3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA

Iragarkia

Alkateak, 2020ko maiatzaren 27ko 440/2020 Alkate erabakiz deialdi hau onartu du:

Euskara zerbitzuaren deialdia euskara ikasteko dirulaguntzak emateko.

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak norgehiagoka erregimenean emateko moduan arautzea eta euskara ikasten aritu direnei horretarako dirulaguntzak ematea.   

2.  Onuradunak.

Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntza hauen onuradun, betiere araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. 

3.  Eskaerak.

Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak prestatutako ereduaren arabera aurkeztuko dira eskaerak (I. eranskinean ematen da eredu hori).

Arau-oinarriak eskuratzeko, agiriak eskuratzeko eta informazioa eskatzeko, jo helbide honetara: Euskara Zerbitzua, Zumaiako Udala Foruen plaza 1 zenbakira edo eta Udalaren www.zumaia.eus webgunera.     

Eskabideak aurkezteak deialdi honetan jasotako baldintza guztiak berariaz eta oso-osorik onartzen direla esan nahi du. 

2019/2020 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatzen duten ikasleek, HABEk 2020. urtean euskara ikasleentzako egingo duen dirulaguntzetarako deialdian parte hartu beharko dute. Zumaiako Udalaren dirulaguntza HABEk emandakoaren osagarria izango da eta 11. artikuluan zehazten den ehunekoa izango da gehieneko muga.

4.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerak I. eranskinaren jarraibideen arabera aurkeztu beharko dira eta eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:   

a)  Dirulaguntzaren eskaera normalizatua, I. eranskinean ematen denaren modukoa, behar bezala beteta.

b)  Nortasun Agiriaren fotokopia.

c)  Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria.  

d)  Egindako ikastaroan asistentzia %80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana.

5.  Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak uztailaren 1etik 15erako epean aurkeztu beharko dira lehenengo deialdian (urritik ekainerako ikastaroak) eta urriaren 1etik 15era bitartean bigarren deialdian (udako ikastaroak).    

Eskabideak, behar bezala beteta, toki hauetako batean aurkeztu behar dira:

— Zumaiako Udaleko erregistroan edo Euskara Zerbitzuan (Foruen plaza 1, 20750, Zumaia). Ordutegia: 07:45-14:30.

— Eskariak, halaber, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetatik edozein erabilita aurkeztu ahalko dira.    

— Eskabidea orria posta bulego batean aurkeztekotan, gutun azal ireki batean eraman behar da: postetxeko enplegatuak data eta zigilua jartzeko, aurkezteko epearen barruan. Horrela bakarrik ulertuko da eskabidea posta bulegoan utzi zen egunean izan duela sarrera Zumaiako Udaleko Erregistroan.   

— Zumaiako Udalaren www.zumaia.eus egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez.

— Aplikagarria den araudiak dioen beste edozein eratan.

Egiaztatzen bada aurkeztutako dokumentazioa ez dagoela osorik edo dokumentazio horrek ez dituela betetzen oinarri hauetan adierazitako baldintzak, pertsona interesdunari eskatuko zaio akats formalak egutegiko hamar eguneko epean konpontzeko edo beharrezkoak diren agiriak aurkezteko. Adieraziko zaio, hori egiten ez badu, ezetsitzat joko dela bere eskaera, eta hura artxibatuko dela, bestelako tramiterik egin gabe, indarreko araubideak adierazten duen moduan.

6.  Aurrekontuko diru-hornidura.

Aipatutako dirulaguntzarako 24.000,00 € daude 1 0200. 481.335.10.01 2020 (105) kontu sailean, eta hauek banatuko dira oinarriek diotena betetzen duten eskaintzen artean.   

7.  Eskaerak balioztatu eta laguntzak emateko baldintzak.            

Eskaerak emateko irizpidea izango da baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatzea. Horretarako, Euskara Zerbitzuko teknikariek egiaztatuko dute eskatzaileek baldintza guztiak betetzen dituztela. Hau da:   

— Egindako ikastaroan %80ko asistentzia egiaztatzea.

— Egindako ikastaroa ordaindu izana.

— Zumaian erroldatuta egotea.

— Eskatzaileak betebeharrak eguneratuak dituela.

8.  Diruz lagun daitezkeen gastuak.

Diruz lagun daitezkeen gastuak dira diruz laguntzen diren jarduerak egiteko egin behar direnak, baldin eta oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Alderdi horri dagokionez, beti bete beharko da Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 31. artikulua (azaroaren 17ko 38/2003 Legea).           


9.  Eskaerak aztertu eta balioztatzea.

Euskara ikasteko dirulaguntzak ematerakoan eskaerak aztertu eta balioztatzea Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariei dagokie.

10.  Erabakia.

Euskara zerbitzuburua izango da instrukzioaren arduraduna eta, aurrez Euskara Batzordean txosten teknikoa aurkeztu eta gero, ebazpen proposamena egingo duena.

Guztia gehienez 6 hilabeteko epean egin beharko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita.    

Aipatutako epea igaro eta gero, Udalak eskabideren bati buruzko erabaki zehatzik hartu gabe izango balu, erantzuna ezezkoa dela esan nahiko du horrek.

11.  Dirulaguntzaren zenbatekoa eta hura ordaintzeko modua.

Ohiko ikastaroak:

Euskara ikasteko dirulaguntzen barruan, ohiko ikastaroak direnean, ikastaroaren kostuaren %75 ordainduko zaio pertsona bakoitzari. Hala ere, ikastaroak iraun bitartean langabezian egon diren ikasleei eta egoera hori behar bezala egiaztatzen dutenei, ikastaroaren kostuaren %100 ordainduko zaie. 

Ikastaro trinkoak eta barnetegiak:

Ikastaro trinkoak dira egunean hiru ordutik gorako ikastaroak (3 ordukoak barne). Bestalde, barnetegien kasuan ez dira ostatu gastuak diruz lagunduko.               

Beraz, kasu hauetan, langabezian dauden ikasleei eskola orduen matrikularen %75 ordainduko zaie, gehienez ere, 600 euroko topearekin.

Gainerako guztiei eskola orduen matrikularen %50 ordainduko zaie, gehienez ere 450 euroko topearekin.

Autoikaskuntza:

Kasu hauetan langabezian dauden ikasleei matrikularen %100 ordainduko zaie, gehienez ere 600 euroko topearekin.   

Gainerakoei, berriz, matrikularen %75 ordainduko zaie, gehienez ere 450 euroko topearekin.

Ordainketa:

Banku transferentzia bidez egingo da dirulaguntzen ordainketa, onuradunaren titularitatepeko kontu batean.

Dirulaguntza emango dela jakinarazi eta gero, onartutako zenbatekoaren %100 ordainduko da.

Ordaindu beharreko kopurua aurrekontuan izendatutakoa baino handiagoa bada, orduan banaketa proportzionala egingo da eskatzaile guztien artean. 

Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du eskumena esleituta duen organoak, aldaketaren zenbatekoaren arabera, dirulaguntza ematea ebatzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.               

12.  Araubidea eta errekutsoak.

Deialdi honek aurreikusi gabeko alderdi guztietan betetzekoak izango dira azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzei buruzko lege orokorra (azaroaren 18an argitaratua Estatuko Aldizkari Ofizialean), lege horren garapeneko erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 errege dekretuaren bidez onartua (uztailaren 25ean argitaratua Estatuko Aldizkari Ofizialean) eta Zumaiako Udalaren dirulaguntzak emateko Ordenantza Arautzaile Orokorra.

Interesatuek deialdi honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete administrazioarekiko auzietako Donostiako epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.          

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko oinarri hauek onartu dituen organo eskudunaren aurrean, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.       

Zumaia, 2020ko maiatzaren 27a.—Iñaki Ostolaza Esnal, alkatea.  (2468)