2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

Innobideak-kudeabide» programaren oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia.

Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2020ko ekainaren 2an:

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko 2020-2023 aldirako Plan Estrategikoarekin bat (non Gipuzkoako garapenerako eredu ekonomiko eta sozial baten alde egiten den), egoerari aurrea hartuz eta proposatzaile eta sustatzaile papera betez, lurralde bat –Gipuzkoa– sustatzen lagundu behar du, politika ekonomiko eta sozialak diseinatuz eta aplikatuz, pertsonen eta gizarte kohesioan oinarrituta. Eta horretarako, lankidetzako gobernantza ereduen bidez, eragile mota desberdinak ahaldunko ditu (pertsonak, enpresak, antolamendu sozio-ekonomikoak eta prestakuntzakoak, eskualdeak eta lurralde bera), jasangarritasun hirukoitza lortzeko ekonomiari, gizarteari eta ingurumenari dagokienez, non pertsonak eta enpresak eragile nagusiak diren, konpromisoa eta balio sozial partekatuaren ekarpenaren bidez.

Hori dela eta, politikak sustatuko dira, enpresa eraldatzaileen eredu berriak lortzeko (antolaketa eta Kudeaketa aurreratuko ereduak, langileen parte-hartzean oinarrituta eta kalitatezko enpleguaren aldeko testuinguruak bultzatuta; langile bakoitzaren ekarpena aintzat hartzea eta antolakundearen gaitasunen araberako ordainsariak ezartzea; dimentsio enpresarial eraginkorrak bilatzea; balio erantsia ematea, sektoreen esplorazioa, ustiapena eta hibridazioa integratzen duena), lurraldearekin konprometituta eta garapen jasangarriaren helburuekin lerrokatuta, beren gaitasunetik abiatuta erronka ekonomiko eta sozial berriei erantzungo dietenak, non enpresa Kudeaketa, enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko jarduera gisa ulertzen den, pertsonen bidez, Kudeaketarako oinarri sendo bat lortzeko. Horretarako, hautabide estrategikoetan emandako denbora orekatu egin behar da zuzendaritza praktika sendoak sustatzearekin. Eta, horrela, oinarrizko Kudeaketa praktikak integratzeko, eta ziurtatzeko ezen estrategiak aukera ezin hobea duela gauzatu ahal izateko. Covid-19 kodearen krisiak eragindako eszenatokian ezinbestekoagoa den Kudeaketa bat, enpresa jarduera eta haren jasangarritasuna berreskuratzeko.

2014an, prozesu bat abiatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen lehiakortasuna bultzatuko zuen ekimen bat diseinatzeko. Ekimen hori bideratu zen, bereziki, haztea helburu duten eta garapen lehiakorraren eta enplegua sortzearen alde jokatzen duten enpresen txikien xedera, eta Innobideak-kudeabide izena eman zitzaion, Innobideak Estrategiaren barruan.

Innobideak-kudeabide programaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei, bereziki, enpresa txiki eta ertainei, aukera eman nahi zaie enpresaren esparru guztiak hobeto kudeatuta beren lehiakortasuna hobetzeko. Innobideak-kudeabide programa SPRIk eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek modu koordinatuan kudeatuko dute.      

Programa hau garatzeko oinarria Kudeaketa Aurreratuko Euskal Eredua izango da; eredu hori hainbat erakunderen arteko adostasunaren emaitza da enpresei lehiakortasuna hobetzeko bidean laguntzeko asmoz eta sei elementu hauek hartzen ditu oinarritzat Kudeaketa hobetzeko: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak.   

SPRI Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia da programaren buru eta SPRIk eta hiru foru aldundiek koordinatzen dute.

2B fasean –Kudeaketa aurreratutako sendotze proiektuak– programa tarteka kudeatzen da. Foru aldundiek, bakoitzak bere lurraldean, 5 langile edo hortik gorako eta 50 langile baino gutxiagoko enpresek programa honen esparruan garatutako jarduerak kudeatuko dituzte, eta SPRI Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia, berriz, 50 langile baino gehiagokoez arduratuko da.

Laguntza deialdian parte har dezakete Innobideak-kudeabide programan Kudeaketa aurreratuko proiektuak sendotzeko etapan (2B etapa) parte hartu nahi duten 5 langile edo hortik gorako eta 50 langile baino gutxiagoko Gipuzkoako enpresek.     

Bestalde, Covid-19ak sortutako osasun larrialdia egoerak lurraldeko pertsonen bizitzan eta ekonomian ekarri dituen sekulako ondorioei aurre egiteko, beharrezkotzat jotzen da Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren estrategiak uztartu ditzan Gipuzkoako enpresen epe laburreko beharren Kudeaketa eta ingurune sozioekonomiko lehiakorrago baten etorkizuneko garapena. Kudeaketa dualaren printzipioak aplikatzeko garaia da: «Oraina kudeatu, etorkizuna prestatuz».

Aldundiak kalitatezko enplegua sortu eta finkatu nahi du lurraldean, enpresa proiektu lehiakorren, eraldatzaileen, jasangarrien (jasangarritasun hirukoitzaren kontzeptua: ekonomia, gizartea eta ingurumena), eta giza proiektuen bidez, Gipuzkoa Europan desberdintasun maila txikiena duen pertsona komunitatea izaten laguntzeko. Gipuzkoako ongizatea eta lurraldearekiko konpromisoa.

Azkenik aipatu behar da dirulaguntza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daudela.

Ondorioz, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eta Diputatuen Kontseiluak eztabaidatu ondoren,

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.  Onartzea «Innobideak-kudeabide» programako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak, erabaki honen I. eranskinean jasota daudenak.

Bigarren.  Onartzea aipatutako laguntzen 2020. urteko deialdia; erabaki honen II. eranskinean jasota dagoena.          

Hirugarren.  Baimentzea ehun eta laurogeita hamazortzi mila euroko (198.000 €) gastua deialdiari aurre egiteko, aurrekontuko ondoko kontu sailen kargura:

1.0210.100.470.00.20.2020: 118.000,00 €

5.0210.100.470.00.20.2021: 80.000,00 €

Aurrekontu zuzkidura horren zenbatekoa handitu ahal izango da, baldin eta kreditu nahikoa dagoela adierazten bada, eta betiere dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik egiten bada. Handitze hori organo eskudunak baimenduko du.            


Laugarren.  Erabaki honen bidez onartutako oinarri arautzaileek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sortuko dituzte ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, interesdunek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez dezakete.      

Donostia, 2020ko ekainaren 3a.—Segundo Díez Molinero, Departamentuko idazkari teknikoa.     (2509)

I. ERANSKINA

Innobideak-Kudeabide programari dagozkion dirulaguntzen oinarri arautzaileak.

1. oinarria.  Xedea.

Oinarri hauen helburua da Kudeaketa Aurreratuko Euskal Ereduarekin lotuta dauden Kudeaketa hobetzeko proiektuetarako dirulaguntzak arautzea, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen, betiere industria arloko enpresak eta horien ekoizpen prozesuarekin zerikusia duten zerbitzu teknikoekin lotuta daudenak, informazioaren eta komunikazioaren gizartearen esparrukoak, 5 langile edo hortik gora eta 50 langile baino gutxiago dituzten eta Gipuzkoan Kudeaketa aurreratua sendotzeko proiektu bat (2B) garatu nahi duten enpresak badira.

2. oinarria.  Enpresa onuradunen baldintzak.

2.1.  Enpresa onuradunek baldintza hauek bete behar dituzte:

a)  Izaera juridiko propioa izatea.

b)  Ondorengo industria jarduerak burutzea: erauzketa, eraldaketa, ekoizpena, jarduera horien ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoak eta informazioaren eta komunikazioaren gizartearen alorrekoak. Baldintza hori egiaztatzeko kontuan hartuko da enpresaren jarduera nagusiaren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren altako epigrafea. Onar daitezkeen epigrafeen zerrenda Kudeabide programaren web orrian dago: http://www.kudeabide.com.               

c)  Gipuzkoan kokatuta egotea.

d)  5 edo hortik gora eta 50 langile baino gutxiago izatea (biak barne), urteko lansaio osoa kontuan hartuta.

Enpresako langiletzat hartuko dira enpresaren jarduerari atxikitako langile autonomoak, zeinak, bere izaeragatik, ezin baitute Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean alta emanda egon.              

Seme-alabak edo mendetasuna duten pertsonak zaintzeagatik lansaioaren murrizketen kasuan, erakunde eskatzailearen beraren eskariz, murrizketa kontuan hartu gabe konputatu ahal izango dira lansaio horiek.

e)  Egunean izatea Euskalitek egindako Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontraste Txostena, non gomendio gisa jasoko baita Kudeaketa Aurreratuko Finkatze Proiektu bat egitea identifikatu diren hobetu beharreko arloetako batean edo batzuetan.

f)  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

g)  Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea.

h)  Enpresak konpromisoa hartzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahiz foru sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateen laguntzei eta dirulaguntzei aplikatu beharreko jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua hasieratik bukaerara betetzeko; kode hori Diputatuen Kontseiluak onartu zuen 2018ko urriaren 2ko bileran eta helbide elektroniko honetan eskura daiteke: https://www.Gipuzkoa.eus/eu/aldundia/zuzentasun-sistema.

i)  Eta, horrenbestez, ez du inolako interes gatazkarik ez beste lizitatzailea batzuekiko edo proiektuan interesatutako beste alderdi batzuekiko antzeko inolako harremanik. Enpresak bere gain hartzen du, kontratua betetzeko epean zehar egoera hori sortzen bada, horren berri emateko botere adjudikatzaileari.

f), g), h) eta i) paragrafoetan adierazitakoaren egiaztapena enpresa eskatzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

a), b), c) eta d) paragrafoetako baldintzak, azkeneko hori gutxieneko langile kopuruari dagokionez, eta g) paragrafokoa eskaera aurkezterakoan egiaztatu beharko dira, deialdian adierazitako dokumentazioaren bidez, eta proiektua bukatu arte bete beharko dira. d) paragrafoaren kasuan, gehieneko langile kopuruari dagokionez, nahikoa izango da eskaera aurkezterakoan egiaztatzea.

f), eta g) baldintzen kasuan, horiek eragin dituzten inguruabarrak irauten duten bitartean bete beharko dira, betiere martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.2.  Ez dira enpresa onuraduntzat hartuko Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak, sare horretako kide izateko egiaztatu direnak, eta Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (EBZ).

Era berean, baztertuta gelditzen dira sozietate publikoak, entitate publiko enpresarialak, ondasun erkidegoak eta sozietate zibilak.

2.3.  Enpresa batek Kudeabide programara aurkeztutako proiektu batean parte hartzen badu kontratatutako kanpoko enpresa aditu gisa, ezin izango du Kudeabideren onuradun gisa parte hartu (enpresa berak ezingo du programaren hornitzaile eta onuradun izan deialdi berean).

3. oinarria.  Dirulaguntzaren xede diren jarduerak.

3.1.  Kudeaketa Aurreratuaren Kontraste Txostenari erantzuten dioten finkatze proiektuak (2B), Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren arabera enpresari aurre egiten lagunduko dioten metodologiak eta tresnak erabiltzea eta ezartzea helburu dutenak.

Aurkeztuko diren proiektuak Kontraste Txostenean zehaztutako hobekuntza arloetara bideratu behar dira, txostenean bertan adierazitako gomendioei erantzunez. Ez dira diruz lagunduko Kontraste Txostenean oinarri ez duten proiektuak.              

Oinarri arautzaile hauen ondorioetarako, Kudeaketa Aurreratuaren Kontraste Txostena da Euskalitek egindako txosten bat non jasotzen baita enpresaren posizionamendua Kudeaketa Aurreratuaren arloan, erreferentzia gisa hartuta zehaztutako eredu berria. Kontraste Txosten horretan ere zehazten dira enpresak hobetu beharreko arloak eta ezartzen dira enpresak bete behar dituen jarraibideak Kudeabide programan jarraitzeko, proiektu pilotu bat (2A) nahiz finkatze proiektu bat (2B) eskatuz. Txostenak bi urteko indarraldia izango du, egiten denetik aurrera.

Proiektuak bideratu beharko dira, genero-ikuspegia kontuan hartuta, ondorengo eremuetakoren bat gutxienez hobetzera:             

— Estrategia; beharrezkoa den informazio estrategikoa eskuratzeko eta partaidetzako hausnarketa prozesuak egiteko proiektuak izango dira, eta horien bidez estrategia bat ezarri ahal izango da, gero behar bezala zabaldu eta komunikatuko dena, eta estrategia horren zerbitzura kudeatuko dira baliabide ekonomiko finantzarioak, teknologia eta informazioa.

— Bezeroak; bezeroekiko harremanak eta Balio Katearen elementu guztien (produktuen eta zerbitzuen garapena, merkaturatzea, ekoizpena, banaketa eta mantenimendua) eraginkortasuna sustatuko duten proiektuak izango dira, eta enpresaren estrategian zeregin aipagarria bete dezaketen entitate hornitzaileen eta azpikontratisten laguntza izan dezakete.  

— Pertsonak; hautapen prozesuak, ordainketa sistema, eta jakintzaren, eskumenen eta lidergo gaitasunaren garapena hobetuko duten proiektuak izango dira, enpresaren estrategiarekin bat eginda.

— Gizartea; enpresak bere ahalmenekin bat datozen gizarte zereginak betetzeko eta, aldi berean, ingurumen iraunkortasuna lortzeko neurriak sustatzeko proiektuak izango dira.           

— Berrikuntza; atal honetan sartuko diren proiektuen xede izango dira, lehenengo, berrikuntzak egiteko helburuak eta estrategia zehaztea, bigarren, pertsonek arriskuak har ditzaten, ekintzaile izan daitezen eta berrikuntzak egin ditzaten lortzeko beharrezkoa den barruko testuingurua sortzea eta, hirugarren, ingurunearen ahalmen berritzailea aprobetxatzea, berrikuntzako ideiak eta proiektuak eraginkortasunez eta eragimenez kudeatuz.

— Emaitzak; bezeroen, pertsonen, gizartearen eta berrikuntzaren arloan lortutako emaitza estrategikoak neurtu, ebaluatu eta kontrolatzeko mekanismoak sortzeko aukera emango duten proiektuak izango dira.

Dirulaguntzaren xede diren proiektuak enpresa eskatzailean ezarri eta abian jartzeko modukoak izango dira, proiektuen onura enpresan bertan egongo da eta enpresaren jardueraren xedearekin bat etorriko dira. Hala, diruz laguntzekoak izango dira, soilik, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zentroetan zuzenean ezar daitezkeen jardueren kostuak.

3.2.  Diruz lagundu daitezkeen proiektutzat joko dira ondorengo balorazio irizpideen arabera 50 puntuko gutxieneko puntuazioa lortzen duten eta a), b) eta c) irizpideetan adierazitako gutxieneko puntuazioa gainditzen duten proiektuak bakarrik.      

a)  Programaren helburuetara egokitzea: 20 puntu. Gutxienez 10 puntu lortu behar dira.

b)  Ekintza planaren kalitatea: 15 puntu. Gutxienez 10 puntu lortu behar dira.

c)  Proiektuko eginbeharrak ezarritako proiektuaren helburuak lortzeko egokiak izatea: 35 puntu. Gutxienez 20 puntu lortu behar dira.

d)  Espero diren emaitzak eta eragina: 10 puntu.

e)  Talde sustatzailearen eta kanpoko taldearen egokitasuna (kanpoko taldearen erreferentziak antzeko proiektuetan, lan esperientzia, kide kopurua eta taldearen trebakuntza): 10 puntu.

f)  Proiektuaren Kudeaketa eredua eta metodologia, eta esleitutako baliabideen egokitzapena: 10 puntu.

3.3.  Nolanahi ere, proiektuetan ez da onartuko sexuaren araberako bereizkeriarik eta saiatu beharko dira sexuaren araberako zereginak eta genero estereotipoak ezabatzen.

3.4.  Proiektuak dirulaguntza eskaera aurkeztu ondoren hasiko dira gauzatzen, urte naturalaren barruan, eta hamabi hilabeteko epean amaitu beharko dira, hasiera datatik aurrera kontatuta.

4. oinarria.  Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

4.1.  Enpresa bakoitzak izaera orokorreko proiektu bati dagokion eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du.

Enpresa interesatuaren ordezkari dela legezko edozein bidetatik kreditatzen duenak egingo du dirulaguntza eskaera.     

4.2.  Deialdi bakoitzaren informazioa eta eskaera inprimakiak eskuragarri egongo dira Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren web orrian.

4.3.  Eskaera orria eta dokumentazioa ondorengo web orri honen bitartez aurkeztuko dira: http://sustapena.Gipuzkoa.eus/Kudeaketa.

Eskaera orria, eta hari erantsitako dokumentazio osagarria aurkezterako orduan kontuan hartuko da, irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, foru administrazioaren esparruan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena.      

Era berean, aurkez daitezke Gipuzkoako Foru Aldundiko edozein erregistrotan eta urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4 artikuluan zehaztutako lekuetan.             

4.4.  Eskaerak aurkezteko epea deialdian zehaztuko da. 

4.5.  Eskaera egin duten enpresak ez daude beharturik Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrez eman diren dokumentuak aurkeztera. Ondorio horietarako, interesdunak eskaera orrian zehaztu beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen edo nork eman zituen dokumentu horiek, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluak zehazten duenari jarraituz. Dokumentazioa lortzea ezinezkoa den kasuetan, organo eskumena duen organoak eskatu ahal izango dio eskaera egin duen erakundeari, edo aurkez dezala, edo, ezin badu, beste nolabait egiazta ditzala dokumentuan egiaztatu beharreko eskakizunak.

4.6.  Eskaera orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko ez balute, akatsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango litzaioke eskatzaileari hutsegite horiek konpontzeko edo beharrezhoak diren agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko litzaioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, aipatutako Legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran ebazpena eman ondoren.

Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egoki iritzitako argibideak eskatu ahal izango ditu proiektuak behar bezala ebaluatu eta ebazteko.

4.7.  Enpresa eskatzaileak baliozkotzat joko ditu Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak posta elektronikoaren bidez dirulaguntzaren eskaeran harremanetarako pertsona gisa identifikatutakoaren helbide elektronikora bidalitako komunikazio guztiak.

5. oinarria.  Finantzazioa.

5.1.  Emango diren dirulaguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira. Deialdian zehaztuko da zein aurrekontu kredituren kargura finantzatuko diren dirulaguntzak.           

5.2.  Oinarri arautzaile hauetako jarduerak Foru Aldundiaren beraren jardueretan, erakunde arteko jardueretan edo Europar Batasunekoetan sartzen badira, eta horren ondorioz Departamentuak edo Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzazio gehigarria jasotzen badu, finantzazio hori laguntza programa hau finantzatzen duten aurrekontu sailetara eramango da.         
               

5.3.  Dirulaguntzen zenbatekoa ezingo da izan diruz lagundutako jardueraren guztizko kostua gainditzen duen kostu osoa baino handiagoa, ezta beste sarrerak edo baliabideak batuta ere.

6. oinarria.  Dirulaguntzen portzentajea eta gehieneko zenbatekoa.

6.1.  Deialdi honetako laguntzak dirulaguntza itzulezinak izango dira.

Proiektuaren kostu hautagarrien %60 diruz lagunduko da, eta gehienez ere 7.200 euro izango dira enpresa bakoitzeko.

6.2.  Enpresa eskatzaileak aurkeztutako aurrekontua eta ondorengo aldaketak mugarria izango dira dirulaguntzaren zenbatekoa erabakitzeko.

7. oinarria.  Emateko prozedura.

7.1.  Elkarrekiko lehiarik gabe onartuko dira laguntzak, aurrekontu zuzkidura agortu arte.           

7.2.  Eskaerak ebazterakoan kontuan hartuko da eskaeren jasotze hurrenkera eta horren arabera banatuko dira funtsak, baldin eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen badituzte, deialdian xedatutako aurrekontua agortu arte. Eskaeraren jasotze data izango da deialdiaren baldintza guztiak betetzen dituztela eta espedientea osatuta dagoela egiaztatzen duten agiriak jasotzen direneko azken data.         

7.3.  Dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, aurreko atalean aipatzen den deialdi publikoaren bidez, zeina Diputatuen Kontseiluan onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita.        

8. oinarria.  Prozedura izapidetzeko eskumena duen organoa.

8.1.  Prozedura izapidetuko duen organoa Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko Ekonomia Sustapeneko Zerbitzua izango da.

8.2.  Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak aurkeztu diren eskaerak ebaluatuko ditu eta behin betiko ebazpen proposamena egingo du. Proposamen horrek ez du inolako eskubiderik sortuko bertan onuradun gisa azaltzen diren pertsonen edo enpresen alde.

8.3.  Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak behin betiko ebazpen proposamena igorriko dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusiari.

8.4.  Prozedura izapidetuko duen organoak bidezko irizten dituen aholkularitza eta txosten teknikoak eskatu ahal izango ditu aurkeztutako eskaerak behar bezala baloratzeko.

9. oinarria.  Ebazpena.

9.1.  Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko Ekonomia Sustapeneko zuzendariari dagokio dirulaguntza ematea edo ukatzea erabakitzen duen ebazpena.

9.2.  Dirulaguntza ematea edo ukatzea erabakitzen duen ebazpena enpresa eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio. Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko ditu emandako dirulaguntzak, Gipuzkoako dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 17. artikuluan xedatutakoaren arabera.

9.3.  Ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa duen eskaerari sarrera ematen zaionetik aurrera kontatuta. Gehieneko epea amaituta ebazpena berariaz jakinarazi ez bada, interesatuak legitimatuta daude dirulaguntza eskaera isiltasun administratiboagatik ezetsita dagoela ulertzeko.

9.4.  Dirulaguntzaren proposamena eskaerakoa baino txikiagoa denean, erakunde onuradunari eskatu ahal izango zaio berriro formula dezala eskaera, eman dakiokeen dirulaguntzara moldatzeko konpromisoak eta baldintzak.            

10. oinarria.  Enpresa onuradunen betebeharrak eta konpromisoak.

10.1.  Enpresa onuradunek dirulaguntzak onartzeak berekin dakar honako hauetan ezartzen diren betekizunen pean egotea: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzkoa; hura garatzeko araudia, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartua, dirulaguntzen inguruan aplikagarri izan daitekeen gainerako araudia eta oinarri hauetatik ondorioztatzen dena.    

10.2.  Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da diruz lagundutako proiektuaren ondorioz egiten diren jakinarazpenetan, argitalpenetan eta zabalkunde jardueretan, hala agin tzen baitu 2018ko ekainaren 26ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiak, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruetan 2018-2022 aldirako onartzen duenak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 149 zk. 2018ko abuztuaren 3koa).        

10.3.  Enpresa onuradunak genero ikuspegia sartu beharko du diruz lagundutako proiektua diseinatu eta garatzerakoan.

10.4.  Hizkuntzaren erabilera ez sexista bermatuko da diruz lagundutako proiektuaren komunikazio eta argitalpen guztietan.

10.5.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak dirulaguntzaren xederako ematen duen finantzaketari beharrezko publizitatea ematea. Horretarako, haren irudi instituzionala sartuko da, finantzaketa publikoari eta esku hartze publikoko programaren xedeari buruzko aipamenekin batera, karteletan, material inprimatuetan, baliabide elektroniko edo ikus-entzunezkoetan eta abarretan, komunikabideetan egiten diren aipamenekin batera.       

10.6.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak ezartzen dituen ebaluazio baldintza guztiak bete beharko dira; horien bitartez, jarduerak eta emaitzak eta inpaktuak neurtuko dira eraginkortasunetik eta eragimenetik.      

10.7.  Dirulaguntza eman zenetik bost urteko epean, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo helbide soziala, fiskala edo produkzio zentroetako zati nabarmen bat beste toki batera eramanez gero, dirulaguntza itzuli beharko da eta 16. oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.

11. oinarria.  Dirulaguntzen bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

11.1.  Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin.

11.2.  Oinarri hauen arabera diruz lagundutako proiektua garatzeko dirulaguntza bat eskatzen edo lortzen duen enpresa onuradunak horren berri eman beharko dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.    

12. oinarria.  Laguntzak metatzea.

Oinarri arautzaile hauetan dauden laguntzek abenduaren 18ko Europar Batzordearen 1407/2013 EB Erregelamenduan (ikus 2013ko abenduaren 24ko Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala), minimis laguntzak Tratatuko 107 eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoan, xedatutakoa beteko dute. Horrenbestez, araudi hori ez betetzeak erantzukizun penala, zibila eta administratiboa ekar lezake enpresa urratzailearentzat. Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, emandako minimis laguntzek guztira ez dute 200.000 euro baino gehiago izan behar hiru zergalditan. 


13. oinarria.  Dirulaguntzak ordaintzea.

13.1.  Ordainketa dirulaguntza jaso duen jarduerak gauzatzeko justifikazioa aurkeztu eta gero egingo da.   

Hala ere, laguntza programaren xedea beteta, eta kontuan hartuta proiektuaren izaera esperimentalak zaildu egiten duela finantzazioa lortzea, funtsak behar direla proiektuaren hasieratik, finantza-baliabide urriak dituzten enpresa txikiei bideratuta dagoela, eta aurreko esperientzietan proiektuak gauzatu diren modua, posible izango da ordainketa aurreratuak egitea berme beharrik gabe. Laguntzaren aurrerakinak ordaindu ahal izango dira diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko, betiere aurrekontu baliabiderik egonez gero eta dirulaguntza osoaren %60 gainditu gabe, pertsona onuradunak aldez aurretik eskaturik eta beharrizana justifikaturik.       

Falta den kopurua proiektua amaitutakoan ordainduko da, 14. oinarrian aurreikusitako justifikazioa aurkeztu eta gero. 

13.2.  Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, 32. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, ordainketak ezin izango dira egin harik eta enpresa onuradunak egiaztatu arte zerga betebeharretan eta gizarte segurantzakoetan edota enpresa laguntzaileetan egunean daudela.

14. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta dirulaguntza zuritzea.

14.1.  Kostu hautagarritzat joko dira Kudeaketa hobetzeko aurkeztutako proiektuaren eremuan hainbat jarduera egiteko kanpoko enpresak kontratatzeko kostuak.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak erabakitzerakoan kontuan hartuko dira ondorengo irizpideak:

— Diruz lagundu daitezkeen kostuak zerikusi zuzena izango dute Kudeaketa aurreratuko finkatze proiektua zehazteko eta garatzeko lanekin (2B proiektuak), baldin eta Kudeabide programan zehaztutako gairen bat edo batzuk eta Eskalitek prestatutako enpresaren Hasierako Kontraste Txostenean adierazitako hobekuntza arloak lantzen badituzte.   

— Fakturan sartuta edo sartu gabe egon daitezkeen deskontuek eta antzekoek kostuaren balioa gutxitzea eragingo dute.

— Kanpoko langile kostuen kasuan, hautagarriak izango dira, gehienez ere, orduko 69,29 euro. Edozein kasutan, kostu hautagarriak ezingo dira merkatuko balioaren gainetik egon eta arrazoizkoak izan behar dira; gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak mugatu egin ditzake kostu horiek.

— Fakturako balio erantsiaren gaineko zerga ez da, inola ere, diruz lagundu daitekeen kostutzat joko.           

— Halaber, ez dira diruz lagundu daitezkeen kostutzat joko honako hauek: kanpoko enpresako langileen joan-etorriak, materialen elaborazioa, aretoen alokairua, dietak et antzekoak.

— Fakturak, gehienez ere, proiektua gauzatzen amaitu eta hilabeteko epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko proiektua hasi aurretik egindako fakturak edo onartu gabeko kostuei dagozkienak.

Fakturen ordainketa agiriak fakturak egin ondorengoak izango dira. Ez da onartuko proiektuaren hasiera data aurreko ordainketa agiririk.

14.2.  Kanpoko enpresek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

a.  Izaera juridiko propioa duten eta administrazio publikoen menpeko edo loturapeko enpresak ez izatea.   

b.  Dirulaguntza eskatzen duen enpresarekin, ez zuzenean ez zeharka, lotura sozietario, pertsonal edo interesekorik ez izatea.

c.  Ez enpresak ez bertako langileak ezta lankideak ere ez dira sartuta egongo SPRIk edo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek bideratutako deshomologazio prozeduretan. Eta,

— Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea.

— Konpromisoa hartzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahiz foru sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateen laguntzei eta dirulaguntzei aplikatu beharreko jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua hasieratik bukaerara betetzeko; kode hori Diputatuen Kontseiluak onartu zuen 2018ko urriaren 2ko bileran eta helbide elektroniko honetan eskura daiteke: https://www.Gipuzkoa.eus/eu/aldundia/zuzentasun-sistema.

d.  Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide ez izatea.

14.3.  Kasu guztietan, enpresa onuradunak frogatu beharko du diruz lagundutako jarduera gauzatu izana, baita jarduera horrek sortutako kostuak ere.

14.4.  Dirulaguntzaren xede den proiektua edo jarduera proiektua amaitu eta hilabete naturaleko epean zuritu beharko da.

14.5.  Aurreko paragrafoan zehaztutako epearen barruan, enpresa onuradunak kontu zurigarri bat aurkeztu beharko du ondorengo agiri hauek jasoz:

— Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen jarduera memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren web orrian eskuragarri dagoen ereduaren arabera. Proiektua gauzatu bitartean sortutako agiri eta txosten guztiak erantsi beharko dira, dirulaguntza eskaeran adierazi bezala.

— Memoria ekonomikoa, jardueren kostua frogatuko duena. Honako edukiak izango ditu:

a)  Zerrenda sailkatu batean jasota, jardueraren gastuak, bakoitzaren hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data adierazita. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera ematen bada, horrekiko desbiderapenak adieraziko dira.

b)  Fakturak, edo merkataritzako trafiko juridikoan haien pareko froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten agiriak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan adierazitakoak, eta, behar izanez gero, ordainketaren egiaztagiriak.       

c)  Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko jaso diren beste diru sarreren edo laguntzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

d)  Enpresa onuradunak, ekipo ondasunen horniduran edo aholkularitza edo laguntza teknikoaren arloko enpresen zerbitzu-prestazioan, diruz laguntzeko moduko 15.000 euro edo gehiagoko kostuak egin baditu, eskatutako hiru eskaintzen artean egindako aukeraketa egiaztatzen duen dokumentazioa, hain zuzen ere martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.3 artikuluak dioenaren bidetik, non eta laguntza horren ezaugarri bereziak direla-eta behar adinako enpresa edo profesionalik ez dagoen zerbitzu horiek emateko, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egin ez den. 

e)  Enpresa onuradunaren LIZ (Langileen Izen Zerrenda) ereduaren kopia Langile autonomoen kasuan, RNT ereduaren ordez, Langile Autonomoen Erregimenari dagokion kotizazio buletinak. Gainera, kooperatiba elkarteen kasuan, bazkide kooperatibisten kotizazio ziurtagiria erantsiko da, Gizarte Segurantzako dagokion entitate laguntzaileak bidalia.         


14.6.  Behar izanez gero, diruz lagundutako proiektuari buruzko dokumentazio grafikoa, argazki bidezkoa edo ikus-entzunezkoa.

14.7.  Kostuak egiaztatzeko jatorrizko agirien kopia elektronikoa, informatikoa edo telematikoa aurkeztuko da, baldin eta agiri horien egiazkotasuna, osotasuna eta zaintza bermatzen badira.

Dena dela, enpresa eskatzaileari beharrezkotzat jotzen dituen agiri edota informazio osagarriak eskatu ahal izango zaizkio, aurkeztutako eskabidea ondo ulertu eta ebaluatzeko eta beraren jarraipena egin ahal izateko; agiriak eskatzen diren unean zehaztutako epean eman beharko dira. Era berean, bisitak egitea eskatu ahalko zaio erakunde eskatzaileari, proiektua egiten ari den bitartean eta proiektua amaitu ondoren, behar bezalako jarraipena egin ahal izateko.

14.8.  Dirulaguntza justifikatzeko ezarritako epea amaitu eta ez badira oinarri hauetako 5. atalean aipatutako agiriak aurkeztu, Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak 10 eguneko epea emango dio enpresa onuradunari agiri horiek aurkezteko. Bigarren epe horren barruan justifikazioa aurkezten ez bada, hamaseigarren oinarrian aurreikusitako ondorioak eragingo ditu.          

14.9.  Onuradunak, laguntza ematea bultzatu zuen jarduera burutu izanaren eta jasotako fondoak aplikatu izanaren egiaztagiriak 4 urtez gorde beharko ditu nahitaez. Epe hori kontatzen hasiko da enpresa onuradunak aipatu ziurtagiriak aurkezteko ezarrita dagoen denbora amaitzen denetik aurrera.     


14.10.  Oinarri honetako 5. puntuan adierazitako agiriak aurkeztutakoan, Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak espedientea egiaztatuko du.  

Era berean, egiaztatuko du eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Baita ere Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren datuak, zein epigrafeetan alta egoeran dagoen ikusteko. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.

Egiaztapen horretatik ondorioztatzen bada diruz lagundu daitekeen kostua emandako dirulaguntza baino txikiagoa dela, doitu egingo da dirulaguntza. Dirulaguntza justifikatzeko ezarritako baldintzak edo dirulaguntzaren xede ziren helburuak,osorik nahiz zati batean, ez badira bete, horren berri emango zaio enpresa eskatzaileari egiaztapenaren emaitzekin batera, eta aldi berean hasiera emango zaio dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emateko prozedurari, edota dirulaguntza osorik nahiz zati batean itzultzeko prozedurari (16. oinarrian aurreikusten da).

15. oinarria.  Ebazpena aldatzea.

15.1.  Enpresa onuradunek Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko Ekonomia Sustapeneko zuzendariari eskatu ahal izango diote, diruz lagundutako jarduera zuritzeko epea amaitu aurretik, aldatu dezala dirulaguntzak emateko ebazpena, baldin eta finkatutako epeak luzatzea, emandako dirulaguntza murriztea, diruz lagundutako aurrekontu atalak aldatzea edo jardueran bildutako ekintzak aldatzea badakar. Aldaketa horiek ezusteko kausen ondorio direnean edo jardueraren helburua lortzeko beharrezkoak direnean baimenduko dira, betiere dirulaguntzaren xedea aldatzen ez bada eta hirugarrenen eskubideak kaltetzen ez badira.          

15.2.  Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak ofizioz alda dezake dirulaguntza emateko ebazpena, betiere enpresa interesatuari entzunaldia eskainita eta funtsak ezarri aurretik, baldin eta dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketak galarazten edo zailtzen badu erdietsi nahi den interes publikoa lortzea eta enpresa onuradunari ez bazaio kalte ekonomikorik eragiten.

15.3.  Enpresa onuradunak egiaztapen-agirian jakinarazten badu aldatu egin direla dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak eta, aldaketa horiek direla eta, lehen adierazi eran ebazpena aldatzea zilegi zatekeela, baina aldaketa onartu aurreko baimen administratiboaren tramitea ez zela egin bere garaian, Ekonomia Sustapeneko,Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak onartu ahal izango du aurkeztu dioten egiaztapen-agiria, baldin eta erabaki horrek hirugarren batzuen eskubideak urratzen ez baditu, eta alde batera utzi gabe enpresa onuradunari jar dakiokeen isuna, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzak arautzen dituenak, dioenari jarraikiz.          

16. oinarria.  Ez-betetzeak eta itzulketak.

16.1.  Enpresa onuradunak ez baditu betetzen oinarri hauetan, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan, berau garatzen duen erregelamenduan (apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartutakoa) eta gainerako araudi aplikagarrietan ezarritako baldintzak eta betebeharrak, dirulaguntza hartzeko eskubidea osorik edo zati batean galdu duela deklaratuko da, eta hartutako dirua osorik edo zati batean itzuli beharko du, dagozkion berandutza interesekin batera, aipatutako Foru Arauak 35. artikuluan xedatutakoaren arabera eta 49. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoari jarraituz hortik erator daitezkeen erantzukizunen arabera.     

16.2.  Bete gabe utzi dena mailakatzeko, proportzionaltasunaren irizpideak erabiliko dira, eta irizpide horiek Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak balioetsiko ditu, egindako lanen arabera onuradunak proiektua zer neurritan burutu duen eta zenbateko dirulaguntza jaso duen kontuan hartuta.

16.3.  Proiektuaren bideragarritasunagatik edo izaeragatik, edo behar bezala zuritutako bestelako arrazoiengatik ezingo balitz lana bukatu edo aurrera jarraitzea komeniko ez balitz, dirulaguntza bukatutzat eman eta eten ahal izango da, bi aldeen artean adostuta.

16.4.  Borondatezko itzulketatzat jotzen da enpresa onuradunak dirulaguntza ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.

Itzultzeko prozedura hasteko, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu behar ditu, nolanahi ere: 

— Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Ordezkariaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Borondatezko itzul keta egiteko arrazoien azalpena.    

— Tokia eta data.

— Sinadura.

Idatzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa egin dela deialdiak zehaztutako finantza-erakundearen kontu zenbakian.      

Borondatezko itzulketa gertatzen denean, dagozkion berandutza interesak kalkulatuko ditu eta jakinaraziko dirulaguntza ematen duen organoak.

17. oinarria.  Araubide juridikoa.

Oinarri hauetan aurreikusitako dirulaguntzak arautzeko, bertan xedatutakoaz gain, kontuan hartuko dira martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoan, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako araudian eta dirulaguntzen alorreko gainerako araudi aplikagarrietan ezarritakoa.

18. oinarria.  Europar Batasuna.

18.1.  Dirulaguntzaren xede diren jarduerak Europar Batasunak aurreikusitako helburu eta ekintzekin bat datozen heinean, finantzaketa komunitarioa lortzeko izapidetuko dira.            

18.2.  Europar Batasunarekin batera finantzatzen diren dirulaguntzak komunitateko araudiak eta garapen eta transposizio arauek arautuko dituzte, kasuan kasu.       

18.3.  Europar Batasunaren kofinantzaketa lortuz gero, dirulaguntzaren xedeari buruzko aipamen publiko orotan jasota geratuko da EGEFen (Eskualde Garapenerako Europar Funtsa) kofinantzaketa komunitarioa (% 50), «Europa egiteko modu bat» goiburuaz.

18.4.  Diruz lagundutako entitateak bermatu egin behar du 2014-2020 EGEF Programa Operatiboari dagozkion kostuen eta kontu-ikuskaritzen egiaztagiri guztiak Batzordearen eta Kontuen Auzitegiaren eskura egongo direla hiru urteko epean, programa ixten denetik hasita, edo, hala dagokionean, partzialki ixten den urtetik aurrera. 

II. ERANSKINA

Innobideak-Kudeabide programaren 2020ko deialdiko dirulaguntzak.

1.  Finantziazioa.

Guztira deialdi honetan emango diren dirulaguntzetan zenbatekoa ehun eta laurogeita hamazortzi mila eurokoa (198.000,00 €) da, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2020ko Aurrekontu Orokorren ondorengo kontu sailen kargura:   

1.0210.100.470.00.20.2020: 118.000,00 €.

5.0210.100.470.00.20.2021: 80.000,00 €.

Aurrekontu zuzkidura honen zenbatekoa handitu ahal izango da, baldin eta kreditu nahikoa dagoela adierazten bada, eta betiere dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik egiten bada. Handitze hori organo eskudunak baimenduko du.            


2.  Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da eta 2020ko irailaren 25ean, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.          

3.  Jarduerak hasteko epea.

Diruz lagundutako jarduerak dirulaguntza eskaera aurkeztu ondoren hasiko dira gauzatzen.

4.  Proiektuen exekuzio data.

Enpresa onuradunek bukatuta izan beharko dituzte diruz lagundutako jarduerak eskaeran adierazitako hasiera datatik hasita hamabi hilabete naturaleko epean eta, edozein kasutan, 2021eko urriaren 5a baino lehen.

5.  Proiektuak justifikatzeko data.

Diruz lagundutako proiektua edo jarduera, proiektua bukatu eta hilabete naturalaren barruan zurituko da eta, edozein kasutan, 2021eko azaroaren 5a baino lehen.      

6.  Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

6.1.  Eskaeran honako informazio hau sartuko da:         

— Enpresa eskatzailearen datuak.

— Euskalitek egindako egunean dagoen Kudeaketa Aurreratuko Kontraste Txostena.

— Jarduera Plana, enpresak egindakoa Bertan, osotasunean deskribatuko dira Kudeaketa aurreratuan pausoak emateko egingo dituen jarduerak, betiere Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontraste Txosteneko ondorioen ildotik.

— Dirulaguntza eskatzen den finkatze proiektuaren (2B) memoria tekniko-ekonomikoa, eskuragarri den ereduaren arabera, proiektuaren behar adina informazioarekin, hala nola, programaren helburuen egokitzapena; ekintza planaren kalitatea finkatze proiektuan ezarritako helburuak lortzeko proiektuan proposatu diren eginbeharren egokitzapena; espero diren emaitzak eta eragina; talde sustatzailearen eta kanpoko taldearen egokitasuna; kanpoko taldearen erreferentziak antzeko proiektuetan, lan esperientzia, kide kopurua eta taldearen trebakuntza; eta proiektuaren Kudeaketaren eredua eta metodologia eta esleitutako baliabideen egokitzapena.

— Aurkeztutako proiektuaren aurrekontu zehaztua.

— 14. oinarrian ezarritako pertsonek edo enpresek 3. oinarrian ezarritako edozein proposamen egiteko eskaintzen kopia. Dokumentu honetan, diruz lagunduko den lanaren eduki desberdinak zehaztuko dira.     

— Lan egiten duten langile kopurua egiaztatzeko, enpresa onuradunaren LIZ (Langileen Izen Zerrenda) ereduaren kopia aurkeztuko da, eta agiri horiek eskaera aurkezten den unearen aurreko hilabetera arte eguneratuta egongo dira. Langile autonomoen kasuan, LIZ aurkeztu ordez, Autonomoen Araubideari dagozkion kotizazio agiriak aurkeztuko dira. Gainera, kooperatiba elkarteen kasuan, erantsi beharko da bazkide kooperatibisten kotizazio ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren enpresa lankideak emandakoa.        

— Erantzukizunpeko adierazpena, deialdi honen eranskin gisa agertzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.

6.2.  Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Baita ere Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren datuak, zein epigrafeetan alta egoeran dagoen ikusteko. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.

7.  Borondatezko itzulketa.

Enpresa onuradunak borondatezko itzulketa egin nahi badu, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari 16.4 oinarrian zehazten den moduan. Idatzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzul keta ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.

 

ERANSKINA

Urteko deialdia

 

ANEXO

Convocatoria Anual

 

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren "INNOBIDEAK-KUDEABIDE PROGRAMA”ren 2020ko deialdiko dirulaguntza eskaera

 

Solicitud a la convocatoria  2020 del Departamento de Promoción Económica, Turismo y Medio Rural: "PROGRAMA INNOBIDEAK-KUDEABIDE”

 

 

Enpresa/ Empresa

 

IFZ/NIF

 

Eskatzailea / Persona que solicita

 

NAN/DNI

 

Kargua/ Cargo:

 

 

Kudeaketa aurreratuko sistemak enpresa txikietan txertatzeko proiektuak

Proyectos de incorporación de sistemas de gestión avanzada a las pequeñas empresas

Eskatutako zenbatekoa

Importe solicitado

 

 

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusiaren (Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia) ardurapeko datu tratamendu batean sartuko direla. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta tratamendua mugatzeko eskubideak gauzatu ahal izango dituzu, helbide horretara idatzi bat bidaliz.

 

Zure datu pertsonalak tratatzeko helburua da dirulaguntzen deialdia kudeatzea eta ebaztea, deialdiak duen interes publikoan eta parte hartzeko egin duzun eskaeran oinarrituta.

 

 

Eskatzaileen datuak jakinarazi ahal izango zaizkie zerga administrazioari eta fiskalizazio organoei, kontabilitate kontrola egiteko, eta banketxeei, ordainketak kudeatzeko. Era berean, beste hirugarren batzuei jakinaraziko zaizkie, lege mailako araudian jasotzen diren kasuetan.

 

 

Datuak gordeko dira dirulaguntza emateko prozeduraren tramitazioak eta sor daitezkeen erreklamazioen tramitazioak irauten duen bitartean.

 

Zure datu pertsonalen tratamenduari eta zure eskubideen erabilerari dagokienez, harremanetan jar zaitezke helbide honetan: dbo@gipuzkoa.eus.

 

Se informa que sus datos personales serán incluidos en un tratamiento de datos cuyo responsable es la Dirección General de Promoción Económica (plaza Gipuzkoa s/n, 20004 San Sebastián) y ante la cual podrá ejercer los derechos de acceso, rectificación, supresión, limitación y oposición, enviando un escrito dirigido a la misma.

 

Sus datos personales serán tratados con la finalidad de gestión y resolución de la convocatoria de subvenciones, basado en el interés público de la convocatoria y en su solicitud de participación en ella.

 

Los datos relativos a las personas solicitantes podrían ser comunicados a la administración tributaria, a órganos de fiscalización, para el control contable y a entidades bancarias para gestionar los abonos. Igualmente, se comunicarán a otros terceros en supuestos contemplados en normas de rango de ley.

 

Los datos serán conservados durante la tramitación del procedimiento de concesión de la subvención y de las reclamaciones que se puedan formular.

 

Por lo que respecta a las cuestiones relativas al tratamiento de sus datos personales y al ejercicio de sus derechos puede ponerse en contacto en esta dirección: dbo@gipuzkoa.eus.

Lekua eta data / Lugar y fecha

………………………  2020ko, …………….…………..(a)ren……a

En ………………………., a……. de ……………………………de 2020

Enpresaren ordezkaritza legala duenaren sinadura eta enpresaren zigilua

Firma de quien ostenta la representación legal y sello de la empresa

 

 

 

 


ERANSKINA / ANEXO

 

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

 

DECLARACIÓN RESPONSABLE

 

 

................................................................................................................................ jaunak/andreak, adinez nagusiak, ................... zenbakiko NA  eta ............................................................................................................................ helbidea dituenak, ..........................................................enpresaren ordezkaritzan (IFK:................................., sozietate helbidea: ..................................), diharduenak adierazia:

 

 

 

D/Dª ................................................................................................................................................., mayor de edad, con DNI nº ............................. y domicilio en ......................................................................................................., en representación de ......................................................................., con NIF .......................... y domicilio social en ......................................................................., declara:

 

1.- Ez bera ezta berak ordezkatzen duen enpresa ere ez daude sartuta martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan aurreikusten dituen onuradun izaera lortzea eragozten duten egoeretan.

 

 

 

2.- Ez zaio zigor administratibo edo penalik ezarri sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoak, ezartzen duenaren arabera.

 

 

3.- Ez da aritzen armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

 

 

4.- Erakunde publikoek edo aurrekontu publikoekin finantzatzen diren erakunde pribatuek azken hiru urteetan emandako minimis dirulaguntzak honako hauek dira:

 

 

 

1º.- Que no concurren ni en él/ella ni en la entidad a la que representa ninguna de las circunstancias que impiden obtener la condición de persona o entidad beneficiaria, previstas en el artículo 12 de la Norma Foral 3/2007, de 27 de marzo, de subvenciones del Territorio Histórico de Gipuzkoa.

 

 

2º.- No ha sido sancionada, administrativa o penalmente por incurrir en discriminación por razón de sexo, según lo previsto en la Ley 4/2005 de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

 

 

3º.- No se dedica a la producción, comercialización y financiación de armamento, de conformidad con lo dispuesto en la Ley del Parlamento Vasco 14/2007, de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

 

4º.- Que todas las ayudas de minimis de entidades públicas o entes privados financiados con cargo a presupuestos públicos recibidas en los tres últimos años, son las siguientes:

 

 

Erakundea

Organismo

Deialdia

Convocatoria

Onarpen data

Fecha aprobación

Jasotako kopurua

Importe recibido

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

5.- Deialdi honetan proiektu bererako eskatutako edo eskuratutako dirulaguntzak honako hauek  dira:

 

5º.- Que las subvenciones solicitadas y/o obtenidas para el mismo proyecto de la presente convocatoria han sido las siguientes:

 

 

Erakundea

Organismo

Deialdia

Convocatoria

Eskaera edo onarpen data

Fecha de solicitud o aprobación

Eskatutako edo jasotako kopurua

Importe solicitado o recibido

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

6.- Aitorpen honetan nahiz eskaeran eta eskaerari erantsita dauden dokumentuetan azaltzen diren datuak egiazkoak dira, eta ezagutzen eta onartzen ditu Laguntza Programako araudian ezarritako baldintzak.

 

 

7.- Badaki, ez-betetzeek edo emandako informazioaren eta dokumentazioaren zuzentasun ezak erantzukizun penal, administratibo edo zibilak ekar ditzaketela.

 

 

8.- Ezagutzen eta onartzen ditu abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak, datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzekoak ezartzen dituen baldintzak.

 

9.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta dirulaguntzei aplikatzeko jokabide kodea eta erakundearen zuzentasun esparrua betetzeko konpromisoa hartzen du, eta foru sektore publikoko gainontzeko entitateena ere bai, Diputatuen Kontseiluak 2018ko urriaren 2ko bileran hartutako erabakiaren bidez.

 

 

10.- Ez du inolako interes gatazkarik ez beste lizitatzaile batzuekiko edo proiektuan interesatutako beste alderdi batzuekiko antzeko inolako harremanik. Enpresak bere gain hartzen du, kontratua betetzeko epean zehar egoera hori sortzen bada, horren berri emateko botere adjudikatzaileari.

 

 

6º.- Que los datos contenidos en la presente Declaración como en la solicitud y el conjunto de documentos asociados a dicha solicitud de ayuda se ajustan a la realidad y que conoce y acepta las condiciones establecidas en la normativa reguladora del Programa de Ayudas.

 

7º.- Que conoce que el incumplimiento o la inexactitud en la información y documentación suministradas pueden dar lugar  a responsabilidades penales, administrativas y civiles.

 

8º.- Que conoce y acepta las condiciones que establece la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales.

 

9º.- Que se compromete al cumplimiento en todos sus términos del Código de Conducta y Marco de Integridad Institucional aplicable a ayudas y subvenciones de la Diputación Foral de Gipuzkoa y del resto de entidades que integran el sector público foral, aprobado por el Consejo de Gobierno Foral, en su reunión del 2 de octubre del 2018.

 

10º.- Que no tiene ningún conflicto de intereses y no tiene ningún tipo de relación equivalente al respecto con otras partes interesadas en el proyecto. Si durante el período de ejecución del contrato se produjera tal situación, la empresa asume la obligación de comunicar la misma al poder adjudicador.

 

 

(Lekua, eguna eta sinadura)

 

(Lugar, fecha y firma)