZ (NIF), aurreko urteetan aurkeztu ez badute.    

— Elkarteek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan edo Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute, eta horretaz gain aurkeztu egin beharko dute entitatearen edo elkartearen eratze-aktaren kopia, berorren estatutuak eta une horretan zuzendaritza-batzordea nortzuk osatzen duten. Dokumentazio hori udalak aurretik baldin badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute esanez udalak duen dokumentazio horrek indarrean jarraitzen duela.

— Eskatzailearen NANa.

Eskaerak artikulu honetan aipatutako inprimakiei jarraituz ez aurkezteak laguntza ez onartzea eragingo du. Halaber, nahiz eta inprimakiak erabili, atal guztiak ez badira betetzen eta bertan proiektuak baloratzeko informazioa ez bada azaltzen, puntu horiek baloratu gabe geratuko dira.

33. artikulua.  Eskabideak baloratzeko irizpideak.

Dirulaguntzak banatzeko orduan, honako irizpideak hartuko dira kontuan:

A.  Udalerrian bertan egingo diren sentsibilizazio edota lankidetza-ekintzetarako:

1.  Erakunde eskatzailea: 20 puntu:

— Erakundearen esperientzia: azken hiru urteetan egindako esku-hartzeak (zer egin duten, non eta zein emaitza lortu duten). 3 puntu.

— Erakundeak Bergaran benetako presentzia duela erakusten du kide-kopuruarekin, publikora eskura dagoen ordezkaritzarekin, pertsonal teknikoarekin, Bergaran gauzatutako ekintzekin eta Bergaran beste elkarteekin edo herriko ekintzetan elkarlanean. 12 puntu.

— Erakundeak duen misio, balore, helburu eta lan egiteko moduan erakusten du barneratuta dauzkala giza eskubideekin, ekologiarekin eta ingurumen iraunkorrarekin bat datozen balioak, baita genero-ikuspegia ere. 5 puntu.

2.  Proiektua: 30 puntu:

— Proiektuak komunitatearen parte hartzea eta indartzea ahalbideratzen du: tokikoa eta globala lotu egiten dira, garapenari buruz jorratutako gaia eta gure gizarte bergararra nolabait harremanetan jartzeko ahalegina egiten baitu. 3 puntu gehienez.

— Proiektuak batez ere talde ahulenei eta /edo baztertuenei laguntzen die (haurrak, baserri eta/edo hiri inguru zapalduetako biztanleak, gatazka ingurukoak, errefuxiatuak, beren bizitokitik beste toki batera aldatutakoak edo itzulitakoak, etniagatik edo gizarte eta ekonomia kontuengatik baztertutakoak….). 6 puntu gehienez.

— Covid19k sortutako egoerak aurreko paragrafoan aipatutako taldeetan izan duen eragina aztertzeko eta hobetzeko helburua izatea. 9 puntu gehienez.

— Zehatz-mehatz azaltzen dira proiektuaren helburuak, ekintzak, zein publikori doan zuzenduta, iraungo duen denbora. 5 puntu gehienez.

— Koherentzia dago gaiaren, publiko hartzailearen, planteatutako helburuen, proposatutako aktibitateen eta bilatutako emaitza eta ondorioen artean. 3 puntu gehienez.

— Edukiak, ekintzak eta bestelakoak zabaltzeko era publiko hartzaileari egokitzen zaio. 2 puntu gehienez.

— Aurrekontua planteatutako proiektuari egokitzen zaio. 2 puntu gehienez.

Hala ere, udalak joko balu ekintzak ez direla bideragarriak, ez litzateke gainontzeko alderdiak baloratzen hasiko.     

Banaketatik kanpo geldituko dira, halaber, gutxienez 25 puntu lortzen ez duten eskaerak. Horretarako, dauden bi ataletako –entitatea eta proiektua– bakoitzean eskatzen diren puntu guztien erdia gutxienez izan beharko dute.

B.  Garapen-bidean dauden herrialdeetan burutuko diren lankidetza-ekintzetarako:

1.  Entitate eskatzailea: 20 puntu:

1.1.  Gobernuz kanpoko erakunde eskatzailea: 12 puntu.

— Erakundearen esperientzia eta gaitasun teknikoa. 3 puntu.

— Erakundeak Bergaran benetako presentzia duela erakusten du: kide-kopuruarekin, ordezkaritzarekin, pertsonal teknikoarekin. 6 puntu.

— Erakundeak duen misio, balore, helburu eta lan egiteko moduan erakusten du barneratuta dauzkala giza eskubideekin, ekologiarekin eta ingurumen iraunkorrarekin bat datozen balioak, baita genero ikuspegia ere. 3 puntu.

1.2.  Bestaldeko entitatea: 8 puntu.

— Horrelako proiektuetan duen ibilbidea eta proiektua burutuko den eskualde eta populazioaren ezagutza du. 3 puntu.         

— Erakundeak duen misio, balore, helburu eta lan egiteko moduan erakusten du barneratuta dauzkala giza eskubideekin, ekologiarekin eta ingurumen iraunkorrarekin bat datozen balioak, baita genero ikuspegia ere. 3 puntu.

— Entitate eskatzailearen eta beste aldekoaren arteko lankidetzaren aurrekariak daude. 2 puntu.

2.  Proiektua: 30 puntu:

— Proiektuak komunitatearen parte hartzea eta indartzea sustatzen du: xede den biztanleriak parte hartzen du proiektuaren proposamen, burutzapen eta Kudeaketan. Herri hartzaileko emakumeek eta gizonek parte hartzeko prozesu eta guneak sortzen laguntzen du. Elkartzeko egiturak indartzen eta sareak sortzen laguntzen du. Eta bere egiten ditu onuradunak formatzeko ekintzak eta parte hartutakoen arteko jakintzen eta esperientzien elkar-trukatzearen sustapena. 4 puntu gehienez.   

— Proiektuak genero-ekitatea sustatzen du: Generoarekiko kontzientzia izatea ahalbideratzen duten ekintzak egiten dira proiektuan. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatu egiten du. Emakumearen eskubideen defentsa eta sendotzea sustatzen du. 2 puntu gehienez.

— Proiektuak batez ere talde ahulenei edo eta baztertuenei laguntzen die (haurrak, baserri eta/edo hiri inguru zapalduetako biztanleak, gatazka inguruetakoak, errefuxiatuak, beren bizitokitik beste toki batera aldatutakoak edo itzulitakoak, etniagatik edo gizarte eta ekonomia kontuengatik baztertutakoak….). 4 puntu gehienez.

— Proiektuak interes bereziko arlo hauek lantzen ditu: biztanleen garapen ekonomiko eta sozialen premiei erantzutea; giza eskubideak (tokian tokiko kultura, identitate, hizkuntzaren defentsa eta sustapena); balio ekologikoak (aberastasun naturalen aldeko errespetua eta babesa; ingurumen inpaktuen gaineko prestakuntza/salaketa). 4 puntu gehienez.

— Covid19k sortutako egoerak aurreko bi paragrafoetan aipatutako taldeetan eta arloetan izan duen eragina aztertzeko eta hobetzeko helburua izatea. 10 puntu gehienez.

— Proiektuaren kalitate teknikoa: diagnostiko batean oinarritzen da (testuingurua, beharren analisia, beharrari lehentasuna eman zaion eta horren justifikazioa); proiektuaren definizioa (helburu orokorrak, zehatzak; zehazki zein populaziori dagoen bideratuta; egingo den esku-hartze zehatza; nola egingo den; eta espero diren emaitzak); proiektuaren koherentzia (justifikazioa, helburuen, esku-hartzeen eta bilatzen diren emaitzen artean); proiektuaren bideragarritasuna (egin nahi dena egiteko beharko diren baliabide tekniko, pertsonal, material edo ekonomikoak eta erakunde eskatzaileak dituenak edota eskatzen dituenak); proiektua iraunkorra izatea (dirulaguntza agortutakoan proiektuaren helburuak finkatuta gelditzea, kanpoko laguntzarik gabe). 4 puntu gehienez.

— Proiektuaren aurrekontua: aurrekontua aurkeztutako proiektuari egokitzen da; bideragarritasun finantzario osoa bermatzen du (proiektua burutzeko aurkeztutako aurrekontua; erakunde eskatzaileak jarriko duena; beste aldeko erakundeak jarriko duena; udalari eskatzen diotena; beste diru-iturriak eta eskatuta duten dirulaguntzak). 2 puntu gehienez.

Banaketatik kanpo geldituko dira, halaber, gutxienez 25 puntu lortzen ez duten eskaerak. Horretarako, dauden bi ataletako (entitatea eta proiektua) bakoitzean eskatzen diren puntu guztien erdia gutxienez izan beharko dute.

Deialdian parte hartzeko baldintzak betetzen dituen erakunde eskatzaile bakoitzarekin elkarrizketa bat egitea erabaki dezake udalak, aurkeztutako proiektua defenda dezaten.       

Dirulaguntzak banatzeko orduan, kontuan hartuko dira udalak gai honetarako onartutako aurrekontua, proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa eta GKE horrek udalari eskatutako dirulaguntza.

Aurreikusitako aurrekontutik dirua soberan geratuko balitz, talde guztien artean banatuko litzateke, puntuaketaren arabera.

34. artikulua.  Erabakia hartzeko prozedura.

Txosten teknikoa egin ondoren, Udaleko dagokion batzorde informatzaileak dirulaguntza emateko proposamena bidaliko dio Alkateari edo hark delegatutako organoari, erabakia har dezan.

Erabakia hartzeko bi hilabeteko epea izango du gehienez –eskaera dokumentazio guztiarekin aurkezten denetik kontatzen hasita–.

Epe hori igaro ondoren Udalak eskaeraren baten gainean berariazko erabakirik hartuko ez balu, ulertu ahal izango da ez dela eskaera hori onartu.

Erabakiaren proposamena formulatu aurretik, Udalak beharrezko deritzon informazio osagarri guztia eskatu ahal izango du Batzorde Informatzailearen bitartez.

35. artikulua.  Erabakiaren edukia.

Erabakian gutxienez honakoak agertuko dira: laguntza ukatzen edo ematen zaion; eta ematen bazaio, zenbateko dirulaguntza ematen zaion, nola ordainduko zaion, eta nola justifikatu behar dituen oinarri hauetan eskatzen diren gainerako baldintzak eta betebeharrak.

Erabaki hori eskatzaileari jakinaraziko zaio eta honek hilabete bateko epean hitzarmena sinatu beharko du udalarekin.

Hilabeteko epe hori igarota, dirulaguntzaren onuradunari lepora dakiokeen arrazoiren batengatik hitzarmena sinatuko ez balitz, ulertuko da elkarteak dirulaguntzari uko egin diola.

Hitzarmen horretan alde bien eskubideak eta betebeharrak egongo dira jasota, bai eta dirulaguntza ordaintzeko era, jarduera nola burutuko den, egindako jarduerei buruzko txostenak eta memoriak aurkeztean bete beharrekoak, eta gutxi gorabehera jarduerak noiz hasi eta noiz bukatuko diren.

36. artikulua.  Onuradunen obligazioak.

Oinarri orokorretako 11. artikuluan jasotako betebeharrez gain, onuradunak honako hauek ere bete beharko ditu:   

a)  Udalarekin hitzarmena sinatzea.

b)  Beharrezkoak diren baimenak lortzea diruz lagundu beharreko jarduera garatzeko, eta baimenon xedapenak betetzea.

c)  Aurkezten den proiektua 2020. urtean bertan burutzea. Horrela ez balitz, zehaztu beharko da proiektuaren zein zati izango den urte barruan burutuko dena, bere aurrekontuarekin eta justifikazioarekin.

37. artikulua.  Dirulaguntzaren justifikazioa.

1.  Dirulaguntzaren justifikazioa egingo da 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen.

2.  Dirulaguntza justifikatzeko jarraian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Inprimakiak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dira.       

Sentsibilizazioko proiektuak:

a)  Dirulaguntza ordaintzeko eskaera, F0098 (D20) inprimakia erabilita.

b)  Balantzea, F0098 (D22) inprimakia erabilita.

c)  Aurrekontuarekiko desbiderapen garrantzitsuak, F0098 (D23) inprimakia erabilita.

d)  Gastuen zerrenda sailkatuta, F0098 (D24) inprimakia erabilita.

e)  Diru-sarreren zerrenda sailkatua, F0098 (D25) inprimakia erabilita.

f)  Proiektua justifikatzeko memoria, F0098 (D28) inprimakia erabilita. Gehienez ere, 6 orrikoa izango da, A-4ko tamainan, orrialde batetik idatzita, Arial 11ko hizkiaz eta 1,5 puntuko lerroartearekin.

g)  Udal izapidea egiteko baimena, beharrezkoa balitz (F0136 inprimakia).

h)  Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarreren edo dirulaguntzen xehetasun-zerrenda, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita, eta agiriak erantsita. Bestelako dirulaguntzarik ez badute jaso, horrela adierazi beharko dute.         

i)  Programatutako jarduerei buruzko dokumentazio grafikoa (kartelak, esku-programak, liburuxkak, banatutako idatzizko materiala, prentsa-oharrak, etab.).

Garapenerako proiektuak:

f)  Proiektua justifikatzeko memoria, F0098 (D27) inprimakia erabilita. Gehienez ere, 6 orrikoa izango da, A-4ko tamainan, orrialde batetik idatzita, Arial 11ko hizkiaz eta 1,5 puntuko lerroartearekin.

g)  Udal izapidea egiteko baimena, beharrezkoa balitz (F0136 inprimakia).

h)  Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarreren edo dirulaguntzen xehetasun-zerrenda, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita, eta agiriak erantsita. Bestelako dirulaguntzarik ez badute jaso, horrela adierazi beharko dute.         

i)  Programa burutzeaz arduratuko den pertsonari egindako diru-transferentziaren ziurtagiria.

Oharra inprimakien inguruan: Inprimakiak interesatuen eskura egongo dira udaleko web-orrian, dirulaguntzen atalean:             

Euskaraz: https://www.bergara.eus/eu/dirulaguntzak.

Gazteleraz: https://www.bergara.eus/es/ayudas-economicas.

2. KAPITULUA.  ‑GIZARTE-ZERBITZUEN ARLOAN DIHARDUTEN ELKARTEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO ARAU ESPEZIFIKOAK

38. artikulua.  Xedea.

Oinarri espezifiko hauen xedea honako hau da, kontuan hartuta oinarri orokorrek ere diotena: Bergarako udalerrian osasun eta gizarte zerbitzuen arloan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteei 2020an programak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia arautzea.   

Programak nagusiki, honako taldeei bideratutakoak izango dira: bazterketa-arazoak dituztenei, desgaitasunen bat dutenei, hirugarren adinekoei, eta gizarte zerbitzuen beharra duten beste edozein talderi.

Honen guztiaren helburua da elkarteak sustatzea, herritarren arteko elkartasuna indartzea eta haiek antolatutako ekintzetan parte-hartzea bultzatzea.

Covid19ren ondorioz bizi dugun egoera kontuan izanda, dirulaguntza honen bitartez finantzatu ahal izango dira, batez ere, goian aipatutako kolektiboetan izan duen eragina hobetzeko diren proiektuak.

Ekintza edo programa horiek 2020. urtean egin beharko dira.

Dirulaguntza hauek 38/2003 Lege Orokorraren eta lege hori garatzen duen gainontzeko araudiaren menpe daude.

39. artikulua.  Diru-izendapena.

Dirulaguntzen deialdi honetarako izendatu den kopurua 35.755,00 eurokoa da, eta finantzatuko da Gizarte Zerbitzuak GKE eta Elkarteei dirulaguntzak emateko duen partidatik: 1 0500.481.230.20.01 2020.

Bestalde, dirulaguntza ezingo da izan diruz lagunduko den proiekturako zehaztutako aurrekontuaren %80a baino gehiago.

40. artikulua.  Departamentu arduraduna.

Gizarte Zerbitzuak.

41. artikulua.  Onuradunak.

Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dute legez eratuta dauden eta irabazi asmorik gabekoak diren osasun eta gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteek, betiere beraien ekintzek deialdi honen xedearekin bat egiten badute. Aldi berean, Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan erroldatuta egon behar dira, eta egoitza soziala, ordezkaritza bat edo administrazio-egitura iraunkor bat Bergaran edo Debagoienean eduki behar dute.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:

a)  Beren izaera eta helburuak Osasunaren eta Gizarte Zerbitzuen Sailaren ardurapekoak diren eremuekin lotura zuzenik ez dutenak.

b)  Beren izaera eta helburuagatik udalaren beste dirulaguntza programa batean sar daitezkeen proiektuak edo ekintzak.  

c)  Estatu, Administrazio Autonomo, Foru Aldundi eta Aurrezki Entitateren baten menpeko erakundeak.

Onuradun izateko honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a)  Betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea; baita Bergarako Udalarekin ere. Bergarako Udalarekin egunean dagoela udalak ofizioz egiaztatuko du.            

b)  Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ez egotea.             

c)  Otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean jasotakoak kontuan hartuta, honako egoera batean ez egotea:

— Kideak aukeratzeko prozesuan sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten elkarte edo erakundeak izatea.              

— Emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten jarduerak antolatzen dituzten elkarteak izatea.

— Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta administrazio-zehapena edo zigor penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak izatea, dena delako zehapen edo zigorrak dirauen denboran.

42. artikulua.  Eskabideak aurkezteko modua.

Interesatuak laguntza-eskaera Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko du, udalak horretarako propio sortutako eskaera-inprimakia(k) erabilita. Ez da beste dokumenturik onartuko.

43. artikulua.  Eskabideak aurkezteko epea.

Dirulaguntza hau eskatzeko epea 21 lanegunekoa da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

44. artikulua.  Eskaera egiteko aurkeztu beharreko agiriak.

Dirulaguntzak eskatzeko honako dokumentuak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dituzte:

— Dirulaguntza-eskaera, F0098A (D01) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Proiektuaren memoria, F0098 (D12) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Aurrekontua, F0098 (D14) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Elkartearen datuak, F0098 (D17) inprimakia erabilita.

— Udal izapideak egiteko baimena, F0136 inprimakia erabilita.

Oharra: Elkarteei dagokionez, berez elkartearen ordezkari legala lehendakaria da eta berak egin beharko lituzke eskaerak. Berak eskaerak egindakoan, ez du F0136 inprimakia aurkeztu behar. Aurkeztu behar du Elkarteen Erregistro agiria non azaltzen den bera dela lehendakaria.               

Gerta daiteke lehendakariak botere notarial bat ematea beste bati. Kasu horretan botere notariala aurkeztu beharko luke.

Lehendakariak berak edo botere notariala duenak eskaera ez badute egiten, lehendakariak edo botere notariala duenak baimena eman behar dio beste bati F0136 inprimakia erabilita, eta horri erantsiko litzaioke aurreko puntuan aipatutako erregistroko agiriaren kopiaz gain, lehendakariaren edo botere notariala duen pertsonaren NANa.

Ez aritzeko baimenak ematen une oro, lehendakariak nahi badu, baimena eman dezake, adibidez udalaren aurrean edozein gestio egiteko 2020an, inprimakian hori adierazita.              
               
Hori egiten badute, eskaneatu eskaerarekin batera eta itzuli egingo zaie, hurrengoan ere erabiltzeko.          

— IFZ (NIF), aurreko urteetan aurkeztu ez badute.    

— Elkarteek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan edo Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute, eta horretaz gain aurkeztu egin beharko dute entitatearen edo elkartearen eratze-aktaren kopia, berorren estatutuak eta une horretan zuzendaritza-batzordea nortzuk osatzen duten. Dokumentazio hori udalak aurretik baldin badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute esanez udalak duen dokumentazio horrek indarrean jarraitzen duela.

— Eskatzailearen NANa.

Eskaerak artikulu honetan aipatutako inprimakiei jarraituz ez aurkezteak laguntza ez onartzea eragingo du. Halaber, nahiz eta inprimakiak erabili, atal guztiak ez badira betetzen eta bertan proiektuak baloratzeko informazioa ez bada azaltzen, puntu horiek baloratu gabe geratuko dira.

45. artikulua.  Eskabideak baloratzeko irizpideak.

Udalak elkarte bakoitzari emango dion dirulaguntza zehazteko, honako irizpideak hartuko dira kontuan:   

1.  Elkarte eskatzailea: 15 puntu:

— Elkartearen ibilbidea, esperientzia: azken hiru urteetan egindako esku-hartzeak (zer egin duten, non, eta zein emaitza lortu duten). 2 puntu.

— Elkarte eskatzaileak Bergaran benetako presentzia duela erakusten du kide-kopuruarekin, publikora eskura dagoen ordezkaritzarekin, pertsonal teknikoarekin, Bergaran gauzatutako ekintzekin eta Bergaran beste elkarteekin edo herriko ekintzetan elkarlanean. 6 puntu.

— Erakundeak duen misio, balore eta helburuak bat datoz osasun eta gizarte zerbitzuen esku-hartze eremuarekin eta osatu egiten du aipatutako zerbitzuen funtzioak. 2 puntu.

— Elkarteak jarduera xedetzat duen esparruan, eta konkretuki Bergaran, duen eragina, pertsona onuradunak (kopurua eta ezaugarriak). 5 puntu.

2.  Proiektua: 35 puntu:

— Proiektua elkarteko kideei bideratuta egotea: 4 puntu gehienez.

— Proiektua herritar orokorrei bideratuta egotea: 4 puntu gehienez.

— Proiektuak osatzen ditu hauei bideratutako esku-hartzeak: bazterketa-arazoak dituztenei, desgaitasunen bat dutenei, hirugarren adinekoei eta Osasun eta Gizarte Zerbitzuen alorreko beharra duten beste edozein talderi. 7 puntu gehienez.

— Covid19k sortutako egoerak aurreko paragrafoan aipatutako taldeetan izan duen eragina aztertzeko eta hobetzeko helburua izatea. 9 puntu gehienez.

— Proiektuaren helburuak, ekintzak, zuzenduta doan publikoa, iraungo duen denbora, zehatz-mehatz azaltzen dira, eta koherentzia dago gaiaren, publiko hartzailearen, planteatutako helburuen, proposatutako aktibitateen eta bilatutako emaitza eta ondorioen artean. 6 puntu gehienez.

— Edukiak, ekintzak eta bestelakoak zabaltzeko era publiko hartzaileari egokitzen zaio. 3 puntu gehienez.

— Aurrekontua planteatutako proiektuari egokitzen zaio. 2 puntu gehienez.

Banaketatik kanpo geldituko dira, halaber, gutxienez 25 puntu lortzen ez duten eskaerak. Horretarako, dauden bi ataletako (elkartea eta proiektua) bakoitzean eskatzen diren puntu guztien erdia gutxienez izan beharko dute.

Puntuaren balioa honela kalkulatuko da:

Udalak aurrekontuetan onartu duen diru-kopurua hartu eta zatitu dirulaguntza eskatu duten elkarte guztien artean lortutako guztizko puntuazioaz (goiko baremoaren gehienezko puntuazio totalarekin).

Bestalde, dirulaguntza ezingo da izan diruz lagunduko den ekintzarako zehaztutako aurrekontuaren %80tik gorakoa.             

Gainera, diruz lagunduko den jarduera-proiektua garatzeko, udalak oinarri hauen arabera egokitutako kopurua bakarrik ordainduko du.

Aurreikusitako aurrekontutik dirua soberan geratuko balitz, talde guztien artean banatuko litzateke, puntuaketaren arabera.

46. artikulua.  Erabakia hartzeko prozedura.

Txosten teknikoa egin ondoren, Udaleko dagokion batzorde informatzaileak dirulaguntza emateko proposamena bidaliko dio Alkateari edo hark delegatutako organoari, erabakia har dezan.

Erabakia hartzeko bi hilabeteko epea izango du gehienez –eskaera dokumentazio guztiarekin aurkezten denetik kontatzen hasita–.

Epe hori igaro ondoren Udalak eskaeraren baten gainean berariazko erabakirik hartuko ez balu, ulertu ahal izango da ez dela eskaera hori onartu.

Erabakiaren proposamena formulatu aurretik, Udalak beharrezko deritzon informazio osagarri guztia eskatu ahal izango du Batzorde Informatzailearen bitartez.

47. artikulua.  Erabakiaren edukia.

Erabakian gutxienez honakoak agertuko dira: laguntza ukatzen edo ematen zaion; eta ematen bazaio, zenbateko dirulaguntza ematen zaion, nola ordainduko zaion, eta nola justifikatu behar dituen oinarri hauetan eskatzen diren gainerako baldintzak eta betebeharrak.

Erabaki hori eskatzaileari jakinaraziko zaio eta honek hilabete bateko epean hitzarmena sinatu beharko du udalarekin.

Hilabeteko epe hori igarota, dirulaguntzaren onuradunari lepora dakiokeen arrazoiren batengatik hitzarmena sinatuko ez balitz, ulertuko da elkarteak dirulaguntzari uko egin diola.

Hitzarmen horretan alde bien eskubideak eta betebeharrak egongo dira jasota, bai eta dirulaguntza ordaintzeko era, jarduera nola burutuko den, egindako jarduerei buruzko txostenak eta memoriak aurkeztean bete beharrekoak, eta gutxi gorabehera jarduerak noiz hasi eta noiz bukatuko diren.

48. artikulua.  Onuradunen obligazioak.

Oinarri orokorretako 11. artikuluan jasotako betebeharrez gain, onuradunak honako hauek ere bete beharko ditu:   

a)  Udalarekin hitzarmena sinatzea.

b)  Beharrezkoak diren baimenak lortzea diruz lagundu beharreko jarduera garatzeko, eta baimenon xedapenak betetzea.

c)  Aurkezten den proiektua 2020. urtean bertan burutzea. Horrela ez balitz, zehaztu beharko da proiektuaren zein zati izango den urte barruan burutuko dena, bere aurrekontuarekin eta justifikazioarekin.

49. artikulua.  Dirulaguntzaren justifikazioa.

1.  Dirulaguntzaren justifikazioa egingo da 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen.

2.  Dirulaguntza justifikatzeko jarraian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Inprimakiak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dira.       

a)  Dirulaguntza ordaintzeko eskaera, F0098 (D20) inprimakia erabilita.

b)  Balantzea, F0098 (D22) inprimakia erabilita.

c)  Aurrekontuarekiko desbiderapen garrantzitsuak, F0098 (D23) inprimakia erabilita.

d)  Gastuen zerrenda sailkatuta, F0098 (D24) inprimakia erabilita.

e)  Diru-sarreren zerrenda sailkatua, F0098 (D25) inprimakia erabilita.

f)  Proiektua justifikatzeko memoria, F0098 (D28) inprimakia erabilita. Gehienez ere, 6 orrikoa izango da, A-4ko tamainan, orrialde batetik idatzita, Arial 11ko hizkiaz eta 1,5 puntuko lerroartearekin.

g)  Udal izapidea egiteko baimena, beharrezkoa balitz (F0136 inprimakia).

h)  Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarreren edo dirulaguntzen xehetasun-zerrenda, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita, eta agiriak erantsita. Bestelako dirulaguntzarik ez badute jaso, horrela adierazi beharko dute.         

i)  Programatutako jarduerei buruzko dokumentazio grafikoa (kartelak, esku-programak, liburuxkak, banatutako idatzizko materiala, prentsa-oharrak, etab.).

Oharra inprimakien inguruan: Inprimakiak interesatuen eskura egongo dira udaleko web-orrian, dirulaguntzen atalean:             

Euskaraz: https://www.bergara.eus/eu/dirulaguntzak.

Gazteleraz: https://www.bergara.eus/es/ayudas-economicas.

3. KAPITULUA.  ‑BERDINTASUNAREN ALDEKO EKINTZAK ETA PROGRAMAK GARATZEKO ELKARTEEI ETA ERAKUNDEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO ARAU ESPEZIFIKOAK

50. artikulua.  Xedea.

Oinarri espezifiko hauen xedea honako hau da, kontuan hartuta oinarri orokorrek ere diotena: gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko ekintzak edo programak egiteko, Bergarako irabazi asmorik gabeko elkarteei edo erakundeei dirulaguntzak ematea eta hori arautzea. Ekintza edo programa horiek 2020. urtean egin beharko dira eta honako alor hauek sustatu beharko dituzte: emakumeen ahalduntze eta partaidetza, biztanleen sentsibilizazioa, balio diskriminatzaileak aldatzea, historian emakumeek egindako lana agerian jartzea, etab.

Covid19ren ondorioz bizi dugun egoera kontuan izanda, dirulaguntza honen bitartez finantzatu ahal izango dira «bizitzak erdigunera/ zaintzak erdigunera» kontzeptuarekin lotura duten proiektuak: zaintza krisiaren azterketa eta hobekuntza-proposamenak egitea, emakume-talde zaurgarrienen egoera hobetzeko egitasmoak, zaintzarako ekimen kolektiboak… Halaber, aurkeztu ahal izango dira konfinamenduak indarkeria matxista jasaten duten emakumeengan izan duen eragina aztertu edota hobetzeko helburua duten proiektuak.

Dirulaguntza ez da aurkeztutako aurrekontuaren %75 baino gehiagokoa izango.

Ez dira diruz lagunduko elkarteek kontratatuta dituzten ohiko langileen soldatak, nahiz eta euren eguneroko jardunaren zati bat berdintasunaren aldeko lanketak egitera bideratu.       

51. artikulua.  Diru-izendapena.

Bergarako Udalak sei mila euro (6.000 €) bideratuko ditu deialdi honetako dirulaguntzetara, 1 0500.481.230.20.01 2019 (563) aurrekontu-partidaren kontura.        

52. artikulua.  Departamentu arduraduna.

Gizarte Zerbitzuak.

53. artikulua.  Onuradunak.

Dirulaguntza hauen onuradun izan daitezke irabazi asmorik gabekoak diren elkarteak edo erakundeak, betiere egoitza soziala Bergaran badute eta Bergarako udalerrian genero-berdintasunarekin lotutako jarduerak gauzatzen badituzte. Jarduera horiek Bergarako herritarrei bideratuak izan behar dira; hau da, ez dira diruz lagunduko elkarte edo erakundearen kideei soilik bideratutako ekintzak.

Ez dira onuradun izango:

1.  Bergarako Udalarekiko lehendik emandako beste dirulaguntzaren bat justifikatu gabe duten erakundeak.

2.  Aurkeztutako eskaerak 59. artikuluan xedatutakoaren arabera baloratuta, gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten eskaerak.

Onuradun izateko honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a)  Betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea; baita Bergarako Udalarekin ere. Bergarako udalarekin egunean dagoela Udalak ofizioz egiaztatuko du.            

b)  Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ez egotea.             

c)  Otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean jasotakoak kontuan hartuta, honako egoera batean ez egotea:

— Kideak aukeratzeko prozesuan sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten elkarte edo erakundeak izatea.              

— Emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten jarduerak antolatzen dituzten elkarteak izatea.

— Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta administrazio-zehapena edo zigor penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak izatea, dena delako zehapen edo zigorrak dirauen denboran.

54. artikulua.  Eskabideak aurkezteko modua.

Interesatuak laguntza-eskaera Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko du, udalak horretarako propio sortutako eskaera-inprimakia(k) erabilita eta oinarri hauetan zehaztutako dokumentazioa gehituta. Ez da beste dokumenturik onartuko.  

55. artikulua.  Eskabideak aurkezteko epea.

Dirulaguntza hau eskatzeko epea 21 lanegunekoa da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

56. artikulua.  Eskaera egiteko aurkeztu beharreko agiriak.

Dirulaguntzak eskatzeko honako dokumentuak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dituzte:

— Dirulaguntza-eskaera, F0098A (D01) inprimakia erabilita.

Eskatzen den dirulaguntza 3.000 eurotik beherakoa denean, betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela egiaztatzen duten agiriak zinpeko aitorpen batekin ordezkatu ahal izango dira.

— Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen datuak, F0098 (D05) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen jardueren programa, F0098 (D06) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Aurrekontua, F0098 (D07) inprimakia erabilita.

— Beharrezkoa balitz, udal izapideak egiteko baimena, F0136 inprimakia erabilita.

Oharra: Elkarteei dagokionez, berez elkartearen ordezkari legala lehendakaria da eta berak egin beharko lituzke eskaerak. Berak eskaerak egindakoan, ez du F0136 inprimakia aurkeztu behar. Aurkeztu behar du Elkarteen Erregistro agiria non azaltzen den bera dela lehendakaria.               

Gerta daiteke lehendakariak botere notarial bat ematea beste bati. Kasu horretan botere notariala aurkeztu beharko luke.

Lehendakariak berak edo botere notariala duenak eskaera ez badute egiten, lehendakariak edo botere notariala duenak baimena eman behar dio beste bati F0136 inprimakia erabilita, eta horri erantsiko litzaioke aurreko puntuan aipatutako erregistroko agiriaren kopiaz gain, lehendakariaren edo botere notariala duen pertsonaren NANa.

Ez aritzeko baimenak ematen une oro, lehendakariak nahi badu, baimena eman dezake, adibidez udalaren aurrean edozein gestio egiteko 2020an, inprimakian hori adierazita.              
               
Hori egiten badute, eskaneatu eskaerarekin batera eta itzuli egingo zaie, hurrengoan ere erabiltzeko.

— IFZ (NIF), aurreko urteetan aurkeztu ez badute.    

— Elkarteek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute, eta horretaz gain aurkeztu egin beharko dute entitatearen edo elkartearen eratze-aktaren kopia, berorren estatutuak eta une horretan zuzendaritza-batzordea nortzuk osatzen duten. Dokumentazio hori udalak aurretik baldin badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute esanez udalak duen dokumentazio horrek indarrean jarraitzen duela.

— Eskatzailearen NANa.

Goian aipatutako eredu horiei ez jarraitzeak laguntza-eskaera ez onartzea eragingo du. Halaber, ereduari jarraiturik ere, atal guztiak ez badira betetzen eta bertan proiektuak baloratzeko informazioa ez bada azaltzen, puntu horiek baloratu gabe geratuko dira.

57. artikulua.  Eskabideak baloratzeko irizpideak.

Irizpide hauek erabiliko ditu Bergarako Udalak eskaerak baloratzeko:

— Covid19k sortutako egoerak emakumeengan eta, bereziki, emakume zaurgarrienengan izan duen eragina aztertzeko eta hobetzeko helburua izatea. 5 puntu gehienez.

— Emakumeek emakume izateagatik bizi dituzten desberdintasun egoeren inguruan herritarrak informatzea eta sentsibilizatzea. 5 puntu gehienez.

— Emakumeen ahalduntzea sustatzea eta autoestimua indartzea. 5 puntu gehienez.

— Indarkeria matxista dela eta, sentsibilizazioa, prebentzioa eta esku-hartzea sustatzeko jarduerak. 5 puntu gehienez.

— Zailtasun bereziak dituzten emakumeentzat eta/edo diskriminazio edo bazterkeria egoeran daudenentzat proiektuak izatea (emakume atzerritarrak, zaintzaileak, etxeko langileak, aniztasun funtzionala dutenak...). 5 puntu gehienez.       

— Emakumeen arteko elkartasuna bultzatzea. 5 puntu gehienez.

— Emakumeen parte hartze soziala eta politikoa bultzatzea. 5 puntu gehienez.

— Etxean, familian eta gizartean gizonezkoek ere duten erantzunkidetasuna sustatzeko eta kontzientzia pizteko jarduerak antolatzea. 5 puntu gehienez.

— Emakumeen elkartasuna zein parte hartze soziala sustatzeko bide bat denez, Bergarako Berdintasun Kontseiluan parte hartzen duten edo aurrerantzean parte hartzeko konpromisoa hartzen duten elkarte edo taldeei 5 puntu emango zaizkie.

Ez zaie dirulaguntzarik emango honako ekintza edo proiektu hauei:

— Aisialdirako baino ez diren jarduera-proiektuei.

— Genero-ikuspegirik gabeko proiektuei.

Eskaera bakoitzari puntuazio bat emango zaio. Ondoren, operazio matematiko hau egingo da: Deialdira bideratutako diru-kopuru osoa zatituko da eskatzaile guztien artean lortutako puntuazioekin. Horrela, puntu bakoitzeko jasoko den diru-kopurua kalkulatuko da.

58. artikulua.  Erabakia hartzeko prozedura.

Txosten teknikoa egin ondoren, Udaleko dagokion batzorde informatzaileak dirulaguntza emateko proposamena bidaliko dio Alkateari edo hark delegatutako organoari, erabakia har dezan.

Erabakia hartzeko bi hilabeteko epea izango du gehienez –eskaera dokumentazio guztiarekin aurkezten denetik kontatzen hasita–.

Epe hori igaro ondoren Udalak eskaeraren baten gainean berariazko erabakirik hartuko ez balu, ulertu ahal izango da ez dela eskaera hori onartu.

Erabakiaren proposamena formulatu aurretik, Udalak beharrezko deritzon informazio osagarri guztia eskatu ahal izango du Batzorde Informatzailearen bitartez.

59. artikulua.  Erabakiaren edukia.

Erabakian gutxienez honakoak agertuko dira: laguntza ukatzen edo ematen zaion; eta ematen bazaio, zenbateko dirulaguntza ematen zaion, nola ordainduko zaion, eta nola justifikatu behar dituen oinarri hauetan eskatzen diren gainerako baldintzak eta betebeharrak.

Erabaki hori eskatzaileari jakinaraziko zaio eta honek hilabete bateko epean hitzarmena sinatu beharko du udalarekin.

Hilabeteko epe hori igarota, dirulaguntzaren onuradunari lepora dakiokeen arrazoiren batengatik hitzarmena sinatuko ez balitz, ulertuko da elkarteak dirulaguntzari uko egin diola.

Hitzarmen horretan alde bien eskubideak eta betebeharrak egongo dira jasota, bai eta dirulaguntza ordaintzeko era, jarduera nola burutuko den, egindako jarduerei buruzko txostenak eta memoriak aurkeztean bete beharrekoak, eta gutxi gorabehera jarduerak noiz hasi eta noiz bukatuko diren.

60. artikulua.  Onuradunen obligazioak.

Oinarri orokorretako 11. artikuluan jasotako betebeharrez gain, onuradunak honako hau ere bete beharko du:

a)  Udalarekin hitzarmena sinatzea emandako dirulaguntzaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Hilabeteko epe hori igarota, dirulaguntzaren onuradunari lepora dakiokeen arrazoiengatik hitzarmena sinatuko ez balitz, erakundeak dirulaguntzari uko egin diola ulertuko da.

61. artikulua.  Dirulaguntzaren justifikazioa.

1.  Dirulaguntzaren justifikazioa egingo da 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen.

2.  Dirulaguntza justifikatzeko eta dirulaguntza ordaintzeko aurkeztu beharreko agiriak ondorengoak dira eta behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dira:

a)  Dirulaguntza ordaintzeko eskaera, F0098 (D20) inprimakia erabilita.

b)  Balantzea, F0098 (D22) inprimakia erabilita.

c)  Aurrekontuarekiko desbideraketa garrantzitsuenak, F0098 (D23) inprimakia erabilita.

d)  Gastuen zerrenda sailkatua, F0098K (D24) inprimakia erabilita.

e)  Diru-sarreren zerrenda sailkatua, F0098 (D25) inprimakia erabilita.

f)  Jarduerak justifikatzeko memoria, F0098K (D26) inprimakia erabilita.

g)  Udal izapidea egiteko baimena, beharrezkoa balitz (F0136 inprimakia).

h)  Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarreren edo dirulaguntzen xehetasun-zerrenda, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita, eta agiriak erantsita. Bestelako dirulaguntzarik ez badute jaso, horrela adierazi beharko dute.         

i)  Programatutako jarduerei buruzko dokumentazio grafikoa (kartelak, esku-programak, liburuxkak, banatutako idatzizko materiala, prentsa-oharrak, etab.).

Oharra inprimakien inguruan: Inprimakiak interesatuen eskura egongo dira udaleko web-orrian, dirulaguntzen atalean:             

Euskaraz: https://www.bergara.eus/eu/dirulaguntzak.

Gazteleraz: https://www.bergara.eus/es/ayudas-economicas.

4. KAPITULUA.  ‑KULTURA ELKARTEEI URTEKO EGITARAUAK GARATZEKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO OINARRI ESPEZIFIKOAK

62. artikulua.  Xedea.

Oinarri espezifiko hauen xedea hau da, kontuan hartuta oinarri orokorrek ere diotena: 2020. urtean urteko programak finantzatzeko Bergarako irabazi asmorik gabeko kultur elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia arautzea.              
               
63. artikulua.  Diru-izendapena.

Programa honen xede diren dirulaguntzetara bideratutako diru-kopurua 39.200 eurokoa da eta finantzatuko da Kulturako dirulaguntzak kontu-sailaren kontura (0310.482.334.20.01. 2020).

64. artikulua.  Departamentu arduraduna.

Kultura.

65. artikulua.  Onuradunak.

Dirulaguntza hauen onuradun izan daitezke oinarri hauetan zehaztutako alorrean kultur ekintzak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek, betiere egoitza eta jarduteko esparrua Bergaran izanik.

Elkarteek Autonomia Erkidegoko elkarteen erregistroan edo bestelako erregistro publikoetan erregistratuta egon beharko dute, eta identifikazio fiskaleko kodea eduki beharko dute.

Salbuespen gisa, eta dirulaguntza-eskaera 3.000 eurotik beherakoa izanez gero, onuradunak honako hauek ere izan daitezke: irabazi asmorik ez duten pertsona fisikoen edo juridikoen taldeak (publikoak nahiz pribatuak), nahiz eta nortasun juridiko bereizturik ez izan.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira ondorengoak:

a)  Beren izaera eta helburuak Kultura Sailaren ardurapekoak diren eremuekin lotura zuzenik ez dutenak.              

b)  Beren izaera eta helburuagatik udalaren beste dirulaguntza programa batean sar daitezkeen proiektuak edo ekintzak.  

c)  Auzoko kultur elkarteek auzoari zuzendutako kultur ekintzak.

Onuradun izateko honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a)  Betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea; baita Bergarako Udalarekin ere. Bergarako udalarekin egunean dagoela Udalak ofizioz egiaztatuko du.            

b)  Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ez egotea.             

c)  Otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean jasotakoak kontuan hartuta, honako egoera batean ez egotea:

— Kideak aukeratzeko prozesuan sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten elkarte edo erakundeak izatea.              

— Emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten jarduerak antolatzen dituzten elkarteak izatea.

— Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta administrazio-zehapena edo zigor penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak izatea, dena delako zehapen edo zigorrak dirauen denboran.

66. artikulua.  Eskabideak aurkezteko modua.

Interesatuak laguntza-eskaera Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko du, udalak horretarako propio sortutako eskaera-inprimakia(k) erabilita eta oinarri hauetan zehaztutako dokumentazioa gehituta. Ez da beste dokumenturik onartuko.  

67. artikulua.  Eskabideak aurkezteko epea.

Dirulaguntza hau eskatzeko epea 21 lanegunekoa da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

68. artikulua.  Eskaera egiteko aurkeztu beharreko agiriak.

Dirulaguntzak eskatzeko honako dokumentuak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dituzte:

— Dirulaguntza-eskaera, F0098A (D01) inprimakia erabilita.

Eskatzen den dirulaguntza 3.000 eurotik beherakoa denean, betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela egiaztatzen duten agiriak zinpeko aitorpen batekin ordezkatu ahal izango dira.

— Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen datuak, F0098 (D05) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen jardueren programa, F0098 (D06) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Aurrekontua, F0098 (D07) inprimakia erabilita.

— Beharrezkoa balitz, udal izapideak egiteko baimena, F0136 inprimakia erabilita.

Oharra: Elkarteei dagokionez, berez elkartearen ordezkari legala lehendakaria da eta berak egin beharko lituzke eskaerak. Berak eskaerak egindakoan, ez du F0136 inprimakia aurkeztu behar. Aurkeztu behar du Elkarteen Erregistro agiria non azaltzen den bera dela lehendakaria.               

Gerta daiteke lehendakariak botere notarial bat ematea beste bati. Kasu horretan botere notariala aurkeztu beharko luke.

Lehendakariak berak edo botere notariala duenak eskaera ez badute egiten, lehendakariak edo botere notariala duenak baimena eman behar dio beste bati F0136 inprimakia erabilita, eta horri erantsiko litzaioke aurreko puntuan aipatutako erregistroko agiriaren kopiaz gain, lehendakariaren edo botere notariala duen pertsonaren NANa.

Ez aritzeko baimenak ematen une oro, lehendakariak nahi badu, baimena eman dezake, adibidez udalaren aurrean edozein gestio egiteko 2020an, inprimakian hori adierazita.              
               
Hori egiten badute, eskaneatu eskaerarekin batera eta itzuli egingo zaie, hurrengoan ere erabiltzeko.

— IFZ (NIF), aurreko urteetan aurkeztu ez badute.    

— Elkarteek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute, eta horretaz gain aurkeztu egin beharko dute entitatearen edo elkartearen eratze-aktaren kopia, berorren estatutuak eta une horretan zuzendaritza-batzordea nortzuk osatzen duten. Dokumentazio hori udalak aurretik baldin badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute esanez udalak duen dokumentazio horrek indarrean jarraitzen duela.

— Eskatzailearen NANa.

69. artikulua.  Eskabideak baloratzeko irizpideak.

Dirulaguntza-eskaerak ondorengo irizpideak kontuan hartuta baloratuko dira:

a)  Proposatutako egitarauaren edo proiektuaren ezaugarriak: %40a hauek kontuan hartuta:

a.1)  Garatzen den egitarauak kultura arloari egiten dion ekarpena.

— Sormena, originaltasuna, berritasuna.

a.2)  Garatuko den egitaraua herritar guztiei zuzentzea, giza proiekzioa izatea, edo beste entitate, hiritar eta kultur eragile batzuen inplikazio-maila:  

— Balore onuragarriak sustatzea; belaunaldien artekotasuna; elkartasuna, disziplinartekotasuna; aukera berdintasuna.

— Parte hartzaileen kopurua.

— Aktibitate irekia izatea.

— Parte hartzea sustatzea.

a.3)  Elkarte edo taldeek proposatzen dituzten proiektu edo jarduerak herriko beste talde edo elkarte batzuekin elkarlanean burutuz gero, ekintza bateratu horiek balorazio gehigarri eta positiboa izango dute, sozializazio ikuspegitik.              

a.4)  Proposatutako proiektu edo jardueretan herriko norbanakoak parte hartzea baloratuko da.

a.5)  Proposatutako egitarauaren ibilbidea eta errotzea edo finkatzea.

a.6)  Garatzen den egitarauak emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko neurriak aurreikustea (emakumeen parte-hartzea sustatzeko, sexuaren araberako estereotipoak gainditzeko, bateragarritasuna eta erantzunkidetasuna errazteko, etab.).

b)  Entitate eskatzailearen ezaugarriak: %40, alderdi hauek kontuan hartuta:

b.1)  Entitate eskatzailearen jarraitasuna eta egonkortasuna.

b.2)  Udalaren ekimenetan parte-hartzaile izatea.

b.3)  Entitate eskatzailearen eta bere giza taldeen dedikazioa.

b.4)  Emakumeen presentzia eta parte-hartzea elkartearen eremu guztietan (zuzendaritzan, bazkideen artean, erabiltzaileen artean, etab.).

b.5)  Genero-ikuspegia txertatzea: Emakumeen ekintzailetasuna eta partaidetza indartu. Garatzen den egitarauak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna helburu izatea eta berdintasuna sustatzeko neurriak aurreikustea (emakumeen parte-hartzea sustatzeko, sexuaren araberako estereotipoak gainditzeko, bateragarritasuna eta erantzunkidetasuna errazteko, etab.).

b.6)  Elkarteen arteko lankidetza eta elkarlana bultzatzea eta lantzea.

c)  Entitatearen finantza-baliabideak; bere baliabideen, beste dirulaguntzen eta aurkeztutako gastuen aurrekontuaren arteko proportzionaltasuna: %20a.

c.1)  Elkarte edo taldeei dagokienez, autofinantzaketarako ekintzak eta ahaleginak egiten dituztenak positiboki baloratuko dira, bereziki ekintza horiek herrirako ekarpen edo ekimen berri bat eragiten dutenean. Modu positiboan baloratuko da, elkartearen inplikazioa baitakar.

70. artikulua.  Diruz lagunduko diren gastu kontzeptuak.

Diruz lagunduko diren gastuak elkartearen urteko gastuak izango dira honako muga hauekin:

— Elkarteko kideentzat egiten diren ekintza gastronomikoak (bazkariak, hamaiketakoak) dieta moduan onartuko dira. Honen helburua kideen parte hartzea sustatu eta elkartea sendotzea izango da. Gastutzat onartuko da gehienez ere ekintza bat eta gehienezko kopurua 15 euro pertsona bakoitzeko.  

— Ekintza kulturalen partaideentzat afari edo bazkariak justifikatzerakoan: 15 euro pertsona bakoitzeko, gehienez ere ekintza bat.

— Ostalaritzako gastuetan alkoholdun edaririk ez da onartuko.

71. artikulua.  Erabakia hartzeko prozedura.

Txosten teknikoa egin ondoren, Udaleko dagokion batzorde informatzaileak dirulaguntza emateko proposamena bidaliko dio Alkateari edo hark delegatutako organoari, erabakia har dezan.

Erabakia hartzeko bi hilabeteko epea izango du gehienez –eskaera dokumentazio guztiarekin aurkezten denetik kontatzen hasita–.

Epe hori igaro ondoren Udalak eskaeraren baten gainean berariazko erabakirik hartuko ez balu, ulertu ahal izango da ez dela eskaera hori onartu.

Erabakiaren proposamena formulatu aurretik, Udalak beharrezko deritzon informazio osagarri guztia eskatu ahal izango du Batzorde Informatzailearen bitartez.

72. artikulua.  Erabakiaren edukia.

Erabakian gutxienez honakoak agertuko dira: laguntza ukatzen edo ematen zaion; eta ematen bazaio, zenbateko dirulaguntza ematen zaion, nola ordainduko zaion, eta nola justifikatu behar dituen oinarri hauetan eskatzen diren gainerako baldintzak eta betebeharrak.

Erabaki hori eskatzaileari jakinaraziko zaio eta honek hilabete bateko epean hitzarmena sinatu beharko du udalarekin.

Hilabeteko epe hori igarota, dirulaguntzaren onuradunari lepora dakiokeen arrazoiren batengatik hitzarmena sinatuko ez balitz, ulertuko da elkarteak dirulaguntzari uko egin diola.

Hitzarmen horretan alde bien eskubideak eta betebeharrak egongo dira jasota, bai eta dirulaguntza ordaintzeko era, jarduera nola burutuko den, egindako jarduerei buruzko txostenak eta memoriak aurkeztean bete beharrekoak, eta gutxi gorabehera jarduerak noiz hasi eta noiz bukatuko diren.

73. artikulua.  Onuradunen obligazioak.

Oinarri orokorretako 11. artikuluan jasotako betebeharrez gain, onuradunak honako hau ere bete beharko du:

a)  Udalarekin hitzarmena sinatzea, 3.000 eurotik gorako dirulaguntza jasotzen badute.

74. artikulua.  Dirulaguntzaren justifikazioa.

1.  Dirulaguntzaren justifikazioa egingo da 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen.

2.  Dirulaguntza justifikatzeko eta dirulaguntza ordaintzeko aurkeztu beharreko agiriak ondorengoak dira eta behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dira:

a)  Dirulaguntza ordaintzeko eskaera, F0098 (D20) inprimakia erabilita.

b)  Balantzea, F0098 (D22) inprimakia erabilita.

c)  Aurrekontuarekiko desbideraketa garrantzitsuenak, F0098 (D23) inprimakia erabilita.

d)  Gastuen zerrenda sailkatua, F0098K (D24) inprimakia erabilita.

e)  Diru-sarreren zerrenda sailkatua, F0098 (D25) inprimakia erabilita.

f)  Jarduerak justifikatzeko memoria, F0098K (D26) inprimakia erabilita.

g)  Udal izapidea egiteko baimena, beharrezkoa balitz (F0136 inprimakia).

h)  Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarreren edo dirulaguntzen xehetasun-zerrenda, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita, eta agiriak erantsita. Bestelako dirulaguntzarik ez badute jaso, horrela adierazi beharko dute.         

i)  Programatutako jarduerei buruzko dokumentazio grafikoa (kartelak, esku-programak, liburuxkak, banatutako idatzizko materiala, prentsa-oharrak, etab.).

Oharra inprimakien inguruan: Inprimakiak interesatuen eskura egongo dira udaleko web-orrian, dirulaguntzen atalean:             

Euskaraz: https://www.bergara.eus/eu/dirulaguntzak.

Gazteleraz: https://www.bergara.eus/es/ayudas-economicas.

5. KAPITULUA.  ‑BERGARAKO KIROL ENTITATEEI OHIKO ETA EZOHIKO JARDUERAK FINANTZATZEKO LAGUNTZA EDO DIRULAGUNTZA PROGRAMA

75. artikulua.  Xedea.

Dirulaguntzen helburua da Eskola Kirolaren alorrean, Guztientzako Kirolaren alorrean eta Kirol Federatuaren alorrean kirol jarduerak sustatzen edota antolatzen dituzten kirol entitateak diruz laguntzea.

Denboraldiak bi urte hartzen dituen kasuetan, diruz lagunduko direnak urte horretako denboraldi zati handiena eta aurreko urteko txikiena izango dira. Horrela ez den kasuetan, urte naturala hartuko da denboraldi bezala.

76. artikulua.  Diru-izendapena.

Dirulaguntzen deialdi honetarako izendatu den kopurua 80.900 eurokoa da, eta finantzatuko da T. T. kirol taldeak partidatik: 1 0320.482.341.00.01 2020.

77. artikulua.  Departamentu arduraduna.

Kirol Departamentua.

http://www.bergarakirola.eus/

78. artikulua.  Onuradunak.

Dirulaguntza hauen onuradunak izan daitezke Bergaran –edo beste herriren batean (betiere Bergaran kirol modalitate horretarako kirol entitaterik ez badago)– egoitza duten eta bergararrekin diharduten irabazi asmorik gabeko kirol entitateak.    

Honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a)  Betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea; baita Bergarako Udalarekin ere.

b)  Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ez egotea.             

c)  Otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean jasotakoak kontuan hartuta, honako egoera batean ez egotea:

— Kideak aukeratzeko prozesuan sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten elkarte edo erakundeak izatea.              

— Emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten jarduerak antolatzen dituzten elkarteak izatea.

— Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta administrazio-zehapena edo zigor penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak izatea, dena delako zehapen edo zigorrak dirauen denboran.

79. artikulua.  Eskabideak aurkezteko modua.

Interesatuak laguntza-eskaera Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko du, udalak horretarako propio sortutako eskaera-inprimakia(k) erabilita eta oinarri hauetan zehaztutako dokumentazioa gehituta. Ez da beste dokumenturik onartuko.  

80. artikulua.  Eskabideak aurkezteko epea.

Dirulaguntza hau eskatzeko epea 21 lanegunekoa da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

81. artikulua.  Eskaera egiteko aurkeztu beharreko agiriak.

Dirulaguntzak eskatzeko honako dokumentuak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dituzte:

— Dirulaguntza-eskaera, F0098A (D01) inprimakia erabilita.

Eskatzen den dirulaguntza 3.000 eurotik beherakoa denean, betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela egiaztatzen duten agiriak zinpeko aitorpen batekin ordezkatu ahal izango dira.

— Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen datuak, F0098 (D05) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen jardueren programa, F0098 (D06) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Aurrekontua, F0098 (D07) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Kirol taldeen ezaugarriak eta izaera bereziko jarduerak, F0098 (D11) inprimakia erabilita.

— Beharrezkoa balitz, udal izapideak egiteko baimena, F0136 inprimakia erabilita.

Oharra: Elkarteei dagokionez, berez elkartearen ordezkari legala lehendakaria da eta berak egin beharko lituzke eskaerak. Berak eskaerak egindakoan, ez du F0136 inprimakia aurkeztu behar. Aurkeztu behar du Elkarteen Erregistro agiria non azaltzen den bera dela lehendakaria.               

Gerta daiteke lehendakariak botere notarial bat ematea beste bati. Kasu horretan botere notariala aurkeztu beharko luke.

Lehendakariak berak edo botere notariala duenak eskaera ez badute egiten, lehendakariak edo botere notariala duenak baimena eman behar dio beste bati F0136 inprimakia erabilita, eta horri erantsiko litzaioke aurreko puntuan aipatutako erregistroko agiriaren kopiaz gain, lehendakariaren edo botere notariala duen pertsonaren NANa.

Ez aritzeko baimenak ematen une oro, lehendakariak nahi badu, baimena eman dezake, adibidez udalaren aurrean edozein gestio egiteko 2020an, inprimakian hori adierazita.              
               
Hori egiten badute, eskaneatu eskaerarekin batera eta itzuli egingo zaie, hurrengoan ere erabiltzeko.

— IFZ (NIF), aurreko urteetan aurkeztu ez badute.    

— Elkarteek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute, eta horretaz gain aurkeztu egin beharko dute entitatearen edo elkartearen eratze-aktaren kopia, berorren estatutuak eta une horretan zuzendaritza-batzordea nortzuk osatzen duten. Dokumentazio hori udalak aurretik baldin badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute esanez udalak duen dokumentazio horrek indarrean jarraitzen duela.

— Eskatzailearen NANa.

— Federazioak egindako agiria, federatutako kirolarien eta teknikarien kopurua eta maila zehaztuz.            

— Denboraldiko kiroletan, 2019-2020 denboraldiko jardueraren kirol-memoria. Urteko denboraldia duten kiroletan, berriz, 2020ko kirol memoria. Memoria hauek, gutxienez, atal hauexek bilduko dituzte:

a)  Urte edo denboraldi horretan federazioak egindako kirolari-zerrenda ofiziala. Horretarako entitateak atxikita dagoen federazioari entitateko kirolarien zerrenda zenbakitu ofiziala eskatu eta udalari aurkeztu beharko dio. Zerrenda horretan, gutxienez, kirolari kopurua, kategoria, adina, sexua eta kirolaria bizi den udalerria agertu beharko dira.            

b)  Federazioak egindako Teknikarien zerrenda ofiziala, federazioan indarrean dagoen lizentzia dutenena, haien titulazioarekin. Horrekin batera, entrenatzaileen euskara-gaitasuna ziurtatuko duten egiaztagiriak aurkeztuko dira.

c)  Entitateko bazkide kopurua eta entitateari hilero edo urtero ordaintzen dioten kuotaren zenbatekoa.

d)  Klub edota elkartearen berdintasun plana, besteak beste taldeko zuzendaritza organoetan eta kirolari gisa emakumeen partaidetza sustatzeko.            

Aukeran, udalari laguntzeko asmotan, kirol entitateak lagungarritzat jo ditzakeen beste edozein agiri.         

82. artikulua.  Eskabideak baloratzeko irizpideak.

82.1.  Egitura.

Honako hauek dira eskaerak baloratzeko irizpideak eta puntuazioak:

1.  Federazioetako kirol-lizentziak. Ondoren jasotzen den bezala baloratuko dira:

a)  18 urte arteko kirol lizentzia federatu bakoitzeko puntu 1.

b)  18 urtetik gorako (berau barne) eta aisialdiko kirol lizentzia ez den federatu bakoitzeko puntu 1.

c)  18 urtetik gorako (berau barne) eta aisialdiko kiroletako lizentzia federatu bakoitzeko, 0,25 puntu. (Araudi honen aplikaziorako, aisialdiko kirolak izango dira ehiza-arrantza, zikloturismoa, mendizaletasuna, urpekaritza, eta Kirol Batzordeak hala adierazi ditzakeen kirol modalitateak).

d)  Goiko puntuazio-sistemei honako zuzenketa-koefizienteak aplikatuko zaizkie:

— Emakumezko lizentzia federatu bakoitzari balio bikoitza emango zaio. Hau ez da aisialdiko kiroletako lizentzietarako baliagarri izango.

— Eusko Jaurlaritzako Euskal Kirolaren planean dauden herri kirol, euskal pilota edota arrauneko lizentzia federatu bakoitzari balio bikoitza emango zaio.

— Euskadiko Kirol Egokituko Federazioak kirol egokituko jarduera bezala kontsideratu eta onartua duen kirol jarduera bakoitzeko lizentzia federatu bakoitzari balio bikoitza emango zaio.

e)  Elkartearen kirolari izateko kuotan tarifa soziala aplikatzen zaion kirolari bakoitzeko: 5 puntu.

f)  Kirol entitatearen Eskola Kirol lizentziak lizentzia federatuak balira bezala puntuatuko dira.

Guztira, gehienez, 450 puntu lortu ahal izango dira.

2.  Eusko Jaurlaritzako organo eskudunak, Kiroletako Kontseilu Gorenak (Consejo Superior de Deportes) edo dagokion federazioak emandako eta indarrean dagoen lizentzia duen entrenatzaile-maila bakoitzeko, guztira, gehienez, 40 puntu eskuratu ahalko da:

a)  Oinarrizko mailako kirol teknikariaren titulua, edo bateragarri den beste titulu federatu ez ofiziala: 2 puntu titulu bakoitzeko.

b)  Erdi mailako kirol teknikariaren titulua, edo bateragarri den beste titulu federatu ez ofiziala: 5 puntu titulu bakoitzeko.

c)  Goi mailako kirol teknikariaren titulua, edo bateragarri den beste titulu federatu ez ofiziala edota TAFYD: 7 puntu titulu bakoitzeko.

d)  Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatu edota gradu bakoitzeko: 10 puntu titulu bakoitzeko.

e)  Entrenatzaile, monitore edo teknikaria kontratatu bakoitzeko.

e.1)  0-10 ordu astean: 10 puntu.

e.2)  11-20 ordu astean: 20 puntu.

e.3)  21 ordu baino gehiago astean: 30 puntu.

3.  Bazkide-kopurua, eta bazkide bakoitzeko diru-ekarpena.

a)  Bazkide kopuruaren araberako puntuazioa:

— 50 bazkide baino gutxiago,: 1 puntu.

— 50 eta 99 bazkide artean: 3 puntu.

— 100 eta 249 artean: 6 puntu.

— 250 baino gehiago: 10 puntu.

b)  Bazkide bakoitzeko kuota:

— Hilean 6 euro baino gutxiago: 5 puntu.

— Hilean 7 eta 12 euro artean: 10 puntu.

— Hilean 12 euro baino gehiago: 20 puntu.

Guztira gehienez 30 puntu lortu ahal izango dira.

4.  Urteko ekonomia-memorian agertzen den diru-balantzeko diru-sarrerak enpresa edo entitate pribatuetako jatorria duten (babesa edo laguntzak) kontuan hartuko da. Horretarako, sarrera horiek diru-sarrera osoarekiko diren portzentajearen arabera puntuazio bat aplikatuko da. Zehazki, honela baloratuko dira:

a)  Diru-sarreren %10 arte: 0- 5 puntu bitartean.

b)  Diru-sarreren %10etik 20ra arte: 5-10 puntu bitartean.

c)  Diru-sarreren %20tik 40ra arte: 10-15 puntu bitartean.

d)  Diru-sarreren %40 edo hortik gora: 15-50 puntu bitartean.

Guztira gehienez 50 puntu lortu ahal izango dira.

5.  Autonomia-mailan edo hortik goragoko liga erregularretan lehiatzen duten talde bakoitzarengatik 40 puntu jasoko ditu entitateak.

6.  Atal honetan lortutako puntuak gehienez ere bider 1,10 biderkatu ahal izango dira baldin eta taldeak Berdintasun Plana aurkezten badu eta horren balorazioa eta garapena egokitzat jotzen badira.

Irizpide hauen arabera kirol entitateentzako dirulaguntzen %50a banatuko da. Puntuaren balioa kalkulatzeko, lehenengo kirol entitateek lortutako puntu guztien batuketa egingo da, eta gero, udal aurrekontuetan onartuta dagoen diru-kopuruaren %45a batuketa horren emaitzaz zatituko da.          

Ondoren, eta entitate bakoitzari dagokiona zehazteko, puntuaren balioa entitateak lortutako puntuekin biderkatuko da.       

82.2.  Kirol entitateek antolatzen dituzten izaera bereziko edota noizean behingo kirol-jardueretarako dirulaguntza.              

Kiroletako eranskinetan, entitateek antolatzen dituzten ekintza bakoitzeko D11 fitxa bat bete beharko dute. Bergarako Udal Kirol Batzordeak urte horretako eskaera guztiak aztertuko ditu. Beharrezkoa izan daitezkeen kasuetan, eta izaera bereziko jardueren konplexutasuna dela-eta, hainbat kirol entitateri argibide eta agiri gehiago eskatzeko aukera izango du. Azterketa ostean, jarduera bakoitzerako urteko diru-partidaren araberako banaketa egingo du.    

Bergara Hiria emakumezkoen torneoak atal honetatik kanpo geratzen dira.

Puntuazioa honako irizpideen arabera banatuko da; partaide kopurua, herrian duen oihartzuna, herriko posizionamenduan duen eragina, ekitaldiaren kirol maila, genero-ikuspegiaren txertaketa, eramangarritasun ekonomiko eta ekologikoa, bizi-ohitura osasungarrian duen eragina, euskararen erabilera, zenbatgarren edizioa den eta aurrekontua.              

Atal honetan lortutako puntuak gehienez bider 1,10 biderkatu ahal izango dira baldin eta taldeak antolatutako ekitaldien Eramangarritasun Plana aurkezten badu eta horren balorazioa eta garapena egokitzat jotzen badira.

Atal honetan dirulaguntzen %22,50a banatuko da.

82.3.  Kirol entitateek udalarekin batera antolatzen dituzten kirol-jardueretarako dirulaguntza. 

Kirol entitateak zerrendatu beharko ditu zein ekintzatan eta zenbat egunetan hartu duen parte Eskola Kirolean, Uda Kanpainan, Kirola Kalera egunetan, Bizikleta Jardunaldietan, Mendi Astean…

Puntuazioa honako irizpideen arabera banatuko da: %60 Eskola Kirola programan parte hartzen dutenen artean, bereiziz partaidetza puntualak, astebete edo bi astekoak, edota iraunkorrak. Beste %40a banatuko da Kirola Kalera egunetan, Bizikleta Jardunaldietan, Mendi Astean, Uda Kanpainan edo beste elkarlaneko proiektu berezietan parte hartzen dutenen artean.      
               
Atal honetan dirulaguntzen %16,50a banatuko da.

82.4.  Euskararen erabilera.

Hartuko den adin-tartea: 18 urtetik azpikoak.

Kirol elkarteek urteko helburuak finkatuko dituzte Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin, urtez urte, euskararen normalizazioan sakontzen joateko. Euskara Zerbitzua izango da, halaber, finkatutako helburuen betetze-maila ebaluatuko duena.           

Adostutako helburuak betetzen dituzten taldeen artean banatuko da finkatutako diru-kopurua.

Kirol entitateentzako dirulaguntzen %11 banatuko da euskararen erabileraren arabera.

83. artikulua.  Erabakia hartzeko prozedura.

Txosten teknikoa egin ondoren, Udaleko dagokion batzorde informatzaileak dirulaguntza emateko proposamena bidaliko dio Alkateari edo hark delegatutako organoari, erabakia har dezan.

Erabakia hartzeko bi hilabeteko epea izango du gehienez –eskaera dokumentazio guztiarekin aurkezten denetik kontatzen hasita–.

Epe hori igaro ondoren Udalak eskaeraren baten gainean berariazko erabakirik hartuko ez balu, ulertu ahal izango da ez dela eskaera hori onartu.

Erabakiaren proposamena formulatu aurretik, Udalak beharrezko deritzon informazio osagarri guztia eskatu ahal izango du Batzorde Informatzailearen bitartez.

84. artikulua.  Erabakiaren edukia.

Erabakian gutxienez honakoak agertuko dira: laguntza ukatzen edo ematen zaion; eta ematen bazaio, zenbateko dirulaguntza ematen zaion, nola ordainduko zaion, eta nola justifikatu behar dituen oinarri hauetan eskatzen diren gainerako baldintzak eta betebeharrak.

Erabaki hori eskatzaileari jakinaraziko zaio eta honek hilabete bateko epean hitzarmena sinatu beharko du udalarekin.

Hilabeteko epe hori igarota, dirulaguntzaren onuradunari lepora dakiokeen arrazoiren batengatik hitzarmena sinatuko ez balitz, ulertuko da elkarteak dirulaguntzari uko egin diola.

Hitzarmen horretan alde bien eskubideak eta betebeharrak egongo dira jasota, bai eta dirulaguntza ordaintzeko era, jarduera nola burutuko den, egindako jarduerei buruzko txostenak eta memoriak aurkeztean bete beharrekoak, eta gutxi gorabehera jarduerak noiz hasi eta noiz bukatuko diren.

85. artikulua.  Onuradunen obligazioak.

Oinarri orokorretako 11. artikuluan jasotako betebeharrez gain, onuradunak honako hau ere bete beharko du:

a)  Udalarekin hitzarmena sinatzea, 3.000 eurotik gorako dirulaguntza jasotzen badute.

86. artikulua.  Dirulaguntzaren justifikazioa.

1.  Dirulaguntzaren justifikazioa egingo da 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen.

2.  Dirulaguntza justifikatzeko eta dirulaguntza ordaintzeko aurkeztu beharreko agiriak ondorengoak dira eta behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dira:

a)  Dirulaguntza ordaintzeko eskaera, F0098 (D20) inprimakia erabilita.

b)  Balantzea, F0098 (D22) inprimakia erabilita.

c)  Aurrekontuarekiko desbideraketa garrantzitsuenak, F0098 (D23) inprimakia erabilita.

d)  Gastuen zerrenda sailkatua, F0098K (D24) inprimakia erabilita.

e)  Diru-sarreren zerrenda sailkatua, F0098 (D25) inprimakia erabilita.

f)  Jarduerak justifikatzeko memoria, F0098K (D26) inprimakia erabilita.

g)  Udal izapidea egiteko baimena, beharrezkoa balitz (F0136 inprimakia).

h)  Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarreren edo dirulaguntzen xehetasun-zerrenda, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita, eta agiriak erantsita. Bestelako dirulaguntzarik ez badute jaso, horrela adierazi beharko dute.         

i)  Programatutako jarduerei buruzko dokumentazio grafikoa (kartelak, esku-programak, liburuxkak, banatutako idatzizko materiala, prentsa-oharrak, etab.).

Oharra inprimakien inguruan: Inprimakiak interesatuen eskura egongo dira udaleko web-orrian, dirulaguntzen atalean:             

Euskaraz: https://www.bergara.eus/eu/dirulaguntzak.

Gazteleraz: https://www.bergara.eus/es/ayudas-economicas.

6. KAPITULUA.  ‑INGURUMEN-ENTITATEEK EGITEN DITUZTEN URTEKO JARDUERAK FINANTZATZEKO
LAGUNTZA PROGRAMA

87. artikulua.  Xedea.

Oinarri-arau hauen xedea da Bergarako udalerriaren eremuan ingurumen izaerako jarduerak egiteko diren dirulaguntzak emateko deialdia erregulatzea.        

Dirulaguntza jasoko dute Bergarako udalerrian 2020ko urtean irabazi asmorik gabeko talde, elkarte eta erakundeek egindako ingurumen izaerako ekintzek, oinarri hauen hurrengo artikuluan zehaztutako esparruetan.

88. artikulua.  2020. urtean lehentasuna izango duten jarduera esparruak.

Bergarako Tokiko Agenda 21ean jasotako honako lerro estrategikoetako proiektuak lagunduko dira diruz:

1.  Biodibertsitatea, ondare naturala eta paisaia babestu eta hobetu. Lerro honetan diruz lagundu ahal izango dira Bergarako udalerrian biodibertsitatea eta ondare naturala ikertzeko, hobeto ezagutzeko eta ezagutzera emateko jarduerak, baita biodibertsitate, ekosistema eta paisaiaren kontserbazio, babes eta hobekuntzarako jarduerak ere.           

2.  Baliabide naturalen erabilpena eta hiri hondakinen Kudeaketa hobetzea. Lerro honetan, hiri hondakinen sortze prebentzioaren arloko proiektuak lagundu ahal izango dira.              

3.  Mugikortasun iraunkorra sustatzea. Lerro honetan, mugikortasun iraunkorragoa bultzatzeko proiektuak lagundu ahal izango dira.

89. artikulua.  Helburuak.

Herritarren parte hartzea eta herritarrek bultzatutako interes sozialeko jardueren sustapena da helburu nagusia, betiere Tokiko AG-21ean jasotako lerro estrategikoen garapenaren testuinguruan.

90. artikulua.  Diru-izendapena.

Programa honen xede diren dirulaguntzetara bideratutako diru-kopurua 1.500 eurokoa da eta finantzatuko da Ingurumeneko dirulaguntzak kontu-sailaren kontura (1 0800.482.172. 10.01 2020).

91. artikulua.  Departamentu arduraduna.

Hirigintza eta Ingurumena.

92. artikulua.  Onuradunak.

Laguntza jaso ahal izango dute, Bergaran egoitza eta jardun eremua daukaten irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteek, horien helburuen eta jardueren artean badaude ingurumenaren Kontserbazioa, hobekuntza eta zabaltze zein sentsibilizazioa.

93. artikulua.  Eskabideak aurkezteko modua.

Interesatuak laguntza-eskaera Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko du, udalak horretarako propio sortutako eskaera-inprimakia(k) erabilita eta oinarri hauetan zehaztutako dokumentazioa gehituta. Ez da beste dokumenturik onartuko.  

94. artikulua.  Eskabideak aurkezteko epea.

Dirulaguntza hau eskatzeko epea 21 lanegunekoa da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

95. artikulua.  Eskaera egiteko aurkeztu beharreko agiriak.

Dirulaguntzak eskatzeko honako dokumentuak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dituzte:

— Dirulaguntza-eskaera, F0098A (D01) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen datuak, F0098 (D05) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen jardueren programa, F0098 (D06) inprimakia erabilita.

— Dirulaguntza-eskaera - Aurrekontua, F0098 (D07) inprimakia erabilita.

— Beharrezkoa balitz, udal izapideak egiteko baimena, F0136 inprimakia erabilita.

Oharra: Elkarteei dagokionez, berez elkartearen ordezkari legala lehendakaria da eta berak egin beharko lituzke eskaerak. Berak eskaerak egindakoan, ez du F0136 inprimakia aurkeztu behar. Aurkeztu behar du Elkarteen Erregistro agiria non azaltzen den bera dela lehendakaria.               

Gerta daiteke lehendakariak botere notarial bat ematea beste bati. Kasu horretan botere notariala aurkeztu beharko luke.

Lehendakariak berak edo botere notariala duenak eskaera ez badute egiten, lehendakariak edo botere notariala duenak baimena eman behar dio beste bati F0136 inprimakia erabilita, eta horri erantsiko litzaioke aurreko puntuan aipatutako erregistroko agiriaren kopiaz gain, lehendakariaren edo botere notariala duen pertsonaren NANa.

Ez aritzeko baimenak ematen une oro, lehendakariak nahi badu, baimena eman dezake, adibidez udalaren aurrean edozein gestio egiteko 2020an, inprimakian hori adierazita.              
               
Hori egiten badute, eskaneatu eskaerarekin batera eta itzuli egingo zaie, hurrengoan ere erabiltzeko.

— IFZ (NIF), aurreko urteetan aurkeztu ez badute.    

— Elkarteek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute, eta horretaz gain aurkeztu egin beharko dute entitatearen edo elkartearen eratze-aktaren kopia, berorren estatutuak eta une horretan zuzendaritza-batzordea nortzuk osatzen duten. Dokumentazio hori udalak aurretik baldin badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute esanez udalak duen dokumentazio horrek indarrean jarraitzen duela.

— Eskatzailearen NANa.

— Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren memoria zehatza (epeak, metodologia, helburuak, baliabideak, arduradunak, aurreikusitako parte hartzea). Aipamen berezia egingo zaio Tokiko AG-21eko lerro estrategikoen garapenari egin nahi zaion ekarpenari.

— Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren esparruan eskatzaileak duen ezagutza eta esperientziari buruzko txostena.

— Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren aurrekontu xehatua.

— Proiektuaren ezaugarriengatik beharrezkoa dela ikusten badu, jarduera garatzeko eskatzaileak beste erakundeetan eskuratu beharko duen baimen idatziaren kopia ere eskatu ahal izango dio Bergarako udalak.

96. artikulua.  Eskabideak baloratzeko irizpideak.

Oinarri-arau hauetan arautzen diren laguntzak kalkulatzeko, irizpide hauek aplikatuko dira, atal bakoitzeko hemen jasotzen den puntuazioarekin:

— Proiektuaren kalitatea: helburuak, metodologia, iraupena, baliabideak, berrikuntza maila, Intereseko habitaten zein espezie mehatxatuen ezagutzan proiektuak egingo duen ekarpena, ondorioak inplementatzeko aukera etab.; gehienez ere 40 puntu arte.

— Entitatearen Ingurumen-ezagutza eta ingurumen-jarduerak garatzen duen esperientzia, baita proiektuari lotutako lan-taldearena; gehienez ere 20 puntu arte.               

— Emakumeen presentzia eta parte-hartzea elkartearen eremu guztietan (zuzendaritzan, bazkideen artean, erabiltzaileen artean, etab.); emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko neurriak aurreikustea (emakumeen parte-hartzea sustatzeko, sexuaren araberako estereotipoak gainditzeko, bateragarritasuna eta erantzunkidetasuna errazteko, etab.); gehienez ere 5 puntu arte.

— Tokiko Agenda 21eko lerro estrategikoen garapenean egiten duen ekarpena; gehienez ere 20 puntu arte.

— Proiektuak eskaintzen duen parte-hartze maila; gehienez ere 15 puntu arte.

Edozelan ere, programa honetan aurreikusten diren laguntzak lortzeko, gutxienez 50 puntu lortu behar dute aurkezten diren proiektuek.

97. artikulua.  Erabakia hartzeko prozedura.

Txosten teknikoa egin ondoren, Udaleko dagokion batzorde informatzaileak dirulaguntza emateko proposamena bidaliko dio Alkateari edo hark delegatutako organoari, erabakia har dezan.

Erabakia hartzeko bi hilabeteko epea izango du gehienez –eskaera dokumentazio guztiarekin aurkezten denetik kontatzen hasita–.

Epe hori igaro ondoren Udalak eskaeraren baten gainean berariazko erabakirik hartuko ez balu, ulertu ahal izango da ez dela eskaera hori onartu.

Erabakiaren proposamena formulatu aurretik, Udalak beharrezko deritzon informazio osagarri guztia eskatu ahal izango du Batzorde Informatzailearen bitartez.

98. artikulua.  Erabakiaren edukia.

Erabakian gutxienez honakoak agertuko dira: laguntza ukatzen edo ematen zaion; eta ematen bazaio, zenbateko dirulaguntza ematen zaion, nola ordainduko zaion, eta nola justifikatu behar dituen oinarri hauetan eskatzen diren gainerako baldintzak eta betebeharrak.

Erabaki hori eskatzaileari jakinaraziko zaio eta honek hilabete bateko epean hitzarmena sinatu beharko du udalarekin.

Hilabeteko epe hori igarota, dirulaguntzaren onuradunari lepora dakiokeen arrazoiren batengatik hitzarmena sinatuko ez balitz, ulertuko da elkarteak dirulaguntzari uko egin diola.

Hitzarmen horretan alde bien eskubideak eta betebeharrak egongo dira jasota, bai eta dirulaguntza ordaintzeko era, jarduera nola burutuko den, egindako jarduerei buruzko txostenak eta memoriak aurkeztean bete beharrekoak, eta gutxi gorabehera jarduerak noiz hasi eta noiz bukatuko diren.

99. artikulua.  Onuradunen obligazioak.

Oinarri orokorretako 11. artikuluan jasotako betebeharrez gain, onuradunak honako hau ere bete beharko du:

a)  Udalarekin hitzarmena sinatzea, 3.000 eurotik gorako dirulaguntza jasotzen badute.

100. artikulua.  Dirulaguntzaren justifikazioa.

1.  Dirulaguntzaren justifikazioa egingo da 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen.

2.  Dirulaguntza justifikatzeko eta dirulaguntza ordaintzeko aurkeztu beharreko agiriak ondorengoak dira eta behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dira:

a)  Dirulaguntza ordaintzeko eskaera, F0098 (D20) inprimakia erabilita.

b)  Balantzea, F0098 (D22) inprimakia erabilita.

c)  Aurrekontuarekiko desbideraketa garrantzitsuenak, F0098 (D23) inprimakia erabilita.

d)  Gastuen zerrenda sailkatua, F0098K (D24) inprimakia erabilita.

e)  Diru-sarreren zerrenda sailkatua, F0098 (D25) inprimakia erabilita.

f)  Jarduerak justifikatzeko memoria, F0098K (D26) inprimakia erabilita.

g)  Udal izapidea egiteko baimena, beharrezkoa balitz (F0136 inprimakia).

h)  Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarreren edo dirulaguntzen xehetasun-zerrenda, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita, eta agiriak erantsita. Bestelako dirulaguntzarik ez badute jaso, horrela adierazi beharko dute.         

i)  Programatutako jarduerei buruzko dokumentazio grafikoa (kartelak, esku-programak, liburuxkak, banatutako idatzizko materiala, prentsa-oharrak, etab.).

Oharra inprimakien inguruan: Inprimakiak interesatuen eskura egongo dira udaleko web-orrian, dirulaguntzen atalean:             

Euskaraz: https://www.bergara.eus/eu/dirulaguntzak.

Gazteleraz: https://www.bergara.eus/es/ayudas-economicas.

Bergara, 2020ko ekainaren 4a.—Alkatea.  (2653)