3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Covid-19aren ondorioz kalte ekonomikoak jasan dituzten eta itxi egin behar izan duten Usurbilgo herri eta auzoetako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduetan erosteko bonoak arautzeko oinarriak.

Usurbilgo Udalak, 2020ko maiatzaren 11ean, 297/2020 Alkatearen Dekretuz, eta 2020ko maiatzaren 14an 308/2020 eta 2020ko maiatzaren 19an 337/2020 Alkatearen dekretuz hainbat zuzenketa eginez, Covid-19aren ondorioz kalte ekonomikoak jasan dituzten eta itxi egin behar izan duten Usurbilgo herri eta auzoetako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduetan erosteko bonoak arautzeko oinarriak onartzea erabaki zuen.

Erabaki hau finkoa da eta amaiera jarri dio administrazio-bideari.

ERREKURTSOAK

— Erabaki honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen arabera Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea dauka horretarako: erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.

— Bestela, erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako Kontentzioso-Administratiboetarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekurtsoa erantzun gabe utziko balu Administrazioak, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.     

Usurbil, 2020ko maiatzaren 14a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.       (2194)

Covid-19aren ondorioz kalte ekonomikoak jasan dituzten eta itxi egin behar izan duten Usurbilgo herri eta auzoetako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduetan erosteko bonoak arautzeko oinarriak.

1.  Testuingurua.

Usurbilgo udalak, tokian tokiko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuak biziberritzeko plana bukatzear zela sortu da Covid-19a. Udalak herriko merkataritza zaindu eta bultzatzeko duen konpromisoa gauzatzeko tresna bezala sortua, 2009an garatutako plana berrikusi, eguneratu eta berregokitu nahi izan da, azken hamarkadan izandako bilakaera eta aldaketak kontuan izanik.

Gizarte gero eta globalizatuago eta digitalizatuagoak, oro har herritarren bizimoduan du eragina, eta nola ez, baita herritarren erosketa eta kontsumo ohituretan ere. Tokiko merkataritzaren eta Usurbilgo herri gune eta auzoetako zerbitzuen biziraupenerako, orokorrak diren inguruneko gertaerei aurre egin beharra dago:

1.  Hiri eta metropoliek, zentralitate rol gero eta handiagoa lortu nahi dute.

2.  Lehendik zeuden azalera handiko merkataritza eremuak zabaltzen eta berriak eraikitzen jarraitzen da.     

3.  Adimendun telefono mugikorrekin, internet sarea guztiz hedatu da, herritar ia guztien eguneroko bizimoduan dago presente.

4.  Merkataritza elektronikoak, ohiko merkataritzaren joko arauak aldarazi ditu.

Testuinguru global horretan kokatua dago Usurbil ere eta tokiko merkataritza eta ostalaritza babestu ez ezik sustatzea, ez da nolanahiko erronka.

Erronka berri horiei heltzeko, baina, funtsezkoa da eragile ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea; hau da, tokiko zerbitzuetako profesionalek beraiek, Udalarekin eta herriko talde nahiz herritarrekin batera egin beharko dute bidea. Izan ere, gogoan izan behar da gainontzeko herri-dinamikez gain, tokian tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuek ere ematen dietela bizia herri gune eta auzoei.

Covid-19ak ez ditu areagotu baino egin, tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak bizirauteko zailtasunak.             

Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz ixtera behartuak izan dira Usurbilgo merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreko establezimenduak, eta ezinbestekoa da inoiz baino gehiago, Usurbilgo Udalak gizartearen interes orokorraren ikuspuntutik herriko dendetan erosketa sustatzea, herriko sektore hauetako profesionalen eskutik eta herritarrekin batera, guzti honek bizia ematen bait dio herriari.        

Usurbilgo Udalak, ikuspegi honetatik hainbat neurri hartu ditu, covid-19ak, tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonaletako establezimenduetan sortutako likidezi arazoak eta kalte ekonomikoak arintzen laguntzeko, tokiko kontsumoa sustatzeko, herri izaerako jarduera eta elkartasun portaerak sustatzeko, herritarrak aktibatuz.

Honela, Usurbilgo Udalak herri mailako sustapen kanpaina bat jarri du abian, herritarren inplikazioa sustatu nahi duena, tokiko establezimenduetan erosteko herritarrei zuzendutako bonoak diruz lagunduz.       

Gertuago.eus online plataforma sortu du Usurbilgo Udalak herritarrek herriko establezimenduetako erosketa bonoak bertan erosi ahal izateko. Arropa eta modako osagaien salmenta, ile-apaindegiak eta estatika zentroak, liburu denda, osasun zerbitzuak, jatetxeak eta sagardotegiak dira bonoen onuradunak izango diren establezimenduen jarduerak.          

Aldiz, erosketa/kontsumo bonoen erabilera mugatua izango dela aurreikusten da taberna/kafetegiak eta ostatuetan (hotelak eta landetxeak) eta ondorioz ez dira erosketa bonoen egitasmo honetan sartuko. Ostalaritzako alor hauetako establezimenduek, Kalte ekonomikoak arintzen laguntzeko, finkoak kontsideratzen diren gastuei aurre egiteko beste diru-laguntza bat eskuratzeko aukera izango dute.

2.  Xedea.

Laguntza hauen xedea da osasun larrialdiak sorturiko kalteak arintzen laguntzea, horretarako, Usurbilgo Udalak herrian, besteren artean, alarma egoera honetan itxita dauden merkataritza, jatetxe eta sagardotegi eta zerbitzuetako establezimenduak laguntzea du xede, erosketa bonoen bitartez.        

3.  Ekimenaren deskribapena eta udalaren laguntza.

Gertuago.eus herri gune eta auzoetako merkataritza, jatetxe, sagardotegi eta zerbitzu txikietan erabiltzeko bonu txartelak erosteko web plataforma bat da.

Herritarrek herriko establezimenduetan erabiltzeko bonu txartelak erosiz, tokiko kontsumoa sustatu eta establezimendu hauen kalteak leuntzen lagunduko dute.       

Aurrerago, larrialdi egoera bukatzean eta dendak eta zerbitzuak berriro normaltasunez irekitzean, bonu txartelak erabili ahalko dituzte, produktu eta zerbitzuak trukatzeko. Bitartean, saltoki hauek diru-sarrera batzuk izan ditzakete konfinamendu egoerak jarraitzen duen bitartean.

Usurbilgo Udalak diruz lagundu eta establezimendu bakoitzean erabili ahal izango diren erosketa bonoen aurrekontua, gehienez 2.000 €koa izango da. Horrela, Udalak bonoak eskuratzeko herritarrei emandako diru-laguntza %20koa izanik, establezimendu bakoitzean eskuratzen diren bonoen aurrekontutik, gehienez 400 € izango dira Udalak diruz lagundutakoak.       

Herritar bakoitzak berriz gehienez ere 200 € jasoko ditu Usurbilgo Udalaren laguntza bezala, gehienez ere bono guztiak metatuta 1.000 €tako gastua egin ahal izango du.

Establezimenduak gertuago.eus web plataforman erregistratu beharko dira, eta baita ere herritarrak erosketa bonoak eskuratu ahal izateko.

Txartel bono hauek, diruz lagundu ahal izateko Udalak ezarritako onuradunak izateko baldintzak betetzen dituzten establezimenduetan erabili beharko dira.

4.  Onuradunak.

1.  Diru laguntza hauen araubidea Usurbilgo tokiko merkataritza, jatetxe, sagardotegi eta zerbitzu txikietako establezimenduetako pertsona fisiko edo juridikoei aplikatuko zaie, baldin eta beren jarduera geldituta edo fakturazio bolumena %75ean murriztua badute, biztanleria konfinatzeko eta jarduera ekonomikoa geldiarazteko Covid-19ko krisiak sortutako neurrien ondorioz.

2.  Usurbilgo herritarrak.

5.  Onuradunen baldintzak.

Usurbilgo tokiko establezimenduen aldetik.

1.  Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen duen martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak ezarritako establezimenduen nahitaezko itxierak euren jarduerari eragin izana edo Covid-19ak eragindako aldi baterako enplegu erregulazioko espediente bat izatea (ERTE) edo Covid-19ak eragindako osasun krisialdia kudeatzeko alarma egoera deklaratu izanaren ondorioz, autonomoentzako aldi baterako jarduera eten izanagatik ezohiko prestazioaren titular izatea edo eskatu ahal izateko baldintzak egiaztatzea, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan araututa bezala.               


2.  Tokiko merkataritza, jatetxe, sagardotegi eta zerbitzu txikietako establezimendu bat zabalik izatea Usurbilgo herrigune eta auzoetako lokal batean.

3.  Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotea.

4.  Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak egunean izatea, bai eta diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ere.

5.  Usurbilgo udalarekiko betebeharrak egunean izatea. 

Erosleen aldetik, Udalak diruz lagundutako onuradunak, bizilekua Usurbilen dutenak izango dira.

6.  Aurrekontua.

Deialdi honi aurre egiteko zenbatekoa 20.000 € da eta 1.5000.480.231.03.05.2020, Covid-19 kalteak arintzeko laguntzak partidatik finantzatuko da.

7.  Establezimenduak ekimenera atxikitzea.

Establezimenduek ekimen honetara atxikitzeko gertuago.
eus web orrian alta eman beharko dute eta komertioaren profila editatuko da. Bonoen salerosketa tpv birtual baten bitartez egingo da. Usurbilgo establezimenduetan herritarrek erosten dituzten bonoak  Usurbilgo Udalaren kontu korronte batean ingresatuko dira.

Usurbilgo Udalak transferentzia bitartez, herritarrek ordaindutako bonoen balioaren %80a eta Udalari dagokion %20a ordainduko die establezimenduei, eskaera egitearekin batera eman duten kontu korronte zenbakian.          

Establezimendu bakoitzak bere bonoen zerrenda kontsultatzeko aukera izango du, aplikaziora sartuz.

8.  Bonoak erostea.

Bonu txartela eskuratu ahal izateko gertuago.eus -en erregistratu behar da lehenengo, erabiltzaile bezala. Behin erregistratuta, e-mail helbide eta pasahitzarekin hasi daiteke saioa.          

Erosleak, erosketa egin nahi duen Usurbilgo establezimendua aukeratu ondoren, 20, 50 edo 100 €ko bonoak aukeratu ahal izango du, %20ko dirulaguntzarekin.

Bonu txartela erositakoan, PDF formatuko fitxategi bat deskargatu ahal izango da gertuago.eus aplikaziotik.

Bonoak 2020ko abenduak 31 arteko iraungitze data izango dute.

9.  Onuradun izango diren establezimenduek aurkeztu beharrekoa.

1.  Eskaera orria.

2.  Erantzukizunpeko adierazpena, oinarriotan ezarritako eskakizunak betetzen direla bermatuz.

3.  Atxiki banku datuak edo banku agiri baliokidea.

4.  Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa. 

5.  Pertsona juridikoa izanez gero, eskatzailearen IFKaren kopia, eta, hala egokituz gero, ahaldunaren NANa.            

6.  Honako frogagiri hauetakoren bat: Covid-19ak eragindako aldi baterako enplegu erregulazioko espediente bat (ERTE) egiaztatzen duena, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. artikuluan zehaztutakoarekin bat; edo, Covid-19ak eragindako osasun krisialdia kudeatzeko alarma egoera deklaratu izanaren ondorioz, autonomoentzako aldi baterako jarduera eten izanagatik ezohiko prestazioaren titular dela egiaztatzen duena (CATA), martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan araututa bezala. Honela, aurrez aipaturiko agiriak aurkezten ez baditu, 2020ko apirileko fakturazioa gutxienez %75ean murriztu dela egiaztatuko du, 2019ko urritik 2020ko martxora bitarteko hileko batez bestekoarekin alderatuta.

7.  Gainera, Nortasun juridiko bera duen establezimenduak bi jarduera garatzen baditu, bata etenda eta bestea ez, 2020ko apirileko fakturazioa gutxienez %50ean murriztu dela egiaztatu beharko du, 2019ko urritik 2020ko martxora bitarteko hileko bataz bestekoarekin alderatuta edo denboraldiari lotutako jarduera bada, aurreko urte osoarekin alderatuta.    

Onuradunak erabat hartzen du bere gain egindako erantzukizunpeko adierazpen guztien egiazkotasuna, baita aurkeztutako gainerako dokumentazioarena ere.

Eskaerarekin batera, establezimenduek gertuago.eus webean alta eman ahal izateko beharrezkoa den informazioa osatuko dute.

Informazio bilketa egiteko udalaren laguntza jasoko dute.

Eskaerak, oinarri hauek www.usurbil.eus webean argitaratu eta astebeteko epean aurkeztu beharko dira.      

Eskaerak telematikoki egitea gomendatzen da, Udaleko erregistro nagusiko erregistroa@usurbil.eus helbidera bidaliaz edo, Udalean bertan (maiatzak 14, ostegunetik aurrera) horretarako aurretiazko hitzordua 943.371.951 telefonora deituz hartu ahal izango da.         


10.  Onuradun izango diren establezimenduen onarpena.

Eskaerak aurkeztu eta establezimendu onuradunek betekizun guztiak betetzen dituztela egiaztatu ondoren onartutako establezimenduen zerrenda argitaratuko da, www.usurbil.eus webgunean.

Alkatetzari dagokio prozedura ebazteko eskumena, eta haren ebazpenek amaiera emango diote administrazio bideari, eta berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da 30 eguneko epean, jakinarazpena egiten denetik zenbatzen hasita.

11.  Onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntzen araudi orokorrean aurreikusitako betebehar orokorrez gain, honako hauek ere bete beharko ditu onuradunak:      

1.  Laguntza diruz lagundutako kontzeptuetarako erabiltzea.

2.  Eskatutako dokumentazioa ezarritako forman eta denboran aurkeztea.

3.  Jasotako laguntzen aplikazioa justifikatzen duten dokumentuak gordetzea, egiaztapen eta/edo ikuskapen jarduketak egin ahal izateko, betiere aplikatzekoa den araudian ezarritako epean.

4.  Proiektua osatzen duten jardueren gastu eta diru sarrera guztiak kontabilizatzea.

5.  Egunean izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

6.  Helburu bererako beste dirulaguntza diru sarrera edo baliabide batzuk jasoz gero, Usurbilgo udalari jakinaraztea. 

7.  Usurbilgo Udalari laguntzea, hala badagokio, egin ditzakeen finantza kontroleko eta egiaztapeneko jarduketetan, eta haren esku jartzea eskatzen zaion informazio eta dokumentazio guztia.

12.  Erosketa bonoen justifikazioa.

1.  Justifikazio bakarrean bildu beharko dira laguntzaren xede diren gastu guztiak, kanpaina bukatu eta hilabeteko epean, 2021eko urtarrilaren 31ean.               

2.  Saldutako erosketa bonoen faktura zerrendaren ziurtagiria aurkeztu beharko du ondorengo informazioarekin:

a)  Eroslea.

b)  Bonoaren zenbatekoa.

c)  Luzatutako faktura zenbakia, zenbatekoa eta egite data.            

3.  Zerrendatutako fakturak edo tiketak establezimenduan gordeko dira, Usurbilgo Udalak gastu frogagiriak aurkeztu ditzala eska bai dakioke.

Laguntzaren justifikazio ekonomikoa epe barruan aurkeztu ezean, ezetsi egingo da, eta enpresa beharturik egongo da laguntza bueltatzera.

Behar bezala justifikaturiko gastuen batura txikiagoa balitz emandako eta ordaindutako zenbatekoa baino, Usurbilgo Udalak jakinaren gainean jarriko du onuraduna eta eskatuko dio itzul dezala justifikatu gabeko laguntzaren partea.

4.  Eskatutako baldintzak beteko ez balira, edo behar bezala arrazoitutako beste edozein ziorengatik, Udalak diru-laguntza emakida deusezta dezake eta emandako diru-laguntza bueltatzea eska dakioke interesatuari.

13.  Dirulaguntzen batera ezintasuna.

Deialdi honetan ezin izango dute aurkeztu nortasun juridiko berak jarduera bat baino gehiago izanik, Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko, Usurbilgo herriko taberna kafetegi eta ostatu establezimenduetan jarduera eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenentzat dirulaguntzan parte hartu badute eta alderantziz. Fakturazio bolumen handiena duen jarduera hartuko da kontuan dirulaguntza bat edo beste aukeratzeko orduan.

14.  Araudi osagarria.

Deialdi honek ezartzen ez duenari dagokionez, aintzat hartuko da Usurbilgo Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantzak ezartzen duena eta Herri Administrazioetako dirulaguntzak arautzen dituen 38/2003 Legearen xedapenak.