3
TOKI ADMINISTRAZIOA

BEASAINGO UDALA

XXIII. Igartza Literatura Sorkuntzako Beka. BDNS (Identif.): 499555.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Dirulaguntzen Datutegi Nazionalean kontsulta daiteke: (http://www. pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

1.  Dirulaguntzaren xedea.

Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXIII. Igartza Literatura Sorkuntzako Beka emateko oinarriak arautzen dira.      

2.  Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.

35 urte bete gabe izatea.

Aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea.

Aurreko edizioetako Igartza Beka sariaren titularra ez izatea.

Narratibako lanak izatea: eleberria edo ipuin-bildumak.        

Lanak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izango dira.

Ez da onartuko lehiaketaren batean saritutako eta argitaratutako idazlanik ez osotasunean ez zati batean, eta ezta moldatutako idazlanik ere.

3.  Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak 2019ko irailaren 6an sinatutako hitzarmenaren arabera, bekaren zenbatekoa 6.000,00 eurokoa da, eta hiru erakunde horiek egindako ekarpenetatik ateratzen da zenbateko hori, hau da: 

— Beasaingo Udalak 1.000,00 €.

— CAF enpresak 4.000,00 €.

— Elkar argitaletxeak 1.000,00 €.

4.  Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

2020ko ekainaren 30a izango da proiektuak aurkezteko azken eguna.

Modu ofizialean entregatu beharko dira, hau da:

— Udaletxeko sarreran erregistro ofizialean aurkeztuta, horretarako eskaria bete (I. eranskina).      

— On-line bidez, hau da, udaletxeko erregistro elektronikoa erabiliz: www.beasain.eus.

Beasain, 2020ko martxoaren 10a.—Aitor Aldasoro Iturbe, alkatea.        (1513)