3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA

Iragarkia

Zumaiako Udala, 2020ko ekainaren 2an, 468/2020 alkate erabakiaren bitartez, ondorengo deialdia onartu du:

Kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei diruz laguntzeko 2020 urteko deialdia: kultur jarduerak, herriko jaiak eta auzoetako jaiak.             

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak norgehiagoka-erregimenean emate-ko modua arautzea, eta haien onuradun izango dira herrian Kultura, Aisialdia edo Artearen alorrean aritzen diren elkarteak, betiere irabazi asmorik gabekoak direnean.          

Deialdi honek arautzen dituen laguntzak emango dira bai elkarteentzat beraientzat, bai elkarte-jardueraren xede diren kolektiboentzat prestatutako berariazko programak edo zerbitzuak aurrera eramateko.

Berdintasuna bermatuko da 4/2005, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeari jarraituta, zehazki, 25. artikuluan oinarrituta, kultura eta jarduerei buruzkoa oinarri hartuta.

Oinarri hauen helburu zehatzak:

Kultur jarduerak: Kultur taldeen urteko jarduera jarraitua edo asmo eta ekitaldi zehatzak babestuko dira. Ekitaldi hauek laguntza deialdiak zehaztuko duen epearen barne aurkeztu beharko dira, eta jarduera zehatzen kasuetan bakoitzaren data baino hilabete lehenago dokumentazioak osatuta egon beharko du.  

Herriko jaiak: Jaietarako asmo edo ekitaldi zehatzak babestuko dira: Inauteriak, santelmoak, sanpedroak, udako jaiak eta Gabonak. Ekitaldi hauek laguntza deialdiak zehaztuko duen epearen barne aurkeztu beharko dira, eta jai bakoitzaren data baino hilabete lehenago dokumentazioak osatuta egon beharko du.

Auzoetako jaiak: Zumaiako auzoetako jaietarako asmo edo ekitaldi zehatzak babestuko dira. Ekitaldi hauek laguntza deialdiak zehaztuko duen epearen barne aurkeztu beharko dira, eta jai bakoitzaren data baino hilabete lehenago dokumentazioak osatuta egon beharko du.

2.  Onuradunak.

Kultur jarduerak: Herriko elkarteak, kultura edo artearen alorrean lan egiten dutenak, betiere irabazi asmorik gabekoak direnean.

Herriko jaiak: Herriko elkarteak, kultura, artea edo aisialdiaren alorrean lan egiten dutenak, betiere irabazi asmorik gabekoak direnean.

Auzoetako jaiak: Zumaiako auzoetan bertako jaiak antolatzeko helburuz sortutako elkarteak. Tokian tokiko jai batzordea izango da urtean behin ospatzen diren jai horien egitarauaren arduraduna.

Batzorde honen jardunean auzokoen parte hartzea bermatu beharko da, bilera irekiak eginez, eta horren berri Kultur Batzordeari emanez.    

3.  Eskaerak.

Zumaiako Udalaren Kultura Sailak prestatutako dirulaguntza hauen deialdian ezarritako ereduaren arabera aurkeztuko dira eskaerak.

Arau-oinarriak eskuratzeko, agiriak eskuratzeko eta informazioa eskatzeko, jo helbide honetara: Zumaiako Udala. Alondegia kultur etxea. Erribera 23. edo kultura@zumaia.eus helbide elektronikoan.

Eskabideak aurkezteak deialdi honetan jasotako baldintza guztiak berariaz eta oso-osorik onartzen direla esan nahi du. 

4.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerak dirulaguntza hauen deialdian ezarritako jarraibideen arabera aurkeztu beharko dira. Eskaeran, (1. eranskinean) elkarteek zehaztu egin beharko dute dirulaguntza kultur ekintzak antolatzeko, herriko jaiak antolatzeko, edo auzoetako jaiak antolatzeko eskatzen den. Elkarteek hainbat motatako ekintzak antolatzen badituzte, eskaera orri bana eta memoria bana aurkeztu beharko dituzte. Gainontzeko agiriak behin aurkeztuta nahikoa izango da.

Eskaerarekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a)  Dirulaguntzaren eskaera normalizatua behar bezala beteta (I. eranskina).

b)  Jardueraren memoria.

c)  Diruz laguntzeko aurkezten den programari dagokion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua (II. eranskina).

d)  Elkarte eskatzailearen ordezkari edo arduradun den pertsonaren NANaren fotokopia.

e)  Eusko Jaurlaritzako elkarteen eta entitateen erregistroko inskripzio-ziurtagiria.

f)  Identifikazio fiskaleko kodea adierazten duen agiriaren fotokopia.

g)  Zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak egunean betetzen direla egiaztatzen duen agiria, eskaera orrian baimenik ematen ez bazaio Udalari halako datuak zuzenean lortzeko.

h)  Beste instituzio eta erakundeetan egin diren dirulaguntza eskaerei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren dirulaguntzena (III. eranskina).

i)  Zinpeko aitorpena, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez legezko debekuan sartuta ez dagoela azalduko duena. Debeku horietan barne izango da sexuagatiko diskriminazioaren ondorioz jasotako debekua, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, amaierako seigarren xedapenak arautzen duen ildotik (I. eranskina).

j)  Elkarte edo entitatearen urteko gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.

k)  Hirugarrenari alta emateko datuak (IV. eranskina).

l)  Proiektuan emakume eta gizonen ikuspuntua noraino kontuan hartzen den zehaztu beharko da (V. eranskina).

m)  Euskararen tratamendua jardueraren hedapenean eta erabilera elkartearen funtzionamenduan (VI. eranskina).

Udaleko elkarteen erregistroan izena eman dutenek ez dituzte aurkeztu beharko d), e), f) eta k) puntuetan eskatzen diren agiriak.

5.  Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, edo telematikoki www.zumaia.eus egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez. Epea 15 egun naturalekoa izango da, oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik kontatzen hasita. Epearen amaierako eguna igandea edo egun baliogabea balitz, hurrengo egun baliodunean amaituko da epea.

Egiaztatzen bada aurkeztutako dokumentazioa ez dagoela osorik edo dokumentazio horrek ez dituela betetzen oinarri hauetan adierazitako baldintzak, pertsona interesdunari eskatuko zaio akats formalak egutegiko hamar eguneko epean konpontzeko edo beharrezkoak diren agiriak aurkezteko. Adieraziko zaio, hori egiten ez badu, ezetsitzat joko dela bere eskaera, eta hura artxibatuko dela, bestelako tramiterik egin gabe, indarreko araubideak adierazten duen moduan.

6.  Aurrekontuko diru-hornidura.

Aipatutako dirulaguntzarako guztira 65.000 € banatuko dira oinarri espezifikoek diotena betetzen duten eskaintzen artean.           

Horretarako 2020ko aurrekontutik ondorengo partidak erabiliko dira:

Kultur jarduerak: 18.000 €.

Erabiliko den partida:

1 0300.481.334.00.01 2020 (180).

Kultur Dirulaguntzak Taldeei.

Herriko jaiak: 27.000 €.

Erabiliko diren partidak kasuan kasuko jaietakoak:

1 0300.481.338.00.01 2020 (174).

Gabonetako dirulaguntza.

1 0300.481.338.00.02 2020 (175).

Inauterietako dirulaguntzak.

1 0300.481.338.00.03 2020 (176).

San telmo dirulaguntzak.

1 0300.481.338.00.04 2020 (177).

San pedro dirulaguntzak.

1 0300.481.338.00.05 2020 (178).

Udako dirulaguntzak.

Auzoetako jaiak 20.000 €.

Erabiliko den partida:

1 0300.481.338.00.06 2020 (179).

Auzoak diru-laguntzak.

7.  Eskaerak baloratu eta laguntzak nori eman hautatzeko irizpideak.

1.  Urtean zehar Zumaiako Udaleko Kultura Sailarekin eta beste elkarte batzuekin egindako elkarlana, koordinazioak, jarraipenak, proposamenak, informazio-trukatzeak: 8 puntu.              

2.  Urtean zehar elkartean bazkide gisa, ekitaldietan parte hartzen edo bere jardueraren eragina izango duten pertsonen kopurua: 8 puntu.

3.  Elkarteak urtean zehar herrian betetzen duen egitaraua edo egiten dituen jarduera zehatzak: 50 puntu.

4.  Aurrekontua; kopuruak, sarrerak, izaera orekatua: 20 puntu.

5.  Udalaren zehar-lerroak diren aldetik, Elkarteak Genero-berdintasuna eta Euskara bultzatzeko dituen irizpideak eta aurreikusitako neurriak: 7 puntu.

6.  Elkarte edo entitateak Zumaiarentzat aurreikusten dituen helburu orokorrak eta zehatzak: 7 puntu.

8.  Diruz lagun daitezkeen gastuak.

Diruz lagun daitezkeen gastuak dira diruz laguntzen diren jarduerak egiteko egin behar direnak, baldin eta oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Alderdi horri dagokionez, beti bete beharko da Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 31. artikulua (azaroaren 17ko 38/2003 Legea).           

9.  Eskaerak aztertu eta baloratzea.

Kultur teknikariari dagozkio kultura ekintzaren alorrean egiten diren eskaerei dagozkien oinarri orokorretan jasotako prozedurak.

10.  Erabakia.

Instrukzio-arduraduna izango da, aurrez Kultura Saileko balorazio batzordearen txosten teknikoa jaso eta gero, ebazpen-proposamena egingo duena.

Erabakia hartzeko eskumena duen udal-organoa Alkatea da.           

Guztia gehienez 2 hilabeteko epean egin beharko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita.

Aipatutako epea igaro eta gero, Udalak eskabideren bati buruzko erabaki zehatzik hartu gabe izango balu, erantzuna ezezkoa dela esan nahiko du horrek.

11.  Dirulaguntzaren zenbatekoa eta hura ordaintzeko modua.

Zenbatekoa.

Dirulaguntzaren zenbateko osoak ezingo du izan, inoiz ere, bera bakarrik edo beste herri administrazio eta erakunde publiko edo pribatuek emandako dirulaguntzekin batuta, onuradunak egin behar duen jardueraren kostuarena baino handiagoa.             

Egitaraua edo jarduera garatzeko orduan, benetako kostua aurkeztutakoa baino gutxiagokoa baldin bada, onartutako dirulaguntza benetako gastuaren neurrian gutxituko da.

Urteko dirulaguntza kontzeptuan jasotako kopurua, behin betiko dirulaguntza erreala baino gehiagokoa izango balitz, diferentzia itzuli beharko litzateke.

Ordainketa.

Banku-transferentzia bidez egingo da dirulaguntzen ordainketa, erakunde onuradunaren titulartasuneko kontu batean.  

Dirulaguntza emango dela jakinarazi eta gero, onartutako zenbatekoaren %70 ordainduko da.

Gainerako %30, jarduera amaitu eta dirulaguntza justifikatzeko memoria eta gastuaren egiaztagiriak epe barruan aurkeztu ondoren ordainduko da.

Deialdiko xede diren ekintzak egiteko behar diren diru-zenbatekoen ordainketa aurreratuak egitea baimen dezake alkate-udalburuak. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak, 38/2003 legeak 34. artikuluak egiten duen araupenaren arabera egingo dira aurrerapen horiek. Horrez gain, udaleko dirulaguntzen ordenantza arautzaileak dioena izango da kontuan.   

12.  Dirulaguntzen erabileraren justifikazioa.

Dirulaguntza nola erabili den justifikatzeko oinarri espezifiko hauei dagozkien oinarri orokorren arabera egingo da, bai eta dirulaguntza deialdian jasotakoaren arabera ere.        

Behin diruz lagundutako jarduera amaituta, ekintzen memoria eta frogagiriak aurkeztuko dira, eta betiere, horretarako azken eguna jarduera gauzatzen den urtearen hurrengo urtarrilaren 15a izango da.

Ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira dirulaguntza justifikatzeko:

a)  Diruz lagundutako programa edo jardueraren memoria xehakatua, euskaraz. Bertan adierazi beharko dira egindako jarduerak eta lortutako emaitzak.

b)  Justifikazio-memoria ekonomikoa, jatorrizko egiaztagiriez osatua.

— Aurkeztutako fakturen zerrenda zenbakitua + faktura guztiak. Betiere faktura hauek dagozkien zergak aplikatuta izan beharko dituzte.

— Fakturak ordaindu izana egiaztatzen duten agiriak.

— Diru-sarreren eta gastuen balantze ekonomikoa. Diruz lagundu den jarduera finantzatzeko baliatu diren bestelako diru-sarrera edo dirulaguntzen zerrenda xehakatua, haien zenbatekoak eta jatorria adieraziz.

— Halakorik bada, aplikatu gabeko diru-gerakinen itzulerari dagokion ordainketa-agiria eta haiengandik eratorritako interesena.

c)  Dokumentazio grafikoa (kartelak-egitarauak) edo ikus-entzunezkoa (halakorik bada).

Horrez gain, Udalak Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak, 38/2003 legeak bere 30., eta 31. artikuluetan egiten duen araupenaren arabera, beharrezkoak diren dokumentuak eskatzeko aukera izango du.

Salbuespen gisa, ordainketaren egiaztagiriak aurkezteko epearen luzapena eskatu ahal izango dute elkarteek, dirulaguntzari lotutako jarduerak egin ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa: 15 eguneko epea izango dute, dirulaguntza ordaintzen denetik ordainketa-egiaztagiria aurkezten den arte.  


13.  Publizitatea.

Oinarri hauen baitan emandako dirulaguntzen onuradunek jarduerak iragartzeko erabiltzen dituzten euskarri guztiak euskaraz edo ele bitan (euskara lehenetsita) izango dira.          

Onuradunek adierazi egin behar dute beren egitarauak edo jardunak Zumaiako Udalaren dirulaguntza jaso duela: beharrezkoa izango da Udalaren logoa azaltzea jarduerak iragartzeko prestatzen dituzten kartel, egitarau, informazio eta hedabide guztietan.

14.  Araubidea.

Deialdi honek aurreikusi gabeko alderdi guztietan, betetzekoa izango da Zumaiako Udalak eta bere Erakunde Autonomoek dirulaguntzak emateko Ordenantza Orokor arautzailea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2014ko irailaren 25ean argitaratua izan zena.

Zumaia, 2020ko ekainaren 3a.—Alkatea.         (2519)