3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGETAKO UDALA

Elgetako Udalaren 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa. Behin betiko onarpena.

2020ko martxoaren 3ko osoko bilkuran hasiera batean onartu zen Elgetako Udalaren 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 47. zk., 2020ko martxoaren 10ekoa).

Jendaurrean jartzeko arauzko epea igarota erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu gabe, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluaren azken paragrafoan xedatutakoari jarraiki, behin betiko bihurtzen da orain arte behin-behinekoa izan den akordioa.

Lege horretako 70.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki, testua argitaratzen da.

Erabaki hau behin betikoa da administrazio-bidean, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eta, hori guztiori, egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzearen kaltetan gabe.

Elgeta, 2020ko maiatzaren 18a.—Iraitz Lazkano Garitaonandia, alkatea.          (2198)

2020-2023ko diru-laguntzen plan estrategikoa

HITZAURREA

Oinarrizko izaera duen diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 8.1 artikuluak honako hau dio: «Herri Administrazioetako organoek edo diru-laguntzak ematea proposatzen duen edozein erakundek, aldez aurretik diru-laguntzen plan estrategiko bat zehaztu behar dute; bertan, beren aplikazioarekin lortu nahi diren helburuak eta ondorioak jaso beharko dituzte, haiek lortzeko beharrezkoa den denbora, aurreikusitako kostuak eta baita izango dituzten finantzazio iturriak ere. Plana burutzeko ezinbestekoa izango da beti aurrekontuen egonkortasunerako helburuak betetzea».

Azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 13. Xedapen gehigarriak ezartzen du legezko arau edo erregelamenduetan aurreikusitako politika publikoei buruzko plan edo programak Diru Laguntzen Plan Estrategikotzat joko direla edo 38/2003 Legeko 8.1 artikuluan aurreikusitako edukia jasoko dutela.           

Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra beste urrats bat da sistema ekonomikoa hobetzeko eta arrazionalizatzeko prozesuan. Legea zuzentzen duen printzipioetako bat gardentasuna da, eta horrek modu zuzenean du eragina diru laguntzetarako gastu publikoaren Kudeaketaren eraginkortasun eta efizientzia mailaren igoeran.

Zentzu horretan, dirulaguntzei buruzko informazio gehiago izateak merkatuan eragina izan ditzaketen distortsio eta interferentziak kentzea ahalbideratuko du, eta administrazio publikoen jardunen osagarritasuna eta koherentzia erraztuko du, edozein motako gainjartzea ekidinez.             

Eraginkortasuna hobetzeko Diru Laguntzei buruzko Plan Estrategikoa egitea aurreikusten du araudiak. Plan hori hainbat urtetarako izan beharko da, diru laguntzak sortu aurretik egin beharko da, eta beharrezko izan daitezkeen azterketak egin beharko zaizkio urtero.

Horregatik, Udal honek Diru Laguntzen Plan Estrategikoa onartu duen Planak ondorengo artikuluak ditu.

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Elgetako Udalak, 2020-2023 artean emango dituen diru laguntzak Diru Laguntzen Lege Orokorraren, Plan honen, dagozkion hitzarmenen eta diru laguntzak emateko urtero egingo diren deialdien oinarrien arabera emango ditu.

2. artikulua.

Plan honetan aurreikusitako diru laguntzak eraginkorrak izateko, dagozkion kontsignazioak sartu beharko dira urte bakoitzeko udal aurrekontuetan eta diru laguntzak arautzeko oinarriak onartu.

3. artikulua.

Diru-laguntzak egoteko baldintza izango da aurrekontu egonkortasun helburuak betetzea, eta beraz, onartuko diren aurrekontu kontsignazioak eta diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak uneoro helburu horietara egokitu beharko dira.            

4. artikulua.

Diru-laguntzen Plan Estrategiko hau onartzeak ez du inolako eskubiderik sortzen onuradun izan daitezkeenentzako, eta ezingo dute inolako kalte-ordainik edo konpentsaziorik eskatu Plana ez bada bere horretan betetzen.          

II. KAPITULUA

ONURADUNAK

5. artikulua.

Udalak, deialdi publiko bidez edo lankidetza-hitzarmenak eginaz, diru laguntzak emango dizkie pertsonei, elkarteei edo erakunde pribatuei herri onurako edo gizartearen intereseko jarduerak egiteko edo udal eskumeneko helburu publikoak lortzeko.           


6. artikulua.

Plan honen printzipio orokorrak honako hauek dira:

— Publizitatea eta lehiakortasun askea aurrez egindako deialdi bidez. Bertan, objektibitatea, gardentasuna, publizitatea, lehiakortasuna eta fondo publikoen banaketan berdintasuna bermatu beharko dira, hori guztiori, emakida zuzenaren kaltetan gabe. Emakida zuzenak, aplikatu dakiokeen arauan ezarritakoaren arabera, aurrez dagokion aurrekontu kontsignazioa izan beharko du.

— Aurrez deialdian ezarritako irizpide objektiboen arabera egingo da emakida, onuradun izan daitezkeenak irizpide horiek aurrez ezagutzen dituztela bermatzeko.

— Eraginkortasuna jarritako helburuak betetzerakoan eta efizientzia baliabide publikoak esleitzerakoan, kantitate eta kalitate aldetik justifikatu beharko direlarik.

— Diru laguntza eskatzen duten erakundeen helburuak diruz lagundutako jardueretan berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioetan egokitzen direla kontrolatzea eta aztertzea.

— Eta, berariaz, Plan Estrategikoaren egokitasuna uneoro egiaztatzea. Hau da:

Plana termino sozialetan justifikatzea.

Planak kontuan hartzen dituen herritarren beharrak.

Finantza gaitasuna.

Arlo horretako udal eskumena azaltzea.

7. artikulua.

Alkatetzak, laguntzak edo diru laguntzak emateko organo eskudunak, Kudeaketa ekonomikoa egiteko funtzioa du, eta beraz, Diru Laguntzen Plan Estrategikoa exekutatzekoa.    

Beraz,

— Diru laguntza programak aurrekontu zuzkidura egokia eta behar bestekoa egotearen menpe daude.

— Diru laguntzak edo emakida zuzenak (hitzarmenak) eman aurretik gastua onartu beharko da Elgetako Udaleko aurrekontu arauetan aurreikusitako moduan. 

— Eta, azkenik, diru laguntzak eman aurretik, emakida arautzen dituzten arauak edo oinarriak onartu beharko dira.      

III. KAPITULUA

PLANAREN EDUKIA

8. artikulua.

Plan honetan 2020-2023rako aurreikusitako laguntzek eta diru laguntzek honako hauek jasotzen dituzte bakoitzari dagokion eranskinean:

— Lortu nahi diren helburuak.

— Emakida mota aplikagarria.

— Hartzaileak.

— Diru-kopurua.

9. artikulua.

Plan honek diru laguntzak ematen dituzten udal departamendu beste eranskin ditu.

10. artikulua.

Aurrekontuan aurreikusitako diru laguntzak ondorengo irizpideen arabera zerrendatuta agertzen dira eranskin bakoitzean:

— Diru laguntza ematen duen saila. Irizpide horrekin departamentua zehazten da (eranskinaren arabera).

— Helburua. Irizpide horrekin diru laguntza zein helbururako erabiliko den zehazten da, gero helburu hori ebaluatu ahal izateko.

— Kudeaketa mota. Irizpide horrekin diru laguntza emateko aplikatu beharreko prozedura aurreikusten da (lehiakortasun askea, lankidetza hitzarmena, programa).

— Zenbatekoa. Diru laguntza bakoitzerako aurreikusitako kontsignazioa.

IV. KAPITULUA

DIRU LAGUNTZEN ONURADUNAK ETA GAIAK

11. artikulua.

Udalak, deialdi publiko bidez edo lankidetza-hitzarmenak eginaz, diru laguntzak emango dizkie pertsonei, elkarteei edo erakunde pribatuei herri onurako edo gizartearen intereseko jarduerak egiteko edo udal eskumeneko helburu publikoak lortzeko.           


12. artikulua.

Elgetako Udalak diru laguntzak emango ditu urtero, hainbat udal diru laguntza lerrotan, ondorengo eskumen arloetan: euskara, kultura, hezkuntza, baserriak eta ogasuna.

V. KAPITULUA

DIRUZ LAGUNDUTAKO PROGRAMEN ERAGINKORTASUNAREN AZTERKETA. EMAITZEN AZTERKETA

13. artikulua.

Diru laguntza bakoitzaren eraginkortasuna hobeto aztertzeko, diru laguntzak ematen dituzten departamentuek txosten arrazoitua eskatuko diete diru laguntzak jasotzen dituztenei. Txostenean egindako ekintza kopurua eta diru laguntzak zenbat herritarrengan izan duen eragina jaso beharko dira batetik, eta, bestetik, lortutako helburuak justifikatu beharko dira.

14. artikulua.

Zehazki, ebaluatu ahal izateko honako hauek zehaztu beharko dira:

— Helburua.

— Diru laguntza jasotzen duen erakundea, eta hala bada, laguntzailea.

— Diru laguntzaren zenbatekoa.

— Diru laguntzarekin egindako ekintza zehatzak.            

— Diruz lagundutako ekintzak zenbat herritarrengan izan duen eragina.

— Diru laguntza ematen duen departamentuaren balorazioa laguntza eman zenean lortu nahi ziren helburuekiko egokitasunari buruz eta dagokion programarekin jarraitzearen edo kentzearen bidezkotasunari buruz.

VI. KAPITULUA

DIRUZ LAGUNDUTAKO PROGRAMEN KONTROLA

15. artikulua.

Ogasun batzordeburuak kontrolatuko du plan hau betetzen dela berau indarrean dagoen bitartean. 

Urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan, Ogasun batzordeburuak planaren exekuzioa ebaluatzeko txostena aurkeztuko du batzorde horretan.

16. artikulua.

Planaren indarraldia amaituta, eta berria egin aurretik, Ogasun batzordeburuak txostena aurkeztuko beharko du Ogasun batzordean. Bertan, gutxienez, honakoak jaso beharko dira: Planaren betetze maila, lortu nahi ziren helburu eta eraginetan diru laguntzek izan duten eraginkortasuna eta efizientzia eta ondorioak; eta horrekin batera, hurrengo Diru Laguntza Plan Estrategikoa egiteko iradokizunak.         

Aipatutako Plan Estrategikoaren aplikazioak eragindako emaitzen kontrola eta ebaluazioa udal kontuhartzaileak egingo du.

Diru-laguntzen kopurua ezin izango da, inolaz ere, bera bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo errekurtsoekin batera, diruz lagundu den jardueraren kostua baino handiagoa izan.

Diruz lagundutako jardun orok izan behar du auto-finantzazio parte bat, hau da, ez da gastuen %100eko diru-laguntzarik emango.

1GO ERANSKINA

Diru-laguntza ematen duen saila: Euskara.

Programaren deskripzioa: Euskara ikasteko ikastaroak.

Hartzaileak: Elgetan erroldaturik dauden pertsona fisikoak.

Helburua: 2020ko jardunaldian euskara ikasteko ikastaroak egitea.

Diru-laguntza mota: Deialdi publikoa.

Laguntzak eskatzeko epea: Kurtsoa amaitu eta hilabeteko epea.

Kosteen aurreikuspena: 900 €.

Finantziazioa: 2020ko aurrekontuan irekiko den partida.

Erabakitzailea: Alkatetza.

II. ERANSKINA

Diru-laguntza ematen duen saila: Kultura.

Programaren deskripzioa: jubilatu taldeek herrian antolatutako jarduerengatik sortutako gastuak finantzatzea.             

Hartzaileak: Elgetako jubilatu taldeak.

Helburua: Herrian egindako jarduerek sortutako gastuak finantzatzea.

Diru-laguntza mota: Zuzenekoa.

Kosteen aurreikuspena: 350 €.

Finantziazioa: 2020ko aurrekontuan irekiko den partida.

Erabakitzailea: Alkatetza.

III. ERANSKINA

Diru-laguntza ematen duen saila: Kultura.

Programaren deskripzioa: auzoetako jaiak antolatzeko laguntza.

Hartzaileak: Elgetako auzo elkarteak.

Helburua: auzoko jaietan egindako jarduerek sortutako gastuak finantzatzea.

Diru-laguntza mota: Zuzenekoa.

2020ako kosteen aurreikuspena: 900 €.

Zuzeneko musikarik badago, 240 €rainoko diru-laguntza. Zuzeneko musikarik ez badago, 120 €rainoko diru-laguntza. Horrez gain, udalak ordainduko ditu behar izanez gero jaiak finantzatzen laguntzeko errifak.

Finantziazioa: 2020ko aurrekontuan irekiko den partida.

Erabakitzailea: Alkatetza.

IV. ERANSKINA

Diru-laguntza ematen duen saila: Kirola.

Programaren deskripzioa: kirol ekintzak antolatzeko laguntzak.

Hartzaileak: Elgetako kirol elkarteak.

Helburua: kirol jarduerak antolatzearen gastuak finantzatzea.         

Diru-laguntza mota: Zuzenekoa.

2020ako kosteen aurreikuspena: 600 €.

Finantziazioa: 2020ko aurrekontuan irekiko den partida.

Erabakitzailea: Alkatetza.

V. ERANSKINA

Diru-laguntza ematen duen saila: Kultura.

Programaren deskripzioa: kultur-aisialdi ekintzak antolatzeko Elgetako gastronomia elkarteei laguntzak.     

Hartzaileak: Elgetako elkarte gastronomikoak.

Helburua: kultur-aisialdi jarduerak antolatzearen gastuak finantzatzea. Gastuen %60raino finantzatuko da gehienez. Elkarlanean antolatutako ekintzetarako, elkarte bakoitzak bere memoria eta justifikazioa aurkeztu beharko ditu.

Diru-laguntza mota: Zuzenekoa.

2020ako kosteen aurreikuspena: 480 €.

Finantziazioa: 2020ko aurrekontuan irekiko den partida.

Erabakitzailea: Alkatetza.

VI. ERANSKINA

Diru-laguntza ematen duen saila: Hezkuntza.

Programaren deskripzioa: hezkuntza eta zaintza zerbitzuak emateagatik elkarteei laguntzak.

Hartzaileak: Elgetako elkarteak.

Helburua: hezkuntza eta zaintza zerbitzuak eskaintzearen gastuak finantzatzea.

Diru-laguntza mota: Zuzenekoa.

2020ako kosteen aurreikuspena: 600 €.

Finantziazioa: 2020 aurrekontuan irekiko den partida.    

Erabakitzailea: Alkatetza.

VII. ERANSKINA

Diru-laguntza ematen duen saila: baserritarren batzordea.             

Programaren deskripzioa: Putzu septikoak garbitzeko Elgetako baserriei diru-laguntza.

Hartzaileak: Elgetako baserrien jabeak.

Helburua: Putzu septikoak garbitzearen kostuak diruz laguntzea.

Banaketa irizpideak: eskaeren arabera.

Diru-laguntza mota: Zuzenekoa.

2020ako kosteen aurreikuspena: 1.000 €.

Finantziazioa: 2020 aurrekontuan irekiko den partida.    

Erabakitzailea: Alkatetza.

VIII. ERANSKINA

Diru-laguntza ematen duen saila: Ogasuna.

Programaren deskripzioa: OHZ ordaintzeko diru-laguntzak ematea.

Hartzaileak: Elgetako etxebizitzen jabeak edo titularrak.

Helburua: Egoera ekonomiko okerrenean dauden familiei OHZ ordaintzeko diru-laguntza ematea.

Diru-laguntza mota: Zuzenekoa.

2020ako kosteen aurreikuspena: 500 €.

Finantziazioa: 2020 aurrekontuan irekiko den partida.    

Erabakitzailea: Alkatetza.

IX. ERANSKINA

Diru-laguntza ematen duen saila: Turismoa eta Memoria Historikoa.

Programaren deskripzioa: Memoria historikoa lantzeko ikerketa, argitalpen eta ekintzak babesteko diru-laguntza.

Hartzaileak: Elkarte eta norbanakoak.

Helburua: 1936-37ko gerran eta frankismoan zehar Elgetan izandako eskubide urraketak ikertu eta zabaltzeko lanak diruz-laguntzea.

Diru-laguntza mota: Zuzenekoa.

2020ako kosteen aurreikuspena: 500 €.

Finantziazioa: 2020 aurrekontuan irekiko den partida.    

Erabakitzailea: Alkatetza.