GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
EKONOMIA SUSTAPENEKO,
TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
Gipuzkoa Industria
4.0: Produktuen eta zerbitzuen garapena» programaren oinarri arautzaileak
eta 2020. urteko deialdia.
Diputatuen Kontseiluak
honako erabaki hau hartu du 2020ko martxoaren 3an:
Gipuzkoako Foru
Aldundiaren 2020-2023 aldirako Plan Estrategikoaren helburu nagusietako bat da
Gipuzkoako ekonomiaren lehiakortasuna eta kalitatezko enplegua sustatzea,
eta, horretarako, enpresak duen garrantzia nabarmendu nahi dugu, Gipuzkoan
enplegua eta aberastasuna sortzeko eragile nagusi, eta erronka eta beharrizan
handiei erantzuteko irtenbideak ematen dituenez gero. Hori dela eta, apustu
garbia egiten da lurraldeko enpresen lehiakortasunaren alde, lehiakortasuna
baita emango dizkiguna balio erantsia, giza berrikuntza, berrikuntza
teknologikoa eta gaitasuna (berezkoa zein lankidetzan erakutsia) hazteko,
internazionalizatzeko, digitalizatzeko eta proiektu berriei (enpresa
barruan) ekiteko. Horiexek jotzen ditugu ezinbesteko lehiakortasun palanka
gisa hurrengo urteetarako.
Industria sektorea
bultzatu behar da, Eusko Jaurlaritzak definitutako herrialde estrategia
sustatuz eta Gipuzkoako egitura ekonomikoaren errealitatera egokituz. Gipuzkoako
Foru Aldundiaren 2020-2023 Plan Estrategikoaren 8. helburua da «Gipuzkoako
espezializazio adimenduna indartzea, enpresaren eraldatze lehiakorra sustatzea
berrikuntzaren eta 4.0 teknologien bidez, ZTB ekosistemaren bikaintasuna, eta
agenteen arteko elkarlana», horrela behar bezala erantzuten baitiogu
industria aurreratu baten aldeko apustua egiteko erronkari. Izan ere, sektore
hori funtsezkoa da, ekonomian pisu handia duelako eta gainerakoak aurrera
eramateko ahalmena duelako, aberastasuna eta enplegua sortzeko motor nagusia
delako, eta nazioartekotzeko eta I+G+Brako palanka efektua egiten
dutelako, eta, horrela, fabrikazio aurreratuago, eraginkorrago, jasangarriago
baten garapena bultzatzen da, teknologia eta material berriak erabiliko
dituena, baina baita ere berrikuntza ekarriko duena diseinuan, merkaturatzean,
negozio ereduetan edo Kudeaketa sistemetan.
Programa honek laguntza
batzuk artikulatuko ditu, industriaren bilakaera sustatzeko, eta lortzeko
industria aurreratuagoa, lehiakorragoa eta interkonektatuagoa, baina baita ere
parte-hartzaileagoa eta inteligenteagoa. Helburu horrekin diseinatu da
programa hau, eta hartzaile izango ditu jada testuinguru horretan lan egiten
duten enpresak, produktu, ekipamendu eta tresna berriak garatzen ari direnak,
Fabrikazio Aurreratuaren eta 4.0 Industriaren merkatuari begira.
Dirulaguntza ildo
hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan
jasota dago.
Horiek horrela,
Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru
diputatuak proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kontseiluak
ERABAKITZEN DU
Lehenengo. Onartzea «Gipuzkoa Industria 4.0: Produktuen eta zerbitzuen
garapena» izeneko dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak, erabaki
honen I. eranskinean jasota daudenak.
Bigarren. Onartzea dirulaguntzen 2020ko deialdia, erabaki honen II. eranskinean
jasota dagoena.
Hirugarren. 1.000.000 euroko gastua baimentzea deialdi hau gauzatzeko, Gipuzkoako
Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretako kontu sail hauen kargura:
1.0220.220.770.00.02
2020: 440.000 €.
5.0220.220.770.00.02
2021: 560.000 €.
Baimendutako
gastuaren zenbatekoa handitu egin daiteke, aurkeztutako eskaerak ebatzi
aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, deialdi
berri bat egin beharrik izan gabe. Gehikuntza hori benetan gertatzeko,
ezinbestekoa da dirulaguntzak onartzen dituen ebazpena eman aurretik nahikoa
kreditu dagoela deklaratzea.
Laugarren. Erabaki honen bidez onartzen diren oinarri arautzaileek Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratzen
diren egunean sortuko dituzte ondorioak.
Erabaki hau behin
betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Erabaki honen aurka,
administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, zuzenean,
Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan. Horretarako, bi
hilabeteko epea dute, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hala ere,
interesdunek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa
aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu
eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi
errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena
eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste
edozein errekurtso aurkez dezakete.
Donostia, 2020ko martxoaren
9a.—Segundo Díez Molinero, Departamentuko idazkari teknikoa. (1454)
I. ERANSKINA
«Gipuzkoa Industria
4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena» dirulaguntza programaren oinarri
arautzaileak.
1. oinarria. Dirulaguntzaren xedea.
Fabrikazio
aurreratuaren eta 4.0 Industriaren merkatura zuzentzen diren produktu eta
aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak, betiere, berrikuntza
badute, hau da, produktu edo prozesu garapenak (edo bien konbinazioa) berriak
edo hobetuak badira, edo nabarmen desberdinak, entitate eskatzaileak eskaintzen
dituenen aldean.
Proiektuak garapen
esperimentaleko kategorian sartuko dira, kontuan hartuta Europar Batzordearen
ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua (EB), laguntza kategoria batzuk
merkatu batuarekin bateragarri direla deklaratzen duenak Itunaren 107 eta 108 artikuluak
aplikatuta (EBAO L 187. zk. 2014/06/26).
«Garapen
esperimentala» da zientziaren, teknologiaren edo enpresaren arloan, edo
bestelakoetan, dagoeneko ezagunak diren jakintzak eta teknikak eskuratzea,
konbinatzea, konfiguratzea eta erabiltzea, produktu, prozesu edo zerbitzu
berriak, aldatuak edo hobetuak diseinatzera edo planak eta egiturak prestatzera
zuzenduak badira. Adibidez, produktu, prozesu edo zerbitzu berrien kontzeptua,
plangintza eta dokumentazioa zehazteko jarduerak sartu ahal izango dira
proiektuetan. Garapen esperimentalak bere baitan har ditzake ondoko hauek:
prototipoak sortzea, demostrazioa eta proiektu pilotuak egitea, produktu,
prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak probatu eta baliozkotzea funtzionamendu
baldintza errealak ordezkatzen dituzten inguruneetan, betiere helburu nagusitzat
badute hobekuntza teknikoak txertatzea behar bezala errotuta ez dauden
produktu, prozesu edo zerbitzuetan. Era berean, bere baitan har dezake komertzialki
erabil daitezkeen prototipo edo proiektu pilotuen garapena, baldin eta
amaierako produktu komertziala badira eta horiek fabrikatzea garestiegia
bada soilik demostrazio eta baliozkotze prozesuetan erabiltzeko. Garapen
esperimentalak ez ditu bere baitan hartzen produktuetan, produkzio ildoetan,
fabrikazio prozesuetan, lehendik existitzen diren zerbitzuetan eta aribidean
dauden beste operazio batzuetan egiten diren ohiko edo aldizkako aldaketak,
nahiz eta aldaketa horiek hobekuntzak ekarri.
Ez dira lagungarriak
izango:
— Bezero
partikularraren behar berezietara moldatutako produktuak edo zerbitzuak.
— Entitate eskatzailearen
barneko prozesuen berrikuntzak.
— Proiektuen
bigarren faseak edo produktuen edo zerbitzuen bertsio hobetuak, Gipuzkoako
Foru Aldundiak jada sustatuta daudenak.
— Eremu teknologiko
espezifikoekin erlazionatuta dauden proiektuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren
beste programa batzuk sustatzen dituztelako. Salbuespenak deialdi bakoitzean
zehaztuko dira.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Entitate
onuraduntzat joko dira bere jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak,
betiere laguntzen den proiektuaren emaitza instalazio horietan zuzenean
aplikatzen bada. Era berean, proiektua Gipuzkoako Lurralde Historikoko egoitzetan
garatu behar da, hargatik eragotzi gabe proiektuaren zati bat lurraldetik
kanpo azpikontratu daitekeela.
2.2. Oinarri
hauetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun izan daitezke aurreko atalean
(2.1) aipatzen diren entitateak, betiere baldintza hauek betetzen
badituzte:
— Gipuzkoako
Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru
Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea.
— Zigor
administratiborik edo penalik ez izatea sexu diskriminazioa dela eta, emakumeen
eta gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 legeak
aurreikusitakoaren arabera.
Baldintza horiek
betetzen direla egiaztatzeko, eskatzaileak erantzukizunpeko aitorpen bat
aurkeztuko du.
— Zerga
betebeharretan eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea.
Ekonomia
Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du eskatzaileak
zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo
igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango
zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.
2.3. Ondasun
erkidegoen kasuan, edo nortasun juridikoa ez duen ondare oinarriko edozein
entitate motari dagokionez, administrazio komun egonkor bat eta diruz laguntzekoa
den proiektua edo jarduera burutzeko ahalmena izan beharko ditu.
2.4. Enpresak
tamainaren arabera bereizi behar direnean, enpresaren tamaina zehazteko kontuan
hartuko dira 651/2014 Erregelamenduaren (EB) I. eranskinean jasotako
definizioak eta kalkuluak.
3. oinarria. Proiektuen baldintzak.
3.1. 651/2014
Erregelamenduko (EB) 6. artikuluaren arabera, oinarri hauetan arautzen diren
dirulaguntzak emango dira soilik laguntza jasoko duen enpresaren jardueran
pizgarri efektua sortzen badute:
— ETE baten kasuan,
laguntzak pizgarri efektua duela ulertuko da onuradunak proiektuan edo
jardueran lanean hasi aurretik aurkeztu badu laguntza eskaera.
— Enpresa handiei
dagokienez, laguntza batek pizgarri efektua duela ulertuko da baldin eta
aurreko apartatuan ezarritako baldintza betetzeaz gain, laguntzak emaitza
hauetakoren bat edo gehiago izango dituela egiaztatzen badu:
* Laguntzari
esker, proiektuaren edo jardueraren irismena nabarmen handituko da.
* Laguntzari
esker, onuradunak proiektuan edo jardueran inbertituko duen zenbateko osoa
nabarmen handituko da.
* Proiektuaren
edo jardueraren exekuzio erritmoa nabarmen handituko da.
3.2. Proiektu
bat ez da onartuko definizioan hutsune nabarmenak baditu (azalpen argia) edo
emandako daturen bat faltsutu dela ikusten bada, dagokiona ez den puntuazioa
lortzeko asmoz. Kasu horretan, gainera, erantzukizunagatiko beste egintza
batzuk erabaki daitezke.
3.3. Nolanahi
ere, proiektuetan ez da onartuko sexuaren araberako bereizkeriarik eta saiatu
beharko dira sexuaren araberako zereginak eta estereotipoak ezabatzen.
3.4. Dirulaguntza
jaso ahal izateko, eskatzaileek konpromiso hau hartu behar dute: proiektuak
oso garatuak egon behar dira erabat justifikatzen diren unean, egiaztagarriak
izango dira eta epe motzera merkaturatzeko modukoak.
4. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
4.1. Diruz
lagundu daitezkeen gastuak, izango dira: 651/2014 Erregelamenduko (EB) 25.3
artikuluan zehazten direnen artean, entitate eskatzaileak aurkezten duen
jardueraren aurrekontu xehatu eta zehatzean jasota egon eta zalantzarik
gabe horren garapenarekin lotuta dauden gastuak, bereziki barruko langileria
gastuak eta azpikontratazioak.
— Langileria gastuen
kasuan:
* Barruko
langileak badira, enpresarentzako kostu erreala balioztatuko da. Barruko
langileen gehieneko kostu hautagarria deialdi bakoitzean zehaztuko da.
Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak (aurrerantzean,
departamentua) uste badu ordutegi deklarazioak gehiegizkoak direla, muga bat
jarriko da, enpresaren langile kopuru osoaren arabera eta kasuan kasuko
proiektu motaren arabera.
* Kanpoko
langileen gehieneko kostu hautagarria deialdi bakoitzean zehaztuko da.
* Bidaia
eta mantenu gastuak ez dira diruz lagunduko.
— Azpikontratazioen
kasuan: Ez da gastu hautagarria izango fakturako Balio Erantsiaren gaineko
Zerga.
4.2. Onuradunari
lotutako pertsonei edo entitateei dagozkien gastuak ez dira diruz lagunduko,
salbu eta:
— Enpresari lotutako
enpresako I+G unitatea bada.
— Merkatuko baldintza
arrunten arabera egiten bada.
— Aldez aurretik
departamentuaren baimena eskuratu bada.
4.3. Diruz
lagundu daitezke, besteak beste, ondoko alorrekin lotutako 4.0 produktuen edo
4.0 zerbitzuen garapena:
— Ekoizpen
prozesuaren Kudeaketa eta kontrola.
—
Konektagarritasuna.
— Big Data.
— Konputazioa eta
lainoa.
— Errealitate
handitua eta errealitate birtuala.
— Robotika
aurreratua.
— Gauzen Interneta
(IoT).
— Ikusmen
artifiziala, 3D ikuskapena eta neurtze aurreratua.
— Fabrikazio
gehigarria eta 3D inpresioa.
— Prozesuen eta
produktuen trazabilitate teknologiak.
4.4. Departamentuak
proiektuen kostua aztertuko du, entitate eskatzaileak emandako informaziotik
abiatuta, haren konplexutasun teknikoa eta izan dezakeen inpaktua kontuan
hartuta, merkatuko balioa baino handiagoa izan gabe.
5. oinarria. Eskaerak aurkezteko modua eta epea.
5.1. Enpresa
bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi bakoitzeko. Proiektu bat
baino gehiago aurkezten baditu, lehenik aurkeztutakoa bakarrik hartuko du
kontuan prozeduraren organo izapidegileak.
5.2. Eskaerak
eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar
dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez
(https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako
eskuragarri dagoen eskabidea betez. Eskaera orria, eta hari erantsitako
dokumentazioa aurkezterako orduan kontuan hartuko da, irailaren 28ko 23/2010
Foru Dekretua, foru administrazioaren esparruan bitarteko elektronikoen
erabilera arautzen duena eta irailaren 12ko 40/2006 Foru Dekretua, foru
administrazioaren aurrean egin beharreko jarduketetan nortasuna eta ordezkaritza
egiaztatzea arautzen duena.
Zuzenbideak
onartutako moduetatik edozein delarik ere, erakunde interesatuaren ordezkaritza
egiaztatzen duen pertsonak izenpetuko du eskaera.
Ondasun erkidegoen
kasuan, kide bakoitzak bere gain hartutako exekuzio konpromisoak adieraziko
dira eskaeran, eta onuradun gisa erkidegoari dagozkion betebeharrak betetzeko
ahalmen nahikoa duen ordezkari bat izendatu beharko da.
Eskaerarekin batera,
deialdian zehaztuko den dokumentazioa aurkeztu beharko da.
5.3. Deialdiari
buruzko informazioa web orri honetan eskura daiteke: www.gipuzkoa.eus/subvenciones.
5.4. Eskaerak
aurkezteko epea deialdian ezarriko da.
5.5. Eskaera
egin duten erakundeak ez daude beharturik Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrez
eman diren dokumentuak aurkeztera. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi
beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen
dokumentu horiek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenari
buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluak zehazten duenari
jarraituz. Kasu hauetan, eskaera orrian zehaztu beharko du noiz eta zer organo
edo dependentziatan aurkeztu edo igorri ziren aipatutako dokumentuak.
Dokumentazioa lortzea ezinezkoa den kasuetan, organo eskumena duen organoak
eskatu ahal izango dio eskaera egin duen erakundeari, edo aurkez dezala, edo,
ezin badu, beste nolabait egiazta ditzala dokumentuan egiaztatu beharreko
eskakizunak.
5.6. Aurkeztutako
eskaera behar bezala ebaluatu eta ebazteko behar adina dokumentu eta informazio
eska ditzake Departamentuak.
5.7. Eskaera
orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko
ez balute, akatsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, urriaren
1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko
epea emango litzaioke eskatzaileari hutsegite horiek konpontzeko, eta
ohartaraziko litzaioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan
behera utzi duela, aipatutako Legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran.
6. oinarria. Laguntzak emateko prozedura.
6.1. Dirulaguntza
hauek emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi
eta hautapen prozedura bakarrean.
6.2. Laguntzak
emateko prozedura ofizioz hasiko da, deialdi publiko bidez. Deialdia organo
eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratuko da.
7. oinarria. Balorazio irizpideak.
7.1. Eskaerak
irizpide orokor hauei jarraikiz baloratuko dira:
— Eskaera egiten
duen erakundearen profila: 30 puntu arte.
Irizpide hau baloratzeko
kontuan hartuko da:
a) Eskatzaileak hobekuntza lehiakorra garatzen duen estrategia
izatea non hartuko den deialdira aurkezten den proiektuaren garapena (4 puntu).
b) Merkatu eta posizionamendua (6 puntu).
Hala nola enpresaren
ezaugarri objetiboak:
c) Tamaina: mikroenpresak (2,5 puntu), enpresa txiki eta ertainak (4
puntu), enpresa handiak (0 puntu).
d) Jarduera: enpresa industriala eta/edo bezero industrialetara
zuzendutakoa izatea (2 puntu).
e) Datu ekonomiko eta finantzarioak: kaudimen indizeari proportzionalak
(2 puntu); ustiapen emaitza positiboak (puntu 1).
f) Egin beharreko ahalegin finantzarioa eta koherentzia:
puntuaketa baxuagoa lortuko dute enpresaren jarduera estutasun handiagoan jartzen
duten proiektuek (langileen orduak eta aurrekontuaren erlazioa salmenta
bolumenarekin) (3 puntu).
g) Profil berritzailea eta kaudimen teknikoa (4 puntu).
h) Nahiz genero ikuspegiaren integrazioa antolaketaren barruan (4
puntu).
— Proiektuaren
ezaugarriak: 30 puntu arte.
Irizpide hau baloratzeko,
kontuan hartuko dira:
a) Produktu berriaren merkatu egoera, produktua komertzialki
merkaturatzeko aukerak eta aurreikuspenak (7 puntu).
b) Ezaugarri teknologikoak edo produktu berriaren bereizgarri diren
beste ezaugarriak (9 puntu).
c) Amaierako produktuaren edo zerbitzuaren garapen maila (4
puntu).
d) Lan taldearen koherentzia (4 puntu).
e) Garatu beharreko eginkizunen koherentzia (3 puntu).
f) Genero ikuspegiaren integrazioa proiektuaren barruan (3 puntu).
— Proiektuaren bultzada-gaitasuna:
30 puntu arte.
Irizpide hau baloratzeko,
behar bezala justifikatuta badaude eta entitatearen ibilbidearekin berarekin
koherenteak badira, ondoko alorrak kontuan hartuko dira:
a) Aukera enpresarialak, errentagarritasunari, balio erantsiari eta
enplegu sorkuntzari dagokienez (15 puntu).
b) Eragina inguruko enpresetan eta merkatu berrietara irekitzeko
ahalmena (8 puntu).
c) Proiektuaren denbora horizontea (5 puntu).
d) Gipuzkoako berrikuntza ekosistemako eragile eta enpresekiko
lankidetza maila (2 puntu).
— Beste batzuk: 10
puntu arte.
Irizpide hau baloratzeko,
kontuan hartuko dira:
a) Aurkeztutako informazioaren argitasuna, zehaztasuna, xehetasuna
eta egiazkotasuna (6 puntu).
b) Enpresaren estrategian gizon eta emakumeen aukera-berdintasunaren
sustapena bultzatzeko neurriak (puntu bat).
c) Eta euskararen erabilera bultzatzeko neurriak duten txertatze
maila (3 puntu).
Azken bi hauek
egiaztatzeko, entitate eskudunak igorritako ziurtagiriak edo dagokion
planaren agiria eta ezarri izanaren frogak aurkeztuko dira.
7.2. Ez
zaie laguntzarik emango gehieneko puntuazioaren % 50 baino gutxiago lortzen duten proiektuei.
8. oinarria. Finantzazioa.
Emango diren
dirulaguntzak deialdiko urteari dagozkion Gipuzkoako Lurralde Historikoko
Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira. Deialdiak ezarriko du
dirulaguntzak aurrekontuko zein kredituren kargurakoak izango diren.
9. oinarria. Dirulaguntzen portzentajeak eta
gehieneko zenbatekoak.
9.1. Dirulaguntzaren
zenbatekoa eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera zehaztukoa da,
betiere aurrekontu baliabideak eta oinarri hauetan ezarritako balorazio
irizpideak kontuan hartuta.
Enpresa eskatzaileak
aurkeztutako aurrekontua edo gerora egin daitezkeen aldaketak erreferentzia
gisa erabiliko dira dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa zehazteko, eta
jardueraren bukaerako kostuaren portzentaje modura kalkulatuko da; nolanahi
ere, dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoak ezingo du hasieran emandakoa
gainditu.
9.2. 651/2014
Erregelamenduaren (EB) 25.5 artikuluaren arabera, laguntzaren intentsitatea
ez da izango diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25 baino gehiagokoa.
Laguntzak enpresa
ertain edo txikientzat direnean, laguntzaren gehieneko intentsitatea
handitu ahalko da, ehuneko 10 puntu enpresa ertainen kasuan, eta ehuneko 20
puntu enpresa txikien kasuan.
9.3. Proiektu
eta deialdi bakoitzeko gehieneko dirulaguntza deialdi bakoitzean zehaztuko
da.
10. oinarria. Prozedura izapidetzeko eta antolatzeko
eskumena duen organoa.
10.1. Prozedura
izapidetuko duen organoa Berrikuntza Teknologikoko eta Internazionalizazioko
Zerbitzua izango da.
10.2. Aurkeztutako
eskaerak aztertu eta ebaluatzeko, Batzorde Ebaluatzailea eratuko da. Batzorde
horretan bi sexuen arteko ordezkaritza orekatua bilatuko da; ordezkaritza
orekatua dagoela ulertuko da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko
4/2005 Legeak 20. artikuluan aurreikusitakoa betetzen bada. Bestalde, Batzorde
Ebaluatzailean egongo dira, gutxienez, kargu hauek betetzen dituzten pertsonak
edo haiek eskuordetutakoak:
— Berrikuntzako
eta Internazionalizazioko zuzendari nagusia.
— Berrikuntza
Teknologikoko eta Internazionalizazioko Zerbitzuko burua.
— Berrikuntza
Teknologikoko eta Internazionalizazioko Zerbitzuko teknikaria.
— Departamentuko
Idazkaritza Teknikoko langilea.
10.3. Aurkezten
diren eskaerak egoki baloratzeko, aholkularitzako zerbitzuak eta txosten
teknikoak eska ditzake batzordeak.
11. oinarria. Ebazpena.
11.1. Dirulaguntza
eman edo ez ebaztea departamentuko foru diputatuari dagokio, kontuan hartuta
departamentuaren egitura organikoari eta funtzionalari buruz indarrean dagoen
foru dekretuan zehaztutakoa.
11.2. Laguntzak
eman edo, hala dagokionean, ukatzeko erabakia eskatzaile bakoitzari
indibidualki jakinaraziko zaio. Hala eta guztiz ere, organo emaileak Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratuko
ditu emandako dirulaguntzak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei
buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 17 artikuluan ezarritakoari
jarraikiz.
Entitate onuradunak
10 eguneko epea izango du, jakinarazpenaren datatik aurrera, dirulaguntza onartzeko.
Onarpenean honako hauek jasoko ditu: proiektu horretarako beste dirulaguntza
batzuk ez eskatzeko konpromisoa, eskatu dituen beste dirulaguntza batzuk
adieraztea, eta aurretik eskatutako dirulaguntzei uko egin izana justifikatzeko
frogagiria. Horrela izango ez balitz, eskatzaileak dirulaguntzen programari
uko egiten diola ulertuko litzateke.
11.3. Ebazpena
eman eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, eskaerak aurkezteko
epea hasten denetik kontatuta. Gehieneko epea amaituta ebazpena berariaz
jakinarazi ez bada, interesatuak legitimatuta daude dirulaguntza eskaera
isiltasun administratiboagatik ezetsita dagoela ulertzeko.
11.4. Ebazpenean,
dirulaguntza jasoko duten enpresen zerrendaz gain, onuradun izateko baldintza
administratibo eta teknikoak bete arren balorazio irizpideen arabera
gainerakoek baino puntuazio txikiagoa eskuratu eta aurrekontu kreditua agortu
delako dirulaguntza jasoko ez duten enpresek lortutako puntuazioen zerrenda
ere adieraziko da, puntuazio handienetik txikienerako hurrenkeran. Zerrenda
horretan dauden entitateak itxarote zerrendan geratuko dira, emandako
dirulaguntzetakoren bati uko egingo balitzaio.
Entitate bati emango
zaion laguntza 9. oinarrian aurreikusitako portzentajeak aplikatuta
zegokiokeena baino txikiagoa baldin bada, entitateari jakinarazi egingo zaio,
aurkeztutako proiektua birformula dezan, dirulaguntza onartu dezan, edo uko egin
diezaion.
12. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta konpromisoak.
12.1. Erakunde
onuradunek dirulaguntza onartzeak berekin dakar honako hauetan ezartzen
diren betekizunen pean egotea: oinarri hauek; martxoaren 27ko 3/2007 Foru
Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzkoa; eta hura
garatzeko araudia, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartua.
Bestalde, konpromiso hauek hartuko dituzte:
— Emakumeen eta
Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritako irizpide
nagusiak betetzea diruz lagundutako jardueretan, bereziki alderdi hauei
dagokienez: hizkera eta irudiak modu ez sexistan erabiltzea eta diruz
lagundutako jarduera ebaluatzeko irizpideetan genero adierazleak sartzea.
— Euskal Autonomi
Erkidegoko hizkuntza ofizialen erabilera bermatzea diruz lagundutako
proiektuaren ondorioz egiten diren jakinarazpen, material eta jardueretan.
— Departamentuak
dirulaguntzaren xederako ematen duen finantzaketari beharrezko publizitatea
ematea. Horretarako, haren irudi instituzionala sartuko da, finantzaketa
publikoari eta esku hartze publikoko programaren xedeari buruzko aipamenekin
batera, karteletan, material inprimatuetan, baliabide elektroniko edo ikus-entzunezkoetan
eta abarretan, hedabideetan egiten diren aipamenekin batera.
12.2. Emandako
dirulaguntzak ondasun inbentariagarriak erosteko erabiltzen badira, martxoaren
27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei
buruzkoak, 30.4. artikuluan ezarritakoa bete behar da.
Horrenbestez,
erakunde onuradunak dirulaguntzaren xederako erabili behar du eskuratutako
ondasun hori, gutxienez 5 urtetan erregistro publiko batean inskriba
daitekeena bada, eta gutxienez 2 urtetan beste kasu guztietan.
12.3. Baldin
eta, dirulaguntza eman eta bost urteko epean, programaren enpresa onuradunen
batek bere produkzio zentroen parte esanguratsu edo garrantzitsu bat Euskal
Autonomia Erkidegotik kanpo lekualdatzen badu, enpresa onuradunak gertaera
horren berri eman beharko dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta dirulaguntza
itzularazteko arrazoi izan daiteke hori, eta 17. oinarrian zehaztutakoari
jarraituko zaio.
12.4. Programa
taldearen behar eta ezaugarrietara ongi moldatzen dela ziurtatzeko, erakunde
onuradunak behartuta egongo dira programaren ebaluazioan lankide izatera;
horretarako, Berrikuntza Teknologikoko eta Internazionalizazioko Zerbitzuak
egindako galdetegia bete beharko dute.
12.5. Diruz
lagungarri izateak berekin dakar erakundeek Departamentuari proiektuari buruzko
informazioa ematea eta baimena ematea komunikaziorako erabil dezaten, betiere
baliabide publikoen erabileraren gardentasuna sustatze aldera.
12.6. Laguntza
onartzearekin, onuradunak baimena ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari
legez dagozkion edo programaren kofinantzazioagatik aplikatu dakizkiokeen
datu baseetan sartzeko dirulaguntzari buruzko informazioa.
13. oinarria. Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza
beste dirulaguntzekin.
13.1. Oinarri
hauen xede diren dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango Gipuzkoako Foru
Aldundiak, edo estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein
administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk xede berarekin eman ditzaketen
beste edozein dirulaguntza, sarrera edo baliabidearekin.
13.2. Etorkizuneko
bateraezintasunak prebenitze aldera, eta, hala badagokio, dirulaguntzen
programaren baliabideak berriro erabili ahal izateko, ebazpena aldekoa bada,
onuradunak dirulaguntza formalki onartu beharko du 11.2 oinarrian ezarritako
epean eta han adierazitako konpromisoak beteta.
Oinarri horiek ez
betetzeak 17.1 oinarrian ezarritako diru itzulketak eta zehapenak aplikatzea
ekarriko du.
14. oinarria. Dirulaguntzen ordainketa.
14.1. Dirulaguntza
programa honen jardueren izaera kontuan izanda (iraupena denboran eta ohiko Kudeaketarekin
bat ez datorren finantza Kudeaketa), baita enpresen izaera ere, batez ere
ETEAK –finantzaketa eskuratzeko zailtasun handigoa dutenak–, lehen
ordainketa aurreratu bat egin ahal izango da, abal beharrik gabe, beharrezko
finantzaketa moduan, dirulaguntzaren ekintzak gauzatu ahal izateko,
betiere aurrekontu baliabideak badaude eta aurrerapen horiek ez badute gainditzen
dagokion ekitaldiko aurrekontuari egotzi zaion dirulaguntza zatia (aurretik
aurrerakinaren beharra egiaztatzen bada).
Gainerako zenbatekoa
proiektua amaitzean ordainduko da, 15.3 oinarrian aurreikusitako zuriketa
aurkeztu ondoren. Hala ere, zenbateko hori osorik ordaindu daiteke proiektua
edo jarduketa amaitu aurretik, dirulaguntzari dagozkion jarduketak gauzatu
ahal izateko finantzazio gisa; horretarako, Foru Aldundiaren iritziz nahikoa
izango den banku abala aurkeztu beharko da, aurreratutako dirulaguntzaren
zenbatekoari eta aurrerakina ematen denetik proiektua bukatu bitarteko berandutze
interesei dagokiena.
14.2. Abala
kitatzeko, lagundutako proiektua amaitu dela egiaztatu beharko da.
Horretarako, lanen deskargu tekniko, ekonomiko eta finantzarioa eta 15.3
oinarrian aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu behar dira.
15. oinarria. Dirulaguntza zuritzea.
15.1. Erakunde
onuradunak diruz lagundutako jarduera gauzatu izana zuritu beharko du, baita
jarduera horrek sortutako gastuak ere.
15.2. Proiektu
diruz lagungarriak amaitu eta hilabeteko epean zuritu beharko dira.
15.3. Diruz
lagundutako proiektua edo jarduera amaitutakoan, enpresa onuradunak zuriketa
kontu sinplifikatu bat aurkeztu beharko du, ondorengo agiriak erantsiz:
— Memoria tekniko
bat, honakoak jasoko dituena: benetan garatu diren lanak, planteatutako helburu
teknikoen lorpena eta planteatutako helburuekiko desbideratzeak, epe
laburrera aurreikusten diren garapenak edo proiektuaren merkaturatze
estrategiak.
— Memoria
ekonomikoa, jardueren kostua zurituko. Honako edukiak izango ditu:
* Jardueraren
gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua
identifikatuta, eta zenbatekoa, jaulkipen data eta, dagokion kasuan, ordainketa
data adierazita. Dirulaguntza gutxi gorabeherako aurrekontu baten arabera
ematen bada, desbiderapenak ere adieraziko dira.
* Fakturak
edo merkatuko trafiko juridikoan edo administrazioan pareko froga-balioa duten
gainerako dokumentuak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendakoak, eta, hala
badagokio, ordainketa egin dela egiaztatzen duen dokumentazioa. 200 euro baino
gehiagoko fakturak soilik onartuko dira.
* Langile
propioen gastuak zuritzeko, agiri hauek aurkeztuko dira:
Proiektuari egotzitako
pertsonalaren gastuen zerrenda sailkatua, non identifikatu diren pertsona
horiek egindako lanak, soldata kostuak, kotizazioak, etab.
Proiektuan parte hartzen
dutenek egindako lanorduen egiaztagiriak.
Proiektuan parte
hartu duten langileei ordaindu zaizkien nominen kopia ordenatuak.
— Proiektu bererako
dirulaguntzarik eskatu eta jaso ez denaren erantzukizunpeko aitorpena.
— Erakunde
onuradunak ekipo ondasunen hornikuntzetan, edo aholkularitza nahiz laguntza
teknikoko enpresen zerbitzuetan 15.000 eurotik gorako gastu subentzionagarriak
egin baditu:
Hornitzaileei
eskatutako hiru eskaintzen artean egindako hautaketa egiaztatzen duen agiria,
zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa kontratatu
aurretik, non eta diruz lagundutako gastuen ezaugarri bereziei begiratuz
merkatuan ondasuna hornitu edo zerbitzua emateko nahiko enpresa ez dagoen
edota dirulaguntza eskatu aurretik gastua ez den egin. Hala ere, ZTBESko
eragileak kontratatu badira, eta zentroaren lehiakortasun teknologikoa nahiz
zentroarekiko ohiko lankidetza justifikatzen badira, nahikoa izango da bi
alderdi horiek azaltzen dituen deklarazioa.
Eskaintzak efizientzia
eta ekonomia irizpideen arabera hautatuko dira eta aukera horiek justifikatu
egin beharko dira proposamen ekonomikorik onenak ez direnean.
15.4. Oinarri
honetako aurreko atalean adierazitako agiriak aurkeztutakoan, espedientearen
instruktoreak beharrezko egiaztapenak egingo ditu.
Egiaztapen
horretatik ondorioztatzen bada diruz lagundu daitekeen kostua emandako
dirulaguntza baino txikiagoa dela, doitu egingo da dirulaguntza. Diru-laguntza
edo azken horrek xede zeukana justifikatzeko ezarritako eskakizunak erabat
edo neurri batean hautsiz gero, interesdunari jakinarazi egingo zaio, egindako
egiaztapenaren emaitzekin batera, eta diru-laguntza kobratzeko eskubidea
galdu duela adierazteko prozedura hasiko da, edo, behar izanez gero, 17.
oinarrian ezarritakoaren arabera, ordaindutako zenbateko osoa edo zati bat
itzultzeko prozedura.
15.5. Baliabide
publikoak eraginkorki erabiltzen direla bermatzeko, departamentuak
onuradunen artean informazioa bilduko du, berrikuntza prozesuaren gainean eta
sortutako ezagutzaren gainean, hartara berrikuntza beste esparru edo
erakunde batzuetara zabal daitekeen aztertzeko.
15.6. Dirulaguntzaren
entitate onuradunak gutxienez 4 urtez gorde beharko ditu nahitaez laguntza
ematea bultzatu zuen jarduera burutu izanaren eta jasotako fondoak aplikatu
izanaren egiaztagiriak. Epe hori kontatzen hasiko da enpresa onuradunak aipatu
ziurtagiriak aurkezteko ezarrita dagoen denbora amaitzen denetik aurrera.
Proiektuaren edo
enpresaren ezaugarriengatik beharrezkoa denean, departamentuak onuradunei eska
diezaieke proiektuarekin lotutako transakzio guztiak bereizita erregistratzeko
aukera ematen duen kontabilitate sistema mantentzea, horretarako kontabilitate
kode espezifiko bat erabiliz.
Proiektua
justifikatu eta zerga ekitaldia bukatu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak
dokumentazio osagarria eska dezake proiektuaren kostua berresteko.
15.7. Dirulaguntza
justifikatzeko ezarritako epea amaitu eta ez badira hirugarren atalean
aipatutako agiriak aurkeztu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dio
onuradunari agiri horiek aurkezteko. Beste epe horretan ez bada eskatutako
dokumentazioa aurkezten, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da eta
hasiera emango zaio jasotakoa itzultzeko 17. oinarrian aurreikusten den
prozedurari.
16. oinarria. Ebazpena aldatzea.
16.1. Erakunde
onuradunek dirulaguntza ematen duen organoari eskatu ahal izango diote, diruz
lagundutako jarduera zuritzeko epea amaitu aurretik, ebazpena alda dezan
finkatutako epeak luzatzeko, emandako dirulaguntza murrizteko edo jardueran
bildutako ekintzak aldatzeko; ezusteko kausen ondorio direnean edo
jardueraren helburua lortzeko beharrezkoak direnean baimenduko dira, betiere
dirulaguntzaren xedea aldatzen ez bada eta hirugarrenen eskubideak kaltetzen
ez badira. Jardueraren aurrekontu kontzeptuak balioetsiak direnean,
aldaketak egiteko ez da eskaerarik egin beharko.
16.2. Organo
emaileak ofizioz aldatu ahal izango du dirulaguntza emateko ebazpena, aldez
aurretik enpresa interesatuari entzunda eta fondoak aplikatu aurretik, baldin
eta, dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatu izanaren
ondorioz, zaila edo ezinezkoa bada lortu nahi zen interes publikoa lortzea,
eta onuradunari kalte ekonomikorik eragiten ez bazaio.
16.3. Entitate
onuradunak egiaztapen-agirian jakinarazten badu aldatu egin direla dirulaguntza
emateko kontuan hartu ziren baldintzak eta, aldaketa horiek direla eta, lehen
adierazi eran ebazpena aldatzea zilegi zatekeela, baina aldaketa onartu
aurreko baimen administratiboaren tramitea ez zela egin bere garaian,
Departamentuak onartu egin ahal izango du aurkeztu dioten egiaztapen-agiria,
baldin eta erabaki horrek hirugarren batzuen eskubideak urratzen ez baditu,
eta alde batera utzi gabe entitate onuradunari jar dakiokeen isuna, martxoaren
27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzak arautzen
dituenak, dioenari jarraikiz.
17. oinarria. Ez betetzeak eta itzulketak.
17.1. Entitate
onuradunak ez badu betetzen oinarri arautzaile hauetan, martxoaren 27ko
3/2007 Foru Arauan eta gainontzeko araudi aplikagarrian ezarrita dauden
baldintzetakoren bat, laguntza jasotzeko eskubidea galduko du erabat edo
neurri batean, eta jasotakoa itzuli beharko du osorik edo neurri batean,
aipatutako foru arauaren 35. artikuluan xedatutakoaren arabera
legozkiokeen berandutza interesekin batera, eta, erantzukizunak eskatuko
zaizkio, aipatutako foru arauaren 49. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren
arabera.
17.2. Ezin
bada edo ez bada nahi lana burutzen jarraitu, proiektuaren bideragarritasunari
edo izaerari zor zaizkion arrazoiengatik edo behar bezala egiaztatutako beste
arrazoi batzuengatik, dirulaguntza eten ahalko da elkarren arteko
adostasunez.
17.3. Borondatezko
itzulketatzat jotzen da onuradunak dirulaguntza ematen duen organoak
eskatu gabe egiten duena.
Itzultzeko
prozedura hasteko, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko
eta Landa Inguruneko foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu behar
ditu, nolanahi ere:
— Entitatearen izena
eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
— Ordezkariaren
izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
— Borondatezko itzulketa
egiteko arrazoien azalpena.
— Tokia eta data.
— Sinadura.
Idatzi horrekin
batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa egin dela
deialdiak zehaztutako finantza-erakundearen kontu zenbakian.
Borondatezko itzulketa
gertatzen denean, dagozkion berandutza interesak kalkulatuko ditu dirulaguntza
ematen duen organoak.
17.4. Diruz
lagundutako proiektua ez bada egiten edo zati batean bakarrik egiten bada eta
Departamentuari ez bazaio hori zuritzeko jakinarazpenik egiten, zigor
prozedura hasi ahal izango da proportzionaltasun irizpideak erabiliz, kontuan
hartuta proiektu osotik egindako lanak eta jasotako zenbatekoak.
18. oinarria. Araubide juridikoa.
18.1. Oinarri
hauetan aurreikusitako dirulaguntzak arautzeko kontuan hartuko dira martxoaren
27ko 3/2007 Foru Arauan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei
buruzkoan, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako araudian, eta
dirulaguntzen alorreko gainerako araudi aplikagarrietan ezarritakoa.
18.2. Oinarri
hauetako dirulaguntzen esparrua izango da Europar Batzordearen ekainaren
17ko 651/2014 Erregelamenduko (EB) 25.2.c) artikulua, laguntza kategoria batzuk
merkatu batuarekin bateragarri direla deklaratzen duena Itunaren 107 eta 108
artikuluak aplikatuta (EBAO L 187. zk. 2014/06/26).
II. ERANSKINA
«Gipuzkoa Industria
4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena» izeneko programaren 2020ko deialdia.
1. Finantzaketa.
1.1. Guztira
deialdi honetan emango diren laguntzen zenbatekoa milioi bat (1.000.000,00)
eurokoa da, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu orokorreko
ondorengo kontu sailetan banatuta dago:
1.0220.220.770.00.02
2020: 440.000 €.
5 0220.220.770.00.02
2021: 560.000 €.
1.2. Baimendutako
gastuaren zenbatekoa handitu egin daiteke, aurkeztutako eskaerak ebatzi
aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, deialdi
berri bat egin beharrik izan gabe. Gehikuntza hori benetan gertatzeko,
ezinbestekoa da dirulaguntzak onartzen dituen ebazpena eman aurretik nahikoa
kreditu dagoela deklaratzea.
2. Proiektuan
parte hartuko duen langileen orduko kostua.
Barruko langileak
badira, enpresarentzako kostu erreala balioztatuko da. Barruko langileen
kostu hautagarria 40 €/ordukoa izango da gehienez.
Kanpoko langileen
kostu hautagarriak izango dira kontzeptu horretan zuzen justifikatutako
gastuak.
3. Dirulaguntzen
gehieneko zenbatekoak.
Proiektu bakoitzeko
gehieneko dirulaguntza 60.000 euro izango da.
4. Deialditik
kanpo geratzen diren eremu teknologikoak.
Ez da diruz laguntzeko
modukotzat joko Gipuzkoako Foru Aldundiaren beste programa batzuen laguntza
jasotzen duten eremu teknologikoekin lotutako produktuak edo zerbitzuak garatzea;
zehazki, honako hauek:
— Zibersegurtasuna.
—
Elektromugikortasuna, energia biltegiratzea edo ibilgailu autonomoa.
— Gastronomiaren
balio katean teknologien aplikazioa.
5. Eskaerak
aurkezteko epea.
5.1. Eskaerak
aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurkeztu eta
hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epearen azken eguna egun
baliogabea bada (larunbata, igandea edo jaiegun izendatutakoak), hurrengo egun
baliodunera luzatuko da epea.
5.2. Aurkezten
diren proiektuak ezin dira izan laguntza eskaera egin aurretik hasitakoak.
6. Eskaerarekin
batera aurkeztu behar diren agiriak.
6.1. «Dirulaguntzen
ataritik» sartuko da eskatzailea eskaerara. Eskaeran, eskatzailearen
identifikazio datuez gain, erantzukizuneko aitorpen bat ere jasoko da.
6.2. Eskaerarekin
batera agiri hauek aurkeztuko dira:
a) Proiektua baloratzeko galdetegia. Galdetegian proiektuari
buruzko hainbat informazio eskatuko da ikuspegi teknikoaren aldetik eta
merkatuaren ikuspegitik, eta baita ere enpresari buruzko informazioa, eta duela
gutxiko eta aurreikusitako bilakaerari buruzko datuak, beharrezkoak baitira
enpresa proiektuaren bultzada-gaitasuna ebaluatzeko.
b) Aurrekontu xehatua formatu estandarrean.
c) Proiektuaren azalpen gehigarria gehienez 10 orrikoa, galdetegian
azaldu ez den informazioarekin eskatzaileak nahi duen formatuan.
d) Edukiz gero, aurkeztutako proiektua egin beharra gomendatzen duen
Kudeaketa agiria, plan estrategikoa, lehiakortasun diagnosia edo azterketa.
e) Edukiz gero, eskatzaileak dituen kalitate ziurtagiriak.
f) Edukiz gero, genero berdintasunaren eta euskararen arloko entitate
eskumendunek igorritako ziurtagiriak, edo dagozkien planak eta planak ezarri
izanaren frogak.
7. Dirulaguntzak
zuritu eta ordaintzea.
Onartutako dirulaguntza
bi zatitan ordainduko da:
— Entitate
onuradunek hilabeteko epea izango dute laguntzaren lehengo zatia ordaintzea
eskatzeko, dirulaguntzari dagozkion jarduketak egiteko beharrezkoa den
finantzazio gisa.
— Bigarren zatia
ordaintzea eskatzeko, proiektua erabat burutu dutela zurituko dute 2021eko
uztailaren 24a baino lehen, ordaintzeko eskaerarekin batera 15.3 oinarrian
aurreikusitako zurigarriak aurkeztuko dira.
Hala ere, proiektua
amaitu aurretik, 14.1 oinarrian aurreikusten den bezala, entitate onuradunek
laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa aurreratua eska dezakete.
Proiektuaren
zuriketan aurkeztutako atzerriko fakturekin batera dagozkien itzulpenak aurkeztuko
dira, behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen badira.
8. Borondatezko
itzulketa.
Entitate onuradunak
borondatezko itzulketa egin nahi badu, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia
Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari
17.3 oinarrian zehazten den moduan. Idatzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu
behar du egiaztatzeko itzulketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin
duela.