3
TOKI ADMINISTRAZIOA

URRETXUKO UDALA

Iragarkia

Udalbatzak 2020ko otsailaren 27an, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

Lehena.    2020 ekittaldirako diru-laguntzen oinarri orokorrak eta jarraian azaltzen diren lerroentzako oinarri bereziak onartu:

— Urretxun, beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean garatuko duten elkarteei dirulaguntzak.

— Nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzak.

— Udal tasa eta prezio publikoen ordainketarako laguntzak.           

— Gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal diru-laguntzak.

— Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta UEUra edo euskararen normaliza-zioarekin zerikusia duten bestelako uda-ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak.

— Kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak.

— Irakaskuntza arautuaren eremuan diharduten ikastetxeek euskararen erabilera sustatzeko egiten dituzten eskolaz kanpoko jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak.

— Kultura elkarteei urteko egitarauak edo/eta ekintza bereziak garatzeko dirulaguntzak.

— Film laburrak, bideoklipak eta/edo audio grabaketak egiteko dirulaguntzak.

— Urteko kirol egitarauak eta kirol ekintza jarduera bereziak antolatzeko dirulaguntzak.

— Urretxun enpresa-sorkuntza sustatzeko eta enpresa-lehiakortasuna hobetzeko laguntzak emateko oinarriak: lokaalen alokairua, inbertsioak, jarduera ekonomiko berriak.

Bigarrena.    Aurreko atealean azaldurako diru-laguntzen 292rako deialdia onartzea.

Hirugarrena.    Akordio honen bidez onartutako oinarri arautzaileek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio-bideari.

Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete haren aurka Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala ere, partikularrek, aldez aurretik, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Udalbatzari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Kasu horretan, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, harik eta berraztertze-errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte. Hori guztia, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezteari kalterik egin gabe.   

Denek jakin dezaten argitaratzen dena.

Urretxu, 2020ko martxoaren 6a.—Jon Luqui Albisua, alkatea.        (1558)

Diru laguntzak emateko oinarri-arau orokorrak

I.  XEDEA

1. artikulua.   

Oinarri-arau hauek arautzen dute 2020ko urterako diru-laguntzak eta laguntzak emateko prozedura orokorra; horren Kudeaketa Urretxuko Udalari dagokio.

2. artikulua.   

Genero berdintasunaren arloko betebeharrak:

Diru-laguntzaren baten onuradun diren pertsona eta entitate guztiek, diru-laguntza lerroa eta emateko prozedura edozein dela ere, honako hauek bete beharko dituzte:

a)  Erabilera ez sexista egin beharra diruz lagundutako programa, proiektu edo jarduerak sustatzeko elementu gisa prestatzen diren kartel, testu eta agirietan agertzen diren edukietan, hizkeran nahiz irudietan.

b)  Diruz lagundutako programa, proiektu eta jardueretan genero ikuspegia txertatzea.

c)  Sexu arrazoiengatik, zuzenean edo zeharka, bazterketa ekarriko duen programa, proiektu edo jarduerarik ez sortzea.

3. artikulua.   

Ezingo dira diru-laguntza deialdi honetara aurkeztu, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera satzio penal edo administratiboaren bidez galduta dutenak eta santzio horren ebazpenak ezarriko duen epean. Halaber, ezingo dira deialdi honetara aurkeztu, horretarako gaitasunik ez duela esanez legezko debekuan sartuta daudenak. Debeku horietan barne izango da sexuagatiko diskriminazioaren ondorioz jasotako debekua, beti ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren Azken Xedapenean jasotakoari jarraiki.

— Genero edo/eta sexualitate arrazoiengatik diskriminatzen duten proiektuak edo berdintasunaren oinarriak errespetatzen ez dituztenak.

— Emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasunerako printzipioaren aurkako helburuak, sarbide sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

— Sexu arrazoiengatik sarbide prozesuan edo funtzionamenduan bazterketa egiten duten elkarteak.

4. artikulua.   

Oinarri-arauok eta dirulaguntza ematean indarrean dauden gainerako arauek arautuko dute dirulaguntza hauek ematea eta Udalaren eta onuradunen arteko harreman juridikoa.

Oinarri-arau espezifikoek berariaz beste erregulazio mota bat ezartzen ez badute behintzat, oinarri-arau orokor hauetan ezarritako xedapenak eta baldintzak aplikatuko zaizkie Udalak onartutako laguntza edo dirulaguntza programa guztiei.

Oinarri-arauotan agertzen ez den guztian honakoak aplikatuko dira: Urretxuko Udalaren Dirulaguntzak arautzeko Ordenantza Orokorra, Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorra eta indarrean dauden gainerako arauak, gai honi aplikatzekoak.       

II.  ONURADUNAK

5. artikulua.   

Laguntza jaso ahal izango dute, batez ere, Urretxun egoitza eta jardun eremua daukaten pertsonek eta berdintasun printzipioak bermatzen dituzten elkarteek edo entitateek, eta, salbuespenez, nahiz eta egoitza eta jardun eremua Urretxun ez izan, Urretxuko biztanleentzako programak garatzen dituzte edota Udalak interesgarritzat jotzen dituen ekintzak edo proiektuak garatzen dituzten beste entitate batzuk.

Elkarteak edo entitateak izena emanda egongo dira Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan edo beste erregistro publiko batzuetan, eta identifikazio fiskaleko kodearen jabe izango dira.

III.  ESKABIDEAK ETA AURKEZTEKO EPEA

6. artikulua.   

Aurkezten diren laguntza eskabideak, Udalak egindako eta oinarri-arauotan eranskin gisa datorren eskabide ereduaren arabera aurkeztuko dira. Eskabidea interesdun guztiei emango zaie, udaletxean nahiz dirulaguntzen tramite administratiboaren ardura duten udaleko sail eta bulegoetan. Modu berean, Udalaren web orrian aurkitu ahal izan dezakete interesdunek aipatu eskabide-orria.

Aipatutako eskabideak, Urretxuko Udaleko Erregistro Orokorran aurkeztuko dira, 9:00etatik 14:00etarako ordutegian eta astelehenetik ostiralera.

Aipatu eskabide eredu hori elkarte edo entitate eskatzailearen pertsona ordezkariak edo erantzuleak beteko du.             

7. artikulua.   

Oro har, eta beste epe batzuk jarrita dituzten laguntza programak izan ezik, eskabideak 30 laneguneko epean aurkeztu behar dira, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.            

IV.  EKARRI BEHARREKO AGIRIAK

8. artikulua.   

Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira nahitaez, laguntza programa bakoitzaren oinarri-arau espezifikoetan eskatzen den dokumentazioaren kalterik gabe eta eskatzaileak interesgarritzat jo ditzakeen beste agiri batzuen kalterik gabe:

a)  Entitate eskatzailearen pertsona ordezkariaren edo erantzulearen Nortasun Agiriaren fotokopia.

b)  Hala badagokio, entitatearen IFKren kopia.

c)  Memoria, elkarte edo entitatearen jarduera orokorrarena nahiz diruz lagundu nahi duten proiektu, jarduera edo programarena. Aipatu memorian honakoak adieraziko dituzte: Zer helburu lortu nahi duten proiektu, jarduera edo programa horrekin, hauek burutzeko epeak eta aurreikusitako datak, metodologia, zein herritarrei zuzentzen diren, bai eta zergatik, eskatzailearen iritziz, uste duen merezi duela udalaren laguntza edo dirulaguntza.

d)  Gastuen eta sarreren aurrekontua, entitate edo elkartearen jarduera orokorrarena (ekintza guztiak) nahiz dirulaguntza eskatzen deneko proiektu, jarduera edo programa espezifikoena.

e)  Zinpeko adierazpena, non-eta, hala badagokio, agertuko den beste diru sarrera batzuk daudela (kuotak, material salmentak, fakturazioak, beste erakunde batzuen dirulaguntzak eta abar) eta/edo beste sail, erakunde eta abarretan dirulaguntza eskatu duela.

f)  Eskabidearen aurreko urteari dagozkion gastu eta diru sarreren likidazio erreala edo balioetsia (noiz egin den kontuan izanik), entitatearen jarduera orokorrari buruz nahiz dirulaguntza xede duen proiektu, jarduera edo programa espezifikoari buruz, baldin eta jarduera horiek iaz egin badira.  

Ez dago zertan aurkeztu agiri horiek Udalari entregatu bazaizkio, iazko dirulaguntzen justifikazioa egitean.   

g)  Egiaztatzea zerga obligazioak betetzen dituela Gizarte Segurantzarekin, Urretxuko Udalarekin eta Foru Ogasunarekin (edo Estatuko Ogasunarekin hala badagokio).     

h)  Zinpeko aitorpena, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez legezko debekuan sartuta ez dagoela azalduko duena. Debeku horietan barne izango da sexuagakiko diskriminazioaren ondorioz jasotako debekua, beti ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren Azken Xedapenean jasotakoari jarraiki jasandako debekuak.

9. artikulua.   

Behar bezala betetako eskabide inprimakiak Udaletxeko Erregistro Orokorrean entregatuko dira, jendearentzako orduetan.

V.  ERABAKIA

10. artikulua.   

Aurkeztutako eskabidea izapidetzea egokituko zaie, laguntza programen arabera, administrazio unitateei edo udal arloei, eta horiek arduratuko dira eskumenen eremuari dagozkion proiektuak aztertzen eta ebaluatzen.     

11. artikulua.   

Administrazio unitate edo udal arlo bati baino gehiagori eraginez gero proiektuek, aztertu egingo dira eta haien txosten global bat egin, inplikaturik dauden sailek batera sinatutako agiri edo txosten baten bidez.

12. artikulua.   

Zerbitzu teknikoek txostena egin eta gero, gaiaren eskumeneko batzorde informatzaileak, akordio proposamena egingo dio Tokiko Gobernu Batzarrari, onarpena egin dezan.              

13. artikulua.   

Erabakiak eman eta jakinarazteko gehieneko epea 2 hilekoa izango da, deialdian adierazten den eskabideak aurkezteko epea bukatuko den egunetik kontatzen hasita. Artikulu honetan xedatutako epeari dagokionez, abuztua baliogabeko hilabetetzat hartuko da. Epe hori igarotakoan, berariazko erabakirik eman gabe, eskabidea ez dela onartu ulertuko da.            

Emandako dirulaguntza guztien publizitatea egingo du Udalak, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan aurreikusitakoaren eran.

VI.  ESKABIDEAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK

14. artikulua.   

Laguntza programa bakoitzaren oinarri-arau espezifikoetan jasotzen direnak izango dira, oinarri-arau hauen eranskin moduan agertzen dira.

VII.  EMAN BEHARREKO DIRULAGUNTZEN GEHIENEKO ZENBATEKOA ETA DIRU KOPURU HORREN IZAERA

15. artikulua.   

Deialdi honetako oinarri-arauetan programa bakoitzari eskainiko zaion diru-kopurua zehazten da, bai eta handitu daitekeen edo ez.

Nolanahi ere, oro har, eta oinarri-arau espezifikoetan kontrakorik xedatu ezean, aurrekontu kopuru hori mugatua izango da eta ezin izango da urtealdian bertan handitu.        

VIII.  ALDI BEREAN BESTE LAGUNTZA BATZUK JASOTZEKO AUKERA ETA FINANTZAKETA MUGAK

16. artikulua.   

Oro har, eta laguntza programa bakoitzaren oinarri-arauek kontrakorik xedatu ezean, udal dirulaguntza aldi berean eta batera agertzeko aukera onartzen da, nahiz beste Administrazio batzuetatik, partikularretatik eta abarretik datozen dirulaguntzen bidez diru sarrerak izan, nahiz garatu nahi den proiektua edo jarduera finantzatzeko ezarri diren diru-ekarpenak edo kuotak izan.    

17. artikulua.   

Beste finantzabide batzuekin batera lortuz gero, eta oinarri-arau espezifikoek beste erregulazio bat ezarri ezean, finantza muga ezartzen da izandako gastuaren %100ean, hau da, ezin da inoiz gainfinantzaketarik izan Udalaren dirulaguntzarekin.           

Horri buruz, eta dirulaguntzak emateko udal akordioetan berariaz beste doitze edo erregularizatze sistema bat adierazten ez bada, dirulaguntzaren bukaerako ordainketan edo likidazioan, Udalak egin beharrekoak benetan izandako gastuak eta diru sarrerak ikusi eta gero, ordaindu beharreko kopurua zuzenduko da, gainfinantzaketa hori izan ez dadin, eta itzuli egingo zaio edo itzuli egin beharko du, hala badagokio, ordaindutako aurrerakinaren zati bat edo aurrerakin osoa, hala behar izanez gero.

IX.  DIRULAGUNTZA ORDAINTZEKO ERA ETA EPEAK. AURRERAKINEN AUKERA

18. artikulua.   

Dirulaguntza jaso ahal izateko dirulaguntzaren helburua bete izana frogatu beharko da, horretarako organo eskudunek aurkeztu zen aurrekontuari buruz onartutako kopuruak eta portzentajeak hartuko dira erreferentzia gisa, eta entitate titular eskatzaileari ordainduko zaio, aurkeztutako eskabide ereduan hark emandako datuen arabera.      

19. artikulua.   

Dirulaguntza ordaintzeko, kontuan hartuko dira jardueratik edo diruz lagundutako programatik ondorioztatutako ezaugarriak eta finantza beharrak.

Oro har, konturako aurrerakinez ordaintzeko aukera onartzen da, eta oinarri-arau espezifikoetan beste kopuru batzuk adierazten ez badira, honela ordainduko da diru-laguntza:  

— Onartu den kopuruaren %75, justifikatu beharreko aurrerakin gisara, onuradunak emandako dirulaguntza onartu eta gero eta gehienez ere hil bateko epean, akordioa hartuko den egunetik kontatzen hasita.

— Gainerako %25, organo eskudunak dirulaguntzaren likidazioa onartu eta gero, hau da, diruz lagundutako programa edo jardueraren dokumentazioa eta justifikazio osoa eta zuzena entregatu eta gero.

Aurkeztutako likidazioa hasieran aurkeztu ziren gastuen aurrekontua baino txikiagoa izanez gero, gutxitu egingo da dirulaguntza, oinarri-arau espezifikoek beste erregulazio bat xedatu ezean, benetan burutu den portzentaje mailara.

X.  DIRULAGUNTZAREN NORAKOA FROGATZEKO EPEAK ETA ERAK

20. artikulua.   

Dirulaguntza programek beste egunik ezarri ezean, epe hauek ezartzen dira, oro har, diru-laguntzen justifikazioa aurkezteko:       

Jatorrizko agirien euskarriekin aurkeztu behar direnak, 2021eko urtarrilaren 20a baino lehen.

Salbuespenez, urteko azken bihilekoan garatu beharreko jarduera edo programen kasuan, dagozkion frogagiriak 2021 urteko urtarrilaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira. Dena den, kasu horretan, dirulaguntza xede diren eta burutu diren jardueren azalpen memoriari buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko da 2021eko urtarrilaren 20a baino lehen, lortutako emaitzen balorazio batekin batera.             

Dirulaguntzen justifikazioari buruzko dokumentazioa epe barruan aurkeztu ezean, beste tramiterik gabe, likidatzeko dagoen dirulaguntza kopurua kobratzeko eskubidea galduko da. Halaber, Udaleko dagokion administrazio unitateak espedientea hasiko du ofizioz, ordainduta dauden aurrerakinak itzuli daitezen.               

XI.  OBLIGAZIOAK EZ BETETZEA.
ITZULKETA KASUAK ETA PROZEDURA

21. artikulua.   

Beste erabakirik ezean, ez betetzea konsideratuko da, hasiera baten dirulaguntza emateko onartu diren jarduera edo programen %50etik behera bakarrik egiten bada, diruz lagundutako jarduera edo programa bete ez dela ulertuko da.

22. artikulua.   

Itzultzeko prozedura pertsona fisikoen edo juridikoen kontra zuzenduko da, edo nortasun juridikoa ez daukaten pertsona fisiko edo juridikoen taldeetako kideen kontra, dirulaguntzaren eskatzaile edo onuradun agertzen direnak.

Dirulaguntza (gehi berandutzako interesak) itzuleko obligazioaren ondorioz sortuko den erantzukizun solidarioa, edo subsidiarioa, erabakitzeko, azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 40. artikuluan xedatutakoari lotuko zaio.    

XII.  BERMEAK

23. artikulua.   

Oinarri-arau espezifikoek edo dirulaguntza emateko akordio zehatzek besterik xedatu ezean, emandako laguntzengatik ez da Udalaren aldeko beharrezko bermeak exijitzea jotzen.         

XIII.  OINARRIEN INTERPRETAZIOA ETA BALIABIDEAK

24. artikulua.   

Oinarri-arau hauek interpretatzeari buruz sortu daitezkeen zalantzak deialdi hau onartzeko organo eskuduna den Tokiko Gobernu Batzordeak erabakiko ditu. Hala badagokio, Programaren arabera dagokion batzorde informatzailearen txostena aztertu eta gero hartuko du erabaki hori.

25. artikulua.   

Oinarri hauek onartzeko erabakiak administrazio-bideak ahitzen ditu eta erabaki horren aurka administrazioarekiko auzierrekurtsoa aurkeztu aurretik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean Donostian egoitza duen Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Bestetik, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Epaitegi beraren aurrean, oinarriak argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Eta hori, bidezkotzat jotzen den beste edozein egintzaren edo errekurtsoren kalterik gabe.

Urretxun, beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean garatuko duten elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.

1.    Xedea.

Deialdi honen xedea da beraien jarduera Urretxuko udalerrian garatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak eskuratzeko sarbidea arautzea eta dirulaguntzak ematea.        

Lehentasuna izango dute ondoren pertsona-taldeei zuzenduko zaizkien jarduerak:

— Mendekotasuna edo ezintasunaren bat duten pertsonak.

— Gizartetik baztertuak izateko arriskua duten pertsonak, etorkinak, gutxiengo etnikoak, …

— Egoera ahulean dauden emakumeak: ama guraso bakarra.

Ondorengo jarduerek izango dute lehentasuna:

— Mendekotasuna dute, ezintasunen bat duten eta bereziki diskriminazio anitzeko egoerak (emakume ezinduak, ama guraso bakarrak, emakume etorkinak edo gutxiengo etnikoko emakumeak,...) jasaten duten pertsonei arreta eskaintzeko, integratzeko/ gizarteratzeko eta/edo laguntzeko diren jarduerak.           

— Emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartzera eta denboraz antzematera bideratutako jarduerak.

— Gizartetik baztertuak izateko egoerei aurrea hartzeko jarduerak.

— Borondatezko lana gizarte-eremuan sustatzeko jarduerak.

— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatuko da proposatuko diren jarduera guztietan. Horrela, Urola Garaia eskualdean emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. Planaren Gizarte zerbitzuen alorrean sartzen diren jarduerak lehenetsiko dira.

— Elkarte desberdinen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatuko duten jarduerak.

— Kultur aniztasuna sustatzea.

Diruz lagunduko diren jarduerak ondoko kategoriatan banatuko dira:

a)  Sentsibilizazioa.

b)  Prestakuntza, informazioa eta/edo gizarteratzea.

c)  Aisialdiko eta garapen pertsonalerako jarduerak.

d)  Besteak.

Ondorengoak ez dira diruz lagunduko:

1.    Udalak herritarrentzat oro har antolatzen dituen jardueren antzekoak antolatuz gero, hala nola, eskulanak, euskara eta abar. Diruz laguntzekotan, jarduera horien hartzaileak ezaugarri bereziak dituztela eta gainerako jardueratan parte hartu ezin dutela frogatu beharko da eta/edo landa-eremuan eskainiko diren jarduerak izango dira.

2.    Elkarteko kideei bakarrik zuzendutako jarduerak (sentsibilizazio-ekintzak, prestakuntza, informazioa eskaintzekoak edo zabalkundekoak) eta/edo elkarte antolatzailearen lokaletan burutzen direnak. Diruz lagunduko diren ekintzak edo jarduerak herriko leku publikoetan eskainiko dira, hala nola, Kultur Etxean, Labeaga aretoan eta abar. Diruz laguntzekotan, jarduera horien hartzaileak ezaugarri bereziak dituztela eta gainerako jardueratan parte hartu ezin dutela frogatu beharko da eta/edo landa-eremuan eskainiko diren jarduerak izango dira.

3.    Proiektuak dinamizatzen dituzten elkarteen langileen soldaten gastuak, ez eta elkarte edo entitatearen dietak. Hauek bolondresen bidez egiten direla ulertzen da eta Urretxuko udalerriak eta eskualdeak ez dutela langile profesionalen azpiegituraren beharrik.         

2.    Elkarte edo/eta pertsona onuradunak.

Urretxun edo Urola Garaia mankomunitateko herriren batean egoitza duten elkarte eta/edo pertsonek jaso ahal izango dute diru-laguntza; halaber, Urretxuko udalerrian garatu beharko dituzte beraien ekintzak eta, beti ere, Gizarte Zerbitzuen alorrean.

Udalerrirako interesgarriak direla iritzitako gizarte-jarduerek ere salbuespen-izaerako diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, sustatzaileek gizarte-egoitza Urola Garaiko udalerrian ez badute ere.

3.    Aurkezteko debekua: erakunde onuradunak.

Ezingo dira diru-laguntza deialdi honetara aurkeztu, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera santzio penal edo administratiboaren bidez galduta dutenak eta santzio horren ebazpenak ezarriko duen epean. Halaber, ezingo dira deialdi honetara aurkeztu, horretarako gaitasunik ez duela esanez legezko debekuan sartuta daudenak. Debeku horietan barne izango da sexuagakiko diskriminazioaren ondorioz jasotako debekua, beti ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren Azken Xedapenean jasotakoari jarraiki.

— Genero edo/eta sexualitate arrazoiengatik diskriminatzen duten proiektuak edo berdintasunaren oinarriak errespetatzen ez dituztenak.

— Emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasunerako printzipioaren aurkako helburuak, sarbide sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

— Sexu arrazoiengatik sarbide prozesuan edo funtzionamenduan bazterketa egiten duten elkarteak.

4.    Eskaerak eta aurkezteko epeak.

Eskaerak pertsona ordezkari edo arduradunek formalizatuko dituzte Udalak prestaturiko instantzia eredu ofiziala betez. (I eranskina).

Eskaerak aurkezteko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30 egun naturaleko epea izango dute eta dirulaguntzaren justifikazioa 2021ko urtarrilaren 31a baino lehen aurkeztu beharko da.

5.  Ekarri beharreko agiriak.

Eskariak, Urretxuko Udalak 2020 urterako ezarri dituen dirulaguntza programak arautzen dituzten oinarri-arauetan azaltzen den 6 artikuluko dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira.

— Euskararen jarraipen fitxa (II eranskina).

— Berdintasunaren jarraipen fitxa (III eranskina).

Gainera, lehen aldiz egiten duten elkarteek edo euren egoeran aldaketarik izan dutenek ondorengoa agiriak aurkeztu beharko dituzte:

— Erakunde, talde edo elkarte eskatzailea Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan, eta Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda dagoela adierazten duen agiria.

— Taldearen estatutuak.

Aurreko parrafoan esandako dokumentazioaz gain, honako hau aurkeztu beharko da:

— Urretxuko bazkide-kopurua.

Eskariak osatu gabe agertuz gero, 10 eguneko epea izango da hutsuneak betetzeko; epe hori igarotzen bada eskaria osatu gabe, artxibatu egingo da, beste inolako tramiterik gabe.          

Diruz lagundutako jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka oroigarriak, material inprimatua, ...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria) azaldu beharko da, eta Udalak oniritzia eman beharko dio publizitate testuari kaleratu aurretik. Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren diru-laguntza duela adierazi beharko da.             

6.    Izapidetzeaz arduratzen den administrazio unitatea.

Eskaerak Gizarte Zerbitzuaren administrazio unitateak izapidetuko ditu.

7.    Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Oinarri hauetako diru-laguntzak eskatuko dituzten eskatzaileei emango zaizkien zenbatekoak kalkulatzeko, talde bakoitzarentzako ezarriko diren ondoko irizpideen araberako baremoak zehaztuko dira. (23 punturaino).

A1)  Elkarteak frogatuta duen ibilbidea, udalerrian urte askotan lan egin eta gero. (3 punturaino).

A2)  Erakunde onuradunek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen dituzten politikak eta jarduerak garatzen eman duten ibilbidea (berdintasunaren diagnostikoa eginda izatea, berdintasun planak, erakundearen zuzendaritza-organoetan ordezkaritza paritarioa bermatzeko arauak izatea, egingo diren materialetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista izateko arauak izatea, etabar.). (3 punturaino).

A3)  Aurreko urteetan eten gabe jasotako diru-laguntzak. (3 punturaino).

A4)  Tamaina eta ordezkaritza (Urretxuko bazkide-kopuru erreala). (3 punturaino).

A5)  Herrian proposatutako jardueren antzeko besterik ez izatea. (5 punturaino).

A6)  Euskararen erabileraren sustapenaren aldeko jarrera (3 punturaino).

A7)  Baztertze arriskuan dauden pertsonen parte hartze zuzenera bideratutako ekintzak. (3 punturaino).

TAULA OSAGARRIA – 2020KO DIRU-LAGUNTZA ESKAERAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK – ELKARTEAK

 

A) ELKARTE ESKATZAILEAREN EZAUGARRIAK (23 PUNTURAINO)

A1) Ibilbidea: Erakundea eratu zenetik Urretxun elkarteak lan egin dituen urteak.

10 urte baino +

8 urte baino +

5 urte baino +

3

2

1

A2) Elkartearen ibilbidea berdintasun politiketan

3 jarduera baino +

2 jarduera

Jarduera 1

3

2

1

A3) Aurreko urteetan diru-laguntzak jaso izana

6 urte baino +

4 urte baino +

2 urte baino +

3

2

1

A4) Tamaina / Ordezkaritza: Urretxuko bazkide-kopurua :

100 kide edo +

50 kide edo +

25 kide edo +

3

2

1

A5) Herrian proposatutakoaren antzeko ekintzak daude.

EZ

BAI

 

5

0

3 jarduera baino +

2 jarduera

Jarduera 1

3

2

1

A6) Euskararen erabileraren sustapenaren aldeko jarrera

3 jarduera baino +

2 jarduera

Jarduera 1

3

2

1

A7) Baztertze arriskuan dauden pertsonen parte hartze zuzenera bideratutako ekintzak

3 jarduera baino +

2 jarduera

Jarduera 1

3

2

1

 

8.    Onartutako diru-laguntzetan murrizketak.

— Lokal publikoaren erabilera partekatua, %5.

— Lokal publikoaren erabilera esklusiboa, %15.

— Lokal publikoaren erabilera esklusiboa eta mantenimendu gastuak Urretxuko Udalaren kargu, %25.

9.  Aurrekontua eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

Oinarri espezifiko hauen bidez deitutako diru-laguntzen zenbatekoa 15.500,00 eurokoa da eta dagokion diru atalaren kontura finantzatuko da.            

Aplikatu ez diren inporteak ondorengo erabakietara igorri ahal izango dira.

Aurrekontuaren kopurua iritsiko ez balitz dirulaguntza jasotzeko eskubide duten eskabide guztiak betetzeko, dagoen dirua urtean egon diren eskari guztien artean banatuko da proportzionalki, partida agortu arte.

Hala ere, aipatu kopurua gehitu ahal izango da, Udal Aurrekontuaren exekuzio oinarriek aurreikusten dutenaren arabera.             

10.    Justifikazio eta ordainketa forma eta epeak.

Dirulaguntzak 2 zatitan ordainduko dira:

— Erabakiaren jakinarazpenarekin batera %75 ordainduko da.

— Beste %25a ordainduko da, honako dokumentazioa aurkeztu ondoren:

1.  Udalaren justifikazio ofizialaren plantilla behar bezeela beteta (IV eranskina), non honakoa jasoko duen:

— Diruz lagundutako behin betiko jardueraren memoria laburra.

— Gastu-sarreren balantzea,

2.  Zerrendatutako gastu guztien faktura eta agiriak.

3.  Jarduera burutu denaren dokumentazio grafikoa, kartelak, liburuxkak, prentsa oharrak.          

4.  Nahi izanez gero, baliogarri izan daiteken beste edozein dokumentazio.

Justifikazioaren dokumentazioa 2021ko urtarrilaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko da.

Aipatutako memoria hori aurkezten ez bada, onartutako diru-laguntza galdu egingo da automatikoki.

Kasu berezietan eta eskatzaileak proposamena behar bezala frogatzen badu, aurreko puntuan aipatutako ordainketa kopuruak aldatu ahal izango ditu Gizarte Ekimenaren Batzordeak.         

Nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.

1.    Xedea.

Honako hau da oinarri hauen helburua: garapenerako lankidetza-programak antolatzeko eta burutzeko diru-laguntzak arautzea. Aipatu programak garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetzera bideratuko dira eta, halaber, Urretxuko bizilagunen artean nazioarteko elkartasuna eta genero berdintasuna bultzatzeko izango dira. 

Diru-laguntza jaso dezaketen programak ondoko taldetan banatzen dira:

— Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza-proiektuak burutzeko diru-laguntza.

— Bekak lankidetzan arituko diren herritarrei.

— Larrialdiko edo/eta laguntza humanitarioko egitasmoak.

2.    Elkarte eta/edo pertsona onuradunak.

Urretxuko Udalak ondoko hauei eskaini ahal izango dizkie diru-laguntzak:

— Nortasun juridikoa duten eta irabazi asmorik ez duten Gobernuz kanpoko talde eta erakundeei. Erakunde horien jarduerak deialdi honetan jasotako helburuetara egokituko dira; erakundeak diruz lagundutako ekintzak aurrera egiteko gai izango dira eta, azkenik, erakundeen egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Euskal Herrian egongo da. (Oinarri hauetako 1. artikuluaren 1 eta 3. taldeentzako).

— Adinez nagusi diren eta legez eratutako Gobernuz kanpoko Erakunde batekin irabazi asmorik gabe lan egingo duten Urretxuko udalerrian erroldatutako pertsonei. Burutuko den ekintzak bat egingo du deialdi honetan jasotako helburuekin. (Oinarri hauetako 1. artikuluaren 2. taldearentzako).

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira ezinbestean: Herri-Administrazioaren menpeko erakundeak eta zerbitzuak eta aurrezki-erakundeak.

3.    Aurkezteko debekua: erakunde onuradunak.

Ezingo dira diru-laguntza deialdi honetara aurkeztu, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera santzio penal edo administratiboaren bidez galduta dutenak eta santzio horren ebazpenak ezarriko duen epean. Halaber, ezingo dira deialdi honetara aurkeztu, horretarako gaitasunik ez duela esanez legezko debekuan sartuta daudenak. Debeku horietan barne izango da sexuagakiko diskriminazioaren ondorioz jasotako debekua, beti ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren Azken Xedapenean jasotakoari jarraiki.

— Genero edo/eta sexualitate arrazoiengatik diskriminatzen duten proiektuak edo berdintasunaren oinarriak errespetatzen ez dituztenak.

— Emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasunerako printzipioaren aurkako helburuak, sarbide sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

— Sexu arrazoiengatik sarbide prozesuan edo funtzionamenduan bazterketa egiten duten elkarteak.

4.    Eskaerak eta aurkezteko epeak.

Eskaerak pertsona ordezkari edo arduradunek formalizatuko dituzte Udalak prestaturiko instantzia eredu ofiziala betez. (I. eranskina).

Eskaerak, talde bakoitzarentzat onartutako epeetan aurkeztu beharko dira:

a)  Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza-proiektuak burutzeko diru-laguntzak eskatzeko epea, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30 egun naturaleko epea izango dute.

Ondorengo taldeek:

b)  Bekak lankidetzan arituko diren herritarrei.

Eskaerak aurkezteko, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik urriaren 30 arteko epea izango dute.

c)  Larrialdiko edo/eta laguntza humanitarioko egitasmoak.

Eskaerak aurkezteko, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik abenduaren 30 arteko epea izango dute.

5.    Ekarri beharreko agiriak.

Eskariak, Urretxuko Udalak 2020 urterako ezarri dituen dirulaguntza programak arautzen dituzten oinarri-arauetan azaltzen den 6. artikuluko dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira. Proiektuaren fitxa (V eranskina) gehituko zaio.

Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza-proiektuak burutzeko diru-laguntzetan, baitaere ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

— Euskeraren jarraipen fitxa (II eranskina).

— Berdintasunaren jarraipen fitxa (III eranskina).

Gainera, lehen aldiz egiten duten elkarteek edo euren egoeran aldaketarik izan dutenek ondorengoa agiriak aurkeztu beharko dituzte:

— Erakunde, talde edo elkarte eskatzailea Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan, eta Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda dagoela adierazten duen agiria.

— Taldearen estatutuak.

Eskariak osatu gabe agertuz gero, 10 eguneko epea izango da hutsuneak betetzeko; epe hori igarotzen bada eskaria osatu gabe, artxibatu egingo da, beste inolako tramiterik gabe.          

Diruz lagundutako jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka oroigarriak, material inprimatua, ...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria) azaldu beharko da, eta Udalak oniritzia eman beharko dio publizitate testuari kaleratu aurretik. Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren diru-laguntza duela adierazi beharko da.             

6.    Izapidetzeaz arduratzen den administrazio unitatea.

Eskaerak Gizarte Zerbitzuaren administrazio unitateak izapidetuko ditu.

7.    Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Oinarri hauetako diru-laguntzak eskatuko dituzten eskatzaileei emango zaizkien zenbatekoak kalkulatzeko, talde bakoitzarentzako ezarriko diren ondoko irizpideen araberako baremoak zehaztuko dira.

1. kategorirako (118 puntu):

1.1)  Egoitza sozialaren kokalekua.

1.1.1.  Urretxu edo/eta Urola Garaia: 5 puntu.

1.1.2.  Gipuzkoa: 3 puntu.

1.1.3.  Euskal Herria: 1 puntu.

1.2)  Proiektuaren sektorean lan egonkorraren esperientzia: (5 punturaino).

1.3)  Proiektua kudeatzeko gaitasuna, giza baliabide erabilgarriak: (5 punturaino).

1.4)  Proiekturako beste erakundetako finantzaketa-iturriak eta baliabide pribatuak lortzeko gaitasuna: (5 punturaino).

1.5)  Erakunde onuradunen ibilbidea, euren erakundeen barruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko helburuarekin burututako jarduerak edo bultzatutako politikak (8 punturaino). Adibidez: erakundearen barruan emakumeen eta gizonen egoerari buruzko diagnostikoak eta berdintasun planak izatea; berdintasun-gainetan esku-hartze lerroak ezarrita edukitzea: erakundearen zuzendaritza-organoetan emakume eta gizon kopuru bera izatea; sortuko den materialean lengoaia ez-sexista erabiltzeko arauak izatea, eta abar.

1.6)  Proiektua burutzeko arrazoien, ezarritako helburuen, proposatutako ekintzen eta beharrezko baliabideen arteko koherentzia: (10 punturaino).

1.7)  Diruz lagundutako proiektua burutu ondoren, proiektuaren iraunkortasuna epe luzera kanpoko laguntzarik gabe: (10 punturaino).    

1.8)  Proiektuaren onuradunak Biztanleria-sektore behartsuak edo edozein motatako diskriminazioa jasaten dutenak diren baloratuko da: familia-zamak dituzten emakume gurasobakarrak, abandonatutako adin txikikoak, prostituitutako pertsonak, errefuxiatuak, kartzeletako biztanleria,… Beraziki baloratuko dira egoera horietan dauden eta diskriminazio-egoeran bizi diren emakumeekin egindako lana: (10 punturaino).         


1.9)  Proiektua diseinatzean, inplementatzean eta ebaluatzean genero-ikuspegia sartzea. Proiektuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortze aldera neurriak sartzen diren edo, aldiz, emakumeen alde egindako jardueraren bat bakarrik sartzen den baloratuko da: (5 punturaino).              

1.10)  Ekintzak osasun arlokoak, hezkuntza arlokoak eta proiektu emankorrak izatea: (10 punturaino).

1.11)  Proiektuaren xede den biztanleriaren parte-hartzearekin burutzea proiektua. Oinarrizko edo komunitateko erakundeak bultzatzea baloratuko da, daudenak sustatuz edo berriak sortzeko jarduerak sustatuz. Puntu gehiago jasoko dituzte, emakumeen erakundeak sortu edo erakunde mistoetan emakumeen parte-hartzea bultzatuko duten proiektuek: (10 punturaino).

1.12)  Ekintza lehendik Udal honetan onartutako proiektuen jarraipena izatea: (10 punturaino).

1.13)  Gizarteratzea, giza eskubideak eta giza justizia soziala bultzatzea. Proiektuaren xede den biztanleriaren kultura eta balore etnikoak errespetatzea eta bultzatzea eta ekintza-eremuko natura aberastasuna eta balore ekologikoak errespetatzea: (10 punturaino).

1.14)  Proiektuan Urretxuko bizilagunen parte-hartzea ahalbideratzen duena: (10 punturaino).     

1.15)  Euskararen erabilera proiektua idazterakoan eta beronen zabalkundean: (5 punturaino).

Eskatuko den gutxieneko puntuazioa:

Dena dela, programa honetan aurreikusitako diru-laguntzak jaso ahal izateko gutxienez 50 puntu jaso beharko dituzte aurkeztutako proiektuek.

2. taldeko diru-laguntzetarako: (Bekak lankidetzan arituko diren herritarrei): (40 punturaino).

A)  Beka eskatuko duen pertsona:

— Ez ditu diru-sarrerarik izango eta ikaslea edo Lanbiden lanangabezi egoeran daudenen zerrenda izena emanda egongo da: (20 punturaino).

B)  Parte hartuko duen lankidetza-proiektua: (20 punturaino).

— Proiektua baloratzerakoan, 1. taldeko proiektuko gizarte-helburuen gaineko irizpideen C puntuan azaldutako irizpideak eta puntuazioak hartuko dira kontutan.

3.    Taldeko diru-laguntzetarako (Larrialdiko edo/eta laguntza humanitarioko egitasmoak): (60 punturaino).

— Garapen-bidean dauden herrialdeak laguntzeko eskaerek izango dute lehentasuna, haiek baitira beti laguntzak jasotzen azkenak: (30 punturaino).

Larrialdiko edo/eta laguntza humanitarioko egitasmoaren larritasuna baloratuko da eta proiektua burutzeko arrazoien, ezarritako helburuen, proposatutako ekintzen eta beharrezko baliabideen arteko koherentzia: (30 punturaino).

TAULA OSAGARRIA – 2020KO DIRULAGUNTZA ESKAERAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK-GKE

 

1.1.-Egoitzaren kokalekua

Urretxu / Urola Garaia

Gipuzkoa

Euskal Herria

5

3

1

1.2.-Proiektuaren sektorean lan egonkorraren esperientzia (ez beste proiektu batzutan)

7 urte baino gehiago

5 urte baino gehiago

Urte bete baino gehiago

5

3

1

1.3.-Proiektua kudeatzeko gaitasuna, giza baliabide erabilgarriak.

HANDIA

ERDI BIDEKOA

TXIKIA

5

3

1

1.4.-Proiekturako beste erakundetako finantzaketa-iturriak eta baliabide pribatuak lortzeko gaitasuna

Aurrekontuaren % 10a baino gutxiago eskatzen dute

Aurrekontuaren % 50a baino gutxiago eskatzen dute

Aurrekontuaren % 90a baino gehiago eskatzen dute

5

3

1

1.5.-Erakunde onuradunen ibilbidea, euren erakundeen barruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko helburuarekin burututako jarduerak edo bultzatutako politikak: Erakundearen diagnostikoa, berdintasun planak, erakundearen zuzendaritza organoetan emakume eta gizon kopuru bera izatea, lengoaia ez-sexista erabiltzeko arauak.

3 ekintza

2 ekintza

Ekintza 1

8

4

2

1.6.-Proiektua burutzeko arrazoien, ezarritako helburuen, proposatutako ekintzen eta beharrezko baliabideen arteko koherentzia

HANDIA

10

ERDI BIDEKOA

5

TXIKIA

1

1.7.-Diruz lagundutako proiektua burutu ondoren, proiektuaren iraunkortasuna epe luzera kanpoko laguntzarik gabe

HANDIA (5 urtetan)

10

ERDI BIDEKOA (10 urtetan)

5

TXIKIA (15 urtetan edo gehiago)

1

1.8.-Proiektuaren onuradunak Biztanleria-sektore behartsuak edo edozein motatako diskriminazioa jasaten dutenak diren baloratuko da: gurasobakarrak, abandonatutako adin txikikoak, prostituitutako pertsonak, errefuxiatuak, kartzeletako biztanleria… Bereziki diskriminazio egoeran bizi diren emakumeekin egindako lana

Emakumea+

diskriminazio anitza

Diskriminazio anitza

Diskriminazio sinplea

10

5

3

1.9.-Proiektua diseinatzean, inplementatzean eta ebaluatzean genero-ikuspegia sartzea.

Hiruretan

Bietan

Batetan

5

3

1

1.10.-Ekintzak osasun arlokoak, hezkuntza arlokoak eta proiektu emankorrak izatea

Area zuzenak

Zeharkakoak

Oinarrizko azpiegiturak

10

5

3

1.11.-Proiektuaren xede den biztanleriaren parte-hartzearekin burutzea proiketua. Emakumeen erakundeak sortu eta erakunde mistoetan emakuemeen parte-hartzea bultzatuko duten proiektuak puntu gehiago jasoko dute.

Emakumeen erakundeak

Erakunde Komunitarioak

Beste erakunde batzuk

10

5

1

1.12.-Proiketuaren xede den biztanleriaren cultura eta balore etnikoak errespetatzea eta bultzatzea eta ekintza-eremuko natura-aberastasuna eta balore ekologikoak errespetatzea. Gizarteratzea,giza eskubideak eta giza justicia soziala bultzatzea.

2 GUTXIENEZ ZUZENEAN

1 GUTXIENEZ ZUZENEAN

BAKARREN BAT ZEHARKAKOA

10

5

3

1.13.-Ekintza lehendik Udal honetan onartutako proiektuen jarraipena izatea

3 urte baino gehiago

Iaz

Elkarte bereko beste proiektu batzuk

10

5

2

1.14.-Proiektuan Urretxuko bizilagunen parte-hartzea bilatzea

% 50tik -100era

Taldekoa

% 50a

Banakakoa

 

10

5

 

1.15.-Euskararen erabilera proiektua idazterakoan eta beronen zabalkundean.

% 100

5

% 50

3

% 25

1

BAI

EZ

 

 

8.    Aurrekontua eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

Oinarri hauen arabera deitutako diru-laguntzak guztira 56.550,00 eurotara iristen dira eta dagokion diru atalaren kontura finantzatuko da.Honela banatuko da zehaztutako diru-kopurua:

1.    Garatzeko bidean dauden herrialdeetan lankidetza-proiektuak garatzeko diru-laguntzak: guztiaren %80.

2.    Bekak herriko borondatezko lankideei (batik bat langabetuei edo ikasleei): guztiaren %10.

3.    Larrialdiko edo/eta laguntza humanitarioko egitasmoak: guztiaren %10.

Urretxuko Udalak eskumena izango du talde bakoitzari eskainitako ehunekoa aldatzeko.

9.    Justifikazio eta ordainketa forma eta epeak.

Honela egingo da diru-laguntzaren ordainketa:

1. eta 2. taldeentzako diru-laguntzak:

Onartu den kopuruaren %90, justifikatu beharreko aurrerakin gisara, emandako dirulaguntza onartu eta gero onuradunak eta gehienez ere hil bateko epean, akordio hartzen den egunetik kontatzen hasita.

Beste %10a ordainduko da, honako dokumentazioa aurkeztu ondoren:

1.  Udalaren justifikazio ofizialaren plantilla behar bezeela beteta (IV eranskina), non honakoa jasoko duen:

— Diruz lagundutako behin betiko jardueraren memoria laburra.

— Gastu-sarreren balantzea.

2.  Zerrendatutako gastu guztien faktura eta agiriak.

3.  Jarduera burutu denaren dokumentazio grafikoa, kartelak, liburuxkak, prentsa oharrak.          

4.  Nahi izanez gero, baliogarri izan daiteken beste edozein dokumentazio.

Justifikazioaren dokumentazioa 2021ko maiatzaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko da.

Aipatutako memoria hori aurkezten ez bada, onartutako diru-laguntza galdu egingo da automatikoki.

Kasu berezietan eta eskatzaileak proposamena behar bezala frogatzen badu, aurreko puntuan aipatutako ordainketa kopuruak aldatu ahal izango ditu Gizarte Ekimena Batzordeak.              

3. taldearentzako diru-laguntza (Larrialdiko edo/eta laguntza humanitarioko egitasmoak).

Ordainketa bakarra egingo da eta diru-laguntzaren %100 ordainduko da; emandako diru-laguntza aurreikusitako helburua betetzeko erabili dela egiaztatuko duen memoria (IV eranskina) aurkeztea eskatuko zaio erakundeari 2021ko maiatzaren 31a baino lehen.

Udal tasa eta prezio publikoen ordainketarako laguntzak arautzen dituen oinarri-auaru espezifikoak.             

1.    Xedea.

Oinarri-arau hauen xedea da Urretxuko Udalak diru baliabide urriak dituzten bizilagunei udal tasa eta prezio publikoen ordainketarako laguntza sistema arautzea. 


Laguntzak, hala badagokio, hurrengo udal tasa eta prezio publikoen ordainketarako emango dira:

— Norberaren etxebizitzan obretarako edo beharrezko konponketarako eskatutako obra-baimenak.

— Etxerako ur-hornidura.

— Etxeko zabor bilketa.

2.    Pertsona onuradunak.

Eskubidea izango dute programa honetan arautzen diren laguntzak jasotzeko, oinarri-arau espezifiko hauetako VI atalean ezarritako baremoan jasotzen diren kopurua gainditzen ez dituzten familia-unitate guztiek.

Zerga onuraren subjektuak egiten duen familia unitatea eskatzaileak osatzen duen bizikidetzako unitatea izango da, eta aurreko artikuluan zehaztutako kontzeptuetan luzatuko diren erreziboek eskatzailearen izenean egon beharko dute.    

Oinarri-arau hauen ondorioetarako, bizikidetzako unitatetzat jotzen da ohiko helbidean elkarrekin bizi diren pertsona guztiak; horretarako, kontuan hartuko dira biztanleen udal erroldako datuak, eta beharrezkoa izango da eskaera aurkeztu aurretik gutxienez sei hilabetez han bizitzen egon izana.         

Salbuespen kasuak dira %33ko edo gehiagoko elbarritasuna duten adin txikiko kideak dituzten familia-unitateak, %75eko edo gehiagoko elbarritasuna duten adin nagusiko kideak dituztenak, edo helbide berean mendekotasuna duen kideren bat dutenak; ezaugarri horiek dituen pertsona bakoitzarengatik kide bat gehiagori dagokion ponderazioa aplikatuko zaie.

Guraso bakarreko familien kasuan, dituzten kideak baino bat gehiago dituztela joko da.

Gurasoak dibortziatuta edo bananduta badaude, eskatzailearekin bizi ez dena ez da kide konputagarri izango, nahiz eta familiaren diru-sarreretan horren ekonomia-laguntza sartu daitekeen.        

Ezkontza berriagatik edo izatezko bikotea eratzeagatik familiaren etxebizitzan bizi den pertsona, kide konputagarritzat joko da, eta horren errenta eta ondareak familiaren errenta eta ondareekin batera zenbatuko dira.

3.    Eskabideak eta aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik abenduaren 30 arteko epea izango dute.

4.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Araudi honetan arautzen diren laguntzak jaso nahi dituzten pertsonek, batetik, eskaera espezifikoa bete eta aurkeztu behar dute udaletxean, horretarako propio emango zaien inprimakian, eta bestetik, horrekin batera dokumentazio hauxe erantsi behar dute:

a)    Eskatzailearen eta familia-unitateko gainontzeko pertsonen NAren fotokopia.

b)    Familia-unitateko guztien aurtengo urteko diru-sarreren egiaztagiriak: pentsioak, nominak edo beste diru-sarreren agiriak (dagokion erakundeak eginak).

c)    Eskatzailearen errolda eta bizikidetza egiaztagiriak.   

d)    Familia-unitatean langabezian dauden kideen Lanbideko txartelaren kopia eta, hala badagokio, adinez nagusiak diren izenean ikasten ari direnen ziurtagiria.              

e)    Familia-unitateko kide guztiek 2019. urtean izandako deposito, libreta, kontu korronte, errenta aldakorreko titulu, errenta finkoko titulu, prebisio plan edo antzekoen bataz besteko saldoei dagokien ziurtagiriak, dagokien entitateak eginak.        

f)    Gipuzkoako Foru Aldundiko Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak luzatutako Ondasun Higiezinen agiria.       

g)  Gipuzkoako Foru Aldundiko Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak luzatutako banku kontuen titulartasunaren agiria.

Eskariak osatu gabe agertuz gero, 10 eguneko epea izango da hutsuneak betetzeko; epe hori igarotzen bada eskaria osatu gabe, artxibatu egingo da, beste inolako tramiterik gabe.          

5.    Izapidetzeaz ardurantzen den administrazio unitatea.

Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuek bideratuko dituzte eskabideak.

6.  Ebazpena.

Gizarte langileak eskaerak aztertu ondoren txostena egin eta gero, Gizarteko Zerbitzuetako batzorde buruak, diktamen egin aurretik, hala badagokio, akordio proposamena egingo dio organo eskudunari, onar dezan.         

7.    Eskabideak baloratzeko irizpideak.

2020ko udal tasak ordaintzeko dirulaguntza eskubidea izateko, diru sarrera maila bat behar da eta muga hauek ezarri dira; hortaz, bizikidetzako unitateko kideen kopuruaren arabera, hona hemen zer dirulaguntza portzentaje egokituko zaion udal tasak ordaintzera beharturik dagoen subjektu pasibo bakoitzari:               

Diru-sarreren mugak urteko OAAE - Ondorio askotarako errentako adierazlearen arabera kalkulatzen dira, eta 2020an 537,84 €.

Dirusarreren mugak kalkulatzeko taula.

OAAE (537,84)                    x 125% = 672

                                              x % 140 = 753

                                              x % 145= 780

                                              x % 170= 914

                                              x % 185= 995

                                           x % 200 = 1.076

                                           x % 215 = 1.156

                                           x % 230 = 1.237

Dirulaguntzaren % kalkulatzeko taula (etxean bizi diren kideen arabera eta hauen diru-sarrerak kontuan izanda HDS). 

Bizikidetza unitatea: pertsona 1.

=>HDS<537,8                                   % 100

=>537,9                           % 80

=>673                              % 60

=>754                              % 40

=>781                              % 20

HDS = Hileko diru sarrera.

Bizikidetza unitatea: 2 pertsona.

=>HDS<672                                      % 100

=>673                              % 80

=>754                              % 60

=>781                              % 40

=>915                              % 20

Bizikidetza unitatea: 3 pertsona.

=>HDS<753                                      % 100

=>754                              % 80

=>781                              % 60

=>915                              % 40

=>996                           % 20

Bizikidetza unitatea: 4 pertsona.

=>HDS<780                                      % 100

=>781                              % 80

=>915                              % 60

=>996                           % 40

=>1.077                        % 20

Bizikidetza unitatea: 5 pertsona edo gehiago.

=>HDS<914                                      % 100

=>915                              % 80

=>996                           % 60

=>1.077                        % 40

=>1.157                        % 20

Eskatzailearen ohiko helbidekoak ez diren ondasun higiezinak izanez gero, bai eta aurrezki libretak, kontu korronteak, eperako laminak, IPREM soldataren 14 bider handiagoko saldoez (537,84 X 14 = 7.529,76 €), dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Bestalde, etxerako hornidurari dagokionez, dirulaguntzaren gehiengoa eguneko eta laguneko 100 litroko kontsumoa izango da, hau da 2019an Urretxun izandako ur- kontsumoaren bataz bestekoa.

8.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulaguntzen zenbatekoa 600,00 eurokoa da, eta dagokion diru atalaren kontura finantziatuko da.

Laguntza jasotzeko eskubidedun eskabide guztiak betetzera iritsiko ez balitz aurrekontu kopurua, handitu egingo da kopuru hori, udal aurrekontua betetzeko arauetan aurreikusten diren kredituak aldatzeko mekanismoen bidez.

9.    Justifikatzeko epea eta erak.

Programa honetan datozen laguntzak ordainduko dira, agiri hauek aurkeztu eta gero:

— Dirulaguntza ematearen udal akordioa.

— Laguntzaren xede den tasa onuradunak ordaindu izanaren egiaztagiria.

Frogatzeko, gehienez ere 2 hilabeteko epea ezarri da, onuradunak dagokion tasa ordaintzen duen egunetik kontatzen hasita, edo, hala badagokio, Udalak ezarritako borondatezko kobratze aldia bukatzen denetik kontatzen hasita.            

10.    Ordaintzeko era eta epeak.

Ordainketa bakar baten bidez emango da dirulaguntza, justifikatu eta gero, diru bilketako udal bulegoetan, oinarri-arau espezifiko hauetako IX. artikuluan eskatzen diren agiriak aurkezteko unean.

Gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal diru-laguntzak arautuko dituzten oinarri bereziak.

2019-2023 legegintzaldian Urretxuko Udalak izango duen lan-ildoetako bat ekonomia-krisiak norbanakoen eta familien arteko gizarte-interakzioa, autonomia eta gizarte-ongizatea bultzatzea da, sustapenean, prebentzioan, babesean eta asistentzia arloan garatuz bere funtzioa, funtsean izaera pertsonaleko eta harremanen mailako prestazio, programa eta zerbitzuen bidez, besteak beste krisi ekonomikoko egoerak sortutakoak.

Norbanakoen bazterkeria egoerak nahiz gizarte- eta lan-arloko bazterkeria egoerak arintzeko, eta herritarren gizarte-eskubideak benetan baliatzeko behar adina baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikorik ez dutenen gizarteratzea errazteko, Urretxuko Udalak norbanakoentzako zein familientzako udal diru-laguntza sistema bat arautu eta zabaldu nahi du.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 6. artikuluan adierazten da herritar guztien gizarte-ongizatea sustatzea dela Gizarte Zerbitzuen Euskal sistemaren helburua, beste sistema eta politika publiko batzuekin koordinatuta arituz eta haiekin lankidetzan, biztanleria guztiaren gizarte-ongizatea lortzeko, eta funtsezko helburuetako bat hau izanik:

1.    «Larrialdi-egoerek pertsonei eta familiei eragiten dizkieten beharrizanei aurrea hartu eta erantzutea».

2.    «Bazterkeria egoerak prebenitu eta erantzutea, eta pertsona, familia eta taldeen gizarte-integrazioa sustatzea».

Hori dela eta, abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 16. artikuluan Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren berezko prestazio ekonomikotzat hartzen dira gizarte-larrialdiko, gizarte-premiazko edo babesgabetasunezko egoerek eragindako ondorio ekonomikoak estaltzera edo leuntzera zuzendutakoak.

«Larrialdirako laguntza» kontzeptuaren funtsa, hain zuzen ere, une jakin batean (denbora-epea) eta norberaren borondateaz besteko edo aparteko arrazoiak eraginda sortutako baliabide ekonomikorik gabeko edo gutxiko egoera artatzeko premia larria da.

Beraz, ezusteko gertaera batek edo aldizkako prestazio ekonomikoen ondoriozko baliabide ekonomiko urriek sortutako larrialdiko egoera ekonomikoak eta gizarte-bazterkeriako egoerak estaltzean datza. Udalak norbanakoei eta familiei emango dizkien diru-laguntzak premiazko gabezietara, behar-beharrezkoen gabetasunera eta gizarte bazterkeriako egoeretara eramango gaituzten egoerak saihesteko baliabide aringarri modura, prebentzio eta gizarteratze helbururekin, erabiliko dira.

Udalaren diru-laguntza bat emateko gizarte-diagnostiko bat hartu behar da oinarritzat, hau da, larrialdi izaera duen premia-egoera, edota gizarteratzeko hitzarmen bat, edo jarduketa bat egiteko konpromiso bat ziurtatzen duen preskripzio teknikoa, eta betiere baliabide ekonomikoen gabeziak eragindako gizarte-bazterketako egoeren prebentzio gisa hartuko da.

1.    Helburua.

Oinarri hauen xedea da Urretxuko udalerrian bizi diren norbanakoei eta familiei emango zaizkien diru-laguntzak ematea arautzea.

Zehatz esanda, diru-laguntza hauen helburua da gizarte-bazterkeria eta larrialdi-egoerek Urretxun bizi diren familiei sortutako beharrei aurrea hartu eta erantzutea.     

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko diru-laguntzak emango dira, honako arlo hauetan sortutako gastuak estaltzeko:

— Etxebizitza alokatzea.

— Ko-errentamendua, azpierrentamendua, ostatu-ematea eta apopilotza.

— Etxebizitzarako fiantza.

— Etxebizitzaren asegurua.

— Zorrak (etxebizitza).

— Etxebizitzaren mantenua.

— Etxebizitzaren mailegua.

— Formazioa.

— Formaziorako garraioa.

— Oinarrizko beharrei dagozkien gastuak.

— Drogomenpekotasun arazoengatik EAEko zentro publiko edo hitzartuetan tratamendu programaren bat egiten ari diren pertsonentzako joan-etorriko gastuak. Edo bestelako adikzio psikologikoengatik (ludopatia, teknologia berriekiko menpekotasuna, e.a...) edo 14 eta 18 urte bitarteko nerabeen arrisku egoerengatik, familiarekin batera Norbera Programara doazenentzako joan-etorriko gastuak.

— Espetxeetan zigorpean edo behin-behineko espetxealdian dauden pertsonen sendikoei sorrarazitako garraio gastuak, haiei egindako bisitak direla eta.               

— Salbuespenezko izaeraz, hemen aurreikusiak ez dauden gizarte-larrialdiko beste kontzeptu batzuen gastuetarako ere eman ahal izango dira diru-laguntzak, udal teknikariek baloratu ondoren.

Udalak emandako diru-laguntzek honako ezaugarriak izango dituzte:

a)  Helburu jakin eta zehatz baterako izango dira, eta beraz, helburu horretarako baino ezingo dira erabili.

b)  Laguntza horiek izaera subsidiarioa dute, eta, hala badagokio, indarrean den legerian aurreikusten diren eta onuradunak edo haren bizikidetza-unitateko edozein kidek nahiz, hala badagokio, etxebizitza edo bizitoki berean bizi diren beste pertsona batzuek jaso ditzaketen eduki ekonomikoko edozein motatako gizarte-baliabide eta prestazioren osagarriak.

c)  Laguntzak ezin dira eskuz aldatu, eta, beraz, ezin izango dira:

— Obligazioen berme gisa eskaini.

— Laguntzen lagapena egin, ez osorik, ezta zati batean ere.

— Konpentsatu edo deskontatu, jaso behar ez ziren prestazioak itzultzeko izan ezik.

— Atxiki edo bahitu, aplikatzekoak diren Estatuko lege orokorretan aurreikusitako kasuetan eta mugekin izan ezik.     

d)  Diru-laguntza izaera izango dute, eta horiek ematea Urretxuko Udalaren udal aurrekontuetan xede horietarako kreditua jarria egoteari egongo dira baldintzatuak.

Gizarteratzera eta/edo autonomia bultzatzera bideratuak daudenez, bakarka zein familia mailan hainbat jarduera egiteko konpromisoa egiteari lotuak egongo dira. Besteak beste, honako jarduerak zehaztuko dira:

— Drogen edo alkoholaren menpekotasunetik ateratzeko programa terapeutiko batean parte hartzea.

— Familiako esku-hartze programak.

— Esku-hartze psikosozialeko programak.

— Formazio programa.

— Teknikariak pertsona horiek gizarteratzeko egoki iritzitako edozein programa.

2.    Pertsona eta familia onuradunak.

1. oinarri hauetan araututako laguntzen pertsona edo familia onuradunen izaera izango dute Urretxun bizi diren pertsona eta familiek, beti ere 2008ko abenduaren 29ko osoko bilkuran onarturik, Urretxuko Udalaren Diru-laguntzak ematea arautzen duen Udal Ordenantzaren 7. artikuluan zehaztua datorren onuradun izaera lortzea eragotziko duten zirkunstantzietakoren batean sartuak ez baldin badaude.        

Familiatzat hartuko da «kide bat baino gehiagoz osatutako pertsona-multzoa, etxebizitza berean bizi dena, odolkidetasunezko loturak izan ala ez, bizibide ekonomiko eta sozial bateratuak, eta elkartzen eta lotzen dituzten afektu-sentimenduak dituena».

2.    Honako baldintzak beteko dituzten pertsona eta familiek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak:

— Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako indarrean dagoen araudian zehaztuak dauden betebeharrak bete beharko dituzte pertsona eta familiek.

— Kasu guztietan, errodatzeari dagokionez, Urretxuko udalerrian erroldatuta egon eta bertan benetan bizi beharko dute pertsonek, gutxienez eskaria aurkeztu baino hiru urte lehenagotik, eta Euskal Autonomia Erkidegoan sei hilabetez.          

2.1.  Salbuespenak:

— Adin txikikoak dituzten familiak, eta 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen 2019ko ekitaldian Urretxuko Udalaren udal laguntzak jaso dituztenak.

— Salbuespenak egin ahal izango dira gutxieneko adinaren baldintzan, baldin eta oinarrizko gizarte zerbitzuen eta Gizarte Sustapeneko Udal Batzordearen txostenak hala baloratzen badu.

— Erroldatze eta bizikidetasuna. Joan-etorriko gastuetan hauek izango dira onuradunak:

a)  Aske ez dauden pertsonen sendikoak edo hurbilekoak, etxe berean bizi diren edo ez alde batera utzita, Urretxun erroldatuta daudenak. Sendikoen kasuan, odolkidetasun eta ezkontza-ahaidetasun 2. mailara arte izango da kontuan (gurasoak, aita-amaginarrebak, seme-alabak, suhia/erraina, aiton-amonak, anai-arrebak, koinatu/koinata eta bilobak).

Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuak bidezko deritzon moduan egiaztatu beharko da hurbileko izaera.

b)  Mendekotasuna gainditzeko programak egiten ari diren pertsonen laguntzaileak (senide edo hurbileko), etxe berean bizi diren edo ez alde batera utzita.

3.    Eskaerak eta aurkezteko epea.

Oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita aurkeztu beharko dira eskaerak, 2020ko abenduaren 31ra bitartean. Banakako diru-laguntzak eta familiarrak ordaintzeko adina aurrekontu egon beharko du, eta epea horri lotua geratuko da.

Araudi honetan araututako diru-laguntzak jasotzeko interesa duten pertsonek eskaera bat bete eta aurkeztu beharko dute udaletxean, horretarako propio eskuratuko zaien inprimakian.

Eskaera-orrian honako hau azalduko da:

1.    Laguntzaren tipologia.

2.    Laguntzaren kontzeptua.

3.    Eskatutako zenbatekoa.

4.    Familia unitatearen diru-sarreak.

5.    Aitortuko datuen zinpeko aitorpena.

6.    Auzkeztutako datuak egiaztatu ahal izateko baimena ematea administrazioari.

Eskaerak osatu gabe egonez gero, 10 eguneko epea emango da hutsunea konpontzeko, eta epe hori igarota eskaera osatu ez bada, artxibatu egingo da beste tramiterik gabe.       

4.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Oinarri hauetan araututako laguntzak jasotzeko interesa duten pertsonek eta familiek ondorengo dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

— Nortasun agiria/AIZ/Pasaportea.

— Familia liburua, balegokio.

— Errolda eta bizikidetasun ziurtagiriak (Udalak berak sartuko ditu agiri hauek espedientean).      

— Kanpo ezaugarrien egiaztagiria.

— Diru-sarrerak eta ondasunak.

— Nominak, Pentsioaren egiaztagiria.

— Langabeziako diru-sarrerak, balegokio.

— Alokairuak, Interesak, balegokio.

— Lanbiden izena emana egotearen txartela, eta langabeziagatik prestaziorik ez jasotzearen egiaztagiria, balegokio.

— Banatze-sententzia eta hitzar-men arautzailea, balegokio.

— Errenta eta ondasunen aitorpena (positiboa edo negatiboa).

— Urretxuko Udalarekiko betebeharretan eguneratuta egoteari buruzko zinpeko aitorpena.

— Zerga-informazioa.

— Bankuko kontuaren zenbakia (20 digituak) - fotokopia.

— Errentamendu-kontratua, balegokio.

— Bankuko kontuen mugimendua.

— Langile-bizitza, balegokio.

— Sendagilearen egiaztagiria, balegokio.

— Ibilgailuaren zirkulazio baimena, balegokio.

— Minusbaliotasun kalifikazioa, balegokio.

— Betaurrekoak, 2 aurrekontu.

— Dentista, 2 aurrekontu.

— Presoa espetxean egoteari buruzko ziurtagiria, balegokio.

— Tratamendu zentroak egindako justifikagiria, gutxienez 2 hilabeteko tratamendua eduki izana jakinaraziz, laguntzailearen beharra (hala badagokio).

— Ibilgailu partikularrean joan baldin bada, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, garraio publikoan joan ezina eta ibilgailu partikularrean joan beste biderik ez dagoela argudiatuz.

— Beste hainbat, balegokio.

Aurkeztutako prozesuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du Gizarte Zerbitzuen sailak.

5.    Eskaera kopuruaren muga.

Ez da mugatuko familia edo pertsona bakoitzak egin ahal izango duen eskari kopurua.

Halaber, familia-unitate edo pertsona bakoitzak diru-laguntza bat baino gehiago eskatu ahal izango du.

6.    Diru-laguntzen xede diren kontzeptuak.

Laguntza hauek eskuratzeko, dauden laguntza publiko guztiak baliatu beharko dira aurrez.

Honakoen moduko laguntzak sartuko dira:

1.    Etxebizitza:

Etxebizitza librearen alokairua, etxe-bizitza ofizialaren alokairua, etxebizi-tzaren fidantza, ko-errentamendua, azpi-errentamendua, ostatu-ematea eta apopilotza.

Etxebizitzaren mantentze-lanak, argia, gasa, jabekide elkartearen gastuak.

Etxebizitzaren asegurua.

Etxebizitzaren kreditua.

Aurreko kontzeptuengatik zorpetzeak.

2.    Formazioa.

Lanbide Heziketa graduko edo Helduen Heziketa Iraunkorreko formazio ikastaroetako matrikula eta hileroko tasa.

Aipatu berri diren ikastaroetara, edo Lanbideko prestakuntza-ikastaroetara joateko garraioa. Ezarpen kostua, erabilitako garraio publikorako ezarriko den ekonomikoena izango da. Ibilgailu pribatua erabiliko balitz ere, garraio publikoaren kostua erabiliko da.

Familiako eskuhartze programan parte hartuko duten edo baztertze arriskuan dauden familietako adin txikikoentzako klase partikularrak edo/eta eskolaz kanpoko jarduerak.

3.    Garraio gastuak.

Ondorengo arrazoiengatik EAEko zentro publiko edo hitzartuetan tratamendu programaren bat egiten ari diren pertsonentzako joan-etorriko gastuak: drogomenpekotasun arazoak, bestelako adikzio psikologikoak (ludopatia, teknologia berriekiko menpekotasuna, e.a...) edo Izan Fundazioaren Norbera Programara doazen 14 eta 18 urte bitarteko nerabeak. Garraio gastutzat hartzen dira garraio publikoan nahiz norberaren ibilgailuan egindakoak, Urretxuko udalerritik tratamendu zentroraino.

Espetxeetan zigorpean edo behin-behineko espetxealdian dauden pertsonen sendikoei sorrarazitako garraio gastuak, haiei egindako bisitak direla eta. 

4.    Lehen mailako beharrak, besteak beste, hauetarako: osasun gastuak, sendagaiak, betaurrekoak, dentista, eskolako jangela, janaria, jantzia.

Udal laguntza hauen xede diren kontzeptuak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.

7.    Tramitazioaren unitate administratibo arduraduna.

Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuek bideratuko dituzte eskaerak.

8.    Ebazpena.

Eskaerak aztertu ondoren, gizarte langileek txosten teknikoa egin eta gero, Gizarte Ekimen Batzordeko lehendakariak, hala badagokio batzordeak diktamena emanda, erabaki proposamena luzatuko dio Alkatetzari, eta organo honek izango du onartzeko eskumena.

9.    Balorazio irizpideak.

Eskaerak baloratzeko irizpideak honako hauek izango dira:             

a)  Baremo ekonomikoa:

Udalaren diru-laguntzak emateko erabiliko den baremo ekonomikoa Eusko Jaurlaritzak ekitaldi honetan Gizarte Larrialdietarako Laguntzak emateko erabiliko duena bera izango da.

Dena dela, honako salbuespenak egingo dira:

— Pertsona autonomoen egoera ekonomikoari dagokionez, diru-laguntza eskaria egiten den uneko egoera ekonomikoa hartuko da kontuan.

— Ondasun higiezin bat baino gehiago dutenen kasuan, eta horiek bahituta badaude, ez dira kontabilizatuko higiezin hori edo horiek, ez eta lokal bat edo bigarren garaje bat salgai jarria badago, edo salbuespeneko beste egoera batzuk, baloragarriak.

— Joan-etorriko gastuen kasuan, bidaiak berak sorrarazitako gastua kengarria izango da.

b)  Errendimenduak zehaztea:

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta arautzen duen maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 15. artikulutik 27.era artekoetan zehaztua datorrena ezarriko da.

c)  Egoera sozio-familiarra:

Dagokion teknikariak aztertuko du, eta diagnosia, balorazioa eta gizarte-ebaluazioa egingo ditu, txostena osatuko du eta dagokion proposamena egingo. Horretarako adierazle hauek izango ditu kontuan: familia, etxebizitza, osasuna, ekonomikoa, lanekoa, eskolakoa, osasunekoa, gizartekoa.

d)  Erroldatze egoera:

Oinarri hauen 2. artikuluari egiten dio aipamen.

10.    Aurrekontua eta finantziazioa.

1.    Hala badagokio eman daitezkeen diru-laguntzak Urretxuko Udalaren 2020ko Aurrekontu Orokorraren kargura finantzatuko dira, 20.000 euroko aurrekontua.           

Aurrekontuko diru kopuruak ezin baditu estali eskaera guztiak, baremoaren arabera minorazioa aplikatuko da kontzeptuetarako ezarrita dauden zenbatekoetan.

2.  Oinarri hauen xede diren diru-laguntzak xede bereko beste diru laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoak izan, estatukoak, Europako Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere; betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, eta horren inguruan beste diru-lagun-tzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

3.  Oinarri hauetan araututako diru-laguntzen zenbatekoak, horri bakarka edota bestelako administrazio publikoen edo erakunde publiko nahiz pribatuen diru-laguntza edota bestelako lagun-tzekin bateratua, ez du inola ere onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua gaindituko.

11.    Diru-laguntzen zenbatekoa eta gastu hautagarrien xehetasuna.

Kontzeptua / Concepto

Zenbatekoa € urtean / Cuantía anual €

Etxebizitzaren alokairua / Alquiler de vivienda

a) Librea / Libre

3.000

b) Ofiziala / Oficial

1.500

c) Koerrentamendua,azpierrentamendua, ostatu-ematea, apopilotza / Coarriendo, subarriendo, pupilaje, hospedaje

1.500

d) Fiantza / Fianza

1.500

Etxebizitzaren hipoteka / Hipoteca de vivienda

3.000

Etxeko mantenua / Etxeko mantenua

Etxeko asegurua, argia, gasa, jabekideak / Seguro de la vivienda luz, gas, copropietarios

1.110

Oinarrizko behar larriak: Osasun gatuak, botikak, betaurrekoak, dentista, eskolako jangela, otorduak, arropak, jatorrizkoa lurraldera itzultzea / Necesidades primarias: Gastos sanitarios, medicación, gafas, dentista, comedor escolar, comida, vestido,retorno al país de origen.

1.110

Joan-etorriko gastuak (0,29 €/km) / Gastos desplazamientos (0,29 €/km)

450 €/Bidaia/Viaje

Formazio gastuak / Gastos formación

500

 

Diru-laguntzen gehieneko zenbatekoak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoetan 2020. urte honetarako ezarria dagoen segmentazioarekin bat etorriko dira.

Dena dela, inolako familia-unitatek ezingo du jaso, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eta udalak Norbanakoei emandako Laguntzak batuta, urtean honako zenbatekoak baino gehiago:

Pertsona kop.                                    Urteko diru-kopurua

1                                                          3.300

2                                                          3.500

3                                                          3.750

4 edo gehiago                                      4.000

Joan-etorriko gastuetarako, urtekoa gehienez 4.050 € izango da.

12.    Pertsona eta familia onuradunek dituzten betebehar eta konpromisoak.

Pertsona eta familia onuradunek diru-laguntza hauek onartzeak esan nahi du izaera orokorrarekin Urretxuko Udalaren Diru-laguntzak emateko Ordenantza Arautzailean zehaztuak datozen betebeharrak beteko direla.

Edonola ere, onuradunak:

1.    Jasotako diru-laguntza itzuli beharko du, baldin eta laguntza edo diru-laguntza hori emateko ezarriak dauden baldintzak betetzen ez baditu, edo gauzatu duen jardueraren kostua baino handiagoa bada jaso duen diru-laguntza.

2.    Espedientea izapidetzen ari den departamenduak, Udalaren kontu-hartzaileak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo beste organo eskudunen batek eskatutako informazioa emateko betebeharra du.

3.    Hartu dituen laguntzak horiek emandako helburuetarako erabili beharko ditu.

4.    Legozkiokeen eduki ekonomikoko eskubide edo prestazio guztiak gauzatzea, hala eskaria egin aurrekoak, nola laguntzak jasotzeko epealdian.     

5.    Arauz zehaztuko den epean, prestazioak eskuratzea ekarriko luketen betebeharrak betetzeari dagokionez sortutako gertaeren berri eman beharko du. Astebeteko epean jakinarazi beharko du pertsona onuradunaren ohiko bizilekuaren helbidean sortzen den edozein aldaketa.               

13.    Ordainketa modua eta epeak.

Onartutako diru-laguntza ordainketa bakarrean eta modu honetan egingo da:

Diru-laguntzaren helburua bete dela justifikatzen denean ordainduko da diru-laguntza hori.

Dena dela, diru-laguntza emateko hitzarmen edo ebazpenean onartu ahal izango da egiaztatze hori egin aurretik egitea ordainketak, diru-laguntzaren helburu den ekimenak berekin lekartzakeen jarduerak burutu ahal izateko.         

14.    Justifikatzeko epea eta modua.

Laguntzak justifikatzeko epeak gehienez bi hilabetekoak izango dira, diru-laguntza jasotzen denetik kontatuta.

Oinarri hauen bidez arautu nahi diren diru-laguntzak justifikatzeko, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da, oro har:           

a)  Merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa duten faktura edo dokumentuak, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazio, haren zenbateko, jaulkipen-data eta ordainketa-datarekin.

b)  Alokairu-ordainketak dagokion banku-sarreraren dokumentuarekin egiaztatu beharko dira.

c)  Tratamendu zentroetara joateko garraio gastuak zentroak berak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira, asistentzia egunak adieraziz, eta tratamendura doan pertsona bakarrik edo lagunduta joan den, hilero, eta erabilitako garraioaren hileko abonua aurkeztu beharko da.  

d)  Espetxeetara joateko garraio gastuak egindako bidaien agirien bidez justifikatuko dira.

e)  Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko izan diren beste diru-sarrera edo diru-laguntzen zerrenda zehatza, haien zenbatekoarekin eta jatorriarekin.

Diru-laguntza justifikatzeko ezarritako epea igaro egiten bada oinarri honetan adierazitako agiriak aurkeztu gabe, horretarako eskumena duen organoak eskatzaileari eskatuko dio agiri horiek aurkez ditzala 15 eguneko epean. Epe hori betetzen denean ez baditu eskatutako agiri horiek aurkeztu, 17. klausulak aurreikusiak dauden ondorioak sortuko dira.

Eskatzailea behartua dago 4 urtean gordetzera diruz lagundu den jarduera burutzeak sortu dizkion gastuen egiaztagiriak, bai eta jasotako diru-laguntza hori zer-nola erabili den diotenak ere. Aipatutako epe hori adierazitako justifikazioa aurkezteko ezarria dagoen epealdia amaitzen denetik hasiko da zenbatzen aipatutako epe hori. Oinarri honetan zehaztutako agiriak aurkeztu ondoren, Gizarte Zerbitzuek horien egiaztatzea egingo dute. Egiaztatze horren ondorioz aterako balitz aurrekontu zenbagarriaren kostu justifikatua txikiagoa izan dela eman zaion diru-laguntza baino, edota ez direla bete, osorik edo zati batean, ekimena justifikatzeko zehaztutako baldintzak, edota hura emateko jarri ziren helburuak, egoera horren berri emango zaio erakunde interesatuari, egindako egiaztapenarekin batera, eta 17. klausulak aurreikusia dagoen prozedurari ekingo zaio.         


15.    Ebazpena aldatzea.

Laguntza ematen duen organoak emate ebazpena ofizioz aldatu ahal izango du, aurrez interesatuari entzunaldia eskainita eta laguntza eman aurretik, diru-laguntzak ematerakoan kontuan izandako baldintzen aldaketak interes publikoko helburua lortzea eragozten edo zailtzen badu, eta onuradunari ez bazaio kalte ekonomikorik eragiten.

Dagozkion diru-laguntzak emateko prozedura amaitu ondoren laguntzei uko egiteak gertatzen badira onuradunen artean, soberan legokeen diru-kopuru hori banatu egin ahal izango da aldeko kalifikazioa lortu arren zegoen aurrekontua agortu izanagatik kanpoan geratutakoen artean. Horrelakoetan, diru horiek eskari berriei emango zaizkie. 

16.    Diru-laguntzak itzultzea.

Onuradunak ez baditu oinarri hauetan eta ezargarri diren gainerako araudietan ezarritako baldintza eta betebehar guztiak betetzen, diru-laguntza jasotzeko eskubidea, guztiz edo zati batean, galdutzat aitortuko zaio, eta diru-laguntza osoa edo zati bat eta dagozkion berandutza interesak itzuli beharko ditu, Urretxuko Udalaren diru-laguntzak emateko udal ordenantzaren 17. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Proportzionaltasun irizpideak erabiliko dira ez-betetzeak mailakatzeko, eta egindako jardueren eta prozesu guztiaren eta jasotako zenbatekoaren arteko proportzioaren arabera kalkulatuko dira.

Emandako laguntzaren zenbatekoa, bakarka edo bestelako administrazio publikoen edo erakunde publiko nahiz pribatuen, estatukoen zein nazioartekoen, diru-laguntzekin edota bestelako laguntzekin batuta, handiagoa bada onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino, itzuli egin beharko da egindako jardueraren kostuaz gainetik eskuratutako diru kopurua.

17.    Araudi aplikagarria.

Oinarri hauen xede diren diru-laguntzei, bertan ezarritakoaz gain, Urretxuko Udalaren diru-laguntzak emateko Udal Ordenantza ere aplikatuko zaie.  

Oinarri hauetan aurreikusia ez dagoen guztirako Diru-laguntzen gaineko 38/2001 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, eta hura garatzen duen Erregelamendua, 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa, izango dira aplikagarri.

SUSTAPEN SOZIOKULTURAL SAILA

Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta UEUra edo euskararen normaliza-zioarekin zerikusia duten bestelako uda-ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

1.    Xedea.

Deialdi honen xedea da euskara ikastera barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara, 100 eskola ordutik gorako ikastaroetara, eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroetara edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako uda-ikastaroetara doazen herritarrentzako bekak edo diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

2.    Onuradunak.

Urretxuko udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoek eska ditzakete oinarri hauen bidez arautzen diren diru-laguntzak.

Programa honetako aplikazio eremutik kanpo daude pertsona juridikoak nahiz pertsona fisikoak, enpresa beharrei erantzuteko berariaz sortutako ikas-taldekoak direnean. 

Ikastaroa herritik kanpoko euskaltegiren batean egiten bada, hori horrela egitearen arrazoiak zeintzuk diren azaldu beharko du eskatzaileak idatziz. Kanpoan egindako ikastaro berbera Urretxu-Zumarragako euskaltegian egiterik balego, ez da diru-laguntzarik emango.

3.    Eskabideak eta aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko urriaren 30ean amaituko da.

4.    Aurkeztu beharreko agiriak.

Deialdi honetako oinarri orokorretan eskatzen diren agiriez gain, eskatzaileak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:             

a)  Eskabide eredua modu egokian beteta.

b)  Nortasun Agiriaren kopia.

c)  Matrikularen ordainagiria.

d)  Euskara ikasteko ikastaroei dagokienez, euskaltegiak egindako agiria, eskatzaileak izandako asistentzia (%tan), ikastaroaren ordu teorikoak eta ikasleak gainditutako urrats-kopurua adieraziko dituena. Gainera, ikastaroa egin duen euskaltegian beste diru-laguntza edo bekarik jaso ez duela justifikatu beharko du.

Bestelako ikastaroetan, parte hartu izanaren agiria.

e)  Errolda agiria.

f)  Aurten egindako errenta aitorpenaren fotokopia, edo hala badagokio, salbuetsita dagoelako agiria.

5.    Akatsak zuzentzea eta dokumentazio osagarria aurkeztea.

5.1.  Eskaerak edo horrekin batera doan dokumentazioak ez badituzte identifikazio datuak biltzen, akatsen bat badute edo zerbait falta bazaie, eskatzaileari eskatuko zaio, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, hamar eguneko epean akats horiek zuzentzeko; eta adieraziko zaio, hori egingo ez balu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatu legearen 42.1 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

5.2.  Urretxuko Udalak eskaera ebaluatu eta erabakia hartzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio eta informazio osagarri oro eskatu ahal izango dio eskatzaileari.     

6.    Izapidetzeaz arduratzen den administrazio unitatea.

Sustapen Soziokulturaleko Sailak izapidetuko ditu eskabideak.

Eskariak aurkezteko epea bukatu ondoren, hilabeteko epearen barruan hartuko da erabakia eta horrela jakinaraziko zaio interesatuari.

7.    Bete beharreko baldintzak.

Diru-laguntza jasotzeko, baldintza hauek bete behar dira:

a)  Urretxun erroldatuta egotea, gutxienez eskatzaileak ikastaroa hasten duenetik diru-laguntza eskatzeko epea amaitu arte.

b)  Diru-laguntza lortu ahal izateko, euskara ikasten aritu den herritarrak gutxienez %85eko asistentzia izan behar du. UEUren eta bestelako uda-ikastaroak direnean ikastaroan parte-hartzea eskatuko da.

c)  Deialdi honen aurreko urteko urritik laguntza ematen den urteko iraila bitarteko ikastaro batean parte hartu izana. 

d)  Herritarrak Udalarekin dituen betebeharretan egunean egotea.

8.    Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Eman beharreko diru-laguntzak kalkulatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

— Ikasle eskatzailearen diru-sarrera maila: diru-sarrera gordinak:

— 0-24.000 € bitartean: %50eko laguntza.

— 24.000-50.000 € bitartean: %40ko laguntza.

— 50.000-80.000 € bitartean: %30eko laguntza.

Ikastaro guztietan ikasketari dagokion matrikularen prezioa hartuko da oinarritzat laguntza kalkulatzeko.

9.    Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako diru-laguntzen zenbatekoa 1.500,00 € da, eta dagokion diru atalaren kontura finantzatuko da.

Aurrekontuaren kopurua iritsiko ez balitz diru-laguntza jasotzeko eskubidea duten eskabide guztiak betetzeko, dagoen dirua urtean egon diren eskari guztien artean banatuko da proportzionalki, partida agortu arte.

Aipatu kopurua gehitu ahal izango da, Udal Aurrekontuaren exekuzio oinarriek aurreikusten dutenaren arabera.          

10.    Ordaintzeko era eta epeak.

Interesatuak jakinarazpena jaso eta hilabeteko epearen barruan jasoko dute diru-laguntza onartutakoek.

11.    Diru-laguntzak justifikatzea.

Oinarri-arau espezifiko hauetako 4. artikuluan eskatzen diren agirien bidez justifikatuko dira diru-laguntzak; diru-laguntza eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak dira.

Kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

1.    Xedea.

Deialdi honen xedea da 2020. urtean bere establezimenduko kanpoko nahiz barruko errotulu finkoak, irudi korporatiboa eta web orria euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea, beti ere genero berdintasunaren printzipioak errespetatuz.

2.    Onuradunak.

Oinarri hauen bidez arautzen diren diru-laguntzak, bere jarduera ekonomikoa Urretxuko udalerrian kokatuta dauden lokaletan egiten duten pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte.

Diru-laguntza hauen aplikazio eremutik kanpo daude:     

— Edozein kasutan eta kasu guztietarako:

15 langiletik gorako enpresak edo entitateak.

— Web guneen kasuan:

a)  Web gune pertsonalak.

b)  Edozein eratako edo mailatako irakaskuntza erakundeei lotutako guneak.

c)  Eduki iraingarria edota pertsonen eskubideen aurkakoa dutenak.

d)  Alderdi politikoak eta sindikatuak.

e)  Edukietara sartzeko edonolako mugakizuna jartzen dutenak edo zerbitzuaren trukean ordainketa eskatzen dutenak.

f)  Irudi sexistak dituzten web orriak edo berdintasun printzipioa errespetatzen ez dutenak (emakumeen eta gizonezkoen eremu soziolaboralean).

3.    Eskabideak eta aurkezteko epea.

Eskabidea edozein unetan aurkeztu ahal izango da, diru-laguntzaren xedea dena egindakoan. Nolanahi ere, urteko diru-laguntzak banatu ahal izateko, 2020ko urriaren 30a izango da urte horretako diru-laguntza eskariak aurkezteko azken eguna.             

4.    Aurkeztu beharreko agiriak.

Deialdi honetako oinarri orokorretan eskatzen diren agiriez gain, hauek dira eskatzaileak aurkeztu beharko dituen agiriak:            

— Edozein kasutan eta kasu guztietan:

a)  Eskabide eredua modu egokian beteta. Eredu hori udaletxeko bulego orokorrean eskuratu ahal izango da.             

b)  Egindako gastuen jatorrizko fakturak.

c)  Administrazioko zerga obligazioak egunean dituela egiaztatuko duen agiria.

— Errotuluen kasuetan:

a)  Errotuluaren izena jasotzen duen agiria edo argazkia.               

b)  Udalak emandako irekitze-baimena edo hori egiaztatuko duen agiria.

— Irudi korporatiboaren kasuetan:

a)  Irudi korporatiboa bera (formatu digitalean edo paperean), testu osoa agertuz.

— Web guneen kasuetan:

a)  Web gunearen helbidea.

5.    Akatsak zuzentzea eta dokumentazio osagarria aurkeztea.

5.1.  Eskaerak edo horrekin batera doan dokumentazioak ez badituzte identifikazio datuak biltzen, akatsen bat badute edo zerbait falta bazaie, eskatzaileari eskatuko zaio, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, hamar eguneko epean akats horiek zuzentzeko; eta adieraziko zaio, hori egingo ez balu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatu legearen 42.1 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

5.2.  Urretxuko Udalak eskaera ebaluatu eta erabakia hartzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio eta informazio osagarri oro eskatu ahal izango dio eskatzaileari.     

6.    Izapidetzeaz arduratzen den administrazio unitatea.

Sustapen Soziokulturaleko Sailak bideratuko ditu eskabideak.

Diru-laguntzaren emakida lehiakortasun-erregimenean egingo da; hortaz, kasu bakoitzean zehaztutako irizpideak aplikatu eta diruz lagunduko diren jardueren kalitatea eta bideragarritasuna ziurtatuko duen laguntza kopurua soilik aukeratuko da.          

Eskariak aurkezteko epea bukatu ondoren, hilabeteko epearen barruan hartuko da erabakia eta horrela jakinaraziko zaio interesatuari.

7.    Bete beharreko baldintzak.

Diru-laguntza jasotzeko baldintza hauek bete behar dira: 

— Edozein kasutan eta kasu guztietarako:

a)  Testuak zuzen idatzita egon beharko du.

b)  Diru-laguntza jaso behar duen ekintza 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 30a bitartean egindakoa izango da.              

c)  Erabilitako edukietan hizkuntza eta irudi ez sexistak bermatzea.

— Errotuluen eta irudi korporatiboaren kasuetan:

a)  Ez da kontuan hartuko izen berezia, baizik eta langintza mota edo jarduera profesionalaren adierazlea.

b)  Testua euskaraz edo elebietan izatea, bai errotuluen kasuan bai irudi korporatiboan. Testu elebiduna denean, euskaraz eta gazteleraz parekoa izan behar du (neurriz, edukiz...).            

c)  Irudi korporatiboaren diseinuari bakarrik emango zaio diru-laguntza (ez zaio laguntzarik emango irudia eramango duten elementuei: poltsa, kartazal, bisita txartel, inprimaki, e.a...).

— Web guneen kasuan:

a)  Urretxun izatea helbide fiskala.

b)  Web gunea euskaraz bakarrik edota euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan egotea. Hainbat hizkuntzatan dagoenean, euskarazko testuaren portzentajea gainerako hizkuntzen antzekoa izango da eta, lehentasunez sarreran euskarazko hautapena egina egon beharko du.

8.    Baloratzeko irizpideak eta diru-laguntzen zenbatekoa.

Eman beharreko diru-laguntzak kalkulatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

8.1.  Errotuluen kasuetan.

a)  Euskara hutsean jarritako errotuluaren kostuaren %50ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere 300,00 €.

b)  Elebietan jarritako errotuluaren kostuaren %30ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere 150,00 €.

8.2.  Irudi korporatiboaren kasuetan.

a)  Euskarazko irudi korporatiboa diseinatzearen kostuaren %50ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere 300,00 €.               

b)  Irudi korporatibo elebiduna diseinatzearen kostuaren %30ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere 150,00 €.

8.3.  Web guneen kasuetan.

a)  Web orria euskaraz bakarrik eginez gero, kostuaren %50ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere, 500,00 €.    

b)  Web orria euskaraz eta beste hizkuntzatan eginez gero, kostuaren %30ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere, 250,00 €.

9.    Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako diru-laguntzen zenbatekoa 2.000,00 € da, eta dagokion diru-atalaren kontura finantzatuko da.

Aurrekontuaren kopurua iritsiko ez balitz diru-laguntza jasotzeko eskubidea duten eskabide guztiak betetzeko, dagoen dirua urtean egon diren eskari guztien artean banatuko da proportzionalki, partida agortu arte.

Aipatu kopurua gehitu ahal izango da, Udal Aurrekontuaren exekuzio oinarriek aurreikusten dutenaren arabera.          

10.    Ordaintzeko era eta epeak.

Udalak, 2020an aurkeztu diren eskaera guztiak aztertu eta gero erabakiko du diru-laguntzen banaketa.

Diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez emango da, justifikatu eta gero, behin diru-laguntza ematea erabaki eta hilabeteko epean.

11.    Diru-laguntzak justifikatzea.

Oinarri-arau espezifiko hauetako 4. artikuluan eskatzen diren agirien bidez justifikatuko dira diru-laguntzak; diru-laguntza eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak dira.

12.    Ebazpena.

Eskariak aurkezteko epea bukatu ondoren, hilabeteko epearen barruan hartuko da erabakia eta horrela jakinaraziko zaio interesatuari.

13.    Klausula gehigarria.

Oinarri espezifiko hauetan jasotzen ez diren gai guztietan oinarri orokorretan ezarritakoa izango da aplikagarria.           

Halaber, diru-laguntzei buruzko Udal Ordenantzak eta 38/
2003 diru-laguntzen Lege Orokorrean eta bat datozen gainontzeko lege arauek aginduko dute.

Irakaskuntza arautuaren eremuan diharduten ikastetxeek euskararen erabilera sustatzeko egiten dituzten eskolaz kanpoko jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak emateko oinarri bereziak.

1.    Xedea.

Oinarri hauen xedea Urretxuko eta Zumarragako udalerrietan irakaskuntza arautuaren eremuan diharduten ikastetxeek euskararen erabilera sustatzeko gauzatzen dituzten eskolaz kanpoko jarduerak diruz laguntzeko baldintzak arautzea da.        

Era berean, honako helburu hauek sustatuko dituzten ekintzak ere diruz lagunduko dira, betiere elebitan egiten badira, euskarari emanez lehentasuna: belaunaldien arteko harremanak bultzatzen dituztenak, ikastetxe desberdinen arteko ekintza bateratuak, genero indarkeriari aurrea hartzeko zuzenduta daudenak, baloreetan hezteko ekintzak, aisialdian hezteko ekintzak, hezkidetza, prebentzio komunitarioa, garapen iraunkorra, herritarren parte hartzea eta irakaskuntzaren kalitatea.

Ez dira diruz lagunduko ondoko kontzeptuak:

a)  Azpiegiturako obra-gastuak, inbertsioak, ondasun higiezinak erostea eta altzariak eta ekipamendua erostea.          

b)  Ikastetxearen mantentze-lan eta funtzionamendu gastuak.

c)  Udaleko zerbitzuren batek finantzatutako jarduerak.

d)  Ikastetxeko lanpostu-zerrendako langileen gastuak.

2.    Onuradunak.

Diru-laguntza eska dezakete Urretxun edo Zumarragan egoitza eta jarduera eremua dituzten ikastetxeek, betiere haien jarduera bat baldin badator oinarri hauen helburuarekin.              

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapak ematen dituzten ikastetxeak izan beharko dute.

3.    Eskabideak eta aurkezteko epea.

Eskaerak pertsona ordezkari eta arduradunek formalizatu beharko dituzte, Udalak horretarako prestatutako eskaera eredu ofiziala betez, beti ere oinarri berezi hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 30 egun naturaleko epean.

4.    Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidearekin batera, Urretxuko Udalak 2020. urterako ezarrita dituen diru-laguntza programak arautzen dituzten oinarri-arauetako 6. artikuluan zerrendatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

a)  Eskabide eredua modu egokian beteta (I. eranskina).               

b)  Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANren fotokopia.

c)  Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia konpultsatua.

d)  Diruz lagundu nahi diren jardueren memoria.          

e)  Gastuen eta sarreren aurrekontua.

f)  Zinpeko aitorpena, bestelako diru-sarrerak (kuotak, material salmentak, fakturazioak, beste erakunde batzuen diru-laguntzak eta abar) zehaztuz eta/edo beste sail, erakunde eta abarretan egindako diru-laguntza eskariaren berri emanez.

g)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak.               

h)  Zinpeko aitorpena, honakoa adieraziz: zigor- eta administrazioaren arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela, edo laguntzak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekuetan sartuta ez dagoela. Era berean, adierazi beharko du ez dela zigortua izan sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

i)  Euskararen jarraipen fitxa (II. eranskina).

j)  Berdintasun politikaren jarraipen fitxa (III. eranskina).

5.    Akatsak zuzentzea eta dokumentazio osagarria aurkeztea.

5.1.  Eskaerak edo horrekin batera doan dokumentazioak ez badituzte identifikazio datuak biltzen, akatsen bat badute edo zerbait falta bazaie, eskatzaileari eskatuko zaio, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, hamar eguneko epean akats horiek zuzentzeko; eta adieraziko zaio, hori egingo ez balu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatu legearen 42.1 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

5.2.  Urretxuko Udalak eskaera ebaluatu eta erabakia hartzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio eta informazio osagarri oro eskatu ahal izango dio eskatzaileari.     

6.    Izapidetzeaz arduratuko den administrazio atala.

Udaleko Sustapen Soziokulturaleko Sailak izapidetuko ditu eskabideak.

7.    Bete beharreko baldintzak.

Diru-laguntza jasotzeko, baldintza hauek bete behar dira:

a)  Euskararen erabilera eta kalitatea bermatuko dira.

b)  Baloreetan heztea, aisialdian heztea eta prebentzio komunitarioa bultzatzea.

c)  Genero ikuspegia txertatzea edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea. Parekidetasun erreala gauzatzea.

d)  Garapen iraunkorra eta herritarren parte hartzea sustatzea.

e)  Diru-laguntza jaso behar duen ekintza 2019-2020 ikasturtean egindakoa izango da.

Baldintza horiek betetzeko jarraibideak:

a)  Jarduera hauetan sortzen den material oro gutxienez elebitan egongo da, beti ere euskarari lehentasuna emanda. Materialaren hartzaileak ikasleak edo irakasleak direnean elebitan egingo da, euskarari emanez lehentasuna; hartzaileak gurasoak direnean, eta hartzailea talde zabal bat denean, elebitan.           

b)  Erabilitako materialetan ezingo da hizkera sexistarik erabili, eta gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, ez da erabilera estereotipaturik egingo.

c)  Diruz lagundutako jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka oroigarriak, material inprimatua, ...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria) azaldu beharko da, eta Udalak oniritzia eman beharko dio publizitate testuari kaleratu aurretik. Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren diru-laguntza duela adierazi beharko da.

8.    Baloratzeko irizpideak.

Banaketa egiteko erabiliko den irizpidea ikasle kopurua izango da. 2019-2020 ikasturtean zehar matrikulatutako ikasle kopurua hartuko da kontuan. Ikasleko dagokion kopurua izango da ikastetxeek gehienez jaso dezaketena.

9.    Aurrekontua eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

Programa honen bidez deitutako diru-laguntzen zenbatekoa 27.705 €-koa da, eta aurrekontuan dagokion diru-atalaren kontura finantzatuko da.

Aurrekontuaren kopurua iritsiko ez balitz diru-laguntza jasotzeko eskubide duten eskabide guztiak betetzeko, aurreikusitako zenbatekoa urtean aurkeztutako eskaera guztien artean banatuko da proportzionalki, diru atala agortu arte.

Aipatutako kopurua haunditu egin ahal izango da, Udal Aurrekontuaren exekuzio oinarriek aurreikusten dutenaren arabera.

10.    Ordaintzeko era eta epeak.

Ikastetxeak egindako eta behar bezala justifikatutako jardueren arabera, eskatzaileak diru kopuru osoa jaso ahal izango du, beti ere deialdi honen oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

Diru-laguntzak ematerakoan Udalak bi ordainketa egingo ditu:

— %60, eskaera eta aurreikuspena aurkeztutakoan.

— %40, ikasturtea amaitu eta gauzatu diren jarduerak zuritutakoan.

Ezarritako baldintzaren bat beteko ez balitz edo aurreikusitako jardueraren bat egingo ez balitz, Udalak aurrerapen gisa emandako diru kopurua itzultzea eskatu ahal izango dio eskatzaileari.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren, hilabeteko epearen barruan hartuko da erabakia eta horrela jakinaraziko zaio interesatuari.

Interesatuak jakinarazpena jaso eta hilabeteko epearen barruan jasoko dute diru-laguntza onartutakoek.

11.    Diru-laguntzak justifikatzea.

Diru-laguntzaren erabileraren zuriketa Urretxuko Udaleko Ordenantza Orokorrean ezarritakoari jarraiki egingo da, eta hori aurkezteko epea 2020ko urriaren 30ean amaituko da.   

Onuradunak zuritu beharko du ezarritako baldintzak bete direla eta diru-laguntzaren emakidan aurreikusitako helburuak lortu direla.

Horretarako, oinarri berezi hauen 4. artikuluan zerrendatutako agiriez gain, honakoak aurkeztu beharko ditu:

1.— Udalaren justifikazio ofizialaren plantilla behar bezela beteta (IV eranskina), non honakoa jasoko duen:

— Diruz lagundutako behin betiko jardueraren memoria laburra.

— Gastu-sarreren balantzea,

2.— Zerrendatutako gastu guztien faktura eta agiriak.

3.— Jarduera burutu denaren dokumentazio grafikoa, kartelak, liburuxkak, prentsa oharrak.         

4.— Nahi izanez gero, baliagarri izan daitekeen beste edozein dokumentazio.

Kultura elkarteei urteko egitarauak edo/eta ekintza bereziak garatzeko dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.        

1.    Xedea.

Deialdi honen helburua Urretxuko jai eta kultur ekintzak bultzatzeko programei emango zaizkien laguntzak arautzea da. Laguntza ekonomiko hauek berdintasun printzipioak bermatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko taldeei emango zaizkie 2020an jai eta kultur programa eta ekintzak aurrera eramateko, betiere proiektu eta ekintza hauek bat badatoz Sustapen Soziokulturaleko Batzordearen asmoekin.       


2.    Pertsona edo eta entitate onuradunak.

Honako hauek eska ditzakete diru-laguntzak:

— Irabazi asmorik gabeko legez eratutako erakunde eta elkartek, jarduteko esparrua Urretxun dituztenak.

— Kultura eta aisi mailako jarduerak garatzeko edo antolatzeko taldean nahiz banaka, nahiz noizean behin elkartzen diren herritarrek.

Deialdi honetatik kanpo geldituko dira:

a)  Beren izaera eta helburuak Sustapen Soziokulturaleko sailaren ardurapekoak diren eremuekin lotura zuzenik ez dutenak, esan nahi baita, funtsezko intentzionalitatea kulturaz bestelakoa dutenak.

b)  Bere izaera eta helburuagatik udalaren beste diru-laguntza programa batean sar daitezkeen proiektuak edo ekintzak, esan nahi baita, kultura arloko jarduerak era instrumental batez bakarrik erabiltzen direnean.

c)  Genero edo/eta sexualitate arrazoiengatik diskriminatzen duten proiektuak edo berdintasunaren oinarriak errespetatzen ez dituztenak.

d)  Emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasu-nerako printzipioaren aurkako helburuak, sarbide sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

e)  Sexu arrazoiengatik bazterkerian erori izanagatik zigor administratiboa edo penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, eta Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunari buruzko 4/2005 Legearen arabera debeku horrekin zigortuta daudenak.

f)  Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunerako 4/2005 Legean, edo emakumeen eta gizonezkoen benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako obligazioak betetzen ez dituzten entitate edo enpresak.

g)  Sexu arrazoiengatik sarbide prozesuan edo funtzionamen-duan bazterketa egiten duten elkarteak.

3.    Eskaerak eta aurkezteko epeak.

Eskaerak pertsona ordezkari edo arduradunek formalizatuko dituzte Udalak prestaturiko instantzia eredu ofiziala betez (I eranskina).

Diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea:

a)  Kultur jarduerak: Eskaerak aurkezteko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30 egun naturaleko epea izango dute.

b)  Jaietako jarduerak:

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30 egun naturaleko epea izango dute.

Diru-laguntzaren justifikazioa 2021 urteko urtarrilaren 31a baino lehen aurkeztu beharko da.

4.    Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskariak, Urretxuko Udalak 2020 urterako ezarri dituen diru-laguntza programak arautzen dituzten oinarri-arauetan azaltzen den 6 artikuluko dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira.

— Euskeraren jarraipen fitxa (II eranskina).

— Berdintasunaren jarraipen fitxa (III eranskina).

Gainera, lehen aldiz egiten duten elkarteek edo euren egoeran aldaketarik izan dutenek ondorengoa agiriak aurkeztu beharko dituzte:

— Erakunde, talde edo elkarte eskatzailea Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan, eta Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda dagoela adierazten duen agiria.

— Taldearen estatutuak.

Eskariak osatu gabe agertuz gero, 10 eguneko epea izango da hutsuneak betetzeko; epe hori igarotzen bada eskaria osatu gabe, artxibatu egingo da, beste inolako tramiterik gabe.          

Diruz lagundutako jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka oroigarriak, material inprimatua, ...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria) azaldu beharko da, eta Udalak oniritzia eman beharko dio publizitate testuari kaleratu aurretik. Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren diru-laguntza duela adierazi beharko da.             

5.    Izapidetzeaz arduratzen den administrazio unitatea.

Eskaerak, Sustapen Soziokulturaleko Batzordeak izapidetuko ditu.

6.    Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Diru-laguntzak ematerakoan ondorengo irizpideak kontutan hartuko dira:

a)  Proposatutako egitarauaren ezaugarriak, gehienez 40 puntu, alderdi hauek kontuan hartuta:

a.1.  Garatzen den egitarauak kultura arloari egiten dion ekarpena, eta, bereziki, Iparragirreren figuraren, bizitzaren eta bere lanaren inguruko jarduerak aurreikusten dituzten egitasmoak.

a.2.  Garatuko den egitaraua herritar guztiei zuzentzea eta beste entitate, hiritar eta kultura eragile batzuen inplikazio maila.        

a.3.  Proposatutako egitarauaren ibilbidea eta errotzea.

b)  Entitate eskatzailearen ezaugarriak, gehienez 40 puntu, alderdi hauek kontuan hartuta:

b.1.  Entitate eskatzailearen jarraitasuna eta egonkortasuna.

b.2.  Udalaren ekimenetan parte hartzaile izatea.

b.3.  Entitate eskatzailearen eta bere giza taldeen dedikazioa.

b.4.  Euskararen sustapena:

— Ahozko ezagutza/ erabilerari dagokionez.

— Aurkezpen eta ekitaldi publikoak: euskara hutsean edo elebitan egin beharko dira. Bi hizkuntzak erabili behar izanez gero, euskarari emango zaio lehentasuna.

— 18 urtetik beherako haur eta gazteekin lan egiten duten begirale euskaldunak izateagatik puntuatu egingo da.

— Euskaraz egiten diren entseguak puntuatu egingo dira.

— Idatzizko erabilerari dagokionez.

— Mezu idatziei (kartel, iragarki, esku-programa, liburuxka) dagokienez, euskaraz edo elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz) idatziko dira. Beti eduki bertsuak izan ohi dituztenak euskara hutsez, eta elebitan egiten direnen kasuan, euskarari emango zaio lehentasuna, bai kokalekuaren aldetik (euskarazkoa erdarazkoaren gainean) eta bai neurriaren aldetik ere.

— Baloratu egingo da txostena euskaraz aurkeztea.

b.5.  Genero berdintasunaren sustapenaren aldeko jarrera.

— Emakumeen parte hartze eta lidergoa bultzatzen dutenak.

— Indarkeria matxistari aurre hartzeko ekimenak bultzatzen dituztenak.

— Genero eta sexualitate eredu estereotipatuak zalantzan jartzen dituztenak.

— Elkartearen Zuzendaritza Batzordearen %40a gutxienez emakumeak izatea.

c)  Entitatearen finantza baliabideak; bere baliabideen, beste diru-laguntzen eta aurkeztutako gastuen aurrekontuaren arteko proportzionaltasuna. Gehienez 20 puntu.

7.    Aurrekontua eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

Deialdi honetan zehazten diren diru-laguntzak 117.000,00 eurokoa da eta dagokion aurrekontuko diru-ataletik emango dira:        

Aplikatu ez diren zenbatekoak ondorengo erabakietara igorri ahal izango dira.

Aurrekontuaren kopurua iritsiko ez balitz diru-laguntza jasotzeko eskubide duten eskabide guztiak betetzeko, dagoen zenbatekoa, urtean egon diren eskari guztien artean banatuko da proportzionalki, partida agortu arte.

Hala ere, aipatu kopurua gehitu ahal izango da, Udal Aurrekontuaren exekuzio oinarriek aurreikusten dutenaren arabera.             

8.    Justifikazio eta ordainketa forma eta epeak.

Diru-laguntzak 2 zatitan ordainduko dira.

— Erabakiaren jakinarazpenarekin batera %75 ordainduko da.

— Beste %25a ordainduko da, honako dokumentazioa aurkeztu ondoren:

1.— Udalaren justifikazio ofizialaren plantilla behar bezela beteta (IV eranskina), non honakoa jasoko duen:

— Diruz lagundutako behin betiko jardueraren memoria laburra.

— Gastu-sarreren balantzea.

2.— Zerrendatutako gastu guztien faktura eta agiriak.

3.— Jarduera burutu denaren dokumentazio grafikoa, kartelak, liburuxkak, prentsa oharrak.         

4.— Nahi izanez gero, baliogarri izan daiteken beste edozein dokumentazio.

Aipatutako memoria hori aurkezten ez bada, onartutako diru-laguntza galdu egingo da automatikoki.

Justifikazioaren dokumentazioa 2021ko urtarrilaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko da.

Kasu berezietan eta eskatzaileak proposamena behar bezala frogatzen badu, aurreko puntuan aipatutako ordainketa kopuruak aldatu ahal izango ditu Sustapen Soziokulturaleko Batzordeak.

Film laburrak, bideoklipak eta/edo audio grabaketak egiteko dirulaguntzak emateko oinarriak.        

1.    Xedea.

Deialdi honen xedea honako hau da: film laburren, bideoklipen eta/edo audio grabaketen garapen eta ekoizpen prozesuek berekin dakarten sormenezko adierazpena sustatzeko laguntzak ematea, jarduera horretatik ondorioztatutako kostuen zati bat diruz lagunduz, beti ere berdintasun printzipioak bermatzen badituzte.

2.    Erakunde edo/eta pertsona onuradunak.

Honako hauek aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara:

— Urretxun bizi diren pertsonak, gizabanako gisa.         

— Film labur bat eta/edo bideoklip bat egiteko bildu ohi diren edo une jakin batean biltzen diren taldeak. Urretxuko udalerrian egoitza duten pertsonek osatu behar dituzte taldeak, taldeko kide guztiei dagokienez %50eko edo hortik gorako ehunekoan.

Egoitzari dagokionez, biztanleen udal erroldako datuak hartuko dira kontuan.

3.    Eskabideak eta aurkezteko epea.

Eskabideak ordezkari edo pertsona arduradunak aurkeztu ditu Udalak prestatutako eredu ofizialean.             

Eskaerak, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, 2020ko urriaren 31 arte aurkeztu ahal izango dira.

Justifikazioaren dokumentazioa 2021ko urtarrilaren 31a baino lehenago aurkeztu beharko da.

4.    Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskariak, Urretxuko Udalak 2020 urterako ezarri dituen diru-laguntza programak arautzen dituzten oinarri-arauetan azaltzen den 6 artikuluko dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira.

Eskabideak osatu gabe dauden kasuetan, 10 eguneko epea izango dute eskatzaileek antzemandako gabezia zuzentzeko eta, epe hori igaro ondoren eskabidea osatu ez bada, eskabidea artxibatu egingo da, izapide gehiago egin gabe.

Diruz lagundutako jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka oroigarriak, material inprimatua, ...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria) azaldu beharko da, eta Udalak oniritzia eman beharko dio publizitate testuari kaleratu aurretik. Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren diru-laguntza duela adierazi beharko da.             

5.    Eskaerak izapidetzeko administrazio unitate eskuduna.

Eskaerak Sustapen Soziokulturaleko sailak izapidetuko ditu.          

6.    Eskabideak balioesteko irizpideak.

Dirulaguntzak jasotzeko ondoko irizpide hauek balioetsiko dira (40 puntu gehienez):

a)  Proiektuaren kalitatea, sormena eta orijinaltasuna.

b)  Urretxuko kultura balioak garatzeko egiten duen ekarpena.

c)  Euskararen erabilera sustatzeko jarrera.

d)  Genero berdintasuna sustatzeko jarrera.

7.    Aurrekontua eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

Programa honen xede diren dirulaguntzetara zuzendutako diru kopurua 1.800 eurokoa da, eta dagokion kontu sailaren kontura finantzatuko da.

Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa film laburraren, bideokliparen eta musika grabaketaren kostuaren %75 izango da, eta gehienez ere:

a)  600 euro zuzenduko dira film laburrar, edo bideokliparen proiektu bakoitzerako.

b)  350 € zuzenduko dira 1 eta 6 piezen arteko audio grabaketa proiektu bakoitzerako.

c)  600 € zuzenduko dira 7pieza edo gehiagoko audio grabaketa proiektu bakoitzerako.

Lehenengo aldiz egindako eskaerak lehentasuna izango dute.

Ez dira onartuko kaleratzen diren kopien kostuak, formatua edozein izanda ere, kostuak grabaketa eta ediziora mugatuko dira.

Aurrekontuaren kopurua iritsiko ez balitz dirulaguntza jasotzeko eskubide duten eskabide guztiak betetzeko, aurrenik, lehenengo aldiz aurkeztutako eskariak erabakiko dira eta ondoren, urtean egon diren beste eskarien artean banatuko da proportzionalki, partida agortu arte.            

8.    Justifikazio eta ordaintzeko modua eta epeak.

Dirulaguntzak 2 zatitan ordainduko dira.

— Erabakiaren jakinarazpenarekin batera %75 ordainduko da.

— Beste %25a ordainduko da, honako dokumentazioa aurkeztu ondoren:

— Jardueraren memoria txostena.

— Gastuen balantzea, faktura eta agiriekin.     

— Dokumentazio grafikoa, kartelak, liburuxkak, prentsa oharrak.  

Diruz lagundutako jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka oroigarriak, material inprimatua, ...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria) azaldu beharko da, eta Udalak oniritzia eman beharko dio publizitate testuari kaleratu aurretik. Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren diru-laguntza duela adierazi beharko da.             

Aipatutako memoria hori aurkezten ez bada, onartutako diru-laguntza galdu egingo da automatikoki.

Justifikazioaren dokumentazioa 2021ko urtarrilaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko da.

2020ko kirol urteko egitarauak eta kirol ekintza jarduera bereziak antolatzeko dirulaguntzak programak arautzeko oinarri espezifikoak.      

1.    Xedea.

Oinarri hauen helburua irabazi asmorik gabeko kirol-taldeek eta klubek diru-laguntzak zuzenean eskatzeko duten aukera eta laguntzen kontzesioa arautzea da, maiz zein noizean behin elkartzen diren kirol-jarduera bereziak (kirol-ikuskizunak, kluben urteurrenak...) antolatzeko diru-laguntzak eskatzeko aukera eta diru-laguntza horien kontzesioa arautzea da; betiere jarduera horiek Urretxu / Zumarraga udalerrian antolatzen baldin badira haien egiturak indartzeko eta garatzeko, eta Urretxuko Udaleko Sustapen Soziokultural Sailarekin bat datozen helburuak dituzten jarduerak egin ditzaten, eta kirol arloan gizonezkoen eta emakumeen arteko desberdintasuna betikotuko ez dutenak.   

Diru-laguntzak urtero banatuko dituzte, abian jarritako jarduera arrunten arabera.

2.    Onuradunak.

Dirua irabazteko asmorik gabeko kiroleko klub, erakunde eta elkarteek eskatu ahal izango dituzte oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzak. Horretarako hainbat baldintza bete beharko dituzte, hala nola hurrenak:

a)  Egoitza soziala Urretxun, edo Zumarragan izatea, udalerri bietan euren jardunaren espezialitatea eremuan garatzen badute.

b)  Era berean, onuradun izatea eskatu ahal izango dute eskualdeko izaeraz euren jardunaren espezialitatea Legazpi, Urretxu, Zumarraga, Ezkio eta Itsasoko eremuan garatzen duten erakunde eta elkarteek.

3.    Eskaerak eta aurkezteko epeak.

Ordezkariak edo pertsona arduradunak egin beharko du eskaera, Udalak prestatutako eskaera eredu ofiziala erabiliko du (I eranskina) horretarako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30 egun naturaleko epea izango du.

4.  Onuradunen obligazioak.

Diru-laguntza emanez gero, oinarri-arau orokorretan jasotakoez gain, hauek ere entitate onuradunaren betebeharrak izango dira:

a)  Helburua betetzea, proiektua betearaztea, ekintza gauzatzea edo diru-laguntza ematea oinarritzen duen jokabidea hartzea.

b)  Diru-laguntza eman duen organoari honako hauek justifikatzea: betebeharrak eta baldintzak bete izana, ekintza gauzatu izana eta diru-laguntza jaso edo erabiltzearen helburua bete izana.

c)  Diru-laguntza ematen duen organoak eta eskuduntza izendaturik duten estatuko nahiz erkidegoko kontrol-organoek egin ditzaketen egiaztatze-jardunak eta finantza-kontrolak onartzea; bai eta aurreko jardunak burutzeko errekeritutako informazioa ematea ere.

d)  Diru-laguntza eman duen organoari jakinaraztea diruz lagundutako ekintzak finantzatzen dituzten beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bitarteko batzuk lortu izana. Jakinarazpena, horien berri izan eta berehala egin beharko da, eta, edozelan ere, fondoei emandako erabilpena justifikatu baino lehen.

e)  Halaber, Urretxuko Udalarekin egunean egotea.      

f)  Neurriak hartzea diruz lagundutako ekintzen berri emateko, eta horietan adierazi beharko da Urretxuko Udalak diruz lagundu dutela.

g)  Udal baldintzak bete beharko dituzte euskararen erabileraren inguruan eta genero e berdintasunari dagokionez.

h)  Diruz lagundutako jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka oroigarriak, material inprimatua,...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria) azaldu beharko da. Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren diru-laguntza duela adierazi beharko da.              

i)  Jasotako fondoak itzultzea oinarri hauetan aurreikusitako kasuetan edota indarrean dagoen gainontzeko legediak jasotzen dituen kasuetan.

j)  Diruz lagundutako jarduera garatzeko behar beste baimen lortzea, eta baimenon xedapenak betetzea.      

k)  Jardueraren garapenari buruzko informazioa ematea, Udalaren aldetik jarraipena egin edo laguntzeko.  

5.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskariekin batera aurkeztu beharko dira Oinarri Arautzaile Orokorretako 6. artikuluan ezarritako dokumentuak.           

— Euskeraren jarraipen fitxa. (II eranskina).

— Berdintasunaren jarraipen fitxa. (III eranskina).

Gainera, jarduera arruntei dagokienez aurkeztu beharreko dokumentazioaz aparte eta lehen aldiz egiten dutenek edo euren egoeran aldaketarik izan dutenek ondorengoa agiriak aurkeztu beharko dituzte:

— Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarteen eta Erakundeen Erregistroan izen-emate ziurtagiriaren fotokopia.

— Erakundearen Estatutuak.

— Dagokion bankuak edo aurrezki-kutxak emandako agiria, kontu-korrontea eskaera egin duen entitatearena dela ziurtatzeko.

— Dagokion bankuak, aurrezki-kutxak edo aseguru-agentziak igorritako agiria, eskaera egin duen entitatearen izenean erantzukizun zibileko asegurua egina dagoela ziurtatzeko, antolatzen dituen jarduerak estali ditzan.

— Zuzendaritza Batzordearen eraketa fitxa.

a)  Kirol urteko egitarauak:

— Jardueraren azalpen-memoria.

— Federatutako kirolarien zenbakidun zerrenda; haien adina, sexua, eta bizilekua adierazi beharko dira. Dagokion federazioak kirolari horien zerrenda eman eta hori ere gehitu beharko da. Aipatutako zerrenda horiek sexuaren arabera banatuta aurkeztuko dira.

— Teknikarien zenbakidun zerrenda, federazioan indarrean dagoen lizentzia dutenena; haien titulazioa, sexua eta bizilekua adierazi beharko dira. Klubeko entrenatzaile atxiki gisa agertzen den federazioko lizentzia eta tituluaren fotokopia ere gehitu beharko dira. Aipatutako zerrenda horiek sexuaren arabera banatuta aurkeztuko dira.

— Lehian dauden equipo/kirolarien kopurua.

— Eskola-kiroleko jarduerak egiteko garapen eta antolaketan laguntzea, eta kasu guztietan bat etorri beharko dira eskola-kirolaren inguruan indarrean dagoen araudiarekin.

— Jardueraren aurrekontu ekonomikoa izan beharko ditu:

— Denboraldiko gastuen aurreikuspena.

— Denboraldiko diru-sarreren aurreikuspena.

b)  Kirol jarduera bereziak antolaketa.

— Antolatutako kirol/ jolas jarduerak:

— Diru-laguntza eskatzen duen programaren programa zehatza (datak, tokia, aurrekontua, parte-hartzaileak...).

Eskaeran agertzen diren datuak, ez badira behar bezala egiaztatzen, ez dituzte aintzat hartuko eskaera baloratzerakoan.

6.    Akatsak zuzentzea eta dokumentazio osagarria aurkeztea.

1.— Eskaerak edo horrekin batera doan dokumentazioak ez badituzte identifikazio datuak bil tzen, aka tsen bat badute edozerbait falta bazaie, eska tzaileari eskatuko zaio, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, hamar eguneko epean akats horiek zuzentzeko; eta adieraziko zaio, hori egingo ez balu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatu legearen 42.1 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

2.— Urretxuko Udalak eskaera ebaluatu eta erabakia hartzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio eta informazio osagarri oro eskatu ahal izango dio eska tzaileari.          

7.    Tramitazioaren ardura duen administrazioko unitatea.

Sustapen Soziokulturaleko Sailak tramitatuko ditu eskariak.           

8.    Eskaerak baloratzeko irizpideak.

1.— Diruz laguntzeko gastutzat joko dira diruz lagundutako ekintzaren edo proiektuaren izaerari erantzuteaz gain, diru-laguntzak arautzeko oinarriek ezarritako epean egin direnak.

2.— Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

— Fakturatzat edo legezko baliodun agiritzat hartu ezin diren gastuen agiriak eta bestelako dokumentuak.    

— Banakako kirolen kasuan, kirol-materialaren kostua edota entrenamendu eta norgehiagoketarako tresneria, normalean, norberarenak eta norberak erabiltzekoak izaten direlako.

— Bazkari, afari edo ostalaritzako bestelako kostuak, diruz lagundutako ekintzan parte hartu duten pertsonek sortutakoak izan ezik; halakoetan, egindako gastuaren eta lortu nahi den helburuaren arteko proportzionaltasuna gorde beharko da.        

3.— Alderdi hauek ere kontutan hartuko dira:

— Euskararen sustapenaren aldeko jarrera.

— Ahozko ezagutza/ erabilerari dagokionez.

— 18 urtetik beherako haur eta gazteekin lan egiten duten begirale/entrenatzaile euskaldunak izateagatik puntuatu egingo da.

— Euskaraz egiten diren entrenamenduak puntuatu egingo dira.

— Aurkezpen eta ekitaldi publikoak: euskara hutsean edo elebitan egin beharko dira. Bi hizkuntzak erabili behar izanez gero, euskarari emango zaio lehentasuna.

— Idatzizko erabilerari dagokionez.

— Mezu idatziei (kartel, iragarki, esku-programa, liburuxka) dagokienez, euskaraz edo elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz) idatziko dira. Beti eduki bertsuak izan ohi dituztenak euskara hutsez, eta elebitan egiten direnen kasuan, euskarari emango zaio lehentasuna, bai kokalekuaren aldetik (euskarazkoa erdarazkoaren gainean) eta bai neurriaren aldetik ere.

— Baloratu egingo da txostena euskaraz aurkeztea.

— Genero berdintasunaren sustapenaren aldeko jarrera.

— Emakumeen parte hartze eta lidergoa bultzatzen dutenak.

— Indarkeria matxistari aurre hartzeko ekimenak bultzatzen dituztenak.

— Genero eta sexualitate eredu estereotipatuak kuestionatzen dituztenak.

— Elkartearen Zuzendaritza Batzordearen %40a gutxienez emakumeak izatea.

Deialdi honetatik kanpo geldituko dira:

h)  Genero edo/eta sexualitate arrazoiengatik diskriminatzen duten proiektuak edo berdintasunaren oinarriak errespetatzen ez dituztenak.

i)  Emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasune-rako printzipioaren aurkako helburuak, sarbide sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

j)  Sexu arrazoiengatik bazterkerian erori izanagatik zigor administratiboa edo penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, eta Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunari buruzko 4/2005 Legearen arabera debeku horrekin zigortuta daudenak.

k)  Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunerako 4/2005 Legean, edo emakumeen eta gizonezkoen benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako obligazioak betetzen ez dituzten entitate edo enpresak.

l)  Sexu arrazoiengatik sarbide prozesuan edo funtzionamenduan bazterketa egiten duten elkarteak.

Baloratzeko irizpideak eta puntuazioak agiri honen amaieran V. eranskin gisa jasotako taulan azaltzen dira.

Jasotako eta egiaztatutako dokumentazioa taula horretan aplikatu, eta ateratzen diren puntuak kontabilizatuko dira.

Atal honetako diru-laguntzak guztira izango duten zenbatekoa hartu eta onartutako eskaera guztiei emandako puntuekin zatitu beharko da puntuaren balorea zein izango den zehazteko.

9.    Aurrekontua.

Deialdi honetan zehazten diren dirulaguntzak 90.000,00 eurokoa da eta dagokion aurrekontuko diru-ataletik emango dira.           

Aplikatzen ez diren kopuruak geroagoko beste erabaki batzuetara igaro ahal izango dira.

Aurrekontuko zenbatekoa ez bada iristen dirulaguntzarako eskubidea duten eskari guztiak estaltzeko, aurrekontuan jasotako kopurua proportzioan banatuko da urtean aurkeztutako eskari guztien artean, hain zuzen kontusaila agortzen den arte.

Kopuru hori handitu ahal izango da, Udal Aurrekontuaren Exekuzio Oinarrietan aurreikusitakoarekin bat betiere.        

10.    Ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epeak.

Diru-laguntzak 2 zatitan ordainduko dira:

— Erabakiaren jakinarazpenarekin batera %80 ordainduko da.

— Beste %20a ordainduko da, honako dokumentazioa aurkeztu ondoren:

1.— Udalaren justifikazio ofizialaren plantilla behar bezeela beteta (IV eranskina), non honakoa jasoko duen:

— Diruz lagundutako behin betiko urteko jardueraren eta/
edo jarduera berezi bakoitzaren diruz lagundutako memoria laburra.

— Gastu-sarreren balantzea, urteko jardueraren eta/edo jarduera berezi bakoitzaren diruz lagundutako.

2.— Zerrendatutako gastu guztien faktura eta agiriak.

3.— Jarduera burutu denaren dokumentazio grafikoa, kartelak, liburuxkak, prentsa oharrak.         

4.— Nahi izanez gero, baliogarri izan daiteken beste edozein dokumentazio.

Justifikazioaren dokumentazioa 2021ko urtarrilaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko da.

Eginiko eskaeretan edo haiekin batera aurkeztutako eranskinetan akatsen bat egongo balitz, interesatuei eskatuko zaie 10 eguneko epean aurkitutako akatsak konpon ditzatela.             

Urretxuko Udalak egiaztatuko ditu, dirulaguntzak emateko ebazpenetan erabakitako bitartekoen bidez, egoki deritzen eta dirulaguntza behar bezala erabili dela zentzuz agerian uzten duten frogagiriak. Horretarako, onuradunari eskatu diezaioke hautatutako gastu frogagiriak bidaltzeko.     

Urretxun enpresa-sorkuntza sustatzeko eta enpresa-lehiakortasuna hobetzeko laguntzak emateko oinarriak.

ATARIKOA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.  Laguntza deialdiaren definizioa.

Urretxuko Udalaren asmoa da herriko garapen sozioekonomikoan laguntzea; horretarako, herriko eremutik lan egiten da, hain zuzen ere 2018-2021 Urola Garaiko Lehiakortasunaren Plan Estrategikoan jasotako markoari zabalpena ematen.

Urola Garaia Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2018ko ekainaren 4an onartutako plan horrek hainbat ardatz estrategiko jasotzen ditu, aldi berean lerro estrategiko ezberdinak dituztenak; horietan guztietan badago elementu bat aipamen berezia jasotzen duena, hau da, ekintzailetza eta jarduera berrien sorkuntza, baita ere dauden enpresetan beharrezkoa den aldaketa egitearena, beti ere teknologia digital berrien ezarpenari begira jarrita.

kontestu horretan, laguntza deialdi honek hiru helburu ditu: herriko ekintzaileei babesa ematea; enpresa eta dendei lehiakortasuna hobetzeko babesa ematea; eta hirugarrenik, izaera berritzailea duten eta egoitza soziala herrian finkatu nahi duten enpresa gazteak Urretxun sustraitu daitezen indartzea.    

2. artikulua.  Deialdiaren helburua.

Horrenbestez, oinarri hauen helburua da Udalak, bere eskumenen baitan, ekintzailetza eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko asmoz egin duen diru-laguntza deialdia arautzea.               

Programa honen bidez hiru lerro hauetako jardueretarako laguntzak emango dira, ondorengo aurrekontu-ekitaldietan zabaldu eta osatzeko asmoa dagoelarik:

— Jarduera ekonomiko edo proiektu berrien sustapena: jarduera ekonomikoaren ideia landu eta enpresa sortzeko laguntzak (ikus I. diru-laguntza lerroa).

— Ekintzaile berriei alokairurako laguntzak, euren ibilbideko lehen urratsak errazteko, eta horrez gain Urretxun hutsik dauden lokalen erabilera berreskuratzeko. (Ikus II. Diru-laguntza lerroa).

— Inbertsioetarako laguntzak (ikus II. diru-laguntza lerroa).

Atariko atal honetan daude zehaztuta deialdi honek arautzen dituen lau diru-laguntza lerroen oinarri orokorrak. Diru-laguntza-lerro bakoitzari dagozkion oinarri zehatzak diru-laguntza lerro bakoitzaren atalean daude zehaztuta.

3. artikulua.    Eremua.

Laguntza hauek, orohar, Urretxuko udalerriko ekintzaile eta enpresentzat dira. Nolanahi ere, diru-laguntza lerro bakoitzaren oinarri zehatzetan daude zehaztuta lerro bakoitzeko onuradunak.

Diru-laguntza deialdira aurkezten diren pertsonek eta enpresek indarrean dagoen ekonomia, zerga eta lan arloko araubidea bete beharko dute.

4. artikulua.    Diruz lagundutako jarduera eta inbertsioen epealdia.

Diruz lagunduko dira oinarri hauen 2. artikuluan zehaztutako jarduerak eta inbertsioak, 2020an zehar gauzatzen direnak.

5. artikulua.    Aurrekontu-kreditua.

Oinarri hauetan aurreikusitako diru-laguntzen bidez, guztira, gehienez ere 16.000 euro emango dira, beti ere udal aurrekontuko 1000.471.433.00.01 2020 (5) kontu-sailetik, garapen ekonomikorako diru-laguntza lerroa.           

Laguntza lerroa                                                                                                          Zenbatekoa

Enpresak sortzeko laguntzak                                                  5.000 €

Alokairurako laguntzak                                                          5.000 €

Inbertsioetarako laguntzak                                                      6.000 €

Guztira                                                                                 16.000 €

Aurkeztutako eskaera kopuruagatik, beharrezkoa izango balitz, zenbateko hau haunditu egin ahal izango da, aldez aurretik aurrekontuetan kreditu aldaketa eginda.

Diru-laguntza lerro batean aurreikusitako kredituak agortzen ez badira edo diru-laguntza ematea onartu ondoren bertan behera geratzen bada (uko egin zaiolako edo baldintzak bete ez direlako), soberakina beste lerroetara pasako da.  

Halaber, deialdira aurkezten diren eskabideekin diru-laguntza hauetarako kreditua agortzen ez bada, bigarren deialdi bat egin ahal izango da. Deialdi horrek lehen deialdi honen oinarri berberak izango ditu, eskabideak aurkezteko epeari dagozkion oinarriak izan ezik. Bigarren deialdi hori Udalaren webgunean eta komunikabideen bidez argitaratuko da.  

6. artikulua.    Deialdiaren iragarpena.

Deialdi hau eta oinarriak argitaratu eta iragarriko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Urretxuko Udalaren webgunean: http://www.urretxu.eus. Era berean, diru-laguntza eskabidea egiteko ereduak eta zuriketak egiteko eranskinak Udalaren webgunean argitaratuko dira.

7. artikulua.    Eskabideen balorazioa eta lehiaketa.

Oinarri hauetan aurreikusitako diru-laguntzak lehiaketa bidez emango dira. Eskabideen balorazioa egingo da diru-laguntza lerro bakoitzaren oinarri zehatzetan ezarritako irizpideen arabera.

Eskabideen balorazioan berdinketarik gertatzen bada, eskabideen Sarrera Erregistroko hurrenkera hartuko da kontuan.

8. artikulua.    Eskabideak aurkeztea eta izapidetzea.

Eskaerak Urretxuko Udalaren Erregistro Orokorrean (Iparragirre plaza 20, 20700, Urretxu) aurkeztu behar dira edo, nahi izanez gero, bide telematikoak erabiliz (Udalaren egoitza elektronikoan, www.urretxu.eus).

Hona hemen eskabideak aurkezteko epeak, diru-laguntza lerroaren arabera:

Laguntza lerroa

Línea de ayuda

Aurkezteko epea

Plazo presentación

Enpresak sortzeko laguntzak

Ayudas para la creación de empresas

GAOean argitaratu eta biharamunetik 2020-04-30ra bitartean

Desde el día siguiente de la publicación BOG hasta el 30-04-2020

Alokairurako laguntzak

Ayudas para el alquiler

GAOean argitaratu eta biharamunetik 2020-04-30ra bitartean

Desde el día siguiente de la publicación BOG hasta el 30-04-2020

Inbertsioetarako laguntzak

Ayudas para inversiones

GAOean argitaratu eta biharamunetik 2020-04-30ra bitartean

Desde el día siguiente de la publicación BOG hasta el 30-04-2020

 

Diru-laguntza lerro bakoitzaren atalean dago zehaztuta aurkeztu behar diren dokumentuen zerrenda. Nolanahi ere den, Urretxuko Udalak eta Balorazio Mahaiak beharrezko jotzen dituzten dokumentu osagarriak eskatu ahal izango dizkiete eskatzaile nahiz onuradunei diru-laguntzak onartu, zuritu edota ordaintzeko izapideetan.   

Eskaera edo horrekin batera aurkeztutako derrigorrezko dokumentazioak akatsen bat baldin badu edo osatu gabea bada, hamar eguneko epea emango zaie interesdunei antzeman diren akatsak zuzendu ahal izateko, Udalak egindako errekerimenduaren jakinarazpena egin eta biharamunetik kontatuta. Aipatutako epea igaro eta hutsuneak zuzendu ez baldira, diru-laguntza eskaerari uko egin zaiola ulertuko da, eta beste tramiterik gabe artxibatu egingo da prozedura. 

9. artikulua.    Dokumentuak konpultsatzea.

Eskaerarekin batera aurkeztu behar diren jatorrizko dokumentuen kopia konpultsatuak egingo dira Urretxuko Udalaren sarrera erregistroan (Iparragirre plaza 20, 20700, Urretxu). Horretarako, jatorrizko dokumentuarekin batera kopia aurkeztuko da.

Eskabidea bide telematiko bitartez egiten bada, dagokion erakundeak egindako dokumentu elektronikoak aurkeztu beharko dira.

10. artikulua.    Datuak egiaztatzea.

Urretxuko Udalak, eskatzaileak dokumenturik aurkeztu beharrik izan gabe, zuzenean egiaztatuko ditu, dagokion administrazio publikoarekin harremanetan jarrita, ondoko datuak: eskatzailearen errolda datuak, udaleko zerga betebeharren egoera, Gizarte Segurantzako betebeharren egoera, jarduera ekonomikoaren alta egoera eta Foru Ogasuneko betebeharren egoera.            


Arazo edo gorabehera teknikoengatik edo bestelakoengatik, datu horiek zuzenean egiaztatzea ezinezkoa baldin bada, Udalak eskatzaile edo onuradunari datu horien ziurtagiriak aurkezteko eskatuko dio.

11. artikulua.    Komunikazioak.

Eskabidea osatzeko errekerimendua, diru-laguntzak ebazteko jakinarazpena eta zuriketa eta ordainketen inguruko komunikazioak posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaizkio eskatzaile edo onuradunari (eskabidean adierazten duen posta elektronikoko. helbidera bidaliko zaizkio). Halaber, onuradunek posta elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea osatzeko dokumentuak nahiz zuriketak egiteko eranskin eta dokumentuak.

12. artikulua.    Datuen tratamendua.

Eskaera aurkezterakoan, eskatzaileak aitortzen du oinarri hauetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela eta oso osorik onartzen dituela. Era berean, aitortzen dut eskaeran jasotako datu pertsonalak bere onespenarekin jaso direla.   

Horrez gain, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, eskatzaileak onartzen du deialdi honetan araututako diru-laguntza eskaerak bete izanaren bitartez Urretxuko Udalak lortu dituen datu pertsonalak bere titularitzapean behar bezala baimendutako fitxategietan sartzea.               

Era berean, pertsona interesdunek datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta haien aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, honako helbidera idatzia bidalita: Urretxuko Udala (Iparragirre plaza 20, 20700, Urretxu).

13. artikulua.    Balorazio Batzordea, diru-laguntzen proposamena eta ebazpena.

Balorazio Batzorde bat eratuko da diru-laguntza eskaerak baloratu eta diru-laguntzen proposamena egiteko. 

Balorazio Batzordea organo kolegiatua izango da eta honako kide hauek osatuko dute:

Batzordeburu:

— Urretxuko alkatea.

Batzordekide:

— UGGASA Urola Garaiko Garapen Agentziako Enpresen Sustapen eta Laguntzarako arduraduna.

— Urola Garaiko Merkataritza Sustapeneko Bulegoko merkataritza teknikaria.

— Urretxuko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoko arduraduna.

Idazkari:

— Urretxuko Udaleko idazkaria.

Diru-laguntzak ebaztea, zuriketak onartzea eta ordainketak agintzea Urretxuko Tokiko Gobernu Batzarraren eskumena izango da.

14. artikulua.    Bateraezintasunak.

Diru-laguntza lerro bakoitzaren oinarri zehatze tan daude zehaztuta diru-laguntza hauen bateraezintasunak.

Nolanahi ere, eta Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa kontuan izanik, ezin izango dute diru-laguntza hauek jaso:

— Hautagaien aukeraketa prozesuan sexu arrazoiengatik bazterkeria erabiltzen duten elkarteak edo erakundeak.           

— Gizonekiko berdintasunean emakumeen parte hartzea galarazten edo zailtzen duten ekintzak antolatzen dituzten elkarteak.

— Sexu arrazoiengatik bazterkerian erori direlako zigor administratiboa edo penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, aipatutako zigorrak dirauen bitartean.

15. artikulua.    Diru-laguntzak ordaintzea.

Oinarri hauetan jasotako diru-laguntzen ordainketa eta zuriketak egingo dira diru-laguntza lerro bakoitzaren oinarri zehatzetan zehaztutako moduan.

Diru-laguntzak banku transferentzia bidez ordainduko dira, beti ere eskatzaileak eskabidean adierazitako kontu zenbakian, 30 eguneko epearen barruan, ordainketa bakoitza egitea onartzen den egunetik kontatzen hasita.

16. artikulua.    Oinarriak ez betetzea.

Onuradunak oinarri hauetan ezarritako baldintzak ez betetzeak diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du. Hori gertatzen bada, onuradunak jasotako diru-laguntzaren zatia itzuli egin beharko du eta Urretxuko Udalak eskubidea izango du dagozkion atzerapen interesak exijitzeko.       

Halaber, diruz lagundutako ekimenak (enpresa sortzea, kontratazioak, inbertsioak, lankidetza egitasmoak) ez baditu bete eskabidean adierazi eta diru-laguntza onartu eta emateko irizpideetan baloratutako ezaugarriak, honela jokatuko da: lehendabizi, eskabidearen balorazioa berrikusi egingo da, diruz lagunduta burutu den ekimenaren ezaugarriak kontuan hartuta. Ondoren, balorazio berriaren arabera lortutako puntuazioa hartuko da kontuan diru-laguntza emateko ebazpena berresteko edo ukatzeko. Bigarren hori gertatzen bada, onuradunak diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo du, jasotako diru-laguntzaren zatia itzuli egin beharko du eta Urretxuko Udalak eskubidea izango du dagozkion atzerapen interesak exijitzeko.

17. artikulua.    Oinarrien interpretazioa.

Diru-laguntzak kudeatzeko izapideetan sortzen diren gorabeherak interpretatu eta dagokiona erabakitzeko eskumena Urretxuko alkateari dagokio. Nolanahi ere, gorabeheraren izaera kontuan hartuta, Balorazio Batzordearen iritzia jaso ahal izango da.               

18. artikulua.    Araudi aplikagarria.

Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan honako araubidea aplikatuko da: azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, diru-laguntzei buruzkoa (azaroaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta lege hori garatzen duen Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua (uztailaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

19. artikulua.    Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioare-kiko Auzien Epaitegian. Epea, bi kasuetan, hasiko da kontatzen deialdi hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko ebazpenaren eta zuriketak onartzeko eta ordainketak egiteko ebazpenen aurkako berraztertzeko errekurtsoak Urretxuko Udaleko Alkatetzaren aurrean aurkeztuko dira.

OINARRI ESPEZIFIKOAK

I DIRU-LAGUNTZA LERROA

JARDUERA EKONOMIKO BERRIEN SUSTAPENA

20. artikulua.    Xedea.

I lerro honetako laguntzen xedea da Urretxuko udalerriko eremuan jarduera ekonomiko berrien sustapena (enpresak sortzea). Diru-laguntza hauek itzuli beharrik gabekoak dira.          

21. artikulua.    Onuradunak.

Laguntzen onuradunak honako baldin- tza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira:

— Jarduera ekonomiko berria Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Gizarte Segurantzan dagokion Erregimenean eman beharreko alta Urretxuko udalerrian egitea.

— Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren hasierako alta 2020an egitea.

— Diru-laguntza publikoak lortzeko aukeretatik baztertuta ez egotea.

Laguntza hauek lortzerik ez dute izango ondorengo enpresa hauek:

— Jarduera ekonomiko berria abian jarri aurreko 24 hilabeteetan jarduera berean edo berdintsuan titular moduan, bakarka nahiz sozietatean, jardundako sustatzaileen enpresek.           

— Aurreko 18 hilabeteetan lokal berean eta jarduera berean aritu diren enpresetako lehen mailako ahaideek, titularitate aldaketaren ondorioz sortutako enpresak direnean. Hala ere, justifikatutako arrazoiak baldin badaude (adibidez erretiroa, ezgaitasuna, titularraren heriotza edota ezinbesteko arrazoiak), lehen mailako ahaideen arteko titularitate aldaketen ondorio diren jarduera berri edo enpresek ere aukera izango dute diru-laguntza jasotzeko.

— Partaidetza publikoa duten enpresek.

22. artikulua.    Onuradunen betebeharrak.

Onuradunen betebeharrak dira:

— Jarduera ekonomikoari eustea gutxienez 10 hilabetez, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematen denetik hasita.        

— Foru Ogasuneko, Gizarte Segurantzako eta jarduera ekonomikoari dagokion udaleko zerga betebeharrak egunean ordainduta edukitzea.

— Jarduera ekonomikoa sortu bada diru-laguntzen deialdi hau argitaratu aurretik (betiere 2019-01-01etik aurrera), edo enpresa diru-laguntza hauen deialdia egin ondoren sortu bada (betiere 2019-12-31ra arte), jarduera ekonomikoaren epe ertaineko bideragarritasuna egiaztatzea.    

— Hala behar izanez gero, jarduerari ekiteko beharrezko diren titulazioa edo egiaztagiriak edukitzea.            

23. artikulua.    Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Diru-laguntzaren kopurua honela kalkulatuko da: onartutako eskarentzako diru-laguntzaren oinarria 1.000,00 eurokoa izango da. Kopuru horri gehituko zaizkio taulan agertzen diren kopuruak, sustatzailearen eta jarduera proiektuaren ezaugarrien arabera:

 

€ gehitu oinarriari

€ a sumar a la base

Sustatzaileen edo bazkideen erdia, gutxienez, emakumeak izatea

Que al menos la mitad de las personas promotoras o socias sean mujeres

100

Sustatzaileen edo bazkideen erdia, gutxienez, >=25 eta <45 adin tartekoa izatea

Que al menos la edad de la mitad de las personas promotoras o socias esté comprendida entre >=25 y <45

100

Sustatzaileen edo bazkideen erdia, gutxienez, >=45 adinekoa izatea

Que al menos la edad de la mitad de las personas promotoras o socias sea >=45 año

200

Sortutako jarduera ondorengoren bati dagokiona izatea: lehen sektorekoa edo bigarren edo hirugarren sektorekoak, beti ere 2018-2021 UGEP delakoan jasotako proiektu estrategikoekin lotuak

Que la actividad creada se corresponda con alguna de las siguientes actividades: sector primario o actividades de los sectores secundario o terciario vinculadas a los proyectos estratégicos recogidos en el PCUG 2018-2021

100

Sortutako jarduera herriko Hirigune Historikoan kokatuta egotea

Que la actividad creada se encuentre ubicada en el Casco Histórico del municipio

200

 

24. artikulua.    Balorazio irizpideak.

Atal honetako diru-laguntzak lehiaketa bidez emango dira. Eskabideen balorazioa egingo da irizpide hauen arabera:     

 

Puntuak

Puntos

Sortutako jarduera ondorengoren bati dagokiona izatea: lehen sektorekoa edo bigarren edo hirugarren sektorekoak, beti ere 2018-2021 UGEP delakoan jasotako proiektu estrategikoekin lotuak

Que la actividad creada se corresponda con alguna de las siguientes actividades: sector primario o actividades de los sectores secundario o terciario vinculadas a los proyectos estratégicos recogidos en el PCUG 2018-2021

10

Sustatzaileen edo bazkideen erdia, gutxienez, emakumeak izatea

Que al menos la mitad de las personas promotoras o socias sean mujeres

10

Sustatzaileen edo bazkideen erdia, gutxienez, Urretxun erroldatuta izatea, gutxienez urtebete (deialdia argitaratzen den egunetik kontatuta)

Que al menos la mitad de las personas promotoras o socias estén empadronadas en Urretxu, como mínimo 1 año (contado a partir del día de publicación de la convocatoria)

5

Proposatutako jardue-raren bideragarritasuna justifikatzea epe ertainean

Que se justifique la viabilidad a medio plazo de la actividad propuesta

10

Bideragarritasun plana UGGASAk gainbegira-tuta egin izana, edo sustatzaileak Urola Garaiko ekintzailetza programan parte hartu izana

Que el plan de viabilidad haya sido elaborado bajo la supervisión de UGGASA o que las personas promotoras hayan participado en el programa de emprendimiento de Urola Garaia

10

Sortutako jarduera herriko Hirigune Historikoan kokatuta egotea

Que la actividad creada se encuentre ubicada en el Casco Histórico del municipio

10

 

Balorazio Mahaiak goiko taulan ezarritako puntuetan balio partzialak aplikatu ahal izango ditu, irizpide jakin bat osorik betetzen ez bada.

Eskabideen balorazioan berdinketarik gertatzen bada, eskabideen sarrera erregistroko hurrenkera hartuko da kontuan.

25. artikulua.    Eskabidea aurkezteko data baino lehen sortutako jarduera ekonomikoak (betiere, 2020-01-01etik aurrera): eskabidea, zuriketa eta ordainketak.

Ondoren daude zehaztuta eskatzaile horiek eskabidea egiteko aurkeztu behar dituzten dokumentuak, eta diru-laguntza jasotzeko eta zuriketak egiteko modu eta epeak.

25.1.  Atal honetako diru-laguntzen eskabideak aurkeztu behar dira oinarri hauen 8. artikuluan ezarritako leku, modu eta epealdian. Diru-laguntza eskatzeko honako dokumentuak aurkeztu behar dira:

a)  Eskabidea: A eranskina.

b)  Eskatzailearen edo ordezkariaren NANren fotokopia konpultsatua.

c)  Alta emandako jardueraren 840 ereduaren fotokopia konpultsatua.

d)  Jardueraren bideragarritasuna. Diru-laguntza eskuratzeko beharrezkoa izango da jarduera ekonomikoaren edo egitasmoaren epe ertaineko bideragarritasuna egiaztatzea. Horretarako, eskabidearekin batera aurkeztu beharko da jarduera ekonomikoaren memoria laburra (jardueraren deskribapena, eskaintzen diren zerbitzu/produktuak, merkatua, bezeroak, hornitzaileak eta jarduera ulertzeko interesgarri gerta litekeen bestelako informazioa) eta, une horretako jarduera ekonomikoaren emaitza kontua, kontabilitateko plan orokorraren arabera egina, (azalpen laburra erantsita).

25.2.  Diru-laguntzen zuriketa eta ordainketak: Diru-laguntza ematea onartzen denean %50 ordainduko da. Horretarako, honako dokumentuak aurkeztu beharko dira: A1 eranskina.   

Gainerako %50 ordainduko da jarduerak 10 hilabete bete ondoren (altaren datatik kontatzen hasita), amaierako justifikazioa aurkeztu eta ontzat jotzen denean. Amaierako justifikazioa egiteko honako dokumentuak aurkeztuko dira: A2 eranskina.

26. artikulua.    Eskabidea aurkeztu ondoren sortuko diren jarduera ekonomikoak (betiere, 2020-12-31 baino lehen): eskabidea, zuriketa eta ordainketak.

Ondoren daude zehaztuta eskatzaile horiek eskabidea egiteko aurkeztu behar dituzten dokumentuak, eta diru-laguntza jasotzeko eta zuriketak egiteko modu eta epeak.

26.1.  Atal honetako diru-laguntzen eskabideak aurkeztu behar dira oinarri hauen 8. artikuluan ezarritako leku, modu eta epealdian. Diru-laguntza eskatzeko honako dokumentuak aurkeztu behar dira:

a)  Eskabidea: A eranskina.

b)  Eskatzailearen edo ordezkariaren NANren fotokopia konpultsatua.

26.2.  Jarduera ekonomikoaren edo egitasmoaren bideragarritasuna. Diru-laguntza ematea onartzen zaien eskabideek jarduera ekonomikoaren edo egitasmoaren epe ertaineko bideragarritasuna egiaztatu behar dute, diru-laguntza onartu ondoren. Bideragarritasuna behar bezala egiazta zen ez badute, onartutako diru-laguntza galdu egingo dute. Honela egiaztatuko dute bideragarritasuna:

— Diru-laguntza onartzeko erabakia hartzen den unean jarduera dagoeneko alta emanda baldin badago, 25.1.d) puntuan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko da, jardueraren bideragarritasuna egiaztatzeko.

— Aldiz, jardueraren alta diru-laguntza onartu eta gero egin baldin bada, egitasmoaren bideragarritasun-plana aurkeztu beharko da; aipatutako plana UGGASAko Enpresa Sustapen eta Laguntza Zerbitzuak gainbegiratuta egin beharko da (sustatzaileak beste erakunderen baten laguntzaz edo bere kabuz eginez gero bideragarritasun plana, UGGASAKO Enpresa Sustapen eta Laguntza Zerbitzuaren onarpena jaso beharko du). Bideragarritasun plana ontzat eman ondoren, eskatzaileak hilabeteko epea izango du jarduerari alta emateko izapideak egin eta egiaztagiriak Urretxuko Udalari aurkezteko. Jarduera berriari alta emango zaio, beranduenez 2019ko abenduaren 31n.              


26.3.  Diru-laguntzen zuriketa eta ordainketak. Diru-laguntza ordainduko da bi zatitan:

Diru-laguntzaren %50 enpresaren alta ematen denean ordainduko da. Alta eman dela egiaztatzeko, honako dokumentuak aurkeztu beharko dira:

a)  A1 eranskina.

b)  Foru Ogasunaren 840 egiaztagiria.

Gainerako %50 jarduerak 10 hilabete bete ondoren ordainduko da (altaren datatik kontatzen hasita), eta amaierako justifikazioa aurkeztu eta ontzat jotzen denean. Amaierako justifikazioa egiteko honako dokumentuak aurkeztuko dira: A2 eranskina.

27. artikulua.    Gorabeherak jakinarazteko betebeharra.

Onuradunaren betebeharra da diruz lagundutako jardueraren (enpresa sortzearen) inguruko gorabeherak Urretxuko Udalari jakinaraztea, gertatu eta berehala, hala nola: diru-laguntza onartu eta bideragarritasun-plana egin ondoren jarduera ekonomikoa ez sortzea erabakitzea; bideragarritasun plana egin eta jarduera ekonomikoa sortzeko ezarritako epea betetzeko ezintasuna; diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzeko baldintzaren baten aldaketa eta abar.              

28. artikulua.    Bateraezintasunak.

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza hau bateragarria da helburu bererako beste erakunde publikoek emandako diru-laguntzekin.

II DIRU-LAGUNTZA LERROA

LOKALAK ALOKATZEKO LAGUNTZAK

29. artikulua.    Helburua.

Laguntza hauen helburua da Urretxuko Udalak, itzuli beharrik gabe, pertsona fisiko edo juridikoei zuzenduta, alokairua ordaintzeko sortzen diren gastuetarako diru-laguntzak arautzea, beti ere baldintza hauek bete beharko dituztelarik:       

— Izaera berritzailea izanik, jarduera industrial, ekoizle edo zerbitzutakoak garatzen dituzten enpresa gazteetako titularrak izatea.

— Euren egoitza soziala Urretxuko udalerrian ezarri edo sendotu nahi dutenak.

30. artikulua.    Pertsona onuradunak.

Sendotze fasean dauden eta egoitza soziala Urretxuko udalerrian ezarri nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek izango dute diru-laguntza hauek jasotzeko aukera. Gehienez ere, 5 urteko antzinatasuna izan beharko dute enpresek.

Alokairurako laguntzak jasotzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:

a)  Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eman beharreko alta eskaerarekiko gutxienez 6 hilabete aurretik egin beharko da.

b)  Enpresa gaztetzat hartuko da gehienez ere 5 urteko antzinatasuna duena.

c)  Enpresaren edo enpresa-proiektuaren bideragarritasuna justifikatu beharko da epe ertain batean. Kanpo geratuko dira bideragarritasuna behar bezala arrazoitzen ez duten eskaerak.

d)  Enpresa-proiektuaren izaera berritzailea baloratzeko, 33 artikuluan zehaztutako irizpideak hartuko dira kontuan.   

e)  Hasierako plantilan, gehienez ere, hamar pertsona izan beharko ditu enpresak.

f)  Udalak alokairurako laguntza ematen duen momentutik, eta diru-laguntza jasotzen dirauen bitartean, enpresak egunean izan beharko ditu zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, baita Urretxuko Udalari dagozkionak ere.      

g)  Azaroaren 17ko 38/2008 Legearen 13 artikuluko 2 eta 3 ataletan ezarritakoaren arabera, enpresak ezingo du diru-laguntzak lortzeko debekuei dagozkien kausetan sartuta egon.           

e)  Jardueran aritzeko beharrezko diren egiaztagiriak eduki beharko ditu enpresak.

f)  Aurreko deialdietan parte hartu eta diru-laguntzen onuradunak izandako enpresek ezingo dute berriro eskaera aurkeztu.

31. artikulua.    Lokalaren eta jardueren baldintzak.

Ondorengo baldintzak bete beharko dituzte lokalek eta jarduerek:

a)  Diru-laguntzaren xede den lokala Urretxuko udalerrian egon beharko du.

b)  Alokatutako lokalak eta bertan egingo den jarduerak indarrean dagoen legeria bete beharko dute, eta Udalean dagokion tramitazioa egin izana funtzionamenduan jartzeko (udal baimena lortua edo aldez aurreko komunikazioa).         

c)  Lokalean jarduera industriala, ekoizlea eta zerbitzutakoa garatu beharko da.

d)  Alokatutako lokala Urretxuko udalerrian kokatutako lokal pribatua izan beharko du.

e)  Eskualdatutako lokalak ez dira diruz lagunduko.

Ondorio hauetarako, kasu hauetakoaren bat ematen denean ulertuko da eskualdatzea dagoela:

1.    Hiri-errentamenduei buruzko 29/1994 Legearen 32 artikuluan aurreikusitako errentamendu kontra-tuaren lagapena ematen denean.

2.    Lokalaren jabeak negozioaren eskualdatzea egiten duenean lokalaren alokairuarekin batera. Negozio eskualdatzea dagoela ulertuko da zerbitzu berdin guztiak edo batzuk ematen direnean, edo lehen saltzen ziren produktu guztiak edo batzuk saltzen direnean, eta beti ere bi hilabete baino epe motzagoa igaro denean.

3.    Jardueraren titular eta lokal errentariaren heriotza edo erretiroa ematen denean, oinordekoek jarduerari jarraipena ematen diotenean.

4.    Jardueraren eta alokairuaren elkarte titularra desegiten denean, eta bazkide bat edo gehiagok jarraipena ematen diotenean jarduerari.

32. artikulua.    Diru-laguntzaren zenbatekoa eta gehiengo iraupena.

Ondoren zehazten dira alokairuaren gastuetarako emango diren gehiengo diru-laguntzak, hilabeteko (BEZ kanpo):      

— Lehen urtean: Alokairuaren kostuaren %33,33 hartuko du Udalak, gehienez hilean 200 euro.

— Bigarren urtean: Alokairuaren kostuaren %20 hartuko du Udalak, gehienez hilean 120 euro.

BEZa ez da diruz lagunduko.

Udalak emango duen diru-laguntza alokairua ordaintzeko izango da, gehienez ere 24 hilabetetan.

33. artikulua.    Balorazio irizpideak.

Lerro honetako laguntzak lehiaketa bidez emango dira, aurkeztutako eskaerak ondorengo irizpide hauen arabera baloratuz:

 

Puntuak

Puntos

Sortutako jarduera ondorengoren bati dagokiona izatea: lehen sektorekoa edo bigarren edo hirugarren sektorekoak, beti ere 2018-2021 UGEP delakoan jasotako proiektu estrategikoekin lotuak

Que la actividad creada se corresponda con alguna de las siguientes actividades: sector primario o actividades de los sectores secundario o terciario vinculadas a los proyectos estratégicos recogidos en el PCUG 2018-2021

5

Sustatzaileen edo bazkideen erdia, gutxienez, emakumeak izatea

Que al menos la mitad de las personas promotoras o socias sean mujeres

5

Sustatzaileen edo bazkideen erdia, gutxienez, Urretxun erroldatuta izatea, gutxienez urtebete lehenago (deialdia argitaratzen den egunetik kontatuta)

Que al menos la mitad de las personas promotoras o socias estén empadronadas en Urretxu, como mínimo 1 año antes del día de publicación de la convocatoria

5

I+G+i eta TEKNOLOGIAREKIN LOTUTAKO MAILA: 15

- Bere teknologiaren garapena (7)

- Patente erregistroa, Erabilera ereduak, markak edo diseinu industrialak (5)

- Ekipo edo tresna zientifiko/teknologikoak (3)

GRADO DE VINCULACIÓN CON I+D+i y TECNOLOGÍA: 15

- Desarrollo de tecnología propia (7)

- Registro de patentes, modelos de utilidad, marcas o diseños industriales (5)

- Equipos o instrumental científico/tecnológico (3)

15

ENPRESA BERRIKUNTZA ETA BIDERAGARRI-TASUN MAILA: 30

- Enpresak produktu, zerbitzu edo prozesu berriak, edo bere sektoreko teknikaren egoerarekiko alderatuta askoz hobetutakoak garatzen ditu (10)

- Proiektuaren garapen jasangarria: jasangarrita-sun ekonomiko, sozial edo/eta ingurumen irizpideetan oinarrituta (10).

- Talde eragilearen ibilbidea eta CV (5).

- Inpaktu neurgarria sortzeko posibilitatea (potentzial komertziala, internazionalizazioa…) (5)

GRADO DE INNOVACIÓN EMPRESARIAL Y VIABILIDAD: 30

- La empresa desarrolla nuevos productos, servicios o procesos o mejorados sustancialmente en comparación con el estado de la técnica en su sector (10)

- Desarrollo sostenible del proyecto: en base a criterios de sostenibilidad económica, social y/o medioambiental (10)

- Trayectoria y CV del equipo promotor (5)

- Posibilidad de generar impacto medible (potencial comercial, internacionalización...) (5)

30

ENPLEGUA SORTZEA: 5

Enpresak sortzen duen enplegua, sortze datan, balio erantsi haundikoa da.

CREACIÓN DE EMPLEO: 5

El empleo que genera la empresa, a fecha de creación, es de alto valor añadido.

5

Alokatzen den lokala herriko Hirigune Historikoan egotea

Que el local de que se trate este encuentre ubicado en el Casco Histórico del municipio

10

 

Balorazio Mahaiak goiko taulan ezarritako puntuetan balio partzialak aplikatu ahal izango ditu, irizpide jakin bat osorik betetzen ez bada.

Eskabideen balorazioan berdinketarik gertatzen bada, eskabideen sarrera erregistroko hurrenkera hartuko da kontuan.

34. artikulua.    Eskabidea, zuriketa eta ordainketak.

Ondoren daude zehaztuta eskatzaile horiek eskabidea egiteko aurkeztu behar dituzten dokumentuak, eta diru-laguntza jasotzeko eta zuriketak egiteko modu eta epeak.

34.1  Atal honetako diru-laguntzen eskabideak aurkeztu behar dira oinarri hauen 8. artikuluan ezarritako leku, modu eta epealdian. Diru-laguntza eskatzeko honako dokumentuak aurkeztu behar dira:

a)  Eskabidea: B eranskina.

b)  Eskatzailearen edo ordezkariaren NANren fotokopia konpultsatua.

c)  Enpresa pertsona juridikoa baldin bada, eratze-eskrituraren fotokopia konpultsatua (Merkatal Erregistroko inskripzioaren arabera) eta identifikazio fiskaleko zenbakiaren kopia, enpresa ordezkatzen duen pertsonaren aldeko notario-ahalordearen kopiarekin batera.            

d)  Alta emandako jardueraren 840 ereduaren fotokopia konpultsatua.

e)  Jardueraren bideragarritasuna. Diru-laguntza eskuratzeko beharrezkoa izango da jarduera ekonomikoaren edo egitasmoaren epe ertaineko bideragarritasuna egiaztatzea. Horretarako, eskabidearekin batera aurkeztu beharko da jarduera ekonomikoaren memoria laburra (jardueraren deskribapena, eskaintzen diren zerbitzu/produktuak, merkatua, bezeroak, hornitzaileak eta jarduera ulertzeko interesgarri gerta litekeen bestelako informazioa) eta, une horretako jarduera ekonomikoaren emaitza kontua, kontabilitateko plan orokorraren arabera egina, (azalpen laburra erantsita).

f)  Alokairu kontratua.

g)  Enpresaren eta langileen Gizarte Segurantzako alta agiriak.

h)  Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketetan enpresa egunean dagoela egiaztatzeko agiriak.

i)  Emakumezko eta Gizonezko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa kontuan izanik, zinpeko eta erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, ondorengo hau adieraziz:

— Hautagaien aukeraketa prozesuan, enpresak ez du diskriminaziorik egin sexu arrazoiengatik.

— Enpresak ez du antolatu gizonezkoekiko berdintasunean emakumeen parte hartzea galarazi edo zaildu duen jarduerarik.          

— Enpresak ez du zigor administratiborik ezta penalik ere jaso sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egiteagatik.          

34.2.  Diru-laguntzen zuriketa eta ordainketak:

Diru-laguntza ematea onartzen denean, lehen urteari dagokion %50 ordainduko da. Lehen justifikaziorako honako eranskin hau aurkeztu beharko da: B1 eranskina.

Lehenengo urteko gainerako %50, diru laguntza onartzen denetik urtebete betetzen denean, eta amaierako justifikazioa aurkeztu eta ontzat jotzen denean ordainduko da. Lehenengo urteko amaierako justifikazioa egiteko B2 eranskina aurkeztuko da.

Diruz lagundutako 2. Urteko alokairua honako moduan ordainduko da:

%50 diru laguntza onartzen denetik 18 hilabete betetzen direnean. Ordainketarako B3 Eranskina aurkeztu beharko da.

Bigarren urteko gainontzeko %50 diru laguntza onartzen denetik 24 hilabete betetzen direnean, eta B4 eranskina aurkezten denean.

35. artikulua.    Gorabeherak jakinarazteko betebeharra.

Onuradunaren betebeharra da diruz lagundutako jardueraren (enpresa sortzearen) inguruko gorabeherak Urretxuko Udalari jakinaraztea, gertatu eta berehala, hala nola: diru-laguntza onartu eta bideragarritasun-plana egin ondoren jarduera ekonomikoa ez sortzea erabakitzea; bideragarritasun plana egin eta jarduera ekonomikoa sortzeko ezarritako epea betetzeko ezintasuna; diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzeko baldintzaren baten aldaketa eta abar.              

36. artikulua.    Bateraezintasunak.

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza hau bateragarria da helburu bererako beste erakunde publikoek emandako diru-laguntzekin.

III DIRU-LAGUNTZA LERROA

INBERTSIOETARAKO LAGUNTZAK

37. artikulua.    Helburua.

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako. Hau da, diruz lagunduko dira inbertsio elementu berriak erostea eta horien finantza-errentamendua, ondasunaren merkatu-balioraino inbertsiotzat hartuko dira kontabilitateko plan orokorrean inbertsioen partidetan agertzen diren gastuak.

Inbertsioak gutxienez 3.000,00 eurokoa izan behar du (BEZ kanpo). Eskaera izan daiteke inbertsio bakar batena edo urtean zehar egindako inbertsioen baturarena, baina, betiere, inbertsio gai bakoitza gutxienez 3.000,00 eurokoa baldin bada (hau da, batzen den inbertsio bakoitzaren kopuruak 3.000,00 eurokoa edo handiagoa izan behar du).

Diru-laguntza deialdi honetan soilik onartuko dira Urretxuko udalerrian egindako inbertsioak.

Finantza-errentamenduak onartuko dira soilik kontratuaren amaieran ondasuna erosteko betebeharra ezartzen bada. Kontratua diru-laguntza deialdia hau argitara eman aurretik sinatu baldin bada eta amaieran ondasuna erosteko betebeharra zehazten ez badu, aurkeztu ahal izango da, kontratuaren eranskin gisa, bi aldeek (finantza erakundeak eta enpresa eskatzaileak) sinatutako konpromiso-dokumentua, errentamendu-kontratuaren amaieran ondasuna erosteko konpromisoa ezartzen duena. 

38. artikulua.    Balorazio irizpideak.

Atal honetako diru-laguntzak lehiaketa bidez emango dira. Eskabideen balorazioa egingo da irizpide hauen arabera:     

 

Puntuak gehienez

Puntuación máxima

Inbertsioaren enpresa hornitzailea Urretxukoa izatea

Que la empresa suministradora de la inversión sea de la Urretxu

10

Enpresa onuradunak, 2016. urteaz geroztik, Mankomunitateak edo UGGASAk antolatutako ekimen bat burutu izana, gutxienez

Que la empresa beneficiaria haya participado en al menos una actuación organizada por la Mancomunidad o UGGASA desde el año 2016

10

Enpresa eskatzaileak hauetako gai edo arloren batean ziurtagiri homologatuak edota planak landuta eta indarrean edukitzea: ISO9001 Kalitate kudeaketa, ISO 14001 Ingurumen kudeaketa, prebentzio-ziurtagiria (OHSAS edo ISO 45001:2018), berdintasun plana, euskara plana, partaidetza plana

Que la empresa esté en posesión de certificados homologados o tenga en vigor planes relacionados con los siguientes aspectos: ISO9001 Gestión de la calidad, ISO 14001 Gestión medioambiental, plan de igualdad de género, plan de normalización del uso del euskera, plan de participación

10

Enpresa eskatzaileak 10 langile edo gutxiago izatea

Que la empresa solicitante tenga 10 empleados o menos

5

Sortutako jarduera ondorengoren bati dagokiona izatea: lehen sektorekoa edo bigarren edo hirugarren sektorekoak, beti ere 2018-2021 UGEP delakoan jasotako proiektu estrategikoekin lotuak

Que la actividad creada se corresponda con alguna de las siguientes actividades: sector primario o actividades de los sectores secundario o terciario vinculadas a los proyectos estratégicos recogidos en el PCUG 2018-2021

10

 

Balorazio Mahaiak goiko taulan ezarritako puntuetan balio partzialak aplikatu ahal izango ditu, irizpide jakin bat osorik betetzen ez bada.

Eskabideen balorazioan berdinketarik gertatzen bada, lehendabizi aurreko deialdietan inbertsioetarako diru-laguntzarik lortu ez dutenei emango zaie lehentasuna; eta ondoren, eskabideen sarrera erregistroko hurrenkera hartuko da kontuan.   

39. artikulua.    Diru-laguntzen onuradunak.

Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak:

— Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea.

— Lantokia Urretxun edukitzea.

— Enpresa eskatzailea 2018-07-01 baino lehen sortua izatea.

— Diru-laguntzaren xede diren inbertsioak 2020 ekitaldian egitea.

— Foru Ogasuneko, Gizarte Segurantzako eta dagokion Udaleko zerga ordainketak egunean ordainduta edukitzea.     

— Laneko arriskuen prebentzioko 31/1995 Legeak eta, orobat, laneko arriskuen prebentziorako araubideak eskatzen dituen plan eta neurriak ezarrita izatea.

— Aurreko deialdietan parte hartu eta diru-laguntzen onuradunak izandako enpresek ezingo dute berriro eskaera aurkeztu.          

40. artikulua.    Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Hona hemen diru-laguntza-lerro honetako laguntzen ezaugarriak:

— Ematen diren laguntzek itzuli beharrik gabeko diru-laguntza izaera izango dute.

— Diru-laguntzaren kopurua izango da, gehienez ere, inbertsioaren %30, betiere, gehienez, 2.000,00 euroko mugarekin.

— Diru-laguntzaren zenbatekoa %5 handiagoa izango da (betiere, gehienez, 100,00 euroko gehigarria) enpresa eskatzailea baldin bada lehen sektorekoa edo bigarren edo hirugarren sektoreko bi jarduera-mota hauetakoren batekoa: lehen sektorekoa edo bigarren edo hirugarren sektorekoak, beti ere 2018-2021 UGEP delakoan jasotako proiektu estrategikoekin lotuak.     

— Diru-laguntzaren zenbatekoa %5 handiagoa izango da (betiere, gehienez, 100,00 euroko gehigarria) inbertsioaren hornitzailea eskualdeko lantoki bat baldin bada. Inbertsioaren hornitzaileak eskualdekoak eta kanpokoak baldin badira, gehigarria kalkulatuko da eskualdeko hornitzaileen zenbatekoen batura oinarritzat hartuta.   

— Eskaera izan daiteke inbertsio bakar batena edo urtean zehar egindako inbertsioen baturarena. Nolanahi ere den, inbertsio gai bakoitzak 3.000,00 eurokoa izan behar du, gutxienez (BEZ kanpo).

— Finantza-errentamenduen kasuan, 2020an zehar egindako ordainketak hartuko dira inbertsioaren oinarritzat. Inbertsioen diru-laguntzaren kalkuluetarako ez dira kontuan hartuko errentamendu-kontratuarekin lotutako bestelako gastuak, hala nola, errentatzailearen marjina, interesen kostuak, gastu orokorrak, aseguru-gastuak.

— Inbertsioetarako laguntza bakarra emango da enpresa bakoitzeko.

41. artikulua.    Eskabideak.

Atal honetako diru-laguntzen eskabideak aurkeztu behar dira oinarri hauen 8. artikuluan ezarritako leku, modu eta epealdian. Diru-laguntza eskatzeko honako dokumentuak aurkeztu behar dira:

a)  Eskabidea: C eranskina.

b)  IFKren fotokopia konpultsatua.

c)  Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindako ziurtagiria, agertzen duena enpresaren langile kopurua eskabidea aurkezteko hilabetean.

d)  Eskatzailearen edo ordezkariaren NANren fotokopia konpultsatua.

e)  IAE-JEZren alta-dokumentuaren kopia konpultsatua.              

f)  Eskatzaileak lehiaketan baloratzeko irizpideak betetzen dituela egiaztatzeko ziurtagiriak, hala nola: ziurtagiriak (ingurumena, kalitatea, prebentzioa) eta hainbat arlotako planak ezarrita daudela egiaztatzeko dokumentuak (berdintasuna, euskararen normalizazioa, partaidetza).

42. artikulua.    Zuriketak eta ordainketak.

Diru-laguntza ordainduko da ordainketa bakarrean (% 100), diru-laguntza ematea onartu, inbertsioaren zuriketa aurkeztu eta ontzat eman ondoren. Eskabidean adierazitako inbertsioaren zenbatekoa eta zuriketan aurkeztutakoa bat ez baldin badatoz, zenbateko txikiena hartuko da kontuan. Inbertsioaren zuriketa egiteko honako dokumentuak aurkeztuko dira:

a)  C1 eranskina.

b)  Inbertsioaren fakturak eta ordainketen egiaztagiriak (transferentzien egiaztagiriak edo gisa berekoak). Inbertsioaren fakturak 2020ko data izan behar du. Urte amaieran egiten diren inbertsioen kasuan, amaierako zuriketa aurkeztu beharko da, beranduenera, 2021ko urtarrilaren 31 baino lehen. 

43. artikulua.    Gorabeherak jakinarazteko betebeharra.

Onuradunaren betebeharra da diruz lagundutako jardueraren (inbertsioaren) inguruko gorabeherak Urretxuko Udalari jakinaraztea, gertatu eta berehala, hala nola: diruz lagundutako inbertsioa ez egitea erabakitzea; diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzeko baldintzaren baten aldaketa eta abar.         

44. artikulua.    Bateraezintasunak.

Diru-laguntza lerro honetako diru-laguntzak ez dira bateragarriak inbertsioetarako bestelako diru-laguntzekin.