2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

Aizarnazabalgo Hiri Antolaketako Plan Orokorra. (GHI-096/19-P03).

Foru Aldundi honetako Diputatuen Kontseiluak, 2020ko otsailaren 18ko batzarraldian, honako Erabaki hau hartu zuen:

«Udalean izapidetu ondoren, «Aizarnazabalgo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren» espedientea aurkeztu da, Foru Aldundi honek behin betiko onar dezan.

Dokumentuaren bidez, plangintza egokitu nahi da, 2/2006 Legeak, ekainaren 30ekoak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak zehaztutako esparru berrira. Hala, dokumentuaren xedea da Aizarnazabalgo Udal Plangintzako gaur egungo Arau Subsidiarioen xedapenak eguneratu eta berrikustea. Aizarnazabalgo Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen testu bategina Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak onartu zuen 2003ko ekainaren 3an eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urte bereko abuztuaren 19an; gero, aldaketa puntual bat onartu zen.

Indarrean dauden arauak berrikusteko beharraren arrazoien artean, onartu zirenetik denbora asko igaro izateaz gain, beste batzuk daude: arauan ezarritako aurreikuspen gehienak gauzatu dira eta komeni da arauok lurralde antolaketaren esparrura egokitzea, otsailaren 21eko 32/2006 Dekretuaren bidez onartutako Zarautz-Azpeitia (Urola Kosta) eremu funtzionalaren Lurralde Plan Partzialarekin bateragarriak izan daitezen.    

Aizarnazabalgo udal mugarteak 6,5 km2-ko gainazala du eta 754 biztanle zituen 2016an, Urola ibaiak zeharkatzen duen bailara batean dago, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren iparraldean, eta Zestoarekin egiten du muga hegoaldean eta mendebaldean, Zumaiarekin iparraldean eta Aiarekin ekialdean.          

Biztanleriaren banaketari dagokionez, gehienak Aizarnazabalgo herrigunean bizi dira, udalerriko hegoaldeko muturrean Urola ibaiak eratzen duen meandro batean; gainerakoak herrigunearen iparraldeko Zubialde eta Etxabe auzoetan eta sakabanatutako baserrietan bizi dira. Bestalde, jarduera ekonomikoetarako erabiltzen diren lurrak Aizarnazabalgo herrigunearen sarreran eta Zubialde auzoaren ipar-mendebaldean daude.  

Hauek dira prestatu den plan orokorraren proposamen nagusiak:

1.  Bizitegi-lurzorua: 769 biztanle izanik, Plan Orokorrak 145 etxebizitza berri eraikitzeko aukera ematen du. Bestalde, nabarmendu behar da 2.H.E «Txantil-Soroa» Hirigintzako Eremurako aurreikusitako 60 etxebizitzetatik 12 etxebizitza babestuak izango direla.

2.  Jarduera ekonomikoetarako lurzorua: dokumentuak proposatzen du dauden industria jarduerak finkatzea, eta bi eremu berri egitea lurzoru urbanizagarrian, dagoeneko ezarrita dauden enpresak zabaltzeko: 10.H.E «Paper fabrika» eta 11.H.E «Odrinox».

3.  Landa lurzorua: urbanizatu ezineko lurzorua landa eremu hauen arabera sailkatuta dago: babes berezia; nekazaritza, abeltzaintza eta landazabala (balio estrategiko handia eta trantsizioko landa paisaia); basogintza; gainazaleko uren babesa eta ingurumenaren hobekuntza. Gainera, baldintzatzaile gainjarri hauek zehazten dira: urak har ditzakeen guneak; akuiferoek kutsa ditzaketen eremuak; higadura jasan dezaketen eremuak; korridore ekologikoak; kutsatuak egon daitezkeen lurrak; interes geologikoa duten lekuak; iturburuak babesteko eremuak; zuhaitz berezi babestuak; zonifikazio akustikoa eta birgaitze energetikoko eremuak.

4.  Komunikazioen sistema orokorra: herrigunearen erdigunean ibilgailuen trafikoa murrizteko, bide berri bat egitea proposatzen da, Txantil-Soroan eta Odriozolan. Bestalde, zerbitzuko bide bat egitea proposatzen da Etxezarretako industrialdean, eta bidegorri bat Etxaberen eta hilerriaren artean.

5.  Espazio Libreen sistema orokorra: Zubialde parkeari eta herriguneko plazari gaur egun ematen zaizkion zuzkidurak finkatu dira udaletxearen, elizaren eta pilotalekuaren inguruan, eta bi espazio berri aurreikusi dira 3.HE «Odriozola» eta 6.HE «Garaikoetxeberri» hirigintza eremuetan; hala, 14.721,98 m²-ko guztizko azalera kalifikatu da, biztanleko 9,87 m²-ko zuzkidura estandarraren baliokidea.

6.  Komunitatearen ekipamenduko sistema orokorra: gaur egun dauden ekipamenduak finkatzea proposatu da, eta zuzkidurako lurzati bat gordeko da, erabilera espezifikorik zehaztu gabe, 2.H.E «Txantil-Soroa» Hirigintzako Eremurako aurreikusitako bizitegi garapenean.

7.  Zerbitzu azpiegituren sistema orokorra: dokumentuan ez da proposamen orokor berririk egiten; hala, garapeneko plangintzari dagokio zehaztea zer premia dauden hazkunde berrietan, bai eta zer lotura duten gaur egungo zerbitzu sareekin ere. Bestalde, Zumaiako EDARarekiko lotura eraikitzen amaitu bitartean, Kutsadura Murrizteko Planak, behin-behinean, Zubialden eta Txantil Soroan bi araztegi ezartzea aurreikusten du.               
               

8.  Lurzoruaren sailkapena eta eremuen mugaketa: Aizarnazabalgo udal mugartea lurzoruaren kategoria hauen arabera dago sailkatuta:

Hiri lurzorua                               311.289,34 m².... % 4,77

Lurzoru urbanizagarria                  51.737,61 m².... % 0,79

Lurzoru urbanizaezina              6.162.123,67 m².... % 94,44

Azalera guztira                         6.525.150,62 m².... %100,00

Hirigintza Jarduerarako hamaika eremu daude zedarrituta: zortzi hiri lurzoruan (bost bizitegi motakoak eta hiru industriako erabilerakoak) eta hiru lurzoru urbanizagarrian (bat bizitegi motakoa eta bi industriakoak), lurzoru urbanizaezineko bi eremuez gain; hala, garapen plangintza idazteko arrazoi bakarra erabilera industrialeko bi sektoreen antolamendu xehatua egitea da. Hauek dira eremuak: 10.H.E «Paper fabrika» eta 11.H.E «Odrinox».

Hauek dira Plan Orokorra osatzen duten dokumentuak: memoria, barne hartuta Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa, Hirigintza Arauak, orokorrak eta bereziak, Katalogoa, Ekonomia eta Finantza Azterketa, Jasangarritasun Ekonomikoaren Txostena, Jasangarritasun Ekonomikoaren Memoria, Planoak, Laburpen exekutiboa, Genero Inpaktua, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa eta Kutsadura Murrizteko Plana.

Plan Orokorraren izapidearen udal fasean, 2/2006 Legeak, ekainaren 30ekoak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak ezarritako prozedurari jarraikiz, dokumentua prestatu eta aurrerapena jendaurrean azaldu zen eta, epealdi horretan, ez zen iradokizunik aurkeztu.

Ingurumen inpaktuari buruzko dokumentua eginik, 2014ko abenduaren 17an dokumentuaren hasierako onarpena egin zen, 2014ko abenduan sinatuta, eta jendaurreko informazio aldian bost alegazio aurkeztu ziren.   

Kontuan hartuta ingurumenaren eta uren arloan egindako txostenak eta jendaurreko azalpenaren izapidean aurkeztutako alegazioak, bigarren dokumentu bat idatzi zen, 2016ko uztailean, eta osoko bilkuran onartu zen 2016ko abuztuaren 31n; gero, jendaurreko informazioaren aldian, bi alegazio aurkeztu ziren.  
               

Foru Aldundi honen Bide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jaso ondoren, 2017ko maiatzaren 31ko osoko bilkuran, 2017ko apirilean idatzitako Plan Orokorra behin-behinean onartzeko erabakia hartu zen; dokumentu horretan, ingurumenaren eta uraren arloan egindako sektoreko txostenen ondoriozko eskakizunak ere artatzen ziren.            

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak 2017ko abenduaren 1ean emandako foru aginduaren bidez, ingurumen adierazpen estrategikoa egin zen, eta dokumentua egokitzeko eskatu zen, adierazpen horretan aipatutako xedapenei jarraikiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak espedienteari buruzko txostena egin ondoren, Ura-Uraren Euskal Agentziak, Urola ibaian egin diren isurien inguruan dauden arazoak direla-eta, planaren aurkako txostena egin zuen, 2018ko irailaren 26an, behar bezala araztu gabe ibaira isurketak egiten dituzten bizitegi eta industria arloko proposamen orogatik.

Aizarnazabalgo Udalak Kutsadura Murrizteko Plana idatzi zuen eta Ura-Uraren Euskal Agentziak aldeko txostena egin zuen 2019ko maiatzaren 16an; ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen osoko bilkurak, 3/2019 saioan, 2019ko maiatzaren 22an, espedientearen aldeko txostena egin zuen, zenbait baldintzarekin: EAEko Ibai Ertzak eta Erreka Ertzak Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialean zehaztutako babes eremuaren barruko lurzoruak «lur gaineko uren babeseko eremu» modura sailkatzea; aipatutako Lurralde Plan Sektorialak Urola ibaiari buruz ezarritako gutxieneko atzerapenen eremuak araudi berezian sartzea; eta 11.H.E «Odrinox» eremua handitzearen ondoriozko lurzatia banaezina dela esatea. Era berean, Eranskin modura igorri ziren erakunde hauek aurkeztutako txostenak: Etxebizitza Sailburuordetza, Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzaren Natura Ondare eta Klima Aldaketa, Nekazaritza eta Abeltzaintza eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, Foru Aldundi honen Nekazaritza eta Landa Garapena eta Kultura Zuzendaritza eta Hegazkineria Zibilaren eta Telekomunikazioen Zuzendaritza Orokorrak.         

Lurraldearen Antolaketarako Zuzendaritzaren Lurralde Plangintzako Zerbitzuak egindako txostenean 5.H.E «Epelde» eta 11.H.E «Odrinox» eremuei buruz aipatutako gai batzuk kontuan hartuta, Aizarnazabalgo Udalak, 2019ko ekainaren 26ko osoko bilkurako erabaki bidez, zegozkion aldaketak egin zituen dokumentuan, eta ez zen alegaziorik aurkeztu jendaurreko azalpeneko hurrengo aldian.        

Azkenik, Aizarnazabalgo Hiri Antolaketarako Plan Orokorra (behin betiko onartzeko dokumentua)» izeneko dokumentua idatzi zen, 2019ko urrian, eta osoko bilkurako erabaki bidez onartu zen 2019ko urriaren 22an.

2019ko azaroaren 21ean, aipatutako espedientea Foru Aldundi honetan sartu zela erregistratu zen, eta behin betiko onartzeko eskatu zen; hala, espedienteko proposamenen eraginpeko foru-departamentuen eskuetan jarri zen.

Lurralde Plangintzako Zerbitzuak hirigintzako espedientea aztertu ondoren, egiaztatu zen dokumentuan sartuta zeudela Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen osoko bilkuran, 3/2019 bileran, 2019ko maiatzaren 22an ezarritako zuzenketak, eta zenbait akats eta/edo kontraesan ere zuzenduta zeudela; ondorioz, zuzentzat jotzen dira onartzeko aurkeztutako Plan Orokorraren xedapenak.       

Azkenik, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena egin du otsailaren 10ean, ingurumen-adierazpen estrategikoan ezarritako baldintzak kontuan hartu baitira plana osatzen duten dokumentuetan.   

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren Lurralde Antolaketako Zuzendaritzak hori guztia ebaluatu du, erabaki du bidezkoa dela behin betiko onartzea eta argitaratzeko agindua eman du, dokumentazio gehiago aurkezteko beharrik egon gabe.

Ondorioz, Diputatuen Kontseilu honek, aplikatzekoa den legeria ikusita, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eta aldez aurretik eztabaidatuta,

ERABAKITZEN DU

Aizarnazabalgo Hiri Antolaketako Plan Orokorra behin betiko onartzea, 2019ko urrian idatzitako dokumentuaren arabera.          

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio-bidea bertan agorturik uzten du. Hala ere, administrazioarekiko auziaren errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietarako Salari. Bi hilabete izango dira horretarako, erabaki hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.»

I. eranskina: Ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, 26.2 artikuluan ezarritako Plan Orokorrean ingurumen alderdiak txertatzearen inguruko baldintza betetzeko asmoz Udalak bidalitako dokumentazioa.     

II. eranskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Hirigintza Arautegiaren testua.

Donostia, 2020ko apirilaren 20a.—María Teresa Iribarren Goicoechandia, idazkari teknikoa.         (1859)

I. ERANSKINA

A)  Ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, 26.2 artikuluaren a) paragrafoan xedatutakoari jarraituz, onartutako plana helbide elektroniko honetan jasoko dela jakinarazten da:

www.aizarnazabal.eus.

B)  Aizarnazabalgo Hiri Antolaketako Plan Orokorrari buruzko laburpena, 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, 26.2.b artikuluan xedatutakoaren arabera argitaratzeko:

Aizarnazabalgo Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrean ingurumen-alderdiak txertatzeko moduari buruzko laburpena, Planaren onarpenari publizitatea eman ahal izateko.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko 2013ko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 26. artikulua.

1.  Sarrera.

Plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duen 2012ko urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 26. artikulua betetzeko egin da dokumentu hau. Dokumentuan, honako alderdi hauek jasotzen dira:

— Planean edo programan nola txertatu diren ingurumen-alderdiak.

— Planean edo programan zenbateraino hartu diren kontuan ingurumen-azterketa estrategikoa (edo ingurumen-jasangarritasunari buruzko txostena), informazio publikoaren eta kontsulten emaitzak –baita mugaz gaindiko kontsultak eta ingurumen-adierazpen estrategikoa ere, beharrezkoa izanez gero– eta prozesuan izandako desadostasunak, halakorik izan bada.

— Kontuan hartutako alternatiben artetik bat erabakitzeko arrazoiak.

2.  Nola txertatu ingurumen-alderdiak HAPO-n.

Honako ingurumen-helburu hauek hartu dira kontuan Aizarnazabalgo Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (hemendik aurrera, HAPO) idazteko orduan:

— HAPO eta planean jasotako proposamen orokorrak egiteko orduan, garapen jasangarriaren printzipioak kontuan izatea; bereziki, energia-eraginkortasuna eta zero zabor helburua.

— Natura- eta hiri-ingurunea lurralde-unitate harmoniko eta orekatu baten barruan txertatu eta bateragarri egitea.

— Lurraldearen baldintza orografikoak errespetatzea eta ingurune fisiko-natural eta landa-inguruneak eta udalerriak eta udalerria txertatuta dagoen lurraldeak paisaiaren eta ingurumenaren ikuspegitik dituzten gaitasunen garrantzia azpimarratzea.

— Udaleko lurralde- eta hirigintza-antolamenduaren aldetik, klima-aldaketaren ondorioak murrizten eta aldaketa horietara egokitzen laguntzea, CO2 hobi gisa jarduten duten eremuak zainduz, horiekin lotutako arriskuak ebaluatuz eta hiri-garapenetan energia-eraginkortasunerako neurriak hartuz.

— Intereseko ondare historiko-arkitektonikoa, arkeologikoa, naturala… zaindu eta ondare horren balioa azpimarratzea eta arlo horretan beharrezkoak diren irizpideak eta jarraibideak arautzea.

— Herriguneak habitat gisa duen oinarrizko izaera bultzatzea, etxebizitza oinarrizko eskubide gisa bermatuz eta horretarako baldintza egokiak jarriz (kokapena, kopurua, irisgarritasuna, kalitatea eta prezioa).

— Bigarren etxebizitza hedagarria eta, oro har, lurzoruaren kontsumoan oinarrituriko ereduak minimizatzea. Etxebizitza hutsen erabilera sustatzea.

— Gaur egungo hiri-sarean oinarritzen diren eta dentsitate egokia duten hiri-eremu trinkoei lehentasuna ematea, eta lurzoru asko kontsumitzen duten hiri-eredu sakabanatuak sorrarazten dituzten etxebizitza-tipologia isolatuak saihestea.

— Garapen berriek ingurumenean duten eragina minimizatzea, ahal den neurrian, arrisku natural eta/edo teknologikoak jasan ditzaketen lekuetan, intereseko habitat naturaletan, paisaia-kalitate handiko eremuetan… eragina izan dezaketen kokapen eta antolamenduak saihestuz, eta, betiere, paisaia-kalitate handiko hiri- eta natura-ingurune baten barruan.    

— Lurzoru urbanizaezina egoki antolatzea, Lurralde Antolamenduko Gidalerroetan zehazturiko antolamendu-kategoriak kontuan hartuz, eta, beraz, landa-ingurunea zainduz eta ingurune horren garapen ekonomikoaren, ekosisteman betetzen duen funtzioaren eta ingurumen- eta paisaia-kalitateko baldintza egokien arteko oreka bilatuz.               

Hori horrela izanik, honako jasangarritasun-irizpide hauek hartu dira kontuan, HAPOn proposaturiko eta onarturiko hiri-ereduan:

— Proposatutako bizitegi-garapen berriak jadanik hiritartuta dauden eremuen alboan daude, eta eskaintzak Urola Kostako Lurralde Plan Partzialean ezarritakoa gainditzen duen arren, aurreko arau subsidiarioetan jadanik kontuan hartu ziren baina bere garaian martxan jarri ez ziren proposamenak dira gehienak. Hala, proposatutako bizitegi-garapenen bidez, egungo landa-lurzoruaren %0,47a artifizializatuko litzateke. Alternatiben fasean, besteak beste, Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialean (hemendik aurrera, Nekazaritza eta Basozaintzako LPS) balio estrategiko altuko lurzoru gisa sailkatutakoei eragin dakiekeen kaltea minimizatzeko irizpidea aplikatu da. Hala, udaleko balio estrategiko handiko lurzoruaren %1,34 ingururi bakarrik eragingo dio planak. Ingurumen Jasangarritasunari buruzko Txostenaren III. eranskinean, HAPOk nekazaritza-sektorean duen eragina aztertzen da. Haren arabera, eragin hori bateragarria da bizitegi- nahiz industria-garapenekin.              

— Proposatutako bizitegi-areetatik bitan (AU2 Txantil Soroa eta AU 3 Odriozola), herrigunea inguratzen duten errepide alternatiboak egitea proposatzen da. Hala, trafikoa arinduko da bai herriaren erdialdean edo plaza nagusian bai herrigunea zeharkatzen duten gainerako errepideetan.

— AU2 Txantil Soroa hirigintza-eremuaren kasuan, espazio libreetan bertako zuhaitz-espezieak landatzea proposatzen da, eremu horretan dauden zuhaitzei egindako kaltea konpentsatzeko (700 m2). Azkenik, hiri-lurzoru finkatua birgaitzeko eremuetan nahiz eraikuntza berriko eremuetan, energia-eraginkortasuneko gutxieneko irizpide batzuk ezarri dira eraikuntzetan. Halaber, eraikigarritasun-sari batzuk ezartzen dira, energia-eraginkortasuneko maila horiek gaindituz gero, eta zigorrak, maila horiek lortzen ez badira.            

— Industria-garapen berriak ere jadanik badauden industria-eremuen alboan proposatu dira, alegia, martxan dauden jardueren hedapenak dira. Garrantzi gutxiko proposamenak dira gehienak, AU 10 Papelera izan ezik. Hala, gaur egungo paper-fabrikaren beharrei erantzuteko, 32.383 m²-ko sektore urbanizagarri berri bat proposatzen da, balio estrategiko handikotzat jotzen dena Nekazaritza eta Basozaintzako LPSn. HAPOren dokumentazioan industria-lurzoru berriaren eskaintza mugatua izan arren, hedapen horien beharraren justifikazioa jasotzen da.               

Nolanahi ere, babes- eta zuzenketa-neurriak diseinatu dira industria-garapenak aurrera eramateko; besteak beste, kutsatuta egon daitezkeen lurzoruek edo urak hartzeko arriskua dutenek sor ditzaketen arriskuak minimizatzeko. Halaber, ingurumena eta paisaia leheneratzeko programak jarri beharko dira martxan, ibaiertzeko landaredia leheneratzeko (baldin eta kaltetua suertatzen bada). Azkenik, AU7 Etxezarreta eta AU 10 Papelera eremuen kasuan, bidegorri bat egitea proposatzen da, mugikortasun jasangarria bultzatzeko.          

3.  Nola txertatu HAPO-n ingurumen-azterketa estrategikoa edo ingurumen-jasangarritasunari buruzko txostena.

Ingurumen-azterketa estrategikoa edo ingurumen-jasangarritasunari buruzko txostena (aurrerantzean IJT) Aizarnazabalgo HAPOko I. dokumentuaren barruan dago («Memoria»). Dokumentu horri informazio-izaera hutsa ematen zaio Hirigintzako Arau Orokorretan. Baina, bestalde, 2.1 dokumentuaren atal batzuetan («Hirigintzako Arau Orokorrak»), babes-neurriak eta neurri zuzentzaileak jasotzen dira (esaterako, seigarren tituluan: «ingurumena, paisaia eta natura babesteko arauak»), eta, halaber, ingurumen-balioak babesten dira lurzoru urbanizaezinaren erabilera eta jardueretarako proposatutako antolamenduan. Hain zuzen, IJTn eta Ingurumen Adierazpen Estrategikoan jasotzen dira neurri horiek (ikus 6. eta 7. atala).

Bestalde, obren faserako ikuskapen-programa jasotzen da Hirigintzako Arau Orokorretan; horien artean, udaleko ingurumen-kalitateari buruzko alderdi esanguratsuenei epe luzeko segimendua egiteko IJTn proposatzen diren kontrolak.              

Amaitzeko, 79. artikuluan ezartzen denez («Hirigintzako Arau Orokorrak garatzeko planei buruzko zehaztasunak»), «lurzoru urbanizagarriko eremuetako plan partzialetan eta urbanizazio-proiektuetan, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio Bateratuari buruzko Azterketan jasotzen diren babes-neurriak eta ikuskapen-programa jaso beharko dira», eta hirigintza-arau partikularretan, HAPOko jarduera-eremu bakoitzerako IJTn diseinaturiko neurri zuzentzaileak jasotzen dira.               

4.  Nola txertatu HAPO-n informazio publikoaren eta kontsulten emaitzak.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 21. eta 22. artikuluak eta 211/2012 Dekretuko 12. artikulua betez, HAPOren hasierako onarpenerako bi dokumentuak informazio publikopean jarri zituen udalak 45 egunez, eta, halaber, kontsulta egin zien administrazio eta erakundeei (aurrez, Ingurumen eta Lan Hidraulikoen Zuzendaritzak kontsulta egin zien administrazio eta erakunde horiei, erreferentziazko dokumentua egin ahal izateko) Gainera, HAPOren memorian jasotzen denez, udalak bilerak egin zituen herritarrekin eta eragile partikularrekin, etxebizitzari eta jarduera ekonomikoei buruz.         

Informazio publikoko lehenengo epealdian, bost alegazio egin ziren, zeinak HAPOren hasierako onarpeneko bigarren dokumentuan txertatu baitziren. Ondorioz:

— Etxebizitza gehiago proposatu ziren AU2 Txantil-Soroa eremuan (hasieran Apaizaetxe izena zuen). Hala, 48 izatetik 60 izatera pasatu ziren.

— Martxan dauden instalazioekin loturiko industria-eremuak handitzeko aukera eman zen, lurzoru berrien bidez (AU10 Papelera eta AU11 Odrinox) eta indarrean dauden arau subsidiarioetan onarturikoa berrantolatuz (AU7 Etxezarreta eta AU8 Migsa).

Informazio publikoko bigarren epealdian, bi alegazio aurkeztu zituzten, eta behin-behineko onarpen-dokumentuan txertatu ziren. Ondorioz:

— Murriztu egin zen AU2 Txantil-Soroa eremurako aurreikusitako eraikigarritasuna: lehen, 8.665 m2(t) sestra-kotaren gainetik eta 5.206,90 m2(t) sestra-kotaren azpitik eta, ondoren, 6.900 m2(t) sestra-kotaren gainetik eta 5.166,10 m2(t) sestra-kotaren azpitik. Hala eta guztiz ere, mantendu egin zen eremuan aurreikusitako etxebizitza kopuru totala: 60.

— AU9 Iraeta eremuan, eraikin berrien gehienezko altuera handitu egin da (11 metrotik 12 metrora). Horrez gainera, gehienezko eraikigarritasunaren %20 12 metroko baina IV/I profileko bulegoetarako erabiltzea onartzen da (gainerako eraikin berrietan onartutakoa baino handiagoa).

Bestalde, honako erantzun hauek jaso ziren gaiarekin lotutako administrazio publikoei kontsulta egin ondoren:

— Hasierako onarpeneko lehenengo dokumentuari dagokionez: Ura, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurune eta Ingurumen Plangintzako Zuzendaritza eta Kultura Saila, Ihobe, Gipuzkoako Uren Partzuergoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirola departamentua eta Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentua.

— Hasierako onarpeneko bigarren dokumentuari dagokionez: Ura, Eusko Jaurlaritzako Ingurune Natural eta Ingurumen Plangintzako Zuzendaritza eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Ihobe eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentua.

Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura-sailek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak eta Ihobek egindako txosten gehienetan, ontzat hartzen dira hasierako onarpeneko bigarren dokumentuko xehetasunak, bakoitzari dagozkion alorretan.

Bestalde, segidan zehazten den moduan, Ura Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurune eta Ingurumen Plangintzako Zuzendaritzaren txostenetan, ontzat jotzen ziren hasierako onarpeneko bigarren dokumentuaren alderdi gehienak. Dena den, zenbait zehaztapen ere egiten ziren txosten horietan, zeinak behin betiko onarpen-dokumentuan jasotzen baitira. Hona hemen erakunde bakoitzak egindako zehaztapenak:

— Ura Agentzia: ados agertu zen HAPOren kartografian eta araudi orokorrean jabari publiko hidraulikoari eta haren babes-eremuei buruz jasotzen diren gidalerroekin. Aldiz, isurketa berriak eragingo zituzten garapen berrien aurka agertzen zen Uraren txostena (industrialak nahiz etxebizitza arlokoak). Araudi partikularrari dagokionez, HAPOren egileek hondakin-urak arazteko sistemak ezartzeko beharra jasotzen dute hirigintza-fitxetan (eskumena duten organoek saneamendu-sistema global bat garatzen ez duten bitartean), eta, halaber, zenbait zehaztapen egiten dituzte AU5, AU7 eta AU 9 eremuetarako, gainezka egiteko duten arriskua dela eta.           

Horrez gainera, HAPOren eranskinean –behin betiko onarpenaren aurretik–, Aizarnazabalgo udalean kutsadura murrizteko plana (hemendik aurrera KMP) jasotzen da. Injelan-ek egin zuen plan hori. Dokumentu horren bidez, hirigintza-garapenaren ondorioz isurketa gehiago ez egitea lortu nahi da, eta Urola ibaira isuritako kutsadura murrizteko neurri batzuk jarri nahi dira martxan: hondakin-urak eta euri-urak bereizteko sareak instalatu, hiru erreaktore biologiko sekuentzial instalatu eta lau hobi septiko ordezkatu (Etxezarreta industrialdea, Migsa, S.L. eta Odrinox, S.L.) iragazki biologikoa duten dekantagailu-digestore batzuekin, eta Aizarnazabalgo saneamendua gauzatu ondoren, Forjas Iraeta, S.L., Migsa, S.L., Obe Hettich, S.L. eta Odrinox, S.L.ren industria-isurketak hutseratu. Neurri horiek guztiek lotura kronologikoa dute HAPOn aurreikusitako bizitegi- eta industria-garapen berriekin. Kutsadura murrizteko planean azpimarratzen da beharrezkoa dela egungo hiri-isurketen karga poluitzailea murriztea, nahiz eta HAPOn garapen berriak aurreikusi. Horrez gainera, karga poluitzailearen segimendua eta kontrola egitea aurreikusten da. Hala, oinarrizko linea bat ezarriz eta egungo presio poluitzailea kalkulatuz, karga poluitzaile hori murrizteko neurriak jarriko dira martxan, 0,00ko poluzio-maila lortu arte, hain zuzen, udaleko saneamendua eskualdeko sarearekin lotu, eta Basustako EDARera (Zumaia) bideratzen denean, alegia, 2028an.         

— Natura Ingurune eta Ingurumen Plangintzako Saila: oro har, proposatutako lurzoru urbanizaezinaren zonifikazioaren aldeko txostena egin zuen, baina aipatzen zuen ez zela definitzen Taxus baccata espeziea kokatzen den sareta babesten duen baldintzatzaile gainjarririk. Hala, baldintzatzaile hori jaso da behin betiko onarpeneko dokumentuan (ikus 7. atala). Industria-garapenei dagokienez, garapen horien inpaktua aztertu zen HAPOn, eskatutako moduan, eta babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak definitu ziren. Amaitzeko, AU2 Txantil Soroa hirigintza-fitxan, zenbait gidalerro jasotzen dira hirigintza-eremu horretan dauden bertako zuhaitzak babesteko edo behintzat zuhaitz horiek jasan ditzaketen kalteak konpentsatzeko.          

5.  Hasierako onarpeneko bigarren dokumentuaren ingurumen-ebaluazioari buruzko ebazpenaren ondoren egindako aldaketak.

Behin-behineko onarpen-dokumentuan, informazio publikoko epealdian onartutako alegazioen eta gaiarekin lotutako administrazio publikoek egindako txostenen ondorioz egindako aldaketak jaso ziren. Horrez gainera, dokumentu horretan jasotzen ziren Ingurumen eta Lan Hidraulikoen Zuzendaritzak 2017ko otsailaren 7an egindako hasierako onarpeneko bigarren dokumentuko ingurumen-ebaluazioari buruzko ebazpenean jasotako eskakizunak betetzeko egin beharreko aldaketak. Alde horretatik, Ingurumen Adierazpen Estrategikoaren arabera, behin-behineko onarpen-dokumentuarekin batera aurkeztutako IJTn HAPOren ebaluazio egokia egiten da, oro har (bizitegi-alternatiben azterketa, ingurumen-diagnostikoa, aurrera eramango diren jarduera nagusiek izango dituzten inpaktuen balorazioa eta babes- eta zuzenketa-neurrien diseinua). Horrez gainera, alderdi batzuk osatu egin behar direla dio Ingurumen Adierazpen Estrategikoak; besteak beste, ikuskapen-programa. Behin betiko onarpen-dokumentuan jasotzen dira zuzenketa horiek (ikus 6. eta 7. atalak).    

Halaber, behin-behineko onarpen-dokumentuan, honako aldaketa nagusi hauek egiten dira, hasierako onarpeneko bigarren dokumentuarekin alderatuta:

Ingurumen Jasangarritsunaren Txostena:

— Ingurumen-karakterizazioa: sismikotasunak eta salgai arriskutsuen garraioan izan daitezkeen istripuek eragindako arriskuen azterketa gaineratu da.

— Aizarnazabalgo HAPOn jasotako garapen-eremuek dituzten baldintza akustikoen ebaluazioaren ondorioak jasotzen dira dokumentuaren hainbat zatitan (ingurumen-karakterizazioa, alternatiba eta inpaktuen balorazioa, zuzenketa-neurriak).         

— Inpaktuen balorazioa: gainezka egiteko arriskua, sortutako hondakinak eta indusketen soberakinak eta baliabideen kontsumoa (ura eta energia) baloratzen dira. Halaber, inpaktuen karakterizaziorako eta baloraziorako matrizeak jasotzen dira.

— HAPOren hirigintza-unitate bakoitzeko babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak definitzen dira.

— Babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurrien kostua balioesten da.

— Ingurumen-jasangarritasunari buruzko txostenaren laburpen teknikoa jasotzen da.

Hirigintza-arau partikularrak:

— Lurzoru urbanizaezineko bi eremuen hirigintza-fitxak jasotzen dira: hilerria eta «wavegarden» delakoa.

— Ingurumen Jasangarritasunaren Txostenean diseinatutako babes- eta zuzenketa-neurriak jasotzen dira.

6.  Nola txertatu ingurumen-adierazpen estrategikoa ingurumen-azterketa estrategikoan.

Ingurumen Azterketa Estrategikoan, Ingurumen Adierazpen Estrategikoaren alderdi hauek jaso dira:

— 5.3.2. eta 5.4.2. ataletan, bizitegi- eta industria-garapenen ustiaketaren bideragarritasun ekonomikoaren eragina jasotzen da, hurrenez hurren. Halaber, AU3 eta AU10 eremuetako garapenek eragindako balio estrategiko altuko lurzoruen azalera kalkulatzeko orduan egindako akatsak konpontzen dira. Horrez gainera, beste eranskin bat jasotzen da (3. eranskina. «Nekazaritza-sektorearen eragina ebaluatzeko protokoloa»). Eranskin horretan, HAPOn proposatutako bizitegi- eta industria-garapenek Aizarnazabalgo nekazaritza-sektorean duten eragina baloratzen da.

— 6. atalean («Ingurumen-integrazioko neurriak»; zehazki, 6.12 eta 6.14 puntuak), AU4 Zubialde eremuaren azterketa akustiko espezifiko bat egiteko eta proposatutako neurri zuzentzaileak diseinatu eta baloratzeko beharra jasotzen da. Bestalde, 213/2012 Dekretuko kalitate akustikoaren helburuak bete ezean, Babes Akustiko Bereziko Eremu gisa deklaratu beharko da. Eremu horretako hirigintza-fitxan ere jasotzen da neurri hori.

— Ikuskapen-programa osatzeko (7. atala), honako alderdi hauek gaineratu dira:

*  Garapeneko plan eta proiektuetan HAPOn jasotako babes- eta zuzenketa-neurriak jasoko direla bermatzeko kontrola gaineratu da.       

*  Garapenak aurrera eramateko lanen fasean aurrera eramango diren kontrolak zehaztu dira. Kontrol horiek bat datoz HAPOko hirigintza-arau orokorren seigarren tituluko 4. kapituluan jasotakoekin.

*  Epe luzeko segimenduari dagokionez, proposatutako adierazleak kalkulatzeko eta txostenak egiteko maiztasuna eta segimendu horren arduradunak zehazten dira.          

— 8. atalean, HAPOren indarraldian martxan egongo den ikuskapen-programak udalari sortuko dion kostua jasotzen da.           

7.  Nola txertatu ingurumen-adierazpen estrategikoa HAPO-n.

Ingurumen Adierazpen Estrategikoko zehaztapen hauetara egokitu da HAPO:

— VI. atalean (AU4 «Zubialde hirigintza-eremuari buruz arau partikularretan ezartzen diren babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak»), AU4 Zubialde eremuko azterketa akustiko berezi bat egiteko eta proposatutako neurri zuzentzaileak diseinatu eta baloratzeko beharra jasotzen da. Bestalde, 213/2012 Dekretuko kalitate akustikoaren helburuak bete ezean, Babes Akustiko Bereziko Eremu gisa deklaratu beharko dela adierazten da.

— Arau orokorretako seigarren tituluaren 4. kapituluan, artikulu berri bat gaineratu da (101. art.: «Garapeneko plan eta proiektuen segimendu-programa». Artikulu horretan deskribatzen da udalak zer kontrol mota egingo duen garapen-plan eta -proiektuetan HAPOn ezarritako babes- eta zuzenketa-neurriak kontuan hartu direla bermatzeko.            

— Arau orokorretako seigarren tituluaren 4. kapituluan, artikulu berri bat gaineratu da (112. art. «Udalaren ingurumen-kalitatearen segimendua»). Artikulu horretan, adierazleak kalkulatzeko eta txostenak egiteko maiztasuna eta segimenduaren arduradunak zehazten dira.

— Arau orokorren 22.6.B artikulua aldatu egin da, «Iraetako meandroa» interes geologikoko lekuak dituen balioak berreskuratu eta mantentzen direla bermatzeko irizpideak zehazteko helburuarekin. Meandro hori baldintzatzaile gainjarri gisa ageri da HAPOn («CS.6 Interes geologikoko lekua»).

— Aldatu egin da HAPOko arau orokorretako 22.8 artikulua, eta zehazki aipatzen da «CS.8 Babestutako zuhaitz bereziak» baldintzatzaile gainjarriari dagokion legeria. Zehazki, Azpiazuko artearen kasuan, 265/1995 Dekretua, eta Saiatzeko artelatzen kasuan, arau orokorretako 70. artikulua. Bigarren kasuan, 20 m-ko perimetro bat ezartzen da, eta perimetro horretan, ezingo da inolako elementurik ezarri. Horrez gainera, arau orokorretako 70. artikulua aldatu egin da, eta 265/1995 Dekretuan ezartzen diren babes-neurriak txertatu dira. Hala, babes-maila bera bermatzen zaie Azpiazuko arteari eta Saiatzeko artelatzei.       

— Arau Orokorren 58.3 artikulua aldatu egin da. Hala, lurzoru urbanizaezineko erabilera batzuk baimentzeko beharrezkoak diren plan bereziak egiteko, Ingurumen Ebaluazio Estrategikoko prozeduraren bat bete beharko da, baldin eta indarrean dagoen legeriak ebaluazio mota horretarako zehazturiko aplikazio-eremu batean badaude (ingurumen-ebaluazioari buruzko 2013ko abenduaren 9ko 21/2013 Legea eta 2012ko urriaren 16ko 211/2012 Dekretua, plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duena).        

— Aldatu egin da arau orokorren 93. artikulua, kutsatuta egon daitezkeen lurzoruei buruzkoa. Hala, hitzez hitz gaineratu da 4/2015 Legeko 31.4 artikulua, eta erreferentzia egiten zaion hipotesia adierazten da (erabilera-aldaketa). Aldaketa horren bidez, argi geratzen da erabilera-aldaketak onartzen dituzten hirigintza-prozedurak izapidetzeko zein unetan lortu behar den Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egin beharreko lurzoru-adierazpena.

— 3. kapituluan («Lurzoru urbanizaezinari buruzko araudi orokorra. Babes- eta zuzenketa-neurriak»), landarediari buruzko 98. artikulua aldatu da, eta Ingurumen Azterketa Estrategikoan espezie exotiko inbaditzaileak ez sakabanatzeko jasotzen diren zuzenketa-neurriak gaineratu dira. Halaber, 79. artikulua aldatu da. Hala, debekatu egiten da berdeguneak eta lorategiak landareztatzean espezie exotiko inbaditzaileak erabiltzea. Horrez gainera, adierazten da eremuko baldintza bioklimatikoetara egokituta dauden landare-espezieak erabili behar direla, gutxieneko mantentze-lana behar dutenak, eta ura ahalik gehien aurrezteko sistemak erabili behar direla, ura berrerabiltzeko sistemak sustatuz.

— Aldatu egin da 10.3 artikulua (D.10 Babes bereziko landa-eremua). Hala, definizioa aldatu egin da, txostenean adierazitakoa kontuan hartuta. Eta kendu egin da orri-oina, okerra baitzen.

— Eskatu bezala, aldatu egin da 7. artikulua, Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialarekiko koordinazioari dagokionez. Hala, kendu egin dira jatorrizko hiru egoerak, eta Lurralde Plan Sektorialekoak jarri dira, eta, gainera, egokitu egin dira 10. artikuluan, Balio Estrategiko Altua eta Trantsizioko Landa Paisaia azpikategorien kasuan.

Lurzoru urbanizaezinerako definitutako erabilera orokorreko eremuen erabilerak zehazteko orduan, kontuan izan beharko dira Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialean jasotako baldintzak. Hala, jatorrizko hiru egoeretatik abiatuta (egokia edo berezia –«1»–, onargarria –«2»– eta debekatua  –«3»–), bi azpikategoria zehazten dira:             

2a)  Erabilera onargarrien barruan, nekazaritzari eta basozaintzari eragindako kaltea aztertu beharko da, eta Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Planean jasotako zuzenketa-neurriak aplikatu beharko dira (Nekazaritza-sektoreari Eragindako Kaltea Ebaluatzeko Protokoloan adierazitako moduan).

3a)  Debekatutako erabilerei dagokienez, antolamendu-kategoria horretan desiragarriak ez diren erabilerak jasotzen dira. Salbuespenez, erabilera horiek onartu ahal izango dira, baldin eta nekazaritza arloan eskumena duen eta nekazaritza- eta basozaintza-jarduerari eragindako kaltea zehazki aztertzen duen organo baten txostenean erabilera horiek bermatzen badira. Halaber, Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Planean jasotako zuzenketa-neurriak aplikatu beharko dira (Nekazaritza-sektoreari Eragindako Kaltea Ebaluatzeko Protokoloan adierazitako moduan).

— Arau orokorren 22.1 artikuluan, «Uraren webgunean eskuragarri dagoen kartografia» erreferentzia gaineratu da.

— 22. artikuluan bertan, 7. baldintzatzaile gainjarriari dagokionez, aldatu egin da babestutako eremuaren babes-perimetroari buruzko erreferentzia.

— 8. baldintzatzaile gainjarriaren C puntuan (baldintzatzailearen arau-izaerari edo orientazio-izaerari buruzkoa), baldintzatzaile horri buruzko legeria aipatzen da, eskatu bezala.            

— O3.3.1 planoan («Baldintzatzaile gainjarriak 3»), «Babestutako zuhaitz bereziak» kategoria gaineratu da: Azpiazuko artea eta Saiatzeko artelatzak.

— O.7.1. planoan («Katalogoa») eta katalogoan bertan, Saiatzeko artelatzak jasotzen dira. Artea jasota zegoen jadanik.

— Txosteneko akats erreferentziatuak zuzendu egin dira, AU.10 hirigintza-fitxaren antolamendu-plano zehatzari dagokiona izan ezik, plan partzialaren mende baitago. Horrez gainera, eskatutako legeria-erreferentziak eguneratu dira.  

8.  Kontuan hartutako alternatiben artetik bat erabakitzeko arrazoiak.

HAPOren aurrerapen-dokumentuan, hainbat alternatiba proposatzen ziren bizitegi-garapenak kokatzeko eta antolatzeko, eta aukera horiek baloratzeko eta elkarren artean alderatzeko prozesu bat bultzatzen zen. Alternatiba horiek eragina dute, besteak beste, herrigunerako irisgarritasunean edo herriguneko espazio batzuk oinezkoak edo motorizatuak izatean.           

Aurrerapen-fasean, alternatibak proposatzeko orduan honako irizpide hauek ezartzea proposatzen zen, ingurumenari ahalik eta kalterik txikiena egiteko helburuarekin:

— Etxebizitza-dentsitatea egokia izatea eta landa-lurzorua ez okupatzea, dentsitate baxuko urbanizazioak ugaritzearen eraginez.

— Proposamenak paisaian integratzea, eremuaren ertzeko bide-sareari dagokionez nahiz urbanizazioen tipologiari eta diseinuari dagokionez.

— Oinezkoentzako espazioak edo bizikidetza-espazioak positiboki baloratzea herriguneko eremuetan, eta espazio publikoko ibilgailu pribatuen aparkalekuak murriztea.          

— Ikuspen handieneko puntuetan harri-lubetarik edo ezponda zementaturik ez sortzea (adibidez, eskualdeko errepidea).

— Proposatutako eremuen kalitate akustikoa baloratzea, eta jarduera ekonomikoko eremuetako soinu-inpaktua minimizatzen duten antolamenduak aurreikustea.

— Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialean adierazitako balio estrategiko altuko lurzoruen okupazioa saihestea.

Indarrean dagoen plangintza «0» alternatiba gisa hartu da. Plangintza horretan jadanik jasotzen ziren oraindik aurrera eraman ez ziren eta, osorik edo neurri batean, Plangintza Orokorreko berrikuspenean jasotako alternatibekin bat zetozen bizitegi-garapen batzuk. Horrez gainera, bizitegi-garapenetarako beste hiru alternatiba proposatzen dira.

Aldiz, ez da kontuan izan jarduera ekonomikoei edo ekipamenduei buruzko alternatibarik. Kasu horretan, udalean lehendik zeuden enpresek okupatutako eremuak hedatzeko proposamenak egin dira, eta lehendik zeuden eremuak hedatzeko alternatibak bakarrik hartu dira kontuan. Garapen horietarako ez da definitu antolamendu xehaturik, eta, beraz, garapen-plangintzan jaso beharko dira arlo horretako antolamendu-alternatibak.
               

Alternatiben ingurumen-azterketa egiteko orduan, jarduera-eremu posibleen ingurumen-baldintza nagusiak hartu dira kontuan. Hala, «0» alternatibak dituen ondorioen (indarrean dagoen plangintza) eta proposatutako hiru alternatibek dituzten ondorioen ingurumen-balorazio konparatiboa egin da.

Proposatutako alternatibetan, ez dira betetzen baloratutako ingurumen-baldintza gehienak, eta, ingurumen-ikuspegitik, ez dago desberdintasun garrantzitsurik bizitegi-garapenetarako proposatutako eremuekin alderatuta.            

Proposatutako hiru alternatibak parte-hartze prozesu publiko baten bidez aurkeztu zitzaizkien Aizarnazabalgo herritarrei. Parte-hartze prozesuko partaideen iritziak kontuan izanda eta udaleko zenbait eragile sozialei galdegin ondoren, 1 alternatibari (AU3 «Odriozola») eta 3 alternatibari (AU2 «Apezetxea») eustea erabaki zuen udalbatzak, hasierako onarpen-dokumentuan zehazturiko proposamenen oinarri gisa.      

Azkenik, bi proposamenak kontuan hartzen dituen alternatiba aukeratu zen, hirigintza-eremuetan egokitzapen puntualak eginez. Halaber, munta txikiagoko bi garapen gehitu zitzaizkion: AU6 «Garaikoetxeberri» eta AU5 «Epelde».

Hartutako erabakian, ez dira lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzen lehen urbanizaezin gisa sailkatutako lurzoruak. Halaber, ez da aldatu «2» alternatiban aurreikusitako lurzoruaren sailkapena, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Lurralde Plan Sektorialean «Nekazaritza eta abeltzaintza: Balio Estrategiko Altua» kategorian jasotzen dena.

Udalaren hegoaldean eta iparraldean ertzeko errepide alternatibo bat egitea aurreikusten duten bi alternatiben alde egiten du Plangintza Orokorrak. Hala, herriguneko eremuak oinezkoentzat jarri ahal izango dira, eta herri barneko bideak bizikidetza-bide bihurtu ahal izango dira. Modu horretan, hobetu egin ahal izango da udalaren erdialdeko espazio publikoaren kalitatea. 

Halaber, bizitegi-garapeneko bi proposamen nagusiek (Apaizetxe eta Odriozola) hobetu egiten dituzte bizitegi-dentsitateari buruzko datuak, eta, beraz, bizitegi-erabileretarako lurzoruaren okupazioa minimizatzen laguntzen dute.

Beraz, aukeratutako alternatibek kalte txikiagoa egiten dute herrigunetik gertu dauden gaitasun agrologiko altuko lurzoruen inguruetan. Hala, ez da okupatzen lurzoru mota hori (1 ha), «2» alternatiban jasotzen zen moduan.    

Irizpide hori jarraitu da, halaber, lehen aipatutako AU5 eta AU6 eremuetan guztiz edo partzialki aldatutako lurzoruei buruzko proposamenak kontuan hartzeko.

Hautatutako irtenbidearekin, Aizarnazabalgo herrigunea inguratzen eta ezaugarritzen duen landa- eta landazabal-paisaia mantentzen lagunduko da.

Plana edo programa aplikatzeak Ingurumenari eragindako ondorioen segimendua egiteko neurrien laburpena, onarpenari publizitatea eman ahal izateko.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko 2013ko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 26. artikulua.

1.  Sarrera.

Plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duen 2012ko urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 26. artikulua betetzeko idatzi da dokumentu hau, planaren edo programaren aplikazioak ingurumenean dituen ondorioei segimendua egiteko neurriak biltzen dituena.  

2.  Aizarnazabalgo HAPO-ren aplikazioak ingurumenean dituen ondorioei segimendua egiteko neurriak.

Ingurumen Jasangarritasunaren Txostenean jasotako ingurumen-ikuskaritza programa hiru fasetan banatzen da:          

— Espedienteak izapidetu bitartean plangintzari segimendua egiteko programa.

— Ingurumen-ikuskaritza programa, Plan Orokorreko lanek irauten duten bitartean.

— Udalerriko ingurumen-kalitatearen alderdi nagusiei buruzko segimendu-programa, epe luzekoa.              

a.  Segimenduak helburu dituen aldagaiak.

Ingurumena ikuskatzeko programak honako aldagai hauei jarriko die arreta:

— Lurzorua.

— Intereseko landaredia: komunitate- eta/edo eskualde-komunitate intereseko habitatak, espezieak.

— Ur-masen egoera ekologikoa.

— Hiri-hondakinak.

— Kalitate atmosferikoa: CO2 emisioak, energia-eraginkortasuna.

— Kalitate akustikoa.

b.  Kontrolak eta kronograma.

i.  Plangintzaren segimendu-programa.

Erredakzio-taldeak eta udalak bermatu dute HAPO izapidetzeko orduan kontuan izan direla Ingurumen Jasangarritasun Txostenean proposatutako prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak eta ingurumen-organo eskudunak eta administrazio sektorialek zehazturikoak.

Garapen-plan eta -proiektuen hirigintza-izapideak egiteko orduan, Aizarnazabalgo udalak eta, hala dagokionean, organo substantiboak bermatu beharko dute plan eta proiektu horietan jasotzen direla HAPOko hirigintza-arau partikularretan jasotzen diren babes- eta zuzenketa-neurriak.

Ingurumen Jasangarritasun Txostenean kronograma bat proposatzen zen. Kronograma hori HAPOren behin betiko onarpenak izandako atzerapenera egokitu behar da. Beraz, honela geratuko litzateke:

Xedea

Arduraduna

Epea

HAPOren behin betiko onarpenaren berrikuspena

Erredakzio-taldea

2018ko otsaila

Udala

2018

Ingurumen-organoa

2018

URA eta kontsulta sektorialen txostenak

2018

EAELAB

2018

HAPOren testu bategina egokitzea

Erredakzio-taldea

2020

Udala

2020

Garapeneko plangintza

Udala

Hirigintza-izapideak egin bitartean

Organo substantiboa

Hirigintza-izapideak egin bitartean

Garapeneko proiektuak

Udala

Hirigintza-izapideak egin bitartean

 

HAPOren araudi partikularrean (2018ko otsaileko behin betiko onarpeneko dokumentua), HAPOn proposatutako garapen-esparru bakoitzerako Ingurumen Jasangarritasun Txostenean proposatutako zuzenketa-neurriak jasotzen dira. Zuzenketa-neurri horien barruan, kontuan hartzen dira, halaber, Ingurumen eta Lan Hidraulikoen Departamentuko diputatuaren foru-agindu bidez 2017ko abenduaren 1ean egindako Ingurumen Adierazpen Estrategikoaren zehaztapenak.

ii.  Ingurumen-ikuskapen programa lanen fasean.

Beharrezkotzat jotzen da, HAPOn aurreikusitako garapenak aurrera eraman bitartean, lanen ingurumen-kontrola egitea, Ingurumen Jasangarritasun Txostenean eta HAPOren araudi partikularrean proposatutako prebentzio- eta zuzenketa-neurriak bermatu ahal izateko. Aizarnazabalgo Udaleko teknikariek egiaztatuko dute segidan adierazitako kontrolak aurrera eramaten diren eta kontrol horiek zer unetan eta zer maiztasunekin egiten diren.

Ikuskatu beharreko alderdi edo aldagaiek lotura dute Ingurumen Jasangarritasun Txostenean jasotako neurriekin, eta HAPOren hirigintza-arau orokorretan jasotzen dira (Seigarren titulua: Ingurumen-, paisaia- eta natura-babeserako arauak. 4. kapitulua. Ikuskapen-programa).

Eraikuntza-fasean, lanen ingurumen-kontrolaren bidez bermatuko da proiektu bakoitzean jasotako babes- eta zuzenketa-neurriak betetzen diren.

Aholkularitza kualifikatu bidez edo ingurumen arloko teknikari espezialista baten bidez egin beharko da lanen ingurumen-kontrola.

Lanen ingurumen-kontrola egitean, maiztasun egokiarekin egin beharko dira txostenak, eta, horietan, ikuskapenean egindako oharrak jaso beharko dira.

Horrez gainera, hartutako zuzenketa-neurriak, horien emaitzak, izandako arazoak… azaldu beharko dira txostenetan. Bestalde, lanak egitean izandako gorabeherak jaso beharko dira (isurketak, emisioak….). Lanak amaitzean, lanen segimenduari buruzko amaierako txostena egin beharko da.    

— Lanek okupatutako eremuaren muga-kontrolak: lanek okupatutako eremua proiektuan aurreikusitakoarekin bat datorrela egiaztatu beharko da, lanek aurreikusitakoa baino azalera handiagoa har ez dezaten.

— Hondakin-, emisio- eta zarata-mailen kontrola: eraikuntza-fasean, hondeatutako materialen kontrola egin beharko da, karakterizatu eta kuantifikatzen denetik azken helburura arte. Dagokion kudeatzailearen onarpen-dokumentuaren bidez egiaztatu beharko da hori.

Lanetako makineriaren aldizkako berrikuspenak kontrolatu beharko dira, egoera onean mantentzen direla ziurtatzeko eta makinek sortutako emisio eta zaratak indarrean dagoen araudian onartutako mugen barruan daudela kontrolatzeko.           

Errepideek aldizka eragin ditzaketen arriskuek sortutako airearen kutsadura murriztu beharko da, lanen eremuan metatutako hauts-oheak garbitu eta materialen karga eta deskarga lanek sortutako hautsa minimizatu. Arriskuen aldizkakotasuna faktore hauen araberakoa izango da: azken euri-egunetik igarotako egunak, lurzoruaren ebapotranspirazioa, ibilgailuen intentsitatea, tamaina eta tipologia. Lanen ingurumen-zuzendaritzak zehaztuko du arriskuen aldizkakotasuna.     

— Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen kontrola: urbanizazio-proiektuetan kutsatutako lurzoruak berreskuratzeko proposatutako neurriak betetzen diren kontrolatuko da.     

Eremuko lurzoruetako bat Ihoberen «lurzorua kutsa dezaketen jarduerak egiten diren kokalekuen inbentarioan» badago, eta urbanizazio-proiektuan kontuan hartu ez bada, lurzoruaren kalitateari buruzko azterketak egin beharko dira (bilketa eta analisia). Azterketa horien emaitzen arabera, hondakinak nola tratatu erabakiko da, eta ingurumen-organo eskudunaren zehaztapenak eta irizpideak bilduko dira. Edonola ere, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari buruzko 2015eko ekainaren 25eko 4/2015 Legea bete beharko da.        
               

Lanak egin bitartean betelan artifizialak egiten badira eta horien afekzioa edo mobilizazioa aurreikusten bada, karakterizatu egin beharko dira betelan horiek, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak Kudeaketa-sistemarik egokiena zehazteko helburuarekin egindako lurzoruaren kutsadura ikertzeko gida metodologikoko irizpideekin bat.

— Eragindako ibai-ibilguetako uren kalitatearen kontrola: lanak egin bitartean, ahalik eta neurririk zorrotzenak hartu beharko dira ibilguetara isurketarik ez egiteko. Halaber, lurren mugimenduak eragindako higaduraren partikulak herrestan joan ez daitezen kontrolatu beharko da. Horretarako, eragindako ur-lasterretako uren kalitatea kontrolatu beharko da.

— Basafaunako populazioen egoera kontrolatu eta zaintzea: lanak egin bitartean eta, batez ere, zuinketaren eta lur-mugimenduen fasean, Ingurumen Azterketa Estrategiko honetan edo ingurumen-inpaktua ebaluatzeko bestelako azterketan proposatutako prebentzio-, babes- eta zuzenketa-neurriak ondo aplikatzen diren aztertu beharko da. Basafaunaren Kudeaketari buruzko berariazko ezagutzak dituzten langileek egin beharko dute segimendu hori.    

Berariazko txostenak egin beharko dira lanek faunan dituzten eraginak kontrolatzeko proposatutako prebentzio- eta zuzenketa-neurriei buruz, eta zuzenketa-neurri horien funtzionamenduari buruzko datuak eman beharko dira txosten horietan. Proiektuaren eragin-eremuan mehatxatutako basafaunaren egoeraren kontrolari buruz izandako edozein gorabehera berehala jakinarazi beharko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuari. Hark adieraziko du zer neurri hartu behar diren.

— Sarbideen kontrola: Lanetan erabiltzen diren ibilgailu eta makinek lehendik zeuden sarbideak nola erabiltzen dituzten kontrolatu beharko da.

Lanak hasi aurretik zehaztu beharko dira lanetara joateko bideak, eta lanetarako sarbide berririk egin ez dadin saiatu beharko da. Sarbide berriak egitea beharrezkoa bada, lur-eremura ahalik gehien egokitzen direla egiaztatu beharko da, eta ez da egin beharko malda handiegiko ezpondarik. Edonola ere, sarbide berriak eginez gero, ibilguei eragin gabe egin beharko dira.

— Lur-mugimenduen kontrola: lanen eraikuntza-fasean, aldatutako topografia birmoldatzeko jarduerak egiaztatu beharko dira, jatorrizkora ahalik gehien egokitu daitezen. Hala, ezpondak borobildu beharko dira, oinplanoan nahiz altxaeran, eta ertzak eta gainazal lauak saihestu, etab. Sortutako ezponden malda egiaztatu beharko da, bertako landaredia birsortuko dela bermatzeko.

— Paisaia Egokitzeko Proiektuaren Kontrol Plana eta Segimendua: dagozkion Berrezarpen Planen segimendua egin beharko da, eta plan horietan jasotzen diren jarduera guztiak eraman beharko dira aurrera. Txostenak egin beharko dira hilabetero, epealdi horretan egindako jarduerak eta egoki iritzitako bestelako alderdiak jasotzen dituztenak (izandako gorabeherak, etab.).

Landaketetan erabiliko diren landareak, zuloak prestatzeko modua, landaketak aurrera eramateko modua eta horien neurketak gainbegiratu beharko ditu Lanen Ingurumen Zuzendaritzak. Hidroereiteen kasuan, hauen egoera kontrolatu beharko dira: haziak, mulch edo lur-estalkia, egonkortzailea, ongarria, hidroereiteen exekuzioa, horien erneketen kontrola eta exekutatutako lan-unitatearen neurketa.

Zehazturiko berme-epean mantentze-lanak egiten direla kontrolatu beharko da, baita huts egindako gainazalak berriz ereiten direla eta marrak berrezartzen direla ere.

— Lanen instalazioen, langileen eta bide osagarrien kontrola: eraikuntza-lanak amaitu ondoren, mendi-bideak, sarbideak, makineria-parkea… berreskuratu beharko dira, lurzorua garbituz, arrastelatuz eta destrinkontuz.              

Lanen inguruan garbiketa-kanpaina orokor bat aurrera eramaten dela bermatu beharko du Ingurumen Zuzendaritzak, lanen arrastoak desagerrarazteko, etab.

iii.  Udalaren ingurumen-kalitatearen segimendu-programa.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean zuzenean jasotzen diren jarduerez gain, plan sektorial, lurralde-plan edo plan estrategikoetan jasotako hainbat jarduerek eragina izango dute Aizarnazabalgo ingurumen-kalitatean, Plan Orokorra indarrean dagoen bitartean. Horregatik, udalerriko ingurumen-kalitateari buruzko Ingurumen Segimendu Programa egitea proposatzen da epe ertain-erdirako.           

Segimendu-programaren bidez, ingurumen-izaerako parametro batzuen eboluzioa aztertuko da. Parametro horien bidez, udalerriko ingurumenaren egoera zein den zehaztu ahal izango da, baita martxan jarritako prebentzio- eta zuzenketa-neurrien eraginkortasuna ere. Segimendu hori egiteko, hurrengo epigrafean jasotzen diren adierazleak aztertu beharko dira.

Udaleko teknikariek bi urtean behin egin beharko dute adierazle horien segimendua, planaren epealdiaren barruan (8-10 urte). Txosten batean jaso beharko da egindako segimendua, eta datu hauek jaso beharko dira: segimenduaren emaitza, adierazleen bilakaera eta, beharrezkoa bada, garapen jasangarria bermatzeko eta udalerriko ingurumen-kalitatea bermatzeko neurri zuzentzaileen beharra.    

c.  Segimenduaren adierazleak.

Segimendua egiteko proposamenean, zehazturiko aldagaien eta Udalmap Lurralde Informazio Sisteman jasotzen diren jasangarritasun-adierazleen koordinazioa jasotzen da. Aldagai horien abantaila da informazio ofiziala ematen dutela, erraz eskuratzeko modukoa, sistematizatua eta etengabe eguneratua. Horiez gainera, adierazle espezifiko batzuk gaineratu dira, Udalmap Informazio Sisteman jasotzen ez direnak eta Plan Orokorrean proposatutako antolamenduarekin eta zonifikazioarekin lotura dutenak.

Aukeratutako adierazle bakoitzeko, definizio labur bat jasotzen da, Udalmap aplikazioak emandako datu-baliorik berriena −baldin badago−, Plan Orokorraren egungo balorazioa eta, ahal denean, Plan Orokorraren horizontean duen balioaren zenbatespena, planean zehazturiko aurreikuspenak kontuan hartuta.

i.  Hirigintza-plangintza.

1.  Hiri-lurzorua.

Iturria                                                        Urtea Balioa (%)

Udalmap                                        2013                 4,52

HAPO   2018

HAPO   2024

Deskribapena: Hiri-lurzoruaren ehunekoa udalerriaren azalera osoarekiko. «Hiri-lurzoru» sailkapen-kategoriaren barruan, lurzoru mota hauek hartzen dira kontuan: bizitegi-lurzorua eta jarduera ekonomikoetarako hiri-lurzorua Bi kasuetan, udalerrietako plangintza orokorreko edo hura aldatzen duten dokumentuetako informazioa erabiltzen da (behin betiko onarpena nahiz onarpen partziala duten dokumentuak).

2.  Babes bereziko udal-lurzorua.

Iturria                                                        Urtea Balioa (%)

Udalmap                                        2013                 3,39

HAPO   2018

HAPO   2024

Deskribapena: Babes bereziko gisa kalifikatutako udal-azaleraren ehunekoa, udaleko azalera osoa kontuan izanda. Esan behar da udalerri batzuek ez dutela kalifikatu dagokien lurzoru ez-urbanizagarria aipaturiko azpikategorien arabera. Hori dela eta, Udalplanek, baliokidetasun-taula bat egin du. Babes bereziko eremu gisa hartzen dira, babes-maila handiena ematen zaien lur-eremuak, dituzten ezaugarriengatik, kontserbazio-egoeragatik eta hauskortasunagatik (txikiak direlako edo haietan egiten diren nekazaritza-erabilerengatik). Horrelako eremutzat hartzen dira Natur Eremu Babestuetan, Natur Intereseko Eremuetan eta Natura 2000 Sarean jasotakoak eta lurralde-plan partzialetan babestu edo berreskuratu beharreko lur-eremutzat hartzen direnak.

3.  Bizitegi-erabilerarako lurzoru urbanizagarria.

Iturria                                                        Urtea Balioa (%)

Udalmap                                        2013                 12,99

HAPO   2018

HAPO   2024

Deskribapena: Bizitegi-lurzoru urbanizagarriaren ehunekoa, udalerriko bizitegi-lurzoru guztia kontuan hartuta. «Bizitegi-lurzoru urbanizagarri» kategoriaren barruan, lurzoru tipologia hauek hartzen dira kontuan: exekuzioan dagoen lurzoru urbanizagarria, lurzoru urbanizagarri programatua (edo urbanizatzeko prest dagoena) eta lurzoru urbanizagarri ez-programatua. Hiru kasuetan, udalerrietako plangintza orokorreko edo hura aldatzen duten dokumentuetako informazioa erabiltzen da (behin betiko onarpena nahiz onarpen partziala duten dokumentuak).

4.  Bizitegi-lurzoruko etxebizitzen dentsitatea.

Iturria                                                        Urtea Balioa (etxebizitzak/Ha)

Udalmap                                        2013                 38,18

HAPO   2018

HAPO   2024

Deskribapena: Udalerriko etxebizitza kopuruaren eta udalean bizitegira bideratutako azaleraren arteko zatidura. Etxebizitza kopuruaren barruan, kontuan hartzen dira jadanik badaudenak, exekuzioan daudenak eta baimena dutenak.

5.  Parke, lorategi eta eremu berdeez okupatutako azalera.

Iturria                                                        Urtea Balioa (m²/pertsona)

Udalmap                                        2009                 16,95

HAPO   2018

HAPO   2024

Deskribapena: Udalerriko parke, lorategi eta berdegune publikoek okupatutako azalera (metro kuadrotan), biztanleko. Erreferentziazko datan indarrean dagoen udalerriko hirigintza-plangintzan hiri-lurzoru gisa kalifikatutako parke, lorategi eta berdeguneek okupatutako azalera.            

ii.  Hondakinak.

6.  Hiri-hondakinen sorkuntza biztanleko eta urteko.

Iturria                                                        Urtea Balioa (kg/bizt./urte)

Udalmap                                        2009                 383,16

Urola Kosta Mankomunitatea        2018

Urola Kosta Mankomunitatea        2024

Deskribapena: Udalean sortutako etxeko hondakinen bolumen totala, biztanleko eta urteko. Etxeko hondakin gisa ulertzen dira etxebizitza partikularrek, txikizkako saltokiek eta horien antzeko jarduera ekonomikoek sortutako hondakinak. Adierazle hori kalkulatzeko, masan eta gaika jasotako hondakinak hartzen dira kontuan.          
               

7.  Birziklapen-tasa.

Iturria                                                        Urtea Balioa (%)

Urola Kosta Mankomunitatea        2014

Urola Kosta Mankomunitatea        2018

8.  Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak.

Iturria                                                        Urtea Balioa (azalera totalaren %)

Ihobe     2008                                 0,11

Ihobe     2018

Ihobe     2024

Deskribapena: Kutsatuta egon daitekeen udal-lurzoruaren azalera totalaren ehunekoa. Adierazle hori kalkulatzeko, Euskadiko Autonomia Erkidegoan kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak egiten diren kokalekuen inbentarioa (Ihobek egina) erabiltzen da, oinarrizko iturri gisa.

iii.      Ura.

9.  Ur-eskari totala biztanleko eta eguneko.

Iturria                                                        Urtea Balioa (l/bizt./urte)

Udalmap-Ura                                 2012                 321,25

Udalmap-Ura                                 2018

Udalmap-Ura                                 2024

Deskribapena: Behe-eskaerako uraren bolumen totala (udalean identifikatutako ur-eskaera mota desberdinen batura: etxeetako eskaera, saltokietako eskaera, industrietako eskaera, udaletako eskaera, arrisku pribatuko eskaera eta abeltzaintzako eskaera), biztanleko eta eguneko.

10.  Industrietako ur-eskari totala biztanleko eta eguneko.

Iturria                                                        Urtea Balioa (l/bizt./urte)

Udalmap-Ura                                 2001                 158,29

Udalmap-Ura                                 2018

Udalmap-Ura                                 2024

Deskribapena: Udalean kokatutako industria-sektorearen behe-eskaerako uraren bolumen totala, biztanleko eta eguneko. Udalerri bakoitzeko industria-sektorearen behe-eskaera uraren bolumen totala kalkulatzeko, honako datu hauen bidez lortutako ratio aldagarriak aplikatuz lortzen da: banakako kontsumoak jarduera motaren arabera eta okupatutako industria-azaleraren ehunekoak. Hortaz, ez da kontuan hartzen hargune propioen bidez egiten den eskaera industriala.               
               

iv.  Energia.

11.  Urteko kontsumo elektroniko ez-industriala.

Iturria                                                        Urtea Balioa (Kwh/biztanle)

Udalmap-Iberdrola                        2013                 2.139,93

Udalmap                                        2018

Udalmap                                        2024

Deskribapena: Urtean Iberdrola enpresa hornitzaileak udalean fakturatutako elektrizitate-kontsumoa, biztanleko; industria-sektorearen kontsumo elektrikoa kanpo.

12.  Urteko kontsumo elektroniko industriala.

Iturria                                                        Urtea Balioa (Kwh/biztanle)

Udalmap-Iberdrola                        2013                 110.534,51

Udalmap-Ura                                 2018

Udalmap-Ura                                 2024

Deskribapena: Urtean Iberdrolak udalerriko industria sektoreari fakturatutako elektrizitate-kontsumoa, biztanleko.

13.  Potentzia fotovoltaiko instalatua.

                                                                     Balioa
Iturria                                                        Urtea (Kwh/10.000 biztanle)

Udalmap-EEE                                2013                 1.442,86

Udalmap                                        2018

Udalmap                                        2024

Deskribapena: Udalerriko potentzia fotovoltaiko instalatua (kWp), 10.000 biztanleko. Adierazle hori kalkulatzeko, udalerri bakoitzean instalatutako eta Energiaren Euskal Erakundeak kontrolatutako eguzki-potentzia fotovoltaikoa bakarrik hartzen da kontuan (puntako kilowattak, kWp).

v.  Mugikortasuna.

14.  Udalerritik kanpo lan egiten duten eta lanean ari diren 16 urteko edo gehiagoko biztanleak (%).

Iturria                                                        Urtea Balioa (%)

Udalmap                                        2011                 75

Udalmap                                        2018

Udalmap                                        2024

Deskribapena: Bizi den udalerritik kanpo lan egiten duen 16 urteko edo gehiagoko langileen ehunekoa.       

15.  Udalerritik kanpo ikasten duten 16 urteko edo gehiagoko biztanleak (%).

Iturria                                                        Urtea Balioa (%)

Udalmap                                        2011                 100

Udalmap                                        2018

Udalmap                                        2024

Deskribapena: Bizi den udalerritik kanpo lan egiten duen 16 urteko edo gehiagoko langileen ehunekoa, 16 urte edo gehiago dituzten udalerriko ikasleen kopurua kontuan hartuta.

vi.  Ingurumen-arriskuak.

16.  Airearen kalitate oneko edo onargarriko egunak (%).

Iturria                                                        Urtea Balioa (%)

Kontrol- eta zaintza-sarea               2013                 100

Kontrol- eta zaintza-sarea               2018

Kontrol- eta zaintza-sarea               2024

Deskribapena: Udaleko (eremuko) airearen kalitatea ona edo onargarria den urteko egunen ehunekoa, Euskadiko Autonomia Erkidegoko aire atmosferikoa kontrolatzeko eta zaintzeko sarearen arabera.

17.  Urpean gelditu daitekeen udalerriko hiri-lurzoruaren azalera (%).

Iturria                                                        Urtea Balioa (%)

Udalmap-Ura                                 2011                 5,67

HAPO   2018

HAPO   2024

Deskribapena: 10-100 urteko errepikatze-denboran urpean gera daitekeen lurzoru gisa katalogatutako hiri-erabilerako azalera (bizitegi-erabilera, industria-erabilera nahiz ekipamendu-erabilera).

Ingurumen Jasangarritasun Txostenean, HAPOren indarraldian martxan egongo den ikuskapen-programak udalari sortuko dion kostua jasotzen da.

II ERANSKINA

AIZARNAZABALGO UDALERRIKO HIRI ANTOLAMENDUKO
PLAN OROKORRA

2.1 DOKUMENTUA

HIRIGINTZAKO ARAU OROKORRAK

2.1 «Hirigintzako Arau Orokorrak» Dokumentuaren Aurkibidea.

1. artikulua.  Aplikazio esparrua.

2. artikulua.  Indarrean irauteko baldintzak.

3. artikulua.  Plan Orokorra osatzen duten dokumentuak eta horien indar arautzailea.

4. artikulua.  Plan Orokorreko xedapenen maila eta lotespen arauemailea.

5. artikulua.  Plan Orokorra aldatzea.

6. artikulua.  Plan Orokorra berrikusteko baldintzak.

Lehen titulua.  Lurzoruaren hirigintza kalifikazioaren araubidea.

1. kapitulua.  Hirigintzako erabilerak.

7. artikulua.  Hirigintzako erabileren sistematizazio orokorra.

8. artikulua.  Hirigintzako erabileren edukia.

1.  Bizitegi erabilerak.

2.  Industriarako erabilerak.

3.  Hirugarren sektoreko erabilerak.

4.  Ingurumena babesteko erabilerak (landakoak).

5.  Komunikazio erabilerak.

6.  Espazio libreen erabilera.

7.  Komunitate ekipamenduetarako erabilera.

8.  Zerbitzu azpiegituretarako erabilera.

2. kapitulua.  Kalifikazio orokorreko sistematizazio eta erregulazioaren araubide orokorra.

9. artikulua.  Zona orokorrak eta horien sistematizazioa.

10. artikulua.  Zona globaletako eraikuntza, erabilera eta jabari araubide orokorra.

11. artikulua.  Erabilera xehatuko azpizona edo partzelak eta horien sistematizazioa.

12. artikulua.  Erabilera xehatuko partzelen eraikuntza, erabilera eta jabari araubide orokorra.

4. kapitulua.  Hirigintzako kalifikazioa zehazteko araubidea.

13. artikulua.  Kalifikazio orokorra eta honen zehaztapena.

14. artikulua.  Kalifikazio orokorraren arau mailako lotespena eta berraztertzeko araubidea.

15. artikulua.  Kalifikazio xehatua zehazteko araubide orokorra.

16. artikulua.  Hiri lurzoruan kalifikazio xehatua zehazteko araubidea.

17. artikulua.  Kalifikazio xehatuko zehaztapenen arau mailako lotespena eta berraztertzeko araubidea.

18. artikulua.  Lurzoru urbanizaezineko plangintza.

5. kapitulua.  Eraikigarritasun fisikoa eta hirigintzakoa zehazteko araubide orokorra.

19. artikulua.  Eraikigarritasunaren araubide orokorra sistematizatzea eta arautzea.

Bigarren titulua.  Baldintza gainjarriak.

1. kapitulua.  hirigintza-antolamenduAri gainjarritako baldintzak.

20. artikulua.  Hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzak. Irizpide orokorrak.

21. artikulua.  Hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzen sistematizazio araubidea.

22. artikulua.  Hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzak arautzeko araubide orokorra.

2. kapitulua.  Hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzen sistematizazio araubidea.

23. artikulua.  Hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzak eta horien zehaztapena.

24. artikulua.  Baldintza gainjarrien lotespen arautzailea eta horiek berraztertzeko araubidea.

Hirugarren titulua.  Plangintzaren araubide juridikoa eta egikaritza araubidea.

1. kapitulua.  Lurzoruaren sailkapena.

25. artikulua.  Lurzoruaren sailkapen araubidea.

26. artikulua.  Hiri lurzorua eta dituen kategoriak.

27. artikulua.  Lurzoru urbanizagarria.

28. artikulua.  Lurzoru urbanizaezina.

2. kapitulua.  Hirigintza-antolamenduaren egikaritze juridikorako araubidea.

29. artikulua.  Irizpide orokorrak.

30. artikulua.  Hirigintza-antolamendua hiri lurzoruan egikaritzeko araubidea.

31. artikulua.  Lurzoru urbanizagarri sektorizatuan hirigintza-antolamendua egikaritzeko araubidea.

32. artikulua.  Lurzoru urbanizaezineko plangintza egikaritzeko araubidea.

3. kapitulua.  Eraikigarritasuna esleitzeko araubidea.

33. artikulua.  Irizpide orokorrak.

34. artikulua.  Hiri lurzoruan hirigintza-eraikigarritasuna esleitzeko araubidea.

35. artikulua.  Lurzoru urbanizagarrian hirigintza-eraikigarritasuna esleitzeko araubidea.

4. kapitulua.  Urbanizazioa egikaritzeko araubidea.

36. artikulua.  Urbanizazio obrak egiteko proiektuak formulatzeko araubidea.

37. artikulua.  Urbanizazio obrak garatzen dituzten proiektuen bidez antolamendua moldatzeko aukeraren mugak.

38. artikulua.  Urbanizazio obren gutxieneko edukiak eta baldintza teknikoak.

39. artikulua.  Udalaz kanpoko promotoreek urbanizazio obretarako proiektuak egikaritzea.

5. kapitulua.  Eraikuntza egikaritzeko araubidea.

40. artikulua.  Eraikuntza hiri lurzoruan egikaritzea.

41. artikulua.  Eraikuntza lurzoru urbanizagarrian egikaritzea.

42. artikulua.  Lurzoru urbanizaezinean baimendutako eraikuntza egikaritzea eta jarduerak ezartzea.

43. artikulua.  Plangintzarekin bat ez datozen eraikinak, instalazioak eta erabilerak.

44. artikulua.  Hiri lurzoruan eta urbanizagarrian behin-behineko erabilerak ezartzea.

Laugarren titulua.  Plangintzaren araubide juridikoa eta egikaritza araubidea.

1. kapitulua.  Oinarrizko definizioak eta irizpide orokorrak.

45. artikulua.  Terminoak eta kontzeptuak eta horien definizioa.

46. artikulua.  Eraikigarritasun fisikoa konputatzeko irizpideak.

47. artikulua.  Eraikuntzaren solairu kopurua zehazteko irizpideak.

48. artikulua.  Eraikuntzaren altuera neurtzeko irizpideak.

49. artikulua.  Eraikuntza baldintza orokorrak.

2. kapitulua.  Eraikuntza eta erabilera ordenantza orokorrak, hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko bizitegi erabilerako partzeletan aplikatzekoak.

50. artikulua.  Baldintza orokorrak.

51. artikulua.  «a.10. Eraikuntza irekiko bizitegi partzela». Eraikuntzaren forma erregulatzeko baldintza orokorrak.    

52. artikulua.  «a.20. Garapen txikiko bizitegi partzela». Eraikuntzaren forma erregulatzeko baldintza orokorrak.

53. artikulua.  Bizitegi erabilerako partzeletan erabilera baimenduak ezartzeko araubide orokorra.

54. artikulua.  Bizitegi erabilerarako baldintza orokorrak.

55. artikulua.  Etxebizitzarako lokalei aplikatzeko baldintzak.

56. artikulua.  Beste erabilera baimendu batzuetarako beheko solairuko lokalei aplikatzeko baldintzak.

57. artikulua.  Garajerako lokaletarako baldintzak.

58. artikulua.  Kalitate eta segurtasun baldintza orokorrak.

59. artikulua.  Baoak, leihoak eta terrazetarako irteerak babestea.

60. artikulua.  Homogeneotasuna eraikuntzen kanpo tratamenduan.

61. artikulua.  Estalkien tratamendua.

62. artikulua.  Mehelin-hormen tratamendua.

63. artikulua.  Esekilekuen tratamendua.

64. artikulua.  Fatxaden tratamendua beheko solairuetan.

65. artikulua.  Errotuluak eta iragarki argidunak.

66. artikulua.  Finken arteko tarteak eta itxiturak.

67. artikulua.  Sestra gainean eraiki gabeko erabilera pribatuko espazioak kontserbatzea eta apaintzea.

68. artikulua.  Eraikuntza multzo bateratuen tratamendu uniformetasuna.

3. kapitulua.  Bizitegiz besteko erabilerako lursailen eraikuntza eta erabilera baldintza orokorrak hiri lurzoruan eta urbanizagarrian. HAPO.

69. artikulua.  Eraikigarritasun fisikoa eta eraikuntzaren forma arautzeko baldintza orokorrak.

70. artikulua.  Eraikuntzaren kalitate, funtzionaltasun, higiene eta segurtasun baldintza orokorrak.

71. artikulua.  Tratamendu estetikoari buruzko baldintzak.

Bosgarren titulua.  Lurzoru urbanizaezinean aplikatzeko arauak.

1. kapitulua.  Berariaz lurzoru urbanizaezinean aplikatzeko hirigintzako arauak.

1. sekzioa.  Xedapen orokorrak.

72. artikulua.  Eraikuntza- eta erabilera-baldintzak orokorrak.

73. artikulua.  Errepideak eta landabideak.

74. artikulua.  Ibilgailuentzako pistak.

75. artikulua.  Zuhaitzak babestea.

76. artikulua.  Ibai ibilguak babestea.

77. artikulua.  Landaketen eta eraikinen arteko distantziak.

78. artikulua.  Lursaila, zabortegiak eta hondakindegiak egokitzea.

2. sekzioa.  Lurzoru urbanizaezinean baimendutako erabilerak ezartzea arautzeko xedapen orokorrak.

79. artikulua.  Nekazaritzako ustiategi komunak.

80. artikulua.  Profesionalizatu gabeko nekazaritzarako erabilerak.

81. artikulua.  Basogintzako erabilerak.

82. artikulua.  Herri lanei lotutako erabilerak eta eraikinak.

83. artikulua.  Lurraldearen ustiapenari lotu gabeko nekazaritza-industriak.

84. artikulua.  Bizitegi erabilera autonomoak.

85. artikulua.  Baimendu daitezkeen landakoez besteko erabilera eta eraikin batzuk.

86. artikulua.  Lurzoru urbanizaezineko eremu globaletan dauden jarduera ekonomikoak eta eraikinak, ezarritako araubide orokorrarekin bat ez datozenak.

Seigarren titulua.  Ondare urbanistiko, arkeologiko eta natural katalogatua babesteko arauak.

87. artikulua.  Elementu katalogatuak babesteko araubidea formulatzea.

88. artikulua.  Katalogoan sartutako ondasun eta elementu kategoriak.

89. artikulua.  Ondasun eta elementu katalogatuak babesteko araubide orokorra.

90. artikulua.  Hirigintzako ondareko ondasun eta elementuak babesteko araubideko modalitateak.

91. artikulua.  Babes bereziaren araubidea.

92. artikulua.  Babes ertainaren araubidea.

93. artikulua.  Oinarrizko babesaren araubidea.

94. artikulua.  Babes partzialaren araubidea.

95. artikulua.  Udalaz gaindiko erakundeen tutoretzapean dauden esku hartzeak.

96. artikulua.  Ondare arkeologikoko ondasunak eta elementuak babesteko araubidea.

97. artikulua.  Espazio eta elementu naturalak babesteko araubidea.

98. artikulua.  Eraikin katalogatuetarako eta horiei lotutako partzeletarako hirigintza-araubidea.

99. artikulua.  Titulu honetako eta plan orokor honetako katalogoko aurreikuspenen arau maila.

Zazpigarren titulua.  Ingurumena, paisaia eta natura babesteko arauak.

1. kapitulua.  Ordenantza orokorrak.

100. artikulua.  Ingurumen ebaluazio estrategikoaren araubidea formulatzea.

101. artikulua.  Jarduketa hidraulikoak.

102. artikulua.  Material eta hondakinak kudeatzea.

103. artikulua.  Paisaia babestea.

104. artikulua.  Energia kontsumoa eta airearen kalitatea.

105. artikulua.  Biodibertsitate irizpideak.

106. artikulua.  Garapeneko plangintzarako zehaztapenak.

107. artikulua.  Eraikuntza baldintzak.

2. kapitulua.  Hiri lurzorurako eta lurzoru urbanizagarrirako araudi orokorra. hiri garapeneko babes neurri orokorrak.

108. artikulua.  Eremu ukituak seinaleztatzea.

109. artikulua.  Lur mugimenduak.

110. artikulua.  Erliebe forma berriak oro har egokitzea.               

111. artikulua.  Sarbideak.

112. artikulua.  Ur baliabideen gaineko afekzioa.

113. artikulua.  Landaretza ukitua seinaleztatzea.

114. artikulua.  Landare lurra metatzea. Lurra trinkotzea.              

115. artikulua.  Paisaia lehengoratzea.

116. artikulua.  Faunaren gaineko afekzioa.

117. artikulua.  Sozioekonomia.

118. artikulua.  Kultur ondarearen babesa.

119. artikulua.  Hondakinak.

120. artikulua.  Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak.

121. artikulua.  Ibaiertzak eta errekaertzak.

3. kapitulua.  Lurzoru urbanizaezinerako araudi orokorra. Babes neurriak eta zuzentzaileak.

122. artikulua.  Akuiferoak kutsatzeko arriskua dagoen eremuak.

123. artikulua.  Higadurarekiko kalteberak diren eremuak.

124. artikulua.  Fauna.

125. artikulua.  Landaretza.

126. artikulua.  Ibai sarea.

127. artikulua.  Paisaia.

4. kapitulua.  Zaintza programak.

128. artikulua.  Garapeneko plan eta proiektuetarako jarraipen programa.

129. artikulua.  Eraikuntza-faserako kontrolak.

130. artikulua.  Obraren okupazio mugen kontrola.

131. artikulua.  Hondakin, emisio eta zarata mailen kontrola.

132. artikulua.  Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak kontrolatzea.

133. artikulua.  Ukitutako ibai ibilguetako uren kalitatea kontrolatzea.

134. artikulua.  Baso faunaren populazioen egoera kontrolatzea eta zaintzea.

135. artikulua.  Sarbideak kontrolatzea.

136. artikulua.  Lur mugimenduak.

137. artikulua.  Paisaia Egokitzeko Proiektuaren Kontrol eta Jarraipen Plana.

138. artikulua.  Obrako instalazioak, pertsonalarentzakoak eta bide osagarriak kontrolatzea.

5. kapitulua.  Zortasun aeronautikoak.

140. artikulua.  Lurraldearen gaineko afekzioak.

AURRETIAZKO TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.  Aplikazio esparrua.

Hiri Antolaketako Plan Orokor hau Aizarnazabalgo udal mugarte osoan aplikatuko da, indarrean jartzen den une beretik aurrera.

2. artikulua.  Indarrean irauteko baldintzak.

1.  Hiri Antolaketako Plan Orokorraren (Hapo) dokumentuko zehaztapenek ordezkatu eta indargabetu egiten dituzte bai Gipuzkoako Foru Aldundiak 2004ko azaroaren 22an eman ebazpenaren indarrez behin betiko onartutako Aizarnazabalgo Arau Subsidiarioen dokumentuan jasoak, bai horien ondotik onartutako aldaketetan jasoak.

2.  Era berean, indargabetu egiten dira plan bereziak eta partzialak eta xehetasunezko azterketak, aipatu arau subsidiarioen garapenean sustatu eta onartuak, horietan guztietan jasotako aurreikuspenekin batera, plan honetan planteatzen direnekiko kontraesanezkoak eta/edo bateraezinak diren neurrian.

3.  Plan orokor honetako xedapen jakinen bat edo batzuk baliogabetzeak, deuseztatzeak edo aldatzeak ez du gainontzekoen baliagarritasuna ukituko, non eta, horien arteko erlazio edo mendekotasunaren bat dela tarteko, xedapenen bat aplikaezina gertatzen ez den.

3. artikulua.  Plan Orokorra osatzen duten dokumentuak eta horien indar arautzailea.

1.  Hapo osatzen duten dokumentuak honakoak dira:

— «1. Memoria» dokumentua.

— «2. Hirigintzako arauak» dokumentua.

— «3. Katalogoa» dokumentua.

— «4. Dokumentu ekonomikoa» dokumentua.

— «5. Planoak» dokumentua.

— «6. Laburpen exekutiboa» dokumentua.

— «7. Genero eragina» dokumentua.

— «8. Ele» dokumentua.

— Eranskina. Azterketa akustikoa.

— Eranskina. Kutsadura Murrizteko Plana.

2.  «1. Memoria» dokumentuak honakoak jasotzen ditu:

— «1.1. Hirigintzako memoria».

— «1.2. Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa.

3.  «2. Hirigintzako arauak» dokumentuak honako bi alderdi bereizi hauek jasotzen ditu:

— «2.1. Hirigintzako arau orokorrak».

— «2.2. Hirigintza-eremuetako (HE) arau partikularrak».

4.  «3. Katalogoa» dokumentua. Honen xedea da babestu beharreko ondasunak identifikatzea, betiere 2/2006 Legeak, lurzoru eta hirigintzari buruzkoak, ezartzen duenarekin bat, eta ondasun horiek kategorietan banatu eta dagokien babes araubidea ezartzea.

5.  «4. Dokumentu ekonomikoa» dokumentuak planean jasotako aurreikuspenen justifikazio ekonomikoa jasotzen du, bideragarritasun eta jasangarritasun ekonomikoko irizpideekin bat.

6.  «5. Planoak» dokumentuak honako bost alderdi bereizi hauek jasotzen ditu:

— «Informazioa».

— «Egiturazko antolamendua».

— «Katalogoa».

— «Hirigintza-eremuen antolamendua».

— «Antolamendu adierazgarria».

7.  Zentsu hertsian, eta ondoren adierazten diren salbuespenekin, arau mailakoak izango dira «2. Hirigintzako arauak», «3. Katalogoa», «5. Antolamendu planoak», «3. Katalogo planoa» eta «2.2. Hirigintza-eremuen antolamendu planoak» dokumentuetan jasotako zehaztapenak.

Salbuespen horiek «B. Hirigintzako arauak» dokumentu aipatuko zehaztapenei eragiten diete; horiek, dokumentuak berariaz adierazitako kasuetan, informazio eta orientagarri gisakoak dira, arau mailakoak baino gehiago.

8.  Aurreko atalean aipatutako dokumentuetan jasotako izaera arauemaileko aurreikuspenek, oro har, hurrengo artikuluan azaltzen diren izaera eta arau maila dute.              

9.  «A. Memoria», «D. Azterketa ekonomikoa», «I. Informazio planoak» eta «O. Antolamendu adierazgarriko planoa» dokumentuak eta horien edukia informazio mailakoak dira, eta justifikazio eta interpretazio balioa ere badute, beste dokumentuetan jasotzen diren proposamenei dagokienez.

10.  «E. Antolamendu planoak», «C. Katalogo planoa» eta «X. Hirigintza-eremuetako antolamendu planoak» dokumentuetan jasotako planoen izaera arauemailea horiek prestatzeko erabili den euskarri informatikora zein paperezko ediziora iristen da.    

11.  Oro har, plan orokor honetako dokumentu arauemaileetako zehaztapenen artean gerta daitezkeen desadostasunak indarrean dagoen araudian finkatutako irizpideei jarraituz erabakiko dira. (Honi dagokionez, kontuan hartu behar dira, besteak beste, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, 7. artikuluan ezartzen dituen irizpideak, horren garapenean susta daitezkeen bestelako xedapenetan ezar daitezenekin batera).

Horri dagokionez, paperean egindako plano arauemaileetan egin daitezkeen interpretazioen eta neurketen gainetik, plano digitalizatuen gainean egindakoak lehenetsiko dira.     

4. artikulua.  Plan Orokorreko xedapenen maila eta lotespen arauemailea.

1.  Plan orokor honetan bost zehaztapen mota bereizten dira, honakoak:

— Egiturazko antolamenduko zehaztapenak.

— Antolamendu xehatuko zehaztapenak.

— Hirigintza-antolamenduari gainjarritako zehaztapenak.

— Hirigintza-antolamendua egikaritzeko zehaztapenak.

— Beste zehaztapen batzuk.

2.  Egiturazko antolamenduaren mailakoak dira honako zehaztapenak:

— «B.1 Hirigintzako arau orokorrak» dokumentu honetan jasoak, non eta, hartan adieraziarekin bat, beste maila edo izaera arauemaile edo orientagarri bat ez duten.

— «B.2 Hirigintza-eremuetako (HE) arau partikularrak» dokumentuko Hirigintza Eremuetako Arau Partikularretako «III. Egiturazko hirigintza-araubidea» epigrafean jasoak.

— «E. Egiturazko antolamenduko planoak» dokumentuko planoetan jasoak.

Zehaztapen horiek aldatu edo osatu ahal izateko, plangintza orokor mailako espediente bat formulatu beharko da.         

3.  Antolamendu xehatuaren mailakoak dira honako zehaztapenak:

— «B.1 Hirigintzako arau orokorrak» dokumentu honetan jasoak, bertan berariaz adierazitako kasu eta baldintzetan.

— «B.2 Hirigintza-eremuetako (HE) arau partikularrak» dokumentuko Hirigintza Eremuetako Arau Partikularretako «IV. Hirigintza-araubide xehatua» epigrafean jasoak.

— «X. Hirigintza-eremuetako antolamendu planoak» dokumentuko planoetan jasoak.

Zehaztapen horiek aldatu edo osatzeko, antolamendu xehatu mailako espediente bat formulatu ahal izango da (plan berezi edo partziala), edo xehetasunezko azterketa batera jo ahal izango da, aipatuen esku-hartze eremua arautzeko irizpideekin bat; irizpide horiek indarrean dagoen legediak zein hirigintza-plangintzak berak –plan hau barne– ezarriak dira.     

4.  Hirigintza-antolamendua egikaritzeko aurreikuspenen izaera dutenak honakoak dira:

— «2.2. Hirigintza-eremuetako (HE) arau partikularrak» dokumentuko Hirigintza Eremuetako Arau Partikularretako «V. Hirigintza egikaritzeko araubide espezifikoa» epigrafean jasoak.

— «2.2. Hirigintza-eremuetako antolamendu planoak» dokumentuko planoetan jasoak.

Aurreikuspen horien maila arauemailea indarrean den legediak ezarria da, bai eta hori garatzeko unean hirigintza-antolamenduak, plan orokor hau barne, kasuan-kasuan ezarria ere.

Aurreikuspen horiek aldatu edo osatzeko, kasu bakoitzean eta, xede horretara begira, indarrean den legedian ezarritako irizpideen arabera jokatu beharko da.

5.  Honakoak dira aurreko xedapenei gainjarritzat jo daitezkeen xedapen edo baldintzak:

— Lege xedapenetatik, lurralde antolamenduko tresnetatik, proiektu sektorialetatik eta abarretatik datozenak, betiere horiek behar bezala eta betiko onartuta badaude.

Xedapen horien indar arauemailea xedapenek berek sorburu dituzten xedapen, tresna edo proiektuan kasuan-kasuan ezarritakoa da.

— Plan orokor honexetako proposamenetatik datozenak.

Plan honek kasu bakoitzean ezartzen dien maila orientagarria edo arauemailea izango dute.

Aipatu xedapenak honakoak dira:

— «2.1 Hirigintzako arau orokorrak» dokumentu honetan jasoak, berariaz adierazitako kasu eta baldintzetan.

«E.2.2. Lurzoru urbanizaezineko baldintzatzaile gainjarriak» dokumentuko planoetan jasoak.

6.  Aipatutako zehaztapen horiekin batera, beste hainbat xedapen espezifiko bete beharko dira, esate baterako, Hirigintza Ondarearen Katalogoarekin lotutakoak. Horiek, indarrean dagoen legerian nahiz liburu honetan bertan ezarritako maila eta izaera izango dute.

5. artikulua.  Plan Orokorra aldatzea.

Aldaketen justifikazioa.

Aldaketek interes orokorreko arrazoietan egon beharko dute oinarrituta, eta aldaketen edukiei eta garrantziari buruzko deskripzio xehatua eskatuko dute, bai eta aldaketen berariazko justifikazioa ere.

Aldaketa guztiek zerikusia izango dute eragin dituen zergatiarekin, eta espedientean ez da sartzerik izango zergati horrekin lotu gabeko aldaketarik, ezta egindako deskripzio eta justifikazioetan jaso gabekorik ere.   

6. artikulua.  Plan Orokorra berrikusteko baldintzak.

1.  Goitik behera berrikusiko da, kasu hauetan:             

A.  Plangintzan jasotako etxebizitza berrietatik %60 eraikitzeko lizentziak emanda daudela udalak ikusten badu etxebizitza kopuru handiagoa behar dela.               

B.  Lursailen hirigintzako sailkapenari dagokionez aldaketa esanguratsuak gertatzen diren guztietan. Sailkapenari dagozkion aldaketa horiek gertatu direla ulertuko da, baldin eta aurrez urbanizaezin gisa sailkatuta zeudela hiri eremuari (hiri lurzoruak eta lurzoru urbanizagarriak osatu multzoari) atxikitzen zaizkion lursail berrien azalera %15 handiagoa bada plan orokor honetako aurreikuspenetatik area horretarako ateratzen den azalera baino.

C.  Egoera analizatu ondoren ondorioztatzen bada plan orokor honetan definitutako hiri bilakaerarako eta lurzoru okupaziorako estrategia nabarmen aldatu dela edo, bestela, aldaketa hori bidezkoa dela.

2.  Osterantzean, planaren berrikuspen partzialera joko da, zertzeladaren baten eraginez udal mugarteko multzo homogeneo baten antolamendua partzialki berraztertu behar dela komenigarri iritziz gero.

LEHEN TITULUA

LURZORUAREN HIRIGINTZA KALIFIKAZIOAREN ARAUBIDEA

1.  KAPITULUA.  HIRIGINTZAKO ERABILERAK

7. artikulua.  Hirigintzako erabileren sistematizazio orokorra.

1.  Hirigintzako erabileren oinarrizko sistematizazioa.

Xede horrekin, honako erabilera hauek bereizi dira:        

— Bizitegi erabilerak.

— Ekonomia-jardueretarako erabilera.

— Landa erabilerak.

— Komunikazio erabilerak.

— Espazio libreetarako erabilerak.

— Komunitate ekipamenduetarako erabilerak.

— Zerbitzu azpiegituren erabilerak.

2.  Hirigintzako erabileren karakterizazioa, haien ezarpena arautze aldera. Ezarpenaren baldintzak.

Erabilera modalitate hauek bereizten dira:

— Berezko erabilerak:

Halakotzat hartzen dira erabilera orokorreko edo erabilera xehatuko (azpi)zona bateko erabilera berezko edo nagusiak, eremu horien izaera, xede funtzionala, are horien berezko eraikuntza-tipologiaren konfigurazioa bera ere kontuan hartuta.      

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

Halakotzat hartzen dira berezko erabilerez bestelako erabilerak, erabilera orokorreko edo erabilera xehatuko (azpi)zona batean baimengarriak badira erabilera haiekiko bateragarritasunaren eta/edo osagarritasunaren arabera, eta, azken batean, eremu horien izaera eta xede funtzionala emanda.

— Erabilera debekatuak:

Erabilera debekatuak dira erabilera orokorreko edo erabilera xehatuko (azpi)zona batean, eta eremu horien izaera eta xede funtzionalarekin bateraezinak izateagatik, baimendu gabeak edo baimendu ezin direnak.

Beste erabilera bati asimilatutako erabilerak dira ezarpen baldintzak eta inguruan dituzten ondorioak erreferentziako beste erabilera horrenen antzekoak direnak (Erreferentziako beste erabilera bati/batzuei asimilatutako erabileren adibideak: etxebizitza baten titularraren bulego profesionala, etxebizitza erabilerari dagokionez; edota, komunitate ekipamenduetarako erabilerak, merkataritzarako erabilerei dagokienez; etab.).

Beste erabilera (nagusi) batzuen erabilera lagungarriak dira ematen duten zerbitzuaren arabera haiei lotuak direnak. Horregatik, erabilera lagungarrien ezarpena integratu egin behar da, funtzionalki, erabilera nagusiarekin, partzela berean. Aldi berean, erabilera nagusi horrek berezko erabilera baten edo erabilera bateragarri baten izaera eduki ahal izango du.

Erabilera bat modu independentean ezartzen denean autonomoa dela ulertuko da (erabilera orokorreko zona edo azpizona xehatu jakin batean, erabilera bat beste erabilera baten lagungarri gisa baimendu daiteke baina, aitzitik, erabilera autonomo gisa debekatua egon, esate baterako, etxebizitzarako erabilera ekipamendu zonetan).

Erabilera bat zona edo azpizona batean berezko erabilera edo erabilera bateragarritzat hartzeak berekin ekarriko du zona horretan baimentzea hari asimilatutako erabilera gisa edo haren lagungarri gisa definitzen diren erabilerak, non eta ez den berariaz kontrakorik adierazten zona eta azpizona moten erabilera-araubidearen erregulazioan.

Oro har, erabilera asimilatuek eta lagungarriek erreferentzia hartuko dituzte eremu orokorreko edo (azpi)eremu xehatuko erabilera-araubidearen erregulazioaren testuinguruan erabilera berezko edo bateragarritzat hartzen diren beste erabilera batzuk.

Hala dagokionean eta behar besteko justifikazioaren indarrez egoki jotzen diren salbuespenak izango badira ere, erabilera asimilatu edo lagungarri izaera ezingo da izaera hori berori duten beste erabilera batzuetara zabaldu.

Zona orokorretako eta lurzoru urbanizaezineko erabilera asimilatu izaera horren aplikazioa plan honetan berariaz aurreikusitako kasu espezifikoetara mugatuko da; bestelako kasuetan ez da hori aplikatzea baimenduko.

Erabilera orokorreko zonetan, eta titulu honetako 2. kapituluan berariaz kontrakorik adierazten ez bada eta/edo kasuan kasuko zona orokorreko erabilera-araubide orokorrarekin bateraezinak ez badira, bateragarri edo onargarri joko dira, izaera hori berariaz adierazi beharrik gabe, oinarrizko zerbitzuetarako erabilerak. Horrelakotzat joko dira zuzkidura eta azpiegitura erabilerak, kasuan kasuko zonak beharrezko hiri zerbitzuak edukitzeko zein indarrean den hirigintzako legediak arautzen dituen zuzkidura-estandarrak bete ahal izateko beharrezkoak.           

Erabilera horien artean daude honakoak:

— Oinezko eta ibilgailu zirkulazioa (motorduna zein motorrik gabea).

— Aparkalekua.

— Espazio libreak.

— Komunitate ekipamendua.

— Zerbitzu azpiegiturak.

Lurzoru urbanizaezinerako definitutako erabilera orokorreko zonetan erabilerak ezartzera begira, kontuan hartu beharko dira Nekazaritza eta Basozaintzako LPSk ezartzen dituen baldintzak; aipatu dokumentu horretan oinarrituta, sorburuko hiru egoeretatik abiatuta (egokia edo berezkoa –«1»–, onargarria –«2»– eta debekatua –«3»–) bi azpikategoria zehazten dira:

2a)  Erabilera onargarriaren kasuan, nekazaritza eta basozaintzako jardueran izandako eraginaren azterketa egingo da, eta neurri zuzentzaileak jasoko dira, nekazaritzan izandako sektore-eragina ebaluatzeko protokoloan, hots, Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialean ezarrian, adierazitako moduan.

3a)  Erabilera debekatuen kasuan, erabilera ez da egokia antolamendu-kategoria horretan. Salbuespen gisa, onargarria izango da, nekazaritza arloan eskumena duen organoaren txosten batek bermatzen badu. Txosten horrek berariaz hartu behar du aintzat nekazaritza eta basozaintzako jardueraren gaineko eragina eta neurri zuzentzaileak biltzea, nekazaritzan izandako sektore-eragina ebaluatzeko protokoloan, hots, Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialean ezarrian, adierazitako moduan.

3.  Erabilera baimenduei –berezko eta bateragarriei– aplika dakizkiekeen baldintzak.

Hirigintzako erabilera bat berezko edo bateragarri jotzeak ez du baztertzen horien ezarpena legeztatzeko udal lizentziaren kasuan izapide, txosten eta baimen espezifikoak behar izatea, indarrean dauden lege xedapenetan eta plan honetan bertan horrela ezarrita dagoen kasuetan.      

Udal zerbitzu teknikoek emandako txostenaren ondotik, bere neurriagatik edo ezaugarri funtzionalengatik behar bereziak planteatzen dituzten instalazioak ezartzea eragotzi ahal izango da, indarrean dagoen plangintzak ezarritako antolamendu xehatuaren esparruan behar horiek ezin badira egoki bideratu eta ukitzen dituzten alderdiak honakoak baldin badira:

— Ibilgailuentzako eta oinezkoentzako sarbide baldintzak.

— Aparkaleku zuzkidura eta horren ezaugarriak.

— Zamalanetarako espazio osagarrien kokapena.            

— Beste zenbait alderdi, horien eraginez instalazioak ezartzeak arazo agerikoak sor baditzake, edo ukitutako eremuari dagokionez plangintzak definitzen dituen antolamendu baldintzekin bateraezina bada.

Eta hori horrela izango da, nahiz eta aipatutako plangintzak berariaz baimendua izan –izaera orokorrarekin bada ere– instalazio horien ezarpena.

Aukera izango da, dena den, instalazio horietarako baimena osatzearren udal lizentzian zenbait obligazio berezi ezartzeko, hain zuzen ere aipatzen diren arazo horiek zuzendu eta/edo konpondu ahal izateko.

4.  Aurreikusi gabeko erabilerak.

Udalak testuinguru horretan berariaz jaso gabeko erabilerak tipifikatu eta tratatu ahal izango ditu, erabilera horien eta beste erabilera aipatu batzuek hirigintzan dituzten eraginen arteko analogiaz jokatuz, eta berariaz baimendu edo galarazi gabeko erabilera bat ezartzea baimendu edo debekatu ahal izango du, zona edo (azpi)zona jakin batzuetan.

8. artikulua.  Hirigintzako erabileren edukia.

1.  Bizitegi erabilerak.

Bizitegi erabilerak etxebizitzarako erabilerarekin identifikatzen dira.

Etxebizitzatzat jotzen da pertsonei, familia-unitateei edota edozein eratako kolektiboei ostatu ematea, lokal bakoitzean gehienez ere 12 pertsona hartuz. Familia-unitateen kasuan gainditu ahal izango da kopuru hori.

Etxebizitzarako erabileraren erabilera lagungarritzat hartuko dira atariak, trastelekuak, instalazioen gelak, esekilekuak, lorategi pribatuak eta antzekoak. Aitzitik, barbakoak, lanabesak edo animaliak gordetzeko etxolak eta antzekoak ez dira halakotzat hartuko.

Erabilera lagungarritzat hartzen dira, halaber, kategoria guztietako garajeak eta ibilgailuen gordelekuak, eta etxebizitzaren erabilpen pribatiboko kirol instalazioak; berariazko baimena beharko da erabilera horiek etxebizitzarako erabilerarako partzeletan ezartzeko. Horietatik kanpo geratuko dira igerilekuak, pilotalekuak eta ingurumen inpaktu edo inpaktu bisual handia duten jarduerak, edo baliabide kontsumo gehiegizkoa, esaterako ur kontsumo gehiegizkoa, eragiten dutenak, horrelakoak berariaz galarazita egongo dira eta.

Era berean, etxebizitzarako erabilerari asimilatutako erabileratzat hartuko dira horrekin bateragarriak diren beste erabilera batzuk, hala nola 1. eta 2. kategoriako industriako erabilerak, 4 urte artekoentzako haurtzaindegiak, gehienez 12 ikasle arteko akademiak, ostatu txikiak –orotara hamabi pertsona gehienez– eta bulegoak zein zerbitzu profesionalak –baldin eta zerbitzu horiek ezartzen diren lokala zerbitzuaren titularraren edo legezko ordezkariaren ohiko etxebizitza iraunkorra bada, eta aipatutako erabileretara bideratutako azalera erabilgarria lokalaren azaleraren erdia baino gehiago ez bada eta, betiere, 125 metro karratu baino txikiagoa–.

Familia-unitatea ez den edonolako kolektibori ostatu ematea ere etxebizitzarako erabilerari asimilatutako erabileratzat joko da, baldin eta titulartasun pribatuko erregimenean garatzen bada eta, betiere, sorospen izaerarik ez izateaz aparte, hirugarren sektoreko erabileratzat jotzeko baldintzak betetzen ez badira; hau da, zaharren egoitzak, unibertsitarioen egoitzak, ikastetxe nagusiak, aterpetxeak eta antzekoak ez badira.

2.  Industriarako erabilerak.

Industriarako erabileraren barruan honako jarduera hauek sartzen dira:

— Edozein motatako produktuak eskuratu eta eraldatzeko lantegiak.

— Produktuak zaindu, gorde eta banatzeko biltegiak, produktu horiek handizkako eta txikizkako saltzaileei, instalatzaileei, fabrikatzaileei edota banatzaileei bakarrik zuzenduak direnean. Hauetatik kanpo dago, oro har, jendeari eginiko zuzeneko salmenta.

— Edozein motatako ikerketa edo ekoizpenerako laborategiak, landutako osagaiek eta garatzen diren jarduerek inolako kalterik zein eragozpenik eragiten ez dutela-eta bulegoetarako erabilerarekin asimilagarriak direnean izan ezik.

— Ibilgailuak, makinak eta edozein motatako tresnak konpontzeko lantegiak.

— Ibilgailuentzako hornitegiak, garbiketarako guneak eta garajeak, kategoria guztietakoak.

— Era guztietako erregai deposituak eta biltegiak, salmentara bideratuta badaude.

— Errepidezko garraioan ari diren agentziak, eta kamioiak, autobusak eta bestelako ibilgailuak eta makina automobilak gordetzeko aterpeak.

— Nekazaritza-industriak, hau da, nekazaritza-ekoizpeneko jarduerak, baldin eta ekoizpen horretan ez bada zuzenean erabiltzen jarduera kokatuta dagoen lursaila, baina haien ezaugarriak eta ezarpen baldintzak direla-eta, nahitaez lurzoru urbanizaezinean kokatu behar badira.    

— Oro har, erabili, eraldatu edo saldutako gaiak edo erabilitako baliabide teknikoak direla eta, pertsonentzako eragozpen edo arriskuak eta ondasunetan kalteak eragin ditzaketen jarduera guztiak.

— Makineria, txatarra, ibilgailuak edo materialak aire zabalean pilatzeko edo gordetzeko biltegiak, landa inguruneko ekoizpenetik zuzenean sortutako produktuak biltegiratzekoak izan ezik.

— Industriako lurzoruan garatutako erabilera osagarriak, hots, bulegoak, laborategiak, kalkulu-zentroak, zerbitzuetarako azpiegiturak eta hondakinak arazteko instalazioak eta abar. Guarda edo jagolearen etxea ez da inolaz ere arlo horretan sartuko, plangintzak espresuki eskaini beharko baitu horrelakoak ezarri ahal izateko baimena.

Industriarako erabilerak zenbait kategoriatan sailkatzen dira, betiere ingurumenean izan dezaketen eraginaren arabera, hau da, sor ditzaketen eragozpen, kalte eta arriskuen arabera.     

Honako kategoria hauek bereizten dira:

— Lehen kategoria:

Jarduera produktibo indibidualak edo familiarrak, instalatutako potentzia mekaniko finkorik ez dutenak eta eragozpenik eta arriskurik batere sorrarazten ez dutenak.

Bizitegi erabilerekin, hirugarren sektorekoekin edo komunitatearen ekipamendukoekin bateragarriak diren industriako jarduerak ere hartzen ditu, betiere arriskugarritasunik ez badute –JGOKAren arabera–, aldameneko erabileretan eragozpen edo deserosotasun zuzengaitzik –usainak, gasak, hautsa, zarata, bibrazioak, eta abar– sortzen ez badute, gehienez ere 4 ZPko potentzia unitarioko makinak edo motorrak erabiltzen badituzte, eta 0,135 Zp/m² (u)-ko edo gutxiagoko potentzia-dentsitate instalatua badute.

Jardueran aritzeko erabiltzen den azalera, kasu guztietan, 250 m² (u) baino txikiagoa izango da.

Etxebizitzarako erabilerei, hirugarren sektorekoei eta komunitate ekipamenduetarako erabilerei asimilatutzat hartuko dira, eta nagusiki erabilera horietara bideratutako lokal eta partzeletan ezarri ahal izango dira.

— Bigarren kategoria:

Eskulangintza izaerako jarduerak ere kategoria honetan sartuko dira, baldin eta 250 m² (u) baino gehiagoko azalera hartzen badute. Bigarren kategoriako industriarako erabilerak merkataritzarako erabilerei asimilatutzat hartuko dira; beraz, nagusiki azken erabilera horietara bideratutako partzela eta lokaletan ezarri ahal izango dira, ez ordea bizitegi partzeletan, bateraezinak dira eta azken horiekin.

2. kategoriako industriarako erabilerak industriarako erabilerarako zonetan baino ez dira ezarriko, ondoren espresuki aditzera emango diren kasuetan izan ezik.

Ezarritako berariazko baldintzak betetzen dituzten nekazaritza-industriak, horiek baimentzen diren landa zonetan ezarri ahal izango dira.

Gasolindegien kasuan, autoak garbitzeko instalazioak horiei asimilatutako erabileratzat hartuko dira, baina erregaiak hornitzeko unitateak, ordea, bide sareen sistema orokor gisa edo horien mugakide gisa kalifikatzen diren lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutako lurretan ere ezarri ahal izango dira.             

Industria jarduerak kategoria jakin bati atxikitzeko, mota honetako konponketa-lantegietan zamalanetarako edo ibilgailuak hartzeko diren espazio estaliak konputatuko dira, edonola ere. Aitzitik, garaje erabileretara bideratutako lokalen azalera ez da konputatuko.        

3.  Hirugarren sektoreko erabilerak.

Hirugarren sektoreko erabilerak honela bereizten dira:

— Hotel erabilera.

— Merkataritzarako erabilera.

— Bulego erabilera.

— Aisialdirako erabilera.

— Osasun eta sorospen erabilerak.

— Hirugarren sektoreko askotariko erabilerak.

— Erabilera soziokulturalak.

— Kirol erabilerak.

— Irakaskuntza erabilerak.

— Kanpamendu turistikoetarako erabilera.

*  Hotel erabilera.

Hotel erabileratzat hartzen da pertsonei irabazizko xedez ostatu ematea, horren modalitatea dena dela: hotelak, ostatuak, hotel-egoitzak, motelak, pentsioak, aparthotelak, alokairuko apartamentuak, etab.

Hotel erabileraren erabilera erantsi eta lagungarrien artean, etxebizitza-lokal bat hartuko da kontuan hotel instalazio bakoitzeko, garaje erabilerarekin batera; azken hau espresuki arautu ahal izango da kasuan-kasuan.

Alokairu erregimenean ustiatzen diren apartamentu multzoak, aplikagarri zaien legeria sektorialaren arabera aparthotel gisa hartzeko baldintzak betetzen ez badituzte, etxebizitzarako erabileratzat hartuko dira, ezartzeko baimenaren ondorioetarako; beraz, bizitegi erabileratzat joko dira.        

*  Merkataritzarako erabilera.

Merkataritzarako erabileraren barruan sartzen dira jendeari zabaldutako lokaletan zertutako handizkako edo txikizkako salmentak, taberna, kafetegi, pub, jatetxe, sagardotegi eta antzeko ostalaritza negozioak, publikoari zerbitzua ematekoak, eta jarduera horietako bakoitzaren erabilera lagungarriak. Alabaina, merkataritzarako erabilerez bestelako berezko erabileretara bideratutako partzeletan garajeak merkataritzarako erabileren lagungarri gisa ezarri ahal izateko, merkataritzarako erabilerenez aparteko erregulazioa bete beharko da.

Merkataritzarako erabilerak honako kategoria hauetan sailkatzen dira, jendearen sarbide beharrak, zerbitzurako aparkalekuak eta merkantzien zamalanetarako eta maniobrarako espazio beharrak kontuan hartuta:

— 1. kategoria.

Behin-behineko eraikuntzetan, 25 m² (u) arteko azalera erabilgarriko lokaletan garatzen den merkataritza txikia, espazio publikoen berariazko erabilerekin –espaloiak, lorategiak, oinezkoen ibilbideak eta antzekoak– bateragarria dena; beraz, espazio horietan emakida administratiboaren erregimenpean ezar daiteke, plangintzak berariaz aurreikusi ez badu ere. Era berean, hala erabakiz gero, espazio pribatuetan ere ezarri ahal izango da.

0 m² (u) eta 250 m² (u) bitarteko azalera erabilgarria okupatzen duten merkataritza-jarduerak, bizitegi erabilerekin, industriarako erabilerekin, hirugarren sektoreko erabilerekin edo komunitatearen ekipamendukoekin bateragarriak direnak, eta nagusiki jarduera horietara bideratutako partzeletan ezar daitezkeenak, berariazko baldintzarik bete gabe.

— 2. kategoria.

250 m² (u) baino gehiagoko azalera erabilgarria okupatzen duten merkataritza-jarduerak. Baina, jarduera horiek bizitegi erabilerako, industriarako erabilerako edo hirugarren sektoreko erabileretarako partzeletan ezarri ahal izateko, dagokion arau partikularrak edo plangintza xehatuak edo, bestela, udalak berak zuzenean lizentzia ematerakoan, berariazko baldintzak ezarri ahal izango dituzte jendearen nahiz merkantzien sarbideen ezaugarriei, aparkamendu hornidurei edota zamalanetarako eremu erabilgarriei dagokienez. Dena den, bide publikotik sarrera zuzena eta independentea duten lokaletan ezarriko dira beti, sarbide hori merkataritzako instalazio batek baino gehiagok partekatu ahal izango badute ere.

*  Bulego erabilera.

Bulego erabileren barruan honako jarduera hauek sar daitezke: titulartasun pribatuko jarduera administratiboak, esate baterako, edozein motatako enpresen egoitzak eta ordezkaritza administratiboak, banketxe, burtsa eta aseguru-etxeen bulegoak, gestoria eta bulego profesionalak, kalkulu zentroak eta laborategiak, aurrekoekin eta antzekoekin bat datozenak alegia, eta horiei guztiei atxiki dakizkiekeen jarduera osagarriak.

*  Aisialdirako erabilera.

Aisialdirako erabileretan sartzen dira titulartasun pribatua duten aisialdiko eta denbora libreko zenbait jarduera komunitario, betiere dituzten helburuengatik edo dagokien irabazizko erregimenaren ondorioz komunitatearen ekipamendutzat hartu ezin direnak. Besteak beste, aisialdirako elkarteak edo elkarte gastronomikoak, zinemak, antzokiak, dantzalekuak, kasinoak, lokal itxietako kirol instalazioak, gimnasioak, igerilekuak eta aire zabaleko aisialdi edota kirol arloko parkeak.

*  Osasun eta sorospen erabilerak.

Osasun eta sorospen erabileretan sartzen da gaixoak tratatzeko zein ostatu emateko erabilerak eta antzekoak, batez ere irabazizko xedearekin gauzatzen direnean. Besteak beste ospitaleak, klinikak, egoitza geriatrikoak eta mediku eta albaitarien kontsultategiak.

*  Hirugarren sektoreko askotariko erabilerak.

Hirugarren sektoreko askotariko erabilerek titulartasun pribatuko jarduera soziopolitikoak, kulturalak eta aisialdikoak biltzen dituzte, hau da, berariaz ekipamendu komunitario gisa hartu ezin direnak. Horien artean sartzen dira alderdi politiko, elkarte edo sindikatuen egoitzak, erakusketa areto pribatuak, akademia pribatuak eta bestelakoak.

*  Erabilera soziokulturalak.

Erabilera soziokulturaletan sartzen dira, besteak beste, titulartasun pribatu edo patrimonialeko kultur sustapen edo arte sorkuntza jarduerekin, aisialdikoekin, erlijiosoekin edo soziopolitikoekin lotutako erabilerak, berariaz ekipamendutzat hartzen ez direnak. Horietakoak dira erakusketa areto pribatuak, erlijio zentroak, elkarteak, alderdi politikoen eta sindikatuen egoitzak, eta antzeko izaera duen beste edozein.       

*  Kirol erabilerak.

Kirol erabileretan sartzen dira kirol jarduera eta kultura fisikoa, bere modalitate guztietan, eta baita horien irakaskuntza ere, hala eraikinetan (lokal itxietako kirol instalazioak: gimnasioak, igerilekuak eta beste), nola berariaz horretarako egokitutako espazio libreetan (aire zabaleko jolas eta kirol parkeak), dagozkien titulartasun pribatuko erabilera osagarriekin batera, betiere beren xede eta baldintzengatik komunitatearen ekipamendutzat hartu ezin edo hartu behar ez direnean. 

*  Irakaskuntza erabilerak.

Irakaskuntza erabilerak irakaskuntzarekin zerikusia duten titulartasun pribatuko jarduerak hartzen ditu, modalitate guztietakoak, dagozkien erabilera osagarriekin batera, betiere horien xede eta baldintzengatik komunitatearen ekipamendutzat hartu ezin edo hartu behar ez direnean.

*  Kanpamendu turistikoetarako erabilera.

Kanpamendu turistikoetarako erabilerak barnean hartzen du irabazizko xedez pertsonei aldi baterako ostatua ematea, jarduera hori, betiere, behin-behineko bitarteko ez-finkoz garatzen bada, kanpadendak, karabanak, eta bestelakoak erabiliz esate baterako.

Halakotzat jotzeko, ordea, hainbat baldintza bete behar dituzte; esate baterako, beharrezko azpiegiturak izatea edo egokitzea lehendik zutik dagoen bizitegi erabilerarako eraikin batean, eta betiere, beharrezko sarbide premiak bideratuta edukitzea. Eraikinak ez badu beharrezko sarbiderik, ur hornidurarik, saneamendu sare bereizlerik, ur beltzak behar bezala arazteko eta isurtzeko sistema egokirik, argindar, telefonia eta abarren hornidurarik, horiek guztiak jabearen kontura instalatu beharko dira, baldin eta udalak bideragarritzat jotzen baditu (inguruan lehendik dauden eraikinen edo iturri beretatik hornitzen diren eraikinen zerbitzuetan kalterik eragin ez dezaten). Era berean, zerbitzu horiek ezartzerakoan, udalak ezartzen dituen baldintza teknikoak eta trazadura baldintzak bete beharko dira; bestela, eskatutako lizentzia ukatu ahal izango du udalak.

Era berean, erabilera honetan bildutzat hartuko dira dagozkion erabilera lagungarriak, hala nola langileen etxebizitza (bizitza bat), bulegoak, ostalaritza zerbitzuak, lehen premiako merkataritza eta ostatua ematen zaion jendeak soilik erabiltzeko kirol eta aisialdi arloko instalazioak, guztiak ere lehendik zutik dauden eraikinetan ezarri beharrekoak. Alabaina, erabilera horretatik at geratuko dira igerilekuak, pilotalekuak eta ingurumen inpaktu edo inpaktu bisual handia duten jarduerak, edo baliabide kontsumo gehiegizkoa, esaterako ur kontsumo gehiegizkoa, eragiten dutenak. Era berean, erabilera horretatik kanpo geratuko da edozein motatako eraikuntza finko, horrelakorik baldin badago hotel erabileren artekotzat joko baita.

4.  Ingurumena babesteko erabilerak (landakoak).

Honako erabilera hauetan azpibanatzen dira:

— Ingurumenaren babesa.

— Aisia eta olgeta.

— Lehen mailako baliabideen aprobetxamendua.

— Onura publikoko eta gizartearen intereseko deklaratutako jardueretako ikerkuntza eta garapena.

*  Ingurumenaren babesa.

Honako erabilera hauek bereizten dira:

— Kontserbazio erabilera.

— Ingurumen hobekuntzarako erabilera.

Kontserbazio erabilerak gaur egungo ezaugarriak eta egoera mantentzekoak dira, gizakiaren esku hartzerik gabe edo izaera zientifiko edo kulturaleko esku hartzerik gabe, edo, gainerako kasuetan, gizakiaren esku hartze aktiboarekin egungo erabilera mantentzekoak, garapen jasangarriko dinamika batean.

Ingurumena hobetzeko erabilerak jatorrizko egoera berreskuratzera edo balio handiagoko beste oreka egoera batzuetara iristera bideratutako eremuetan aplikatuko dira. Hobekuntza horrek zenbait modu izan ditzake, esleitzen zaien unitateen kasuistika partikularraren arabera.

*  Aisia eta olgeta.

Honako erabilera hauek bereizten dira:

— Aisia publiko estentsiboa.

— Aisia publiko intentsiboa.

— Ehiza eta arrantza jarduerak.

Aisia publiko estentsiboaren barruan sartzen dira natura-inguruneko aisia, turismoa, hezkuntza eta interpretazioa helburutzat hartuta garatzen diren erabilerak; hau da, ingurune fisikoan eragin txikia duten eta ekipamendu handirik gabe egiten diren jarduera arinak, txangoak eta begiespena kasu. Oinezkoen joan-etorria besterik ez dute eragiten, eta azpiegitura gutxi batzuk eta praktikarako egokitze lan txikiak baino ez dituzte behar (erreken gaineko pasabideak, bidezidorrak balizatzea, begiratokiak, eta abar); lan txiki horiek paisaian arretaz txertatuta geratuko direla jotzen da. Oro har, erabilera honetan baztertuta daude bai edonolako eraikuntzak baita bide sarearekin lotutako instalazio edo elementuak ere.

Aisia publiko intentsiboaren barruan sartzen dira, aldiz, landa inguruneko aisia, turismoa, hezkuntza eta interpretazioa helburutzat hartuta egiten diren erabilerak, baina eremu bat bereziki egokitu beharra dakarten aisia edo harrera ekipamenduak behar dituztenak. Atsedenleku izenaz ezagutzen ditugun horiek dira. Honako hauek har ditzakete: aparkamendu txikiak, mahaiak, eserlekuak, barbakoak, iturriak, osasun zerbitzuak, haurren jolasguneak, paperontziak, zabor errauskailuak eta abar.

Ehiza eta arrantza jarduerak: ehiza eta arrantza jarduerak nazioarteko, estatuko eta autonomia erkidegoko legeriak eta foru arauek agintzen duten eran gauzatuko dira; bereziki, ehiza arautzen duen apirilaren 4ko 1/1970 Legea eta ehiza nahiz arrantza egin daitezkeen aldiak eta debekaldi bereziak jasoz urtero ematen diren foru aginduak errespetatu beharko dira.

*  Lehen mailako baliabideen aprobetxamendua.

Honako erabilera hauek bereizten dira:

— Baratze erabilera.

— Nekazaritzako ustiategi erabilera.

— Abelazkuntza erabilera.

— Basogintza erabilera.

— Nekazaritza-industriarako erabilera.

Baratze erabileran ustiategi intentsiboak sartzen dira. Ustiategi horietan ari direnek ez dute zertan profesionalizatuta egon, eta ekoizpen bitarteko arinak izango dituzte: lanabes tradizionalak edo eskuz erabiltzeko makineria. Ustiapen azalera 2.000 m²-tik beherakoa izango da.

Nekazaritzako ustiategiaren erabilerak basokoak ez diren landare baliabideen laborantzarekin zuzenean lotutako jarduerak hartzen ditu barnean, langile partzialki edo guztiz profesionalizatuek egiten dituztenak, laboreak lortzeko lurra prestatzeko lanak eta biltze, hautatze eta sailkatze lanak barne, ondoren biltegiratu eta kontsumitzeko moduan erabiltzeko, bai eta ur ekarpena eta aprobetxamendu bat ere ureztatzearen kasuan, nekazaritzan hobekuntzak egiteko beharrezkoak diren landa-azpiegituretarako obrekin batera.         

Erabilera honetan sartzen dira, halaber, erabilera honetako ustiapenarekin zuzen-zuzenean lotuta dagoen nekazariaren eta bere familiaren bizilekurako etxeak eta nekazaritza-turismoko establezimenduak.

Kontzeptu horretan biltzen dira bai aire zabalean garatzen diren nekazaritzako jarduerak, bai leku estalian egiten direnak: berotegiak, hau da, instalazio iraunkorrak, sarbide errazekoak eta laboreak bizkortu edo babesteko itxituraz hornituak, bertan laboreen Zikloetako fase guztiak edo batzuk gara daitezen; eta lore zein landare mintegiak, landaketa lursailean bertan egiten ez bada.

Honetan sartzen dira, halaber, nekazaritzako tresnak eta lanabesak eta nekazaritzako produktuak gordetzera eta zaintzera bideratutako eraikuntzak; nekazaritza produktuen ekoizpen, erauzketa, sailkapen, bilketa eta lehortze jarduerak; produktuak lekuan bertan zuzenean saltzea eta horien eskulangintzako 1. eraldaketa; eta ureztaketak eskatzen dituen obrak eta instalazioak jartzea. Baita nekazaritzako produktuak biltzeko terrazak eta zabalguneak ere.

Abeltzaintzako erabileratzat hartzen dira orotariko ganadua hazteari lotutakoak, bai ustiategi estentsiboak bai intentsiboak, bai larrugintzarako eta ehiza-espezieen ekoizpenerako abereak hazteko erabiltzen diren abeletxeak, bai larreak eta bazka-laboreak lortzeko lurra prestatzeko jarduerak, bai eta artzaintza ere.

Bi kategoria bereizten dira:

— Lurraren baliabideei lotutako abelazkuntza: ganadua gobernatzeko behar duen bazkarik gehiena ustiategian bertan ekoizten duena (ustiapen estentsiboa).

— Lurraren baliabideei lotu gabeko abelazkuntza: ganaduari ustiategitik kanpo egindako pentsua ematen zaion hura (abelazkuntza intentsiboa).

Honetan sartzen dira, halaber, erabilera honetako ustiapenarekin zuzen-zuzenean lotuta dagoen nekazariaren eta bere familiaren bizilekurako etxeak eta nekazaritza-turismoko establezimenduak.

Abeltzaintzako ustiapen estentsibo zein intentsiboarekin lotutako eraikuntzak onartuko dira. Baita abelazkuntzako produktuen lehen eraldaketara bideratutako nekazaritzako jarduerarekin lotutako eraikuntzak eta instalazioak ere; esate baterako, gaztandegiak eta gainerako produktu tipikoak, haragikiak, hestebeteak eta ahatekiak egitea, eztia eta erlezaintzako beste produktu batzuk ontziratzea.

Basogintzaren barruan sartzen dira baso lurren zaintza, hobekuntza, berriztapena eta ustiapena helburutzat duten jarduerak (artzaintza izan ezik), bai helburu nagusia bereziki ekologia edo paisaia babestea duten erabilerak, baita produkziora bideratutakoak ere. Bi helburuak bateragarri egin behar dira, batak bestea eragotziko ez duen moduan.

Basogintzan beharrezkoak diren tresnak, makinak eta produktuak gordetzeko eta zaintzeko instalazioak onartuko dira, baldin eta Hirigintzako Araudi Orokorrean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Nekazaritza-industrietarako erabileraren barruan sartzen dira basogintzako produktuen edo nekazaritzako elikagaien 1. eraldaketarako industriak, ustiategi bati zuzen-zuzenean lotu gabeak baina, arrazoi funtzionalak (jatorri deitura edo produkzio zonala, osasun arrazoiak edo beste batzuk) direla-eta derrigorrez landa lurrean kokatu behar direnak, ustiategia izatera iritsi gabe. Zerrategiak baimenduko dira, baldin eta ingurunean ezarri behar badira, kokatuta dauden lurraldean edo ingurunean dutelako ustiategia edo zur hornidura.

Erabilera honen barruan sartzen da, halaber, eskulangintzako produktuak edo ekoizpen autoktonoak egitea eta merkaturatzea, halakotzat harturik azken produktua egiteko erabiltzen den lehengaiaren gutxienez %70 bertan ekoitzia denean edota udalerriko beste nekazaritza eta abelazkuntzako ustiategi batetik etorria denean. Jarduera lehendik dagoen eraikin batean ezartzen bada, ustiategia handitu ahal izango da 75. artikuluan ezarritako baldintzetan. Aitzitik, jarduera eraikin berri batean ezarri ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuak eman aldeko txostena jaso beharko da aurrez eta, betiere, 78. artikuluan ezarritako baldintzak beteko dira.

*  Onura publikoko eta gizartearen intereseko deklaratutako jardueretako ikerkuntza eta garapen erabilera.

I+Gri lotutako jarduerak dira, dituzten ezaugarriak, xedeak eta funtzionalitateak direla eta lurzoru urbanizaezinean kokatu behar direnak.

5.  Komunikazio erabilerak.

Komunikazioen erabilerak honela bereizten dira:

— Garraiobideak (autobideak, autobiak, errepideak, ...).

— Landabideak.

— Ibilgailuen zirkulazioa.

— Aparkamenduak.

— Garaje erabilera.

— Oinezkoen zirkulazioa.

— Bizikleten zirkulazioa.

*  Garraiobideak.

Garraiobideen erabilerak autobideak, autobiak, errepideak eta trenbideak hartzen ditu, horien instalazio osagarriekin batera. Era berean, ingurune fisikoan antzeko eragina egiten duten eta pertsonak edo merkantziak garraiatzera bideratzen diren beste bitarteko batzuk ere sartzen dira.

Erabilera horien lagungarritzat hartzen dira garraiobideak artatu eta ustiatzeko guneak, erregaien hornidurarako eremuak, aparkaleku eta atsedenlekuak, hornitegiak, sorospen guneak eta abar. Erabilera honekin lotutako eraikuntzarik ez da onartzen oro har, aipatutako baldintzak betetzera mugatzen ez bada behintzat.

*  Landabideak.

Landabideen erabileraren barnean sartzen dira nekazaritzako ustiategietara heltzeko bideak eta ingurune naturalean kokatutako biziguneak elkarren artean komunikatzeko pistak, eraikuntzaren eta zoladuraren ezaugarri teknikoak eta titulartasuna direnak direla, baldin eta maila handiagoko errepide sarean sartuta ez badaude.

*  Ibilgailuen zirkulazioa.

Ibilgailuen zirkulazioko erabilerak, zonan bultzatzen diren eta onargarriak diren gainerako erabileren zerbitzu zuzeneko eta esklusiboko aparkaleku erabilerak eta oinezkoen zirkulazioko erabilerak oinarrizko zerbitzuen izaera izango dute beti, eta erabilera orokorreko zona guztietan baimendutzat joko dira, inguruabar hori berariaz adierazi beharrik gabe.

*  Aparkamenduak.

Aparkalekutzat hartzen da ibilgailuak aire librean, jabari publiko edo pribatuko guneetan, aparkatzea.

*  Garajeak.

Garajetzat hartzen da ibilgailuak esparru estali eta itxietan gordetzea.

Era berean, garaje erabileraren barruan bi aldaera daude: erabilera pribatuko garajeak eta erabilera publikokoak. Erabilera pribatuko garajetzat hartzen dira titularrek edota titularren baimen zuzena dutenek baino erabiltzen ez dituztenak. Aldiz, garaje publikotzat hartzen dira jendeak oro har erabil ditzakeenak, eta sarbide librea dutenak, bai doakoa izan bai ordaindu beharrekoa izan.   

Azken horretan sartzen dira, halaber, honako erabilera lagungarri hauek ere: komunak, instalazioetarako gelak eta antzekoak, ibilgailuak garbitzeko instalazioak eta konponketa bizkorreko lantegiak. Aitzitik, kategoria horretatik baztertuta daude erregaiak banatzeko unitateak, gasolindegiak eta bestelako konponketa lantegiak.

Garajeak eta aparkalekuak, oro har, etxebizitza, industria, komunitatearen ekipamendu eta hirugarren sektoreko jardueren osagarritzat hartuko dira, baina hala ere, kasuan kasuko partzelan garatu behar den gehieneko plaza kopurua egokitu egin beharko zaie zerbitzua ematen dion erabilera nagusiak dituen zuzkidura beharrei.

*  Oinezkoen zirkulazioa.

Oinezkoen zirkulazio erabilerak espaloietan edo aldibereko bideetan egiten direnak dira.

*  Bizikleten zirkulazioa.

Bizikleten zirkulazio erabilerak xede horretarako bereziki prestatutako ibilbideetan egiten direnak dira.

6.  Espazio libreen erabilera.

Espazio libreen erabilera jabari publikoko eta sarbide libreko espazioen berezko erabilera da, baldin eta horietan –salbuespen bereziak izan ezik– eraikuntza-garapenak baztertu badira, eta komunikazio sareetako elementuak –errepideak, aparkalekuak, espaloiak eta antzeko beste batzuk– ezartzera bideratuta ez badaude.

Erabilera horretan, honako modalitateak bereizten dira:

— Hiriko espazio libreen erabilera.

— Landako espazio libreen erabilera.

— Lurralde elementuen erabilera.

*  Hiriko espazio libreen erabilera.

Hiriko espazio libreen erabilera hiri eremuan kokatutako espazio eraikiezinen erabilera da; espazio horiek herritarren aisialdirako eta olgetarako dira, eta zuhaitzak eta landaredia landatzeko, hala nola plazak, oinezkoen alderdiak, jolasguneak, pasealekuak, lorategiak eta parkeak. Horiez gain, azpiegiturak edo eraikinak babesteko mugatu dituzten esparruak eta bere ezaugarriengatik eraikinik hartzerik ez duten guneak ere sail honetan sartzen dira.

Era berean, lorezaintzako mantentze erabilera osagarriak hartuko ditu –makineria, lanabesak, materiala eta antzekoak gordetzea–, eta jendearentzako beharrezkoak diren bestelako zerbitzuak –komun publikoak eta beste–.

Hiriko espazio libreen erabilerak oinarrizko zerbitzuak izango dira kasu guztietan, eta zuzenean egongo dira baimenduta erabilera orokorreko zona guztietan, gorabehera hori berariaz adierazi beharrik izan gabe.

*  Landako espazio libreen erabilera.

Landako espazio libreen erabilera landa ingurunean herritarren aisia eta olgetara bideratutako jabari publikoko lursailen berezko erabilera da.

*  Lurralde elementuen erabilera.

Lurralde elementuen erabilera da izaera hori giza jardueraren eraginaren gainetik nagusitzen den lurraldeko elementu naturalena, hala nola ibai ibilguei, goi-mendietako gailur eta zonei, natura-intereseko zonei eta beste batzuei dagokiena, ekoizpen jarduera edo bestelako giza erabilera garrantzitsuen mende ez dagoena.

7.  Komunitate ekipamenduetarako erabilera.

Komunitate ekipamenduetarako erabilerek entitate publiko nahiz pribatuek biztanleen zerbitzurako eta irabazizko xederik gabe gauzatutako jarduerak biltzen dituzte.

Alde horretatik, udalak aukeratu ahal izango du erakunde pribatu batek egindako jarduera jakin bat ekipamendu komunitario gisa kalifikatzea, jarduera horren izaera funtsean asistentziala, zerbitzu publikokoa eta irabazi-asmorik gabekoa dela baloratuz gero.

Irabazizkotzat hartzen bada, jarduera hirugarren sektoreko erabilera gisa, edo, hala badagokio, bizitegi erabilera gisa tipifikatuko da.

Komunitate ekipamenduetarako erabileren artean honako modalitate hauek bereizten dira:

— Irakaskuntza ekipamenduko erabilera.

— Kirol ekipamenduko erabilera.

— Erakunde ekipamenduko erabilera.

— Osasun eta sorospen ekipamenduko erabilera.

— Ekipamendu soziokulturaleko erabilera.

— Aisialdi ekipamenduko erabilera.

— Erlijio arloko ekipamenduko erabilera.

— Zerbitzu publikoen ekipamenduko erabilera.

*  Irakaskuntza ekipamenduko erabilera.

Irakaskuntza ekipamenduko erabilerak irakaskuntzaren modalitate guztiak hartzen ditu, titulartasun publikokoak zein pribatukoak, bai eta dagozkion erabilera erantsiak ere.

*  Kirol ekipamenduko erabilera.

Kirol ekipamenduko erabilerak kirol praktika eta kultura fisikoa biltzen ditu, modalitate guztietan, horien irakaskuntzarekin batera, bai eraikinetan bai horretarako propio egokitutako espazio libreetan zertua; horiez gain, baita titulartasun publiko zein pribatuko erregimenean gauzatzen diren horien erabilera lagungarriak ere.

*  Erakunde ekipamenduko erabilera.

Erakunde ekipamenduko erabilerak izaera publikoko erabilera instituzional eta administratiboak hartzen ditu, eta baita jarduera horien erabilera lagungarriak ere.

*  Osasun eta sorospen ekipamenduko erabilera.

Osasun eta sorospen ekipamenduko erabilerak barnean hartzen ditu gaixoen tratamendua eta ostatua (dispentsarioak, kontsultategiak eta antzekoak), eta biztanle sektore babesgabeentzako beste zerbitzu erabilera batzuk, hala nola erretiratuen etxeak edo zaharren eta pertsona babesgabeen egoitzak, erakunde publiko edo pribatuek irabazi-asmorik gabe gauzatzen badituzte, tartean direla laguntza zerbitzuak.

*  Ekipamendu soziokulturaleko erabilera.

Ekipamendu soziokulturalak kulturaren sustapen edo sorkuntza artistikorako jarduerak biltzen ditu bere baitan, hala nola kultur etxeetan, liburutegietan, museoetan, erakusketa eta hitzaldi aretoetan, musika auditoriumetan, antzokietan eta bestelakoetan gauzatutakoak. Horiekin batera garatutako ekimen osagarriak ere sail honetan sartzen dira.

*  Aisialdi ekipamenduko erabilera.

Aisialdi ekipamenduko erabilerak antzokiak, zineak, ikuskizun eta jolas parkeak hartzen ditu, irabazi-asmorik gabe garatutako bestelako aisia erabilerekin batera.

*  Erlijio arloko ekipamenduko erabilera.

Erlijio arloko ekipamenduko erabilerak kultu edo erlijio irakaskuntzako jarduerak hartzen ditu.

*  Zerbitzu publikoen ekipamenduko erabilera.

Zerbitzu publikoen ekipamenduko erabilerak barnean hartzen ditu aurreko modalitateetan sartzen ez diren zerbitzu erabilerak, herritar guztientzakoak, era askotakoak eta ez zehazki administratiboak, hala nola suhiltzaileak, merkatuak, hilerriak, aterpetxeak, turismo kanpamenduak eta beste batzuk –bai eta dagozkien osagarriak ere–, administrazio publikoko organismoek garatutakoak, baldin eta, beren ezaugarri funtzionalak direla-eta, bateraezinak izan badaitezke nagusiki beste erabilera batzuetara bideratutako eremu edo partzeletan ezartzeko. Arauketa espezifikoa behar da kasu bakoitzerako.   

Indarrean dagoen hirigintzako legeriak erabilera orokorreko zonetarako derrigorrezko zuzkidura gisa definitutako komunitate ekipamenduetarako erabilerak, zona horien erabilera nagusiak bizitegi, industria edo hirugarren sektoreko erabilerak direnean, oinarrizko zerbitzu gisa hartuko dira aipatutako zona horietan –baita plangintza partziala eskatzen ez badute ere–. Beraz, erabilera horiek ezarri ahal izateko ez da beharrezkoa izango plangintzak berariazko baimena ematea.

8.  Zerbitzu azpiegituretarako erabilera.

Zerbitzu azpiegituretarako erabileren barruan honako kategoria hauek bereizten dira:

— Airetiko lineak.

— Lurpeko lineak.

— A motako zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoen azpiegiturak.

— B motako zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoen azpiegiturak.

— Zabortegiak eta hondakin solidoen isurtegiak.

*  Airetiko lineak.

Airetiko lineen erabilerak energia elektrikoa, telekomunikazioak eta beste azpiegitura batzuk garraiatzeko edo banatzeko sareen multzoa hartzen du. Sare horiek aireko linea gisa egiten dira, euskarri isolatuak eta dagokion sarearen funtzionamendurako beharrezkoak diren instalazio txiki osagarriak jarrita.    

*  Lurpeko lineak.

Lurpeko lineen erabilerak energia, gasa, petrolioa eta produktu eratorriak, ura, saneamendua eta telekomunikazioak garraiatzeko edo banatzeko sareen eta bestelako azpiegituren multzoa hartzen du, bai eta lurpean egiten diren horien instalazio osagarriak ere.

*  A motako zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoen azpiegiturak.

A motako zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoen azpiegituren erabileran elementu ugari sartzen dira, honako hauek, besteak beste: ibilgailuak aire zabalean edukitzeko eremu handiak, ura edangarri bihurtzeko eta tratatzeko plantak, urtegiak edo ur depositu handiak, argindarra sortzeko zentralak, 100 m²-tik gorako azalera duten transformazio estazioak, gasa biltzeko eta sortzeko zentralak, hondakin solidoak arazteko eta tratatzeko plantak, eta jarduera horien antzeko gizarte onuragarritasuna zein ingurumen eragin berdintsua sortzen dituzten gainerako instalazioak.

*  B motako zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoen azpiegiturak.

B motako zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoen azpiegituren erabileran honako instalazio hauek sartzen dira, besteak beste: irrati, telebista eta satelite bidezko komunikazioa hartzeko eta bidaltzeko dorre, antena eta estazioak; faroak, irrati-faroak eta ingurumen inpaktu berdintsua eragiten duten gainerako komunikazio instalazioak.

*  Zabortegiak eta hondakin solidoen isurtegiak.

Zabortegi eta hondakin solidoen isurtegi erabilera esatean, etxeetako nahiz industrietako zaborrak eta hondakin solidoak isurtzeko xedea duten eremuak adierazi nahi dira.

Era guztietako zerbitzuen banaketa sareak –ura, saneamendua, argindarra, telefonia, gasa eta bestelakoak–, ura hornitzeko edo hondakin urak bideratzeko ponpaketa estazioak, eta erabiltzailea zuzenean zerbitzatzeko diren argindarra transformatzeko zentroak, oinarrizko zerbitzuetako erabileratzat joko dira, eta erabilera orokorreko zona guztietan baimenduko dira, zertzelada hori berariaz zehaztu beharrik izan gabe.           

Aitzitik, plangintzak berariaz baimendu beharko ditu gas erregai likidotuen biltegiak eta petrolioaren –gasolioa edo fuel-olioaren– deribatuen biltegiak, beste erabilera batzuen osagarriak badira.

Zerbitzu azpiegituren sareetako elementuak lurzorua nagusiki okupatu behar dutenean baino ez dira islatuko zonakatzean, betiere okupazio horrek beste erabilera batzuen ezarpen gainjarriak baztertzen baditu.

2. KAPITULUA.  ‑KALIFIKAZIO OROKORREKO SISTEMATIZAZIO ETA ERREGULAZIOAREN ARAUBIDE OROKORRA

9. artikulua.  Zona orokorrak eta horien sistematizazioa.

Kalifikazio orokorreko araubide orokorra sistematizatzeko, bereizi egiten dira ondoren azaltzen ziren zona globalak («C» letrarekin identifikatzen dira hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzatzaileak. Horretatik, hain zuzen, hori ez erabiltzea zona globalen sistematizazioaren testuinguruan):          

— A. Bizitegi erabilerako zonak.

«A.10. Bizitokia» zona.

— B. Jarduera ekonomikoen erabilerako zonak.

«B.10. Industria» zona.

— D. Landa erabilerako zonak.

«D.10. Babes bereziko landa eremua» zona.

«D.20. Nekazaritza eta abelazkuntzako landa eremua eta landazabala» zona.

D.21. Balio estrategiko handikoa.

D.22. Trantsizioko landa paisaia.

«D.30. Landa basoa» zona.

«D.40. Lur gaineko uren babesa» zona.

«D.50. Ingurumen hobekuntza» zona.

— E. Komunikazio sistema orokorra.

E.10. Bide komunikazioko sistema orokorra.

— F. Espazio libreen sistema orokorra.

F.10. Hiriko espazio libreen sistema orokorra.

F.30. Ibai ibilguak.

— G. Komunitatearen ekipamenduko sistema orokorra.

G.10. Komunitatearen ekipamenduko sistema orokorra.

— H. Zerbitzu azpiegituren sistema orokorra.

H.10. Zerbitzu azpiegituren sistema orokorra.

10. artikulua.  Zona globaletako eraikuntza, erabilera eta jabari araubide orokorra (oro har, zehaztapen jakin baten definizioa zehazteko hirigintza-eremuko arau partikularrera jotzen denean, arau hori bereziki ezarri behar da «III. Egiturazko hirigintza-araubide» epigrafeko «1. Kalifikazio globala» apartatuan).           
               

1.  «A.10 Bizitokia» zona.

A.  Definizioa.

Bizitegi eraikinak ezartzeko zonak, bai antolaera ireki, atxiki edo isolatukoak; hala badagokio, eraiki gabeko espazio erantsiak izan ditzakete.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Arau partikularrei edo, hala dagokionean, plangintza xehatuari dagokie eraikuntzaren forma erregulatzea, etxebizitzen inguruan eraikuntzarik gabeko espazio pribatuak nola egituratu finkatzea, eta lurpeko eraikuntzek solairuan okupa dezaketen azalera zehaztea.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

Zona honetako erabilera-araubide orokorrak sorburu dituen aurreikuspenak honakoak dira:

— Berezko erabilerak: bizitegi erabilerak.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

*  «Bizitegi erabilerako» partzeletan oro har onartzen diren erabilerak, Hapo honetan ezartzen diren baldintzetan.       

*  1. kategoriako industria.

*  Hirugarren sektoreko erabilerak (plangintzak bereziki arautzen dituenak).

*  Garajea.

*  Komunitate ekipamendua (berezko erabilerarekin bateragarria denean).

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartzen ez diren guztiak.

D.  Bizitegi erabilerarekin bateragarriak diren erabileretara bideratutako hirigintza-eraikigarritasunaren gehieneko ehunekoa.

Oro har, eta arau partikularretan edo plan orokor hau garatzeko sustatu beharreko plangintza xehatuan ezar daitezkeen neurri murriztaileagoei kalterik egin gabe, zona osoan bizitegirako erabilera baimenduez bestelako erabileretara bideratutako hirigintza-eraikigarritasunaren gehieneko ehunekoa zonaren beraren hirigintza-eraikigarritasun osoaren %15aren baliokidea izango da.

E.  Araubide juridikoa.

Zona honek, dagozkion ondorioetarako, erabilera pribatu edota ondarezko baten izaera izango du.

2.  «B.10 Industria» zona.

A.  Definizioa.

Nagusiki industriarako eraikinak ezartzeko erabiltzen diren zonak dira. Beraz, jarduera horretara bideratutako eraikuntzek osatzen dute, eraikin horiek funtzionalki zein juridikoki bateratuta edo bereizita egon badaitezke ere.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Eraikuntzaren forma erregulatzeko, partzelako lerrokaduren definizio grafikora edota partzela bakoitzaren ordenantza orokorretara joko da.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

— Berezko erabilerak: industriarako erabilerak bere kategoria desberdinetan.

Nolanahi ere, erabilera horien kategoria jakin batzuk edo beste batzuk ezartzeko eta baimentzeko, kasu bakoitzean ezarritakoa hartuko da kontuan, bai eremu horiek dauden hirigintza-eremuetako arau partikularretan ezarritakoa, bai plan orokor hau garatzeko sustatu beharreko plangintza xehatuan ezarritakoa.

— Erabilera onargarriak:

Industriako partzeletan: «b.10» motako partzeletan oro har onartzen diren erabilerak, Plan honetan zein, hala egokituz gero, plangintza xehatuan ezartzen diren baldintzetan.  

Industri tipologiaz bestelakoak diren eta zuzkidura publikoetara bideratuta ez dauden beste partzela eta espazio batzuetan:

*  Etxebizitza autonomorako erabilera: bakar-bakarrik Plan hau onartu aurretik bazeuden eta erabilera horretara bideratuta zeuden partzela edota eraikinetan.

*  Hirugarren sektoreko erabilera autonomoak: kasuan kasuko arau partikularrean edo garapeneko plangintzan erabilera horietara, edo erabilera horietara eta horiekin bateragarriak diren beste erabilera batzuetara, berariaz bideratzen diren partzeletan, edo, besterik gabe, erabilera horietarako baimena ematen denetan.

Partzela horietan merkataritzarako erabilerak ezartzea onartzen da, gehienez 2. kategoriara iritsiz, hau ere barne hartuta.

Dantzalekuak 2. kategoriako merkataritzarako erabileratzat hartuko dira, horrelakoen ezarpena arautzeari dagokionez.

*  Ekipamendu komunitarioko erabilerak, zona horretako berezko erabilerekin bateragarriak diren modalitateetan.

*  Aparkaleku eta garaje erabilera.

Zuzkidura publikoetarako erabilerak (komunikazioak, espazio libreak, ekipamenduak, zerbitzu azpiegiturak, etab.), zonan bultzatzen diren erabilerekin bateragarriak diren modalitateetan.         

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartzen ez diren guztiak.

D.  Industriarako erabilerarekin bateragarriak diren beste erabilera batzuetara bideratutako hirigintza-eraikigarritasunaren gehieneko ehunekoa.

Oro har, eta dagozkion arau partikularretan neurri murriztaileagoak ezar badaitezke ere, industriarako erabileraz bestelako irabazizko erabilera baimenduetarako hirigintza-eraikigarritasunaren gehieneko ehunekoa zonako hirigintza-eraikigarritasun osoaren %40koaren baliokidea izango da.         

E.  Araubide juridikoa.

Zona honek, dagozkion ondorioetarako, erabilera pribatu edota ondarezko baten izaera izango du.

3.  «D.10. Babes bereziko landa eremua» zona.

A.  Definizioa.

Atal honetan sartzen dira bere balio paisajistiko, historiko edo kulturalengatik, edo fauna, flora eta oreka ekologikoa mantentzeko duten garrantziagatik, babestu behar diren lur eremu guztiak.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Debekatuta dago edozein eraikuntza berri egitea, baina plan orokor hau indarrean sartzean lehendik zeuden eraikinak finkatu egingo dira, baldin eta lehendik indarrean zegoen plangintzan ezarritako hirigintza-araubidearen arabera eraikiak badira.

C.  Erabilera-araubidea.

— Berezko erabilerak: ingurumenaren kontserbazio aktiboa eta hobekuntza.

— Erabilera onargarriak:

*  Abelazkuntza erabilera estentsiboak.

*  Babeseko baso erabilerak, betiere Batasunaren eta/edo eskualdearen intereseko habitat babestuak murriztea eragiten ez badute.

*  Espazio libreak, landako espazio libreen eta lurraldeko elementuen modalitateetan (aisia estentsiboko eremuak egokitzea eta erabiltzea).

*  Plan orokor hau indarrean sartzean dauden eraikinak finkatuko dira, baldin eta lehendik indarrean zegoen plangintzan ezarritako hirigintzako araubidearen arabera eraikitakoak badira.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartzen ez diren guztiak.

D.  Araubide juridikoa.

Zona horien araubide juridiko pribatu edo publikoa ezartzen dutenak, alde batetik eta hala badagokio, beraiei buruzko lege xedapenak eta berariazko plan eta proiektuak dira, bai eta, hala badagokio, aipatu horiek garatzeko sustatutako plangintza ere.

4.  D.20. Nekazaritza eta abelazkuntzako landa eremua eta landazabala.

A.  Definizioa.

Modalitate honetan sartuko dira nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrain-hazkuntza, ehiza edo meatzaritza jarduerak hartzeko egun duten egokitasunari edo egokitasun potentzialari eustera begira, edo edozein baliabide naturalen aprobetxamendua ahalbidetzeko, babes araubide bat ezarri beharra duten lurzoruak.

Kontuan izan behar da kategoria honetako eremuetan nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza erabilerak nahasita daudela, eta txandakatu egin daitezkeela denboran zehar, hainbat faktoreren arabera, hala nola merkatuen bilakaeraren, nekazaritzaz kanpoko eskariaren (turismoa eta aisialdia, besteak beste) eta nekazaritzako biztanleria aktiboa egotearen arabera.

Dokumentu honetan jasotakoaren arabera, kategoria hau azpikategoriatan banatu behar da.

4.1.  D.21. Balio estrategiko handiko nekazaritza eta abelazkuntza.

Nekazaritza alorrerako balio estrategiko handiko zonak dira. Horregatik, eremu horiek mantendu eta babesteari lehentasuna ematen zaio beste erabilera batzuen aurrean.

A.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Erabilera sustatuak eta onargarriak Arau Subsidiario hauetan jasotako baldintzetan ezartzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren eraikuntzak baimentzen dira.

Bordak zaintzeko eta artatzeko obrak baimenduko dira, baina horretarako justifikatu egin beharko da azienden estalperako edo lanabesak gordetzeko erabiliko direla.

Behin-behineko eraikuntzak, epe jakin baterako, betiere nekazaritza-aprobetxamendua justifikatzen bada, eta erabilera-epea igaro ondoren eraitsi eta hondakinak zabortegira behar bezala garraiatzeko konpromiso formalarekin.        

Instalazioen sistema orokorrak ezartzeko beharrezkoak diren obrak edo eraikinak. Instalazio horiek lurpekoak, airetikoak eta izaera ez-linealeko zerbitzukoak (B motakoak) izan daitezke.

B.  Erabilera-araubide orokorra.

— Berezko erabilerak: nekazaritzako ustiapena.

— Erabilera onargarriak:

*  Ingurumen hobekuntza.

*  Aisialdi estentsiboa.

*  Landako espazio libreen erabilera. Aisialdi intentsiboko eremuak (2a) egokitzea eta erabiltzea.

*  Ehiza-jarduerak eta arrain-hazkuntzakoak.

*  Abeltzaintza.

*  Nekazaritzako ustiapenarekin lotutako eraikinak (2a).

*  Abeltzaintzako ustiapenarekin lotutako eraikinak (2a).              

*  Nekazaritzako ustiapenaren erabilerari lotutako etxebizitza (2a).

*  Abeltzaintzako erabilerari lotutako etxebizitza (2a).

*  Basogintzako erabilerak (2a).

*  Basoko eraikuntzak (3a).

*  Landabideak eta pistak (2a).

*  Airetiko lineetarako erabilera (2a).

*  Lurpeko lineetarako erabilera (2a).

*  B motako zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoen azpiegituretarako erabilera (2a).

*  Herriaren onurako eta gizartearen intereseko eraikinak (2a).

*  Plan orokor hau indarrean sartzean dauden eraikinak finkatuko dira, baldin eta lehendik indarrean zegoen plangintzan ezarritako hirigintzako araubidearen arabera eraikitakoak badira.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartzen ez diren guztiak.

4.2.  D.22. Trantsizioko landa paisaia.

A.  Definizioa.

Landutako zonak dira, maldatsuak izateagatik balio estrategiko handiko eremuek baino produkzio ahalmen txikiagoa dutenak. Era berean, zelai eta zuhaitz orbanez hornitutako eremuak edo landazabalak ere izan daitezke.

Balio Estrategiko Handiko Nekazaritza eta Abeltzaintza Eremuekiko edo baso eremu zabalekiko kontaktuan daude, eta bi horietako baterantz jotzen dute, oro har.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Erabilera sustatuak eta onargarriak Hapo honetan jasotako baldintzetan ezartzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren eraikuntzak baimentzen dira.

Behin-behineko eraikuntzak, epe jakin baterako, betiere nekazaritza eta basogintzako eta abeltzaintzako aprobetxamendua justifikatzen bada, eta erabilera-epea igaro ondoren eraitsi eta hondakinak zabortegira behar bezala garraiatzeko konpromiso formalarekin.

Bordak zaintzeko eta artatzeko obrak baimenduko dira, baina horretarako justifikatu egin beharko da azienden estalperako edo lanabesak gordetzeko erabiliko direla.

Instalazioen sistema orokorrak ezartzeko beharrezkoak diren obrak edo eraikinak. Instalazio horiek lurpekoak, airetikoak edota izaera ez-linealeko zerbitzukoak (A eta B motakoak) izan daitezke. Zabortegiak eta hondakin solidoen isurtegiak ere onartuko dira.

Lehendik badiren bizitegi erabilerako eraikinak finkatu egingo dira.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

— Berezko erabilerak: nekazaritzako ustiapenerako eta abeltzaintzako erabilerak.

— Erabilera onargarriak:

*  Ingurumen hobekuntza.

*  Aisialdi estentsiboa.

*  Landako espazio libreen erabilera. Aisialdi intentsiboko eremuak (2a) egokitzea eta erabiltzea.

*  Kanpamendu turistikoetarako erabilera (2a).

*  Aisialdi intentsiboari lotutako eraikinak eta instalazio handiak (2a).

*  Ehiza eta arrantza jarduerak.

*  Nekazaritzako eta basogintzako ustiapenekin lotutako eraikuntzak (2a).

*  Ustiapenari lotutako bizitegi isolatua (2a).

*  Basogintzako erabilerak.

*  Basogintzako ustiategiarekin lotutako eraikinak (2a).

*  Nekazaritza-industriarako erabilera (2a).

*  Landabideak eta pistak (2a).

*  Airetiko lineetarako erabilera (2a).

*  Lurpeko lineetarako erabilera (2a).

*  A motako zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoen azpiegituretarako erabilera, basogintzako eremuetan izan ezik (2a).

*  B motako zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoen azpiegituretarako erabilera (2a).

*  Zabortegiak eta hondakin solidoen isurtegiak, agintari eskudunen baimena eskuratu ondoren (2a).

*  Herriaren onurako eta gizartearen intereseko eraikinak (2a).

*  Plan orokor hau indarrean sartzean dauden eraikinak finkatuko dira, baldin eta lehendik indarrean zegoen plangintzan ezarritako hirigintzako araubidearen arabera eraikitakoak badira.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, landa ingurunearen eta zona honen berezko izaerarekin eta helburuekin bateraezinak direnak.

5.  «D.30 Landa basoa» zona.

A.  Definizioa.

Nagusiki babestu eta bultzatu beharreko baso balioak eta/edo balio potentzialak dituzten landa eremuak.       

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Salbuespen bakarrak «C» atalean aipatuko direla, ez da baimentzen zonan eraikin berririk eraikitzea, eta plan orokor hau indarrean jartzean daudenak finkatu egiten dira, baldin eta lehendik indarrean zegoen plangintzan ezarritako hirigintza-araubidearekin bat etorriz eraiki badira.      

Finkapen horretatik kanpo geratzen dira lehendik dauden eraikinak, baldin eta bai plan orokor honetan bai berau garatzeko sustatzen den plangintzan antolamenduz kanpokotzat jotzen badira, bai eta zona honen izaerarekin eta helburuekin bat ez datozenak ere.

Testuinguru honetan, lehendik dauden baserriak eta nekazaritzako ustiategiak finkatzen dira.

Eta lehendik dauden eta finkatu diren eraikin horietan, zona honetako berezko erabilerak zein hauekin bateragarriak diren bestelakoak ezartzeko behar diren obrak egitea baimenduko da.

Plan orokor honi dagokionez, obra horiek askotariko irismena izan dezakete. Hala, eraikin horiek eraberritzeko obrak zein eraikinak berak bota eta ordezkatzekoak baimenduko dira, Plan honetan ezarritako baldintzetan betiere.

Edonola ere, obra horietarako baimen eraginkor eta behin betikoak hainbat baldintza izango ditu, hala nola derrigorrezko udal lizentzia lortzea batetik, eta indarrean dagoen legerian ezarritako irizpideen arabera, beharrezkoak izan daitezkeen bestelako txosten eta baimen guztiak eskuratzea bestetik. 

C.  Erabilera-araubide orokorra.

Zona honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

— Berezko erabilerak: basogintzako erabilerak.

— Erabilera onargarriak:

*  Ingurumenaren babeserako erabilerak.

*  Aisialdi estentsiboa.

*  Ehiza eta arrantza jarduerak.

*  Nekazaritza edo abeltzaintzako ustiapenerako erabilerak, baso erabilerekin bateragarriak diren neurrian.

*  Basogintzako ustiapenekin lotutako behin-behineko eraikinak (1).

*  Bizitegi erabilerak:

*  Etxebizitza osagarria: bakar-bakarrik beste erabilera onargarri batzuei dagokiena.

Plan orokor hau indarrean sartu aurretik zeuden nekazaritzako ustiategien etxebizitza osagarria denean, eta honi dagokionez bai indarrean dagoen hirigintzako legedian bai plan orokor honetan ezarritako baldintzak betetzen badira, eraikin berrian ezarri ahal izango da.

Beste kasuetan, lehendik dauden eraikinetan ezarri beharko da.

*  Etxebizitza autonomoa: bakar-bakarrik plan orokor hau indarrean sartu aurretik indarrean zeuden eraikin finkatuetan, baldin eta aurrez dagoeneko bizitegi erabilera eman izan bazaie.

*  Landabideak eta pistak (2a).

*  Airetiko lineetarako erabilera (2a).

*  Lurpeko lineetarako erabilera (2a).

*  A motako zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoen azpiegituretarako erabilera, basogintzako eremuetan izan ezik (2a).

*  B motako zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoen azpiegituretarako erabilera (2a).

Betiere naturaren babesarekin eta zonako baso balioekin bateragarriak badira, eta horien guztien babesa bermatzen bada. Eskumena duten erakundeek aurrez emandako baimena beharko da.

*  Komunitatearen ekipamenduetarako erabilerak (3a).

Landa-baso inguruarekin bateragarriak diren modalitateetan, baldin eta horiek inguru horretan ezartzea egokia bada eta interes publikoko arrazoiak direla eta justifikatuta badago.

Printzipioz, eta lehentasunez, plan orokor hau onartu aurretik zeuden eta finkatuta dauden eraikinetan ezarriko dira, azken hauen ezaugarriak direla eta aipatu erabilera horietara bideratzeko modukoak badira.

Aparteko kasu gisa, eraikin berrietan ezarri ahal izango dira, aurrez plan berezi bat formulatuz inolaz ere; horretan definitu beharko dira eraikuntza- eta erabilera-baldintza espezifikoak, landa inguruaren babes eta zaintzarako baldintzekin batera, barne harturik era guztietako eragin edo inpaktuak deuseztatzeko edota minimora eramateko beharrezko iritzitako beste guztiak ere.

*  Hirugarren sektoreko erabilerak (3a):

Hotel, aisia, kirol, osasun eta laguntza erabileren modalitateetan, soilik plan orokor hau indarrean sartu aurretik zeuden eraikinetan, betiere landa ingurunean ezartzea egokia bada eta interes publikoko arrazoiengatik justifikatzen bada.      

Baimentzeko unean, berriz, aipatutako erabilera tertziario horiek ekipamendu erabilerei asimilagarriak direla ulertuko da (besteak beste Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, 54. eta 57. artikuluetan aipatzen dituen ekipamendu erabilera jakin batzuk hirugarren sektoreko erabilerak izan daitezke plan orokor honen testuinguruan. Hortik, hain zuzen, hauen eta haien arteko asimilazioa).

*  Zerbitzu azpiegituretarako erabilerak:

Landa-baso inguruarekin bateragarriak diren modalitateetan, baldin eta horiek inguru horretan ezartzea egokia bada eta interes publikoko arrazoiak direla eta justifikatuta badago.

*  Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, zona honetako izaerarekin eta helburuekin bateraezinak badira.

*  Edonola ere, berezko erabilera eta erabilera bateragarri horiek baimentzeak eta ezartzeak baldintza bat izango du, hain zuzen ere besteak beste indarrean dauden legeriak eta lurralde antolaketarako lanabesek honi dagokionez ezarritako irizpideetara egokitu beharra.

6.  «D.40. Lur gaineko uren babesa» zona.

A.  Definizioa.

Ur ibilguek eta horien babes eremuek osatutako zona. Plan orokor honek lurzoru urbanizaezin gisa sailkatzen dituen ur ibilguak eta ertzak dira, hiri lurzoru edo lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzen direnak izan ezik.

Oro har, zona horretarako tratamendua egokitu egingo zaie arlo honetan indarrean dagoen legediak ezarritako irizpideei zein EAEko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planak eta indarrean dagoen Plan Hidrologikoak ezarritakoei.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Aipatutako ibilguak eta horien ertzak eraikitzeko araubide orokorra arlo horretan indarrean dagoen legerian eta aipatutako Lurraldearen Arloko Planean ezarritakoa da, bai eta, hala badagokio, hirigintza-plangintzan ezarritakoa ere.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

Zona honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

— Berezko erabilerak: lurralde elementuetarako erabilerak eta ingurumen babeserako erabilerak.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

*  Aisialdi eta jolas erabilerak, betiere zonako babes helburuekin bateragarriak badira.

*  Nekazaritzako eta basogintzako ustiapenerako erabilerak, betiere zonako babes helburuekin bateragarriak badira.

*  Espazio libreetarako erabilerak, betiere zonako babes helburuekin bateragarriak badira.

*  Zerbitzu azpiegituretarako erabilerak, betiere zonako babes helburuekin bateragarriak badira.

*  Zonako babes helburuekin bateragarriak diren beste erabilera batzuk.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, landa ingurunearen eta zona honen berezko izaerarekin eta helburuekin bateraezinak direnak.

— Aipatutako erabilerak onartzeko edo ez onartzeko, arlo honetan indarrean dauden lege xedapenek xedatutakora joko da beti, lurraldearen antolamenduaren arloan indarrean dauden lanabesetara bezalaxe.

D.  Araubide juridikoa.

Ibai ibilguak, jabari publiko hidraulikoan sartutako zatiari dagokionez, erabilera publikoko zonatzat hartuko dira.         

Era berean, ibilgu horien babes ertzek, jabari publiko horretatik kanpo, erabilera pribatuko eta/edo ondare erabilerako zona baten izaera propioa izango dute; salbuespena izango dira, dena den, hirigintzako plangintzan eta/edo lurralde antolamenduko tresnetan jasotako aurreikuspenen arabera erabilera publikoko eremutzat hartu behar diren kasuak eta tarteak.

7.  «D.50. Ingurumen hobekuntza» zona.

A.  Definizioa.

Harrobiek okupatutako lurzoruak dira, gaur egun erabilerarik ez dutenak, egoki ikusten baita horiek kalitate handiagoko egoeretarantz eramatea. Herrigunearen eta industri eremuen inguruko zona degradatuak ere sartzen dira, paisaia-inpaktua baitute.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Ez da onartzen eraikuntzarik ezartzea.              

C.  Erabilera-araubide orokorra.

— Berezko erabilerak: ingurumen hobekuntzarako erabilera.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak: aisialdi estentsiboa eta intentsiboa.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartzen ez diren erabilerak, erauzketa-jardueraren izaerarekin eta helburuekin bateraezinak badira.

D.  Araubide juridikoa.

Eremu horrek, dagozkion ondorioetarako, erabilera pribatuko zona baten izaera izango du, emakida administratiboaren araubideari lotuta.

8.  «E.10. Bide komunikazioko sistema orokorra».

A.  Definizioa.

Komunikazio azpiegitura orokorrek eratutako zonak dira, joan-etorrietarako erabiltzen den bitartekoa dena dela (ibilgailua izan daiteke, motorduna izan daiteke, oinezkoa, bizikleta, automobila, garraio publiko edo pribatua, eta abar), betiere komunikazio eta mugikortasunerako bide-ardatz edo elementu lineal bat behar edo baliatzen bada (errepideak eta kaleak, hala dagokionean bere galtzada eta espaloiez; oinezkoentzako sarea; bidegorria, eta abar).

Kasu eta gune bakoitzean erabili beharreko komunikazio eta mugikortasun moduak dagozkion berariazko plan eta proiektuetan (hirigintza, zirkulazio eta abarretakoetan) zehaztuko dira. Era berean, aipatu plan eta proiektu horiek xedatuko dituzte mugikortasun mota bakoitzerako berariaz ezarritako guneak. 

Hala, plangintza xehatuak zein proiektu horiek beroriek osatu ahal izango dute plan honetan definitutako sarea, planak berak jasotzen ez dituen leku eta alderdietaraino zabalduz hura.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Salbuespenak salbuespen, eraikinik baimentzen ez den zonak dira. Salbuespen horiek errepide, kale, oinezkoen sare eta bidegorrien berezko elementu eta instalazio funtzional eta lagungarriak ezartzearekin daude lotuta; zerbitzuguneak eta aisialdirako guneak ere hartzen dituzte, eta baita gasolindegiak ere errepideen kasuan, betiere horiek ezartzea posible eta komenigarritzat jotzen bada.

Gainera, beharrezkoak direla aurrez justifikatuta, eta zonako berezko erabilerekin bateragarria bada, bertako lurpean garaje publikoak eraikitzea onartuko da.          

C.  Erabilera-araubide orokorra.

Zona honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

— Berezko erabilerak: oinezkoen zirkulazio erabilera, bizikleten zirkulazio erabilera eta zirkulazio motordunarena.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

*  Erabilera sustatuetarako erabilera lagungarriak: autobus geltokiak; pisatzeko baskulak; sorospen postuak; zerbitzugune eta atsedenlekuak eta antzeko beste batzuk.

*  Espazio libreak.

*  Zerbitzu azpiegiturak, sestra azpian bakarrik.

*  Zona mota honen berezko helburuekin zein erabilera sustatuekin bateragarriak diren bestelako erabilerak.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, landa ingurunearen eta zona honen berezko izaerarekin eta helburuekin bateraezinak direnak.

— Aipatutako erabilerak onartzeko edo ez onartzeko, arlo honetan indarrean dauden lege xedapenek xedatutakora joko da beti, lurraldearen antolamenduaren arloan indarrean dauden lanabesetara bezalaxe.

D.  Araubide juridikoa.

Zona honek, dagozkion ondorioetarako, erabilera publikoko zona baten izaera izango du.

9.  «F 10 Espazio libreen sistema orokorra».

A.  Definizioa.

Plangintza orokorrean antolatutako espazio libre orokorrez osatutako eremuak, besteak beste Aizarnazabalgo biztanle guztien aisialdi eta atseden beharrei eta jarduerei erantzuna ematera begira eremu horietan garatu eta gauza daitezkeenak.            

Udalerriko sistema orokorren sarean txertaturik daude, eta horien bidez erantzun egiten zaio indarrean den hirigintza legeriak alor honetan aurreikusitako estandarrari.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Antolamendu xehatuaren testuinguruan ekipamendu komunitario publikoko erabileretara bideratzen diren eraikinak finkatu egiten dira, baita, hala badagokio eta behar bezala justifikatu ondoren, egokitzat jotzen diren handitzeak ere.           

Modu osagarri gisa, bakar-bakarrik apaindurako eraikinak eta espazio libreen erabilera osagarrietarako eraikuntza finko edo behin-behinekoak eraikitzea baimentzen da sestra gainean.

Era berean, sestrapean espazio libreen instalazio osagarriak eraiki ahal izango dira, garaje erabilerara bideratzen diren eraikinekin batera. Lurpean beharrezko azpiegiturak instalatzea ere onartuko da.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

Zona honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

— Berezko erabilerak: espazio libreak eta horien erabilera lagungarriak.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

*  1. kategoriako merkataritzarako erabilerak –kioskoak, etab.–, osagarri gisa edo/eta erabilera sustatuen zerbitzurako.

*  Ekipamendu erabilerak, espazio libreekin bateragarriak diren modalitateetan.

*  Garaje erabilerak, bakar-bakarrik espazio libreetako lurpean.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, landa ingurunearen eta zona honen berezko izaerarekin eta helburuekin bateraezinak direnak.

D.  Araubide juridikoa.

Zona honek, dagozkion ondorioetarako, erabilera publikoko zona baten izaera izango du.

10.  F.30. Ibai ibilguak.

A.  Definizioa.

Hirigintza-eremuetan eta, beraz, Aizarnazabalgo hiri ingurunean dauden ur ibilguek osatutako eremu globala.              

Oro har, horien tratamendua egokitu egingo zaie arlo honetan indarrean dagoen legediak ezarritako irizpideei zein, hala egokituz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Ibai eta Erreka Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak, 1998ko abenduaren 22an behin betiko onartuak, isurialde kantauriarrari dagokionez jasotakoei.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Ibai ibilgu horien eraikuntza-araubide orokorra arlo honetan indarrean dagoen legediak, aipatutako Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak eta garapeneko plangintzak ezarritakoa da.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

Zona honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

— Berezko erabilerak: lurralde elementuetarako erabilerak eta ingurumen babeserako erabilerak.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

*  Aisialdi eta jolas erabilerak, betiere zonako babes helburuekin bateragarriak badira.

*  Espazio libreetarako erabilerak, betiere zonako babes helburuekin bateragarriak badira.

*  Zerbitzu azpiegituretarako erabilerak, betiere zonako babes helburuekin bateragarriak badira.

*  Zonako babes helburuekin bateragarriak diren beste erabilera batzuk.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartzen ez diren erabilera guztiak.

— Aipatutako erabilerak onartzeko edo ez onartzeko, arlo honetan indarrean dauden lege xedapenek xedatutakora joko da beti, lurraldearen antolamenduaren arloan indarrean dauden lanabesetara bezalaxe.

D.  Araubide juridikoa.

Zona honek, dagozkion ondorioetarako, erabilera publikoko zona baten izaera izango du.

11.  «G.10 Komunitatearen ekipamenduko sistema orokorra».

A.  Definizioa.

Udalerriko sistema orokorren sarean sartutako zonak, komunitatearen ekipamendu orokorreko erabilerak eta horiei atxikitako eraikin eta instalazioak ezartzera bideratuak.     

Helburua Aizarnazabalgo biztanle guztien behar eta eskaerei erantzutea da, bai eta udalaz gaindiko proiekzioa dutenei ere, ekipamendu horietan gara badaitezke.              

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Baimena ematen da kasuan kasuko ekipamenduari zein erabilera bateragarri edo onargarriei dagozkien eta/edo horiei lotuak diren erabilerak eta jarduerak garatzeko eta gauzatzeko beharrezkotzat jotzen diren eraikinak eta instalazioak sestra gainean nahiz sestra azpian ezartzeko.

Era berean, sestrapean garaje erabilerarako eraikinak egin ahal izango dira, dagozkien azpiegiturak instalatzearekin batera.

Eraikin eta instalazio horiek egokitu egin beharko zaizkio bai plan orokor honetan dagokien arau partikularrean bai Planaren beraren garapenean sustatutako plangintzan ezarritako araubideari.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

Zona honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

— Berezko erabilerak: komunitate ekipamendua.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

*  Espazio libreetarako erabilera.

*  Garaje erabilera.

*  Zonan planteatutako helburuen osagarriak eta/edo zerbitzurakoak diren beste erabilera batzuk. Horien artean daude, salbuespen gisa eta ezartzea komeni dela aurrez justifikatuta, erabilera tertziarioak, bai plan orokor honetan dagokien arau partikularrean bai plangintza xehatuan finkatutako modalitate eta baldintzetan.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, landa ingurunearen eta zona honen berezko izaerarekin eta helburuekin bateraezinak direnak.

C.  Araubide juridikoa.

Dagozkion ondorioetarako, zona hau erabilera publikoko edo erabilera pribatuko zonatzat hartuko da, ekipamenduaren beraren zein titulartasunaren izaera publiko edo pribatuaren arabera.

12.  «H.10 Zerbitzu azpiegituren sistema orokorra».

A.  Definizioa.

Zerbitzu azpiegitura orokorrak ezartzera bideratutako zonak. Halakotzat kalifikatzeko, kontuan hartu behar da ezarpen horrek eragina duela lursailen sestran, bai eta, hala badagokio, sestraren azpian edo lurzoruaren gainetik ere, baina lurrean bertan eraginik izan gabe.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Kasuan kasuko hiri zerbitzu mota aurrera eraman ahal izateko behar diren eraikinak altxatzea baimenduko da.

Oro har, altxatuko diren eraikinak eta instalazioak kasuan-kasuan arlo honetan indarrean dauden xedapenek ezartzen duten eraikuntza-araubide bereziaren araberakoak izango dira.

Halaber, kasu bakoitzean Plan honetan bertan ezarritako eraikuntza eta ezarpen araubideari jarraituko zaio, bai hura garatzeko sustatutako plangintzan ezarritakoari, bai arlo horretan indarrean dagoen legerian aurreikusitako eta araututako beste tresna eta proiektu batzuetan ezarritakoari.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

Zona honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

— Berezko erabilerak: zerbitzu azpiegituretarako erabilerak.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak: ekipamendu erabilerak, eta zona honetako babes helburuekin bateragarriak diren gainerakoak.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, landa ingurunearen eta zona honen berezko izaerarekin eta helburuekin bateraezinak direnak.

D.  Araubide juridikoa.

Zona honek, dagozkion ondorioetarako, eta zona gisa, erabilera publikoko zona baten berezko izaera izango du. Hain zuzen ere horrexegatik, azpiegitura horiek doazen edukiontzi materialak (galeriak, kolektoreak, etab.), eta zonan sartutako sailak berak, titulartasun publikokoak izango dira, udalerriko hiri lurzoruari eta lurzoru urbanizagarriari dagokien tartean behintzat.

Edonola ere, zona horretatik igarotzen diren edo zona bera erabiltzen duten zerbitzuen prestaziorako araubide juridikoa, publikoa edo pribatua, arlo honetan indarrean dauden xedapenetatik kasuan-kasuan ateratzen dena izango da.

3. KAPITULUA.  ‑KALIFIKAZIO OROKORREKO SISTEMATIZAZIO ETA ERREGULAZIOAREN ARAUBIDE OROKORRA

11. artikulua.  Erabilera xehatuko azpizona edo partzelak eta horien sistematizazioa.

1.  Kalifikazio xehatuaren araubide orokorrak udalerrian hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutako lursailetan du eragina, eta erabilera xehatuko partzelen oinarrizko mota hauek bereiziz sistematizatzen da (zonakatze globalaren sistematizazioaren testuinguruan «C» letra larria ez erabiltzearekin bat, «c» minuskula ere ez da erabiltzen zonakatze xehatuaren testuinguruan. «d» letra minuskula ere ez da erabiltzen, zeren eta letra hori berori, maiuskula gisa, landako zona globalei lotzen baitzaie):    

— «a. Bizitegi partzela».

— «b. Jarduera ekonomikoetarako partzela».

— «e. Komunikazio sistema».

— «f. Espazio libreak».

— «g. Komunitate ekipamendua».

— «h. Zerbitzu azpiegitura».

2.  Erabilera xehatuko (azpi)zona horiek, era berean, ondoren azaltzen diren aldaera edo modalitate tipologikoak jasotzen dituzte, horietako bakoitza eraikuntza- eta erabilera-araubide espezifiko bati lotuta:

— «a. Bizitegi partzela»:

Aizarnazabalgo hiri eremuko bizitegi kokalekuen ezaugarriei erreparatuta, honakoak ezartzen dira:

*  «a.10. Eraikuntza irekiko bizitegi partzela».

*  «a.20. Garapen txikiko bizitegi partzela».

— «b. Jarduera ekonomikoetarako partzela»:

Aizarnazabalgo hiri eremuko jarduera ekonomikoei dagozkien kokaguneen ezaugarriak kontuan hartuta, kategorizazioa industriarako erabilerako partzelei dagokie:  

*  «b.10. Industriarako partzela».

— e. Komunikazio sistema».

*  «e.10. Komunikaziorako bide sarea».

*  «e.20. Bidegorria».

*  «e.30. Herri bideen sarea».

— «f. Espazio libreak».

*  «f.10. Hiri espazio libreak».

*  «f.20. Espazio libre komunak».

— «g. Komunitate ekipamendua».

*  «g.10. Komunitate ekipamendua».

— h. Zerbitzu azpiegitura».

*  «h.10. Zerbitzu azpiegitura».

3.  Plangintza xehatuak erabilera xehatuko (azpi)zonen aldaera berriak zehaztu ahal izango ditu, zona horiei esleitzen zaizkien eraikuntza- eta erabilera-araubideen arabera. 

12. artikulua.  Erabilera xehatuko partzelen eraikuntza, erabilera eta jabari araubide orokorra (oro har, arau partikularretan ezarritakoan oinarritzen diren xedapenak berariaz aipatu beharko dira arau horietako «Ii. Hirigintza-araubide orokorra» atalean, plangintza orokorraren maila emanez. Xedapen horiek plangintza edo antolamendu xehatuan ezarritakora jotzen badute, arau partikularretako «IV. Antolamendu xehatua» apartatuan edota plangintza xehatuan definitu ahal izango dira, indar arautzaile hori emanez).    

1.  «a.10. Eraikuntza irekiko bizitegi partzela».

A.  Definizioa.

Partzela hauetan bloke exentuen tipologiako eraikuntza ezar daiteke edo, bestela, sarbide bertikalen nukleo komun baten gainean albotik atxikitako tipologiako eraikinak, bertikalean nahiz horizontalean multzokatutako etxebizitzetara bideratuak, eraikuntza-modulu bat edo gehiago eratuz. Eraikuntza-modulu horiek, hala dagokionean, eraikinik gabeko espazio erantsi komunak ere izan ditzakete.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

a)  Eraikuntza baldintzak:

Partzela honetako eraikuntza-araubide orokorrak parametro hauek segituko ditu:

— Eraikuntzaren forma arautzeko baldintza orokorrak, 51. artikuluan azalduak.

— Partzela bakoitzaren eraikuntza-araubide espezifikoa (eraikigarritasuna, lerrokadurak, sestrak, atzerapenak, solairu kopurua, altuera, etab.), hirigintza-eremuko arau partikularrean edo plangintza xehatuan ezarritakoa.

— Partzela berean eraikin bat baino gehiago kokatu ahal izango da, eta erkidegoak eratzea baimenduko da, erabilera komuneko zerbitzugune eta elementuekin.

b)  Etxebizitza kopurua.

— Egun dauden eraikinetan, egungo etxebizitza kopurua finkatzen da.

— Garapen berrietan, garapeneko plangintzak edo hirigintzako arau partikularrak zehaztuko dute etxebizitza kopurua. 

C.  Erabilera-araubide orokorra.

Erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

— Berezko erabilerak: bizitegi erabilerak. Eraiki gabeko espazioetan aurrekoaren erabilera osagarriak, hari lotuak, ezartzeko baimena ematen da.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

*  Hirugarren sektoreko erabilerak bulegoen erabilera modalitateetan, haurtzaindegi eta akademia modalitateetan proiektu honetan jasotakoaren arabera, hotel erabilera, merkataritzarako erabilerak –«1.» kategoriak; goragoko kategoriako ostalaritza erabilerak, baldin eta indarrean dauden eta/edo arlo horretan sustatu beharreko udal ordenantzek baimentzen badituzte–; eta osasun eta laguntza erabilerak.

*  Erabilera bateragarri edo onargarri bat baimendu ahal izateko, dena den, bizitegi erabilerarekin bateragarria dela justifikatu beharko da ezinbestez.

*  Gainera, ostalaritza erabilerak ezartzeko arlo hau arautzeko sustatzen den udal ordenantzan finkatzen diren irizpideak bete beharko dira.

*  Industriarako erabilerak, «1.» kategoria: etxebizitzarako erabilerari atxikitako erabilera gisa.

*  Aparkaleku eta garaje erabilerak.

*  Komunitate ekipamenduetarako erabilerak. Bizitegi erabilerekin bateragarriak diren modalitateetan, horien segidan edo aldamenean.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartzen ez diren erabilera guztiak.

Berezko erabilerak eta onargarriak ezartzeko, bete egin beharko dira eraikuntzako ordenantzetan ezartzen diren baldintza orokorrak.

D.  Araubide juridikoa.

Partzela honek, dagozkion ondorioetarako, erabilera pribatu edo/eta ondarezko baten izaera izango du.

2.  «a.20. Garapen txikiko bizitegi partzela».

A.  Definizioa.

Partzela horietan, eraikinak bloke exentua du, isolatua, edo etxebizitza bakarreko eraikuntza-moduluak, alboetara atxikita daudenak, eta horietara sarbide bertikaletako gune komunen bidez edo banaka iritsiko da, eta, edonola ere, lorategiak edo eraiki gabeko espazio erantsiak izango ditu.               

Sestra azpian hainbat bloke elkartzeko baimena ematen da, eraikuntza bakarra eratuz betiere.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

a)  Eraikuntza baldintzak.

Partzela honetako eraikuntza-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

— Eraikuntzaren forma arautzeko baldintza orokorrak, 52. artikuluan azalduak.

— Partzela bakoitzaren eraikuntza-araubide espezifikoa (eraikigarritasuna, lerrokadurak, atzerapenak, solairu kopurua, altuera, etab.), bai hirigintza-eremuko arau partikularrean bai plan honen garapenean sustatutako plangintza xehatuan ezarritakoa.

— Lehendik dauden eta finkatuta dauden garapenen eta eraikinen kasuan, plan orokor honetako arau partikularretan ezarritakoa beteko da, bai eta plangintza xehatuan ezarritakoa ere; azken horiek aurreko baldintza orokorrekin bat ez datozen egoerak finkatu ahal izango dituzte.

— Edonola ere, erantsitako lorategi edo eraiki gabeko espazioak eduki beharko dituzte.

— Partzela berean eraikin bat baino gehiago egon edo kokatu ahal izango da, eta erkidegoak eratzea baimenduko da, erabilera komuneko zerbitzugune eta elementuekin.

— Egun dauden eraikinetan, egungo etxebizitza kopurua finkatzen da.

— Garapen berrietan, garapeneko plangintzak edo hirigintzako arau partikularrak zehaztuko dute etxebizitza kopurua. 

C.  Erabilera-araubide orokorra.

Partzela honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

— Berezko erabilerak: bizitegi erabilerak.

Sestra gainean eraiki gabeko espazioetan, aurrekoaren erabilera osagarriak jartzea baimenduko da.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

*  Hirugarren sektoreko erabilerak.

*  Bulegoak, hotel erabilerak, 1. kategoriako merkataritzarako erabilerak; kategoria handiagoko ostalaritza jarduerak, baldin eta indarrean dauden eta/edo arlo honetan sustatu behar diren Udal Ordenantzek baimentzen badituzte; osasun eta sorospen erabilerak.

*  Erabilera bateragarri edo onargarri bat baimendu ahal izateko, dena den, bizitegi erabilerarekin bateragarria dela justifikatu beharko da ezinbestez.

*  Aipatutako kategoriaz gaindiko merkataritzarako erabilerak ezarri ahal izateko, aukera hori berariaz aurreikusi beharko da arau partikularrean edo bestela, plangintza xehatuan. Edonola ere, horiek ezartzeko aurrez zehaztu eta hartu beharko dira beharrezko iritzitako neurri guztiak, hain zuzen etxebizitzetan eta kasuan kasuko eraikinean baimendutako beste erabileretan inolako eragozpenik eta afekziorik sortuko ez dela ziurtatzearren.

*  Garaje eta aparkaleku erabilerak.

*  Komunitate ekipamenduetarako erabilerak.

Bizitegi erabileren segidan edo aldamenean jartzeko bateragarriak diren modalitateetan.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartzen ez diren erabilera guztiak.

Berezko erabilerak eta onargarriak ezartzeko, bete egin beharko dira eraikuntzako ordenantzetan ezartzen diren baldintza orokorrak.

D.  Araubide juridikoa.

Partzela honek, dagozkion ondorioetarako, erabilera pribatu edo/eta ondarezko baten izaera izango du.

3.  «b.10 Industriarako partzela».

A.  Definizioa.

Nagusiki eraikin industrialak, tipologia intentsibo edo isolatukoak, ezartzera bideratutako partzelak, funtzionalki nahiz juridikoki enpresa bati baino gehiagori lotuak.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Partzela honetako eraikuntza-araubide orokorrak parametro hauek segituko ditu:

— Eraikuntzaren forma arautzeko baldintza orokorrak dokumentu honetan eta Aizarnazabalgo Udalak idatzi beharreko eraikuntza-ordenantzetan adierazitakoak izango dira.     

— Partzela bakoitzaren eraikuntza-araubide espezifikoa (eraikigarritasuna, lerrokadurak, atzerapenak, solairu kopurua, altuera, etab.), bai hirigintza-eremuko arau partikularrean bai plan honen garapenean sustatutako plangintza xehatuan ezarritakoa izango da.

— Arau partikular eta plangintza xehatu horietan xedatutakoa beteko da, halaber, partzelazioari, eraikuntzen banaketari (baita banaketa horizontalari ere) eta jarduera bereiziez partzela eta eraikuntza okupatzeari dagokienez.          

— Partzela bakoitzak ibilgailuentzako sarbide zuzena izan beharko du perimetroko bide publikotik edo eraiki gabeko espazio pribatuetatik –eremu horien jabetza partekatu ahal izango dute aurrez aurre dituzten partzelen edo lokalen titularrek–, bai eta zamalanetarako espaziotik ere; espazio horiek Plan honetan edo plangintza xehatuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

Partzela honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segituko ditu:

— Berezko erabilerak: industriarako erabilerak.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

*  Etxebizitzarako erabilera.

Partzela okupatzen duen industriaren erabilera osagarri gisa baino ez da baimenduko, eta erregistroan hari lotuta egongo da; gehienez ere, etxebizitza bat (1) partzela bakoitzeko, honek 2.000 m²-tik gorako azalera badu. Edonola ere, baimena eman ahal izateko aurrez justifikatu beharko da etxebizitzaren beharra, lotzen zaion jardueraren izaera dela eta.

*  Hirugarren sektoreko erabilerak.

*  Merkataritzarako erabilerak, 2. kategoriaraino, hau berau barne hartuta.

*  Hotel eta ostalaritza erabilerak, izaera autonomoaz, baldin eta kanpotiko jende etorrera adierazgarririk sortzen ez badute.

*  Bulego erabilerak, industriarako jarduerekin zerikusirik ez dutela kanpoko jendetza handia erakar dezaketenak izan ezik.       

*  Jolas erabilerak, baldin eta kanpotiko jende etorrera adierazgarririk sortzen ez badute.

*  Erabilera tertziarioen beste modalitate batzuk, industriarako jarduerekin zerikusirik ez dutela kanpoko jendetza handia erakar dezaketenak izan ezik.

*  Garaje eta aparkaleku erabilerak.

*  Ekipamendu komunitario erabilera.

Industriarako jarduerekin zerikusirik ez duen kanpoko jendetza handia erakarriko ez duten aldaera guztietan.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartzen ez diren erabilera guztiak.

Berezko erabilerak eta onargarriak ezartzeko, bete egin beharko dira eraikuntzako ordenantzetan ezartzen diren baldintza orokorrak.

D.  Araubide juridikoa.

Partzela honek, dagozkion ondorioetarako, erabilera pribatu edo/eta ondarezko baten izaera izango du.

4.  «e.10 Komunikaziorako bide sarea».

A.  Definizioa.

Komunikazio azpiegitura lokalek eta orokorrek osatutako (azpi)zonak, mugitzeko erabiltzen den baliabidea dena dela (ibilgailuaz edo gabe; motorraz edo gabe; oinez, bizikletaz, autoz; garraio publiko edo pribatua; etab.), eta komunikazio eta mugikortasun horiek bide ardatz edo elementu lineal bat behar eta erabiltzen badute (errepideak eta kaleak, hala egokituz gero bere galtzada eta espaloiez); aparkalekuak kategoria honetan sartzen dira.

Kasu eta gune bakoitzean erabili beharreko komunikazio eta mugikortasun moduak dagozkion berariazko plan eta proiektuetan (hirigintza, zirkulazio eta abarretakoetan) zehaztuko dira. Era berean, aipatu plan eta proiektu horiek xedatuko dituzte mugikortasun mota bakoitzerako berariaz ezarritako guneak.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Salbuespenak salbuespen, eraikinik baimentzen ez den (azpi)zonak dira.

Salbuespen horiek bide sarearen (errepideak, kaleak, oinezkoentzako sareak eta bidegorriak, etab.) erabilera osagarrietarako elementu, eraikin eta instalazioak, sestra gainekoak zein sestrapekoak, baimentzearekin daude lotuta; eta baita gasolindegiak eta zerbitzuguneak baimentzearekin ere, horrelakoak ezartzeari komenigarri irizten bazaio eta ezartze hori arlo honetan indarrean dagoen legediak finkatutako irizpideei egokitzen bazaie.

Era berean, beharra aurrez justifikaturik eta (azpi)zona mota honetako berezko helburu eta berezko erabilerekin bateragarriak direla erakutsiz gero, bertako lurpean garaje publikorako eraikinak altxatzea baimenduko da.

Eraikinetarako sarbideak bete egin beharko ditu indarrean dagoen legediak eta proiektu honek beronek ezartzen dituzten ezaugarriak eta gutxieneko dimentsio eskakizunak.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

(Azpi)zona honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

— Berezko erabilerak: oinezkoen zirkulazio erabilera, bizikleten zirkulazio erabilera eta zirkulazio motordunarena.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

*  Berezko erabileretarako zerbitzuguneak.

*  Aparkalekua.

*  Garajea (sestrapean).

*  Bide sarearen erabilera osagarriak, gasolindegiak eta zerbitzuguneak barne harturik errepideen kasuan, arlo honetan indarrean dagoen legediak ezarritako irizpideekin bat betiere.          

*  Zerbitzu azpiegiturak, sestra azpian bakarrik.

*  Espazio libreak.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartzen ez diren erabilera guztiak.

— Berezko erabilerak eta onargarriak ezartzeko, hirigintzako plangintzan ezarritakoez gain bete egin beharko dira arlo honetan indarrean dagoen ordenantzak finkatutako irizpideak eta baldintzak.

D.  Araubide juridikoa.

Erabilera xehatuko zona hau, dagozkion ondorioetarako, titulartasun publikokoa izango da.

5.  «e.20. Bidegorria».

A.  Definizioa.

Oinezkoentzako sareari lehentasuna ematen dion ardatz lineal edo bide baten definiziotik abiatuta, mugikortasun euskarri bat eskaintzea helburu duten bidegorriei dagozkien azpiegiturek osatutako (azpi)zonak; bidegorria, etab.

Kasu eta gune bakoitzean erabili beharreko komunikazio eta mugikortasun moduak dagozkion berariazko plan eta proiektuetan (hirigintza, zirkulazio eta abarretakoetan) zehaztuko dira. Era berean, aipatu plan eta proiektu horiek xedatuko dituzte mugikortasun mota bakoitzerako berariaz ezarritako guneak.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Salbuespenak salbuespen, eraikinik baimentzen ez den (azpi)zonak dira.

Salbuespen horiek bidegorri sareko erabilera osagarrietarako elementuak, eraikuntzak eta instalazioak sestra gainean zein azpian baimentzearekin lotuta daude.     

Era berean, beharra aurrez justifikaturik eta (azpi)zona mota honetako berezko helburu eta berezko erabilerekin bateragarriak direla erakutsiz gero, bertako lurpean garaje publikorako eraikinak altxatzea baimenduko da.

Eraikinetarako sarbideak bete egin beharko ditu indarrean dagoen legediak eta proiektu honek beronek ezartzen dituzten ezaugarriak eta gutxieneko dimentsio eskakizunak.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

(Azpi)zona honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

— Berezko erabilerak: oinezkoen eta bizikleta bidezko zirkulazioaren erabilerak.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

*  Berezko erabileretarako zerbitzuguneak.

*  Garajea (sestrapean).

*  Zerbitzu azpiegiturak, sestra azpian bakarrik.

*  Espazio libreak.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartzen ez diren erabilera guztiak.

— Berezko erabilerak eta onargarriak ezartzeko, hirigintzako plangintzan ezarritakoez gain bete egin beharko dira arlo honetan indarrean dagoen legediak finkatutako irizpideak eta ezarritako baldintzak.

D.  Araubide juridikoa.

Erabilera xehatuko zona hau, dagozkion ondorioetarako, titulartasun publikokoa izango da.

6.  «e.30 Herri bideak».

A.  Definizioa.

Komunikaziorako tokiko azpiegiturek eta azpiegitura orokorrek osatutako (azpi)zonak, titulartasun publikoko bidetzat hartzen direnak.

Kasu eta gune bakoitzean erabili beharreko komunikazio eta mugikortasun moduak dagozkion berariazko plan eta proiektuetan (hirigintza, zirkulazio eta abarretakoetan) zehaztuko dira. Era berean, aipatu plan eta proiektu horiek xedatuko dituzte mugikortasun mota bakoitzerako berariaz ezarritako guneak.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Salbuespenak salbuespen, eraikinik baimentzen ez den (azpi)zonak dira.

Salbuespen horiek herri bideen sareko erabilera osagarrietarako elementuak, eraikuntzak eta instalazioak sestra gainean zein azpian baimentzearekin daude lotuta.     

Era berean, beharra aurrez justifikaturik eta (azpi)zona mota honetako berezko helburu eta berezko erabilerekin bateragarriak direla erakutsiz gero, bertako lurpean garaje publikorako eraikinak altxatzea baimenduko da.

Eraikinetarako sarbideak bete egin beharko ditu indarrean dagoen legediak eta proiektu honek beronek ezartzen dituzten ezaugarriak eta gutxieneko dimentsio eskakizunak.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

(Azpi)zona honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

— Berezko erabilerak: oinezkoen zirkulazio erabilera, bizikleten zirkulazio erabilera eta zirkulazio motordunarena.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

*  Berezko erabileretarako zerbitzuguneak.

*  Aparkalekua.

*  Garajea (sestrapean).

*  Zerbitzu azpiegiturak, sestra azpian bakarrik.

*  Espazio libreak.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartzen ez diren erabilera guztiak.

— Berezko erabilerak eta onargarriak ezartzeko, hirigintzako plangintzan ezarritakoez gain bete egin beharko dira arlo honetan indarrean dagoen legediak finkatutako irizpideak eta ezarritako baldintzak.

D.  Araubide juridikoa.

Erabilera xehatuko (azpi)zona hau, dagozkion ondorioetarako, titulartasun publikokoa izango da.

7.  «f.10. Hiri espazio libreak».

A.  Definizioa.

Horrelakotzat hartuko dira kasuan kasuko legezko estandarrak aplikatzetik ateratzen den mota honetako espazioen sare orokorra eta lokala antolatzera begira indarrean dagoen hirigintzako legediak ezartzen dituen ezaugarriak (neurriak etab) betetzen dituztenak.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Lorategiak eta zuhaitzak –parkeak edo lorategiak– edo gehienbat zoladura dutenak –jolasguneak, plazak, pasealekuak eta oinezkoentzako beste eremu batzuk–, non, oro har eta salbuespen jakin batzuekin, eraikuntza baztertzen den.

Salbuespen horiek baldintza horietan baimendutako erabileretarako behin-behineko eraikuntzak baimentzearekin daude lotuta, bai eta arau partikularrak edo plangintza xehatuak finkatzen dituen izaera finkoko eraikuntzak baimentzearekin ere.           

Baimena ematen da, halaber, sestra azpian garaje erabilerarako –garajearen erabilera osagarriak barne– baino ez diren eraikinak eraikitzeko.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

(Azpi)zona honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

*  Berezko erabilerak: espazio libreetarako erabilera.

*  Erabilera bateragarri edo onargarriak:

Hirugarren sektoreko erabileretako modalitate hauek:

— 1. kategoriako merkataritzarako erabilerak eta hirugarren sektoreko beste erabilera batzuk, haiei asimilatuak, behin-behinean eta aldi baterako kokapenetan –kioskoak, etab.–.

— Dagokion arau partikularrak edo plangintza xehatuak finkatzen dituen lehendiko eraikinetan garatutako erabilerak eta jarduerak.

— Ekipamendu komunitarioaren erabilera, dela behin-behinekoa, dela aldi baterako ezarpenetan, dela beste izaera batekoa, lehendik dauden eta finkatuta dauden eraikinetan.

— Garaje erabilera, bakar-bakarrik sestrapean.

— Zerbitzu azpiegituretarako erabilerak, sestrapean.

*  Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartzen ez diren erabilera guztiak.

D.  Araubide juridikoa.

Erabilera xehatuko (azpi)zona hau, dagozkion ondorioetarako, titulartasun publikokoa izango da.

8.  «f.20. Espazio libre komunak».

A.  Definizioa.

Horrelakoak izango dira hirigintzako plangintzan horrelakotzat kalifikatutako espazio libreak, mota horretako espazioen sare orokorra eta lokala antolatzera begira indarrean dagoen hirigintzako legediak ezartzen dituen ezaugarriak (neurriak, etab) betetzen ez dituztenak eta, horrexegatik, ondorio horietarako konputagarriak ez direnak.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Lorategiz eta zuhaitzez edo zoladuraz hornitutako espazioak, non, oro har, eraikuntza baztertzen den, baldintza horietan baimendutako erabileretarako behin-behineko eraikuntzak eta lehendik daudenen artetik kasuan kasuko arau partikularrak edo garapeneko plangintzak finkatzen dituenak izan ezik.      

Baimena ematen da, halaber, sestrapean garaje erabilerarako baino ez diren eraikinak eraikitzeko.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

(Azpi)zona honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

*  Berezko erabilerak: espazio libreetarako erabilera.

*  Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Hirugarren sektoreko erabileretako modalitate hauek:

— 1. kategoriako merkataritzarako erabilerak eta hirugarren sektoreko beste erabilera batzuk, haiei asimilatuak, behin-behinean eta aldi baterako kokapenetan –kioskoak, etab.–.

— Dagokion arau partikularrak edo plangintza xehatuak finkatzen dituen lehendiko eraikinetan garatutako erabilerak eta jarduerak.

— Garaje erabilera, bakar-bakarrik sestrapean.

— Ekipamendu komunitario erabilera, behin-behinean, eta aldi baterako ezarpenetan.

— Zerbitzu azpiegituretarako erabilerak, sestrapean.

*  Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartzen ez diren erabilera guztiak.

D.  Araubide juridikoa.

Erabilera xehatuko (azpi)zona hau, dagozkion ondorioetarako, titulartasun publikokoa izango da.

10.  «g.10. Komunitate ekipamendua».

A.  Definizioa.

Komunitate ekipamenduetarako erabilerak zein horiei lotutako eraikinak eta instalazioak ezartzera bideratutako (azpi)zona.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Partzela horietan, eraikuntzak araubide arautzaile berezitua izango du. Araubide hori kasuan kasuko arau partikularrean edo plangintza xehatuan esleitutako erabilera-baldintzen arabera ezarriko da. 

Sestra gainean eraiki gabeko espazioak dituztenean, eta espazio horiek ibilgailuei eraikinetarako sarbidea emateko erabili behar direnean, urbanizazio elementuen antolamenduak gutxieneko ezaugarriak eta dimentsio eskakizunak bete beharko ditu, hau da, indarrean dagoen legerian, hirigintza-plangintzan eta, hala badagokio, udal ordenantzetan horri buruz ezarritakoak.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

Partzela honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

*  Berezko erabilerak: komunitate ekipamenduetarako erabilerak.

*  Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Etxebizitza, soil-soilik ekipamendu erabileraren erabilera osagarri gisa –etxebizitza bat (1), lehendik kopuru handiagoa dagoen eta plan honek edo plangintza xehatuak kopuru handiago hori finkatzen duen kasuan izan ezik–.

— Hirugarren sektoreko erabilerak, berezko erabilerekin bateragarriak zein horien osagarriak diren modalitateetan.

— Sestra gaineko aparkalekua eta sestrapeko garajea.

*  Erabilera debekatuak: berariaz baimenduta ez dauden guztiak.

D.  Araubide juridikoa.

Dagozkion ondorioetarako, partzela hau erabilera publikoko edo erabilera pribatuko (azpi)zonatzat hartuko da, ekipamenduaren beraren zein berorren titulartasunaren izaera publiko edo pribatuaren arabera.

Horri dagokionez, plan honetako arau partikularretan edo plangintza xehatuan xedatutakoa beteko da, hala badagokio eta kasu bakoitzean.

11.  «h.10. Zerbitzu azpiegiturak».

A.  Definizioa.

Erabilera xehatuko (azpi)zona, izaera lokal eta orokorreko zerbitzu azpiegiturak ezartzera bideratua. Horiek horrelakotzat identifikatzean kontuan hartu da horiek ezartzeak lurren sestra gainean berariaz eragina izatea; gainera, eragin hori, hala egokituz gero, sestrapean ere zabaldu ahal izango da, edota lurraren beraren gainetik (hegala), baina lurrean bertan eraginik sortu gabe.

B.  Eraikuntza-araubide orokorra.

Erabilera xehatuko (azpi)zona horietan, eraikuntzak araubide arautzaile berezitua izango du. Araubide hori kasuan kasuko arau partikularrean, plangintza xehatuan edo hori garatzeko sustatu beharreko ordenantzetan esleitutako erabilera-baldintzen arabera ezarriko da.               

Sestra gainean eraiki gabeko espaziorik dagoenean, eta espazio hauek eraikinetarako sarbidea izan behar badute ibilgailuentzat, urbanizazio elementuen antolamenduak bete egin beharko ditu horrelakoetarako indarrean dagoen legediak, Plan honek eta beronen garapenean sustatzen diren bestelako plan eta ordenantzek ezarritako ezaugarriak eta gutxieneko neurrietarako baldintzak. Sestra gainean eraiki gabeko espazioak dituztenean, eta espazio horiek ibilgailuei eraikinetarako sarbidea emateko erabili behar direnean, urbanizazio elementuen antolamenduak gutxieneko ezaugarriak eta dimentsio betekizunak bete beharko ditu, indarrean dagoen legerian zein plan honetan eta berau garatzeko bestelako plan eta ordenantzetan horri buruz ezarritakoak.

C.  Erabilera-araubide orokorra.

(Azpi)zona honetako erabilera-araubide orokorrak parametro hauek segitzen ditu:

— Berezko erabilerak: zerbitzu azpiegituretarako erabilerak.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak: berezko erabileren erabilera lagungarriak.

— Erabilera debekatuak: berariaz baimendu gabeko erabilerak.

D.  Araubide juridikoa.

(Azpi)zona xehatu hau titulartasun publikokoa edo pribatukoa izango da, kasuen arabera.

(Azpi)zona publikoak diren guztietan, titulartasun araubide hori, printzipioz eta oro har, aipatutako azpiegiturek igarotzen dituzten edukiontzi materialetara ere zabalduko da (galeriak, kolektoreak, etab.), azpi-zonan sartutako sailetara beretara bezalaxe.

Edonola ere, zerbitzuen prestaziorako araubide juridikoa, publikoa edo pribatua, arlo honetan indarrean dauden xedapenetatik kasuan-kasuan ateratzen dena izango da.

4. KAPITULUA.  ‑HIRIGINTZAKO KALIFIKAZIOA ZEHAZTEKO ARAUBIDEA

13. artikulua.  Kalifikazio orokorra eta honen zehaztapena.

Aizarnazabalgo udal mugartearen kalifikazio araubide orokorra plan honetan izaera horrekin zehaztutakoa da. Zehazki, hori osatzen duten aurreikuspenak jasotzen dituztenak honakoak dira:

— Dokumentu honetako eta titulu honetako «2. Kalifikazio orokorra» kapitulua.

— Hirigintza-eremuetako arau partikularretako «Iii.1» apartatua.

— Dokumentu honetan bertan izaera hori duten bestelako aurreikuspenak.

— Plan orokor honetako «5. Planoak» dokumentuko plano hauek: «II.1.1 Zonakatze orokorra (udal mugartea)», «II.1.2 Zonakatze orokorra (hiri ingurua)», «II.2.1 Bide sarea», «II.2.2 Ur zuzkidurako sare orokorra», «II.2.3 Saneamendu sare orokorra», «II.2.4 Argindarra banatzeko sare orokorra», «II.2.5 Gas hornidurarako sare orokorra», eta «II.2.6 Telefonia eta telegrafia sare orokorra».

14. artikulua.  Kalifikazio orokorraren arau mailako lotespena eta berraztertzeko araubidea.

1.  Irizpide orokorrak.

Plan orokor honetan ezarritako kalifikazio erregimen orokorra arautzen duten zehaztapenek plangintza orokorraren berezko maila dute.

Maila eta baldintza berberak dituzte, halaber, artikulu honen hurrengo ataletan araubide hori egokitzeko azaldutako irizpideek.

Plan honetan irizpide horien arabera ezartzen diren kalifikazio orokorrerako aurreikuspenen doikuntzak ez du plan orokor honetan horri dagokionez ezarritako araubidea aldaraziko.              

Osterantzean, irizpide horiei egokitzen ez zaizkien birdoitzeak Planaren aldaketatzat hartuko dira, eragin guztietarako, eta aurrez Plana aldatzeko espediente bat formulatzea eskatuko dute.               

2.  Hiri lurzoruen eta lurzoru urbanizagarrien zona globalen mugaketan doikuntzak egitea.

Hala badagokio udalak ebaluatuko dituen interes orokorreko arrazoi objektiboetan oinarrituta, plan orokor hau hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian garatzeko sustatu beharreko plangintza xehatuak doikuntzak egin ahal izango ditu, Plan Orokorrak plangintza xehatu horren xede den eremuaren barruan bereizi eta mugatutako eremu globaletan –sistema orokorrak barne–.    

Doikuntza horiek, eremu globalei eragiten dieten heinean eta plangintza xehatuak egiten dituen heinean, zerikusia izan behar dute plangintza xehatua plangintza orokorrarekiko eskala txikiagoan definitzearekin, eta doikuntza justifikatuak eta arrazoituak izan behar dute, eta interes orokorrari erantzun behar diote.

Oro har, doikuntza horien ondoriozko afekzioek ezin izango dute eragindako eremuetako baten beraren azalera %5 baino gehiago handitu edo murriztu.               

Edonola ere, doikuntza horietatik ateratzen diren espazio libre orokorren azalera ezingo da inolaz ere plan orokor honek aurreikusia baino txikiagoa izan.

3.  Plan orokor honetan eta beste gai batzuetan aurreikusitako plangintza xehatuaren xede den eremuaren mugaketan doikuntzak egitea.

Hala badagokio udalak ebaluatuko dituen interes orokorreko arrazoi objektiboetan oinarrituta, plan orokor hau hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian garatzeko sustatu beharreko plangintza xehatuak doikuntzak egin ahal izango ditu haren xede diren eremuen mugaketan, azalera %5 baino gehiago ez handitzeko eta ez murrizteko gehieneko mugarekin.            

Doikuntza horiek eremu globalen mugaketara eta ukitutako lursailen sailkapenera zabaldu ahal izango dira, zonak eta lursailak direnak direla, betiere aipatutako ehuneko horren barruan. Doikuntza horiek, eremu globalei eragiten dieten heinean eta plangintza xehatuak egiten dituen heinean, zerikusia izan behar dute plangintza xehatua plangintza orokorrarekiko eskala txikiagoan definitzearekin, eta doikuntza justifikatuak eta arrazoituak izan behar dute, eta interes orokorrari erantzun behar diote.

Arrazoi objektibo horiek zerikusia izan dezakete aipatutako aurreikuspenak errealitate fisikora egokitzearekin, planteatutako hirigintza-helburuak hobeto eta modu eraginkorragoan lortzearekin, edo honi dagokionez interesgarri iritzitako beste edozein arrazoirekin.         

Udal zerbitzuek aldez aurretik ebaluatuko dituzte doikuntza horien komenigarritasuna eta arrazionaltasuna, bai eta doikuntza horiek justifikatzen dituzten arrazoiak ere.

Edonola ere, doikuntza horietatik ateratzen diren espazio libre orokorren azalera ezingo da, inolaz ere, plan orokor honek aurreikusia baino txikiagoa izan.

4.  Lurzoru urbanizaezineko zona globalen mugaketan doikuntzak egitea.

1.— Jarraian azaltzen diren salbuespenekin, beste eremu global batzuetan integratutako lursailak zuzenean afektatzea erabaki ahal izango da, dagokion obra-proiektuaren bidez eta sistema orokorretako elementuen bidez. Nolanahi ere, afekzio hori ez da inola ere plan orokor honetan dagokion sistema orokorrerako kalkulatutako azalera osoaren %5 baino handiagoa izango, eta behar bezala justifikatu beharko da dagokion obra publikoaren edo urbanizazioaren proiektuan.    

Irizpide horren aplikazio espezifiko gisa, elementu funtzionalak edo errepideen zerbitzurako elementuak ezarri ahal izango dira –zerbitzuguneak, sorospen postuak, autobus geltokiak, aisiaguneak eta bestelakoak–, horiei atxikita, sistema orokor horietarako kalifikatutakoez kanpoko lurzoruetan, nahiz eta aipatutako lurzoruetan ezarpen hori berariaz baimenduta ez egon. Hori horrela, aipatutako elementu horiek ezartzea sistema orokorren afekzio esparruaren luzapen gisa hartuko da; baina, edonola ere, lehenago adierazi diren mugetara egokitu beharko dute.

Aipatu salbuespenek babes bereziko eremu globaletan edo ibai ibilguak babesteko eremuetan integratutako lursailei eragiten diete, bai eta dokumentu honen 21. eta 22. artikuluetan aipatutako baldintzatzaile gainjarriren baten eraginpean dauden eremuei ere. Kasu horietan, eremu eta baldintza horien araubide arautzailearen testuinguruan aztertuko da afekzio mota horien bideragarritasuna edo bideraezintasuna, eta afektatutako lursailak babesteko eta/edo tratatzeko araubidearekin bateragarriak direla justifikatzen bada baino ez dira baimenduko.  

2.— Salbuespen horiexekin, lurzoru urbanizaezineko beste eremu global batzuetan integratutako lursailetako komunikazio sistema orokorretako eta zerbitzu azpiegituretako elementuen afekzioak %5 baino handiagoak izan daitezke, baldin eta helburu horrekin sustatu beharreko plangintza berezian behar bezala ebaluatzen eta justifikatzen badira.

Testuinguru horretan, plangintza berezi horrek aldatu ahal izango du aipatutako sistema orokorren eta planteatutako birdoikuntzek eragindako lursailen zonakatze globala, sistema eta lursail haien trazadura doitzera begira. Doikuntza horiek, eremu globalei eragiten dieten heinean eta plangintza xehatuak egiten dituen heinean, zerikusia izan behar dute plangintza xehatua plangintza orokorrarekiko eskala txikiagoan definitzearekin, eta doikuntza justifikatuak eta arrazoituak izan behar dute, eta interes orokorrari erantzun behar diote.

5.  Lehendik dauden eta integratzen diren eremu globalaren araubide orokorrarekin bat ez datozen eraikinak finkatzea.

Hirigintza-eremuetako arau partikularrek lehendik dauden eraikinak finkatu ahal izango dituzte, nahiz horiek ez egokitu kokatuta dauden erabilera orokorreko zona edo eremuaren berezko eraikuntza-araubidera eta erabilera orokorrera.

15. artikulua.  Kalifikazio xehatua zehazteko araubide orokorra.

Aizarnazabalgo udal mugarteko hiri lurzoruen eta lurzoru urbanizagarrien kalifikazio xehatuaren araubidea Plan honetan edo berau garatzeko sustatutako plangintza xehatuan izaera horrekin zehaztutakoa da. Zehazki, araubide horrek honakoak ditu sorburu:

1.  Titulu eta dokumentu honexetako aurreko 3. kapituluan erabilera xehatuko (azpi)zona bakoitzerako ezarritako eraikuntza-, erabilera- eta jabari-araubide orokorra.  

2.  Eraikuntzaren forma eta erabilera arautzeko baldintza orokorrak, udal ordenantzetan ezarriak.

3.  Hirigintza-eremuetako arau partikularretako «IV. Hirigintza-araubide xehatua» epigrafeko «1. Kalifikazio xehatua» atalean jasotako zehaztapenak.               

4.  Plan orokor honetako «O.2 Antolamendu xehatuko planoak» dokumentuko planoan sartutako aurreikuspenak.

5.  Plan orokor hau hiri lurzoruan zein lurzoru urbanizagarrian garatzeko sustatutako plangintza xehatuan ezarritako izaera horretako aurreikuspenak.

16. artikulua.  Hiri lurzoruan kalifikazio xehatua zehazteko araubidea.

1.  Egikaritze zuzeneko eremuak.

Hiri lurzoru gisa sailkatutako eremuak, plan orokor honek dagokion antolamendu xehatua ezartzen duenean, plan orokorraren egikaritze zuzeneko eremutzat hartuko dira, eta guztietan zuzenean gauzatuko dira planean bertan ezarritako antolamendu aurreikuspenak.

Nolanahi ere, egikaritze zuzeneko eremutzat harturik ere eskatu ahal izango da xehetasunezko azterketak edo urbanizazio lanetarako proiektuak –bai eremu osorako bai zati baterako– formulatzea. Eta, gainera, berrantolaketarako plan berezi bat tramitatu beharra ere egon daiteke.

2.  Xehetasunezko azterketak formulatzea.

1.— Eraikuntzen itxuraketa fisikoa edo urbanizazioaren antolamendua, goragoko mailako plangintzak aurreikusiak biak, aldatzen badira indarreko hirigintza-legedian eta plan honetan ezarritako mugen eta baldintzen barruan, xehetasunezko azterketak formulatu beharko dira.

Formulazio hori beharrezkoa izango da urbanizazioaren eta eraikuntzaren kotak eta sestrak zehazteko, betiere indarrean dagoen antolamendu xehatuaren testuinguruan zehaztuta ez badaude, eta plangintza xehatua edo akats horiek konpon ditzaketen urbanizazio proiektuak egitea eta izapidetzea aurreikusten ez bada.       

2.— Formulazio hori nahitaezkoa izango da, besteak beste, bide eta espazio publikoen urbanizazioaren sestrak edo erabilera publikoko zortasunen mende dauden partzela eraikigarrien zatiak doitu nahi direnean, eta berregokitze horrek partzela horien edo beste batzuen antolamendu baldintzak aldatzen dituenean, plangintzan ezarritakoaren arabera horien garapena bideraezin bihurtuz; bai eta garajeetara sartzeko arrapalak aldatzeko edo jabari publikoko espazioen gainean berriak egiteko ere. 

3.— Plangintzako figura honen bidez ezin izango dira zehaztu berez plangintza orokorrari, partzialari edo bereziari dagozkion xedapenak, non eta aurrez maila horretako plangintza baten bidez ezarriak ez diren.

Horrela, inola ere ez da horrelakorik formulatuko, plan orokor honek exekuzioaren aurretiko baldintza gisa plangintza partziala edo berezia formulatzeko betebeharra ezartzen duen lurraldeetan, baldintza hori bete gabe.

4.— Eraikinen eta urbanizazioaren konfigurazio fisikoa zehaztean edo berregokitzean, goragoko mailako plangintzak ezarritako kalifikazio xehatua osatu ahal izango dute, edo baita aldatu ere, dokumentu honen 17. artikuluan ezarritako kasuetan.

5.— Eraikinen konfigurazio fisikoa zehaztean edo berregokitzean, eraikinen forma arautzen duten parametroak aldatu ahal izango dituzte (altuera eta eraikinaren solairu kopurua), plan orokor honetan horretarako ezarritako araubide orokorra arautzen duten irizpideen arabera.

6.— Liburu honetako «17.3» artikuluan aipatutakoekin zerikusia duten gaiei dagokienez izan ezik, xehetasun azterlanek ez dute zehaztapen loteslerik jasoko plangintzaren egikaritze-araubideari buruz –jarduketa-sistemak aplikatzea, etab.–, egikaritze-etapa edo -epeei buruz, edo hirigintzako esku-hartze baten eraginpean daudenek urbanizazio prozesuaren kostuak finantzatzeko dituzketen betebeharrei buruz.    

17. artikulua.  Kalifikazio xehatuko zehaztapenen arau mailako lotespena eta berraztertzeko araubidea.

1.  Jarraian azaltzen diren salbuespenekin, aurreko kapituluan, «3. Kalifikazio xehatua sistematizatzeko eta arautzeko araubide orokorra» deituan, zein dokumentu honetako «Laugarrena. Partzela eraikigarrien eraikuntza- eta erabilera-araubide orokorra» deituan ezartzen diren zehaztapenek osatzen dute erabilera xehatuko (azpi)zona edo partzela bereizien eraikuntza- eta erabilera-araubide oinarrizkoa.    

Hain zuzen ere horrexegatik, zehaztapen horiek antolamendu xehatuaren berezko maila eta izaera dute. Horiek aldatzeko, maila eta izaera bereko espediente urbanistikoa formulatu beharko da.

Aipatu salbuespenak lotuta daude zehaztapen horiek, dela dagokion arau partikularrean, dela plangintza xehatuan, birdoitzearekin; birdoitze horren helburu bakarra da kasu bakoitzean ukitutako eremuaren berezitasunetara egokitzea zehaztapenak. Birdoitze horiek ezingo dituzte ukitu aipatu (azpi)zonen ezaugarriak eta hirigintza-araubidea arautzen duten oinarrizko baldintzak, eta justifikazio nahitaezko eta zorrotza beharko dute betiere.  

2.  Plan orokor hau garatzeko sustatzen den plangintza xehatuak osatu ahal izango ditu planean bertan arautzen diren erabilera xehatuko (azpi)zonen tipologiak, betiere eremu horiei hirigintza-baldintza bereziak esleitzeak bereizketa egitea justifikatzen badu.

3.  Plan honetan edo berau garatzeko sustatutako plangintza xehatuan ezarritako kalifikazio xehatuko zehaztapenak aldatu ahal izango dira. Horretarako, xehetasun azterketak egin ahal izango dira, honakoak baldin badira, betiere, kasuak:            

— Partzela eraikigarriei buruzko ordenantza bereziak birdoitzea, xehetasun azterketa baten esku-hartze esparruari dagozkion alderdietan.

Birdoitze hori eraikuntzaren forma arautzen duten parametroetara heda daiteke (altuera eta solairu kopurua), bai eta lerrokaduretara eta sestretara ere, betiere partzelaren hirigintza-araubide orokorra arautzen duten baldintzetara egokitzen bada.

— Antolamendu xehatua egokitzea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, 73. artikuluan aurreikusten duen irismenarekin.

Egokitzapen horrek barne hartzen du ukitutako lursailen eta ingurunearen baldintzatzaile material eta orografikoetara egokitzea antolamendu xehatua, betiere antolamendu horren oinarrizko ezaugarriak aldatu gabe. Irabazizko partzeletara nahiz antolamendu horren ondoriozko zuzkidura publikoetara heda daiteke.

Zuzkidura publiko horiei dagokienez, egokitzapen horrek berekin ekar dezake mugaketa zehatza doitzea, baina horrek ez du inola ere ekarriko haien azalera murriztea, ezta haien baldintza kualitatiboen balio galera ere.

— Irabazizko erabileretara bideratutako partzela eraikigarrietarako ezarritako partzelazioaren aldaketa, betiere haren zonakatzea aldatzeko aukerarik gabe, lehen aipatutako kasuetan izan ezik.

Aitzitik, kasu jakin batzuetan handitu ahal izango dira komunitate ekipamenduetarako erabileretara bideratutako partzelen azalerak.

Edonola ere, planteatutako proposamenen helmena kontuan harturik, udalak plangintza xehatuaren espedientea formulatzeko eskatu ahal izango du, proposamen horiek aurreko pasarteetan adierazitako eskakizunak bete arren.

4.  Era berean, oro har, bide sarearen eta zerbitzu azpiegituren (orokorrak eta tokikoak) konfigurazio, trazadura eta sestra soluzioak birdoitu ahal izango dira horiek gauzatzeko egiten diren obra proiektuetan, plan orokor honetan ezarritako baldintza orokorren barruan.            

18. artikulua.  Lurzoru urbanizaezineko plangintza.

1.  Plangintza orokorrean berariaz aurreikusitako kasuez gain, beharrezko irizten zaien antolaketa, babes eta bestelako plan berezi guztiak formulatu eta onartuko dira, planteatzen diren helburuak lortzeak horiek justifikatzen dituen kasu guzti-guztietan.     

2.  Udalak ondoren aipatzen diren jarduketen garapen eta gauzatzea baldintzatu ahal izango du, bai antolaketa, babes edo dena delako plan berezia aurrez formulatu eta onartu beharra ezarriz, bai honetatik ateratzen dena bete beharra ezarriz. Horrela jokatu ahal izango den kasuak honakoak dira, besteak beste:

— Landa inguruan kokatu behar diren interes publikoko eraikin eta instalazioak garatu eta egikaritzea.

Plan berezia, edonola ere, nahitaezkoa izango da dokumentu honetako «42.2.2» artikuluan aipatutako kasuetan.

— Azpiegitura-elementu berriak egitea –errepideak, ibai ibilguen kanalizazioak, zerbitzu azpiegiturak ezartzea, urbanizazio obrak edo antzeko beste elementu batzuk–, lurraldearen antolamendu tresnetan edo hirigintza-plangintzan aurreikusiak zein aurreikusi gabeak, baimendutako beste erabilera batzuk ezartzeko obra osagarritzat edo lagungarritzat hartu ezin direnak. 

— Ezarri beharreko erabileren ezaugarri espezifikoak, egin beharreko garapenaren garrantzia, lurraldean aurreikusten den eraldaketa, bide sistemaren gaineko eraginak edo beste faktore batzuk direla-eta, aldez aurretik antolamendu bat definitzea komeni denean, jarduketaren hirigintza aldetiko integrazio egokia eta lurraldearen paisaia, ingurumen eta natura aldetiko balioen defentsa bermatzeko.

Udalak erabakiko du plan hori formulatzeko ekimena eskatzaileari dagokion edo, aitzitik, Udalak bere gain hartu beharreko zeregina den. Edonola ere, plan orokor honetan definitu diren eta lurraldearen egitura orokorra eta organikoa osatuko duten elementuak garatzeko plan bereziak egiteko erantzukizuna ez da inolaz ere partikularren ardurapean utziko.             

Plan berezi horiek, bidezko denean, indarrean dagoen legediaren arabera ingurumen eragina aztertzeko beharrezkoak diren azterlanak hartuko dituzte beren baitan.

3.  Plan honetan baimendutako esku-hartze eta jarduketak, aipatutako plan berezi hori formulatu beharrik ez dutenak, zuzenean gauzatuko dira.

5. KAPITULUA.  ‑ERAIKIGARRITASUN FISIKOA ETA HIRIGINTZAKOA ZEHAZTEKO ARAUBIDE OROKORRA

19. artikulua.  Eraikigarritasunaren araubide orokorra sistematizatzea eta arautzea.

A.  Irizpide orokorrak.

1.  Indarrean dagoen hirigintza-legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eraikigarritasun fisikotzat edo gordintzat hartuko da hirigintza-plangintzak sestra azpian nahiz sestra gainean aurreikusitako sabai eraikiaren edo eraiki gabearen azalera osoa, irabazizkoa zein irabazizkoa ez dena.

2.  Legeria horretan ezarritakoaren arabera, hirigintza-eraikigarritasuna hirigintza-plangintzan aurreikusitako irabazizko eraikigarritasun fisikoa da, lehendik dauden eta finkatuta dauden nahiz berriak diren zuzkidura publikoei lotutakoa izan ezik.

3.  Partzela eraikigarriei esleitutako eraikigarritasun fisikoa edo gordina zuzenean eta berariaz definitu ahal izango da (eraikigarritasun indizearen, eraikigarritasun osoaren eta abarren bidez), edo zeharka, eraikuntzaren forma arautuz, lehendik dagoen eraikuntzaren formara jotzea barne.

4.  Eraikigarritasun fisiko edo gordinaren erregulazio zuzena sestra gainean aurreikusitakoarekin egongo da loturik oro har, baita sestra azpikoarekin ere, hala dagokionean.

5.  Eraikigarritasun fisikoaren edo gordinaren zeharkako erregulazioa hiri lurzoru gisa sailkatutako hirigintza-eremuetan (HE) dauden partzeletan bakarrik onartuko da, eta, hala badagokio, lurzoru horretan nahiz urbanizagarrian, sestra azpian aurreikusitakoari dagokionez.

6.  Arautzeko formula hori erabiltzeak, hala ere, hirigintza-antolamendua garatzeko eta/edo gauzatzeko prozesuaren fasean esleitutako eraikigarritasunaren kuantifikazio egokia ahalbidetu beharko du.

7.  Eraikigarritasuna, eraikuntzaren forma arautuz, zeharka definitzen den kasuetan, oinarrizko magnitude arautzaileen neurketa –eraikuntzaren altuera eta solairu kopurua– plan orokor honetan ezarritako zenbaketa-irizpideen arabera egingo da.

8.  Zona edo partzela bati esleitutako eraikigarritasuna zehaztapen ez-homogeneo multzo batek zehazten duenean –eraikigarritasun osoa, eraikigarritasun indizea eta eraikuntzaren forma arautzen duten zehaztapenak–, ulertuko da ezen baimendutako gehieneko eraikigarritasuna zehaztapen horiek guztiak gainjarrita ateratzen dena dela, eta baldintzarik murriztaileenak dituzten xedapenek ezarriko dizkiote mugak eraikigarritasun horri.

9.  Edonola ere, xedapen horietako edozeinek arau izaera duenean, eta gainerakoek izaera orientagarria dutenean, arau izaerakoa aplikatuko da.        

10.  Titulartasun publikoko zuzkidura erabilerarako baliatzen diren sistema orokorreko nahiz lokaleko partzelei eta zonei esleituriko eraikigarritasun fisiko edo gordina, oro har, antolamendu xehatuko xedapena izango da, eta ez egiturazko antolamendukoa.  

B.  Hirigintza-eraikigarritasuna.

1.  Oro har, hirigintza-eraikigarritasuntzat hartuko da, hala badagokio, hiri lurzoruan zein lurzoru urbanizagarrian kokatutako «a» partzelei –bizitegi erabilera–, «b» partzelei –jarduera ekonomikoetarako erabilera–, «g» partzelei –titulartasun pribatuko komunitate ekipamendua– eta «h» partzelei –zerbitzu azpiegitura pribatuen modalitatean soilik– esleitutakoa.

Lurzoru urbanizaezinean baimendutako eraikinei loturikoa ere hirigintza-eraikigarritasuntzat joko da.            

2.  Aitzitik, hirigintza-eraikigarritasunik gabekotzat eta, beraz, irabazizkotzat joko dira «e» (komunikazio sistemak), «f» (espazio libreak), «g» (titulartasun publikoko komunitate ekipamendua) eta «h» (zerbitzu publikoko azpiegituren modalitatean) gisa kalifikatutako zuzkidura-erabilera publikoetarako partzelak eta espazioak, bai eta, hala badagokio, horietan aurreikusitako eraikinak ere.

Horiez gainera, goiko «A» apartatuan aipatutako irabazizko partzeletan aurreikusitako eraikigarritasunak ere sailkapen bera izango du, kasuan kasuko plangintzak berariazko xedapen baten bidez zuzkidura publikoko erabilera esleitzen dionean.

C.  Sestra azpiko eraikigarritasuna.

Hiri lurzoruetan eta lurzoru urbanizagarrietan sestra azpian aurreikusitako hirigintza-eraikigarritasuna kalkulatzeko, honako irizpide hauek aplikatuko dira:

1.  Plan orokor honek antolamendu xehatua zehazten duen hirigintza-eremuetan eta partzeletan, eraikigarritasun hori kasuan kasuko arau partikularretan adierazitakoa izango da.          

2.  Plan orokor honek dagokion antolamendu xehatua zehazteko garapeneko plangintza egitea aurreikusten duen hirigintza-eremuetan, eraikigarritasun horretarako kontuan hartuko dira, batera eta era koordinatu batean, honako parametroak:

— Sestra azpiko solairu bateko eraikina, oinplanoan okupatua, hirigintza-plangintzan zein xehetasun azterlanean bertan horri buruz ezarritako lerrokadurei egokitua. 

— Horren zenbateko finkatua ondoko hauen baliokidea izango da:

*  Bai sestra gainean aurreikusitako eraikigarritasunaren %100koaren parekoa, baldin eta sestra gainean eta azpian proiektatutako eraikinek okupazio bera badute oinplanoan.

*  Bai aurreko parametro materialen ondoriozko sestra azpiko eraikinari lotutakoaren parekoa, baldin eta oinplanoan duen okupazioa handiagoa bada sestra gainean aurreikusitako eraikinarena baino.

3.  Nolanahi ere, katalogatutako eraikin edo eraikin multzoen kasuan, aurreko parametroak doitu egin beharko dira, eraikin edo eraikin multzo horiek baldintza egokietan mantentzeko eta zaintzeko lanek justifikatzen duten neurrian.

4.  Kasu horietan, sestra azpian baimendutako eraikigarritasuna mugaturik egongo da, eta eraikin nahiz eraikin multzo horien mantentze eta zaintze lanak egitearekin bateragarria den eraikigarritasuna soilik onartuko da, kasu bakoitzean ezarritako baldintzen arabera. Eta ez da baimenduko zaintza helburu horrekin bateragarri ez den eraikigarritasunik.

D.  Eraikigarritasun fisikoa arautzeko eta xedatzeko parametroak.

1.  Oro har, erabilera orokorreko zonetan eta erabilera xehatuko partzela eta espazioetan garatuko den eraikigarritasun fisikoa irizpide hauetakoren baten arabera xedatu eta arautuko da:

— Zuzenean eta berariaz, sabai azaleraren bidez, jarraian datorren «B» atalean azaldutako jarraibideen arabera.             

Hau da sabai azaleraren definizioa: eraikin baten solairuetako espazio eraiki eta estalien oineko azaleren batuketa. Murruak eta elementu trinkoak ere sartzen dira batuketan horretan; eta horiek zenbatzeko, dokumentu honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.   

— Zeharka, honako hauen bidez:

*  Eraikuntzaren forma arautuz.

*  Lehendik dagoen eraikuntza finkatuz.

*  Beste parametro batzuekiko erreferentzia eginez (horixe da, esaterako, sestra gainetik baimendutako eraikigarritasunaren erreferentziazko parametroak erabiliz sestra azpiko eraikigarritasuna arautzearen kasua).

2.  Eraikigarritasun fisikoa zuzenean arautzeko, sabai azaleraren metro koadroa erabiliko da neurketa-unitate gisa, eta m² (t) laburduraren bidez identifikatuko da.    

3.  Eraikigarritasun hori termino absolututan arautu ahal izango da, eremuan garatzea baimentzen den guztizko sabai azalera zehaztuz. Bestela, kasuan kasuko esparruaren azaleraren arabera definitu ahal izango da; baina, kasu horretan, eremuari esleitutako eraikigarritasun indizea adierazi beharko da, eremuko metro koadro bakoitzeko sabai azalerako metro koadrotan neurtuta; hau da, m²(t)/m²-tan.

E.  Eraikigarritasuna arautzen duten aurreikuspenen maila eta izaera juridiko-urbanistikoa.

1.  Hirigintza-eraikigarritasuna arautzen duten aurreikuspenek egiturazko antolamenduaren berezko maila dute.

2.  Zuzkidura publikoko erabileretarako zona eta partzelen eraikigarritasun fisikoa arautzen duten aurreikuspenek antolamendu xehatuaren berezko maila dute.

3.  Artikulu honen aurreko paragrafoetan azaldutako eraikigarritasuna arautzen duten irizpide orokorrek egiturazko antolamenduaren berezko maila dute.

BIGARREN TITULUA

BALDINTZA GAINJARRIAK

1. KAPITULUA.  ‑HIRIGINTZA-ANTOLAMENDUARI GAINJARRITAKO BALDINTZAK

20. artikulua.  Hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzak. Irizpide orokorrak.

1.  Hirigintza-plangintzaren ondoriozko hirigintza-antolamendua, orokorra zein xehatua, osatu egiten da hurrengo artikuluan identifikatutako elementu eta errealitateen tratamendu araubidea arautzen duten zehaztapenekin. Zehaztapen horien ezaugarriek eta inguruabarrek justifikatzen dute elementu eta errealitate horiek bereziki kontuan hartzea, bai babesteko eta kontserbatzeko, bai lehengoratzeko edo hobetzeko, bai ezabatzeko.

Errealitate eta elementu horiei, eta baita horien tratamendurako parametro erregulatzaileei ere, hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintza esaten zaie.               

2.  Baldintza gainjarri horiek Aizarnazabalgo hirigintza-plangintzatik gorako lege xedapenetan dute jatorria, horien barnean harturik behar bezala eta behin betiko onartutako lurralde antolamenduko tresnak, edo, bestela, aipatu plangintza horretan bertan.

Hain zuzen ere, horregatik, baldintza horien izaera eta/edo maila arauemailea edo orientagarria kasu bakoitzean ezarritakoa da, hau da, bai lege xedapenetan –aipatutako lurralde antolamenduko tresnak barne– ezarria, bai Plan honetan bertan bai berau garatzeko sustatutako plangintzan ezarria.

3.  Plan honetako «E. Planoak» dokumentuko «5.4. Hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzak» izeneko planoan adierazten dira baldintza horiek izango dituzten lurralde eremuak.

Nolanahi ere, baldintzatzaile horien jatorria plan honena baino arau maila handiagoko xedapen eta/edo tresnetan badago, horietatik ondorioztatzen dena hartuko da kontuan, baita eragindako eremuak identifikatzeari eta mugatzeari dagokionez ere. Hain zuzen ere, horregatik, plan orokor honen plano horretan islatutako mugaketa beste xedapen edo tresna horietan jasotakoaren erreferentzia edo ilustrazio soil gisa hartuko da, non eta, berariaz hala adierazten den kasuetan, Plan honek kasuan kasuko baldintzek eragindako eremuaren hedapen handiagoa planteatzen ez duen. 

Era berean, baldintzatzaile horien jatorria Plan honetan bertan badago, ondorio guztietarako ulertuko da plan honetan islatzen den mugaketa doitu eta/edo osatu ahal izango dela plan hori garatzeko sustatutako plangintza bereziaren bidez.               

21. artikulua.  Hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzen sistematizazio araubidea.

Hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzatzaileak tratatzeko araubide orokorra sistematizatu egiten da; horretarako, bereizi egiten dira baldintzatzaileen oinarrizko modalitate hauek:

— BJ.1. Urak har ditzakeen eremuak.

— BJ.2. Akuiferoak kutsatzeko arriskua duten eremuak.

— BJ.3. Eremu higagarriak.

— BJ.4. Korridore ekologikoak.

— BJ.5. Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak dituzten kokalekuak.

— BJ.6. Geologia intereseko lekuak.

— BJ.7. Eremu babestuen erregistroa: iturburua eta babes eremua.

— BJ.8. Babestutako zuhaitz bereziak.

— BJ.9. Zonakatze akustikoa.

— BJ.10. Birgaitze energetikorako areak.

Dagokion garapeneko plangintza eginez izan edo xede horretarako egokitzat jotzen den beste edozein mekanismoren bidez izan, baldintzatzaile gainjarrien aldaera berriak definitu ahal izango dira, horiei tratamendu eta esku-hartze araubide berezi bat esleitzera begira.  

22. artikulua.  Hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzak arautzeko araubide orokorra.

1.  «BJ.1 Urak har ditzakeen eremuak».

A.  Definizioa.

Kokapenagatik, erliebeagatik eta ezaugarri topografikoengatik, Ura agentziaren webgunean eskuragarri dagoen uholde-arriskugarritasunaren kartografiak ezarritako errepikapen aldiei dagozkien ezohiko uraldi maximoetan uholde-arrisku ziurrak dituzten eremuak dira. Eremu horien mugaketa O.3 planoan jasota dago.

B.  Eraikuntza- eta erabilera-araubidea.

Oro har, eraikuntza- eta erabilera-araubidea kasu bakoitzean eremu horiek integratzen diren eremu globalerako ezarritakoa izango da, hots, Ertzen eta Ibaien LPSan (449/2013 Dekretua, azaroaren 19koa, EAEko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialaren aldaketa behin betiko onartzen duena) eta Plan Hidrologikoan zehaztutakoa.          

C.  Baldintzatzailearen izaera arauemailea edo orientagarria.

Udalak organismo eskudunari eskatu beharko dizkio zona horietan legez behar diren baimenak.

Baldintzatzaile hori plan orokor honetan jasotakoez bestelako lege xedapenetan –behin betiko onartutako lurralde antolamenduko tresnak barne– arautzen bada, baldintzatzaile horren izaera juridikoa xedapen horietan ezarritakoa izango da.

2.  «BJ.2 Akuiferoak kutsatzeko arriskua duten eremuak».

A.  Definizioa.

Lurpeko urak daudenez, horiek behar bezala babesteko behar diren neurriak hartzea justifikatuta dagoen eremuak, bai ur horiek babesteko, bai kutsatzea saihesteko. Eremu horien mugaketa IV.3 planoan jasota dago.              

B.  Eraikuntza-araubidea.

Baimendutako erabilerei lotutako eraikin eta instalazio berriak eraiki eta ezartzeko, aipatutako urak kutsatzeko arriskuak ezabatzeko baldintzak bete behar dira.        

Eraikin eta instalazio horiek jartzeko, isuri kutsatzaileak ez sortzeko edo ezabatzeko beharrezko neurriak xedatu eta gauzatu beharko dira; hori egin ezean, ez da onartuko eraikin eta instalazio horiek egitea.

Era berean, neurri horiek berak hartu behar dira, arian-arian, lehendik dauden eta finkatuta dauden eraikin eta instalazioei dagokienez, bereziki horiek hobetzeko eta birgaitzeko obrak egiten direnean.

Hain zuzen ere horregatik, eraikin horien guztien berezko isurketak, lehendik zeudenak zein berriak, horrelako eremuetatik kanpo bideratu behar dira, lurpeko akuiferoak ez kutsatzeko.

C.  Erabilera-araubidea.

Debekatuta dago lurzoruan kutsatzaileak sor ditzaketen eta, zuzenean edo zeharka, lurpeko uren kalitateari eragin diezaioketen erabilerak ezartzea (simaurtegi berriak; minda-hobiak; lurperatze-hobiak; parasitoak kentzeko bainuontziak; kutsatzaileak sor ditzaketen abeltzaintzako beste azpiegitura batzuk), eta beste kokaleku batzuk bilatu beharko dira.        

Beste kokaleku bat aurkitzea ezinezkoa den kasuetan, erabilera horiek baimendu ahalko dira, betiere, baldintza hauek betetzen badira:

— Aldez aurretik egitea beste alternatibarik eta kokalekurik ez dagoela eta proposatutako lekuan ezartzea bideragarria ez dela justifikatzen duen azterlana.

— Era berean, aldez aurretik izatea arlo horretan eskumena duten erakundeen baimena edo oniritzia.

— Akuiferoak eta ibai hipogeoak kutsaduratik babestea bermatzen duten edukiera eta diseinu aldetiko neurriak ezartzea, Nekazaritzako Jardunbide Egokien Kode aipatutik eratorritako gomendioak jasoz eta jarduera-lizentzia lortzetik salbuetsitako jardueren zerrenda ezartzen duen martxoaren 9ko 165/99 Dekretuan zehaztutako neurriak betez.     

D.  Baldintzatzailearen izaera arauemailea edo orientagarria.

Eremu horietako eraikuntza- eta erabilera-araubidea arautzen duten aurreikuspen horiek kalifikazio xehatuaren berezko arau izaera dute.

Baldintzatzaile hori plan orokor honetan jasotakoez bestelako lege xedapenetan –behin betiko onartutako lurralde antolamenduko tresnak barne– arautzen bada, baldintzatzaile horren izaera juridikoa xedapen horietan ezarritakoa izango da.

3.  «BJ.3. Eremu higagarriak».

A.  Definizioa.

Dituzten ezaugarri litologikoak eta erliebe ezaugarriak direla-eta, higadura-fenomenoak agertzeko aukera handia duten eremuak. Nekazaritza eta Basozaintzako LPSaren higadura-eredua aplikatzetik atera emaitzak hartu dira oinarritzat, bai eta Eusko Jaurlaritzaren ingurumen kartografian (Gesplan) identifikatutako higadura aktiboko eremuak ere.

Horien mugak plan orokor honetako «E. Planoak» dokumentuko «Hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzak» izeneko planoan jasoak dira.

B.  Eraikuntza-araubidea.

Higadura-arrisku handiak dituzten eremu horietarako irizpide orokorra zuhaitz- eta zuhaixka-estalkia mantentzea izango da, baldin eta gaur egun halakorik badago, edo, landare estalki bakandua izanez gero, estalki hori sartu eta zabaldu egingo da, higadura-fenomenoetatik babesteko funtsezko elementu gisa.

Lurzoruaren egonkortasunari eragiten dioten jarduerak saihestuko dira, eta zona horietan beharrezkoak diren nekazaritza- eta basogintza-jarduerak zorrotz zaindu beharko dira.

C.  Erabilera-araubidea.

Baldintzatzaile horrek eragindako lursailen hirigintza-araubide orokorra plan orokor honetan ezarritakoa da, hots, lursailak txertatzen diren zona orokorretarako ezarria, betiere behar bezala osatu eta/edo birdoitua, higadura-fenomenoen aurkako babesa bermatzeko beharrezkoa den neurrian; eta, besteak beste, irizpide hauek aplikatuko dira:      

Zuhaitzik gabeko eremuen baso berritzea bultzatuko da, eta abeltzaintzarako erabilera helburu horren mendean geratuko da. Zona horietan hazkuntza ertain edo moteleko zuhaitzak aldatzea bultzatuko da.

Baso jarduerek baliabide edafikoen eta hidrikoen Kontserbazioa bermatuko dute, eta sasi-garbitze estentsiboak eta lur mugimenduak ahalik eta gehien mugatuko dituzte.

Eskuzko landaketa lehenetsiko da mekanizatuaren aurretik, bai eta ebaketako metodo progresiboak ere, hala nola mehazketak eta segidako bakanketak, baso soilketaren aurretik. Horrelako lanak egiteko, eskumena duen administrazioak eman baimena beharko da.

Ahal den neurrian, azpiegituren edo eraikinen erabilerak saihestuko dira, nekazaritzarako eta basozaintzarako erabilerei lotutakoak barne.

D.  Baldintzatzailearen izaera arauemailea edo orientagarria.

Eremu horietako eraikuntza- eta erabilera-araubidea arautzen duten aurreikuspen horiek kalifikazio xehatuaren berezko arau izaera dute.

Baldintzatzaile hori plan orokor honetan jasotakoez bestelako lege xedapenetan –behin betiko onartutako lurralde antolamenduko tresnak barne– arautzen bada, baldintzatzaile horren izaera juridikoa xedapen horietan ezarritakoa izango da.

4.  «BJ.4 Korridore ekologikoak».

A.  Definizioa.

IIEk zehaztutako korridore ekologikoan sartutako zonek osatutako eremuak dira. Lurraldearen zona hori indibidualizatzeko arrazoia korridore ekologikoaren eta horrek lurraldearen gainerako eremurako dituen trantsizio zonen garrantziarekin lotuta dago. Eremu horien mugak O.2.2 Baldintzatzaile Gainjarriak planoan jasota daude.

B.  Eraikuntza-araubidea.

Lurzoru urbanizaezinari dagokiona.

C.  Erabilera-araubidea.

Baldintzatzaile honen eraginpeko eremuen berezko erabileratzat jotzen dira basogintzako eta nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilerak, bai eta ekosistema kontserbatu eta hobetzekoak ere. Debekatuta daude korridore ekologikorako trantsizio eremu bat mantentzeko helburua zailtzen edo kolokan jartzen duten erabilerak.

D.  Baldintzatzaile honen izaera arauemailea edo orientagarria.

Eremu horietako eraikuntza- eta erabilera-araubidea arautzen duten aurreikuspen horiek kalifikazio xehatuaren berezko arau izaera dute.

Baldintzatzaile hori plan orokor honetan jasotakoez bestelako lege xedapenetan –behin betiko onartutako lurralde antolamenduko tresnak barne– arautzen bada, baldintzatzaile horren izaera juridikoa xedapen horietan ezarritakoa izango da.

5.  «BJ.5 Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak».

A.  Definizioa.

Bere ezaugarriak eta baldintzak kontuan hartuta, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako esku hartzeko neurrien mende dauden lurzoruak eta eremuak. Eremu horien mugaketa IV.3 planoan jasota dago.

B.  Eraikuntza- eta erabilera-araubidea.

Oro har, eraikuntza- eta erabilera-araubidea kasu bakoitzean eremu globalerako ezarritakoa izango da, eta, hala badagokio, lurzoru eta eremu horiek barne hartzen dituen (azpi)zona xehaturako ezarritakoa, lege horretan ezarritako irizpide eta jarraibideekin bat etorriz lurzorua leheneratu eta saneatu ahal izateko beharrezkoa den neurrian osatuta.

C.  Baldintzatzailearen izaera arauemailea edo orientagarria.

Baldintzatzaile horrek arlo horretan indarrean dagoen legerian ezarritako arau izaera du.

Arazo horri erantzuteko eta lurzoru eta eremu horiek deskontaminatzeko, lege horretan ezarritako irizpideen arabera jardungo da kasu bakoitzean, eta, ondorioz, lege horretan aurreikusitako azterlanak eta proiektuak egin eta, hurrena, horietan zehazten diren neurriak eta jarduketak gauzatuko dira.             

6.  «BJ.6 Geologia intereseko lekuak».

A.  Definizioa.

«Iraetako meandroa «(GIl 73 kodea) meandro zabala da, eta Gipuzkoan kontserbatzen diren mota horretako formazio urrietako bat; geologia intereseko eremu gisa bereizitako eremuak uholde-lautada hartzen du barnean, ia-ia osorik Zestoako udalerriaren barruan, bai eta lautada iparraldetik mugatzen duten mendi mazelak ere. GILen (9,1 ha) zati bat Aizarnazabalgo udal mugartean dago, zehazki, Mugitzagaina-Etzudigaina mendilerrotik Urolako ibarrera jaisten den mendebaldeko orientazioa duen mendi mazela.

«Geodibertsitatearen Euskal Estrategia 2020 eta Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioa» izenekoak adierazten du GIl hori Geoparkearen geozonan sartzeko aukera, «Geo-Basque Sarea «proiektu turistikoaren barruan, interes geologikoko baliabideei lotuta. Paisaia aldetiko berezitasuna kontuan hartuta, ingurua babestea ere proposatzen du.

B.  Eraikuntza- eta erabilera-araubidea.

Oro har, eraikuntza- eta erabilera-araubidea kasu bakoitzean eremu globalerako ezarritakoa izango da, eta, hala badagokio, lurzoru eta eremu horiek barne hartzen dituen (azpi)zona xehaturako ezarritakoa. Nolanahi ere, eremuaren geomorfologian aldaketak egitea saihestuko da, GILaren ezaugarriak kontserbatzeko eta babesteko beharrezkotzat jotzen direnak izan ezik.            

C.  Baldintzatzailearen izaera arauemailea edo orientagarria.

Baldintzatzaile horrek arlo horretan indarrean dagoen legerian ezarritako arau izaera du.

7.  «BJ.7 Eremu babestuen erregistroa: iturburua eta babes eremua».

A.  Definizioa.

Planoetan Esnalerrekako iturburu eta babes eremu gisa eratutako eremua da.

B.  Eraikuntza- eta erabilera-araubidea.

Oro har, eraikuntza-araubidea debekatuta dago, eta erabilerak iturburuaren existentziara eta izan ditzakeen afekzioetara egokitu beharko dira, plan honetan ezarritako erabilera orokorreko eremuen erabilera-araubidearen testuinguruan.     

C.  Baldintzatzailearen izaera arauemailea edo orientagarria.

Baldintzatzaile horrek arlo horretan indarrean dagoen legerian ezarritako arau izaera du.

8.  «BJ.8 Babestutako zuhaitz bereziak».

A.  Definizioa.

Azpiazuko artea: babestutako zuhaitz berezia (ES212004) (265/1995 Dekretua, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituena). Artea (Quercus ilex ilex), bere neurri, forma eta edertasunagatik babestua.

Saiatzeko artelatzak, maila lokalean babestutako zuhaitz bereziak.

B.  Eraikuntza- eta erabilera-araubidea.

Galarazita dago espezie horiei eragiten dien eraikuntza eta erabilera oro.

C.  Baldintzatzailearen izaera arauemailea edo orientagarria.

Baldintzatzaile horrek arlo horretan indarrean dagoen legerian ezarritako arau izaera du. Legeria hori, Azpiazuko artearen kasuan zehazki, aipatu 265/1995 Dekretua da, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituena, eta Saiatzeko artelatzen kasuan, berriz, HAPOko hirigintzako arau orokor hauetako 70. artikulua.

9.  «BJ.9 Zona akustikoak».

A.  Definizioa.

Area akustiko horien mugak «IV.1. Baldintzatzaile gainjarriak_1_2_10» planoan jasoak dira. Plangintza orokorrak eremu akustiko horien existentzia eta horiei dagozkien kalitate helburuak jasotzen ditu, baita zaratari buruzko 37/2003 Legeak eta berori garatzen duten dekretuek ezarritako beste edozein xedapen ere.         

Erabilera nagusiaren arabera, honakoak bereizten dira:

BJ.9.1.  Bizitegi erabilerako lurzoruak nagusi diren lurralde sektoreak.

BJ.9.2.  Industriarako erabilerako lurzoruak nagusi diren lurralde eremu/sektoreak.

BJ.9.3.  Garraio azpiegituren sistema orokorrei lotutako lurralde eremuak/sektoreak, edo horiek eskatzen dituzten beste ekipamendu publiko batzuk.

BJ.9.4.  Babestutako naturagunetzat jotako lurraldeko eremua/sektorea.

B.  Eraikuntza- eta erabilera-araubidea.

Oro har, eraikuntza- eta erabilera-araubidea eremu horiek dauden eremu globalerako kasu bakoitzean ezarritakoa izango da, kalitate akustikoaren helburuetara egokitzeko beharrezkoa den neurrian birdoitua betiere tratamendua, 213/2012 Dekretuaren 31. artikuluaren arabera.

C.  Baldintzatzailearen izaera arauemailea edo orientagarria.

Zona horien tratamendu eta babes neurrien izaera eta irismen arauemailea aipatutako legerian ezarria da.       

10.  «BJ.10. Birgaitze energetikorako areak».

A.  Definizioa.

Bizitegi eraikin finkatuak dauden eremuak, bere garaian eraikinetarako ekoefizientzia parametroei erreparatzeke eraikiak, zeinetan, horrenbestez, justifikatuta baitago, eraikinetan edo etxebizitzetan esku-hartzerik zertuz gero –horiek funtsezko erreforma jarduketatzat edo birgaitze integralerako jardueratzat jo gabe–, beharrezko neurri espezifikoak hartzea, area horietan efizientzia energetikoa areagotzeko eta energia aurrezkia eta lehengai eta energia berriztagarrien kontsumoa sustatzeko.           

Eremu horien mugaketa IV.3 planoan jasota dago.          

B.  Eraikuntza-araubidea.

Eraikin edo etxebizitza horietan esku hartzeko jarduketak eraikin horien egungo jasangarritasun baldintzak eta herritarren eta ingurumenaren arteko oreka hobetzeko helburuarekin egin behar dira.

Horretarako, etxebizitzak birgaitzen badira edo horietan esku hartzen bada, energia-baliabideen kontsumoa murriztea sustatuko da, energia gehiago aurreztea ahalbidetuko da eta uraren kontsumo arrazionala bultzatuko da. Helburua zera baita, kutsadura murrizten lagunduko duen etxebizitza bat, produktu toxikorik erabiliko ez duen eta hondakinen ekoizpena gutxituko duen bat lortzea, energia-eraginkortasuna lortzeko, birziklapena bultzatzeko (euri-urak, ur grisak, etab.) eta eraikuntza garbia bultzatzeko estrategien bidez.

Eremu horietan sartzen diren lurzoruetan egiten diren birgaitze guztiek, eraikinaren inguratzailean esku-hartzeak eragiten badituzte, «B» gutxieneko ziurtagiria edo hura ordezten duen parametroa lortu beharko dute.

C.  Erabilera-araubidea.

Gaur egungo erabilerak finkatuko dira.

D.  Baldintzatzailearen izaera arauemailea edo orientagarria.

Eremu horietako eraikuntza- eta erabilera-araubidea arautzen duten aurreikuspen horiek kalifikazio xehatuaren berezko arau izaera dute.

2 KAPITULUA.  ‑HIRIGINTZA-ANTOLAMENDUARI GAINJARRITAKO BALDINTZEN SISTEMATIZAZIO ARAUBIDEA

23. artikulua.  Hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzak eta horien zehaztapena.

Hauek dira hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzak:

— Dokumentu eta titulu honetako «1» kapituluan jasotako aurreikuspenak.

— Plan orokor honetako izaera horretako aurreikuspenak, hala badagokio hirigintza-eremuetako eta natura-eremuetako arau partikularretan jasoak.

— Plan orokor hau garatzeko sustatutako planetan jasotako izaera horretako aurreikuspenak.

— Plan orokor honetako «5. Planoak» dokumentuko IV.1, IV.2 eta «IV.3 Hirigintza-antolamenduari gainjarritako baldintzak» izeneko planoak, eta herrigunea babesteko eremuaren mugaketari dagokionez Ii.1.1 planoan adierazia.

24. artikulua.  Baldintza gainjarrien lotespen arautzailea eta horiek berraztertzeko araubidea.

1.  Hirigintza-plangintzaren gainetik dauden lege xedapenetan, lurralde antolamenduko tresnetan eta abarretan jatorria duten baldintzatzaile gainjarrien kasuan, horien arau maila eta/edo maila orientagarria xedapen eta tresna haietan kasu bakoitzean ezarri dietena da.

2.  Hain zuzen ere horregatik, baldintzatzaile horien eraginpeko eremuak, kasu bakoitzean, xedapen eta tresna horietan ezarritakoak eta/edo horietatik eratorritakoak izango dira, eta horri dagokionez hirigintza-plangintzan sartutakoak horien isla baino ez dira.

3.  Hirigintza-plangintzatik bertatik etorritako baldintza gainjarrien araudi maila eta/edo maila orientagarria plangintza horretan bakoitzarentzat ezarritakoa izango da.               

4.  Horri dagokionez, plan orokor honetan jasotako izaera horretako baldintzatzaileek antolamendu xehatuaren berezko maila dute oro har, eta dagokion garapeneko plangintza eginez osatu eta egokitu ahal izango dira, normalean plangintza bereziaren bitartez.          

5.  Baldintzatzaile horiek esku-hartze neurritzat hartuko dira, eta, kasu bakoitzean, behar bezalako arreta, balorazioa eta babesa eman eta/edo behar bezala lehengoratu beharko dira. Horregatik, kasuan-kasuan zehaztu eta gauzatu beharko dira proposatutako helburuak lortzea bermatuko duten neurriak.

HIRUGARREN TITULUA

PLANGINTZAREN ARAUBIDE JURIDIKOA ETA EGIKARITZA ARAUBIDEA

1. KAPITULUA.  LURZORUAREN SAILKAPENA

25. artikulua.  Lurzoruaren sailkapen araubidea.

Aizarnazabalgo udal mugartean honako lurzoru mota hauek bereizten dira:

— Hiri lurzorua.

— Lurzoru urbanizagarria.

— Lurzoru urbanizaezina.

Horien mugak plan orokor honetako «5. Planoak» dokumentuko «II.1.3 Lurzoruaren sailkapena. Natura-eremuen mugak (udal mugartea)» eta «II.1.4 Lurzoruaren sailkapena. Hirigintza-eremuen mugak (hiri ingurunea)» planoetan islatzen dira.              

26. artikulua.  Hiri lurzorua eta dituen kategoriak.

1.  Hiri lurzoru gisa sailkatzen dira indarrean dagoen hirigintza-legerian horrelako lurzorutzat hartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzten lursailak (horri dagokionez, kontuan hartu behar da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, besteak beste 11. artikuluan xedatua).

Aipatutako legerian xedatutakoari jarraiki (horri dagokionez, gogorarazi behar da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, besteak beste 11. artikuluan xedatua), hiri lurzoruan bi kategoria bereizten dira:

A.  Hiri lurzoru finkatua.

Lurzoru mota eta kategoria horretan sartzen dira besteak beste 2006ko ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 11. artikuluko 3.a apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten sailak.

B.  Hiri lurzoru finkatu gabea.

Aipatu legedi horretan ezarritako baldintzak, bai hiri lurzoru gisa sailkatzeko bai kategoria horretan sartzekoak, betetzen dituzten lursailak dira.          

Kategoria horren barruan, eta besteak beste 2006ko ekainaren 13ko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 11.3.b artikuluan aurreikusiarekin bat, honako bi (azpi)kategoria hauek bereizten dira:

a)  Hiri lurzoru finkatugabea, urbanizazio finkaturik ez duena eta/edo planteatutako hirigintza-antolamenduari zerbitzua emateko urbanizazio nahikorik ez duena, ez behintzat hiri lurzoru finkatutzat hartzea justifikatzeko adinako proportzioan.        

b)  Eraikigarritasun haztatuaren gehitzeagatik finkatu gabeko hiri lurzorua:

— Lurzoruaren (azpi)kategoria honetan sartzen dira besteak beste lege aipatu horren 11.3.b.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten lursailak.

Baldintza horien arabera, izaera hori dute aurreko azpikategorian sartuta ez dauden hiri lurzoru finkatugabeek; horietan, eraikigarritasun haztatua handitzea aurreikusten da, bai sestra gainean, bai sestra azpian, bai bi moduetan.  

Eraikigarritasun haztatuaren gehitze hori gertatzen dela ulertuko da, baldin eta haztapen koefizienteak aplikatzetik ondorioztatzen bada, kontuan hartu gabe baina hirigintza-eraikigarritasuna handitzearekin eta erabilera-aldaketarekin lotuta dagoen ala ez.

— Lurzoruaren (azpi)kategoria honetan sartzen dira ondoriozko eraikigarritasun haztatuaren gehikuntzak kasuan-kasuan eragindako lursail guztiak.

Baldintza hori kasu bakoitzean ukitutako partzela osora hedatu ahal izango da, edo ondoriozko eraikigarritasun-gehikuntzari lotutako partzelaren zati edo ehuneko espezifikora.             

— Lursailak eraikigarritasun haztatuaren gehitzeagatik finkatu gabeko hiri lurzorutzat hartzeak –betiere azaldutako irizpideen arabera jokatuz–, antolamendu xehatuko zehaztapen baten izaera propioa du beti.             

27. artikulua.  Lurzoru urbanizagarria.

Lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzen dira, natura-baliabideak –lurzorua barne– zentzuz erabiltzeko printzipioarekin eta Plan honetan ezarritako hirigintza-helburu eta -irizpideekin bat etorriz, hiri lurzoru gisa sailkatzeko beharrezko baldintzak betetzen ez dituzten eta haren gainean planteatzen diren hirigintza-garapenen eraginpean dauden lursailak. 

28. artikulua.  Lurzoru urbanizaezina.

Lurzoru urbanizaezin gisa sailkatzen dira indarrean dagoen legerian ezarritakoarekin bat (Horri dagokionez, gogorarazi behar da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, besteak beste 13. artikuluan xedatua.) etorriz eta lurren berezko balioei –lur horietarako ezarritako babes araubidea barne– zein plan honetan ezarritako helburu eta irizpideei erreparatuta, hirigintza-garapenetatik babesten direnak.

2. KAPITULUA.  ‑HIRIGINTZA-ANTOLAMENDUAREN EGIKARITZE JURIDIKORAKO ARAUBIDEA

29. artikulua.  Irizpide orokorrak.

1.  Plan honetan eta berau garatzeko sustatzen den plangintzan jasotako antolamendu-aurreikuspenen egikaritzea indarreko hirigintza-legerian eta plan horietan bertan xedatutakora egokituko da. Nolanahi ere, gauzatze edo garapen aurreikuspenetan genero ikuspegia txertatuko da, eta ikuspegi hori jasoz herritarren partaidetza-prozesuak egitearen egokitasuna ebaluatuko da. 

2.  Hirigintza-antolamenduaren exekuzioak legezko egoiliarrak eta funtzionamenduan dauden jarduera ekonomikoak kanporatzea eskatzen badu, eta jarduera horiek harekin bateraezinak diren higiezinetan badaude, birkokatzearen arloan indarrean dagoen hirigintza-legerian xedatutakoa beteko da (horri dagokionez, kontuan hartu behar da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, besteak beste Bigarren Xedapen Gehigarrian xedatua).

3.  Lehendik dagoen eta orain finkatzen den plangintzan jasotako aurreikuspenak egikaritzeko, eta, zehazki, plan orokor honetan zein aurreko plangintzan zuzkidura publikoetara bideratutako lursailak eskuratu eta jabari publikora eskualdatzeko, indarrean dagoen legerian (uztailaren 4ko 1093/97 Errege Dekretua barne) ezarritako irizpideen arabera jardungo da.   

30. artikulua.  Hirigintza-antolamendua hiri lurzoruan egikaritzeko araubidea.

1.  Hirigintza-antolamendua egikaritzeko modalitateak.

Hiri lurzoruan aurreikusitako hirigintza-antolamendua egikaritzeko unean, indarrean dagoen legeriak araututako jarduera motekin bat jokatu beharko da, hots, kasu bakoitzean egokitzat jotzen diren jarduera motekin bat, planteatutako helburuak lortzera begira. Eta jarduketa integratuen diseinuan parte hartzea sustatu beharko du udalak, genero ikuspegia kontuan hartuta.               

Jarduketa isolatuak.

1.  Jarduketa isolatuen araubideari atxikitzat joko dira indarreko legerian hiri lurzoru finkatutzat hartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzten orubeak eta partzelak, baldin eta dagokien eraikuntza-proiektua egin eta izapidetzeari lotuta badaude.

2.  Testuinguru horretan, eraikuntza-jarduketa zuzkidura publikoetarako lursailak udalari lagatzearekin osatu behar bada, sustatu eta onartu beharreko birpartzelatze proiektuaren esparruan formalizatuko da lagapen hori, edo helburu hori lortzeko egokitzat jotzen den beste edozein lege mekanismoren bidez, dagokion eraikuntza-proiektua izapidetzearekin eta nahitaezko udal lizentzia ematearekin batera eta/edo haren osagarri.       
               

3.  Era berean jardungo da eraikuntza-jarduketa urbanizazio kargak egikaritzearekin eta ordaintzearekin osatu behar bada; hala ere, urbanizazio obra osagarrien proiektua formulatu ahal izango da, komenigarria den kasuetan.          

4.  Nolanahi ere, udal lizentzia emateko baldintza izango da aldez aurretik eta/edo aldi berean lagapen hori formalizatzea, eta aldez aurretik edo aldi berean gauzatzea eta ordaintzea karga horiek, xede horretarako egokitzat jotzen diren bermeak edo abalak finkatzea barne.

Zuzkidura-jarduketak.

1.  Zuzkidura-jarduketen araubideari atxikitzat joko dira, indarreko legerian eraikigarritasun haztatuaren gehitzeagatik finkatu gabeko lurzorutzat hartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztela-eta kasuan kasuko eraikuntza-proiektua formulatu eta izapidetzearekin lotuta dauden lursail eta partzelak.              

2.  Planteatutako antolamendua gauzatze aldera, birpartzelatze proiektu bat egitea komenigarritzat jotzen bada, proiektu horren xede izan behar duen egikaritze unitatea mugatuko da aldez aurretik.

3.  Birpartzelatze proiektua eta urbanizazio obretarakoa egin eta onartu behar ez badira, indarrean dagoen legeriak ezarritako betebeharrak bete beharko dira, dagokion eraikitzeko udal lizentzia eman aurretik eta/edo horren aldi berean.
               

Jarduketa integratuak.

1.  Jarduketa integratuen araubideari atxikitzat joko dira, indarreko legerian ezarritako baldintzak betetzen dituztela-eta plan honetan (zehazki, planean mugatutako hirigintza-eremuetako arau partikularretan) edo planaren garapenean sustatu beharreko plangintza xehatuan edo Urbanizatzeko Jarduketa Programan bertan sartzen eta/edo atxikitzen diren lursailak.   

2.  Aurrez horretarako arrazoiak zorrotz justifikatu eta azalduta, programa hori izapidetzean aukera egongo da programaren beraren xede den eremuaren mugak, aurrez hirigintza-plangintzan ezarritakoak, doitzea planteatzeko eta onartzeko. Arrazoi horiek lotuta egon daitezke lursail afektatuen baldintzatzaile fisikoekin, titulartasunaren arlokoekin eta abarrekin, dokumentu hau sustatzean detektatu eta/edo ezagutuekin.    

3.  Nolanahi ere, birdoitze horren egokitasunak, kasu bakoitzean, baldintza bat izango du, indarrean dagoen hirigintzako legerian ezarritako irizpideetarako egokitzapena baloratzea eta justifikatzea.

Zuzkidura publikoak egikaritzeko jarduketak.

Sistema lokalen edo orokorren sareko zuzkidura publikoak egikaritzeko jarduketak dira, zuzenean egikaritu daitezkeenak eta ukitutako lurzoruak eta eskubideak desjabetze bidez lortu behar direnak, aipatutako lurzoru, ondasun eta eskubide horiek jarduketa integratuei atxikita ez daudelako.

31. artikulua.  Lurzoru urbanizagarri sektorizatuan hirigintza-antolamendua egikaritzeko araubidea.

1.  Lurzoru urbanizagarri sektorizatu gisa sailkatutako lursailetan planteatutako hirigintza-antolamendua egikaritzean, Plan honetako arau partikularretan zein lursail horietan sustatu beharreko garapeneko plangintzan xedatutakora joko da, kontuan hartuta betiere planean zehaztutako bi sektore daudela, ezarritako antolamendu xehatuarekin bat datorrena bata eta plan partziala behar duena bestea.

2.  Aurrez horretarako arrazoiak zorrotz justifikatu eta azalduta, hirigintzako jarduketa-programa (HJP) izapidetzean aukera egongo da programaren xede den eremuaren mugak, aurrez hirigintza-plangintzan ezarritakoak, doitzea planteatzeko eta onartzeko. Arrazoi horiek lotuta egon daitezke lursail afektatuen baldintzatzaile fisikoekin, titulartasunaren arlokoekin eta abarrekin, dokumentu hau sustatzean detektatu eta/edo ezagutuekin.

3.  Nolanahi ere, birdoitze horren egokitasunak, kasu bakoitzean, baldintza bat izango du, hau da, indarrean dagoen hirigintzako legerian ezarritako irizpideetarako egokitzapena baloratzea eta justifikatzea.

4.  Oro har, programa horrek mugatuko ditu kasuan kasuko unitateak. Muga horiek ezartzean, unitate horietan integratutako edo horiei atxikitako lursailak identifikatu beharko dira. Era berean, egikaritze unitate bakoitzaren jarduketa-sistema zehaztuko du programak. Edozein arrazoi dela medio, erabaki horiek guztiak edo horietako batzuk hirigintza-plangintzak hartzen baditu, aipatutako programaren bitartez egokitu ahal izango dira.  

5.  Aurreko paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe, izaera orokorreko eta tokiko zuzkidura publikoetarako lursailak lortzeari dagokionez, aipatutako hirigintza-legerian ezarritakoa beteko da, eta desjabetze bidez jardungo da beharrezkotzat jotzen den guztietan, bereziki horiek jarduketa integratuko eremuetan sartzen ez badira edo horiei atxikitzen ez bazaizkie.

32. artikulua.  Lurzoru urbanizaezineko plangintza egikaritzeko araubidea.

1.  Zuzkidura publikoetarako lursailak lortzea.

Oro har, eta indarrean dagoen legedian ezarritako irizpideen arabera bestelako tratamendua jaso dezaketen salbuespenak ere izango direla, desjabetze bidez lortuko dira plan orokor honetan, plangintzan eta hura garatzera begira taxutzen diren proiektuetan lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta dauden eta zuzkidura publikoetara bideratzen diren lursailak.  

2.  Lurzoru urbanizaezineko partzelazioak.

1.— Oro har, lurzoru urbanizaezinean dauden finkak partzelatzeko edo bereizteko ezinbestekoa izango da aurrez beharrezko udal baimena eskuratzea. Horrek bat etorri beharko du zatiketa-irizpideekin, bai eta arlo horretan indarrean dagoen legedian (Besteak beste, 1997ko uztailaren 8ko 168. Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan laborantzako gutxieneko unitatea arautzen duen irailaren 27ko 203/2011 Dekretuan xedatutakoa bete beharko du, bai eta hura aldatu, osatu edo ordezten duten xedapenetan xedatutakoa ere.), plan honetan eta, hala badagokio, plana garatzeko formulatzen den plangintza berezian ezarritako osterantzeko baldintzekin ere.

2.— Oro har, lurzoru urbanizaezinean kokatutako finkak partzelatzeko edo zatitzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik dagokion udal lizentzia izatea, eta horien lagapena gauzatzeko unean hurrengo ataletan adierazitako banaketa-baldintzak bete egin beharko dira, besteak beste.

Lizentzia eskaerek finka ukituaren erregistroko ziurtagiria jaso beharko dute, azalerari buruzko datuekin batera besteak beste.

Horri dagokionez, «D» zonetan dauden finken partzelazioak honako partzelazio maila hauetara egokitu beharko du:    

3.— 30.000 m² baino gutxiagoko azalera duten finka matrizeak ezingo dira zatitu.

— 30.000 m²-tik gorako eta 80.000 m²-tik beherako azalera duten finka matrizeek gehienez bi partzela sor ditzakete.   

— 80.000 m²-tik gorako eta 150.000 m²-tik beherako azalera duten finka matrizeek gehienez hiru partzela sor ditzakete.

— 150.000 m² gorako eta 220.000 m² beherako azalera duten finka matrizeek gehienez bi partzela sor ditzakete.          

— 220.000 m²-tik gorako azalera duten finka matrizeek gehienez bost partzela sor ditzakete.

Aurreko zehaztapenen arabera bereizitako finkak ezin izango dira berriro partzelatu.

Era berean, finka bereiztea debekatuta egongo da, baldin eta horren helburua bada ekarritako partzelaren azalerarako baimendutako erabilerak eta eraikinak ezartzera begira arau hauetan ezarritako mugen azpitik murriztea finkaren azalera.

3. KAPITULUA.  ERAIKIGARRITASUNA ESLEITZEKO ARAUBIDEA

33. artikulua.  Irizpide orokorrak.

1.  Indarreko hirigintza-legerian ezarritakoren arabera, eraikigarritasun haztatua kalkulatzearren biderketa bat egin behar da, honakoa: eremu jakin batean aurreikusten den hirigintza-eraikigarritasuna, hots, dagozkion eta, hala bada, askotarikoak izango diren irabazizko erabileretara bideratua, bider erabilera horietako bakoitzari esleitutako haztapen koefizientea. Eta biderketa horrexen emaitza izango da hirigintza-eraikigarritasuna.

2.  Legeria horretan ezarritakoaren arabera, batez besteko eraikigarritasuna honakoa da: eremu jakin batean aurreikusitako eraikigarritasun haztatua zati eremu horrek banaketa ondorioetarako duen azalera konputagarria.       

Azalera konputagarri hori zehaztera begira, indarrean dagoen hirigintzako legediak ezarritakora joko da.       

Edonola ere, horri dagokionez kontuan hartuko dira bai dagokion eremuaren barruan dauden lursailak, bai egikaritzera begira eremu horri atxikita daudenak.

3.  Jarduketa integratuko eremu baten edo egikaritze-unitate baten batez besteko eraikigarritasuna kasuan-kasuan zehaztuko da, honako zatiketa hau eginez horretarako:

— Alde batetik –zatikizuna–, eremu bakoitzean aurreikusitako eraikigarritasun haztatu osoa.

— Bestetik –zatitzailea–, egikaritze ondorioetara begira eremuan sartutako edo eremuari atxikitako lursailen azalera osoa, ondorio horietara begira konputagarriak ez direnak izan ezik.

Ildo horretatik, indarrean dagoen hirigintza-legeriak ezarritakoaren arabera jokatuko da, lehendik zuzkidura publikoetara bideratutako lursailak konputatu ala ez erabakitzeko.

4.  Erabilerak haztatzeko koefizienteak hirigintza-plangintzan zehaztuko dira, antolamendu xehatuaren berezko mailarekin, eta, ondoren, eta hala badagokio, hura gauzatzeko prozesuan eguneratuko dira, bai Hirigintzako Jarduketa Programan, bai ekitatez banatzeko proiektuan.

5.  Indarreko legeriaren arabera egoki jo daitezkeen beste aukera batzuk ere izan daitezkeela baztertu gabe, eraikigarritasun haztatua eta batez besteko eraikigarritasuna hirigintza-antolamenduaren egikaritze prozesuaren testuinguruan definituko dira, zehazki honakotan:

— Hirigintzako Jarduketa Programan edo ekitatez banatzeko proiektuan, jarduketa integratuei lotutako eremuen kasuan.             

— Hala dagokionean eta indarrean dagoen legediak ezarritako irizpideekin bat zuzkidura-jardueretan sustatu beharreko ekitatez banatzeko prozesuan, betiere hori formulatzea eta onartzea beharrezkotzat jotzen bada.

— Eraikingintza-proiektuaren osagarri gisa, are horren barnean ere, zuzkidura-jarduketen kasuan, betiere jarduketa horietarako ez bada ekitatez banatzeko prozesu aipatua formulatu beharrik.

Hirigintza-plangintzan zehazten badira, urbanizatzeko jarduketa-programak edo birpartzelatze proiektuak doitu ahal izango dituzte aurreikuspen horiek, dagokien helmenarekin eta esku-hartze marjinarekin betiere. 

34. artikulua.  Hiri lurzoruan hirigintza-eraikigarritasuna esleitzeko araubidea.

Hiri lurzoruan hirigintza-eraikigarritasuna esleitzeko araubidea indarreko hirigintza-legerian ezarritako irizpideetara egokituko da, eta eraikigarritasun hori lursailen jabeei eta, hala badagokio, udalari esleituko zaie, aipatu irizpide horien arabera.      

Gehieneko eraikigarritasuna hirigintzako araudi partikularrean finkatuko da, gehieneko izaerarekin.

35. artikulua.  Lurzoru urbanizagarrian hirigintza-eraikigarritasuna esleitzeko araubidea.

Lurzoru urbanizagarrian hirigintza-eraikigarritasuna esleitzeko araubidea indarreko hirigintza-legerian ezarritako irizpideetara egokituko da, eta eraikigarritasun hori lursailen jabeei eta udalari esleituko zaie, aipatu irizpide horien arabera.

Gehieneko eraikigarritasuna hirigintzako araudi partikularrean finkatuko da, gehieneko izaerarekin.

4. KAPITULUA.  URBANIZAZIOA EGIKARITZEKO ARAUBIDEA

36. artikulua.  Urbanizazio obrak egiteko proiektuak formulatzeko araubidea.

1.  Hirigintza-plangintzan ezarritako aurreikuspenak garatzeko bidean kasu bakoitzean egin beharreko urbanizazio obrak definituko dituzten proiektuak honakoak dira:        

A.  Urbanizazio proiektuak, 2006ko ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 194. artikuluan arautuak (jarduketa integratu bateko urbanizazio obren xehetasun teknikoak definitzen dituzten obra proiektuak).

B.  Urbanizazio obra osagarrietarako proiektuak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 195.1 artikuluan arautuak (jarduketa isolatuetan beharrezkoak diren urbanizazio obra osagarrietarako proiektuak; proiektu horiek bakar-bakarrik urbanizazio lanak edo lehendik dagoen urbanizazioa birjartzekoak proiektatu ahal izango dituzte, eta lizentzian baimendutako eraikuntza-obra kontrata bidez egiteko aurrekontuaren %5 edo gutxiagoko zenbatekoa hartu behar dute).

C.  Aipatu legearen 195.2 artikuluan araututako bestelako obra proiektuak (obra publikoetarako proiektuak edo sistema orokorren edo tokiko sistemen zuzkidurak gauzatzeko proiektuak, lege honek urbanizazio proiektutzat kalifikatu ez dituenak eta, edukiari, izapidetzeari eta onarpenari dagokienez, aplikagarri zaien araudiaren pean daudenak).

2.  Plan honetan, planaren garapenean sustatutako plangintzan edo indarreko legerian ezarritako edozein mekanismoren bidez mugatutako jarduketa integratuko eremuak eta/edo egikaritze-unitateak, oro har, aurreko «1.A» atalean aipatutako proiektuen xede izango dira.   

3.  Zehazteko eta egikaritzeko dauden urbanizazio obrak dituzten zuzkidura-jarduketen xede diren eremuak, horien irismena kontuan hartuta, hurrenez hurren «1.A» eta «1.B» paragrafoetan aipatutako urbanizazio proiektu edo urbanizazio obra osagarrietarako proiektuen xede izango dira.         

4.  Zehaztu eta egikaritu gabe dauden urbanizazio obrak dituzten jarduketa isolatuen xede diren eremuak «1.B» atalean aipatutako urbanizazio obra osagarrietarako proiektuen xede izango dira.

Obra publikoak eta, zehazki, sistema orokorren eta tokiko sistemen sarean sartutako zuzkidura publikoak aurreko «1» paragrafoan aipatutako edozein proiekturen bidez definitu eta tratatu ahal izango dira.

5.  Testuinguru horretan, «1.C» paragrafoan aipatutako proiektuak sustatu ahal izango dira, baita obra eta/edo zuzkidura horiek jarduketa integratuko eremuetan eta/edo egikaritze-unitateetan sartzen badira ere, baldin eta dituzten ezaugarriek eta izaerak justifikatzen badute eremu horietan aurreikusitako gainerako urbanizazio obretatik bereizitako tratamendu bereizia ematea.

6.  Bizitegirako lurzoru urbanizagarriei dagokienez, eta interes publikoko arrazoiak kontuan hartuta (herrigunearen irisgarritasuna hobetzea eta etxebizitza babestuak eskuragarri jartzea), HE.2 «Txantil Soroa» eremua lehenesten da osterantzeko sektoreen aurretik. Hala eta guztiz udalak, interes publikoko arrazoiak kontuan harturik, plan orokor honetan jasotako beste sektore batzuei eman ahal izango die lehentasuna. Lurzoru industrialean, lurzoru urbanizagarriak egikaritzeko lehentasunak enpresen aukera-irizpideen araberakoak izango dira, eta lehentasuna emango zaio lehendik dauden enpresen hazkundeari.

37. artikulua.  Urbanizazio obrak garatzen dituzten proiektuen bidez antolamendua moldatzeko aukeraren mugak.

1.  Aurreko artikuluan aipatutako urbanizazio obren proiektuek espazio libreetarako, komunikazioetarako eta zerbitzu azpiegituretarako zuzkidura-elementuen konfigurazioa, lerrokadurak eta antolamendu sestrak egokitu ahal izango dituzte, eta, beharrezkoa izanez gero, hiri lurzoruetan eta lurzoru urbanizagarrietan aldatu ahal izango dute plangintzak zuzkidura horietarako ezarritako zonakatze xehatua, hurrengo 2. paragrafoan azaldutako salbuespenekin.

Ildo horretatik, ulertuko da plangintzan definitutako zerbitzu azpiegituren sareen trazatuen eta ezaugarrien definizioak izaera adierazgarria duela; horrenbestez, urbanizazio obren proiektuen bidez zehaztuko dira horiek guztiak behin betiko.              
               

2.  Hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian, aurreko apartatuan aurreikusten diren doikuntzak ezingo dira honako hauetara heldu:

— Partzela eraikigarrien zonakatze xehatura.

— Gai horretan indarrean den legediak arautzen duen estandarra betetzera begira konputa daitezkeen espazio libreen zonakatze xehatura.

— Plangintzan aurreikusi gabeko bide elementuak zabaltzera.

— Plangintzan aurreikusitako bide elementuak kentzera. 

3.  Bide komunikazioko sistema orokorrari zein tokiko sistemari dagokienez, urbanizazio obren proiektuek, kasu bakoitzean eragindako eremuaren urbanizazio aldetiko tratamendu orokorra zehazteaz gain, kasuan kasuko bide-bandaren barruan erabil daitezkeen mugikortasun moduei (oinezkoak, txirrindulariak, ibilgailuak) bideratutako espazio espezifikoak identifikatu ahal izango dituzte, bai eta espazio horietako bakoitzaren tratamendu berezia ere, hirigintza-antolamenduarekin bat betiere, honen lana, oro har, aipatutako bide-banda identifikatzera mugatzen baita.           

38. artikulua.  Urbanizazio obren gutxieneko edukiak eta baldintza teknikoak.

1.  Urbanizazio obren proiektuak indarreko lege xedapenetan (irisgarritasuna arautzen dutenak barne) eta hirigintza-plangintzan ezarritako irizpideetara eta baldintza tekniko eta materialetara egokituko dira. Era berean, jasangarritasun eta ekodiseinu neurriak (ISO 14.000) jaso beharko dituzte nahitaez, bai eta Ihobe urbanizazio jasangarriaren gidaren edukiari erreparatu ere, eta kontuan hartu beharko dituzte emakumeen, adinekoen eta haurren irisgarritasun beharrak.  

Udal zerbitzu teknikoek kasu bakoitzean aplikatu beharreko baldintzak definitu ahal izango dituzte, udalak zuzenean sustatutako obretan erabili ohi diren kalitate-estandarren arabera. Horretarako, obren promotoreak, proiektua egiteko lanak hasi baino lehen, dagozkion jarraibideak eskatu beharko ditu.        

2.  Komenigarritzat jotzen den guztietan, hirigintza-proiektuen esku-hartze eremua hirigintza-antolamenduaren ondoriozko lursail publiko zein pribatuetara zabalduko da.      

Zehazki, irizpide horren arabera jardun ahal izango da antolamendu hori gauzatu eta antolatutako partzelak osatzearren jatorrizko orografia mailaren batean aldatu behar bada.   

Kasu horietan, orografia berriaren itxuraketa aipatu proiektuen berezko eginkizuna dela ulertuko da.             

3.  Edonola ere, planteatutako proposamenen ondoriozko urbanizazioaren kotak eta sestrak zehaztuko dituzte urbanizazio obren proiektuek, koordenatu digitalizatu egokien bitartez.   

39. artikulua.  Udalaz kanpoko promotoreek urbanizazio obretarako proiektuak egikaritzea.

Aurreko «36» artikuluko «1.A» atalean aipatutako proiektuetan aurreikusitako eta behar bezala onetsitako obrak egiteko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik udal lizentzia eskatzea eta lortzea.

Edonola ere, obra horien promotore eta/edo esleipendunak obren hasiera eta amaiera eman beharko dio aditzera udalari.              

5. KAPITULUA.  ERAIKUNTZA EGIKARITZEKO ARAUBIDEA

40. artikulua.  Eraikuntza hiri lurzoruan egikaritzea.

1.  Eraikuntzaren sestrak eta lerrokadurak definitzeko eskaera.

Dagokien antolamendu xehatua duten partzelek hirigintza-plangintzan definituta izan beharko dituzte fatxada guztien lerrokadurak, altuerak, solairu kopurua eta eraikuntza-hondoa, bai eta lursail urbanizatuan eraikuntzari eusteko sestren kotak ere, hain zuzen ere kasuan kasuko urbanizazio obrak egin ondoren orube gisa hartu ahal izan daitezen.          

Egiten diren aurreikuspenek, hala nola berme-sestren lerrokadurek eta kotek, dagozkien koordenatu digitalizatuen bidez definituta egon beharko dute.

Udalak eraikuntza-lizentzia ukatuko du baldintza horiek osorik betetzen ez direnean, eta aldez aurretik xehetasun azterketa bat edo dauden hutsuneak konpontzeko egokitzat jotzen den hirigintzako dokumentua izapidetzea eskatuko du.            

2.  Urbanizazioari eta onurak eta kargak banatzeari buruzko baldintzak betetzea.

1.— Ezin izango da lizentziarik eskatu edo eman lehendik dagoen eraikigarritasun haztatua gehitzea dakarten obrak egiteko (aurrekoen ordez eraikin berriak egitea barne) eraikigarritasun haztatuaren gehitzeagatik finkatu gabeko hiri lurzoru gisa sailkatutako partzeletan; lizentzia horretarako, besteak beste honako baldintza hauek bete beharko dira:             

— Behin betiko onartzea egikaritze-unitatearen onurak eta kargak ekitatez banatzeko proiektua, hala badagokio partzela ere barnean hartzen duena.

— Behin betiko onartzea, hala badagokio, urbanizazio obrak zehaztu eta egikaritzeko beharrezko proiektua.

— Aldez aurretik edo aldi berean, jabearen eginbeharrak betetzea (Zehazki, aipatutako eginkizunak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, 25.2 artikuluan, zein hori garatzeko edo ordezkatzeko ematen diren xedapenetan ezarritako aurreikuspenenetatik ondorioztatuak dira.), dagozkion bermeak eta abalak gordailutzea barne, aurreko proiektuak formulatzea beharrezkoa ez bada.              

2.— Jarduketa isolatuei lotutako eraikin berriak eraikitzeko udal lizentzia eman ahal izateko, aldez aurretik edo aldi berean urbanizazio obra osagarrien proiektua egin eta onartu beharko da, obra horiek zehaztu eta gauzatzeko beharrezkoa bada.
               

Oro har, urbanizazio obra horiek eraikuntza obrak baino lehen egingo dira. Nolanahi ere, kasu bakoitzaren baldintzak eta ezaugarriak kontuan hartuta, udalak baimena eman ahal izango du urbanizazio eta eraikuntza-obrak aldi berean egiteko, eta, hala badagokio, baimen hori emateko komenigarritzat jotzen dituen bermeak eskatu ahalko ditu.

41. artikulua.  Eraikuntza lurzoru urbanizagarrian egikaritzea.

1.  Oro har, bizitegi lurzorurako plangintza xehatua egiten eta onartzen ez den bitartean, eremu horietan dauden eraikinak ez dira antolamenduz kanpokotzat joko, baldin eta bere garaian indarrean zegoen hirigintza-antolamenduan xedatutakoaren arabera eraiki baziren.            

2.  Plangintza xehatua onartu gabe badago, ezingo da eraikin horietan ordezkatze, jasotze edo zabaltze obrarik egin, ez eta hirigintzako aprobetxamendua handitzeko obrarik ere. Hala ere, behar diren obrak egin ahal izango dira, bai mantentzeko eta kontserbatzeko, bai horietan erabilera eta jarduera baimenduak garatzeko.               

Plangintza xehatua onartzen ez den bitartean, 2006ko ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 36. eta 37. artikuluetan aipatutako erabilerak ezartzeko baimena emango da, betiere artikulu horietan bertan araututako behin-behinekotasun baldintzetan.

42. artikulua.  Lurzoru urbanizaezinean baimendutako eraikuntza egikaritzea eta jarduerak ezartzea.

1.  Landa erabilerak eta obra publikoekin loturiko erabilerak ezartzea.

Erabilera horiek ezartzeko, aplikatu beharreko sektoreko legeriara egokitzen direlako ziurtagiria beharko da aldez aurretik; kasu bakoitzean eskumena duen administrazioko organismoak emango du ziurtagiri hori.

Betekizun horretatik kanpo geratzen dira profesionalizatu gabeko nekazaritza-ustiapeneko erabilerak; horretarako, nahikoa izango da udal lizentzia zuzenean eskatzea.

2.  Baimendutako beste erabilera batzuk ezartzea.

1.— Plan orokor hau onartu aurretik dauden eraikuntzetan.            

Plan honetan bertan, plangintzan eta hura garatzeko sustatzen diren proiektuetan adierazitako salbuespenekin, eraikin horiek beren baldintzatzaileekin finkatutzat joko dira (eraikinaren ezaugarriak, lotutako partzela, mugekiko distantziak, etab.), baldin eta altxatu ziren unean indarrean zegoen hirigintza-araubidearekin bat etorriz eta zegokien udal lizentzia lortu ondoren eraiki baziren.

Salbuespen horiek, besteak beste, antolamenduz kanpokotzat deklaratu diren edo deklara daitezen eraikinei eragiten diete, txabolak, teilapeak, eranskin prekarioak eta inguruko gainerako elementu degradatzaileak barne. Ondorio horietarako, eraikin horiek ez dira lehendik dauden eraikintzat hartuko.

Finkatuta dauden eraikin horiek kasu bakoitzean baimendutako erabilerak ezartzeko erabili ahal izango dira, eta ez da beharrezkoa izango eraikin berrietarako ezarritako baldintzak betetzea (gutxieneko partzela, distantziak, eraikigarritasuna, etab.), berariaz kontrakoa adierazi ezean.             

Erabilera horiek baimentzeko, indarreko hirigintza-legerian eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan araututako irizpideak eta izapideak bete beharko dira, eta indarrean dagoen hirigintza-plangintzan ezarritako baldintzak halaber, Plan hau barne, ukitutako ingurua garbitzeari eta egokitzeari dagokionez bereziki, eta, hala badagokio, dauden eranskinak, txabolak, instalazioak eta abar eraisteari dagokionez, horiek mantentzeak dakarren degradazioa ezabatzearren.

2.— Eraikin berrietan.

Lurzoru urbanizaezinean erabilera berriak ezarri nahi direnean baimendu daitezkeen baina landakoak ez diren jardueretarako eraikin berrietan –interes publikoko erabilerak izan daitezke, hala nola ekipamenduetarako erabilerak eta hirugarren sektorekoak, zerbitzu azpiegitura pribatuak, etab.–, aldez aurretik plan berezi bat egin eta onartu beharko da, eraikigarritasunaren, eraikuntzaren eta erabileraren berariazko baldintzak definitzeko.

Espediente hori indarreko legerian ezarritako irizpideen arabera izapidetu eta onartuko da. Ahal den guztietan, hori izapidetzeko unean jaso egingo dira jarduketa aurreikusia interes publikokotzat jotzera begira 2006ko ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 28.5.a artikuluan beharrezkotzat jotzen diren jarduketak. Horretarako, plan berezia Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko da, deklarazio hori eman dezan. Testuinguru horretan, beharrezko neurriak zehaztuko dira, plan bereziaren eta adierazitako adierazpenaren jendaurreko aldiaren izapideak ahal den neurrian aldi berean egiteko.   

Edonola ere, zonako landa erabilera berezkoak –edo horien osagarriak– ezartzeko lizentzia-eskaerarik egin bada aurrez, eta erabilera horiek, hirigintzako arau hauetan ezarritako bereizte baldintzak direla-eta, bateraezinak baldin badira –erabat edo neurri batean– ezartzea eskatzen den erabilera onargarriekin, lehenagotiko lizentzia-eskaera horietatik ondorioztatutako baldintzak bete beharko dira erabilera onargarriak baimendu eta ezartzeko.

3.  Lehendik dauden eraikinak.

1.— Aurreko ondorioetarako, lehendik dauden eraikuntzatzat hartuko dira eraikitzeko unean indarrean zegoen hirigintza-araubidean ezarritako irizpideekin bat etorriz udal lizentzia eskuratu ondoren altxatuak, betiere Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 30. artikuluan ezarritako irizpideetara egokitzen badira, aurri-egoeran ez badaude eta hurrengo artikuluan xedatutakoaren arabera antolamenduz kanpokotzat jo ez badira.   

2.— Eraikin horietan edozein esku-hartze proposatzen bada, dela obrak egiteko, dela jarduerak garatu edo ezartzeko, honako alderdi hauek egiaztatu eta justifikatu beharko dira, behar bezalako zehaztasunez eta zorroztasunez:               

a)  Eraikinaren existentzia bera, eta hura egikaritzeko unean indarrean zegoen hirigintza-araubidearen arabera eraiki izana, zegoen udal lizentzia lortu ondoren. 

b)  Kokalekua eta kontserbazio egoera, ezaugarri formalak (oinplanoko okupazioa, lerrokadurak, altuera, solairu kopurua, etab.) eta duen hirigintza-eraikigarritasuna.

c)  Orain dituen eta iraganean izan dituen erabilerak eta jarduerak.

Testuinguru horretan, bizitegi erabilerak ezartzea planteatzen den guztietan, egiaztatu egin beharko da plan orokor hau onartu aurreko aldian legezko erabilera horixe izana.

Horri dagokionez, baldin eta plan orokor hau indarrean sartu aurreko aldian administrazio erabakiak hartu badira, eta erabaki horiek, esplizituki edo inplizituki, berekin ekarri badute eraikin jakin bat bizitegiz bestelako erabileretara bideratzea, ulertuko da iragan horretan beste erabilera horietara bideratu dela eraikina, eta ez bizitegi erabileretara.

3.— Eraikuntza eta jarduerak indarrean dagoen hirigintza-plangintzan eta gainerako lege xedapenetan (lurralde antolamenduko tresnak barne) ezarritako hirigintza-araubidera egokitzea.              

4.  Erregistro egiaztapenaren eskakizuna.

Hirigintzako arau hauek lursail jakin batean lehendik dauden eraikinetan edo lursail horiei lotuta dauden eraikin berrietan berezko erabilerak edo onargarriak ezartzeko jarduketak baimentzea baldintzatzen duten kasu guztietan, lehen erabilerarako lizentzia emateko, aldez aurretik Jabetza Erregistroaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lotura hori formalizatu dela egiaztatzeko.             

5.  Biztanlegunea.

Biztanleguneak sortzea saihestearren, debekatuta dago bizitegi eraikinak egitea, baldin eta, eraikin horiek eraikiz gero, osorik edo zati batean bizitegi erabilerarako diren gutxienez lau eraikin badaude 75 metroko erradioko zirkuluan. Baldintza hori betetzen dela ulertuko da, bai eraikin horiek guztiak osorik bai partzialki zirkulu horren barruan badaude.             
               

6.  Ingurumen ebaluazioa eta kutsaduraren kontrola.

Lurzoru urbanizaezinean baimendutako obrek eta jarduketek, baimendutako jarduerak ezartzekoak barne, dagokien ingurumen ebaluazioa egin beharko dute, arlo horretan indarrean dagoen legerian ezarritako kasu eta baldintzetan.      

Saneamendu sistema orokorretara konektatu gabeko etxebizitza edo jarduera isolatuetan arazketa-ekipo autonomoak instalatu beharko dira. «BJ.2» baldintzatzailearen barruan dauden eremuetan kutsatzaile posibleen kontrola aplikatu beharko da, arlo horretan indarrean dauden araudiak bete daitezen.            

43. artikulua.  Plangintzarekin bat ez datozen eraikinak, instalazioak eta erabilerak.

1.  Irizpide orokorrak.

1.— Oro har, eta kasu bakoitzean berariaz ezartzen diren salbuespenak alde batera utzi gabe, hirigintza-antolamenduarekin bat ez datozela deklaratzen da plangintzan ezarritako hirigintza-araubidearekin bat ez datozen eraikin, instalazio eta erabilerak.

2.— Bat ez etortze hori gertatzen dela ulertuko da, bai aipatu plangintzan berariaz eta banan-banan adierazten den kasuetan, bai, zehaztasun hori eman gabe ere, eraikinak eta erabilerak bat ez datozenean plangintzan bertan onartutako eta ezarritako hirigintza-araubidearekin.          

2.  Hiri lurzorua eta urbanizagarria.

1.— Hirigintza-antolamenduarekin bat ez datozela deklaratzen da hirigintza-plangintzan ezarritako aurreikuspenak egikaritzea galarazten duten eraikin eta instalazioak, eta, horien artean, «5. Planoak» dokumentuaren «V.1 Hirigintza egikaritzeko baldintzak» planoan adierazitakoak.          

3.  Lurzoru urbanizaezina.

1.— Plangintzarekin bat ez datozela deklaratzen da lehendik dauden eraikin eta instalazioak, baldin eta haien mantentzeak Plan honetan aurreikusitako zuzkidura publikoak ezartzeko, handitzeko eta abarrerako aurreikuspenak gauzatzea eragozten badu, bai eta, beren ezaugarriak direla-eta, berariaz debekatutako erabilerak ezartzeko soilik erabil daitezkeenak ere.

Eraikin eta instalazio horiek indarreko hirigintza-legerian ezarritako araubidera atxikita daudela joko da.

2.— Antolamenduz kanpokotzat jotzen dira landa ingurunean dauden txabolak, teilapeak, badaezpadako eranskinak eta beste elementu batzuk, betiere horiek bere horretan uztea ingurunearen baldintza naturalak, ingurumenekoak eta paisaia baldintzak babestu eta lehengoratzearen kontrakoa bada eta, hain zuzen horrexegatik, kendu behar badira.

Antolamenduz kanpokotzat jo gabeko eraikin eta instalazioetan, Plan honetan ezarritako zehaztapenen bat betetzen ez badute, udalak, eraikin edo instalazio horiek kokatzen diren finkari eragiten dion edozein hirigintza-lizentzia eman aurretik edo aldi berean, eskatu ahal izango du eraikin edo instalazio horiek zehaztapen haietara osorik edo zati batean egokitzea.

Eraikin bat existitzen den ala ez ulertzeko, eta finkatutzat edo antolamenduz kanpokotzat jotzeko, aurreko artikuluko 3. paragrafoan xedatutakotik ondorioztatzen dena hartuko da kontuan.               

44. artikulua.  Hiri lurzoruan eta urbanizagarrian behin-behineko erabilerak ezartzea.

1.  Udalak interes publikoko behin-behineko erabilerak ezartzea erabaki ahal izango du, gerora hiri lurzoru edo lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutako titulartasun publiko edo pribatuko lursail hutsetan plangintza egikaritzea oztopatu gabe, lursail horiek garatzeko eskatzen diren hirigintza-proiektuak behin betiko onartzen ez diren bitartean.

Horretarako, lursailak erabilera aurreikusira egokitzeko proiektua onartu beharko du. Proiektu horretan, erabilera horrek eremu afektatuan izan dezakeen inpaktuari buruzko azterketa bat jasoko du eta, hala badagokio, eragindako jabeekin beharrezko akordioa lortzeaz gain, lursailen aldi baterako erabileraren desjabetze-espedientea izapidetu beharko du.

Udalak lursail horiek erabiltzeari utzi beharra ezarri beharko die lursailen erabilera eskualdatu zaien beste titular batzuei; titular horiek hilabeteko epea izango dute, lursailen titularrak edo titularrek, plangintzaren aurreikuspenekin bat etorriz, eraikuntza- edo urbanizazio obrak hasteko okupazioa eskatuz egin idazkiaren jakinarazpenetik hasita, lursailak erabiltzeari uzteko.             

Udalak, lursail okupatuetan, bere kontura kendu beharko ditu plangintza garatzeko egin beharreko obrak oztopatzen edo horien kostua areagotzen duten eraikuntza- edo urbanizazio elementu guztiak, eta ordaindu beharreko kalte-ordainetatik kendu ahal izango du lursailen behin betiko urbanizazioan berrerabil daitezkeen egokitze-obren kostua.          

LAUGARREN TITULUA

PLANGINTZAREN ARAUBIDE JURIDIKOA ETA EGIKARITZA ARAUBIDEA

1 KAPITULUA.  ‑OINARRIZKO DEFINIZIOAK ETA IRIZPIDE OROKORRAK

45. artikulua.  Terminoak eta kontzeptuak eta horien definizioa.

Hirigintzako arau hauen aplikazioaren ondorioetarako, ondoren azaltzen diren terminoek kasu bakoitzean ematen den esangura dute:

— Partzela-lerrokadura:

Lursail urbanizatuaren azaleraren gainean partzelak mugatzen dituen lerroa da, eta beste partzela batzuetatik nahiz espazio publikoetatik bereizten ditu.

— Eraikuntza-lerrokadura:

Eraikuntza baimenduak lur urbanizatuaren gainean –sestra gainean nahiz sestra azpian– oinplanoan duen gehieneko inguratzailea zehazten duen lerroa da.

— Eraikuntzaren atzerapena:

Partzelaren lerrokaduraren edozein puntutatik eraikinaren gertueneko puntura dagoen distantzia da, plano horizontal batean neurtuta, sestra azpiko eraikuntzak barne, baina ez hegalak edo teilatu-hegalak.

— Fatxada-azalera:

Eraikuntza-lerrokaduratik bertikalki goratzen den azalera da.

— Atzeraemangunea:

Fatxada-azaleraren eta azalera horrekiko atzera emanda dagoen fatxadako edozein punturen arteko distantzia da.          

— Mehelina:

Elkarri atxikitako bi eraikuntzek, partzelako lerrokaduraren gainean, komunean duten eta eraikuntza horiek mugatzen dituen azalera bertikala da.

— Eraikuntza-hondoa:

Fatxadaren gehieneko lerrokaduren arteko distantzia da, sarrerako fatxadarekiko perpendikularrean neurtuta.

— Eraikuntzaren altuera:

Eraikin baten fatxada-azalaren altuera da, kasuan-kasuan ezarritako irizpideekin neurtua.

— Solairu baten fatxada-garaiera:

Eraikuntzaren altueraren zati bat da, zehazki erreferentziako solairu jakin bateko pisu edo lurzorutik (egiturako forjatua) goiko hurrengo solairuko lurzorurainokoa.     

— Espazio estali baten altuera librea:

Eraikitako eremu baten sabai bukatuaren behealdeko puntu jakin batetik hasi eta zoru bukatuaren azalera arteko distantziarik laburrena da.

— Eraikuntzaren solairu kopurua edo eraikin profila:

Eraikuntza baten solairu kopurua, sestra gainekoak zein sestrapekoak kontuan hartuta.

— Estalkiaren malda:

Estalkiaren bolumenaren inguratzaile baimenduak fatxada-azaleraren goialdetik egiten duen malda da.

— Estalkiaren profila:

Estalkiaren bolumenaren inguratzaile baimenduaren sekzioa da, fatxada-azalarekiko plano bertikal eta perpendikular batek egina.

— Sotoko solairua:

Solairua, sarrerako zatian izan ezik sestraren azpian dagoena, bai erabat lurperatuta, bai erdi lurperatuta; kasu honetan, 1,20 metrotik behera beti, bere perimetroaren % 40tik gorako zatian, eraiki gabeko perimetroko espazio publiko edo pribatuaren sestratik neurtuta. Baldintza hori bete ezean, erdisotoa izango da.          

— Erdisotoko solairua:

Solairua, horren lurzorua bide publikoetatik edo perimetroko espazio libreetatik 0,80 m baino sakonago dagoena bere perimetroaren %60tik gorako zatian –baldintza hori bete ezean, etxabe edo beheko solairua izango da– eta, aldi berean, 1,20 m-tik gorako altuera duena fatxadan, bere perimetroaren %40tik gorako zatian –baldintza hori bete ezean, sotoa izango da–.

— Beheko solairua:

Solairu honetan, perimetroaren %60 baino gehiago bide publikoen edo perimetroko espazio –publiko edo pribatu– libreen sestretatik 1,20 m gora eta 0,80 m behera bitarteko tartean dago.             

— Solairuartea:

Solairu edo forjatu gehigarria, beheko solairuetan baimendu daitekeena, funtzionalki eta juridikoki horietatik bereiztezina. Azalera hori ez da konputagarria eraikigarritasuna eta eraikinaren solairu kopurua zehazteko unean.

— Behegaina:

Solairu hau erdisotoaren gainean dago zuzenean eta, beraz, duen perimetroaren %40 baino gehiago bide publikoen edo perimetroko espazio libreen sestratik 1,20 metro baino gorago dago.

— Goiko solairua:

Beheko solairutik edo behegainetik –horrelakorik baldin badago– gora dagoen solairua. Horrelakotzat hartuko da zuzenean eraikin baten estalkipean dagoena, punturen batean 1,20 m-tik gorako fatxada-altuera baldin badu.

— Atikoa:

Teilatupea kontatzeke, eraikineko solairurik altuena da, bere perimetroaren %40 baino gehiagoko zatian fatxada-azaleratik atzeraemana kasu bakoitzean berariaz ezartzen den atzeraemanguneaz.

— Teilatupeko solairua:

Zuzenean forjatuaren edo estalkiko taularen azpian dagoen solairua, kasu bakoitzean baimendutako gehieneko inguratzailearen ondorioz sortua, 1,20 m-tik beherako fatxada-altuera duena.

Sestra gaineko solairu bereizi baten berezko izaera izan dezake, baldin eta eraikinaren gainerako solairuetan kokatutakoetatik juridikoki eta erregistroari dagokionez ere bereizitako erabilera independenteetarako erabiltzen bada, edo bereizketa hori egin ez arren, eraikinaren gainerako solairuetan dauden erabilerentzako erabilera osagarri eta erantsietarako erabiltzen bada.

— Fatxada:

Eraikuntza kanpoaldetik bertikalean ixten duen paramentu edo planoa.

— Elementu irtenak:

Elementu finkoak dira, ez bizigarriak, ez okupagarriak, eraikuntzakoak edo apaingarriak, fatxadaren zati gisa edo fatxadari gehituta fatxadaren azaleratik irteten direnak. Halakotzat hartuko dira, besteak beste, zokaloak, pilastrak, inpostak, mentsulak, teilatu-hegalak eta markesinak.

— Hegalak:

Bertan bizitzeko zein okupatzeko modukoak diren eta fatxadako lerrotik ateratzen diren elementuak dira. Itxiak edo irekiak izan daitezke.

Hegal sakonera esango zaio irtengunerik handieneko zati edo elementutik dagokion fatxadaraino dagoen distantziari.   

— Teilatu-hegalak:

Estalkien errematea fatxadako planotik kanpo konfiguratzen duen irtengunea.

— Terraza:

Kanpora irekitako azalera, plano edo forjatu horizontal batez eraikin itxi bat estaltzean haren gainetik geratzen dena.     

— Ataripea:

Ataripetzat hartzen da bere perimetroan pilareek eusten dioten estalki oro, alboetan itxi gabea, eraikin bati atxikia edo exentua.

— Patioak:

Etxebizitzen bizigarritasun baldintzak bermatzeko xedez eraikinen barruan irekitzen diren eremuak.              

— Azalera erabilgarria:

Lokal bakoitza ixten duten hormen perimetroaren barruan dagoen azalera zapalgarria eta altzariez okupagarria. Hegal irekiak, hala nola terrazak edo balkoiak, ez dira azalera erabilgarritzat konputatzen.

— Azalera eraikia:

Eraikinaren guztizko azalera eraikia da, hormak, egiturazko elementuak, patiotxoak, instalazioen hodiak eta hegal irekiak barne.

— Azalera okupatua:

Eraikuntzaren lerrokaduren barnean dagoen azalera, sestra gainekoa zein sestrapekoa.

— Azalera eraikigarria:

Eraikigarritasun fisikoak konputatzeko erabiltzen den azalera, azalera eraikiarekin asimilagarria baina, neurketaren unean, hurrengo artikuluan zehazten diren irizpideak kontuan hartu beharrekoa.

46. artikulua.  Eraikigarritasun fisikoa konputatzeko irizpideak.

Oro har, eraikuntza baten eraikigarritasun fisiko edo gordinean espazio hauek konputatuko dira:

Espazio estali eta itxiak, bai sestra gainekoak bai sestrapekoak, 1,80 m-tik gorako altuera librea dutenak. Aipatutako altuera gainditzen duen espazio horien zatia konputatuko da.

Eraikuntzaren elementu trinkoak.

Patioak eta instalazioen Ø < 1,50 m-ko hodiak.

Igogailuen baoak.

Eraikin berriari dagozkion era guztietako balkoiak, terrazak eta eguterak, estalkia dutenean eta erabilera publikoko zortasunik ez dutenean, bai eta beheko solairuko ataripeak ere. Horien azaleraren %50 konputatuko da. Kanpoan geratuko dira jasangarritasun eta energia-aurrezkira bideratutako eraikuntzako elementuak, izaera pasibokoak, horiek ez dira eta konputatuko.             

Teilatupeko solairuetan, lehen aipatutako espazio eta elementuak konputatuko dira, nagusiki eta modu independentean partzelaren berezko erabileretara edo onargarrietara bideratzen direnak; edo, aipatu erabilera horien erabilera lagungarrietara –zerbitzu-instalazio edo trastelekuetara– bideratzen badira, erabilera horiek okupatutako lokalekin erregistro unitate zatiezina osatzen ez dutenak.

Aitzitik, ez dira eraikigarritasun horren parte gisa konputatuko honako espazio eta elementu hauek:

Jasangarritasun eta energia-aurrezkira bideratutako eraikuntzako elementu pasiboak.

Espazio estaliak eta itxiak, 1,80 metrotik beherako altuera dutenak.

Patioak eta instalazioen Ø > 1,50 m-ko hodiak.

Nolanahi ere, oro har, aipatutako eraikigarritasuna zehaztean, partzelaren sestraren gainean eta azpian aurreikusitakoak bereiziko dira.

Eraikuntza-aprobetxamenduaren erregulazioa sestra gaineko aprobetxamenduari berariaz badagokio, haren zati gisa zenbatuko dira honako espazio eta elementu hauen azalerak:        

— Goiko solairuetan eta teilatupean, oro har konputagarriak diren espazio eta elementu guztiak.

— Beheko solairuetan, erdisotoetan eta sotoetan, aipatutako elementu eta espazio berberak, solairu horiek lurraren sestratik gorako fatxada daukaten zatian.

Hori kalkulatzeko, dagokion solairuaren azalera osoari fatxadan 1,20 m-tik gorako altuera duen perimetroaren ehunekoa aplikatuko zaio.

Horretarako, kalkuluan ez dira kontuan hartuko mehelinekin bat datozen partzelaren perimetroko tarteak, eta, fatxada duten tartetzat hartuko dira, berriz, %100etik gorako malda duten lubetek estalitako solairu horien kanpoko paramentuak.           

Sestra azpiko aprobetxamenduen definizioan, sabai azalerari dagokionez muga espezifiko bat ezartzen zaienean, halakotzat hartuko dira sestra gaineko aprobetxamendutzat hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten aprobetxamendu guztiak, oro har konputagarriak.   

47. artikulua.  Eraikuntzaren solairu kopurua zehazteko irizpideak.

1.  Oro har, eta eraikigarritasuna zehazteko eta erabilera batzuetarako eta besteetarako tratamendua hargatik eragotzi gabe, sestra gaineko solairutzat hartzen dira eraikinaren behegaina eta goiko eta beheko solairuak, eta sestra azpiko solairutzat sotoak eta erdisotoak.

Eraikin jakin bateko solairu kopurua definitzeko, kasu bakoitzean plan orokor honetako hirigintza-eremuko arau partikularrean ezarritakoa bete beharko da, bai eta plana garatzeko sustatutako plangintza xehatuan ezarritakoa ere, hala badagokio arau partikularraren eta plangintza xehatuaren parte diren grafikoekin batera.     

2.  Kasu bakoitzean baimendutako solairu kopurua behar bezain zehatz identifikatuko da, besteak beste irizpide hauek erabiliz:

3.  Proiektatutako hirigintza-garapen berriak direnean, lehendik zeuden hiri errealitateak eraberritzeko eta ordezteko jarduketei lotutakoak barne, solairu kopuru hori berariaz eta zehatz identifikatuko da zenbakizko parametroen bidez, sestra gainekoak eta sestrapekoak bereizita.              

4.  Lehendik dauden eta finkatuta dauden hirigintza-garapenak direnean, aurreikuspen hori aipatutako zenbakizko parametroen bidez zehaztu ahal izango da, edo zeharka, lehendik dauden eraikinak eta solairu kopurua finkatuz.              

5.  Fatxadan atzeraemandako atikoko solairu bat egitea baimentzen bada, berariaz eta bereizita identifikatuko da.        

6.  Eraikineko solairuen kopurua arautzean, teilatupeko solairua solairu gehigarri eta bereizitzat hartuko da soilik, betiere bertan ezartzen diren erabilerak eraikinaren gainerako solairuetan daudenetatik bereizi eta independenteak badira juridikoki. 

7.  Aurreko «A» apartatuan aipatutako garapenetako solairu kopurua zenbaki erromatarrekin identifikatuko da, sestra gaineko solairu kopurua eta sestra azpiko solairu kopuru baimendua adierazita, hurrenkera horretan, barra batez bereizita.        

Eraikitzea aurreikusten bada, atikoko solairu hori (a) letrarekin identifikatuko da. Era berean, teilatupeko solairuak lehengo «D» apartatuan aipatutako tratamendu bereizi eta independentea baldin badu, (bc) letrekin identifikatuko da. 

48. artikulua.  Eraikuntzaren altuera neurtzeko irizpideak.          

1.  Oro har, eraikinaren altuera neurtzeko, beheko erreferentzia gisa hartuko da fatxadako azalerak lurzoru urbanizatuarekin topo egiten duen lekuko erdiko puntua, eta, goiko erreferentzia gisa –eraikuntzak teilatu-hegalik ez badu–, fatxadako azaleraren punturik altuena, edo fatxadaren eta estalkiaren planoaren arteko elkargunearen punturik altuena, non eta dagokion arau partikularrean edo plangintza xehatuan ez den berariaz beste irizpiderik ezartzen.

2.  Proiektatutako garapen berriak direnean, lehendik zeuden hiri errealitateak eraberritzeko eta ordezteko jarduketei lotutakoak barne, hirigintza-plangintzak –eta hala dagokionean baita xehetasun azterlanak ere– grafikoki ezarriko ditu, koordenatu digitalizatu egokien bidez, bai aipatutako eraikuntza-garaiera, bai haren goiko eta beheko erreferentzia-mailak, sestra gaineko lehen solairuaren ezarpen kota barne.       

Aurreikuspen horiek antolamendu xehatuaren maila izango dute.

49.  artikulua.  Eraikuntza baldintza orokorrak.

1.  Oro har, eta hirigintza-eremuetarako arau partikularretan zein plangintza xehatuan doitu beharko bada ere, sotoko solairu bat (1) eraikitzea baimentzen da udal mugarteko hiri eremuko partzeletan.          

Nolanahi ere, katalogatutako eraikin edo multzoen kasuan, sestra azpian eraikitzea aurreikusi eta baimentzeko justifikatu egin beharko da, zehatz eta zorrotz, solairu hori bateragarria dela eraikin edo eraikin multzo horiek baldintza egokietan mantentzearekin eta babestearekin. Aipatu babes horrekin bateragarria den kasuetan eta neurrian baino ez da baimendutzat joko. Horrelakoetan, baimendutako solairu kopurua modu berean baldintzatuta dagoela ulertuko da.            

Kasu horietan plangintza xehatua egitea aurreikusten bada, horri dagokionez hartan xedatutakoari jarraituko zaio.         

2.  Oro har, goiko solairuen gutxieneko altuera librea, hirigintzako arau hauetan ezarritako irizpideen arabera finkatua, 2,50 m-koa izango da.

Salbuespen gisa, aurreikuspen hori plan orokor honetako arau partikularretan egokitu ahal izango da, behar bezala justifikatutako kasuetan, plan hori onartu aurretik zeuden eraikinei eta solairuei dagokienez.

Lehendik zutik dauden eta aipatutako altuera baino txikiagoa duten eraikinak ordezten badira, eraikuntzaren altuera osoa handitu ahal izango da, solairu horiek irits daitezen aipatutako gutxieneko garaierara. Dena den, irizpide hori ez da aplikatuko teilatupeko solairuen altuerari dagokionez. Ezta eraikuntzari edo eraikin multzoari esleitutako katalogazio maila kontuan hartuta bateragarria ez den kasuetan ere.          
               

2. KAPITULUA.  ‑ERAIKUNTZA ETA ERABILERA ORDENANTZA OROKORRAK, HIRI LURZORUKO ETA LURZORU URBANIZAGARRIKO BIZITEGI ERABILERAKO PARTZELETAN APLIKATZEKOAK

50. artikulua.  Baldintza orokorrak.

1.  Eraikuntzaren forma zeharka erregulatzea, dauzkan lerrokaduren arabera.

Eraikuntza- eta urbanizazio-garapen finkatuak dituzten partzelez osatutako zonetan aplikatuko da; horietan, eraikuntza baimenduaren parametro formalak zeharka arautzen dira, lehendik dagoen eraikuntzaren parametro formaletara joz horretarako.

Eraikuntzak fatxaden azaleraren eta ateratzen diren mehelinen (baleude) arteko bolumen osoa edo zati bat hartuko du, partzela bakoitzean baimendutako gehieneko eraikin altueraraino; hortik aurrera, fatxada nagusiaren eta bigarren fatxadaren artean, baimendutako solairu kopuruaren arabera eratutako estalki-azalerak mugatzen du.

Partzela bakoitzean partzelaren aurrealdearen erdiko puntuan neurtuko da altuera, behereneko mailatik, eta erregulazio espezifikoak ezarriko dira hegalei eta atzeraemanguneei dagokienez, bai eta barne patioak irekitzeari dagokionez ere, baimendutako hirigintza-eraikigarritasunaren barruan.

Partzela horietan hiru eratako eraikuntza esku-hartzeak egin daitezke:

Kontserbazio esku-hartzeak, oinarrizko kontserbazio mailan sailkatutako eraikinetan. Eraikin horiek ezin izango dira eraitsi, ez eta duten bolumetria eta kanpo tratamendua aldatu ere.

Lehendik dauden eraikinak eraberritzeko eta birgaitzeko esku-hartzeak. Eraikin horietan eraberritutako elementuek –jasodurak barne, lehendiko eraikuntza ez bada baimendutako gehieneko eraikuntza-altuerara iristen– bete egin beharko dituzte ezarritako eraikuntza baldintzak.

Eraikinak ordezkatzeko esku-hartzeak. Horrelakoetan, kasuan kasuko eraikuntza-lerrokadurak zehazten dira, eta horiek oso-osorik gauzatuko dira, ezarritako eraikuntza baldintzen arabera.

2.  Lerrokaduren, hirigintza-eraikigarritasunaren eta berariaz zein zuzenean finkatutako partzela-ordenantzen arabera erregulatzea.

Bide horri nagusiki garapen berriko partzeletan jarraituko zaio.

Horri dagokionez –lerrokadurak, hirigintza-eraikigarritasuna, altuera eta eraikuntzako solairu kopurua, eta abar–, garapenera begira egiten den plangintza xehatuan xedatutakoa beteko da.            

3.  Sestrei eta eraikuntzaren euste mailei buruzko baldintzak, oro har bizitegi erabilerako partzeletan aplikatzekoak.    

Dagoeneko urbanizatuta dauden eremuetan eraikinen babes mailak eta babes sestrak finkatzen dira, baina berrurbanizatzeko esku-hartzeetan birdoikuntzak egin ahal izango dira, urbanizazio obren proiektuetarako oro har ezarritako egokitzapen aukeren barruan.

Urbanizazio berriko eremu edo elementuetan, antolamendu xehatua zehazten duen plangintzak eta urbanizazio proiektuek definituko dute mailen eta sestren behin betiko konfigurazioa, dagozkion koordenatu digitalizatuak erabiliz horretarako.          

51. artikulua.  «a.10. Eraikuntza irekiko bizitegi partzela». Eraikuntzaren forma erregulatzeko baldintza orokorrak.

1.  Partzelazioa.

A.  Eraikuntza berriak.

Partzelazioa plan orokor honetako arau partikularretan eta plana bera garatzeko sustatzen den plangintza xehatuan ezarritako irizpideetara egokituko da.               

B.  Lehendik eta finkatuta dauden eraikinak.

Arau partikularretan edo garapeneko plangintzan ezarritako egokitzapenak eta aurreikuspenak alde batera utzi gabe, kalifikazio xehatuaren gainean egiten den mugaketari lotutako partzelazioa –kasuan-kasuan arau partikular aipatuei lotua– birdefinitzen da.

2.  Hirigintza-eraikigarritasuna.

A.  Eraikuntza berriak.

Hirigintza-eraikigarritasuna izango da bai plan orokor honetako arau partikularretan bai plana garatzeko sustatzen den plangintza xehatuan ezarritakoa.               

B.  Lehendik eta finkatuta dauden eraikinak.

Hala dagokionean plan orokor honetako arau partikularretan edo plana bera garatzeko sustatu beharreko plangintza xehatuan ezartzen diren birdoikuntzak izango badira ere, eraikin horiek bere eraikigarritasunarekin finkatzen dira.

Edonola ere, hirigintza-eraikigarritasun hori osatu egingo da plan orokor honek sestrapean baimendutakoarekin, betiere liburu honetako bertako 19. artikuluan azaldutako baldintzetan.

3.  Lerrokadurak.

Eraikuntzaren lerrokadurak, fatxada guztietan eta, hala badagokio, lurpean, plan orokor honetan (hirigintza-eremuetako arau partikularretan jasotako grafikoak) edo plana bera garatzeko sustatzen den plangintza xehatuan jasotakoak izango dira.            

4.  Eraikuntzaren gehieneko altuera eta solairu kopurua.

Partzela bakoitzean baimendutako eraikin altuera eta solairu kopurua, kasu bakoitzean, plan orokor honetako arau partikularrean edo plana bera garatzeko sustatu beharreko plangintza xehatuan ezarritakoa izango da.

5.  Hegalak eta atzeraemanguneak.

Hegalak itxiak izan daitezke –begiratokiak, galeriak eta antzekoak–, edo irekiak –balkoiak, terrazak edo antzekoak–. Horiek gehienez ere 100 cm-ko sakonera izango dute fatxada-azalerarekiko. Eraikinen iraunkortasuna hobetzen laguntzen duten irizpide orokorrak kontuan hartzen dituzten sakonera handiagoko edo txikiagoko beste irtenbide batzuk baimenduko dira, baita energia aurrezteko estrategia pasiboen osagarria ere.

Hegal itxiek, eraikinaren fatxada bakoitzean, gehienez ere aurrealdearen luzeraren %50 hartuko dute, solairu kopuruarekin biderkatuta hori, eta solairu batean edo gehiagotan metatu ahal izango dira.

Hegalak ezartzeko, ezinbestekoa izango da horiek aurrea ematen dioten espazio publikoaren edo lursail urbanizatuaren sestratik 2,80 metro gora egotea.

Hegal bateko edozein puntutatik aldameneko finkarainoko gutxieneko tartea 2,00 m-koa izango da.

Hala ere, aurreko parametroetara egokitzen ez diren hegalak finkatu egingo dira, baldin eta eraiki zirenean indarrean zeuden hirigintza-irizpideen arabera eginak badira.         

Bestetik, atzeraemanguneak libreak izango dira, baina sakonera ezingo da aurrealdea halako bi baino gehiago izan; horrelakoen gutxieneko aurrealdea 1,50 metrokoa izango da.

6.  Teilatu-hegalak.

Teilatu-hegala gehienez ere 1,50 metro aterako da fatxada-azaleratik; hegalak dauden fatxada tarteetan, teilagu-hegala 30 cm atera ahal izango da hauetatik.

7.  Estalkiak.

Ahal dela behintzat, bi, hiru edo lau isurialdekoak izango dira, eta lehendik daudenen ezaugarri eta antolaerara egokituko dira; betiere, baimendutako profil baldintza orokorrak bete beharko dituzte. Estalkiko isurialdeetarako baimendutako gehieneko malda %35ekoa izango da.

Estalki profil baimendutik honako hauek bakarrik irten ahal izango dira: tximiniak, aireztatzeko edo hozteko hodiak, sabai-leihoak, estalkiaren azalarekiko paraleloak diren eta 0,40 m baino gutxiagoko altuera duten argi-zuloak, irrati- eta telebista-antenak eta estalkiaren gainean nahitaez egon behar duten instalazioetako gainerako elementu teknikoak.

8.  Patioak.

Honako baldintza hauetan baimenduko dira:

Barruko edo partzelako patioaren neurria barruan altuera osoaren laurden bateko diametroa duen zirkulu bat inskribatu ahal izateko adinakoa izango da; altuera hori behereneko gela argiztatuko zoladuratik patioaren paretetako punturik garaienera neurtuko da, eta gutxieneko diametroa 3 metrokoa izango da.

Esekilekurako edo eskailerak aireztatzeko patioetan, aipatutako gutxieneko neurriak altueraren zortziren batera eta bi metroko diametrora murriztu ahal izango dira.

Patioak, gainaldean, argi-zuloz estali ahal izango dira, baldin eta espazio periferiko libre bat uzten bada, inolako itxiturarik gabe, argi-zuloaren eta patioaren hormen artean, eta gutxienez patioaren oinplanoko azaleraren %20ko aireztatze azalerarekin.

Patioko zoruaren gainean ezingo da inolako eraikuntzarik egin.

Patioko zorua ez da inolaz ere kokatuko argitu edo aireztatu behar duen gelako zoruaren sestratik 0,60 metro baino gorago egongo.

9.  Ataripeak.

Eraikuntzari atxikitako ataripeak egin ahal izango dira.    

Horien gehieneko sakonera edo zabalera 4,00 metrokoa izango da, kanpoaldeko zutabeak kontuan hartuta.

Ataripearen gehieneko luzera dagokion fatxadarena berarena izango da, eta ez du eraikineko beste fatxada batzuen lerrokadura gaindituko.

Ataripearen luzerako lerrokaduraren kanpoaldeak gutxienez 2 metroko tartea izango du partzelako edozein mugarekiko.              

Ataripearen gehieneko altuera, kanpoaldeko lerrokaduran neurtua, 2,70 metrokoa izango da, eta estalkiaren gehieneko malda %35ekoa.

52. artikulua.  «a.20. Garapen txikiko bizitegi partzela». Eraikuntzaren forma erregulatzeko baldintza orokorrak.

1.  Partzelazioa.

Lehendik dauden eta proiektu honek finkatzen dituen eraikuntzen kasuan, horiei lotutako partzelak modu berean finkatzen dira, haien ezaugarri eta baldintzatzaileekin, eta ez da baimentzen bereiztea edo beste batzuekin elkartzea, non eta dagozkion lursail guztiak edo zati bat ez diren mugatutako egikaritze-unitateetan integratzen.

Bestetik, garapen berriak izaki, partzelazioa egokitu egingo zaie bai plan orokor honetan bai berori garatzeko egiten den plangintzan ezartzen diren irizpideei.

2.  Hirigintza-eraikigarritasuna.

A.  Eraikuntza berriak.

Hirigintza-eraikigarritasuna bai plan orokor honetako arau partikularretan bai plana garatzeko sustatzen den plangintza xehatuan ezarritakoa izango da.               

B.  Lehendik eta finkatuta dauden eraikinak.

Hala dagokionean plan orokor honetako arau partikularretan edo plana bera garatzeko sustatu beharreko plangintza xehatuan ezartzen diren birdoikuntzak izango badira ere, eraikin horiek bere eraikigarritasunarekin finkatzen dira, betiere arauak eta eraikigarritasuna bat baldin badatoz eraikuntzaren unean indarrean zegoen hirigintzako legediarekin. Hain zuzen ere horregatik, ulertuko da ezen eraikigarritasun finkatua bat datorrela, kasu bakoitzean eta oro har, eraikuntza horiek egiteko unean aurreikusi eta baimenduarekin.

Edonola ere, hirigintza-eraikigarritasun hori osatu egingo da plan orokor honek sestrapean baimendutakoarekin, betiere liburu honetako bertako 19. artikuluan azaldutako baldintzetan.

3.  Lerrokadurak.

Eraikuntzaren lerrokadurak, fatxada guztietan eta, hala dagokionean, lurpean, plan honetako planoetan grafiatuak izango dira.

4.  Eraikuntzaren gehieneko altuera eta profila.

Eraikinaren teilatu-hegalerainoko altuera ezin izango da eraikinen arteko distantziaren zabalera halako bat eta erdi baino handiagoa izan, aurrez aurre dauden fatxadetako batean gela bizigarrietarako argiztapen baoak irekitzen badira, eta horietan ohikoa bada pertsonak luzaroan egotea.

Eraikuntzaren gehieneko profila sestra gaineko bi solairu eta sestrapeko solairu batekoa izango da, hirigintzako arau partikularrean kontrakorik xedatzen denean izan ezik; dena den, profil hori gainditzen duten eraikuntzak finka daitezke.

5.  Hegalak eta atzeraemanguneak.

Hegalak itxiak izan daitezke –begiratokiak, galeriak eta antzekoak–, edo irekiak –balkoiak, terrazak edo antzekoak–. Hegal itxiek fatxada-azaleran duten sakonera ez da 1 m baino handiagoa izango. Eraikinen iraunkortasuna hobetzen laguntzen duten irizpide orokorrak kontuan hartzen dituzten sakonera handiagoko edo txikiagoko beste irtenbide batzuk baimenduko dira, baita energia aurrezteko estrategia pasiboen osagarria ere.

Hegal itxiek, eraikinaren fatxada bakoitzean, gehienez ere aurrealdearen luzeraren %50 hartuko dute, solairu kopuruarekin biderkatuta hori, eta solairu batean edo gehiagotan metatu ahal izango dira.

Hegal irekiek kokapen librea izan ahal izango dute, gehienez ere fatxada guztien aurrealdearen luzeraren %60 hartuz; aurrealde bakar batean ere metatu ahal izango dira. Sakonera librea izango da partzela pribatuaren barnean, eta 1,20 m-koa, gehienez, lurzoru publikoaren gainean.

Hegalek errespetatu egingo dituzte ezarritako atzerapen baldintzak.

Hala ere, aurreko parametroetara egokitzen ez diren hegalak finkatu egingo dira, baldin eta eraiki zirenean indarrean zegoen hirigintzako legediak ezarritako irizpideen arabera eginak badira.

Bestetik, atzeraemanguneak libreak izango dira, baina sakonera ezingo da aurrealdea halako bi baino gehiago izan; horrelakoen gutxieneko aurrealdea 1,50 metrokoa izango da.

Aurreko aurreikuspenak behar bezala eta justifikazio bitartez oinarrituta birdoitu ahal izango dira, bai dagozkien arau partikularretan, bai plan orokor hau garatzeko sustatzen den plangintza xehatuan.

6.  Teilatu-hegalak.

Teilatu-hegala gehienez ere 1,50 m aterako da fatxada-azaleratik; hegalak dauden fatxada tarteetan, teilagu-hegala 30 cm atera ahal izango da hauetatik.

7.  Estalkiak.

Konposizio librea izango dute, eta, ahal dela, lau, hiru edo bi isurialdekoak izango dira. Edonola ere, ezarritako profil baimenduaren baldintza orokorrak beteko dituzte, eta estalkiko isurialdeetarako baimendutako gehieneko malda %35ekoa izango da.

Estalkiko profil baimendutik gora, aurreko artikuluan aipatutako elementuez gain, txapitula erako aukerak baimendu ahal izango dira.

8.  Ataripeak.

Eraikuntzari atxikitako ataripeak egin ahal izango dira.    

Horien gehieneko sakonera edo zabalera 4,00 metrokoa izango da, kanpoaldeko zutabeak kontuan hartuta.

Ataripearen gehieneko luzera dagokion fatxadarena berarena izango da, eta ez du eraikineko beste fatxada batzuen lerrokadura gaindituko.

Ataripearen luzerako lerrokaduraren kanpoaldeak gutxienez 2 metroko tartea izango du partzelako edozein mugarekiko.              

Ataripearen gehieneko altuera, kanpoaldeko lerrokaduran neurtua, 2,70 metrokoa izango da, eta estalkiaren gehieneko malda %30ekoa.

53. artikulua.  Bizitegi erabilerako partzeletan erabilera baimenduak ezartzeko araubide orokorra.

1.  Erabilera nagusia.

Bizitegi erabilerako partzelak etxebizitzarako erabilerara bideratuko dira nagusiki, txertatzen diren erabilera orokorreko zonari esleitutako kalifikazio araubide orokorrarekin bat.    

2.  Erabilera baimenduak.

Bestalde, partzela horietan baimendutako gainerako erabilerak ezartzeko, artikulu honetako hurrengo ataletan ezarritako irizpideak bete beharko dira; nolanahi ere, erabilera horiek baimentzeko, ezinbestekoa izango da erabilera nagusi den bizitegi erabilerarekin bateragarriak izatea.

3.  Bizitegi partzeletarako erabilera-araubide orokorra.

A.  Bizitegi erabilerak.

Artikulu honetako 5. puntuan jasotzen diren baldintzak betetzen dituzten sestra gaineko solairuetan eta erdisotoetan baino ez dira ezarriko.

B.  Industriako erabilerak.

1. kategoriako industriako erabilerak: artikulu honetako 5. puntuan jasotzen diren baldintzak betetzen dituzten beheko solairuetan eta erdisotoetan baino ez dira ezarriko.

C.  Hirugarren sektoreko erabilerak.

Hotel erabilera: eraikin osoan, barne erabilerak solairuka banatuta, hemen deskribatutakoekin bat etorriz.

Merkataritzarako erabilera: beheko solairuan eta erdisotoan, etxebizitzetarako sarbidetik bereizitako sarbidearekin. Sestra gaineko bigarren solairuan ezartzeko baimena eman ahal izango da, baldin eta bertan garatzen den merkataritza-jarduera beheragoko hurrengo solairuan garatutako jarduerarekin juridikoki eta funtzionalki lotuta badago. Barne sarbidea izango du solairu horretatik, eraikineko etxebizitzetarako sarbide komunetatik independentea, inolaz ere.

Bulegoetarako erabilera: merkataritzarako erabileraren baldintza berdinetan. Goiko solairuetan, bakar-bakarrik bulego profesionalen modalitatean.

Jolas erabilerak: merkataritzarako erabileraren baldintza berdinetan.

Hirugarren sektoreko askotariko erabilerak: bulegoetarako erabileren baldintza beretan. Ostalaritzako erabilera osagarriak izanez gero, beheko solairuan ezarri beharko dira.

D.  Komunitate ekipamenduetarako erabilerak.

Hotel erabileren baldintza beretan.

E.  Garajea:

Arau partikularretan edo plangintza xehatuan beste kokaleku batzuetan ezartzeko baimena eman badaiteke ere, garajeak ahal delarik sestrapean gaituko dira, baina kasuan kasuko eraikinen beheko solairuetan ere baimendu ahal izango dira.

4.  Sotoko eta erdisotoko lokalen erabilera-baldintzak.

Hurrengo paragrafoan adierazten diren baldintzak betetzen ez dituzten sotoak eta erdisotoak soil-soilik bizitegi erabilera nagusiaren zein, hala dagokionean, baimendutako beste erabileren erabilera gehigarri eta osagarrietarako erabiliko dira –garajeak, trastelekuak, eraikineko eta/edo bertako lokal eta etxebizitzetako zerbitzu-instalazioak–, betiere kokatzen diren eraikuntzaren sestra gaineko solairuetan garatzen badira erabilera horiek.

Era berean, jendea zerbitzatzea edo pertsonen egonaldi jarraitua dakarten erabilerak ezartzea baimentzen da, kanpotik sarbide zuzena duten, lursailaren sestraren azpitik 1,50 m baino gutxiagora dauden eta 1,20 m-tik gorako altuera duten fatxada-zatien aurrean dauden erdisotoetako zatietan; nolanahi ere, lokal horiek artikulu honetan ezarritako gainerako erabilera-mugen mende egongo dira, besteak beste erregistro unitate independente gisa eratzeko debekuaren mendean. Hala egokituz gero, goragoko hurrengo solairuan kokatutako lokalekiko unitate funtzionala eratu beharko dute. 

Sotoko eta erdisotoko osterantzeko lokaletan berariaz daude debekatuta jendea zuzenean zerbitzatzea eskatzen duten jarduerak edo jendea luzaroan bertan egotea dakartenak.

Garajeko aparkalekuen gutxieneko hornidura bat ezartzen bada, eta garaje hori sotoan edo erdisotoan ezartzea baimentzen bada, espazio horietan beste erabilera batzuk jarri aurretik, aparkamendu hornidura hori betetzeko behar den azalera gorde eta bermatu beharko da.

5.  Beheko solairuko lokalen erabilera-baldintzak.

Beheko solairuetan eta solairuarteetan dauden lokalak bizitegi erabileretarako edo goiko solairuetan dauden etxebizitzen erabilera osagarrietarako erabili ahal izango dira, eta erregistro unitate zatiezina osatu beharko dute horiekin.

Gainera, beheko solairuko eta solairuarteko lokalak bizitegi erabilerako partzelen tipologia desberdinetan baimendutako gainerako erabileretarako erabili ahal izango dira, kasu bakoitzean ezarritako mugekin eta baldintzekin.

6.  Goiko solairuetako erabilera-baldintzak.

Lehentasunez bizitegi erabileretarako erabiliko dira, bai eta horien beste erabilera osagarri batzuetarako ere, lursailaren gainean zuzenean kokatu behar diren edo bizitegi erabileretarako lokalen erabiltzaileei eragozpenak eragin diezazkieketen instalazioetako elementu teknikoetarako izan ezik.

Etxebizitzarekin bateragarriak diren beste erabilera batzuk ere onartuko dira.

Aipatutako bizitegi erabilera nagusi horretaz gain, baimendutako beste erabilera batzuk ere ezarri ahal izango dira goiko solairu horietan, proiektu honetan kasu bakoitzerako finkatutako baldintzetan.

7.  Teilatupeko solairuen erabilera-baldintzak.

Batez ere eraikineko instalazioetako elementu teknikoak ezartzeko erabiliko dira, bai eta eraikineko etxebizitzei erantsitako trastetegiak jartzeko ere.

Sortzen diren lokalek bizigarritasun baldintza zehatzak betetzen badituzte Plan honetan eta indarreko lege xedapenetan ezarritako altuera, argiztapen eta aireztapen ezaugarriei dagokienez, etxebizitzarako erabilerak baimendu ahal izango dira, jarraian adierazten diren baldintzetan.           

Ezingo da, inolaz ere, erregistro finka independenterik eratu; eraikin bereko beheragoko solairuetan kokatutako etxebizitzen lokal erantsi gisa inskribatu beharko dira, lehendik horrela ez badaude.

Ez da inondik ere baimenduko etxebizitza independente gisa erabiltzea.

Atxikitzen zaizkion etxebizitza beheragoko hurrengo solairuan badago eta bi lokalen arteko harreman zuzena barneko eskailera baten bidez ezartzen bada, logela gisa eskatzen diren bizigarritasun baldintzak betetzen dituzten gelak erabiltzeko baimena eman ahal izango da. Kasu horretan, teilatupean jarri ahal izango dira.

Aurreko paragrafoan eskatzen den harreman zuzen hori ez badago, edo ezinezkoa bada lokal bien arteko espazio lotura zuzenik ez dagoelako, ez da etxebizitza gisa erabiltzea baimenduko.

Eraikigarritasun fisikoa eraikuntza- eta eraikigarritasun-ordenantzen bidez arautzen den eraikin berrietan, aurreko baldintzak aplikatuko dira.

Ez da inolaz ere baimenduko solairu horretan etxebizitza independenterik jartzea.

8.  Ataripeen eta sestra gaineko eremu pribatu eraikiezinen erabilera-baldintzak.

Bizitegi erabilerako partzelei atxikitako sestra gaineko espazio ez eraikigarriak, oro har, atxikita dauden eraikineko biztanleentzako lorategietara eta egonlekuetara bideratu ahal izango dira, bai eta bertara sartzeko oinezkoentzako sarbideetara ere.

Partzelari atxikitako lursailen azalerak aukera ematen duenean eta berariaz baimentzen denean, espazio horiek, gainera, ibilgailuak sartzeko eta lur gaineko aparkalekuetarako erabili ahal izango dira, baldin eta partzelak ibilgailuentzako sarbide zuzena badu, eta baita kirol erabilera pribatuetarako eta gas likidotuen deposituak eta 8 m²-ko azalerako eta gehienez 2,3 m-ko altuerako egurtegi irekiak ezartzeko ere.

54. artikulua.  Bizitegi erabilerarako baldintza orokorrak.

1.  Hiri Antolamenduko Plan Orokor honen babesean eraikitzen diren bizitegi erabilerako eraikinek bete egingo dituzte indarrean dagoen araudi orokorrak eskatzen dituen bizigarritasun baldintza orokorrak.

2.  Era berean, babes ofizialeko etxebizitzak arautzen dituzten edo horien ordez ematen diren arauetan gai horri buruz jasotako xedapenak osagarri gisa aplikatuko dira, etxebizitzak halakotzat tipifikatzen direnean. 

3.  Katalogatutako eraikinek okupatutako partzelei ez zaizkie aplikatuko atal honetan jasotako zehaztapenak, baldin eta lehendik dagoen eraikuntza-tipologia babesteko proposatutako lehentasunezko helburuarekin kontraesanean badaude, edo eraikuntza-garapena bideraezin egiten badute; horretarako, eta horri buruz galdetu ondoren, Udaleko Zerbitzu Teknikoek ordezko irtenbide bat proposatuko dute.     

55. artikulua.  Etxebizitzarako lokalei aplikatzeko baldintzak.

1.  Etxebizitzaren gutxieneko programa eta neurriak.

1.— Etxebizitzaren gutxieneko neurria.

Ezingo da eraiki 40 m²-tik beherako azalera erabilgarria duen etxebizitzarik.

2.— Gutxieneko programa.

Etxebizitza orok erabili ahal izateko honako espazio edo gela hauek izango ditu gutxienez:

Sukalde integratua duen jangela barne hartzen duen gela unitarioa, edo egongela-jangela eta sukalde independentea.     

Bi ohe hartzeko moduko logela.

Gutxienez konketa, komunontzia eta dutxa edo bainuontziko platera dituen komuna.

Atondo banatzailea.

Arropa esekilekua. Lehendik dauden etxebizitzak eraberritzen direnean, nahikoa izango da horren ordez lehorgailua jartzea.

3.— Etxebizitzen batez besteko neurria.

Egikaritze-unitateetan sartutako eraikinetan, horiei dagokien batez besteko neurria honela kalkulatuko da: esleitutako bizitegi erabilerako eraikigarritasun fisikoa zati ezarritako gehieneko etxebizitza kopurua.

2.  Gelen gutxieneko neurriak.

Gutxieneko azalerak (erabilgarriak):

A.  Sukaldea: 7 m² gutxieneko programarako, 1 m² gehituz logela gehigarri bakoitzeko.

B.  Egongela-jangela, sukalde integratuarekin: 18 m² gutxieneko programarako, 2 m² gehituz logela gehigarri bakoitzeko.

C.  Egongela jangelarekin: 14 m² gutxieneko programarako, 2 m² gehituz logela gehigarri bakoitzeko.

D.  Banakako logela: 7 m².

E.  Logela bikoitza: 10 m².

F.  Bainugela osoa: 3 m².

G.  Gutxieneko bainugela: 2 m².

H.  Arropa esekilekua: 1,5 m² gutxieneko programarako, 0,75 m² gehituz logela gehigarri bakoitzeko.

I.  Gutxieneko zabalera librea. Irisgarritasunari buruzko araudia hartuko da kontuan.

J.  Barne eskailerek, horrelakorik baldin badago, 0,80 m-ko gutxieneko zabalera izango dute.

K.  Atondoak 1,10 m zabal hartuko ditu gutxienez.

L.  Egongela nagusia: 3 m-ko diametroko zirkulu bat inskribatu ahal izango da.

M.  Sukaldeak: aparatuak alde batean, 1,6 m-ko zirkulua; aparatuak kontrako aldeetan, 2,2 m-ko zirkulua.

N.  Logelak: 2,5 m-ko zirkulua, salbuespen gisa gehigarrietako bat 2 m-ko zirkuluarekin.

O.  Bainugela: aparatuak alde batean, 1,2 m-ko zirkulua; aparatuak kontrako aldeetan, 1,6 m-ko zirkulua.

Gutxieneko altuera librea:

A.  Etxebizitza-unitate guztietan gutxieneko altuera librea 2,50 m-koa izango da, komunetan, korridoreetan eta biltegi gisako gela txikietan edo pertsonak denbora luzez egoteko ez diren beste espazio batzuetan izan ezik, horietan 2,20 m-ra murriztu ahal izango baita altuera hori.

B.  Era berean, txapitula erako gelak pertsonak egoteko erabiltzea onartuko da, baldin eta duten altuera librea ezarritako gutxienekoaren pareko edo handiagoa bada azaleraren %70ean.

3.  Gelak argitzeko eta aireztatzeko baldintzak.              

Eraikingintzaren Kode Teknikoa onartzen duen 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, aplikatuko da.

4.  Etxebizitzen antolaketa funtzionala.

Espazioen konpartimentazioak baldintza hauek bete beharko ditu:

Komunak barruti independenteak izango dira beti.

Logela orok zirkulazio espazioetatiko sarrera edukiko du, edo egongelatikoa bestela, eta sarbide bakarra badu, hori ez da sekula beste logela batetikoa izango.

Komunetara eta bainugeletara zirkulazio espazioetatik edo egongelatik sartu beharko da, salbu eta, komun-gela bat baino gehiago dagoelarik, horietako batek betetzen badu eskatutako baldintza. Izan ere, horrek aukera emango du gainerakoak logeletan sartu ahal izateko eta logeletan horietarako sarbide zuzena egiteko.

Lau logelako etxebizitzek bi komun-gela oso eduki beharko dituzte, nahitaez.

5.  Etxebizitza-lokaletarako sarbideetarako baldintzak.

Eraikingintzaren Kode Teknikoa onartzen duen 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, aplikatuko da.

Atariak.

Arkitektura-oztopoak kentzeari eta irisgarritasuna sustatzeari buruz indarrean dagoen legerian ezarritako gutxieneko dimentsio eta irisgarritasun baldintzak beteko dituzte.        

Eskailerak.

Eraikuntzaren arloan suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzetik datozen dimentsio eta diseinu baldintzak beteko dituzte, baita oztopo arkitektonikoak kentzetik eta eraikineko irisgarritasuna sustatzetik eratorritako araudi sektoriala ere.        

Igogailuak.

Arkitektura-oztopoak kentzeari eta irisgarritasuna sustatzeari buruzko araudi sektorialean xedatutakoarekin bat etorriz xedatu beharko dira, bertan arautzen den moduan.           

Salbuespen gisa, lehendik dauden eraikinetan igogailua kanpoan jartzeko baimena eman ahal izango da, eraikinaren edo espazio publikoaren partzela pribatua okupatuz, baldin eta horien barruan jartzea teknikoki gauzaezina bada, eta igogailua jartzeko jorratzen den aukera bat badator eraikin osoarekin, betiere ondoko espazio publikoaren erabilera egokiari kalterik egin gabe.

56. artikulua.  Beste erabilera baimendu batzuetarako beheko solairuko lokalei aplikatzeko baldintzak.

1.  Gutxieneko altuera librea.

Horrelako lokalen gutxieneko altuera librea 2,50 m-koa izango da, hargatik eragotzi gabe kasuan kasuko araudi tekniko-sanitarioak jarduera jakin batzuk kokatzeko eskatzen dituen bizigarritasun baldintzak betetzetik erator daitezkeen betekizunak.

Komunetarako edo biltegirako erabiltzen diren eta bestelako erabilerarik ez duten gela osagarrietan, altuera librea 2,20 m-ra murriztu ahal izango da, baina ezaugarri horiek dituzten lokalak ezin izango dira erabili pertsonen egonaldi luzeetarako.

2.  Sarbidea.

Beheko solairuko lokal guztiek, jendea hartzeko baldin badira, sarrera zuzena izango dute eraikinaren kanpoaldetik.

3.  Gutxieneko azalera.

Lokal horietako bakoitzaren azalera erabilgarria ez da 25 m²-tik beherakoa izango, lehendik zeuden eta, nahiz eta ezarritako gutxieneko gainazaleko baldintza bete ez, finkatzen diren lokalen kasuan izan ezik, edo jarduera mota dela-eta –loteria edo prentsa saltokiak, estankoak eta antzekoak– jarduera edo erabilera behar bezala gauzatzeko horrenbesteko azalerarik behar ez den salbuespenezko kasuetan izan ezik.

4.  Aireztapen eta argiztapena.

Artikulu honetan jasotako lokalen zati bat pertsonen egonaldi jarraiturako bada, laneko segurtasunaren eta higienearen arloan indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen argiztapen eta aireztapen baldintzak bete beharko ditu.

Horrelako beharrak aurreikusita, oin berriko eraikinek aireztapenerako hodiak izan beharko dituzte beheko solairuan edo solairuartean bizitegirako ez diren erabileretarako erabiltzen diren lokaletarako, zehazki kerako eta gasetarako tximinia-hodi bat eta aireztapen hodi esklusibo bat 50 m²-ko azalerako edo merkataritza-lokalaren frakzioko.

57. artikulua.  Garajerako lokaletarako baldintzak.

Garajerako lokalek irisgarritasunari buruzko araudia, sute kontrako araudia eta dagokien araudi sektoriala beteko dituzte.

1.  Gutxieneko neurriak.

Gutxieneko neurria 2,40 bider 5 metrokoa izango da, garaje-plaza irekiko.

2.  Gutxieneko altuera librea.

Gutxieneko altuera librea 2,25 m-koa izango da lokalean oro har.

3.  Sarbideak.

Garajeetarako sarbideak gutxienez hiru metro zabal izan beharko ditu.

Arrapala zuzenek ezingo dute %18ko malda gainditu, eta itzulerako edo birako arrapalek %15ekoa. Gutxienez 3 metroko zabalera izango dute, bihurguneetan behar den zabalera gehigarriarekin, eta ardatzean neurtutako kurbadura-erradioa gutxienez sei metrokoa izango da.

Garaje guztiek, arrapala hasi aurretik, ordoki bat izango dute sarbidean, gutxienez bost metroko sakonera eta gehienez %5eko malda izango dituena, oinezkoen espaloiei dagokien erabilera publikoko eremua inbaditu gabe.

4.  Aireztapena.

Garajeetako aireztapen baldintzak egokitu egingo zaizkio 314/2006 Errege Dekretuak, martxoaren 17koak, Eraikingintzaren Kode Teknikoa onartzekoak, ezarriei.

58. artikulua.  Kalitate eta segurtasun baldintza orokorrak.

Eraikingintzaren Kode Teknikoa onartzen duen 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, aplikatuko da.

59. artikulua.  Baoak, leihoak eta terrazetarako irteerak babestea.

Pertsonak erortzeko arriskua dagoen guztietan, behar diren babesak jarri beharko dira, indarrean dagoen araudia betez.

60. artikulua.  Homogeneotasuna eraikuntzen kanpo tratamenduan.

Eraikuntzen kanpoaldearen arkitekturako tratamendu unitario eta homogeneoa eskatuko da, inguruko baldintzekin bat datorrena betiere.

Eraikin baten fatxaden tratamenduaren edozein aldaketa, hala nola estalduraren aldaketa, materialen aldaketa edo arotzeria, karel eta balkoien diseinua, terrazak ixtea, edo beheko solairuetako obra-paramentuen aldaketa, irizpide bateratu batekin planteatu beharko da, eta ondoriozko fatxada osoaren plano bat aurkeztu beharko da, barnean hartuta, hala badagokio, nahitaezko proiektu teknikoa, baldin eta esku-hartzearen izaera integralak edo eraikinaren berezitasunak hala eskatzen badute. Hala ere, betebehar hori betetzeko salbuespena eman ahal izango du udalak, baldin eta aldaketaren garrantzia txikia bada eta udalaren zerbitzu teknikoen txostenaren bitartez justifikatzen bada.      

Eraikin bateko edo eraikin multzo bateko fatxadak edo elementuak modu homogeneoan pintatu beharko dira, eta debekatuta dago haietako batzuk edo etxebizitza bakar bateko elementuak baino ez pintatzea.

61. artikulua.  Estalkien tratamendua.

Estalkiek %35eko malda izango dute gehienez.               

Estalki inklinatuetan, ahal dela, erraz mantentzeko material iraunkorrak erabiliko dira, eraikinaren estankotasuna eta isolamendua bermatzeko, euri-urak eraginkortasunez biltzeko eta horiek ebakuazio instalazioetara modu kontrolatuan eramateko, inguruko urbanizazioan ondorio kaltegarririk eragitea saihestearren.

Estalki inklinatua jartzea nahitaezkoa bada, estalkiko planoak moztu ahal izango dira lokalak argiztatzeko, eta argiztapen plano bertikalak estalkiko planoaren azpitik jarriko dira. Gehieneko zabalera 2,5 m-koa izango da, eta segidako biren arteko tartea 5 m-tik gorakoa. Argiztapen planoaren aurrean eratutako terrazaren ertza teilatu-hegalaren ertzetik 2 m baino gehiagora egongo da. Beste gelak estalkiko planoan txertatutako leiho zabukarien bitartez argiztatu beharko dira.          

Estalkian eguzki-energia eta energia eolikoa hartzeko elementuak eta energia-aprobetxamendua optimizatzeko beste elementu batzuk jartzea onartuko da, betiere bizilagunei eragozpenik sortzen ez badiete, hirugarrenei arriskurik eragiten ez badiete eta hiri-multzoen baldintza arkitektonikoei kalterik egiten ez badiete.

62. artikulua.  Mehelin-hormen tratamendua.

Agerian geratzen diren mehelin-hormei eraikinaren gainerako fatxadaren antzerako akabera eman beharko zaie.           

63. artikulua.  Esekilekuen tratamendua.

Esekilekuak, ahal dela, barneko patioetan kokatu beharko dira; fatxadan jartzen direnean, saretazko soluzioen bidez tratatuko dira, kanpotik zuzenean ikustea eragoztearren, eta horien diseinua eraikinaren fatxada osoan integratu beharko da.    

64. artikulua.  Fatxaden tratamendua beheko solairuetan.

Eraikuntza berrietarako proiektuek, beren definizioen artean, eraikinaren beheko solairuko fatxadako elementu trinkoen tratamendua jaso beharko dute. Elementu horiek eraikinaren gainerakoarekin batera amaitu beharko dira, eta berdin jokatu beharko da ataripeetako barnealdeko fatxaden kasuan ere.

Elementu horiek fatxadako elementu iraunkortzat hartuko dira, eta horien diseinua eta, inolaz ere, iraunkorrak izango diren materialei emango zaien tratamendua eraikin osoarekiko koherentziaz jorratu beharko dira; elementu horiek aldatzeko –ezingo zaio elementu horietakoren bati bakarrik eragin–, plano oso bat aurkeztu beharko da, eta, plano horretan, ondoriozko fatxada jasoko da, aipatutako koherentzia eta tratamendu batasuna mantenduko direla bermatzeaz batera.

Ataripeetako sabaiaren tratamendua uniformea izango da zati bakoitzean, egitura-elementuen neurriei eta argiteriaren antolamenduari dagokienez, eta debekatuta dago bistako instalazioak jartzea; era berean, ataripeetako zutabeen estaldura iraunkortasun egokiko materialekin egin beharko da.   

Partzela bereko beheko solairuko lokaletako markesinak altuera berean jarriko dira, eta udalak horien diseinuari eta tratamenduari buruzko xedapen egokiak eman ahal izango ditu, eraikin osoan konposizio homogeneotasun egokia ziurtatu ahal izatera begira betiere.

65. artikulua.  Errotuluak eta iragarki argidunak.

Fatxaden paraleloan jartzen diren errotuluak, iragarki argidunak edo apaindurazko motiboak gehienez ere 15 cm aterako dira, eta fatxadaren osaera orokorrarekin bat etorriko dira, haren konfigurazio orokorra aldatu edo deformatu gabe.      

Ez da iragarki argidunik onartuko fatxadarekiko perpendikularrean. Argirik gabeko errotulu arinagoak, bandera motakoak, 2,5 m-tik gora eta gehienez ere 80 cm ateratzen direla jarri ahal izango dira.

Errotuluak eta iragarki argidunak beheko oinean edo solairuartean jarriko dira, eta, salbuespen gisa, beste toki batzuetan jarri ahal izango dira, fatxada osoaren azterketa bat egin ondoren.

66. artikulua.  Finken arteko tarteak eta itxiturak.

Finkak bereizteko elementuak eta bide publikoarekin muga egiten duten itxiturak burdin hesiz edo horma gaineko burdin hesiz eraikiko dira, eta gehienez ere 2 metroko altuera izan ahal izango dute. Bide publikoarekin muga egiten duten itxituren kasuan, murru edo itxitura itsuek gehienez ere 1 metroko altuera izan dezakete.

Aipatu altuerak honela neurtuko dira:

— Finkak bereizteko murruetan, hau lursailean oinarritzen den behereneko mailatik. Kasu honetan murruak 1,50 m hartu ahal izango ditu.

— Bide publikoarekin muga egiten duten itxituretan, bide publikoaren sestratik.

Lehendik altuera handiagoko harrizko murruak dauden hiri-multzoetan, hurbilen dituztenetara egokituko dira itxitura berriak.

Finkak bereizteko edo ixteko landare elementu jarraituak ere erabili ahal izango dira, altuera aldetiko muga berberekin.

67. artikulua.  Sestra gainean eraiki gabeko erabilera pribatuko espazioak kontserbatzea eta apaintzea.

Jabetza partikularreko lorategiak, patioak edo espazio libreak kontserbazio- eta apaindura-baldintza egokietan mantenduko dira nahitaez, eta beharrezko urbanizazio ezaugarriak emango zaizkie.

Arau partikularretan berariaz adierazitako kasuetan eta baldintzetan baino ez dira onartuko itxi gabeko apaindura-eraikuntzak eta erabilera nagusiko erabilera lagungarrietarako eraikuntzak; eta, eraikuntza horiei dagokienez, itxiturako eta tratamendu estetikoko material jakin batzuk erabiltzea eskatu ahal izango du udalak, ingurunera hobeto egokitzearren.               

68. artikulua.  Eraikuntza multzo bateratuen tratamendu uniformetasuna.

Hirigintzako esku-hartze eremu bakoitzari dagozkion garapen berriko eraikuntza-multzoek fatxaden tratamendu bateratua aurkeztu beharko dute; ondorio horietarako, hura osatzen duten eraikinetako lehenengoaren eraikuntza-lizentziaren eskaerarekin batera, multzoaren tratamenduaren azterketa bat aurkeztu beharko da, ukitutako jabe guztiek sinatua, gainerako eraikuntzek bete beharko dituzten ezaugarriak zehaztuko baititu horrek.

Lurzoru urbanizagarrian garapeneko plan partzialak zehaztuko du, bere ordenantzen bitartez, jorratu beharreko multzo tratamendua.

3. KAPITULUA.  ‑BIZITEGIZ BESTEKO ERABILERAKO LURSAILEN ERAIKUNTZA ETA ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK HIRI LURZORUAN ETA URBANIZAGARRIAN. HAPO

69. artikulua.  Eraikigarritasun fisikoa eta eraikuntzaren forma arautzeko baldintza orokorrak.

Bizitegiz besteko erabileretarako partzelen modalitateak kasu bakoitzean eraikigarritasun fisikoa eta eraikuntzaren forma arautzeko ezarritako baldintzetara egokituko dira, kasuan kasuko hirigintzako arau partikularretan eta, hala badagokio, Aizarnazabalgo Hiri Antolamenduko Plan Orokorra garatzeko egiten den plangintzan ezarritako parametro orokorren barruan.             

Kasu bakoitzeko parametro multzoak, hots, kasu bakoitzean baimendutako eraikuntzaren lerrokadurak eta altuera- eta profil baldintzak arautzen dituenak, definitzen du eraikinaren gehieneko inguratzailea.

Ondoriozko eraikuntzak errespetatu egin beharko ditu arau partikularretan kasu bakoitzean definitutako eraikigarritasun fisikoaren gehieneko mugak eta, ondorioz, ez da baimenduko gehieneko inguratzaileraino eraikitzea, baldin eta ezarritako eraikigarritasun fisikoa gainditzea badakar horrek.

Erabilera pribatuko jarduera ekonomikoetarako partzeletan ez-eraikigarritzat kalifikatutako zatietan, soil-soilik instalazio elementuak, zerbitzu azpiegituren zentroak, baskulak eta gordailuak ezartzeko baimena emango da; elementu horiek ez dira konputagarriak izango ezarritako eraikigarritasun fisikoaren mugen ondorioetarako.

Hala ere, ezingo da eraikitako elementurik ezarri erabilera publikoko zortasunaren mende dauden zerrendetan edo indarrean dagoen legeriak ibai ibilguen ertzetatik aurrera ezarritako eraikuntza-debekuen eraginpean dauden zerrendetan, nahiz eta kasuan kasuko zerrenda jarduera ekonomikoetarako partzela baten parte izan.

Jarduera ekonomikoetarako partzeletan «antolamendu xehatuko planoek» definitutako partzela eraikigarrien azalera kalifikazio xehatuko arau zehaztapen gisa hartuko da, eta, beraz, ezingo dira inola ere handitu izapidetzen diren xehetasun azterlanen bitartez; azterlan horiek, ordea, eraikuntza-lerrokaduren kokapena aldatu ahal izango dute –ez baina «partzela-lerrokadurena», azken hauek ere arau izaera izango baitute aipatu mailan–, partzelen barnean eraikinek oinplanoan izango duten kokapena aldatuz horrenbestez.       

Oro har, partzela eraikigarrien barruan sotoko bi solairu eraikitzea baimentzen da. Solairu horien altuera librea ez da izango 2,25 m-tik beherakoa, ezta 3,00 m-tik gorakoa ere.

Oro har, 12,00 m-koa izango da baimendutako eraikinaren altuera, baina arau partikular bakoitzean ezarriko da zehazki, eta altuera hori mugatu edo gainditu ahal izango da partzela bakoitzean ezarri beharreko erabilera espezifikoaren arabera, betiere partzela bakoitzak izango dituen behar funtzionalak kontuan hartuta; oro har, 2,50 m-raino irten ahal izango dira estalkiko elementuak altuera horretatik gora, baina maila horretatik gorako barne espazioa ezin izango da inola ere erabili.

Era berean, dituzten ezaugarri teknologikoek ezinbestean hala eskatzen duten instalazioetako eta ekipo industrialeko elementuek aipatutako altuera-muga gainditzea onartuko da; kasu horretan, non eta ez dagoen beste modu batean jokatzea eskatzen duen arrazoi oinarriturik, elementu horiek lursailaren mailan kokatu beharko dira, eta inoiz ez eraikinaren goiko solairuetan, eragiten duten inpaktu bisuala murrizteko.

Eraikinetako solairuen altuera librea ez da 4,00 metrotik beherakoa izango, bulegoetarako lokaletan edo zuzkidura- edo ekipamendu-erabileretarako partzeletako solairuetan izan ezik, horietan 2,50 metrora murriztu ahal izango baita, edo dituzten behar funtzionaletatik ondorioztatzen diren ezaugarrietara egokitu ahal izango baita.

Ekipamendu erabileretarako partzeletan, eraikinen berezitasuna kontuan hartuta, ez da hegalen antolamenduari buruzko mugarik ezartzen, eta erreferentziatzat hartzen dira bizitegi partzeletarako ezarritako erregulazio baldintzak; eta parametro horiek gainditzen dituzten aukerak jorratu ahal izango dira, justifikatuta betiere eraikuntza-unitate osoan lortuko den emaitza arkitektonikoaren arabera.    

Oro har, biltegirako eta jarduera nagusiaren erabilera lagungarri eta antzekoetarako solairuarteak edo behegainak jartzeko baimena ematen da, erregistroari dagokionez solairuartea kokatuta dagoen solairukoei lotuta; horrelakoak, baina, ez dira zenbatuko baimendutako eraikigarritasun fisikoaren ondorioetarako.

70. artikulua.  Eraikuntzaren kalitate, funtzionaltasun, higiene eta segurtasun baldintza orokorrak.

1.  Zamalanetarako espazioak.

Industria-eraikin orok, bai eta hala eskatzen duten gainerako erabileretakoek ere, salgaien zamalanetarako gune bat izan beharko dute barruan edo sestra gainean eraiki gabeko espazio pribatuetan, kamioi-plaza baterako behar besteko tokiarekin eta ibilgailuak sartu eta irten ahal izateko sarbidearekin batera; eta horretarako sarbidea izango dute biltegirako, industriarako edo dagokion jarduerarako lokalek.

Kasuan kasuko jarduera eraikinaren goiko solairu batean egiten bada eta bertara sartzeko arrapala egokirik ez badago, partzelaren beheko solairuan edo sestra gainean eraiki gabeko espazio pribatuan egon beharko du eremu horrek, eta zamalanetarako atari bat ere eduki beharko du, maila berean, karga-jasogailu bitartez aipatuarekin konektatuta.

2.  Garajeen ezaugarriak.

Soto, erdisoto edo sestra gaineko solairu estalietan prestatzen diren garajeek bete egin beharko dituzte bizitegi erabilerako partzeletarako ezarritako funtzionaltasun baldintza orokorrak. 

3.  Argiztapen eta aireztapen baldintza orokorrak eta higiene zerbitzuen zuzkidura.

Lana egiten den lokalek indarrean dagoen laneko higieneari eta segurtasunari buruzko legeriak eskatzen dituen argiztapen eta aireztapen baldintzak eta higiene zerbitzuak eduki beharko dituzte.

4.  Ingurumen baldintzak.

Zuzenean ingurura egiten diren isurketak eta gas emisioak pertsona, animalia eta landareentzako kaltegarriak ez direla bermatu beharko da, eta ustekabeko kutsadura oro saihestuko da. Sortutako hondakin guztien tratamendua bermatu beharko da, bai jardueraren barruan, bai prozesatze-enpresa baimenduen bitartez. Saneamendu sarera egiten den isurketa hondakin uren araztegietako ohiko tratamenduen ondorioz araztu daitezkeen produktuetara mugatuko da; beste edozein hondakin saneamendutik estolderia publikora doan hargunea baino lehen ezabatu beharko da.

71. artikulua.  Tratamendu estetikoari buruzko baldintzak.

Industriarako partzela guztiek itxitura bat eduki ahal izango dute perimetroan. Horrek bete egin beharko ditu plan honek bizitegi partzeletarako eskatzen dituen baldintzak.

Udalak neurriak hartzea eskatu ahal izango du, elementu teknikoak eta biltegiratze elementuak aire zabalean instalatzeak ingurumenean eta paisaian eragin dezakeen inpaktu kaltegarria minimizatzera begira.

BOSGARREN TITULUA

LURZORU URBANIZAEZINEAN APLIKATZEKO ARAUAK

1. KAPITULUA.  ‑BERARIAZ LURZORU URBANIZAEZINEAN APLIKATZEKO HIRIGINTZAKO ARAUAK

1. SEKZIOA.  Xedapen orokorrak

72. artikulua.  Eraikuntza- eta erabilera-baldintzak orokorrak.

1.  Kokaleku baldintzak.

Paisaia edo ingurumen aldetiko inpaktu oro eta beste modu batera gerta daitekeen edozein ondorio kaltegarri murriztu eta minimizatzeko, udalak kasu bakoitzean ezarri ahal izango ditu, plantea daitezkeen proposamenak aldatuz gainera, baimendutako eraikuntzen kokaleku eta kokapen baldintzak, berariaz eta kasu bakoitzean dokumentu honetan ezarritakoez gain.          

Baldintza horiek eragina izan ahal izango dute bai proiektatutako eraikuntza berrietan, bai aurretik badiren eraikin eta instalazioak ordeztu, handitu eta abarretarako proposamenetan.

Horrela, lursail naturalean edozein aldaketa egiteko, 10 metroko atzerapena mantenduko da ibaiertzetan ondo kontserbatutako landarediaren ertzaren kanpoko mugatik.

2.  Eraikinen formari eta bolumenari buruzko baldintzak.

A.  Baldintza orokorrak.

Oro har, eraikuntzak 2006ko ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 28.4.c artikuluan eta lege hori garatzeko ematen diren xedapenetan ezarritako irizpideetara egokituko dira.

B.  Eraikuntzaren parametroak.

Foru Aldundiko Nekazaritza Departamentuak horretarako ematen dituen irizpideen arabera jokatuko da. Horiez gain, dena den, honakoak ezartzen dira:

— Sabai azalera.

Sestra gaineko gehieneko sabai azalera eraikineko: 1.000,00 m²(t).

— Eraikuntzaren gehieneko luzera eta altuera.

Eraikuntzako fatxaden gehieneko luzera 50,00 m-koa izango da.

— Eraikuntzaren gehieneko profila eta altuera.

Eraikuntzak gehienez bi (2) solairuko profila izango du sestra gainean. Dena den, sotoak eta/edo erdisotoak eraikitzeko baimena emango da –gehienez ere solairu bat (1) sestra azpian–, eta teilatupeko eremuak ere erabili ahal izango dira. Sotoaren oinplanoko okupazioa sestra gaineko eraikinarenaz bestelakoa izan daiteke, are gehiago, azken eraikin horren lursailetatik bereizitako lursailetan kokatu ahal izango da.

Eraikinaren gehieneko altuera 7,00 m-koa izango da, fatxada bakoitzaren erdiko puntuan horizontalki ezarritako teilatu-hegaletaraino neurtuta. Eraikinaren gehieneko altuera 9,00 m-koa izango da, lursail urbanizatuarekin bat egiten duen lerroaren behereneko puntuan neurtuta. Ibilgailuak sotora edo erdisotora sartzeko lekuan inoiz edo behin gainditu ahal izango da gehieneko garaiera hori.

— Oinplanoko okupazioa.

Oinplanoko okupazioaren gehieneko azalera 500,00 m²-koa izango da eraikineko.

— Bolumenen konposizioa.

Eraikinek bolumetria sinplea izango dute. Estalkiek ez dute %35etik gorako maldarik izango.

Estalki horretatik gora, tximiniak eta beste instalazio batzuk egitea onartuko da.

C.  Aparteko kasuetan eraikuntzaren parametroak gainditzea.

Eraikigarritasun fisikoa, oinplanoko okupazioa eta gehieneko garaiera arautzen dituzten parametro horiek salbuespen gisa gainditu ahal izango dira, baldin eta, behar bezala justifikatuta, eraikigarritasun fisikoarekiko egokitasun funtzionala lortzeko eskakizun proportzional eta egokiei erantzuten badiete, arloan eskumena duen foru departamentuak aurrez baimena emanda eta ezartzen dituen baldintzetan, honako irizpide hauei jarraikiz:

— Udalak zuzenean baimenduta eraikigarritasunaren, okupazioaren edo luzeraren parametroetako baten %25etik beherako gehikuntza dakarten proiektuak. Horri dagokionez planteatzen diren proposamenak behar bezala ebaluatu beharko dituzte udal zerbitzuek.

— Proiektatutako eraikuntzak eta instalazioak antolatzeko plan berezia egin eta onartu ondoren, betiere altuera edo aipatu beste parametroetakoren bat aipatutako %25 baino gehiagoz gainditzen badute.

3.  Urbanizazioari eta ingurunearen tratamenduari buruzko baldintzak.

A.  Azpiegiturak.

Eraikuntza berriak ezartzeko baimena ematen den partzelek –profesionalizatu gabeko nekazaritzarako erabileretarakoak izan ezik eta, era berean, kanpoan lagata ekipamenduetara eta zerbitzu azpiegituretara bideratuak ere eskakizun hori objektiboki beharrezkoa ez denean– ibilgailuen sarbidea izan beharko dute kapitulu honetan ezarritako baldintzetan, bai eta ur hornidura, saneamendua, elektrizitate hornidura eta kanpo argiteria ere.

Zerbitzu horietakoren bat ez badago, edo beharrezko baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileak horiek bere kontura ezarri edo hobetuko direla bermatu beharko du, eta, hala egin ezean, eskatutako baimena ukatu ahal izango du udalak. Landako erabilerez besteko erabilerak ezarriz gero, betebehar hori sare orokorretara ere zabalduko da –bide eta zerbitzu sareetara–, baldin eta horien ahalmena ez bada aski eskatutako jarduera egokiro garatzeko.

B.  Lurraldean txertatzea.

Euste-hormak saihestuko dira. Behar izanez gero, ezponda bidezko desnibelen aukerak kalte handia eragiten badu ingurunean hain zuzen ere lur mugimenduak eragindako eremua nabarmen handitzeagatik, landare estalkia duen harri-lubeta bitartez egingo dira, eta, salbuespen gisa, hormigoi armatuz egin ahal izango dira, gutxienez 20 cm-ko lodierakoak, harlangaitzez emanez kanpoaldeko akabera; kasu horretan, ageriko horma-atalak ezin izango du bi metroko altuera gainditu.      

Oin berriko eraikinek paisaian duten eragina gutxitzeko, inguruan espezie autoktonoen zuhaitzak landatzeko eskatu ahal izango du udalak, gutxienez zuhaitz bat landatuz eraikuntzako 50 m²-ko.

Era berean, 10 plaza baino gehiagoko aparkalekuetan zuhaitz autoktonoak landatu beharko dira, zuhaitz bat bi plazako, plazen arteko bereizketa gisa, hiruzuloka edo ilara bikoitzean jarrita.

C.  Finken itxiturak.

Finken itxiturak, ahal dela, zuhaixka-landarez egindako heskaiz egingo dira. Hesola eta alanbre-sarez egindako itxitura tradizionalak onartuko dira, ganaduaren kasuan. Salbuespen gisa baino ez da onartuko bide publikoekiko mugetan fabrika-obra bidezko itxiturarik. Horiek, ahal dela, harrizkoak izango dira, eta akabera zarpiatuak eta pintatuak, metalezko hesiak, edo hesolez eta arantzarik gabeko alanbrezkoak onartuko dira, eta debekatuta egongo dira bistako hormigoizko hormak eta zarpiatu gabeko hormigoizko blokez eginak.

Itxiturek gehienez 1,20 m-ko altuera izango dute. Altuera handiagoko landare-itxitura jarraituak onartuko dira, palaxu motakoak, baina inoiz ere ez 2,00 m-tik gorakoak.

Itxiturak jartzeko, gutxienez 1 metroko tartea mantendu beharko da finkak edozein bide motarekin duen mugarekiko, edo udal ordenantzan edo dagokion sektoreko legedian ezartzen eta arautzen den tartea bestela, errepideei buruzko foru arauan ezarritako araubideari atxikitako errepideak edo bideak baldin badira. Zuhaixka bidez egindako finka-itxituren kasuan, 2 metroko distantzia mantendu beharko da finkaren mugaraino, non eta ez dagoen mugakideen arteko beste akordioren bat.

4.  Airetiko lineak paisaian txertatzea.

Udalak egokitzat jotzen dituen baldintzak jarri ahal izango ditu airetiko elektrizitate eta telefono lineetako elementuen trazaketa eta osaerari buruz, paisaian bezala nekazaritza eta baso ingurunean ere ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.

5.  Telefonia, telekomunikazio eta telebistako antenak paisaian txertatzea.

Udalak baldintzak ezarri ahal izango ditu antena eta etxola hartzaileen kokapenari dagokionez, paisaian nahiz nekazaritza- eta baso-aprobetxamenduetan ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.

Edonola ere, mota horretako antena bat kokatzeko eta martxan jartzeko lehen lizentzia emateko, ezinbestekoa izango da eskatzaileak konpromiso bat sinatu eta entregatzea. Horretan konpromisoa hartuko du, operadore berriak instalatzearren bere dorrea erabiltzen lagatzeko.

Lizentzia eskatzen duten hurrengo operadoreek, lehendik dagoen antena batetik 300 metro baino gutxiagora dagoen kokapen batean eskatzen badute, dagoeneko jarrita dagoen antena erabili beharko dute, eta etxola osagarri berriak eduki ahal izango dituzte.

6.  Bizigarritasun baldintzak.

Lurzoru urbanizaezinean baimendutako eraikinetan, hala badagokio, gelen gutxieneko dimentsioei, aireztapenari eta argiztapenari dagozkien bizigarritasun baldintzak aplikatuko dira, hiri lurzoruari dagozkion ordenantzetan antzeko espazioetarako ezarritakoak, plan orokor honetako Katalogoan jasotako eraikinak birgaitzeko esku-hartzeen kasuetan izan ezik; izan ere, azken horietan, fatxadaren tratamendu baldintzak –bao berriak irekitzea eragozteko edo daudenak aldatzeko galarazpena– betetzen segitu beharko da, oinplano berriko eraikinetan oro har eskatzen diren aireztapen eta argiztapen baldintzak zorrotz betetzearen gainetik.  

Azienda ukuiluratzeko eraikinak, abeletxeak barne, industria-erabilerekin parekatutako lantokitzat hartuko dira bizigarritasun baldintzak betetzeari dagokionez, eta aplikatzekoa den indarreko araudi tekniko-sanitarioa betetzera joko da horietan.          

7.  Erabilera debekuak eta salbuespen gisa onartutako erabilerak.

Lurzoru urbanizaezinean, berariaz debekatuta daude hiri-erabilerak, eta, zehazkiago, industria-erabilerak, nekazaritza eta abeltzaintzako eta basogintzako industriak izan ezik, baldin eta horien ekoizpenak zerikusia badu kokatuta dauden lursailen erabilerarekin eta arlo horretan eskumena duen erakunde sektorialaren oniritzia lortzen badute. Nolanahi ere, industria horiek kontuan hartu beharko dituzte dokumentu honetan adierazitako baldintzak eta mugak.

Lehendik dauden eraikinak finkatuko dira, baldin eta Plan hau onartu aurretik etxebizitza kopuru handiagoa badute, behar diren legezko baimenen bitartez ezarrita. Dokumentu honetan bertan planteatutako irizpideen arabera lurzoru urbanizaezinean etxebizitzara bideratutako eraikin berriek nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi bati lotuta egon beharko dute. Berariaz debekatuta dago landa ingurunearen erabilera edo ustiapenari lotu gabeko etxebizitza autonomorako eraikin berriak altxatzea.

Baserriei lotuta egon ohi diren ostalaritza erabilerak baimentzen dira, hala nola sagardotegiak, askaldegiak eta abar, betiere landa erabileren osagarri gisa planteatzen badira, aurretik diren ustiategiei lotuta; era berean, ostalaritza erabilerak baimentzen dira (landa turismoa), hurrengo artikuluetan araututako baldintzetan.

8.  Biztanlegunea osatzeko arriskua saihesteko baldintzak.

Bizitegi eraikuntzak debekatuta egongo dira, baldin eta eraikuntzok batera eginez gero gerta badaiteke bizitegi erabilerako lau eraikin, zati batean baino ez bada ere, 75 metroko erradioko zirkulu batean sartzea.          

9.  Elementu itsusgarriak desagerraraztea.

Lehendik dagoen eraikin bat birgaitzeko, haren erabilera aldatzeko eta eraikin berriak eraikitzeko esku-hartze oro, horien erabilera dena dela, aldez aurretik kendu eta eraitsi egin beharko dira txabolak, teilapeak, prekarioan gehitutakoak eta eraikinei lotutako lursailetan dauden gainerako elementuak, baldin eta horien mantentzea oztopo bada natura- ingurunea natur, ingurumen eta paisaia aldetiko baldintza egokietan gordetzeko eta, hala egokituz gero, lehengoratzeko.   

Helburu horietako edozeinekin egiten diren eraikuntza- eta jarduera-proiektuak elementu itsusgarri horiek ezabatzeko eta eraisteko beharrezko proposamenekin osatu beharko dira, bai edukiari gehituz, bai xede horrekin egindako beste proiektu espezifiko batzuen bidez. Nolanahi ere, azken horiek udalari aurkeztu beharko zaizkio, beharrezko udal baimena lortzeko, haiekin batera edo lehenago.       

Proiektu horien xede diren lanak eta/edo jarduerak gauzatzeko udal baimena emateko, betiere, nahitaezko baldintza izango da aipatu elementu itsusgarriak lehenago eta/edo aldi berean eraistea.

10.  Lehendik dauden eraikinak lehentasunez erabiltzea.

Lurzoru urbanizaezinean baimendutako erabilerak eta jarduerak, ahal delarik, lehendik eta finkatuta dauden eraikinetan kokatuko dira, betiere erabilera eta jarduera horiek ezartzeko eta garatzeko beharrezkoak eta egokiak badira.

Erabilera eta jarduera horietarako eraikin berriak egiteko baldintza izango da aurretik helburu horietarako eraikin egokirik ez izatea.

Ildo beretik, lehentasuna emango zaio lehendik dauden eraikinak, erabilera eta jarduera baimenduetarako finkatuak, handitzeari, erabilera berberetarako eraikin eta instalazio berriak altxatu beharrean; handitze horrek, betiere, bat etorri beharko du indarrean dauden lurralde antolamenduko tresnetan, plan orokor honetan, edota beronen garapenean sustatzen den antolamenduan ezartzen diren irizpideekin. Edonola ere, irizpide hori ezin izango da aplikatu tartean badirenean handitze horri desegoki irizteko behar bezala justifikatutako arrazoiak, esaterako eraikinaren eta beronen inguruaren baldintza eta ezaugarriei dagokienez, bai beste edozein zertzeladari dagokionez.          

11.  Eraikin kopurua mugatzea.

Nekazaritzako ustiategi edo landa finka berari lotuta dagoen edo eraiki behar den eraikin kopurua ahalik eta gehien murriztuko da.

Oro har, nekazaritzako ustiategietako bi (2) etxebizitza osagarri baimentzeko kasuetan, etxebizitza horiek eraikin berean kokatuko dira, ahal izanez gero lehendik dagoen eraikin batean. Era berean, garatzera begira eraikinak edo instalazioak behar dituzten nekazaritzarako erabilerak eta jarduerak eraikin bakar batean edo ahalik eta eraikin kopururik txikienean. ezarriko dira. Helburu horretarako bi eraikin edo gehiago altxatzeko, horiek beharrezkoak direla justifikatu beharko da aurrez. Nolanahi ere, eraikuntza-inguratzaile baten barruan multzokatuko dira, baldin eta inguratzaile hori egokitzat jotzen bada eta, aldi berean, landa ingurunea errespetatzen badu.

73. artikulua.  Errepideak eta landabideak.

1.  Halakotzat hartuko dira errepideak (Gipuzkoako Foru Aldundiaren titulartasuneko sarea) eta lurzoru urbanizaezinean dauden edo proiektatuta dauden bide publikoak, udalerriko sistema orokorren sarean sartuta egon zein ez egon.    

2.  Errepide eta bide berriak irekitzea baimenduko da soil-soilik onura publikoko edo gizarte intereseko arrazoiengatik, edo lehendik dauden eta antolamenduz kanpo deklaratu ez diren eraikuntza partikularretarako sarbidea emateko.

Ageriko ezintasunik ezean, gutxienez 300 metroan behin zabalguneak jarriko dira, bi ibilgailu gurutzatu zein noranzkoa aldatu ahal izatearren.

3.  Landako erabileretara bideratutako eraikin berriek, lurzoru urbanizaezinean eraiki nahi badira, aurreko 1. paragrafoan aipatutako errepide edo bideetako batetik izan beharko dute sarbidea. Eraikin horiek ezartzeko, bide azpiegitura horiek arautzen dituzten lege xedapenetan ezarritako irizpideak bete beharko dira, eta inola ere ezingo dira egon errepideetatik 10,00 m baino hurbilago eta landabide publikoetatik 8,00 m baino hurbilago, ezta horietatik 100,00 m baino urrunago ere.

Asfalto edo hormigoizko zoladura eta gutxienez 3,00 m-ko zabalera duten errepide edo bideetatik sartu beharko da bertara. Bide berrien eta errepideen arteko lotuneen barruko erradioek 9,00 m izan beharko dute gutxienez, eta sarbidearen sestrak, errepidetik aurrerako lehen hamar metroetan, ezin izango du %4 gainditu. Urak errepidera iritsi baino lehen bildu eta desbideratuko dira.            

Lehendik dauden eta erabilera pribatuetarako diren eraikuntzetara sartzeko bideen kasuan, aipatutako betekizunetako bat betetzea ezinezkoa edo oso zaila bada, aukera izango da hori betetzea ez eskatzeko.

Aurretik badiren eraikinak finkatu egiten dira, aipatuak baino distantzia txikiagoak badituzte ere.

4.  Lurzoru urbanizaezineko errepide eta bideetatik paisaiaren pertzepzioa babestea arrazoia izan daiteke eraikitzeko edo zuhaitzak landatzeko aukeren murrizketa bereziturako.         

5.  Nolanahi ere eraikin horiek, lehendik daudenak zein berriak, besteak beste Gipuzkoako Errepide eta Bideei buruzko 2006ko ekainaren 6ko Foru Arauan ezarritako irizpideetara egokituko dira.

6.  Errepideetako elementu funtzionalen ezarpen berriak gaur egun dagokien jabari publikoan sartzen ez diren lursailei eragiten badie, plan berezi bat formulatu beharko da aldez aurretik, bai plan honetan bai lurzoru urbanizaezineko plangintzarako indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzetan, non eta ezarri beharreko elementuen garrantzi eskasak eta horien Kudeaketaren titulartasun publikoak horrelakorik behar ez izatea ez dakarten, udalaren iritziz.     

7.  Lurzoru urbanizaezinean trazatua zuzentzen denean erabilerarik gabe gelditzen diren errepide eta bide zatietan, obren titularrak landare lurrezko geruza bat jarri beharko du. Horretarako, baina, artean baden bide zorua altxatuko du aurrez.          

74. artikulua.  Ibilgailuentzako pistak.

Debekatuta dago lurzoru urbanizaezinean pistak irekitzea, baldin eta ez bada justifikatzen zertarako erabiliko diren, edo landa ingurunearen ustiapen jardueraren bati erantzuten ez badiote, edo baimendutako obra edo eraikin baten parte ez badira.

Irteerarik gabeko pistetan espazio zirkularrak prestatu beharko dira, gurutzaketak egiteko zabalerak dituztenak.

75. artikulua.  Zuhaitzak babestea.

Babestutako zuhaitz eremutzat hartzen dira Plan hau onartu zenean Babes Bereziko kategorian sartuta zeuden bertako zuhaitz masak.

Masa horietan, debekatuta daude mozketa eta esku-hartze suntsitzaileak edo degradatzaileak, honako hauek izan ezik: horiek hobetzera bideratutako garbiketak eta entresakak; lurraldearen egitura orokorrari eta organikoari dagozkion eraikuntzak edo instalazioak egiteko beharrezkoak izan daitezkeenak; baso baliabidearen arrazoizko ustiapenak justifikatzen dituenak, alde batera utzi gabe horri dagokionez beharrezkoak izan daitezkeen baimenak, eta, betiere, jatorrizko baso masaren antzeko ezaugarriak dituen birsorkuntza bermatzen bada.

Halaber, debekatuta dago zuhaitzak eta zuhaixkak moztea ibilgu publikoen ertzetan eta erriberetan, garbiketako eta hobekuntzako esku-hartzeak izan ezik, horiek ere baimena beharko duten arren.

Hiri lurzoruan eta urbanizagarrian obrak egiteko lizentziak eskatzen direnean, eta obra horiek lurzoru urbanizaezinean kokatutako aipatua bezalako zuhaitz edo zuhaitz masa batetik hurbil egin behar badira eta obretan zehar horrek afekzioren bat izan badezake, zertzelada hori erasota utziko da dagokion eskaeran, eta udal zerbitzu teknikoek horri dagokionez aipatzen dituzten babes neurriak hartu beharko dira. Neurri horiek ezarri ondoren kalteak sortzen badira eta horien eraginez zuhaitza edo zuhaitz masa desagertzen bada, udalak dagozkion zehapenak ezarri ahal izango ditu, eta, kaltetutako zuhaitza edo zuhaitzak publikoak badira, kalte-ordainak eskatu ahal izango ditu.

Arrazoia dena dela –baita ustekabean ere– erabat edo zati batean suntsitu diren zuhaitz eremu eta baso masa babestuak jatorrizkoen antzeko ezaugarriekin lehengoratu beharko dituzte titularrek.

76. artikulua.  Ibai ibilguak babestea.

Oro har, aipatu ibilguak babesteko, gai horretaz indarrean dauden lege xedapenetan eta lurraldea antolatzeko tresnetan ezarritakora joko da.

Nolanahi ere, ezarpen berriko eraikinek EAEko Ibaiertzen eta Errekaertzen LPSan eta Plan Hidrologikoan jasotako gutxieneko tartea izango dute ibai ibilguetatik.

Distantzia hori ez zaie aplikatuko ibai ibilguen erabilera eta aprobetxamendurako eraikinei, ez eta zuzkidura publikoei –bideak, zerbitzu azpiegiturak eta abar– lotutako eraikinei ere, baldin eta, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz, gaian eskumena duen administrazioak baimendutakoak badira.              

Aipatutako distantzia baino hurbilago dauden aurretiko eraikinak finkatu egiten dira, betiere indarreko lege xedapenetan ezarritako irizpideetara egokitzen badira horiek.         

77. artikulua.  Landaketen eta eraikinen arteko distantziak.

Baso eremuen inguruan dauden eraikinek, landakoak ez diren erabileretarako edo landako erabileren etxebizitza lagungarrietarako badira, beren perimetroan zuhaixkarik edo landaretzarik gabeko zerrenda bat izan beharko dute, suteak zabaltzea eragoztearren.

Zuhaitz landaketa masiboak baimentzen diren eremuetan, nekazaritzako, abeltzaintzako eta landazabaleko eremuetan badaude, honako baldintza hauek bete beharko dira:

Zuhaitz landaketa masiboak egiteko, 60 metroko tartea utzi beharko da edozein bizitegi, nekazaritza, abeltzaintza edo berotegi eraikuntzatara (txaboletara izan ezik). Landaketa eraikuntzatik iparraldera baldin badago, distantzia hori 40 metrora murriztu ahal izango da.

Edonola ere, ez da zuhaitz landaketa masiborik baimenduko, hiri lurzoruaren edo urbanizagarriaren mugarainoko distantzia 200 metro baino txikiagoa den zonetan.

Baso eremuen inguruan dauden eraikinetan suteen aurkako segurtasunari buruz hartu beharreko prebentzio neurriak erakunde eskudunak baimentzen dituenak izango dira, betiere Gipuzkoako mendien arloan indarrean dagoen legerian araututakoaren arabera.

78. artikulua.  Lursaila, zabortegiak eta hondakindegiak egokitzea.

Lurzoru urbanizaezinean egiten diren era guztietako lursailen egokitzapenek, eta horien artean lurrez edo obra hondakinez egindako betelanek edo hondakin geldoen isurketek, indarrean dagoen legerian aurreikusitako baimenak jaso beharko dituzte, kasuan-kasuan dagokien udal lizentziaz gain.

Horretarako, hondakindegiak eta zabortegiak ezarri ahal izatearren, bete egin beharko dira 49/2009 Dekretuak, otsailaren 24koak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezartzen dituen baldintzak eta baimen prozedura.

2. SEKZIOA.  ‑Lurzoru urbanizaezinean baimendutako erabilerak ezartzea arautzeko xedapen orokorrak

79. artikulua.  Nekazaritzako ustiategi komunak.

1.  Definizioa.

Plan orokor honetan xedatutakoaren ondorioetarako, eta, bereziki, hari lotutako eraikinak eta instalazioak ezartzeari dagokionez, nekazaritzako ustiategitzat hartuko da «titularrak edo titularkideek nekazaritzako ekoizpenerako eta enpresa eran antolatutako ondasun eta eskubideen multzoa, nagusiki merkatu xedeetarakoa, berez unitate tekniko-ekonomiko bat eratzen duena eta, oro har, ekoizpen bide berberak eta Kudeaketa bakarra erabiltzen dituena», betiere dagokion ziurtagiria edo akreditazioa duela Gipuzkoako Foru Aldundian nekazaritza arloan eskumena duen departamentuak halakotzat ezagutua.             

Alde horretatik, eta oro har, lehendik dagoen nekazaritzako ustiategi komun bati edo ustiategi berri bati lotutako eraikuntza berriak ezartzeko, aipatu erakunde horrek aldez aurretik eman ziurtagiria eskatuko da; horretan, egiaztatuko da ustiategiaren titularrak nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizleak direla, ustiategiak kasu bakoitzean eskatzen diren gutxieneko dimentsioari eta ekoizpenaren bideragarritasunari buruzko baldintzak betetzen dituela, eta instalazioak kasu bakoitzean indarrean dagoen eta aplikatzekoa den araudiari egokitzen zaizkiola.

Baserritzat hartzen da nekazaritza eta abeltzaintzako erabilera integrala ustiatzeko oinarrizko unitatea, udalerriko landa lurraldea ustiatzeko eredu tradizionala den aldetik.

2.  Gutxieneko partzela.

Nekazaritzako ustiategi berri bat ezartzeko gutxieneko partzelaren azalera 5 ha-koa izango da.       

Ondorio horietarako, ekarritako finka etena izan daiteke, eta erabilera orokorreko hainbat zonatan dauden lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutako lursailak ere hartu ahal izango ditu.

Nolanahi ere, baimendutako eraikin eta instalazio berriak eraikitzeko, Plan honetan kasu bakoitzean ezarritako gutxieneko partzelaren baldintza bete beharko da.             

3.  Eraikuntza eta urbanizazio baldintza orokorrak.

1.— Oro har, kapitulu honetako lehenengo atalean ezarritako betekizun orokorrak beteko dituzte eraikinek.  

2.— Arau hauetan azaldutako salbuespenekin, lehendik dauden ustiategiei lotutako baserriak edo eraikinak finkatuko dira, eta eraikin gehigarriak eraikitzeko baimena emango da. Eraikin berri horiek aipatutako eraikin horretan bilduta edo horri atxikita egongo dira, eta horiek eraikitzeko unean lehendiko eraikinarekin bat datozen material eta aukera arkitektonikoak erabiliko dira, baina eraikin exentuak ere egin ahal izango dira, instalazio proiektatuen funtzionaltasunak horietara jotzea eskatzen badu.

Ustiategiak etxebizitza osagarri bat edo batzuk izanez gero, horiek ere finkatu egiten dira. Eraikin osagarri horiek exentuak izatea ere baimentzen da, baldin eta lehendik dauden bizitegi erabileren erosotasun edo osasungarritasun baldintzek –ukuilu, granja eta antzekoen ezarpenak– edo proiektatutako instalazioen funtzionaltasunak hala eskatzen badute. 

Eraikin horiek finkatzeak berekin dakar, alde batetik, osorik lehengoratzeko edo berritzeko aukera, baita ordezteko aukera ere, eta, bestetik, oro har, txabolak, eranskin prekarioak, teilapeak eta abar kentzeko betebeharra, eraikin osoaren eta haren ingurunearen konfigurazioa eta irudi orokorra hobetzeko.   

Gainera, balio arkitektonikoa edo historikoa duten elementuak errespetatu beharko dira, halakorik baldin badago, horiek kontserbatuz eta/edo berrerabiliz.

Handitze lanak egiten direnean, handitze horren atalen altuerak ez du gaindituko jatorrizko eraikinaren batezbestekoa, eta, edonola ere, landa eremukoak ez diren erabileretarako eraikuntzetarako oro har ezarritako altueraren eta eraikuntza-profilaren gehieneko mugak bete beharko dira.

3.— Lehendik dauden eraikuntzak ordezkatuz gero, 2/2006 Legearen 30. artikuluan xedatura jo beharko da.

Aukera hori baztertu gabe, Hirigintza Ondarearen Katalogoan sartutako eraikinen kasuan, aukera horren bideragarritasuna eta/edo komenigarritasuna aztertu beharko da, gainera, eraikin horien eta/edo horien balio elementuen mantentze eta zaintzan duen eraginaren ikuspegitik, eta helburu hori lortzeko kaltegarria bada, baztertu egingo da. Nolanahi ere, aukera horren bideragarritasunak gai horretan eskumena duen administrazioaren aldeko txostena jaso beharko du.            

4.— Era horretako erabileretarako partzeletan eraikin aurrefabrikatuak, finkoak edo mugikorrak, karabanak edo logela, ostatu edo aisialdirako leku gisa erabil daitekeen beste edozein elementu modu egonkorrean ezartzea, modu jarraituan edo aldizkakoan, bizitegi erabilera lagungarrietarako eraikuntzatzat hartuko da ondorio guztietarako, eta mota horretako eraikuntzetarako ezarritako baldintzak aplikatuko zaizkio.    

Lurzoru urbanizaezinean dauden karabanak eta edukiontziak antolamendutik kanpo geratzen dira, eta ezin da inolaz ere bertan bizi.

4.  Nekazaritzako ustiategi komun berriak ezartzea.

A.  Baldintza orokorrak.

Nekazaritzako ustiategi komun berriak ezartzeko, artikulu honetako 1. atalean –Gipuzkoako Foru Aldundiaren ziurtagiria– eta 2. atalean –horri lotutako lursailaren gutxieneko azalera– ezarritako baldintzak bete beharko dira, besteak beste.          

Oro har, horrelakoak ezartze aldera erreferentziatzat hartuko dira, lehentasunez, plan orokor honetan adierazitako irizpideekin bat datozen eta lehendik dauden eraikinak.   

Nekazaritzako eraikin eta instalazio berriak, nekazaritzako ustiategi berriei lotuak, eraikitzeko baimena ematen da «Nekazaritzako eta abeltzaintzako landa eremua eta landazabala» izeneko eremu globalean kokatutako lurretan. Horretarako, aldez aurretik bete beharko dira lege xedapenetan, indarrean dauden lurralde antolamenduko tresnak barne, eta Plan honetan bertan horri buruz ezarritako baldintza guzti-guztiak. Osagarri gisa, plan orokor honetan araututako hirigintza-antolamenduaren baldintzatzaile gainjarrien xede diren eremuak behar bezala kontuan hartu eta errespetatuko dira.              

Babes bereziko landa eremuetan eraikin eta instalazio berriak eraiki behar izanez gero, jarraitu egin beharko dira bai plan honetan ezarritako irizpideak bai legezko xedapenetan, planetan eta proiektuetan haiei buruz ezarritako irizpideak.  

B.  Txabolak eta bordak eraikitzeko irizpide aplikagarriak.            

Hala badagokio, eta betiere arloan eskumena duen organismoak emandako justifikazio txostena izanda, lurzoru urbanizaezinean txabolak eta bordak eraikitzeko, jarraitu egin beharko da Aizarnazabalgo Udalak 2009ko urriaren 29an onartutako Txabolak eta bordak eraikitzeko Ordenantzan horri buruz xedatua.

5.  Nekazaritzako ustiategi komunen osagarri diren bizitegi erabilerak.

A.  Nekazaritzako ustiategi komunen bizitegi erabilera osagarriak ezartzeko irizpideak.

Etxebizitza osagarri horiek eraikin batzuetan edo besteetan jartzeko, irizpide hauek segitu beharko dira:

— Lehenik eta behin, eta lehentasunez, lehendik eta finkatuta dauden eraikinetan ezarriko dira, plan hau onartu aurretik ere bizitegi erabilerarako ziren eraikinetan betiere.

— Bigarrenik, aipatutakoen moduko eraikinik ez badago, baimena ematen da etxebizitza horiek bizitegi erabilerarako ez diren eta lehendik dauden beste eraikin batzuetan ezartzeko, baldin eta, dituzten ezaugarriak kontuan hartuta, horretarako beharrezko baldintzak betetzen badituzte.    

— Hirugarrenik, eta aurreko bi aukeretako bat bera ere ezin bada gauzatu, helburu horretarako eraikuntza berrietan ezartzeko baimena ematen da.

— Modu osagarrian, eta aukera bideraezina dela justifikatzen den kasuetan izan ezik, baimentzen diren etxebizitzak eraikin bakarrean ezarriko dira.

Legerian, lurralde antolamenduko tresnetan eta hirigintza-plangintzan (plan orokor hau barne) ezarritako irizpideekin bat etorriz gero, baimena emango da lehendik eta finkatuta dauden eraikin horiek handitzeko, horretarako eraikin berriak eraikitzeko aukeraren aurretik inolaz ere.             

B.  Gehieneko etxebizitza kopurua eta sabai azalera baldintzak.

Nekazaritzako ustiategi berari lotutako gehieneko etxebizitza kopurua, lehendik daudenak barne, bikoa (2) izango da.  

Lehendik eta finkatuta dauden eraikinetan, plan orokor hau onartu aurretik bizitegi erabilerarako ziren eta bi etxebizitza baino gehiago dituztenetan, dagoen etxebizitza kopurua finkatuko da.

Ondorio horietarako, ez da sabai azalera gisa zenbatuko eraikinaren bordei edo eranskin isolatuei eta lehendik etxebizitzarako erabilerarako ez ziren eta kendu beharko diren eranskinei lotutakoa.

C.  Nekazaritzako ustiategi komunen etxebizitza osagarriak eraikitzeko baimenerako baldintzak.

Baimena ematen da nekazaritzako ustiategi komunetako etxebizitza osagarriak ezartzeko eta/edo eraikitzeko, baldin eta, aldez aurretik eta behar den zorroztasunez justifikatzen bada etxebizitza horiek ohiko bizileku iraunkor gisa erabili behar dituztela honakook:

— Ustiategiaren titularrak edo titularrek eta haien ondorengoek, baldin eta plan orokor hau onartu aurretik dauden eta Plan Orokorrak finkatu dituen eraikinetan gaitu beharreko etxebizitzak badira, eta erabilera horretara une hori baino lehen bideratu badira.

— Ustiategiaren titularrak edo titularrek, baldin eta etxebizitzak egokitzeko tokiak hauek badira:

*  Plan orokor hau onartu aurretik zeuden eta Plan Orokorrak finkatu dituen eraikinak, une hori baino lehen beste erabilera batzuetara bideratuak izan arren bizitegi erabilerak har ditzaketenak.

*  Oinplano berriko eraikinak, erabilera horretara bideratuak.

Nolanahi ere, etxebizitza bat edo gehiago baimentzeko baldintza da, besteak beste, aldez aurretik justifikatzea nekazaritzako ustiategiak betetzen dituela ustiategiaren titularrari edo titularrei estaldura ekonomikoa emateko kasu bakoitzean eskatzen diren produkzio eta ekonomia aldetiko bideragarritasunaren eta dimentsioaren baldintzak.

D.  Lehendik dauden bizitegi eraikinetan nekazaritzako ustiategi bateko etxebizitza osagarriak ezartzeko baldintzak.   

Baimena ematen da nekazaritzako ustiategi komun bateko (berria den edo lehendik dagoen bateko) etxebizitza osagarriak ezartzeko lehendik zeuden eta hari lotuta dauden bizitegi eraikin finkatuetan, ondoren azaltzen diren baldintzetan:

a)  Beharrezkoak diren eraberritze eta birgaitze obren irismena dena dela, plan orokor hau onartu aurretik bizitegi erabilerarako ziren eraikinetan gaitu beharko dira etxebizitzak.       
               

Eraikin horiek ezingo dira helburu horretarako handitu, kasu hauetan izan ezik:

— Bizitegi eraikuntzak 175 m²(t) baino gutxiagoko azalera baldin badu, muga horretaraino handitzea baimenduko da. 

— Ustiategiaren titularrek hari lotutako bi (2) etxebizitza baimentzeko beharrezko baldintzak betetzen badituzte, eta eraikinak 350 m²(t)-tik beherako azalera badu, sabai horretara arte zabaltzeko baimena emango da.     

Edonola ere, handitze horiek baimentzeko besteak beste honako hiru baldintza hauek bete beharko dira:

Lehenik eta behin, handitzea egokia dela justifikatu beharko da, lehendik dagoen eraikinaren eta haren ingurunearen baldintzak eta ezaugarriak kontuan hartuta.

Bigarrenik, handitzearen ondorioz sor daitezkeen edozein eratako inpaktu negatiboak prebenitzeko eta/edo minimizatzeko neurriak zehaztu eta gauzatu beharko dira.          

Hirugarrenik, 2006ko ekainaren 30eko Lurzoruaren Legearen 31. artikuluan oin berriko bizitegi eraikuntzen kasuetarako ezarritako baldintzak bete beharko dira, baldin eta planteatutako handitzearen oinplanoko okupazioa 50 m²-tik gorakoa bada, edo haren sabai azalera lehendik dagoen bizitegi-sabaiaren azaleraren %20tik gorakoa bada.           

b)  Ondorio horietarako, ez dira zenbatuko eraikin edo eraikuntza-bloke berean dauden eta erregistroan ustiategiari atxikita ez dauden beste etxebizitza batzuk.

c)  Hurrengo paragrafoan xedatutakoa eragotzi gabe, gaitu nahi diren etxebizitzen kopurua dena dela, ez da baimenduko horiei lotutako finken bereizterik edo zatitzerik, baldin eta 50.000 m²-tik beherako azalera duten partzela edo finka berriak sortzen badira, salbu eta nekazaritza eta abeltzaintzako beste ustiategi batzuei atxikitzea bermatzen bada eta espazio aldetik segidakoak diren finkak eratzen badira.

d)  35.000 m²-tik beherako azalera duten lursailetan dauden eraikinak finkatu egiten dira, baina lursailak ezingo dira bereizi.

Besteak beste, artikulu honetako bertako «3.B» atalean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

e)  Halaber, baimena ematen da, arlo horretan indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzetan, eraikin horietan nekazaritza-turismoko erabilerak edo antzekoak ezartzeko.

f)  Dagokion eraikinean etxebizitzarako erabilera baimendu aurretik edo aldi berean, edo lehendik zegoena baino etxebizitza kopuru handiagoa gaitu aurretik, edo lehendik zegoen eraikina handitzeko baimena eman aurretik, aipatu eranskin edo bordak eraisteko proiektua aurkeztu beharko da. 

g)  Baserriak eraberritu eta birgaitzeko lanek «B» energia-ziurtagiria lortu beharko dute gutxienez.

E.  Lehendik dauden eta bizitegi erabilerarako ez badira ere xede hori izan dezaketen eraikinetan nekazaritzako ustiategi bateko etxebizitza osagarriak ezartzeko baldintzak.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako landa eremuetan eta landazabaleko landa eremuetan baino ez da baimenduko etxebizitza osagarriaren erabilera ezartzea erabilera hori aurretik ez zuten baina erabilera hori izan dezaketen lehendiko eraikin finkatuetan, erabilera hori oin berriko eraikinetan ezartzeko baldintzetan –hurrengo atalean azaltzen baitira–, zenbait salbuespenekin bada ere.

Salbuespen horiek besteak beste hurrengo «F» apartatuan azaltzen diren baldintzekin daude lotuta. Bideragarria ez dela eta/edo egokia ez dela justifikatzen bada, baldintza horiek doitu ahal izango dira eragindako eraikinaren eta haren ingurunearen ezaugarrietara egokitzeko, edo ez aplikatzea erabaki ahal izango da.

F.  Oin berriko bizitegi eraikuntza osagarriak ezartzeko baldintzak.

Nekazaritzako, abeltzaintzako eta landazabaleko landa eremuetan baimentzen da, ez beste inon, baratzezaintzako edo abeltzaintzako ustiategi berri edo lehendiko bateko etxebizitza osagarri baterako (1) oin berriko eraikin bat eraikitzea, baldin eta, besteak beste, baldintza hauek betetzen badira:

Artikulu honetako «1» apartatuan aipatu baldintzak bete direla egiaztatzea, hala nola nekazaritzako ustiategia baratze edota abeltzaintza arlokoa ere badela.

Ustiategiari lotutako lurretan etxebizitzarako erabilerarako den edo izan daitekeen eraikinik ez dagoela egiaztatzea.       

«A», «B» eta «C» apartatuetan azaldutako bestelako baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

Gaiari buruzko indarreko legedian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, besteak beste Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2006ko ekainaren 30eko Legearen 31. artikuluan adierazitakoak.

Etxebizitza nekazaritzako ustiategiaren titularraren edo titularkidearen ohiko etxebizitza gisa erabiliko dela egiaztatzea, besteak beste titularkidetasun hori justifikatu ondoren.

Ustiategiari lotutako lursailen azalerari eta hedadurari buruz Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakitzen duena hargatik eragotzi gabe, bizitegi eraikin berri hori baimentzeko gutxienez 50.000 m²-ko azalera duen finka bat aurkeztu beharko da, eta lursail horri lotuta geratu beharko du eraikinak erregistroan. Eraikina hartzen duen lursailak 10.000 m² baino gehiago eduki beharko ditu, eta ustiategiaren parte izan. Ondorio horietarako, finka bereko partzelak, soilik bide edo ibilgu publikoren baten bidez bananduak edo elkarren ondoan daudenak, unitariotzat joko dira.

Eraikuntza baldintzak:

— Gutxieneko tarteak: abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen irailaren 22ko 515/2009 Dekretuan jasotakoak (2009ko urriaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).   

— Gehieneko azalera eraikigarria: 250,00 m²(t).

— Gehieneko solairu kopurua: bi solairu (sestra gainean).

— Teilatu-hegalen gehieneko altuera: 7 m (fatxada bakoitzeko erdiko puntutik neurtuta).

— Estalkien gehieneko malda: %35.

— Oinplanoan okupatutako gutxieneko azalera: 120,00 m².

— Oinplanoan okupatutako gehieneko azalera: 250,00 m².

Urbanizazio baldintzak:

Eraikingintza-proiektuan bertan edo haren osagarri gisa, partzelaren urbanizazio baldintzak zehaztuko dira, behar diren aparkalekuen eta sarbideen kokapena eta paisaia-tratamendua barne, hain zuzen eraikin berriak ahalik eta ingurumen inpaktu txikiena eragin dezan landa lurzoruan.            

Baldintza higieniko-sanitarioak eta, bereziki, isurketak arazteko sistema bermatu eta behar bezala tratatu beharko dira.  

Gehieneko etxebizitza kopurua: 2 etx.

Nekazaritzarako erabilera bateragarriak eta ostatu erabilera (landa turismoa) baimentzen dira.

Nekazaritzako ustiategi komun berri bateko etxebizitza lagungarrien kopurua ez da inola ere bi (2) etxebizitza baino handiagoa izango, ez ustiategiaren titularkidetasun arrazoiengatik, ez ustiategiaren oinordekoek ustiategian ostatu hartzeagatik, ez beste edozein arrazoirengatik.

6.  Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenerako eraikinak.

1.— Eraikin finko eta egonkor guztiak sartuko dira horien artean, zuzenean nekazaritza eta abeltzaintzako erabileretara edo erabilera osagarri eta lagungarrietara emanak (ukuiluak, ukuiluak, lastategiak, siloak, nekazaritzako makinak eta baserriari lotutako pertsonen ibilgailuak zaintzeko eraikinak, nekazaritza-industria, etab.), etxebizitza izan ezik.  

2.— Antolamenduz kanpokotzat jotakoak izan ezik, Plan hau onartu aurretik zeuden eta erabilera horietara bideratuak diren eraikinak finkatutzat joko dira.               

Horiek handitzeko, aplikatu egingo dira eraiki berriei dagokienez jarraian ezarritako baldintzak, bete ezin diren kasuetan izan ezik; kasu horretan udalak, justifikatuta, egokitzat jotzen duen erabakia hartuko du. Eraikin horiek finkatzeak, oro har, berekin dakar txabolak, eranskin prekarioak, teilapeak eta abar kentzeko betebeharra, eraikin osoaren eta haren ingurunearen konfigurazioa eta irudi orokorra hobetzeko.
               

3.— Erabilera horietarako eraikin berriek, aurretik badiren nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiei zein berriei lotuek, baldintza hauek bete beharko dituzte:

— Gutxieneko tarteak: irailaren 22ko 515/2009 Dekretuan ezarriak.

— Eraikina hartuko duen partzelaren gutxieneko azalera (Partzela horrek, edonola ere, eremu fisikoki eta espazialki jarraitua osatu beharko du.): 10.000 m².

— Gehieneko eraikuntza: 500 m².

— Profila: I/I.

— Eraikuntzaren altuera: 5,00 m.

— Gehieneko eraikuntza luzera: 50,00 m.

Aurreko aurreikuspenak aplikatuko dira, halaber, lehendik dauden eraikinetan ezarri nahi diren abeltzaintzako ustiategi intentsiboetarako abeletxe eta instalazioei dagokienez.          

Lurraren gainean landaketa zuzena egiten duten berotegiak ezartzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

— Gutxieneko tarteak:

*  Lursailaren mugara: 5,00 m.

*  Beste finka batzuetan dauden eta landakoak ez diren eraikinetara: 20,00 m.

— Partzelako gehieneko okupazioa (ezartzen diren okupazio zehaztapen eta indizeen multzoa fisikoki berotegia hartzen duen partzelari buruzkoak direla ulertuko da):

*  < 5.000 m² %20.

*  > 5.000 m² eta < 20.000 m² 1.000 m² edo %10.

*  > 20.000 m² 2.000 m² edo %5.

Horiek ezartzeko, gaiari lotutako kontuetan eskumena duten erakundeek eman aldeko txostena izan behar da.               

Bermatuta geldituko dira: higiene eta osasun baldintzak eta, bereziki, isuriak arazteko sistema eta saneamendukoa; ur horniduraren zuzkidura; elektrizitatearen eta kanpo argiteriaren hornidura; sarbidea, Liburu honetan ezarritako baldintza orokorren testuinguruan; eta beharrezkotzat jotzen diren beste zerbitzu batzuk.

Zerbitzu eta azpiegitura horietako edozeinek ez baditu betetzen proiektatutako eraikina edo instalazioa eraikitzeko beharrezkoak diren baldintzak eta bertan aurreikusitako jarduerak garatzeko baldintzak, hura baimentzeko ezinbestekoa izango da zerbitzu eta azpiegitura horiek behar bezala eta erabat egokitzeko obrak egitea, eta eraikuntzaren sustatzaileak obra horiek ordaintzea. Horretarako, beharrezkotzat jotzen diren abalak edo bermeak eskatuko dira.

Instalazio berriko abeltzaintzako ustiategiek bete egin beharko dute abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen irailaren 22ko 515/2009 Dekretuan adierazitakoa.

Jarduera-lizentzia lortzen duten lehendiko abeltzaintzako ustiategiek 15 urteko epea dute irailaren 22ko 515/2009 Dekretuan ezarritako baldintzetara egokitzeko, eta ez zaizkie aplikatuko distantziei eta kokapenari buruzko arauak, dekretu horretan ezartzen denarekin bat.             

80. artikulua.  Profesionalizatu gabeko nekazaritzarako erabilerak.

1.  Gutxieneko partzela.

Gutxieneko partzela laborantzako gutxieneko unitatea zehazteko finkatutakoa izango da (une honetan, eta 1997ko uztailaren 8ko 168. Dekretuan xedatutakoaren arabera, laborantzako unitate horren azalera, Gipuzkoan, 10.000 m²-koa da), plan orokor hau onartu aurretik azalera txikiagoa duten partzelen kasuan izan ezik, zeren eta horietan jarduera hori ezarri ahal izango baita, betiere 2.000 m²-tik gorako azalera baldin badute.

2.  Eraikuntza baldintzak.

1.— Aizarnazabalgo Udalak 2009ko urriaren 29an onartutako Txabolak eta bordak eraikitzeko Ordenantzan jasoak.   

3.  Bestelakoak.

Lehendik dauden txabolak edo bizitegikoak ez diren eraikinak finkatu egingo dira, non eta, arau hauetan azaldutakoaren arabera, antolamenduz kanpo deklaratuta ez dauden eta/edo landa ingurunea degradatzen ez duten. Nolanahi ere, ez da baimenduko horietan bizitegi erabilerak ezartzea.

81. artikulua.  Basogintzako erabilerak.

Baso ustiapenera bideratutako zuhaitz landaketak, ahal dela, lurraldeak nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapenerako edo beste erabilera potentzial batzuetarako eskaintzen duen gaitasuna eragozten ez den lekuetan egingo dira; alde horretatik, desegokitzat joko da lehendik dauden eta %30etik beherako malda duten larreetan landaketa masiboak egitea.

Hala eta guztiz ere, zuhaitzak moztu eta landatzeko jardueretarako, Ekonomia Sustapeneko eta Landa Inguruneko Departamentuak baimena eman beharko du; izan ere, departamentu horrek izapidetu eta ebatziko ditu jarduerok, arlo horretan indarrean dagoen mendiei buruzko legeria sektorialaren arabera.

Nolanahi ere, egin nahi diren landaketak egokitu egingo zaizkie bai partzela-mugetatiko edo beste finka batzuetan dauden eraikinekiko tarteei dagokienez indarrean den legedia sektorialak ezarriari bai, bereziki, Gipuzkoako Mendiei buruzko 7/2006 Foru Arauari.      

82. artikulua.  Herri lanei lotutako erabilerak eta eraikinak.

1.  Kontuan hartutako erabilerak eta eraikinak.

Halakotzat hartuko dira titulartasun eta sustapen publikoko komunikazio sistemak –gasolindegiak barne– edo zerbitzu azpiegiturak –ur hornidura, hondakin uren saneamendua eta arazketa, hiri hondakinak, gasaren eta energia elektrikoaren hornidura, irratia/telebista eta bestelakoak– egikaritzeko, ustiatzeko eta mantentzeko erabilera eta eraikuntza osagarriak, baldin eta haien ezarpena landa ingurunean egin behar bada, eta ezarpen eremu hori plan orokor honetan sistema orokor gisa berariaz definitu ez bada.

2.  Tramitazioa.

Eraikitzeko lizentzia eskatu aurretik, udalari kontsulta bat egingo zaio, eta hark, ebazpen arrazoituan, partzela, eraikigarritasuna eta aparkalekuak jartzeko baldintzak zehaztuko ditu, bai eta, hala badagokio, aldez aurretik plan berezi bat egin beharra ere.        

Nolanahi ere, horri dagokionez aintzat hartuko dira kasuan kasuko administrazioak, bere eginkizunetan ari dela eta dauzkan eskumenak erabiliz, egiten dituen espediente eta proiektuetan gai honi buruz jasotako xedapenak.

3.  Ekarritako partzela (erabilera eta eraikin horiei lotutako partzelaren azalera laborantzako gutxieneko unitatearena baino txikiagoa bada, ulertuko da hura bat datorrela nekazaritzako ustiategiak modernizatzeari buruzko 1995eko uztailaren 4ko Legearen 25. artikuluan eta, bereziki, haren «b» atalean araututako salbuespenekin).     

Erabilera eta eraikin horiei lotutako partzelaren eta lursailen gutxieneko azalera arlo horretan indarrean dauden legezko xedapenetan ezarritakoa izango da, edo kasu bakoitzean ezarritako baldintzak betetzeko beharrezkoa dena. 

Xedapen horiek ez badute horri buruzko irizpiderik zehazten, udalak zehaztuko du, kasu bakoitzean, partzelaren gutxieneko azalera, ezartzeko eskatzen den erabileraren eta landaz kanpoko beste erabilera batzuen arteko analogian oinarrituta.             

Nolanahi ere, azalera hori ezingo da izan 2.000 m²-tik beherakoa.

4.  Gutxieneko tarteak.

Oro har, aipatu obrak eta horien instalazioak egokitu egingo dira lege xedapenetan –lurraldea antolatzeko kasuan kasuko tresnak barne– ezarritako aldentze eta atzerapen irizpideetara. Betiere, distantzia hori, gutxienez, hau izango da:        

— Partzela muga, bide publiko eta ur ibilguetara: 10,00 m.             

— Lehendik dauden etxebizitza-eraikinetara: 100,00 m.

Era berean, elkarrekiko aplikatzekoak izango dira kapitulu honetako gainerako artikuluetan eraikin mota bakoitzerako zehazten diren tarteak.

5.  Eraikuntza baldintzak.

Udalak, kasu bakoitzean, egoki iritzitako eraikuntzako betekizun espezifikoak ezarriko ditu, ebazpen arrazoitu baten bidez. Nolanahi ere, dokumentu honetan lurzoru urbanizaezinerako ezarritako arau orokorrak bete beharko dira.   

6.  Aparkalekua.

Gutxieneko zuzkidura: plaza bat (1) / 100 m²(t).

7.  Azpiegiturak eta urbanizazioa.

Sarbideak, ur hornidura, saneamendua, energia elektrikoaren hornidura, telefonia, kanpo argiteria eta gainerako zerbitzuak bideratu beharko dira, eta urbanizazio egokia bermatuko da, zoladurak eta lorezaintza barne, landa ingurunean integratzeko oro har ezarritako arau eta gomendioen barruan.            

83. artikulua.  Lurraldearen ustiapenari lotu gabeko nekazaritza-industriak.

1.  Halakotzat hartuko dira nekazaritzako ustiategi baten erabilera lagungarriak ez diren eta lurzoru urbanizaezinean ezarri behar diren nekazaritza-industriak, eta, edozein kasutan, 2.000 m²(t) baino gehiagoko sabai azalera edo 5.000 m²(p) baino gehiagoko aire zabaleko maniobra- edo biltegiratze-espazioa dutenak.

Nekazaritza eta abeltzaintzako eremuetan eta landazabalean integratutako lurretan baino ez da baimenduko horrelakorik ezartzea.

Eraikuntza eta urbanizazio baldintzak:

— Ekarritako gutxieneko partzela: 20.000 m².

— Eraikinek bete egingo dituzte arlo horretan indarrean dauden legezko xedapenetan (behin betiko onartutako lurralde antolamenduko tresnak barne), plan orokor honetan eta, hala badagokio, plana bera garatzeko sustatzen den plangintzan ezarritako baldintza orokorrak. Horri dagokionez, ibilgailuentzako sarbidea izatearen ikuspuntutik, landaz besteko erabilerakotzat hartuko dira.

84. artikulua.  Bizitegi erabilera autonomoak.

Plan hau onartu aurretik nekazaritza eta abeltzaintzako zein landazabaleko inguruetan kokatuta zeuden eraikinetan baino ez da onartzen horien ezarpena, baldin eta eraikin horiek lehendik bizitegi erabilerarako izan arren berariaz antolamenduz kanpo deklaratu ez badira.

Indarrean dauden lege xedapenetan –lurralde antolamenduko tresnak barne– ezarritako irizpideetara egokituz gero, eraikin horiek ordezteko baimena ematen da, baldin eta horien egoerarekin lotutako arrazoiek edo behar bezala justifikatutako beste edozein inguruabarrek hala eskatzen badute. Helburu horrekin egin beharreko jarduketek lehendik zeuden eraikinak eraberritzeko eta birgaitzeko jarduketen izaera propioa izango dute.

Aitzitik, ez da baimenduko bizitegi erabilera autonomorako eraikin berririk eraikitzea, ez eta erabilera hori ezartzea ere lehendik dauden eraikin finkatuetan, aurretik erabilera horretara bideratuak ez badira.

Berariaz debekatzen da erabilera hori eraikin berrietan ezartzea.

Horretarako, finkatutzat joko da dagoen eraikigarritasuna, atxikitako edo baserriaren hurbileko txabolei, eranskin prekarioei eta estalpeei lotutakoa izan ezik; horiek desagerraraztea aldez aurreko baldintza izango da bai aipatu ordezpena egiteko, bai eta lehendik dagoen eraikinaren edozein birgaitze jarduera zertzeko ere. Horietako edozein jarduera baimentzeko, nahitaezko baldintza izango da eraikinaren eta haren inguruaren osaera eta irudia orokorrean hobetzea.

Ez da baimentzen aipatu eraikigarritasuna handitzea.

Oro har, eraikin bakoitzean gehienez bi (2) etxebizitza ezartzea baimentzen da, betiere sabai azalera 300 m²(t)-tik gorakoa bada, eta hiru (3) etxebizitza, berriz, azalera hori 500 m²(t)-tik gorakoa izanez gero. Nolanahi ere, baimen hori emateko bete beharreko baldintza izango da etxebizitzaren gutxieneko neurria 150 m²(t)-koa izateko beharrezko eraikigarritasuna izatea.     

Aipatu etxebizitza kopurua gainditzen duten lehendiko eraikinetako kopuruak finkatu egingo dira, baldin eta kasuan kasuko administrazio baimenarekin edo baimenekin eraiki badira –eraikitzeko udal lizentzia barne– edo aspaldi-aspalditik etxebizitzarako erabilera hori izan badute.        

85. artikulua.  Baimendu daitezkeen landakoez besteko erabilera eta eraikin batzuk.

1.  Irizpide orokorrak.

1.— Lurzoru urbanizaezinean baimendu ahal izango dira kapitulu honetako gainerako artikuluetan aipatutakoez bestelako erabilerak eta eraikuntzak, baldin eta horien ezarpena, bai lurzoru horretan orokorrean, bai plan orokor honek bereizten dituen eremu globaletako bakoitzean berariaz, bat badator legerian eta indarrean dauden lurralde antolamenduko tresnetan ezarritako irizpideekin.

Zehazki, baimengarriak izango dira ingurumena babesteko, aisialdi eta olgetarako, ekipamendurako, hirugarren sektoreko eta azpiegituretako erabilerak.

Lurzoru urbanizaezinean baimentzera begira, bertan ezar daitezkeen hirugarren sektoreko erabilerak ekipamendu erabileren parekotzat joko dira (horri dagokionez, kontuan hartu behar da, oro har, ezen Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, besteak beste 54. eta 57. artikuluetan ezarriarekin bat ekipamenduko erabilerak diren erabilera batzuk hirugarren sektoreko erabilerak direla, edo halakotzat har daitezkeela, plan orokor honetan. Horri dagokionez, eta adibide gisa, artikulu horietan aipatzen diren ekipamendu pribatuko erabilerak aipa daitezke. Horretatik, hain zuzen, lurzoru urbanizaezinean baimentzeko modukoak izatea ekipamendu erabilerekin asimila daitezkeen hirugarren sektoreko erabilerak).             

Sustatzaileak behar bezala justifikatu beharko du beharrezkoa edo egokia dela erabilera horiek landa ingurunean kokatzea, edo erabilera horiek ezartzen diren ingurunearekin lotuta daudela.

2.— Erabilera horiek eta, hala badagokio, horiei lotutako eraikuntzak baimentzeko, bete egin beharko dira aipatutako legerian eta lurralde antolamenduko tresnetan kasu bakoitzean ezarritako irizpide materialak eta formalak, bai eta plan orokor honetan ezarritakoak eta planaren barruan bertan bereizitako inguru orokor bakoitzerako erregimen espezifikoa ere.     

Testuinguru horretan, lege horren 28. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritako irizpideekin bat datozen titulartasun pribatuko ekipamendu, hirugarren sektoreko eta azpiegitura-erabilerak ezartzeko baimena emateko, aldez aurretik justifikatu beharko da erabilera horiek landa ingurunean ezarri behar direla, bai eta interes publikoaren adierazpena egin ere, artikulu horretan bertan ezarritakoarekin bat etorriz, edo udalak hala justifikatzen duelako.

3.— Erabilera horiek baimentzeko, aldez aurretik Plan Berezia egin eta onartu beharko da, hala badagokio eta hura ezartzeko beharrezkotzat jotzen bada.

Plan berezi hori nahitaezkoa izango da ekipamenduko eta hirugarren sektoreko erabilerak ezartzeko eraikin eta instalazio berriak eraiki eta komunikazio eta zerbitzu azpiegitura berriak egin behar diren kasu guztietan, salbu eta plan orokor honetan berariaz jasota badaude; eta gehieneko sabaia ez da inoiz 1.000 m²(t) baino handiagoa izango.         

Plan berezi horrek eta kasu bakoitzean egin beharreko proiektuak edo proiektu teknikoek zehaztuko dituzte, behar den zehaztasunarekin eta bakoitzaren eskala eta irismenarekin, egin beharreko jarduketak eta obrak, baita esku-hartzea justifikatzen duten urbanizaziokoak ere (lur mugimenduak, azpiegiturak, lorezaintza, etab.); eta beharrezko neurriak jasoko dituzte, bai eragindako lursailen eta ingurunearen landa izaera babesten dela bermatzeko, bai ingurumen zein paisaia arloko eta beste edonolako eragin kaltegarriak ezabatzeko eta/edo minimizatzeko.

Plan berezi horiek eta jasotzen dituzten proposamenak ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozeduretako baten xede izango dira, baldin eta, beren izaeragatik, indarreko legeriak ebaluazio mota horretarako zehazten duen aplikazio eremuan sartzen badira (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen ebaluazioari buruzkoa, eta 211/2012 Dekretua, urriaren 16koa, planen eta programen ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duena).

2.  Komunitate ekipamenduetarako eta hirugarren sektoreko erabilerak ezartzea lehendik dauden eraikinetan.

Hurrengo «3» apartatuan adierazitako salbuespen bakarrarekin, erabilera horien ezarpena baimentzen da, baina plan orokor hau onartu aurretik zeuden eraikinetan baino ez. Nolanahi ere, baimen eta ezarpen horietara begira, baldintza hauek bete beharko dira:

1.— Ez dira lehendik dauden eraikinen artekotzat hartuko honako egoera hauetako batean edo guztietan daudenak:

— Plan orokor honek nahiz berau garatzeko sustatutako plangintzak antolamenduz kanpokotzat jotakoak.

— Eraikitzeko unean indarrean zegoen hirigintza-araubidearekin bat ez datozenak eta plan orokor honetan ezarritakoarekin bat ez datozenak.

— Udal baimen egokirik gabe eraikiak eta plan orokor honek ezarritako hirigintza-araubidearekin bat ez datozenak.     

— Amaitu gabeko hirigintza-izaerako diziplina-espedientea dutenak edo horrelako espediente baten xede direnak.

2.— Erabilera horiek ezartzeko baimena eman ahal izango da, hala badagokio, plan orokor hau onartu aurretik dauden eraikinetan, erabilera berez nagusi edo autonomoetarako, eta ez beste erabilera batzuetarako. Zehazki, ez da baimentzen horrelakoak besteak beste borda, txabola eta antzeko eraikinetan ezartzea.

Eraikin horien berreraikuntza edo birgaitzea indarreko legerian ezarritako irizpideetara egokituko da, eta ezin izango da egin irizpide horiek betetzen ez diren kasuetan (horri dagokionez, kontuan hartu behar da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, besteak beste 30. artikuluan xedatua).

3.— Oro har, eraikin horiek finkatutzat joko dira, Plan hau onartzeko unean dituzten ezaugarriak –eraikuntzaren parametro formalak, hirigintza-eraikigarritasuna, etab.– kontuan hartuta, honako hauek izan ezik:

— Aurreko «A» apartatuan azaldutako egoeraren batek edo batzuek eragindako eraikinak edo eraikin-zatiak.               

— Ukitutako lursailen eta eraikinen nahiz haien ingurunearen ingurumen eta paisaia aldetiko baldintzak eta osterantzekoak zaindu eta mantentzen direla bermatzeko, eta multzoaren konfigurazioa eta irudi orokorra hobetzeko, ezabatu behar diren eraikinak edo horien zatiak.

Horrenbestez, ez dira finkatutzat hartuko eta, aipatutako eraikigarritasuna erabakitzeko orduan, ez dira konputagarriak izango, ez txabolak, ez teilapeak, ez eranskin prekarioak, ez eta gainerako elementu itsusgarriak ere.

4.— Indarrean dauden legezko xedapenetan xedatutakoa eta horien ondorioak hargatik eragotzi gabe, eraikin horiek gehienez 100 m²(t) hartu arte handitzeko baimena ematen da. Handitze horiek, betiere, eraikin nagusiari atxiki beharko zaizkio.

Aipatua baino handitze handiagoak baimentzeko, nahitaezkoa izango da hurrengo «3» apartatuko baldintzak betetzea.  

5.— Inola ere ez da baimenduko ukitutako finkak bereiztea, horren ondorioz 35.000 m²-tik beherako azalera duten partzela edo finka berriak sortzen badira, salbu eta lehendik dauden beste nekazaritzako ustiategi batzuei atxikitzea bermatzen bada eta espazio aldetik segidakoak diren finkak eratzen badira.

Ondorio horietarako, 35.000 m²-tik beherako azalera duten finketan dauden eraikinak finkatu egiten dira, baina horietan ezingo da bereizterik egin.

Besteak beste, hirigintzako arau hauetako 42. artikuluko «2.B» apartatuan ezarritako baldintzak bete beharko dira.       

3.  Komunitate ekipamenduetarako eta hirugarren sektoreko erabilerak eraikin berrietan ezartzea.

Salbuespen gisa, eta baldin eta proposatutako helburua lehendik dauden eraikinetan ezarri ezin bada, erabilera horietarako eraikin berriak eraikitzeko baimena eman ahal izango da, baldin eta, besteak beste, baldintza hauek betetzen badira:      

1.— Erabileren eta horiei lotutako eraikuntzen interes publikoaren adierazpena egitea aldez aurretik, indarrean dagoen legerian horri buruz ezarritako irizpideekin bat etorriz.           

Nolanahi ere, adierazpen hori hurrengo apartatuan aipatzen den plan berezia bideratu eta onartzearekin batera egin ahal izango da.

Hirigintzako arau hauetan adierazitakoaren arabera, plan berezi bat egitea eta onartzea aldez aurretik eta nahitaez, besteak beste honako alderdi hauek justifikatzeko:

— Planteatutako erabileren eta eraikuntzen interes publikoa, baldin eta adierazpen hori lehenago egin ez bada.

— Proposatutako jarduerek eta eraikinak landa ingurunean duten kokapenaren egokitasuna.

— Lehendik dauden eraikinetan haiek osorik edo partzialki ezartzearen bideraezintasuna.

Plan berezi horrek, besteak beste, zehaztu egingo du zein diren, ingurumenaren eta paisaiaren ikuspegitik, esku-hartze irizpide egokiak, ukitutako lurrak eta haien ingurunea begiratzeko, mantentzeko eta, egokituz gero, ingurumen eta natura aldetiko baldintzak lehengoratzeko.

Hirigintzako arau hauetan ezarritako aplikazio orokorreko baldintzak.

Ekarritako partzelaren gutxieneko azalera: 50.000 m².

Ekarritako partzelak, nahiz eta duen azalera aipatutakoa baino handiagoa izan, eremu espazialki eta fisikoki jarraitua osatu beharko du beti, eta ondorio guztietarako –erregistroan, etab.– lotuta egon beharko du planteatutako eraikin eta jarduerekin.

Gutxieneko tarteak:

— Partzela mugetara: 10,00 m.

— Lurzoru urbanizaezinaren mugara: 250,00 m.

— Beste finka batzuetan dauden landako zein landakoez besteko eraikinetara: 250,00 m.

Gehieneko sabai azalera:

— Partzela < 6,0 Ha. 1.000,00 m²(t).

— Partzela > 6,0 Ha. 1.200,00 m²(t).

— 6,0 Ha-tik gorako azalera duten partzelen kasuan, eta aldez aurretik justifikatuta, formulatu beharreko plan bereziak aipatutako sabai azalera gorantz doitu ahal izango du.

Gutxieneko aparkaleku zuzkidura: 1 plaza/100 m²(t).

Etxebizitza osagarria: 1 etxeb./partzela (gehienez).

Instalazioen ardura duten edo horiek zaintzen dituzten pertsonentzat izango da, eta eraikin nagusian baimendutako eta integratutako eraikigarritasunaren barruan eraikiko da.

2.— Neurri eta aurreikuspen egokiak erabaki eta gauzatu beharko dira, erantzun ahal izatearren horrelakoetan eta antzekoetan erabilera eta eraikinei lotuta planteatzen diren beharrei, honakoak baitira: lekurako sarbideak; ur hornidura; saneamendua; energiaren eta kanpo argiztapenaren hornikuntza; telefonia; komenigarritzat jotzen den beste edozein zerbitzu eta azpiegitura.

3.— Zehazten eta gauzatzen diren neurri eta aurreikuspenek bermatu egiten dute multzoaren tratamendu eta urbanizazio egokia, ukitutako lursail eta eraikinen eta horien ingurunearen ingurumen baldintzak zaintzea, mantentzea eta, hala badagokio, leheneratzea barne.

Aipatu plan bereziak ezartzen dituen osterantzeko baldintzak.

4.  Titulartasun eta sustapen pribatuko zerbitzu azpiegituren erabilerak.

Horrelakoak erabilera autonomo gisa ezartzeko, hirigintzako arau hauetan ezarritako baldintza eta irizpide orokor guztiak bete beharko dira.

86. artikulua.  Lurzoru urbanizaezineko eremu globaletan dauden jarduera ekonomikoak eta eraikinak, ezarritako araubide orokorrarekin bat ez datozenak.

Indarrean dauden eta, hala badagokio, aplikatzekoak diren beste lege xedapen eta lurralde antolamenduko tresna batzuetan ezarritako aurreikuspenak aplikatzeak dakartzan ondorioak eragotzi gabe, jarraian adierazten diren jarduera ekonomikoekin aldi baterako jarraitzeko baimena ematen da, honako baldintza hauetan:

— Plan orokor hau onartu aurreko unean dagoeneko gutxienez hamar urteko jarduera-aldiaz garatutako jarduera ekonomikoak izan beharko dute.

— Etorkizunean jarduera garatzeko baimena lehendik dagoen jarduera mantentzeari baino ez zaio lotuko, eta ez da jarduera horretan aldaketarik sartzerik izango.    

— Plan orokor hau onartu aurretik baziren eraikuntza eta instalazioetan garatu beharko da jarduera, eta ez da aipatu horiek handitzeko baimenik emango.               

Jarduera egoera egokian garatzeko beharrezkotzat jotzen diren mantentze eta kontserbazio lanak egitea baino ez da baimenduko.

Lan horiek baimendu eta gauzatzeak ez du inoiz eta ezertarako ere ekarriko jardueraren eta horri lotutako eraikin zein instalazioen balio ekonomikoa handitzea. Obretarako udal lizentzia eman ahal izateko, jardueraren eta eraikuntza eta eraikinen titularrak edo titularrek berariaz onartu beharko dute baldintza hori.               

— Plan orokor hau onartu ondorengo etorkizunean jarduera garatzeko baimenak izaera iragankorra du eta izango du.  

Horregatik hain zuzen ere, baimen horretarako nahitaezkoa izango da, plan hau onartu eta hurrengo urteko epean, dokumentu bat aurkeztea, eta, horretan, osagarri gisa, jarduera aldi batez egungo lekuan mantentzeko eta, garatzearren, inguru egoki batera aldatzeko programa ebaluatu eta justifikatzea.              

Dokumentu hori osatu egin beharko da, besteak beste, jardueraren titularrak edo titularrek hartutako konpromisoarekin; horren indarrez, jarduera kendu egingo dute egun duen lekutik, aipatu dokumentuan adierazitako epean.

Salbuespen gisa, eta etorkizunean hura mantentzea interes publikokotzat jotzen bada, baimen iragankor hori luzatu ahal izango da deklarazioan bertan adierazten diren irizpideekin bat etorriz.

Nolanahi ere, luzapen horrek beharrezkoa izango du gainerako administrazio eskudunek, arrazoi materialetan bezala lurraldeari lotutakoetan ere oinarrituta, baimenak eta/edo aldeko txostenak eman ditzaten lortzea.

SEIGARREN TITULUA

ONDARE URBANISTIKO, ARKEOLOGIKO ETA NATURAL KATALOGATUA BABESTEKO ARAUAK

87. artikulua.  Elementu katalogatuak babesteko araubidea formulatzea.

1.  Aizarnazabalgo Hirigintza Ondarearen Katalogoaren helburuak honakoak dira:

— Alde batetik, eta besteak beste, bere interes artistiko, kultural, historiko, arkeologiko, ekologiko edo naturalistiko eta zientifikoagatik zaindu eta izan daitezkeen esku-hartze suntsigarri edo itsusgarrietatik babestu behar diren udalerriko multzo, ondasun eta elementu eraiki edo naturalen zerrenda egitea.

— Bestetik, horiek tratatzeko eta zaintzeko irizpide erregulatzaileak zehaztea.

2.  Zerrenda horretan sartzen dira plan orokor honetako «C. Katalogoa» dokumentuan sartutako ondasunak eta elementuak, bai eta etorkizuneko birdoitze eta osaketan sartzen direnak ere.

Ondasun eta elementu horiek guztiek Plan honetan bertan eta arloan indarrean dauden gainerako lege xedapenetan ezarritako babes araubidea bete beharko dute (Euskal Kultur Ondareari buruzko Legea, 1990eko uztailaren 3koa, etab.).

88. artikulua.  Katalogoan sartutako ondasun eta elementu kategoriak.

Babestu beharreko ondasunetan kategoria hauek bereizten dira:

1.  Hirigintzako ondarea:

A.  I. maila.

— Monumentu multzoak.

— Euskal Autonomia Erkidegoak deklaratutako monumentuak.

— Autonomia mailan babestu beharreko beste ondasun higiezin batzuk.

B.  II. maila.

— Udalak babestu beharreko ondasun higiezinak.

2.  Ondare arkeologikoa:

A.  Zona arkeologiko kalifikatuak.

B.  Zona arkeologiko inbentariatuak.

C.  Ustezko zona arkeologikoak.

D.  Monumentu / monumentu multzo deklaratzeko proposatutako zona arkeologikoak.

3.  Naturako espazioak eta elementuak.

89. artikulua.  Ondasun eta elementu katalogatuak babesteko araubide orokorra.

1.  Katalogatutako ondasun eta elementuak ezingo dira izan esku-hartze suntsitzaile edo itsusgarrien xedea, hargatik eragotzi gabe baliorik ez duten edo haien nortasuna desitxuratzen duten eranskinak ezabatzea xedetzat duten esku-hartzeak.

2.  Dagokion udal lizentzia eskatu aurretik, ukitutako jabeak edo promotoreak kontsulta bat egingo dio udalari, batetik jakitearren ezarritako babes helburuen testuinguruan egokiak ote diren proiektatutako esku-hartzeak, eta bestetik eraikuntza zein haren elementuak babesteko betebeharrak zehazki nola gauzatu behar diren argitzeko.

Helburu horrekin, gauzatu beharreko obraren oinarrizko alderdiak behar bezain zehaztuta azalduko dituen aurreproiektu edo dokumentu bat aurkeztuko dio udalari.

Udalak kontsulta hori dela-eta hartzen duen erabakiak ez du baztertuko lizentzia horri buruzko ebazpenean inoiz-edo baldintza gehiago zehazteko aukera.               

3.  Kontsulta, bai eta eraikuntzako edo obrako proiektua ere, kasuan kasuko erakundeetara bidaliko dira –Eusko Jaurlaritzara edo Gipuzkoako Foru Aldundira–, baldin eta proiektatutako esku-hartzeek haien legezko tutoretza eta esku-hartzea behar duten ondasunei eragiten badiete.

4.  Katalogatutako ondasunetan egin beharreko obrek bete egin beharko dituzte indarrean dauden legezko xedapenetan eta aurreko paragrafoetan aipatutako testuinguruetan ematen diren ebazpenetan ezarritako babes baldintzak. 

5.  Euskal Kultura Ondareari buruzko 1990eko uztailaren 3ko Legean ezarritako araubidea bete behar duten eraikinak edo elementuak aurri deklaratzeko, lege horren berorren 36. artikuluan ezarritako araubidea eta prozedura bete beharko dira.

90. artikulua.  Hirigintzako ondareko ondasun eta elementuak babesteko araubideko modalitateak.

Eraikin eta elementu katalogatuetarako babes araubide hauek ezartzen dira:

— Babes berezia.

— Babes ertaina.

— Oinarrizko babesa.

91. artikulua.  Babes bereziaren araubidea.

Babes araubide honen mendeko eraikinetan eta gainerako ondasunetan –Katalogoan monumentu gisa sartutako ondasunak (I. gradua)– egiten diren esku-hartzeen eta jarduketen helburu nagusia horiek kontserbatzea eta leheneratzea izango da. Horrenbestez, baimena emango da elementu degradatuak edo aldaketa desegokiak jasan dituztenak konpontzeko edo berreskuratzeko, horien egitura eta ezaugarriak errespetatzen dituzten zaharberritze jarduketen bidez; horiek ez dute, baina, elementu horiek berrasmatzeko edo berriro diseinatzeko aukerarik emango.

Alde horretatik, oro har baimendu egingo dira aipatutako elementuak lehengoratzea edo berrezartzea edo instalazioak modernizatzea helburu duten obrak eta esku-hartzeak, ez besterik. Horretarako, baimendu egingo dira 317/2002 Dekretuak, abenduaren 30ekoak, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoak, I. eranskinean zaharberritze zientifikoko esku-hartzerako ezarritako obrak.         

Salbuespen gisa, aldez aurretik zehatz-mehatz aztertuta eta justifikatuta, betiere ondasun horien funtsezko ezaugarriak gordeko direla bermatzen bada, eta ezaugarri horiek inola ere aldatu edo gutxietsi gabe, 152. artikuluan aurreikusitako kontsultan irismen handiagoko obrak formulatu ahal izango dira, eta udalak baimendu ahal izango ditu horiek, betiere Gipuzkoako Foru Aldundiko dagokion tutoretza-organoak baimena eman ondoren.           

92. artikulua.  Babes ertainaren araubidea.

Babes araubide honen mendeko eraikinetan eta gainerako ondasunetan –Katalogoan «Udalaz gaindiko intereseko beste ondasun batzuk» gisa sartutako ondasunak (udal hirigintza ondareko I. gradua– egiten diren esku-hartzeen eta jarduketen helburu nagusia horiek kontserbatzea eta leheneratzea izango da. Horrenbestez, baimena emango da elementu degradatuak edo aldaketa desegokiak jasan dituztenak konpontzeko edo lehengoratzeko, horien egitura eta ezaugarriak errespetatzen dituzten zaharberritze jarduketen bidez.

Babes bereziaren erregimenerako baimendutakoez gain, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren I. eranskinak zaharberritze kontserbatzailearen A eta B kategorietan ezartzen dituen obrak egin ahal izango dira, betiere kasuan kasuko elementuek edo eraikuntzek duten kontserbazio egoeraren arabera.

152. artikuluan aurreikusitako aurretiazko kontsultan, aipatutako dekretuko A eta B kategorien artean justifikatuko dira esku hartzeko arrazoiak.

Salbuespen gisa, aldez aurretik zehatz-mehatz aztertuta eta justifikatuta, eta eraikinari hondatzea saihesteko behar dituen baldintza orokorrak emateko eta eraikinean dekretuaren II. eta III. eranskinetan zehaztutako gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzeko beharrezkotzat jotzen den guztietan, 152. artikuluan aurreikusitako kontsultan formulatu ahal izango dira dekretuan kontserbazio eta apainketa-obra gisa tipifikatutako obrak; eta udalak baimendu ahal izango ditu horiek, Gipuzkoako Foru Aldundiko dagokion tutoretza-organoak baimena eman ondoren betiere.

93. artikulua.  Oinarrizko babesaren araubidea.

Babes araubide honi atxikitako eraikinak eta gainerako ondasunak –udal intereseko ondasun higiezin gisa katalogoan sartutako ondasunak (II. gradua)– kontserbatu eta zaharberrituko dira, dauzkaten zati baliotsuak mantenduz, eta obra nagusiaren edo bigarren mailako obren osagarriak birjarriko dira, arkitekturaren eta historiaren ikuspegitik obraren ezaugarrietara egokituta.

Baimena ematen da zaharberritze lanak egiteko, suntsitutako edo eraldatutako elementuak birjartzeko, instalazioak modernizatzeko, obra erantsiak eraisteko, eta egiturazko konponketak ere dakartzaten barne berrikuntzak egiteko.

Obra horiek Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren I. eranskineko Zaintzeko eta Apaintzeko esku-hartze kategoriei dagozkie.

152. artikuluan aurreikusitako aurretiazko kontsultan justifikatuko da zergatik aukeratu den dagokion esku hartzeko kategoria, adierazitako kategorien artean.

94. artikulua.  Babes partzialaren araubidea.

Babes araubide honen mendeko eraikinak eta gainerako ondasunak kontserbatu eta zaharberrituko dira, dauzkaten zati baliotsuak mantenduz eta eraikinaren elementu puntualetan soilik esku hartuz.

Baimena ematen da zaharberritze obrak eta elementu suntsitu edo alteratuak birjartzekoak egiteko, betiere eraikinaren elementu zehatz bati dagokionez.

Obra horiek Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren I. eranskineko Zaintzeko eta Apaintzeko esku-hartze kategoriei dagozkie.

152. artikuluan aurreikusitako aurretiazko kontsultan justifikatuko da zergatik aukeratu den dagokion esku hartzeko kategoria, adierazitako kategorien artean.

95. artikulua.  Udalaz gaindiko erakundeen tutoretzapean dauden esku hartzeak.

Arloan eskumena duen udalaz gaindiko administrazioko erakundeen tutoretzapean dauden ondasun eta elementuei eragiten dieten obra eta esku-hartzeek beharrezko txostenak eta/edo baimenak izango dituzte, arlo horretan indarrean dagoen sektoreko legerian aurreikusitakoaren arabera.

Era berean, aipatutako tutoretzapean ez dauden ondasun eta elementuetan proiektatutako obra eta jarduketen irismena eta ondorioak kontuan hartuta, udalak erakunde horien lankidetza eta esku-hartzea eskatu ahal izango du, obra eta jarduketa haien bideragarritasuna zehazte aldera.

96. artikulua.  Ondare arkeologikoko ondasunak eta elementuak babesteko araubidea.

1.  Zona arkeologiko kalifikatuak eta inbentariatuak, eta ustezko zona arkeologikoak.

Eremu horien babes araubidea, alde batetik, arlo horretan indarrean dauden xedapen orokorretan ezarritakoa izango da (Kultur Ondareari buruzko Legea, 1990ekoa, eta abar, eta horien ordezko xedapenak.), eta, bestetik, horietako bakoitzari buruzko xedapen espezifikoetan ezarritakoa.

2.  Monumentu / monumentu multzo deklaratzeko proposatutako zona arkeologikoak.

Eremu horiek tratatzeko eta babesteko araubidea aipatutako 1990eko Kultur Ondareari buruzko Legean, zehazki horretako 45.5 artikuluan, ezarritakoa da.

97. artikulua.  Espazio eta elementu naturalak babesteko araubidea.

Espazio eta elementu horiek babesteko araubidea plan orokor honetan, garapeneko plangintzan edo horiei buruzko lege xedapen orokorretan zein espezifikoetan ezarritakoa da. 

Saiatzeko zuhaitz berezi eta artelatzen inguruan 20 m-ko babes perimetro bat proposatzen da; horren barruan ez da inolako elementurik ezarriko. Babestu beharreko elementuen bisualak kontuan hartu beharko dira lekuan bertan erabilerak ezartzerakoan.

Debekatuta dago horien produktuak eta/edo horien zatiak edo zuhaitzak osorik aprobetxatzea, salbu eta hazi edo propaguluak helburu zientifikoekin biltzea, betiere Kudeaketaren ardura duen organoak eman beharrezko administrazio baimenarekin.

Galarazita dago horiek suntsitzea, kaltetzea, markatzea, baita edozein motatako objekturen sostengu edo euskarri fisikotzat erabiltzea ere.

Zuhaitzaren egoera onari eusteko beharrezkoak diren baso tratamenduak eta tratamendu fitosanitarioak Kudeaketaz arduratzen den organoak egingo ditu, bai zuzenean bai zuhaitz bereziaren jabearekin egindako akordioen bidez.

98. artikulua.  Eraikin katalogatuetarako eta horiei lotutako partzeletarako hirigintza-araubidea.

Plan orokor honetan zein plana bera garatzeko sustatzen den plangintzan ondasun eta elementu horiek biltzen dituzten partzela edo eremu xehatuen tipologietarako oro har ezarritako eraikuntza- eta erabilera-araubidea birdoitutzat joko da, ondasun eta elementu horien berezko balioak behar bezala eta arrazoituta zaintzeko behar den neurrian eta irismenarekin. Birdoitze horrek, besteak beste, partzelan baimendutako eraikigarritasuna eta baimendutako eraikinen forma (lerrokadurak, altuera eta solairu kopurua) arautzen duten parametroei eragingo die.

99. artikulua.  Titulu honetako eta Plan Orokor honetako Katalogoko aurreikuspenen arau maila.

1.  Titulu honetako artikuluetan eta plan orokor honetako «3. Katalogoa» dokumentuan jasotako aurreikuspenek, ukitutako partzela eta eraikinen egiturazko antolamenduaren eta/edo xehatuaren araubidea erregulatzeko zehaztapenak itxuratzen eta/edo baldintzatzen badituzte, kasu bakoitzean ukitutako antolamendu modalitatearen berezko izaera eta arau maila izango dute.

Horiek aldatu eta egokitzeko, egiturazko antolamenduko edo antolamendu xehatuko espediente bat egin eta onartu beharko da, izaera eta maila bateko edo besteko aurreikuspenei eragiten dien kontuan hartuta.

2.  Titulu honetako osterantzeko aurreikuspenek antolamendu xehatuaren berezko maila dute. Horiek aldatzeko, horrelako zehaztapenak aldatzera begira indarrean dagoen hirigintzako legediak ezartzen dituen irizpideak segitu beharko dira.          

3.  Bestalde, indarrean dagoen hirigintza-legerian ezarritakoaren arabera (horri dagokionez, kontuan hartu behar da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, besteak beste 60. artikuluan eta abarretan xedatua), «3. Katalogoa» dokumentuko osterantzeko proposamen eta aurreikuspenek hirigintza-antolamenduaren tresna osagarrien berezko izaera dute. Horiek aldatzeko, legedia horretan bertan ezarritakora jo beharko da (horri dagokionez, kontuan hartu behar da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, besteak beste 100. artikuluan xedatua).

ZAZPIGARREN TITULUA

INGURUMENA, PAISAIA ETA NATURA BABESTEKO ARAUAK

1. KAPITULUA.  ORDENANTZA OROKORRAK

100. artikulua.  Ingurumen ebaluazio estrategikoaren araubidea formulatzea.

21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, ingurumen ebaluazioari buruzkoak, eta 211/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, planen eta programen ingurumen ebaluazioaren prozedura arautzen duenak, xedatutakoaren arabera formulatua delarik, araudi orokor honen xedea da neurri zuzentzaile orokorrak ezartzea, plangintzaren aurreikuspenek udalerriko ingurune natural, faunistiko eta geologikoan eragin dezaketen ingurumen inpaktua minimizatzera begira.

101. artikulua.  Jarduketa hidraulikoak.

Ibaiertzetan ekiten zaien jarduketa hidraulikoak arautzeko oinarri diren irizpideak jasotzen dituena honakoa da: 1/2016 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, honako hauen plan hidrologikoak berrikustea onartzen duena: Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segurako eta Jucarreko demarkazio hidrografikoak eta Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrografikoen alderdi espainiarra. I. eranskina. Kantauri Ekialdeko demarkazio hidrografikoaren alderdi espainiarreko plan hidrologikoko arau xedapenak. VII. kapitulua. Jabari publiko hidrauliko eta itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren eta uren kalitatearen babesa, 40. eta 41. artikuluak.

102. artikulua.  Material eta hondakinak kudeatzea.

Hondakin geldoen eta geldotuen Kudeaketa otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan oinarrituta egingo da (49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena).

Edonola ere, saihestu egingo da ingurumen aldetik kaltebera den eremu ororen gaineko afekzioa.

Industriarako eremuetan lurzoru erreserbak egingo dira, industriako hondakinak birziklatze eta tratatzeak dituen beharretarako.

Turismo establezimenduen, hotelen eta abarren proiektuetan, balorizatu daitezkeen materialen gaikako bilketa ezarriko da.

Garapeneko plangintzako arauetan jasoko da urbanizazio proiektuei eskatuko zaiela gaikako bilketarako espazio egokiak aurreikusteko.

103. artikulua.  Paisaia babestea.

Oro har, baimena jaso dezaketen paisaia-inpaktu nabarmena duten proiektuetarako, lehengoratzeko edo minimizatzeko programak sartzeko betebeharra eskatuko da, dagokion lizentzia eman ahal izateko baldintza gisa.          

Paisaiaren gaineko eraginaren azterketa eskatuko da katalogatutako eta/edo babestutako elementu eta eremuei bisualki eragin diezaieketen proiektuetarako.

104. artikulua.  Energia kontsumoa eta airearen kalitatea.

Eremu bakoitzeko hirigintzako araudi partikularrean eta efizientzia energetikoari buruzko BJ.10 baldintza gainjarrian jasotakoaz gain, energia aurrezteko neurri hauek hartuko dira kontuan oro har:            

Kontsumo baxuko argiztapen sistema bat erabiliko da espazio publikoetan eta eraikin berrietako espazio komunetan.   

Eraikinetan eguzki-energia biltzeko eta argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatzeko baldintzak ezarriko dira.              

Sistema mistoak proposatuko dira eraikin berrietan etxeko ur beroa izateko, eguzki-kaptadoreak eta metagailuak erabiliz.             

Eraikin publiko berrietan instalazio fotovoltaikoak sustatuko dira, baita ekipamendu berrietan elektrizitatearen kogenerazio sistemak ere.

Hiri hondakin solidoak gaika biltzeko sistemak instalatzeko behar beste espazio publiko jarriko dira.

Eguzki-energia sortzeko sistemak (eguzki-kaptadoreak eta/edo plaka fotovoltaikoak) instalatuko dira bizitegi- eta zuzkidura-eraikin berrietan, Eraikingintzaren Kode Teknikoan (314/2006 ED), Energia Aurrezteko DB HE dokumentuan eta, zehazki, 4. atalean (etxeko ur beroaren gutxieneko eguzki-ekarpena) eta 5. atalean (energia elektrikoaren gutxieneko ekarpen fotovoltaikoa) ezarritakoaren arabera.

Eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortu beharko da, eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duen apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuan adierazitakoaren arabera.

105. artikulua.  Biodibertsitate irizpideak.

Biodibertsitate irizpideak aplikatuko dira hiri espazio libreen diseinuan eta, oro har, hiri landaretzaren tratamenduan.    

106. artikulua.  Garapeneko plangintzarako zehaztapenak.

Lurzoru urbanizagarriko eremuetako plan partzialek eta urbanizazio proiektuek ingurumen azterketa estrategikoan aurreikusitako babes neurri guztiak eta gainbegiratze programa jaso beharko dituzte.

Behar bezala bideratu beharko dute eremu horietarako beharrezkoak diren hiri zerbitzuak eta azpiegiturak (ur harguneak, elektrizitatea, gasa, telefonia, saneamendua, sarbideak, garraio publikoa, etab.) eta udalerriko zerbitzu orokorrak lotzea, eta eskaria betetzeko behar besteko gaitasuna dutela egiaztatu beharko dute. Beraz, behar bezala justifikatuko dira honakoak:

Beharrezko ur hornidura egotea, bai eta inguruko ur baliabideetan eragin kuantitatibo negatiborik ez egotea ere.           

Urbanizazio eremu bakoitzeko saneamendu eta hornidura sareen egokitasuna. Ebakuatu beharreko emariak metatu daitezkeenez, eta hornidura eta saneamendu sareetako presioak eta emariak handiak izan daitezkeela, urbanizatzeko egokiak diren gainerako eremuek edo hiri eremuek izan dezaketen eragina aintzat hartuko da, hain zuzen sareek gainezka egitea saihestearren. Saneamendu eta euri-uretarako sarea bereizlea izango da.

Eremu urbanizagarri berrietan sortutako hondakin urak saneamendu sare orokorrera bideratuko dira.

Eremu urbanizagarri berrietara iristeko beharrezkoak diren sarbideen bide-edukiera, izango duten maiztasunaren arabera, hain zuzen eremu horien eta udalerriko gainerako eremuen arteko irisgarritasun eta mugikortasun arazoak behar bezala bideratu ahal izatearren.

Urbanizazio proiektuek, bere aldetik, ingurumena eta paisaia leheneratzeko proiektu bat jasoko dute, horretan bilduz, besteak beste, alderdi hauek:

Obrak egiterakoan eta jarduketa osagarriak gauzatzerakoan ukituko diren eremuen azterlana, esate baterako alderdi hauek harturik azterlanaren xede: instalazio osagarriak, zabortegi edo hondakindegi sortu berriak, obretan erabili beharreko materialak erauzteko eremuak, lur gaineko jariatze ura drainatzeko sarea, obrarako sarbideak edo obretarako eraikitako bideak, eta abar.

Ukitutako eremuan egin beharreko jarduketak, jarduketaren paisaia-integrazioa lortzekoak, arreta bereziaz zainduz honakoak: jariatze urak drainatzeko sare berria, sektorea zonako orografiarekin (ezponda etzanak, ezpondak egonkortzeko teknika «biziak») eta ibilguen ertzekin integratzea, eremu zolagarriak mugatzea, natura-intereseko zuhaitz masen gaineko eragina minimizatzea, lehengoratzean erabiliko diren landare espezieen eta horiek ezartzeko eta mantentzeko metodoen deskribapena –ezaugarri bioklimatikoetara eta lurraren ezaugarrietara egokitu beharko baitute– etab.

Zarata-maila handiak badaude, urbanizazioak kontuan hartuko du sektorean aurreikusitako eraikinak antolatzeko aukera, hain zuzen eraikin horiek izango dituzten erabileren arabera; horrela, gutxien erabiltzen direnak (industriala, zerbitzuak) pantaila akustiko gisa erabili ahal izateko, zaratarekiko sentikorragoak diren eraikinei dagokienez (etxebizitzak, eskola-ekipamendua, osasun ekipamendua).

Bertako landarediaren garrantzizko guneak (hariztiak, haltzadiak, etab.) errespetatu eta jarduketetan integratuko dira. Gainera, egiten diren lehengoratze eta landareztatze proiektuek, ahal den neurrian, haien hedadura handitzea eta inguruko beste landaregune batzuekin lotzea ahalbidetuko dute, korridore ekologikoak eratzea erraztuz horrela.          

Jariatze uren drainatze sarea eta dauden ur ibilguak integratuko dira.

Obrek eta jarduketa osagarriek eragindako eremuak lehengoratuko dira, hala nola: instalazio osagarriak, zabortegi edo hondakindegi sortu berriak, obretan erabili beharreko materialak erauzteko eremuak, lur gaineko jariatze ura drainatzeko sarea, obrarako sarbideak edo obretarako eraikitako bideak, eta abar.

Proiektuak jaso egingo ditu, halaber, berdeguneak eta hiri lorategiak landareztatzeko erabiliko diren landare espezieak. Alde horretatik, landaredia babesteko neurriei buruzko atalean landaredia babesteko ezarritako neurriak beteko dira.     

Urbanizazio proiektuetan eta horietarako baldintza-agirietan lehentasuna emango zaio landareztatzean erabiltzen diren landareen kasuan tokiko ekotipoak erabiltzeari, ekotipo ziurtatuak inolaz ere, ahal dela.

Urbanizazio proiektuek zehaztasunez definituko dituzte formazio erdi-naturaletarako berdeguneen azalerak eta parkeetarako azalerak, azken hauetan j