1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

1/2020 Foru Dekretu-Araua, martxoaren 24koa, Covid-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri jakin batzuk onartzen dituena. Akatsen zuzenketa.

Akatsak antzeman dira 2020ko martxoaren 25eko 57 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako martxoaren 24ko 1/2020 Foru Dekretu-Arauan, Covid-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri jakin batzuk onartzen dituenean. Hori dela eta, bidezkoa da haiek modu honetan zuzentzea:

5. artikuluaren 2. apartatuan:

— Hau dioen lekuan:

«2.  Aurreko apartatuan aipatutako epeak ez du konputatuko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, 65., 65 bis, 193. eta 214.2 artikuluetan jarritako epeen ondorioetarako, ez eta iraungipen epeen ondorioetarako ere.»

— Beste hau esan behar du:

«2.  Aurreko apartatuan aipatutako epeak ez du konputatuko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, 65., 65 bis, 193., 194. eta 214.2 artikuluetan jarritako epeen ondorioetarako, ez eta iraungipen epeen ondorioetarako ere.»

10. artikuluaren 1. apartatuan:

— Hau dioen lekuan:

«1.  Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, 65, 65 bis, 193. eta 214.2 artikuluetan jarritako epeen konputu soilaren ondorioetarako, berraztertze errekurtsoan eta bide ekonomiko-administratiboan egindako erreklamazio edo errekurtsoetan jakinarazitzat hartuko dira haiei amaiera ematen dieten ebazpenak, baldin eta frogatzen bada ebazpena jakinarazteko saio bat egin dela 2020ko martxoaren 14tik 2020ko ekainaren 1era bitartean.»

— Beste hau esan behar du:

«1.  Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, 65, 65 bis, 193., 194. eta 214.2 artikuluetan jarritako epeen konputu soilaren ondorioetarako, berraztertze errekurtsoan eta bide ekonomiko-administratiboan egindako erreklamazio edo errekurtsoetan jakinarazitzat hartuko dira haiei amaiera ematen dieten ebazpenak, baldin eta frogatzen bada ebazpena jakinarazteko saio bat egin dela 2020ko martxoaren 14tik 2020ko ekainaren 1era bitartean.»

Donostia, 2020ko martxoaren 26a.   (1685)