3
TOKI ADMINISTRAZIOA

HERNANIKO UDALA

2020/0603 zk. Ogasuneko Zinegotzi Delegatuaren Dekretua, martxoaren 30koa, Covid-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri batzuk onartzen dituena.

2019ko azaroaren 15ean 1754 Dekretuz 2020 zerga egutegia eta aldizkako izaerako zergak ordaintzeko aldiak onartu ziren. 2019ko azaroaren 22an Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala argitaratu zen.

Pasa den urtarrilean, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) nazioarte mailako osasun publikoko larrialditzat jo zuen Covid-19 koronabirusak sortutako egoera. Covid-19ak izan duen bilakaerak eragindako egoeraren ondorioz osasun-arloko agintariek aparteko euste-neurriak hartu behar izan dituzte.

Covid-19k sortutako osasun larrialdiaren egoeragatik eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez dekretatutako alarma egoeraren adierazpenaren ondorioz, beharrezkoa ikusten da onartutako 2020ko zerga egutegia aldatzea hiritarrei eta enpresei zergen ordainketa errazteko.

Ikusirik martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren –Covid-19ak sortutako osasun egoera kudeatzeko alarma egoera izendatzen den horren– Hirugarren Xedapen Gehigarriaren lehenengo atalean ezarritakoa, sektore publikoko erakunde guztien prozedurak etengo direla adierazten duena.

Ikusirik martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretua, 463/2020 Errege Dekretua aldatzen duena, Hirugarren Xedapen Gehigarriari bi atal berri (5 eta 6) eransteari buruzkoa, idazketa honela geratuz. «(...) 6. 1. apartatuan aipatzen diren amaieren geratzea eta epe administratiboen etetea ez zaizkie araudi berezia duten zerga epeei aplikatuko, eta ez die eragingo zehazki zerga aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko epeei».
               

Ikusirik martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretu Legearen 33. artikuluak –Covid-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko aparteko presazko neurriei buruzkoak– aurreikusten duela likidazio bidez kudeatutako zerga zorren ordainketen epeak luzatzea, baina ez duela aurreikuspenik egiten jakinarazpen orokorren bidez aldizkako zorrak kobratzeari buruz.

Kontuan izanda ere Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako 1/2020 Foru Dekretu-Araua, martxoaren 24-koa, Covid-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri jakin batzuk onartzen dituena.

Kontuan hartuta Une honetan etenda dauden udal-titulartasuneko zerbitzuak ematen direla, eta une honetan egiten ari ez diren jabari publikoko okupazioak ere.         
               

Kontuan izanda Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 17. artikuluan, Toki Erregimeneko Oinarrien 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta 8/2020 Errege Dekretu Legean –Covid-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko aparteko presazko neurriak ezartzeari buruzkoan– ezarritakoa               

ERABAKI DUT

Onartzea hurrengo neurrien eraginpean dauden zergadunak izaten ari diren inpaktu ekonomiko negatiboari aurre egiteko neurriak hartzea.  

Lehena: Aldatzea 2020 ekitaldiko zerga egutegia eta taldeka jakinarazten diren eta aldizkako epemuga duten izaera publikoko zergen eta beste sarreren borondatez ordaintzeko epea, jarraian doazen hauetan:

— Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainketa epea:

Aldatzea hasieran maiatzaren 15etik uztailaren 1a arte aurreikusitako ordainketa epea, eta epe berri bat ezartzea:

Abuztuaren 1etik urriaren 9a artekoa.

— Trakzio Mekanikoen Ibilgailuen Zergaren ordaintzeko epea:

Trakzio Mekanikoen Ibilgailuen Zergaren inguruan, apirilak 6.ª ordainketarako borondatezko epean izanik, ordainketarako epe berria onartzea ordaindu gabeko ordainagirientzat. Ondokoa da:

Uztailaren 20tik irailaren 10a arte.

Bigarrena: Udal-titulartasuneko zerbitzuak emateagatik sortzen diren kuotak eta jabari publikoa okupatzeagatik sortutako tasak ez kobratzea, edo, hala badagokio, erabilitako zerbitzuaren edo egindako okupazioaren proportzioan kobratzea.      

Hirugarrena: Zatiketak eta atzerapenak. Zatiketa planetan onartutako kuoten ordainketa bi hilabetez atzeratzen dira inolako interesik ezarri gabe.

Laugarrena: 2020ko ekainaren 1era arte zabaltzea ondoko epeak:

A.  Ordaintzeko ondoko zerga zorrak: egindako likidazioetatik datozenean, eta epealdi exekutiboa hasi eta premiamenduzko probidentzia behin jakinarazi ondorengo zerga zorrak.

B.  Zerga arloko egintzen edota ebazpenen aurka berraztertzeko errekurtsoa edo erreklamazio ekonomiko-administratiboak jartzeko epeak., 2020ko martxoaren 14an bukatu gabeko kasuetan eta epeak data horren ondoren hasten diren kasuetan.

C.  Errekerimenduei, enbargo eginbidei eta zerga arloan egindako eskaerei erantzuteko epeak; zergak aplikatzeko prozeduretan alegazioak aurkezteko epeak.     

Bosgarrena: Dekretu hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak ematea. Era berean, Dekretuan aurreikusten diren epeak luzatu edo aldatu ahal izango dira betiere hala justifikatzen badu eta hura onartzeko arrazoi diren aparteko inguruabarrak luzatzen badira.

Seigarrena: Dagozkion ondorioak izan ditzan erabaki hau argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki taulan. Era berean, honen berri ematea Udal web orrian.

Hernani, 2020ko apirilaren 16a.—M. Isabel Sánchez Pérez,  Ogasuneko zinegotzi delegatua.        (1840)