3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGETAKO UDALA

Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko, norbanako, familia, zein alarma egoerak ixtera behartu dituen komertzio txiki eta ostalaritzako establezimenduei udal diru-laguntzak emateko urgentziazko deialdia.

1.    Aurrekariak eta testuingurua.

2020ko mar txo aren 11n Munduko Osasun Erakundeak Covid-19ak eragindako osasun publikoko emergentzi egoera nazioar teko pandemia deklaratu zuen.

Martxoaren 12an, Elgetako Udalak hainbat zerbitzu bertan behera uzteko erabakia hartu zuen: eskola kirola, liburutegia, udal kirol zerbitzuak, udal batzordeak, pilota eskola, bisita gidatuak, ludoteka eta gazte-lekua. Baita aurreikusita zeuden ikuskizunak ere. Udalak kudeatzen ez dituen zerbitzu batzuk ere eten egin ziren egun horretan bertan.

Martxoaren 13an, herriko jolas-parkeak, kiroldegia eta pilotalekua ere itxi zituen Elgetako Udalak.

Testuinguru horretan, hainbat dekretu, agindu eta gomendio argitaratu ziren:

— Martxoaren 13ko 6/2020 Dekretua, Lehendakariarena, zeinaren bidez Lehendakariak Euskadiko Herri Babeseko Plana-Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi zuzen tzeko eskumenak bereganatzen baititu, Covid-19aren hedapenak eragindako osasun-alertak sortu duen egoeraren aurre an.

— Martxoaren 13ko Agindua, Segurtasun sailburuarena, zeinaren bidez formalki aktibatzen baita Euskadiko Babes Zibileko Plana, Larrialdiei Aurregiteko Bidea-labi izeneko plana, Covid- 19aren hedapenak eragindako osasun-alertak sortu duen egoeraren aurrean.

— Martxoaren 13ko Agindua, Osasun sailburuarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Euskal Autonomia erkidegoan, Covid-19 koronabirusaren egoera eta bilakaera dela eta.

— Martxoaren 14ko Agindua, Osasun sailburuarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Euskal Autonomia erkidegoan, Covid-19 koronabirusaren egoera eta bilakaera dela eta.

2.    Alarma egoeraren deklarazioa.

2020ko martxoaren 14an, 463/2020 Errege Dekretua argitaratu zen, non, «Coronavirus» (Covid-19 aurrerantzean) izeneko birusak eragindako osasun krisiaren Kudeaketarako alarma egoera deklaratu zen 15 eguneko iraupenarekin.

Alarma egoera hori gaur egun ere indarrean dago. Dekretuak hainbat neurri hartzen ditu, kontaktuen jarraipena egin eta arriskuaren araberako gizarte urruntze neurriak sustatzeko.  

Errege Dekretuaren Azken Xedapenetatik lehenak dio alarma deklarazio horren aurretik Erkidego nahiz tokiko gobernuek koronabirus Covid-19aren baitan hartutako neurriek indarrean jarraitzen dutela. Betiere, errege Dekretu honek xedaturikoarekin bat badatoz.               

Beraz, esan dezakegu, eta gaia Elgetako Udalera ekarriz, 463/2020ak ezarritako neurriak bete eta betearaztea dagokigula.             

3.    Deklarazioaren ondorioak.

Hartutako neurri horiek eragin zuzena izan dute herritarren eguneroko bizitzan, bai beraien mugitzeko askatasunean zein beste eskubide batzuen egikaritzan. Elgetako Udalak neurri horiek aplikatzearen ondorioz, Elgetako herriak jasan dituen ondorio sozialak aztertu ditu, honako hauek izanik:   

1.    Eskola, Haur Eskola, Ludoteka eta Gazte-lekua ixtea: Baliteke neurri honek eragina izatea umeen zaintzari dagokionez. Nagusiki adin txikiko zaintza eremuan.

2.    Lantokien itxiera dekretatu ez izana: Honek, familia kontziliazioaren inguruan izan du eragina, gehienbat umeak dituzten familietan zaintzari dagokionez.

3.    Ostalaritzaren itxiera: kontutan izanik ostalaritza arloko zerbitzu guztiak itxi egin direla, Udalak kontuan izan ditu horrek ekarriko dituen galera ekonomikoak.

4.    Komertzio txikien itxiera: Agindu honek ere kontuan eduki beharreko galera ekonomikoak sortzen ditu.

5.    Eguneko zentroaren itxiera edo mugak: Horrelako egoerek, adinekoen eta adin nagusien zaintzarako arazoak sortzen ditu.

6.    Zeharkako bestelako ondorioak: Alegia, egoera zaurgarrienean aurkitzen diren kolektiboek jasan izango dituzten kalte edo egonezinak.

4.    Egoera arintzeko laguntza proposamena.

Udaleko baliabideak inoiz bizi ez den egoera honen aurrean herritarren beharrei erantzun egoki bat emateko erabiltzea dagokigu.

Ondorioz, Covid-19ak eragindako egoera arintzeko helburuarekin, ez-ohiko eta presazko diru-laguntza deialdia onartzea proposatzen da norbanako, familia zein alarma egoerak ixtera behartu dituen komertzio txiki eta ostalaritzako establezimenduei laguntzeko.

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko diru-laguntzak emango dira.

Euskadiko Tokiko erakundeak arautzen dituen apirilaren 7ko 2/2016ko Legearen baitan, Udal Batzarrak 2020ko maiatzaren 26an               

ERABAKI DU

Lehena.    Covid-19 norbanako norbanako, familia zein alarma efoerak ixtera behartu dituen komertzio txiki eta ostalaritzako establezimenduei udal diru-laguntzak emateko urgentziazko deialdia egitea aipatutako laguntza lerroetan oinarrituz.       

Deialdi hori Akordio honen eranskin gisa jaso da.          

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian (www.elgeta.eus) daude erakusgai, «tramiteak-inprimakiak» atalean.              

Bigarrena.    Deialdi horri aurre egiteko 2020. Ekitaldiko udal aurrekontuan 20.000 euroko gastua baimentzea, Elgetako Udaleko aurrekontuaren baitan:

1.1000.471.01.311.00.2020 Covid-19 merkataritza.

1.1000.480.01.311.00.2020 Covid-19 familia zaintza.

Laguntza lerroak:

A.    Hezkuntza zentroen itxieraren ondorioz 0-12 urte bitarteko haurren zaintzarako eragozpenak arintzeko laguntzak eta eguneko zentru nahiz beste antzeko zerbitzuen itxieraren ondorioz mendekotasun egoeran dauden zaintzarako eragozpenak arintzeko laguntzak.  

Lerro honen barruan sartzen dira:

A.1.    Covid-19aren ondorioz 12 urte bitarteko haurren edo adingabeenen eta mendekotasun egoeran dauden zaintzarako egin diren kontratazioak diruz laguntzea.

Kontratazio bakoitzak gehienez ere (bizikidetza unitate bakoitzeko bat) hilabeteko 250 €ko laguntza jasoko du, beti ere jardunaldi osokoa bada. Gainontzeko kasuan lanaldiaren arabera laguntza murriztuz joango da, proportzionalki. Zaintza eremuari dagokion indarrean dagoen Lan Hitzarmenaren betearazpena ziurtatu beharko da.

Elgetan erroldatua egotea ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko.

A.2.    Covid-19aren ondorioz 12 urte bitarteko adingabeen edo mendekotasun egoeran daudenen zaintzarako soldatarik gabeko baimen eskaerak eta antzekoek sortutako kalteak konpentsatzeko laguntzak.

Laguntza 250 €koa izango da lan jardunaldi osoko murrizketa eskatu bada, beti ere hilabete bateko epea eta bizikidetza unitate bakoitzeko bat erreferentzitzat hartuz. Gainontzeko kasuetan eskatutako murrizketaren arabera laguntza murriztuz joango da, proportzionalki.

Elgetan erroldatua egotea ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko.

B.    Komertzio txikien, ile-apaindegien, ostalaritzako establezimenduen, nahiz bestelako jarduera ekonomikoen (akademiak, masaje edo fisioterapia zentroak, mekanikoak...) derrigorrezko itxierak sortutako kalte ekonomikoen eragina gutxitzeko laguntzak.

Laguntza 400 €-koa izango da beti ere hilabete bateko epea erreferentziatzat hartuz. Halaber, 100 €-ko gehigarria izango dute %100 jardunaldian daukaten langile bakoitzeko. Lanaldi partzialean aurkitzen diren kasuetan, gehigarria era proportzionalean emango da.

Itxialdia partziala izan bada (hau da, negozioaren zati bat irekita eta beste bat itxita), laguntza 200 €-koa izango da. Halaber, 100 €-ko gehigarria izango dute %100 jardunaldian daukaten langile bakoitzeko. Lanaldi partzialean aurkitzen diren kasuetan, gehigarria era proportzionalean emango da.        

Jarduera Ekonomikoen ganeko Zergaren Alta historikoa egiaztatu beharko da.

Helbide fiskala Elgetan izatea ezinbesteko baldintza izango da.

Hirugarrena.    Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean, deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, deialdia argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko da zenbatzen.

ERANSKINA

Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko, norbanako, familia, zein alarma egoerak ixtera behartu dituen komertzio txiki eta ostalaritzako establezimenduei udal diru-laguntzak emateko urgentziazko deialdia.

1.    Xedea eta lagundu daitekeen epealdia.

Diru-laguntza honen xede nagusia da Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko norbanako, familia, zein alarma egoerak ixtera behartu dituen komertzio txiki eta ostalaritzako establezimenduei laguntzea.      

Diru-laguntza honen bidez, aplikatu beharreko salbuespenezko prebentzio neurriak sortarazitako egoera zailei aurre egitea eta erantzun bat ematea da helburua, gainontzeko Administrazioek eremu honetan epe labur nahiz ertainean har ditzaketen bestelako neurrien kalterik gabe.

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko diru-laguntzak emango dira.

Jarritako laguntza horiek larrialdi egoera bakoitzak sortutako gastuari zati batean aurre egitera bideratuko dira.             

2.    Laguntza ekonomikoen hasierako epea.

Diruz lagungarriak izango diren honako kontzeptuak Estatuko alarma egoeraren deklarazioaren ondoren hasiko dira.

A.    Hezkuntza zentroen itxieraren ondorioz, 0-12 urte bitarteko haurren zaintzarako eragozpenak arintzeko eta eguneko zentro nahiz beste antzeko zerbitzuen itxieraren ondorioz mendekotasun egoeran dauden zaintzarako eragozpenak arintzeko laguntzak (5.000 €).               

B.    Komertzio txikien, ile-apaindegien, ostalaritzako establezimenduen eta bestelako jarduera ekonomikoen itxiera, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoen eragina gutxitzeko laguntzak (15.000 €).

3.    Diru-laguntzen indarraldia.

Diru-laguntza honek alarma egoera amaitu arteko edota alarma egoera amaitu aurretik ezarri den diru laguntza kopurua agortu arteko iraupena izango du. Beti ere, alarma egoeraren baitan kasu hauei eragindako arintzerik ematen ez bada.

Ondorioz, behin diru-laguntza jasotzeko eskaera egin eta onartua izanda, ordaindutako epealdiaz gain, onuradun baldintzak indarrean izanik, alarma egoera luzapen denbora tarte horri dagozkion laguntza ekonomikoak ere eskatu daitezkeela.            

4.    Diru-laguntzen ordainketa.

Diru-laguntzak beraiek xede duten helburua egoera egiaztatu bezain pronto ordainduko dira.

Diru-laguntza honetara bideratutako aurrekontua (20.000 €), ez bada nahikoa dauden eskera guztiei erantzuteko modu, proportzionalean banatuko da.

5.    Aurkeztu beharreko agiriak eta eskaera egiteko epea.              

Diru-laguntza eskaerarekin batera atxikitu behar den dokumentazioa ondoren datorrena izango da:

Diru-laguntza eskaera Udalaren erregistro orokorrean eta bere web orrian argitaratu den eredua erabiliz egin beharko da.             

Eskaerarekin batera, aurkeztu beharko dira:

A.1.    Covid-19aren ondorioz 12 urte bitarteko haurren edo adingabeenen eta mendekotasun egoeran dauden zaintzarako egin diren kontratazioak diruz laguntzea.

— Lan-kontratua aurkeztu beharko da.

— Elgetan erroldatua egotea ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko.

A.2.    Covid-19aren ondorioz 12 urte bitarteko adingabeen edo mendekotasun egoeran daudenen zaintzarako soldatarik gabeko baimen eskaerak eta antzekoek sortutako kalteak konpentsatzeko laguntzak.

— Baimen eskaera eta baimena bera egiazta tzen duen dokumentuak aurkeztu beharko dira.

B.    Komertzio txikien, ile-apaindegien, ostalaritzako establezimenduen, nahiz bestelako jarduera ekonomikoen (akademiak, masaje edo fisioterapia zentroak, mekanikoak...) derrigorrezko itxierak sortutako kalte ekonomikoen eragina gutxitzeko laguntzei dagokionez.

— Komertzio txkien jarduera burutzen duela egiaztatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoa. (Udalak egiaztatuko du).

— Langileak izanez gero, berauen lan kontratuaren kopia.              

— Helbide fiskala Elgetan izatea (Udalak egiaztatuko du).              

Hala ere, Udalaren esku dagoen informazioari dagokionez, ez da izango beharrezkoa aurkeztea. (Adibidez, Txikizkako merkataritza jarduera burutzen duela egiaztatzen dun Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoa eta helbide fiskala Elgetan izateari buruzko dokumentazioa).

6.    Eskariak aurkezteko epea eta mugak.

Eskabideak aurkeztu ahal izango dira deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Elgetako Udaleko webgunean argitaratutako egunaren biharamunetik hasita aurkeztu ahalko dira 15 laneguneko epean.

Eskatzaileak, atal honetan aurreikusten diren diru-laguntzetatik soilik bat jasotzeko eskubidea izango du, hau da, ezin izango du kontzeptu ezberdinetatik izanda ere, dirulaguntza bat baino gehiago jaso, soilik modalitate bateko diru-laguntza eskatzea ahalbidetzen da.

7.    Gauzatzea eta proposamena.

Udalaren Ogasun Sailak diru-laguntzen Kudeaketarako lanak egingo ditu, eta ebazpen-proposamena prestatuko du.     

Ondoren, Alkateak Ogasun Sailaren proposamena ikusita, diru-laguntzaren emakidari buruzko erabakia hartuko du.

Eskatzaileak, Alkatearen erabakiaren kontra egoki iritzitako errekurtsoak aurkeztu ahal izango ditu legez erabakitako epe eta moduetan.

8.    Interesdunaren betebehar eta obligazioak.

Diru laguntza hau eskatzen duten interesatu orok, hura eskuratzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du. Hala ere, Udalak diru-laguntza emateko orduan zalantzarik baldin badu interesatuari baldintzak betetzen dituen ala ez, dokumentazio edo informazio gehigarria eskatu ahal izango dio eta interesatuak eskaera hori bete egin beharko du.

Diru-laguntza jasotzen duten komertzio txiki, ile-apaindegi, ostalaritzako establezimendu eta bestelakoek ondorengo konpromisoa hartu beharko dute:

Alarma egoera ezartzen duen dekretuaren indarraldia amaitzean, hau da, establezimenduak irekitzeko baldintzak ematen direnean, laguntza jaso duten komertzio zein establezimenduek, gutxienez 4 hilabetez zerbitzua irekitzeko konpromisoa hartu beharko dute.

9.    Udalaren eskubidea.

Udalari dagokio diru-laguntza honen oinarriak interpretatzeko eskubidea, dirulaguntzaren betearazpenak sor ditzakeen zalantzak argitzea, ematen diren kasuistika eta kalteen zamak interpretatzea eta diru-laguntzak baimendu edo ezeztatzea. Dirulaguntzen Araudi Orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak ezarritako eskakizun eta ondorioetara loturik.

10.    Diru-laguntzen itzultzea.

Eskatutako baldintzak beteko ez balira, edo behar bezala arrazoitutako beste edozein ziorengatik, Udalak diru-laguntza emakida deusezta dezake eta emandako dirulaguntza bueltatzea eskatu dakioke interesatuari.

11.    Ebazpena: alkatetza.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei edota erakunde interesatuei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluaren arabera; betiere emandako diru lagun tzak Udalaren webgunean argitara tze ko aukera baztertu gabe.

Laguntza lerro hau bateragarria izango da beste Administrazioak mar txan jarri ditzazketen laguntzekin baino ezingo da Covid-19aren ondorioz sortutako galera ekonomikoa baino gehiago jaso. Halakorik gertauz gero, 38/2003 Dirulagunzten araudiak aurreikusten duen Itzulera prozedura martxan jarriko da.

Emandako diru-laguntzaren ordainketa bakoitza banku transferentzia bidez egingo da, erakunde edo pertsona onuradunak adierazitako kontu korrontean.

12.    Araudi ezargarrtia.

Bere oinarri arautzaileetan ezarrikoaz gain, laguntza hauek Diru-lagun tzen Araudi Orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak arautuko dituzte.

Elgeta, 2020ko maiatzaren 26a.—Iraitz Lazkano Garitaonandia, alkatea.          (2324)