1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

Akatsen zuzenketa

5/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 26koa, Covid-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondoren ekonomia suspertzeko koiunturazko zerga arloko neurriei buruzkoa.

2020ko maiatzaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 98. zenbakian, argitara eman da 5/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 26koa, Covid-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondoren ekonomia suspertzeko koiunturazko zerga arloko neurriei buruzkoa, eta bertan akats bat dagoela oharturik, jarraian behar den eran zuzentzen da.

Aipatutako foru dekretu-arauaren argitalpeneko 13. orrialdean, 11. artikuluko a) letran:

— Hau esaten duen tokian:

«a)  2020ko lehen seihilekoari dagokion eragiketa bolumena txikiagoa izatea 2019. urteko lehenengo sei hilabeteari dagokion eragiketa bolumenaren 100eko 25 baino.»  

— Hau esan behar du:

«a)  2020ko lehen seihilekoari dagokion eragiketa bolumena 2019ko lehen seihilekoari dagokion eragiketa bolumena baino 100eko 25 txikiagoa izatea.»               

Donostia, 2020ko maiatzaren 28a.    (2403)