2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

1010/272/2020 Foru Agindua, maiatzaren 22koa, 2020. ekitaldiko diru laguntzen deialdia onartzen duena, Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idígoras beka emateko.

2019ko apirilaren 30eko Diputatuen Kontseiluko akordioaren bitartez, aurreko Kultura Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudeatzen dituen programen kontura bekak eta laguntzak ematea arautzen dituen oinarri arautzaileak onartu ziren.

Oinarri horiek Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idígoras beka emateko lerroa jasotzen dute.             

3. oinarri orokorrak jasotzen du diru laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez. 

Aipatutako dirulaguntza lerroa Diputatuen Kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko bileran onartutako 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartuta dago.           

Bidezko da, beraz, 2020ko deialdia egitea.       

Horregatik guztiagatik, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatu honek,

ERABAKI DU

Lehena.  2020. ekitaldiko deialdia egitea, Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idígoras beka emateko.

Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.   

Bigarrena.  Deialdi horri aurre egiteko hamar mila (10.000) euroko gastua baimentzea, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                 Zenbatekoak (€)

1.0310.100.480.02.01.2020                  6.000,00

5.0310.100.480.02.01.2021                  4.000,00

Foru Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietan, argitalpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete partikularrek Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Foru Diputatuari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egokitzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.             

Jakin dezazun eta bidezko ondorioetarako igortzen dizudana.

Donostia, 2020ko maiatzaren 22a.—Iñaki Sainz Paredes,  idazkari teknikoa.  (2616)

ERANSKINA

Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idígoras beka emateko 2020ko deialdia.

Lehena.  Oinarri arautzaileak.

Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idígoras beka emateko oinarri arautzaileak 2019ko apirilaren 30ean onartu ziren, Diputatuen Kontseiluaren erabakiaren bidez, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi 2019ko maiatzaren 10an argitaratuta.

Bigarrena.  Eskatzaileak eta baldintzak.

Beka hau lortu dezakete:

— Unibertsitateko goi mailako titulu baten jabe diren pertsonek.

— Deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak dituen edonork.

Lehentasuna izango du, deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez dituen edonork, beteak dituen edonorekiko.               

Aurrekoaz gain, beharrezkoa izango da:

Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan auzotar izatea azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.           

Hirugarrena.  Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

1.    Diru laguntza horien eskaerak aurkezteko epea 21 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epea bukatzen den eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduna hartuko da azkeneko eguntzat.

2.  Eskaerak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus), helbidean barrena, diru laguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz.Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.            

Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.

Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro Orokorrean (Koldo Mitxelena, Urdaneta 9, 20006 Donostia) edota Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/k, behe solairua, 20004 Donostia).

Laugarrena.  Dokumentazioa.

Diru laguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak dira, oro har, 3.3 oinarri orokorrean xedatutakoak, eta ondoren aipatzen dena, 3. eranskineno 3. oinarri espezifikoan jasotzen dena:

a)  Azken hamar urteotan gutxienez bost urtez Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein herritako auzotarra izan dela egiaztatzen duen auzotartasun egiaztagiria.            

b)  Agiri-bidezko curriculum vitae eta espediente akademikoa. Aipatuta doazen justifikatu gabeko gorabeherak ez dira inola ere kontuan hartuko.

c)  Egingo den ikerketa proiektua, gehienez 15 orri izan beharko dituena, ondorengo epigrafeetan egituratua:

— Izenburua.

— Proiektuaren aurkezpena.

— Proiektuaren helburu zehatzak (bekaren iraupena kontuan hartuta).

— Gaiaren interesgarritasuna eta ikerketen egungo egoera.

— Hipotesia, metodologia eta lan egitasmoa.

— Iturriak eta berariazko bibliografia.

— Aurreikusitako gastuen aurrekontua (joan etorriak, materiala, eta abar).

d)  Unibertsitateko irakasle edo sona handiko ikertzail batek egindako txostena, ikerketa proiektua bermatuko duena.

Bosgarrena.  Bekaren gehieneko zenbatekoa eta iraupena.

Beka gehienez 10.000 €koa izango da.

Bekaren gai diren lanen iraupena hamabi hilabetekoa izango da, beka eman izanaren jakinarazpena jaso eta handik aurrera.

Seigarrena.  Diru laguntza ordenatzea.

Oro har, diru laguntzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala zuritu ostean, 11. oinarri orokorrean ezarritakoari jarraikiz zuritu ere.

Dena den, egiaztatzen bada diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finantzaketa dela, ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira diru laguntza emateko ebazpenean ezarritako moduan.    

Zazpigarrena.  Laguntzen finantzazioa eta aurrekontua.

Baimendutako gastua, hamar mila (10.000) eurokoa da, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                 Zenbatekoak (€)

1.0310.100.480.02.01.2020                  6.000,00

5.0310.100.480.02.01.2021                  4.000,00

Zortzigarrena.  Jakinarazpena.

Diru laguntzei buruzko ebazpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus), diru laguntzen atarian argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egintzat ulertuko da lege ondorio guztietarako hura argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Edozein kasutan, lege ondorioetarako eraginik ez badu ere, ondoko bitartekoren baten edo batzuen bidez ere jakinarazteko saioa egingo da: ebazpena departamentuko web orrian sartuz, edo posta elektronikoz, telefonoz, faxez Halaber, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 17. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bederatzigarrena.  Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarritakoaz gain, laguntza hauek Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori garatzeko onartutako erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak) arautuko dituzte.

Hamargarrena.  Eskaera eredua.