2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

0310/112/2020 Foru agindua martxoaren 4koa, 2020. ekitaldiko deialdia onartzen duena, Gipuzkoako Agiri Ondarea zaharberritzeko diru laguntzak emateko.               

2018ko otsailaren 27ko Diputatuen Kontseiluko akordioaren bitartez, Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuaren bitartez Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura emango diren dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartu ziren.

Oinarri horiek Gipuzkoako ondare agiria zaharberritzeko dirulaguntza lerroa jasotzen dute.           

3. oinarri orokorrak jasotzen du dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez. 

Aipatutako dirulaguntza lerroa Diputatuen Kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko bileran onartutako 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartuta dago.           

Bidezko da, beraz, 2020ko ekitaldi honetako deialdia egitea.

Horregatik guztiagatik, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatu honek,

ERABAKI DU

Lehenengo.  2020. ekitaldiko dirulaguntzen deialdia egitea, Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzera zuzendutako dirulaguntzak emateko.

Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.   

Bigarren.  Deialdi horri aurre egiteko 36.000 euroko gastua baimentzea aurrekontuko egozpen hauen kargura:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0310.100.761.01.03.2020                                               20.000,00

1.0310.100.780.01.03.2020                                                 8.000,00

1.0310.100.781.00.03.2020                                                 8.000,00

Foru Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietan, argitalpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete partikularrek Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Foru Diputatuari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egokitzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.             

Donostia, 2020ko martxoaren 30a.—Iñaki Sainz Paredes, idazkari teknikoa. (1737)

ERANSKINA

Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko zuzentzen diren dirulaguntzen 2020ko deialdia.             

Lehena.  Oinarri arautzaileak.

Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko zuzentzen diren dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriak, 2018ko otsailaren 27ko Diputatuen kontseiluko akordio bitartez onartutakoak dira eta 2018ko martxoaren 13ko 51 zk.dun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoak.

Bigarrena.  Eskatzaileak, diruz lagungarri diren jarduerak eta baldintzak.

Dirulaguntza hauek eskatzeko Gipuzkoako agiri ondare osatzen duten ondasunen titularrak diren edo haien gainean eskubide errealen bat duten pertsona fisiko edo pertsona juridiko publiko nahiz pribatuek izango dute.

Dirulaguntza jaso ahalko dute artxiboetako eta bildumetako dokumentu edo dokumentuek, gutxienez 50 urteko aintzinatasuna dutenek, historian zehar Gipuzkoan eskuduntzak, eginkizunak edo jarduerak garatu dituzten administrazioek, erakundeek edo norbanakoek ekoitziak edo jasotakoek, betiere agiri horiek gaur egun lurralde historiko honetan kokatuta baldin badaude.

Hirugarrena.  Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

2020. urtean, dirulaguntza horien eskaerak aurkezteko epea 28 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epea bukatzen den eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduna hartuko da azkeneko eguntzat.           

Hala badagokio, Covid-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko, alarma-egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko, 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako administrazio-epeen etenaldia bukatu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da epea eskaerak aurkezteko epea.               

Eskaerak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak deialdi bakoitzean emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu ahalko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus helbidean) barrena, dirulaguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz. 

Laugarrena.  Dokumentazioa.

Dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak dira, oro har, 3.3 oinarri orokorrean xedatutakoak.

a)  Zaharberritu beharreko agiriaren edo agirien jabetza edo haien gainean eskubide errealen bat duela egiaztatzen duten agiriak. Eskubide erreal horiek agirien zaharberritze lanetan aritzeko aukera eman behar diote.

b)  Zaharberritu nahi den agiriari edo agiriei buruzko argibideak: hautapen hori egiteko arrazoiak, informazio historikoa, haiei buruzko argitalpenak …

c)  Agiria edo agiriak gordeta dagoen/dauden ingurumen eta instalazio baldintzei buruzko argibideak, gordailu lekuari dagokionez.

d)  Agiriak edo agiriek dituzten kalteak azalduko dituen txostena eta irudi fotografikoak, bere kontserbazio egoera behar den bezala erakusteko.     

e)  Proposatutako zaharberritze proiektua.

f)  Dirulaguntzaren xede den zaharberritze lanerako gastu eta sarreren aurrekontua. Erakunde publikoek sustatutako proiektuetan, proposatutako esku hartze edo programarako aurtengo ekitaldian behar adinako kreditua dagoela ziurtatuko duen agiria.

Bosgarrena.  Laguntzen gehieneko zenbatekoa.

Dirulaguntzak fondo galdura emango dira eta agiriak zeharberritzeak ekarritako gastuak konpentsatzeko izango dira. Dirulaguntza ez da zaharberritze gastuen %60 baino handiagoa izango. Dirulaguntzaren zenbatekoa gehienez 8.000 eurokoa izango da.

Seigarrena.  Dirulaguntza ordaintzea.

Oro har, dirulaguntzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala zuritu ostean, 7. berariazko oinarrian ezarritakoari jarraikiz zuritu ere.

Dena den, egiaztatzen bada diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finantzaketa dela, kontura egindako ordainketak egin ahal izango diru laguntza emateko ebazpenean ezarritako moduan.               

Zazpigarrena.  Laguntzen finantzaketa eta aurrekontua.

Baimendutako gastua, hogeita hamasei mila (36.000) eurokoa da, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0310.100.761.01.03.2020                                               20.000,00

1.0310.100.780.01.03.2020                                                 8.000,00

1.0310.100.781.00.03.2020                                                 8.000,00

Zortzigarrena.  Jakinarazpena.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluan arabera; betiere, emandako dirulaguntzak Kultura Zuzendaritza Nagusiaren webgunean argitaratzea baztertu gabe.  

Bederatzigarrena.  Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarritakoaz gain, laguntza hauek Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori garatzeko onartutako erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak) arautuko dituzte.

Hamargarrena.  Eskaera eredua.