3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Covid 19ak eragindako kalteak arintzeko, Usurbilgo herriko taberna, kafetegi eta ostatu establezimenduen itxierak, beti ere larrialdi egoeraren ondorioz jarduera eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenentzat dirulaguntza emateko urgentziazko deialdia.

Usurbilgo Udalak, 2020ko maiatzaren 11n, 298/2020 Alkatearen Dekretuz, eta 2020ko maiatzaren 14ean 309/2020 Alkatearen Dekretuz hainbat zuzenketa eginez, Covid 19ak eragindako kalteak arintzeko, Usurbilgo herriko taberna, kafetegi eta ostatu establezimenduen itxierak, beti ere larrialdi egoeraren ondorioz jarduera eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenentzat dirulaguntza arautzeko oinarriak onartzea erabaki zuen.

Erabaki hau finkoa da eta amaiera jarri dio administrazio-bideari.

ERREKURTSOAK

— Erabaki honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen arabera Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea dauka horretarako: erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.

— Bestela, erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako Kontentzioso-Administratiboetarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekurtsoa erantzun gabe utziko balu Administrazioak, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.

Ondorioz oinarrien testu osoa argitaratzen da eta eskaerak aurkezteko epea, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 10 egun balioduneko epean interesatuek dirulaguntza jasotzeko eskaerak aurkez ditzaten, dagokion dokumentazio guztiarekin bukatuko da.

Usurbil, 2020ko maiatzaren 14a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.           (2192)

Covid 19ak eragindako kalteak arintzeko, Usurbilgo herriko taberna, kafetegi eta ostatu establezimenduen itxierak, beti ere larrialdi egoeraren ondorioz jarduera eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenentzat dirulaguntza emateko urgentziazko deialdia.

1.  Testuingurua.

Usurbilgo udalak, tokian tokiko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuak biziberritzeko plana bukatzear zela sortu da Covid 19a. Udalak herriko merkataritza zaindu eta bultzatzeko duen konpromisoa gauzatzeko tresna bezala sortua, 2009an garatutako plana berrikusi, eguneratu eta berregokitu nahi izan da, azken hamarkadan izandako bilakaera eta aldaketak kontuan izanik.              

Gizarte gero eta globalizatuago eta digitalizatuagoak, oro har herritarren bizimoduan du eragina, eta nola ez, baita herritarren erosketa eta kontsumo ohituretan ere. Tokiko merkataritzaren eta Usurbilgo herri gune eta auzoetako zerbitzuen biziraupenerako, orokorrak diren inguruneko gertaerei aurre egin beharra dago:

1.  Hiri eta metropoliek, zentralitate rol gero eta handiagoa lortu nahi dute.

2.  Lehendik zeuden azalera handiko merkataritza eremuak zabaltzen eta berriak eraikitzen jarraitzen da.              

3.  Adimendun telefono mugikorrekin, internet sarea guztiz hedatu da, herritar ia guztien eguneroko bizimoduan dago presente.

4.  Merkataritza elektronikoak, ohiko merkataritzaren joko arauak aldarazi ditu.

Testuinguru global horretan kokatua dago Usurbil ere eta tokiko merkataritza eta ostalaritza babestu ez ezik sustatzea, ez da nolanahiko erronka.

Erronka berri horiei heltzeko, baina, funtsezkoa da eragile ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea; hau da, tokiko zerbitzuetako profesionalek beraiek, Udalarekin eta herriko talde nahiz herritarrekin batera egin beharko dute bidea. Izan ere, gogoan izan behar da gainontzeko herri-dinamikez gain, tokian tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuek ere ematen dietela bizia herri gune eta auzoei.

Covid 19ak ez ditu areagotu baino egin tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak bizirauteko zailtasunak.         

Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz ixtera behartuak izan dira Usurbilgo merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreko establezimenduak, eta ezinbestekoa da inoiz baino gehiago, Usurbilgo Udalak gizartearen interes orokorraren ikuspuntutik herriko dendetan erosketa sustatzea, herriko sektore hauetako profesionalen eskutik eta herritarrekin batera, guzti honek bizia ematen bait dio herriari Usurbilgo Udalak, ikuspegi honetatik hainbat neurri hartu ditu, covid-19ak, tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonaletako establezimenduetan sortutako likidezi arazoak eta kalte ekonomikoak arintzen laguntzeko, tokiko kontsumoa sustatzeko, herri izaerako jarduera eta elkartasun portaerak sustatzeko, herritarrak aktibatuz.         
               

Honela, Usurbilgo Udalak herri mailako sustapen kanpaina bat jarri du abian, herritarren inplikazioa sustatu nahi duena, tokiko establezimenduetan erosteko herritarrei zuzendutako bonoak diruz lagunduz.        

Gertuago.eus online plataforma sortu du Usurbilgo Udalak herritarrek herriko establezimenduetako erosketa bonoak bertan erosi ahal izateko. Arropa eta modako osagaien salmenta, ile-apaindegiak eta estatika zentroak, liburu denda, osasun zerbitzuak, jatetxeak eta sagardotegiak dira bonoen onuradunak izango diren establezimenduen jarduerak.               

Aldiz, erosketa/kontsumo bonoen erabilera mugatua izango dela aurreikusten da taberna/kafetegiak eta ostatuetan (hotelak eta landetxeak) eta ostalaritzako alor honen kalteak arintzen laguntzeko, finkoak kontsideratzen diren gastuei aurre egiteko dirulaguntza zuzen hauek ateratzea erabaki da.

2.  Xedea.

Laguntza hauen xedea da larrialdi egoerak sorturiko kalteak arintzen laguntzea, horretarako, laguntza ekonomikoak eskainiko dira, Usurbilgo tokiko taberna, kafetegi eta ostatuentzat diru sarreren gabezia arintzen laguntzeko eta gastu finkoei aurre egin ahal izateko.      

3.  Onuradunak.

Diru laguntza hauen araubidea Usurbilgo tokiko taberna, kafetegi eta ostatuetako establezimenduetako pertsona fisiko edo juridikoei aplikatuko zaie, baldin eta beren jarduera geldituta edo fakturazio %75ean murriztua badute, biztanleria konfinatzeko eta jarduera ekonomikoa geldiarazteko Covid 19ko krisiak sortutako neurrien ondorioz.

4.  Onuradunen baldintzak.

1.  Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen duen martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak ezarritako establezimenduen nahitaezko itxierak euren jarduerari eragin izana edo Covid-19ak eragindako aldi baterako enplegu erregulazioko espediente bat izatea (ERTE) edo Covid-19ak eragindako osasun krisialdia kudeatzeko alarma egoera deklaratu izanaren ondorioz, autonomoentzako aldi baterako jarduera eten izanagatik ezohiko prestazioaren titular izatea edo eskatu ahal izateko baldintzak egiaztatzea, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan araututa bezala.               

2.  Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotea, I eranskinean zehazten diren epigrafeetan.

3.  Tokiko taberna, kafetegi eta ostatu bat zabalik izatea Usurbilgo herrigune eta auzoetako lokal batean.

4.  Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.

5.  Usurbilgo udalarekiko betebeharrak egunean izatea.     

Espreski deialdi honetatik kanpo geratzen dira irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak.

5.  Aurrekontua.

Deialdi honi aurre egiteko zenbatekoa 10.000 € da eta 1. 5000.480.231.03.05.2020 Covid-19 kalteak arintzeko laguntzak, partida erabiliko da.         

6.  Dirulaguntza.

Gehienez ere 400 € eskuratuko ditu establezimendu bakoitzak.

Jardueraren etenaldia hasi denetik eta derrigorrez itxita egon den arteko gastu finkoak hartuko dira kontuan, hau da, 2020ko martxoaren 14tik 2020ko maiatzaren 11era arte.

Dirulaguntza hau osorik jasotzeko gastuaren zenbateko berdina edo handiagoa aurkeztu beharko da. Bestela aurkeztutako eta behar bezala justifikatutako gastuetara egokituko da dirulaguntza.

6.1.  Hauek dira diruz lagunduko diren gastuak:

1.  Negozio-Lokalaren errentamendutik eratorritako gastuak.

2.  Ohiko hornidura gastuak (elektrizitatea, gasa, telefonoa, erregaia...) eta jarduerarekin zerikusia duten beste batzuk.

3.  Gestoria eta aholkularitza gastuak.

4.  Jarduerarekin eta enpresaren/autonomoaren jabetza ondasunekin lotutako aseguruak.

5.  Langileri gastuak, gastu sozialak, Norbere Babeserako Ekipoak (NBE) eta prebentzio eta higiene material gastuak.            

Gastuen %100 laguntzen da diruz. Ez da diruz lagunduko Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ-a) eta ez da ere gainerako zeharkako zergak.

7.  Bateragarritasuna beste dirulaguntza batzuekin.

Laguntza horiek ematea bateraezina izango da bestelako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo bitartekoekin, gastu kontzeptu bereko finantzaketa pribaturako emanak badira, edozer administrazio edo erakunderenak izanik ere –izan publikoak edo pribatuak, nazionalak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak–.

6.1. atalean bildutako gastu kontzepturen baterako laguntzaren bat jasoz gero, ezingo da eskatu laguntza eta ezingo dira justifikatu kontzeptu horrekin berarekin bildutako gastuak.

Deialdi honetan ezin izango dute aurkeztu nortasun juridiko berak jarduera bat baino gehiago izanik, Covid 19ak eragindako kalteak arintzeko, Usurbilgo herri eta auzoetako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduetan erosteko bonoak erabiltzeko laguntzan eta alderantziz. Fakturazio bolumen handiena duen jarduera hartuko da kontuan dirulaguntza bat edo beste aukeratzeko orduan.  

8.  Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak.

1.  Eskaerak aurkezteko epea, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 10 egun balioduneko epean bukatuko da.

2.  Eskaerak telematikoki egitea gomendatzen da, Udaleko erregistro nagusiko erregistroa@usurbil.eus helbidera bidaliz edo Udalean bertan (maiatzak 14, ostegunetik aurrera) eta horretarako aurretiazko hitzordua 943.371.951 telefonora deituz hartu ahal izango da.            
               

3.  Aurkeztu beharreko agiriak.

a)  Eskabide orria (eskaeraren eranskina).

b)  Erantzukizunpeko adierazpena, oinarriotan ezarritako eskakizunak betetzen direla bermatuz.

c)  Atxiki banku datuak edo banku agiri baliokidea.

d)  Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa.         

e)  Pertsona juridikoa izanez gero, eskatzailearen IFKaren kopia, eta, hala egokituz gero, ahaldunaren NANa.          

f)  Honako frogagiri hauetakoren bat: Covid-19ak eragindako aldi baterako enplegu erregulazioko espediente bat (ERTE) egiaztatzen duena, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. artikuluan zehaztutakoarekin bat; edo, Covid-19ak eragindako osasun krisialdia kudeatzeko alarma egoera deklaratu izanaren ondorioz, autonomoentzako aldi baterako jarduera eten izanagatik ezohiko prestazioaren titular dela egiaztatzen duena (CATA), martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan araututa bezala, jarduerak etenda geratzearen ondorioz.

Honela, aurrez aipaturiko agiriak aurkezten ez baditu, 2020ko apirileko fakturazioa gutxienez %75ean murriztu dela egiaztatuko du, 2019ko urritik 2020ko martxora bitarteko hileko batez bestekoarekin alderatuta.

Gainera, Nortasun juridiko bera duen establezimenduak bi jarduera garatzen baditu, bata etenda eta bestea ez, 2020ko apirileko fakturazioa gutxienez %50ean murriztu dela egiaztatu beharko du, 2019ko urritik 2020ko martxora bitarteko hileko bataz bestekoarekin alderatuta edo denboraldiari lotutako jarduera bada, aurreko urte osoarekin alderatuta.     

g)  Finantza memoria -gastuen justifikazio eranskina. Justifikazio hori osorik egingo da ahal dela eskaera egiten den unean, gasturen bat ezingo balitz justifikatu, gehienez hilabeteko epean egin beharko da.

Onuradunak erabat hartzen du bere gain egindako erantzukizunpeko adierazpen guztien egiazkotasuna, baita aurkeztutako gainerako dokumentazioarena ere.

9.  Prozedua, ebaztea eta dirulaguntza ordaintzea.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ostean ebatziko dira eskaera guztiak.

Dagokion arloko teknikariak dirulaguntza eskaerak aztertu ondoren, txostena egin eta Alkatetzako Dekretuz ebatziko dira.     

Laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, eskaera guztiak jaso eta ebatzi ostean.

Eskaera ebazteko unean Usurbilgo Udalak aurkeztutako nahitaezko dokumentazioa berrikusiko du. Laguntza ebazteko garaian, ez dira berrikusiko eskatu gabe aurkeztutako bestelako agiriak. Ebazpenak eskatzaileei jakinaraziko zaizkie, eta onuradunen zerrendak argitaratuko dira.       

Deialdi honi buruzko jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira –eskabidean jakinarazitako helbide elektronikora–.

Alkatetzari dagokio prozedura ebazteko eskumena, eta haren ebazpenek amaiera emango diote administrazio bideari, eta berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da 30 eguneko epean, jakinerazpen egiten denetik zenbatzen hasita.

10.  Onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntzen araudi orokorrean aurreikusitako betebehar orokorrez gain, honako hauek ere bete beharko ditu onuradunak:

a)  Laguntza diruz lagundutako kontzeptuetarako erabiltzea.

b)  Eskatutako dokumentazioa ezarritako forman eta denboran aurkeztea.

c)  Jasotako laguntzen aplikazioa justifikatzen duten dokumentuak gordetzea, egiaztapen eta/edo ikuskapen jarduketak egin ahal izateko, betiere aplikatzekoa den araudian ezarritako epean.

d)  Proiektua osatzen duten jardueren gastu eta diru sarrera guztiak kontabilizatzea.

e)  Egunean izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

f)  Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuk jasoz gero, Usurbilgo udalari jakinaraztea.

g)  Usurbilgo Udalari laguntzea, hala badagokio, egin ditzakeen finantza kontroleko eta egiaztapeneko jarduketetan, eta haren esku jartzea eskatzen zaion informazio eta dokumentazio guztia.

11.  Dirulaguntza justifikatzea.

1.  Justifikazio bakarrean bildu beharko dira laguntzaren xede diren gastu guztiak.

2.  Dirulaguntza justifikatzeko ondorengo hauek aurkeztu beharko ditu:

a)  Memoria finantzarioaren eranskina; eskaera egiteko unean, eranskin hori aurkeztu beharko da fakturari eta aurreikusitako gastuak ordaintzeari dagokion informazioarekin.

b)  Onartutako gastuak egokiro frogatzeko fakturen, ordainagirien, nominen kopia. Gastu horiek ordaindu izanaren kopia.

Laguntzaren justifikazio ekonomikoa epe barruan aurkeztu ezean, ezetsi egingo da, eta enpresa beharturik egongo da laguntza bueltatzera, oinarriotako 12. artikuluan bildutako baldintzetan.

c)  Usurbilgo Udalak laguntzaren eskatzaileak harekin zorrik ez duela egiaztatuko du ofizioz.

Behar bezala justifikaturiko gastuen batura txikiagoa balitz emandako eta ordaindutako zenbatekoa baino, Usurbilgo Udalak jakinaren gainean jarriko du onuraduna eta eskatuko dio itzul dezala justifikatu gabeko laguntzaren partea.

12.  Dirulaguntza itzultzea.

Honako kasu hauetako edozein gertatuz gero, onuradunak jasotako ekarpena itzuli beharko du:  

1.  Edozein administraziok edo erakundek helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru sarrerak edo baliabideak eskuratu ezkero, izan horiek publikoak edo pribatuak, nazionalak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak.

2.  Jardueraren gain finantzaketa gertatuz gero, gastatu gabeko edo gain finantzatutako zenbatekoan.

3.  Gainera,eskatutako baldintzak beteko ez balira, edo behar bezala arrazoitutako beste edozein ziorengatik, Udalak dirulaguntza emakida deusezta dezake eta emandako dirulaguntza bueltatzea eska dakioke interesatuari.

13.  Araudi osagarria.

Deialdi honek ezartzen ez duenari dagokionez, aintzat hartuko da Usurbilgo Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantzak ezartzen duena eta Herri Administrazioetako dirulaguntzak arautzen dituen 38/2003 Legearen xedapenak.    

ERANSKINA
EKONOMIA JARDUEREN GAINEKO ZERGA EPIGRAFEEN ZERRENDA

 

Epigrafea

Jarduera

 

B TALDEA, OSTALARITZA

1672

672. TALDEA. KAFETEGIETAKO ZERBITZUAK

1673

673. TALDEA. KAFETEGI ETA TABERNETAKO ZERBITZUAK, OTORDUEKIN ETA GABE

1681

681. TALDEA. HOTEL ETA MOTELETAKO OSTATU ZERBITZUA

1682

682.TALDEA. OSTATU ETA PENTSIOETAKO OSTATU ZERBITZUA.

1683

683. TALDEA. FONDA ETA MAIZTER ETXEETAKO OSTATU ZERBITZUA, ETA NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA EDO BASOZAINTZAREN JARDUERA OSAGARRI MODUAN AITORTZEN EZ DIREN NEKAZARITZA TURISMOKO OSTATU ZERBITZUAK

1684

684. TALDEA. HOTEL-APARTAMENTUETAKO OSTATU ZERBITZUA.