3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA

Iragarkia

Alkateordeak, 2020ko ekainaren 2ko 463/2020ko Alkate erabakiz ondorengo deialdia onartu du:

Gizarte Zerbitzuei dagozkien gaien inguruan lan egiten duten elkarteei diruz laguntzeko 2020 urteko deialdia.               

1.  Xedea.

Gizarte zerbitzuei dagozkien gaien inguruan lan egiten duten elkarteen jarduerak egiteko dirulaguntzak ematea eta Zumaian edo Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik dauden eta gizarte zerbitzuen eremuan espezifikoki diharduten elkarteei, beraien funtzionamendu gastuak ere diruz laguntzea du xede.               


2.  Eskabideak aurkezteko epea.

Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun natural arte.       

3.  Eskabideak eta aurkezteko beharreko agiriak.

Dirulaguntza Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan eska daiteke. Inprimakiari ondorengo agiriak erantsiko zaizkio:               

a)  Dirulaguntzaren eskaera normalizatua, I eta II eranskinean ematen diren modukoak, behar bezala beteta.

b)  Dirulaguntzaren xede den jarduera zehatzaren memoria. Jarduera urte osorako den edo puntuala den zehaztuz.     

c)  Erakunde edo organismoen aurrean edo, hala badagokio, emandako dirulaguntzen eskaerei buruzko adierazpena. (III. eranskina).

d)  Zinpeko aitorpena, dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez duela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ez duela dioena, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.              

e)  Erakundearen edo elkartearen gastuen eta diru-sarreren urteko aurrekontua.

f)  Dirulaguntzaren xede den programaren gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.

g)  Elkarte eskatzailearen ordezkari edo arduradun den pertsonaren NANaren fotokopia.

h)  Identifikazio fiskaleko kodea adierazten duena giriaren fotokopia.

i)  Eusko Jaurlaritzako elkarteen eta entitateen erregistroko inskripzio-ziurtagiria.

j)  Hirugarrenaren ezagupenerako datuak (IV eranskina).

k)  Hizkuntzaren erabilera (V. eranskina).

Udaleko elkarteen erregistroan izena eman duten elkarteek ez dituzte aurkeztu beharko g), h), i) eta j) puntuetan eskatzen diren agiriak.       

4.  Aurrekontuko diru-hornidura.

Aipatutako dirulaguntzarako gehienez 14.928 € banatuko dira oinarri espezifikoak diotena betetzen duten eskaintzen artean.        

Horretarako 2020ko aurrekontutik ondorengo partida erabiliko da:

1 0500.481.231.00.02 2020 (290).

5.  Dirulaguntza eskaeren balorazioa.

Eskaeren azterketa eta ebaluazioa zerbitzu teknikoek egingo dute. Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ez dira diruz lagunduko.

Dirulaguntza ematea lehia erregimenean erabakiko da, eta kasu bakoitzean ezarritako irizpideen arabera, diruz lagundutako jardueren kalitatea eta bideragarritasuna bermatzeko modukoa den dirulaguntza kopurua bakarrik aukeratuko da.  

6.  Dirulaguntza emateko irizpideak.

Gizarte Zerbitzuei dagozkien gaiei buruzko programak gauzatzeko irizpideak.

Dirulaguntza eskaerak baloratzeko garaian, honako irizpideak hartuko dira kontuan:

Programa hartzaileak: (10 puntu).

— Elkarteko bazkideei bideratuak: 5 puntu.

— Biztanleari orokorrean bideratuak: 10 puntu.

Bi puntuek elkar baztertzen dute.

Elkartearen funtzioak: (20 puntu).

— Udal Gizarte Zerbitzuetako esku hartze eremuaren funtzioak osatzea: 10 puntu.

— Zumaiako Gizarte Zerbitzuekin izandako lankidetza: 10 puntu.

Jarduerarern eragina: (50 puntu).

— Elkartea Zumaiakoa izatea edo ordezkaritza bat izatea: 10 puntu.

— Zerbitzuak, programak eta ekintzak Zumaian garatzea: 10 puntu.

— Zumaiakoak diren bazkide kopurua: 5 puntu.

1-5 bazkide: 1 puntu.

6-10 bazkide: 2 puntu.

11-15 bazkide: 3 puntu.

16-20 bazkide: 4 puntu.

21etik gora bazkide: 5 puntu.

— Elkartean urtean zehar zerbitzua jasotzen duen zumaiar kopurua: 10 puntu.

1-3 pertsona: 3 puntu.

4-6 pertsona: 6 puntu.

7-9 pertsona: 9 puntu.

10 pertsonatik gora: 10 puntu.

— Boluntarioen mobilizatzeko gaitasuna: 15 puntu.        

Emakume eta gizonezkoen pataidetzaren arteko parekidetasuna (10 puntu).

— Genero ikuspuntua kontuan izanda egindako ekintzak: 5 puntu.

— Elkarteko zuzendaritza batzordean emakume eta gizonezkoen parte-hartzean parekidetasuna: 5 puntu.

Euskararen tratamendua eta erabilera (10 puntu).

— Euskararen tratamendua ekintzen gauzatzean eta hedapenean: 5 puntu.

— Euskararen erabilera elkartearen ohiko funtzionamenduan: 5 puntu.

7.  Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntzaren zenbateko osoak ezingo du izan, inoiz ere, bera bakarrik edo beste herri-administrazio eta erakunde publiko edo pribatuek emandako dirulaguntzarekin batuta, onuradunak egin behar duen jardueraren kostuarena baino handiagoa.

8.  Diruz lagun daitezkeen gastuak.

Diruz lagun daitezkeen gastuak dira diruz laguntzen diren jarduerak egiteko egin behar direnak, baldin eta oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Alderdi horri dagokionez, beti bete beharko da dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 31. artikulua (azaroaren 17ko 38/2003 Legea).            


9.  Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza emango dela jakinarazi eta gero, onartutako zenbatekoaren %60 ordainduko da. 2021ko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu behar diren ekintzen memoria eta frogagiriak egiaztatu ondoren, gainerako %40 ordainduko da.            

Halaber, ekonomia-ekitaldi baten barruan emango diren laguntzen bolumen osoak ez du izendatutako dirua gaindituko.

Ordaindu beharreko kantitatea handiagoa bada aurrekontuan izendatutako kopurua baino, orduan, banaketa proportzionala egingo da.        

Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, dirulaguntza ematea ebatzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.   

10.  Dirulaguntzaren justifikazioa.

Dirulaguntza jaso duen entitateak diru-laguntzaren zenbateko osoaren justifikazioa aurkeztu behar du telematikoki Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan.

Horretarako, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:

— Egindako eta diruz lagundutako ekintzak azaltzeko memoria.

— Ekintza horien agiri grafikoak edo ikus-entzunezkoak (argazkiak, bideoak, DVDak, txartelak, programak eta abar).

— Proiektuaren eskaeraren araberako memoria ekonomiko justifikatzailea, egindako gastuen jatorrizko ziurtagiriekin (fakturak gehi transferentzi bidez ordaindu izanaren agiriak). Aurkeztutako egiaztagirien (fakturen) zerrenda zenbakitua. Diru-sarreren eta gastuen balantze ekonomikoa.

— Diruz lagundu den jarduera finantzatzeko baliatu diren bestelako diru-sarrera edo dirulaguntzen zerrenda xehatua, haien zenbatekoak eta jatorria adieraziz.

Zumaia, 2020ko ekainaren 3a.—Alkatea.