3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGETAKO UDALA

Iragarkia

Elgetako Udal Batzarrak, 2020ko maiatzaren 26an eginiko bileran, hasiera batez onartu zuen Kreditu Aldaketarako 2020-KALD-000001-00 Espedientea, kreditu gehigarriei dagokiona, Udalaren 2020ko Aurrekontuaren barruan.            

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 34. artikuluan xedatutakoa beteaz, aipatu espedientea jendeari erakusten zaio, ondorengo arau hauen arabera:            

a)  Erakutsita dagoen lekua: Idazkaritza-Kontuhartzailetza.

b)  Espedientea aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: Hamabost lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.

c)  Honako hauek jar ditzakete erreklamazioak: Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 17.1 artikuluan aipatzen diren interesatuek eta erabakiaren aurka bozkatu duten korporakideek.

d)  Inpugnatzeko arrazoiak: Aipatutako abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 17.2 artikuluan adierazitakoak eta ordenamendu juridikoa urratzea.

e)  Aurkezteko bulegoa: Udaletxeko Sarrera Erregistroan, bulego orduetan.

f)  Erreklamazioak jasotzen dituen organoa: Udalbatzarra.

Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamazio edo oharpenik jaso gabe, kreditu aldaketarako espedientea behin-betiko onartutzat joko da beste erabakirik hartu behar izan gabe.

Elgeta, 2020ko maiatzaren 26a.—Iraitz Lazkano Garitaonandia, alkatea.        (2325)