3
TOKI ADMINISTRAZIOA

HONDARRIBIKO UDALA

Dirulaguntzak Covid-19ak sortutako krisi ekonomiko eta sozialak eragindako euren kontura lan egiten duten langileentzat, edo autonomoentzat eta mikroenpresentzat.

2020ko apirilaren 30eko 1006/2020 ebazpena, zenbait arau berezi onartzen dituena zuzenean presazko laguntza batzuk emateko euren kontura lan egiten duten pertsonentzat edo autonomoentzat eta mikroenpresentzat, jarduerak etenda badituzte martxoaren 14ko 463/020 Errege Dekretuan –Covid-19ak sortutako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzeari buruzkoan– aurreikusitakoaren arabera, edo jarduerari eutsi badiote, haien fakturazioa 2019 ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoetan fakturatutako batez bestearen aldean %50eko kopuruan baino handiagoan murriztu bada.               

HITZAURREA

2020ko martxoaren 11n Osasunaren Munduko Erakundeak Covid-19ak sortutako egoera osasun publikoaren egoera izatetik nazioarteko pandemia egoera izatera igo zuen.

Gaixotasunaren progresioa eten nahirik, Ministroen Kontseiluak, 2020ko martxoaren 14ko bileran, 463/2020 Errege Dekretua onartu zuen, Covid-19ak sortutako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzeari buruzkoa, eta horren 7. artikuluan pertsonen zirkulazio librerako mugak daude ezarrita. Ondoren, Diputatuen Kongresuak baimena eman dio Gobernuari lehendik dekretatutako alarma egoera luzatzeko.

Era berean, Gobernua zenbait errege dekretu lege luzatzen joan da, adibidez 7/2020 Errege Dekretu-legea, martxoaren 12koa, 8/2020 Errege Dekretu-legea, martxoaren 17koa, eta 11/2020 Errege Dekretu-legea, martxoaren 31koa, Covid-19aren inpaktu sozial eta ekonomikoari aurre egiteko aparteko presazko neurriak hartzeari buruzkoak.

Osasun krisiaren ondorioz alarma egoerak nahitaez ezarritako mugek eragin negatiboak izan dituzte alor ekonomikoan. Testuinguru horretan, alor ekonomikoan erabateko lehentasuna da ekoizpen eta gizarte egitura babestea eta horiei eustea inpaktua murrizteko, eta lortzea, osasun alarma bukatzen denean, lehenbailehen jarduera berreskuratzea.   

Horri dagokionez, Hondarribiko langile autonomoek eta mikroenpresek, alarma egoeraren deklarazioaren ondorioz, eten behar izan dute haien jarduera, eta bereziki kaltetuak gertatzen ari dira egoera horrengatik, beraz presazko gaia da haiei laguntza ekonomiko bat ematea egoerari baldintza hobeetan aurre egin diezaioten eta osasun krisia gainditzen denean jarduerari berrekin diezaioten.        

Apirilaren 7ko 2/2016 Legeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoak, 17.1.25. artikuluan udalerrian eskumen propio moduan du jasoa hurrengoa: «Tokiko ekonomia- eta gizarte- garapena eta tokiko enplegu politikak edo planak».

Ikusita interes publiko, sozial eta ekonomikoko zuritutako arrazoiak, Euskadiko Toki Erakundeen Legeak 17.1.25. artikuluan udalerriei ematen dizkien eskumenak erabiliz, zenbait arau berezi onartu behar dira zuzenean presazko dirulaguntzak emateko euren kontura lan egiten duten pertsonei edo autonomoei eta mikroenpresei, haien jarduera etenda geratu bada martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan –Covid-19ak sortutako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzeari buruzkoan– aurreikusitakoaren arabera, edo haien jarduerari eutsi badiote, haien fakturazioa 2019 ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekotan fakturatutako batez bestekoaren aldean %50eko kopuruan baino handiagoan murriztu bada.

Ikusirik 56/2020 zkia duen Idazkaritzaren txostena, apirilaren 27koa, egiaztatzen duena dirulaguntzak arautzen dituzten arauak bat datozela araudi aplikagarriarekin, eta ikusirik Kontuhartzailea andreak emandako 55/2020 zkia duen adostasuneko txostena.

Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 17.1.25 artikuluan eta Tokiko Erregimeneko Oinarriak Arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.m) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Hondarribiko Udaleko Alkate-Presidenteak hau ebatzi du:

EBAZPENA

Lehenengoa.  Onartzea zenbait arau berezi arautuko dutenak zuzenean presazko laguntza batzuk ematea euren kontura lan egiten duten pertsonentzat edo autonomoentzat eta mikroenpresentzat, jarduerak etenda badituzte martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan –Covid-19k sortutako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzeari buruzkoan– aurreikusitakoaren arabera, edo jarduerari eutsi badiote, haien fakturazioa 2019 ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoetan fakturatutako batez bestearen aldean %50eko kopuruan baino handiagoan murriztu bada. Hauek dira arauak:

1. artikulua.  Helburua eta xedea.

Deialdi honen helburua da onartzea zenbait arau berezi, arautuko dutenak zuzenean presazko laguntza batzuk ematea euren kontura lan egiten duten pertsonentzat edo autonomoentzat eta mikroenpresentzat, jarduerak etenda badituzte martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan –Covid-19ak sortutako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzeari buruzkoan– aurreikusitakoaren arabera, edo jarduerari eutsi badiote, haien fakturazioa 2019 ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoetan fakturatutako batez bestearen aldean %50eko kopuruan baino handiagoan murriztu bada.

Laguntza hauen xedea da euren kontura lan egiten duten pertsonei, autonomoei eta mikroenpresei laguntzea, negozio edo merkataritza jarduera baten titulartasun, gauzatze eta garapenaren ondoriozko funtzionamenduzko gastu finkoei aurre egiteko, jarduera eten edo kaltetua gertatu bada haien sarreretan %50 baino gehiago murrizketa baino handiagoa izan delako 463/2020 Errege Dekretua indarrean sartzearen ondorioz, horrela, nahitaezko itxialdi epea bukatzean, ahalik eta lasterren berrekin diezaioten haien jarduera ekonomikoari.     

2. artikulua.  Finantzaketa.

Eman beharreko laguntzak finantzatzeko gehienez eskura dagoen kreditua 1.115.000 eurokoa da.

Laguntzak egotziko zaizkio 2020 ekitaldirako Hondarribiko Udaleko Aurrekontu Orokorretako 0115.471.01.433.20 «Enpresei laguntzak Covid-19» aurrekontu aplikazioari.          

3. artikulua.  Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Jarduera etenda gertatu zaien onuradunek jaso beharreko dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa mila (1.000,00) eurokoa da.

Jarduera etenda gertatu ez zaien baina 2019 ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoen aldean haien fakturazioa %50eko kopuruan baino handiagoan murriztu denez jarduera eraginda suertatu zaien onuradunek jaso beharreko dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa bostehun (500,00) eurokoa da.

Dirulaguntzaren zenbatekoaren oroharreko prezioa kalkulatzen da kontuan izanda 2020ko martxoaren 1etik alarma egoera bukatuta hurrengo hilabeteko azken eguna arte sortu diren funtzionamendu gastuak. Gastu horiek hauek dira:   

— Garatzen ari zen jarduerari zuzenean atxikitako hornigai, makineria, instalazio eta ekipamenduen mantentze gastuak.               

— Elektrizitate, erregai, ur, telefonia eta Interneterako konexiorako hornidura gastuak.

— Zerga eta kontabilitate aholkularitza gastuak.

— Aholkularitza gastuak.

— Ekipamendu, instalazio eta pertsonak desinfektatzeko lanetarako kanpoko adituen laguntza gastuak, bakarrik larrialdi egoerari erantzuna emateko.

— Jardueraren aseguru primei dagozkien gastuak.          

— Negozio lokalen errentamendu gastuak, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

— Alokatutako lokala ez izatea eskatzailearen etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako gunearen zati.

— Lokalaren errentatzailearekin 2. maila bitarteko odolkidetasunik edo ezkontza-ahaidetasunik ez izatea.      

— Errentatzaile edo errentari gisa jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez izatea.

Ez dira inola ere diruz lagungarriak izango bestelako laguntzak (Covid-19aren ondorioz osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzearen ondorioz jarduerak etenda gertatu zaizkien euren kontura lan egiten dutenentzako edo autonomoentzako Lanbideren aparteko Laguntzak edo helburu bererako bestelako laguntzak) jaso dituzten onuradunen negozio lokalen errentamendu gastuak, helburu horretarako jasotako sarreren zenbatekoa guztira handiagoa bada diruz laguntzen diren errentamendu gastuak baino.

Ez dira diruz lagungarriak izango goian zehaztutako gainerako gastuak onuradunak helburu bereko beste edozein dirulaguntza, laguntza edo sarrera jaso badu eta horiek banaka edo batuta diruz laguntzen diren gastuak baino handiagoa badira.     

Ez dira diruz lagungarritzat emango zeharkako zergak, berreskuratu edo konpentsatu daitezkeenean.

4. artikulua.  Onuradunak.

Dirulaguntza honen onuradunak izan daitezke euren kontura lan egiten duten pertsonak edo autonomoak eta 10 langile baino gutxiago lanean dituzten enpresa txikiak, urteko negozio bolumena ez bada 2 milioikoa baino handiagoa.

5. artikulua.  Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

— Eraginda gertatuak izatea Covid-19a kudeatzeko alarma egoeraren deklarazioaren ondorioz haien establezimenduen aldi bateko itxialdiagatik. Egiaztapena:

Jarraian doan dirulaguntza honen titularrak izan behar dute edo dirulaguntza hau eskatu dutela egiaztatu behar dute: Covid-19ak sortutako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoeraren deklarazioak eragindako aldi bateko etenaldiaren ondoriozko pertsonentzako aparteko laguntza, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretu-legearen 17. artikuluan arautua.

— Haien establezimenduak ez badira aldi batez itxi, egiaztatu beharko da eraginda gertatu direla Covid-19a kudeatzeko alarma egoeraren deklarazioaren ondorioz, 2019 ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoen aldean fakturazioa % 50eko kopuruan baino handiagoan murriztu denez jarduera gutxitu delako. Akreditazioa zuritzerakoan aurkeztu beharko dira:      

*  2019 ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoen Balio Erantsiaren gaineko Zergaren likidazioa eta 2020 ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoen Balio Erantsiaren gaineko Zergaren likidazioa.

*  2019 eta 2020 ekitaldietako urtarriletik ekaina bitarte egindako fakturen erregistro liburuak.

Onuradunek haien jarduerari ekin badiote 2019 ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoen ondoren, hartuko da kontuan erreferentzia moduan alarma egoera deklaratu baino lehenagoko seihilekoa. Pertsona fisikoa edo juridikoa ez dagoenean alta emanda sarrera murrizketa egiaztatzeko exijitutako sei hilabeteetan, balorazioa egingo da kontuan izanda jarduera aldia.

— Alarma egoerak ezarritako aldi bateko itxialdiak eragindako jarduera ez konpentsatua izatea online edo telefono bidezko negozio bolumena handitzearen ondoriozko fakturazio hazkunde baten bidez.

— Zerga egoitza Hondarribian izatea eta bertan egotea eragindako lan zentroa.

— Egunean izatea Hondarribiko Udalarekin eta beste administrazioekin (Ogasuna eta Gizarte Segurantza) zerga alorrekoak nahiz zergaz kanpoko betebeharren ordainketa.

— Jarduera garatzen den lokalak lizentzia indarrean izatea edo haren legeztapena tramitatzen izatea, eta denboraz eta moduaz hartarako Udalak egindako errekerimenduak beteak izatea.               

— 2020ko martxoaren 14an Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren matrikulan alta emana izatea.

— Autonomoen kasuan, horrela afiliatuak egotea eta alarma egoera deklaratu zen datan (2020ko martxoaren 14an) alta indarraldian izatea.

— Gainerako onuradunen kasuan, legeztatuak izatea eta dagozkien erregistroetan inskribatuak egotea, eta Gizarte Segurantzaren Erregimenean edo dagokion Mutualitatean alta emanak egotea alarma egoeraren deklarazioaren datan (2020ko martxoaren 14an).

— Ez izatea Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan jasotako debekurik. 

— Alarma egoera bukatzen denean haien lan jarduerari berrekitea edo eustea eta jardueran alta emanda egotea, gutxienez sei hilabeteko epean berrekiten dionetik zenbatuta, salbu eta zuritutako arrazoiren bat badu.

6. artikulua.  Baztertzeak.

Laguntza hauetatik baztertuta geratzen dira jarraian zerrendatuta daudenak:

— Hondarribiko Udalarekin prestazio jarraituko hornidura edo zerbitzuen kontratu publikoak dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.

— Euren kontura lan egiten duten langileak aldi berean nortasun juridikodun erakundeetako organoen (kapital sozietate, sozietate kooperatibo, sozietate zibil eta abarren) bazkideak edo kideak badira.

7. artikulua.  Eskabideak eta dokumentazioa.

Salbuespen izaerarekin, eta kontuan izanda alarma egoeraren deklarazioaren ondoriozko pertsonen mugikortasun mugak eta osasun agintarien gomendioak, eskatzaileek nahitaez Hondarribiko Udaleko Administrazioarekin baliabide elektronikoen bidez jarri behar dute harremanetan, bat etorriz APELren 14.3 artikuluarekin.        

Eskabideak nahitaez aurkeztuko dira I, II, III eta IV. eranskin moduan honekin batera doazen galdetegiaren eta dokumentazioaren bidez.

Eskabidea aurkezteak berarekin ekarriko du arau hauek onartzea eta aurkezten den informazio guztia egiazkoa dela deklaratzea.

Eskabide elektronikoak baldintza hauek betez aurkeztuko dira:

— Jarduera bakoitzeko eskabide bakarra aurkeztu ahal izango da.

— Ez da arau hauetan ezarritako eskabideak aurkezteko epearen ondoren jasotako eskabiderik onartuko, ezta Hondarribiko Udalaren egoitza elektronikotik kanpo aurkeztutako eskabiderik ere.

— Egiaztatzen bada eskatzaileak aldatu edo faltsifikatu egin duela aurkeztutako dokumentazioa, kasu horietarako aurreikusitako araudia aplikatuko da, azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, eta hala badagokio, legeria penalean ezarritakoa.

Bat etorriz Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen (hemendik aurrera APEL) 28.2 artikuluarekin, Administrazio jarduleak kontsultatu edo bildu ahal izango ditu eskura dituen dokumentuak edo beste edozein Administraziok egindakoak, salbu eta interesatuak aurkakoa esaten badu.

Zentzu horretan, datuen artekaritzako plataformen edo hartarako gaitutako bestelako baliabide elektronikoen bidez kontsultatuko dira jarraian aipatzen diren prozedura ebazteko beharrezkoak diren dokumentuak:

— Jarduera Ekonomikoen Zergan (JEZ) alda emana dagoela dioen agiria.

— Gipuzkoako Foru Aldundiarekin zerga betebeharrak beteak dituela dioen agiria.

— Gizarte Segurantzaren aurreko betebeharrak egunean dituela dioen agiria.

— Data zehatzean Gizarte Segurantzan alta emana dagoela dioen agiria.

Ezin bada datuen artekaritza plataformen bidez edo hartarako gaitutako bestelako sistema elektronikoen bidez kontsulta egin, salbuespen moduan eskatu ahal izango zaio eskatzaileari dokumentazio hori aurkezteko. 

Interesatuek erabili ahal izango dute haien datu pertsonalak kontsultatzeari uko egiteko eskubidea, berariaz adierazita. Interesatuak erabiltzen badu bere datu pertsonalak kontsultatzeari uko egiteko eskubidea, beharrezko dokumentazioa erantsi beharko du, eta aurkezten ez badu ulertu ahal izango da eskabidean atzera egiten duela.

Eskabidea ez badago behar bezala beteta edo ez baditu ezarritako baldintzak betetzen, organo instruktoreak errekerimendua egingo dio eskatzaileari, gehienez ere hamar egun baliodun luzaezineko epean gabezia konpontzeko, eta azalduko du, horrela egiten ez badu, ulertuko dela atzera egiten duela bere eskabidean, eta besterik gabe artxibatuko da, lehendik Ebazpena emanda, APELren 21. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Organo izapidegileak edozein unetan beharrezkoa ikusten duen jatorrizko dokumentazioa edo dokumentazio osagarria jaso ahal izango du hobeto egiaztatzeko betetzen direla dirulaguntza hauek arautzen dituzten arauetan eskatutako baldintzak.

8. artikulua.  Eskabidea eskatzeko modua eta epea.

Eskabideak eta haien dokumentazioa Hondarribiko Udalera bidali beharko dira bere erregistro elektronikoaren bidez Interneteko helbide honetatik: http://www.hondarribia.eus/es/tramites-registro-municipal.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da (datatik datara) deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Eskabideak epez kanpo aurkezteak ekarriko du, beste tramiterik gabe, ez onartzea arrazoi horrengatik, lehendik gertaera horren berri emanez ebazpen bidez.

9. artikulua.  Dirulaguntza emateko prozedura.

Ebazpen hauek zuzenean ematen dira, azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 22.2c) artikuluan aurreikusitakoaren babesean, aipatutako Legearen 28. artikuluaren 2. eta 3. ataletan ezarritakoari eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren –Legearen Araudia onartzen den horren– 67. artikuluan aurreikusitakoari dagokienez, horrela zuritzen duten interes ekonomiko, sozial eta humanitarioko aparteko arrazoiak baitaude.

Ebazpen honetan araututako dirulaguntzek izaera berezia dute, prozeduraren zioa diren gertaerek salbuespenezko izaera eta izaera bakana dute eta. Dirulaguntzen xede zehatza dela eta, beharrezkoa da zuzenen ematea lehiarik gabe.              

Zehazki, dirulaguntzak zuzenean ematea zuritzen duten interes publikoko arrazoiak zera dira, euren kontura lan egiten duten pertsonen edo autonomoen eta mikroenpresen beharrak betetzea, haien jarduerak etenda gertatu badira edo eten gabe gertatuta ere %50eko murrizketa jasan badute haien sarreretan, bat etorriz martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan –Covid-19ak sortutako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzeari buruzkoan– aurreikusitakoarekin.              


10. artikulua.  Mínimis erregimena.

Dekretu honetan araututako dirulaguntzak «mínimis» erregimenaren mende daude, eta aplikagarria izango zaie Europar Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 Araudian (24/12/2013 EBAO) ezarritakoa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) 107 eta 108. artikuluak aplikatzeari dagokionez, edo hori ez badago, horren ordezkoa den erkidegoko araudian ezarritakoa.

Ondorioz, onuradunek ezin izango dituzte erregimen honi berari atxikitako dirulaguntzarik jaso haien zenbatekoa batuta 200.000 eurokoa baino handiagoa denean dagokion zerga ekitaldian, eta aurreko bi zerga ekitaldietan. Muga hori 100.000 eurotara murrizten da errepidetik merkantziak garraiatzeko sektorean lan egiten duten enpresentzat.

11. artikulua.  Eskumena duen organoa.

Dirulaguntza bideratzeko eta haien jarraipena egiteko organo eskuduna Hondarribiko Udaleko Kultura, Turismo et Merkataritza Departamentuko teknikariak dira, horren eginkizuna izango da ebazpen proposamenaren oinarria izango diren datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko beharrezko esku-hartzeak egitea.       

Espedientea bideratu eta ebaluatzen denean, dirulaguntzak bideratzeko eta horien jarraipena egiteko ardura duen organoak dagokion ebazpen proposamena egingo du.

12. artikulua.  Ebazpena.

Ebazpena ematea Alkate-Presidentearen eginkizuna izango da, hark erabakiko du tramitatzeko onartu diren eskabideei buruz, dirulaguntza eman, artxibatu edo ezeztatu egingo diren.

Edozein kasutan, emateko ebazpena egongo da hartarako kreditu egoki eta nahikoa izatearen mende.

Dirulaguntzak emango zaizkie arauetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten eskatzaileei, eskaeren denbora-lehentasun hurrenkera jarraituz eta finantzaketa agortu arte.          

Ebazpen hori ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa da dagokion eskabidea jasotzen denetik zenbatzen hasita. Ebazpenik ez badago ulertuko da ezetsi egin dela.

Banakako komunikazioaren kaltetan izan gabe, jakinarazpena egingo da Udaleko webgunean onuradunen zerrenda argitaratuta.

Ebazpenak amaiera emango dio bide administratiboari eta horren aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da jakinarazpenaren hurrengo egunetik zenbatuta bi hilabeteko epean, kontuan izanda lehendik ekintza bera agindu zuen organoaren aurrean aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela hilabeteko epean jakinarazpenaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta ezin izango direla aldi berean bi errekurtsoak aurkeztu, APELren 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta interesatuek egokia ikusten duten beste edozein eskubide erabili ahal izango dutela.

13. artikulua.  Dirulaguntza ordaintzea.

Dirulaguntzak gauzatuko dira ordainketa bakarra eginez onuradunari, ematea ebatzi ondoren, lehendik egiaztatuta eskatutako baldintzak betetzen direla.               

Dirulaguntza zuritzerakoan onuradunek eman den zenbatekoa baino zenbateko txikiagoa azaltzen duten ziurtagiriak aurkezten badituzte, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, eta aldea itzuli egin beharko dute.

Ezin izango da ordainketa egin onuradunak ez baditu egunean zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren ordainketa betebeharrak edo zorduna bada itzulketari buruzko Ebazpenaren bidez.

14. artikulua.  Onuradunen betebeharrak.

Onuradunek betebeharrak dira hurrengoak:

— Euren kontura lan egiten duten edo autonomoen Gizarte Segurantzaren Erregimen berezian alta egoeran mantentzea 6 hilabetez jarraian mantentzea alarma egoeraren bukatzen den datatik kontatzen hasita.

— Dirulaguntza ematen duen organoaren edo erakundearen aurrean zuritzea betetzen direla eskatutako betekizunak edo baldintzak edo baimena ematea prozeduraren organo instruktoreari horiek egiaztatzeko.

— Organo emaileari komunikatzea diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten beste dirulaguntza, dirusarrera edo baliabide batzuk jaso badituzte. Komunikazio hori egin behar da jakin bezain laster.

— Organo emaileari komunikatzea dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan izandako edozein aldaketa, baita onuradunak hartutako edozein konpromiso edo betebeharren aldaketa ere.

— Egunean izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eta ez izatea Hondarribiko Udalarekin ordaintzeko epea amaiturik duen zor likido eta galdagarririk.          

— Laguntza eman duen organoak egiten dituen egiaztapen jarduerak eta Espainiako nahiz erkidegoetako kontrol organo eskudunek burutzen dituzten ikuskaritzak onartzea, eskatzen zaion informazio guztia emanez.           

— Arau hauetan eta DLOean aurreikusitako kasuetan jasotako funtsak itzultzea.

— Jasotako dirulaguntza zertan erabili den justifikatzeko dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapenak edo kontrolak egiteko erabil baitaitezke.    

— Oro har, DLOren 14. artikuluan jasotako beste edozein.            

15. artikulua.  Jasotako dirulaguntzak zuritzea.

15.1. artikulua.  Jasotako dirulaguntzak zuritzeko epea.               

Onuradunek jasotako dirulaguntzak 2020ko urriaren 30a baino lehen zuritu beharko dituzte.

15.2. artikulua.  Diruz lagungarriak diren gastuak.

Iritziko da diruz lagungarriak diren gastuak direla 2020ko martxoaren 1etik alarma egoera bukatuta hurrengo hilabeteko azken guna arte sortu diren funtzionamenduko gastu finkoak. Gastu horiek hauek dira:

— Garatzen ari den jarduerari zuzenean atxikitako hornigai, makineria, instalazio eta ekipamenduen mantentze gastuak.               

— Elektrizitate, erregai, ur, telefonia eta Interneterako konexiorako hornidura gastuak.

— Zerga eta kontabilitate aholkularitza gastuak.

— Aholkularitza gastuak.

— Ekipamendu, instalazio eta pertsonak desinfektatzeko lanetarako kanpoko adituen laguntza gastuak, bakarrik larrialdi egoerari erantzuna emateko.

— Jardueraren aseguru primei dagozkien gastuak.          

— Negozio lokalen errentamendu gastuak, betiere ez badira eskatzailearen etxebizitzaren zati bat edo beste enpresa batekin partekatutako eremua, eta ez badago lokalaren errentatzailearekin 2. maila bitarteko odolkidetasunik edo ahaidetasunik eta ez bada errentatzaile moduan jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkidea edo partaidea.       

Ez dira inola ere diruz lagungarriak izango bestelako laguntzak (Covid-19aren ondorioz osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzearen ondorioz jarduerak etenda geratu zaizkien euren kontura lan egiten dutenentzako edo autonomoentzako Lanbideren aparteko Laguntzak edo helburu bererako bestelako laguntzak) jaso dituzten onuradunen negozio lokalen errentamendu gastuak, helburu horretarako jasotako sarreren zenbatekoa guztira handiagoa bada diruz laguntzen diren errentamendu gastuak baino.

Ez dira diruz lagungarriak izango goian zehaztutako gainerako gastuak onuradunak helburu bereko beste edozein dirulaguntza, laguntza edo sarrera jaso badu eta horiek banaka edo batuta diruz laguntzen diren gastuak baino handiagoak badira.   

Ez dira diruz lagungarritzat emango zeharkako zergak, berreskuratu eta konpentsatu daitezkeenean.

15.3. artikulua.  Diruz lagungarriak diren gastuen zuriketa.

Dirulaguntza zuritzerakoan jarraian doan dokumentazioa aurkeztu behar da:

Diruz lagungarriak diren gastuak zurituko dira behar bezala ordaindutako fakturen eta merkataritza trafikoan baliozkoak diren bestelako dokumentuen bidez. Ondorioz, faktura guztiek dagokien ordainketaren banketxe ziurtagiria izan behar dute.             

Negozio lokalen errentamendu gastuen kasuan, onuradunek negozio lokalaren errentamendu kontratua eta eskaeraren gaia diren hilabeteen fakturak eta ordainketak aurkeztu behar dituzte.

Eskabidea egiterakoan eskabidea ezohiko prestaziorako eskumena duen organo kudeatzailearen aurrean behar bezala erregistratuta aurkeztu bada, Covid-19ak sortutako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzearen ondorioz eragindako pertsonentzat, jardueraren aldi bateko etenaldiagatik, hau aurkeztu beharko da:

— Prestazio hori emateari buruzko ebazpena. Ebazpena ezezkoa bada, 2019 ekitaldiko bi hiruhilekoen aldean fakturazioan %50eko murrizketa baino handiagoa izan duela azaltzen duen egiaztagiria.

Onuradunak dirulaguntza lortu badu erantzukizunpez adierazi duelako %50eko murrizketa baino handiagoa izan duela fakturazioan 2019ko ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoekin alderatuta, aurkeztu beharko dira:

— 2019 ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoen Balio Erantsiaren gaineko Zergaren likidazioa eta 2020 ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoen Balio Erantsiaren gaineko Zergaren likidazioa.

— 2019 eta 2020 ekitaldietako urtarriletik ekaina bitarte egindako fakturen erregistro liburuak.

16. artikulua.  Lehia eta laguntzen bateragarritasuna.

Oinarri hauen gaia diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu bera duten beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin, betiere batera ez badute diruz laguntzen diren gastuen kostua gainditzen.

Arautzen diren dirulaguntzen zenbatekoak ezingo du izan, inoiz ere, bera bakarrik edo beste administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribatuek emandako dirulaguntzekin batuta diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.    

Arau honetan araututako helburu bererako dirulaguntza lortzen edo eskatzen duen erakunde onuradunak modu frogagarrian komunikatu beharko dio Hondarribiko Udalari.            

Ez dira inoiz ere diruz lagungarriak izango bestelako laguntzak (Covid-19aren ondorioz osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzearen ondorioz jarduerak etenda gertatu zaizkien euren kontura lan egiten dutenentzako edo autonomoentzako Lanbideren aparteko Laguntzak edo helburu bererako bestelako laguntzak) jaso dituzten onuradunen negozio lokalen errentamendu gastuak, helburu horretarako jasotako sarreren zenbatekoa guztira handiagoa bada diruz laguntzen diren errentamendu gastuak baino.

17. artikulua.  Dirulaguntzak berraztertzea eta aldatzea.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan gerta litekeen gorabehera orok edo beste administrazio nahiz erakunde publiko edo pribatuetatik –Estatukoak nahiz nazioartekoak izan– laguntzak jasotzeak, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango du.               

18. artikulua.  Ez betetzeak, baliogabetzeak eta dirulaguntzak itzultzea.

Egokia izango da jasotako dirulaguntzak osorik edo zati batean baliogabetzea eta itzultzea, DLOren 36 et a37. artikuluetan ezarritako kasuetan eta aplikagarria den beste araudi orokorrean ezarritako kasuetan, baita arau hauetan jasotako betebeharrak betetzen ez diren kasuetan ere.

Laguntzaren baliogabetzea eta itzulketa erabatekoa izango da baja gertatzen bada Euren Kontura lan egiten duten Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezian alarma egoera bukatzen den dataren hurrengo 6 hilabeteetan jarraian.

Itzulketarako prozedura egokituko zaio DLOren II tituluko II kapituluan ezarritakoari. Dirulaguntza itzultzea ebazten duen ebazpena Alkatetzak hartuko du.               

Behar ez bezala jasotako funts publikoak itzultzeaz gain, dirulaguntza ordaintzen den datatik itzultzea egokia dela adosten den unera arteko dagokion berandutze interesa exijituko da. Exijitu ahal den interesa kalkulatuko da emandako dirulaguntzatik itzuli behar den zenbatekoaren gainean.       

Itzuli beharreko zenbatekoak hartuko dira zuzenbide publikoko sarreratzat.

Ez bazaizkio Hondarribiko Udalari erreklamatutako kopuruak borondatezko epean itzultzen, premiamendu bidez kobratuko dira indarrean dagoen araudiaren arabera.

19. artikulua.  Erregimen juridikoa.

Testu honetan araututako dirulaguntzak arautuko dira jarraian doazen arau xedapenetan ezarritakoaren arabera:

— Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorra.            

— Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Araudia, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuz onartua.

— Apirilaren 7ko 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.

— 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

— 2020 ekitaldirako Hondarribiko Udaleko Aurrekontuaren Exekuzio Araua.

463/2020 Errege Dekretuaren laugarren Xedapen Gehigarriaren 4. atala aplikatuz, epe-etetea ez zaio laguntza hauek emateko prozedurari aplikatuko, alarma egoera zuritzen duten egoerei hertsiki loturik dagoen prozedura denez. 

20. artikulua.  Zehapen erregimena.

Arau hauetan araututako laguntzekin lotutako egindako arau-hauste administratiboak zehatu ahal izango dira bat etorriz DLOren IV. Tituluan aurreikusitakoarekin.

21. artikulua.  Dirulaguntza Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzea.

Dirulaguntza lerro hau ez dago sartuta 2020ko martxoaren 12an Udalbatzak onartutako 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (DPE). Ondorioz, ezarri baino lehen egokia da sartzea.       

Azken xedapen bakarra.  Indarrean sartzea.

Dekretu hau sartuko da indarrean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den datan.

Bigarren.  Aurreko atalean aipatzen diren dirulaguntzen deialdia egitea, arau horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web orrian argitaratuz, bai eta Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean ere.               

Hirugarren.  Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.m) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta ebazpen honen bidez arautzen diren diru-laguntzen lerroa sartzea berresteko.

Hondarribia, 2020ko apirilaren 30a.—Txomin Sagarzazu Ancisar, alkatea.     (1969)